You are on page 1of 19

OSASUN-ZUZKIDURA

4. UD: MEDIKAMENTUEN ETA OSASUN-


MATERIALAK EZ DIRENEN ZUZKIDURA

Zer ikasiko dugu?


- Zer den NBE.
- Zein den anbulantzien seinaleztapenerako eta erreskaterako materialaren
zuzkidura.
- Zer komunikazio-sistema erabiltzen diren anbulantzietan.

4.1. MEDIKAMENTUEN ZUZKIDURA


Anbulantzietan, ohiko larrialdiak sorosteko behar diren medikamentuak izaten
dira. Hala ere, Espainian dagoen legediarekin, kontuan izan beharko dugu
medikuek bakarrik dutela botikak agintzeko aukera, eta botikak eman ere
medikuek edo erizainek soilik emango dituzte. Horrek esan nahi du, oxigeno
medizinala kenduta, Medikamentuen Espainiako Agentziak botikatzat hartzen
dituenak larrialdietako beste langileek ezin izango dituztela ez agindu ezta
eman ere; soilik mediku batek eskatuta eta gainbegiratuta.
Horrenbestez, gure funtzioa izango da anbulantziako medikamentuen zuzkidura
zuzena dela egiaztatzea eta behar denean medikuekin eta erizainekin
lankidetzan aritzea.

Kontuan izan: ematen den edozein sendagai mediku baten edo erizain baten
ardurapean egin behar da, eta haien sinadurarekin baimenduta.

Edozein medikamentu edo botika emateko, honako urrezko bost arau hauek
jarraitu behar dira:

85
1. Botika egokia. Pazienteari eman behar diogun medikamentua
medikuak agindutako bera dela egiaztatu behar da.
2. Paziente egokia. Egiaztatu behar da dagokion pazienteari eman behar
diogula botika.
3. Dosi egokia. Eskatutako dosi zuzena prestatu beharko da; horretarako,
kontuan izan beharko dira unitateak, diluzioa eta abar.
4. Bide zuzena. Agindutako bidetik eman beharko zaio botika gaixoari.
5. Ordu egokia. Medikamentua esandako unean eman behar zaio gaixoari.

4.1.1. MEDIKAMENTUAK EMATEKO BIDEAK


Nahiz eta medikamentuak emateko eskumenik ez izan, garrantzitsua da
gutxieneko ezagutza izatea gai honen inguruan, beste taldekideekin modu
zuzenean lan egiteko, bai medikuekin edo baita erizainekin ere. Lankidetza hori
izan daiteke pazientea jarrera egokian jartzea, modu egokian immobilizatzea,
behar den materiala prestatzea edo sortutako hondakinak behar bezala
jasotzea.

Kontuan izan: larrialdietan oso gutxitan ematen da botika ahotik, alde batetik,
pazientearen laguntza behar delako horretarako, eta, bestetik, botikaren
eragina atzeratu egiten delako.

Larrialdi-egoeretan, batzuetan, medikamentua modu azkarrean ematea lortu


beharko dugu, pazientearen laguntzarik gabe. Horregatik, bestelako bideak
erabili beharko dira. Hona hemen askotan erabiliko ditugun bideetako batzuk:
- Bide periferikoa. Pazienteri behar dituen botikak zain periferiko baten
bitartez emango zaizkio. Horretarako, orratz batez baliatuko gara bide hori
kanalizatzeko. Normalean, pazientea ahoz gora etzanda jarriko dugu.
Material esterila erabiliko da.
- Bide zentrala, Drum kateter baten bitartez. Kateter hori jartzeko, BBB
maniobrak eten egin behar dira. Anatomiako ezagutza-maila altua behar da
teknika hori modu egokian aplikatzeko. Materiala kit baten barruan izaten
da.

86
- Hezur barneko bidea. Hezurraren muinera iristen da teknika honekin, eta
botikak bertan sartzen dira zuzenean. Orratz berezi batez baliatuta, ziztada
tibia aldean egiten da, normalean.
- Muskulu barneko bidea. Botika muskulu batean sartzen da, xiringa eta
orratza erabilita.
- Larruazalpeko bidea. Botikak azal azpitik sartzen dira, orratza eta xiringa
erabilita.
- Mihipeko bidea. Medikamentua mingain azpian ipintzen da. Inguru hori
oso baskularizatuta egoten da eta botikak azkar pasatzen dira odolera. Bide
hau kantitate txikiak emateko erabiltzen da.

Kontuan izan: teknika parenteral guztiak material esterilarekin eta arreta


handiz aplikatuko dira.

4.1.2. OINARRIZKO MEDIKAMENTUAK


Anbulantzia batean botika hauek izaten dira ohikoenak:
- BBB egiteko medikamentuak. Garrantzitsuena ADRENALINA da. Izan
ere, BBBren protokoloan, botika hau erabiliko dugu lehenik. Zenbaitetan,
ATROPINA eta SODIO BIKARBONATO ere erabiliko dira.
- Medikamentu antiarritmikoak. Bihotzeko erritmoaren aldaketak
saihestu edo geldiarazten dituzte. Erabilienak AMIODARONA ETA
DIGOXINA dira.
- Eragile inotropikoak. Miokardioaren uzkurdura eta zirkulazioa
hobetzen dute. Zenbait shock motatan erabiltzen dira. Ohikoenak
NORADRENALINA, DOPAMINA eta DOBUTAMINA dira.
- Nitratoak. NITROGLIZERINA da gehien erabiltzen dena, batez ere
pazienteak bihotzeko infartu akutua (IAM, infarto agudo de miocardio)
eta biriketako edema akutua (EAP, edema agudo de pulmón) jasaten
duenean. Hipertentsio-larrialdietarako ere erabiltzen da, baita biriketako
hipertentsiorako eta bihotzeko urritasunerako ere.

87
- Hipertentsioaren kontrakoak. Tentsio arteriala murrizten dute.
Erabilienak, NITROPRUSIATOA eta LABETANOLA dira.
- Analgesiko narkotikoak. Mina baretzen duten substantzia narkotikoak
dira. Erabilienak MORFINA eta FENTANILOA dira.
- Lasaigarriak. Lasaitzeko balio duten medikamentuak dira. Ohikoenak
MIDAZOLANA, TIOPENTALA, ETOMIDATOA eta PROPOFOLA dira.
- Erlaxatzaile muskularrak. Muskulu ildaskatua erlaxatzen dute.
Erabilienak VECURONIOA eta ANECTINEA (SUCCINILCOLINA) dira.
- Bronkio-zabaltzaileak. Asma eta bronkoespasmo kasuetan, birikak
dilatatzen dituzte. Erabilienak SALBUTAMOLA eta IPATROPIO
BROMUROA dira.
- Antikonbultsiboak. Konbultsioak kontrolatzen dituzte. Erabilienak
CLONAZEPAMA eta MIDAZOLANA dira.
- Kortikoide sistemikoak. Kortikoideek hanturak gutxitzeko gaitasun
handia dute. Gaitasun hori dela eta, asko erabiltzen dira erreakzio
anafilaktikoetan, krisi asmatikoetan, bronkoespasmoak daudenean eta
ornomuineko lesio larrietan. Erabiliena METILPREDNISONA da.
- Antiemetikoak. Goragaleak eta gonbitoak murrizten dituzte. Erabiliena
METROCLOPRAMIDA da.
- Antagonistak. Intoxikazioei aurre egiteko erabiltzen dira, substantzia
batzuen eragin kaltegarriak konpentsatzeko. Ohikoenak dira NALOXONA,
opiazeoen antagonista, eta FLUMAZENILA, benzodiazepinen antagonista.

Kontuan izan. Anbulantzia bat BEA izateko, ez da nahikoa behar dituen


botikak izatea soilik, langile-talde egokia eraman behar du.

Medikamentuak anbulantziaren tiraderatan gordetzen dira, bakoitzaren izena


ipinita.

88
4.1.3. ANBULANTZIAKO MEDIKAMENTUAK
Anbulantziako medikamentuek, gainerako material guztiak bezala, modu
egokian gordeta eta etiketatuta egon behar dute. Hiru alderdi izan behar dira
kontuan:
- Dosi bakarrekoak izaten dira, modu egokian etiketaturik eta behar diren
datu guztiekin (izen generikoa edo komertziala, dosia eta iraungitze-data).
- Kontserbazio berezia behar dute zenbait medikamentuk beroan edo
hotzean egon beharko dute. Horregatik, BEA anbulantziek hozkailua eta
ontzi isotermikoak eraman behar dituzte. Anbulantzia gehienetan hozkailuak
izaten dira, intsulina edo heparina hotzean gorde behar baitira.
- Estupefazientetzat hartzen diren medikamentuak dosi bakar moduan gorde
behar dira, segurtasun-neurri jakin batzuk kontuan hartuta.
Konpartimendu horiek soilik medikuaren aginduz irekiko dira. Botika
horietako bat erabiltzen denean, medikuak txosten bat bete beharko du;
izan ere, botika horien erabilera oso araututa dago.

Anbulantzia bateko hozkailua


http://juanprofesor.blogspot.com.es/2011_01_01_archive.html

ARIKETAK
1. Azaldu ezazu zergatik erabiltzen den hain gutxi aho-bidea larrialdietan.

89
2. Azaldu ezazu zer funtzio duten medikamentu hauek:
a. eragile inotropikoak
b. kortikoide sistemikoak
c. antiemetikoak
d. antagonistak

4.2. OSASUN-MATERIALAK EZ DIRENEN ZUZKIDURA


Osasun-materialez gain, anbulantzia baten zuzkiduran bestelako gaiak eta
elementuak aurki ditzakegu. Horietako batzuk, pertsonen segurtasunerako
baliagarriak dira, esate baterako, NBE edo seinaleztapenerako eta erreskaterako
materiala. Anbulantziek, era berean, hondakinak jasotzeko baliabideak eta
komunikaziorako tresneria ere eramaten dituzte.

4.2.1. NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUA (NBE)


NBE osasun-langileek beren buruak babesteko eta arriskuei aurre egiteko
erabiltzen dute. Arrisku-egoeran lan egiten duten langile guztiek eraman
beharreko materiala da.
Uniformea eta zapatak osasun-larrialdi guztietan eraman behar dira.
Gainera, eskularruak, maskarak, kaskoak, betaurrekoak edota belarrietarako
babesleak eraman beharko dira anbulantzian, behar direnean erabili ahal
izateko.

Kontuan izan: NBE arrisku-egoera bati aurre egiteko diseinatuta baldin


badago, derrigorrezkoa izango da hura erabiltzea.

Hona hemen NBEren osagaiak:


- Uniformea. Langilea lanean ari den bitartean babesten du. Ezaugarri
hauek izan beharko ditu:
o Ikusgaitasuna, ikusteko erraza izan behar du ikuspen-arazoak
daudenean; banda islatzaileak izan behar ditu.

90
o Eraso mekanikoen aurkako babesa, ebakien eta urratuen
aurkako materialez egindakoa.
o Tenperatura baxuen aurkako babesa, alkandora iragazgaitz
bat eraman behar da euriaren eta hotzaren aurka.
Babes-neurri horiek betetzen dituztela ere, uniformeek erosoak izan behar
dute, eta lanerako behar diren mugimenduak egiten utzi.
- Zapatak. Txorkatilak babestu behar dituzte eta ondo lotuta eraman behar
dira. Gainera, gutxieneko segurtasun-baldintza hauek bete behar dituzte:
o Eraso mekanikoen aurkako babesa.
 punta indartua, behatzak kolpeen aurka babesteko
 ziztatzaileen aurkako zapata-zola, oinazpia babesteko
o Irristatzearen aurkako babesa, ez erortzeko, zapata-zola ez
labainkorrarekin eta kautxu ildaskatuarekin
- Eskularruak. Arriskuaren araberakoak izango dira.
o Babes biologikorako erabilera bakarreko eskularruak.
Hainbat materialez egindakoak izan daitezke (biniloa, latexa edo
nitriloa); eskularru esterilak eta ez esterilak daude.
o Ebakien aurkako eskularruak. Zauriak eta ebakidurak
saihesteko; arrisku elektrikoa dagoen egoeretan erabiliko dira.
- Maskarak. Arrisku-egoeran erabiltzen dira arnasbideetan agente
biologikoak, fisikoak edo kimikoak sartzea saihesteko. Arrisku motaren
araberako maskarak erabiltzen dira. Arruntenak kirurgikoak eta
autoiragazleak dira.
o Babes kirurgikoko maskarak. Agente infekziosoak ekiditeko
egokiak dira. Mukosetan odol-isuria izateko arriskua dagoenean
erabiltzen dira.
o Maskara iragazleak (FFP laburduraz ezagunak). Eraginkortasun
handiko maskarak dira eta airea iragazten dute. Gas, lurrin, hauts
eta aerosoletatik babesteko egokiak dira.
Hainbat mota daude, babes-maila ezberdinekin.

91
 FFP1, toxikotasun baxuko substantzien aurkako babesa
ematen dute, eta kanpoan egiten diren lanetan erabiltzen
dira.
 FFP2, intentsitate ertain eta baxuko substantzia solido eta
likidoen aurkako babesa ematen dute, eta zenbait gasen
aurkako babesa ere bai, adibidez, berunaren, aluminioaren
eta manganesoaren aurka.
 FFP3, intentsitate altuko substantzia solido eta likidoen
toxikotasunaren aurkako babesa ematen dute.
- Kaskoa. Buruan kolpeak hartu daitezkeenean erabili beharreko elementua
da. Gomendatua dago batez ere zaurituak erreskatatzean edota
eraisketaren bat egon denean.
- Betaurrekoak. Zipriztinetatik babesten dute, batez ere material
organikoen zipriztinetatik (odola, gonbitoak…). Odolaren bidez kutsatzen
diren gaixotasunak ekiditeko erabiltzen dira. Aireko hautsetik edo
suspentsioan egon daitezkeen beste substantzietatik ere babestu
gaitzakete.
- Belarrien babeserako elementuak. Gehienetan, tapoiak izaten dira eta
zarata handia dagoenean erabiltzen dira; adibidez, suhiltzaileek auto batetik
norbait ateratzerakoan egiten duten soinutik babesteko.

Norbera babesteko ekipamendua (NBE)

92
4.1. dokumentua. NBEren erabilera
Aurreikusita dauden arrisku-egoeratan erabili behar da NBE. Esate baterako,
erortzeko arriskua duen eraikin batean sartu behar badugu, kaskoa ipini
beharko dugu, eta gaixo bat aztertu behar dugunean, eskularruak.
1407/92ko Errege Dekretuan agertzen den bezala, lantokietan NBEri
buruzko formazioa jaso beharko dute langileek, adibidez:
- NBE behar den bezala erabiltzen eta gordetzen jakin behar da.
- Erabili ondoren, NBE dagokion lekuan jarri beharko da.
- NBEn akatsen bat aurkitzen bada, arduraduna jakinaren gainean ipini
beharko da ahalik eta azkarren.

Ezin da 1407/92 Errege Dekretuak agintzen duen eskakizunik gabeko


ekipamendurik erabili.

4.2.2. ERRESKATERAKO ETA SEINALEZTAPENERAKO MATERIALA


Istripu-lekuan seinaleak jartzea funtsezkoa da, toki berean istripu gehiago ez
izateko eta biktima-kopurua handitu ez dadin. Gainera, lanean ari diren
pertsonen lan-eremua markatu behar da. Normalean, poliziak betetzen du
funtzio hori.
Pertsona baten erreskatea, askotan, jarduera zaila izaten da, eta ahalik eta
segurtasun handienarekin gauzatu behar da. Behar den material, formazio eta
entrenamendurik gabeko erreskate bat ezin da egin gaixoen bizia, beste
pertsonena edo gure bizia arriskuan jarri gabe. Horregatik, funtzio hori
suhiltzaileei dagokie, behar den formazioa eta entrenamendua dutelako.
Nahiz eta gehienetan poliziak seinaleztatu lekua, egoera bereziren batean,
larrialdiren batean edo beharrezkoa denean, guk egin beharko dugu lan hori
beha bada, eta, horregatik, eginkizun horretarako materiala eta formazioa
jasoko dugu.

93
Seinaleztatzeko eta erreskaterako behar dugun materiala honako hau
da:
- Larrialdietako triangeluak
- Su-itzalgailua
- Erreskaterako erremintak. Anbulantzia guztietan segurtasun-uhalak
mozteko tresna bat eramaten da. Anbulantzia asistentziadunek bestelako
erreminta arinak ere eraman ditzakete.

Kontuan izan. Seinaleztapen- eta erreskate-lanak arriskutsuak dira, ez


bakarrik lan horiek egiten dituzten pertsonentzat: bertan dauden zaurituentzat
eta inguruan egon daitezkeen beste pertsonentzat ere arriskutsuak izan
daitezke. Seinaleztapen desegokia egiteak beste istripu bat gertatzea edo
erreskatean arazoak izatea ekar dezake.

4.2.3. HONDAKINAK BILTZEKO HORNIDURA


Anbulantzietan sortzen diren hondakinak ongi gorde behar izaten dira, ondoren
dagokien ontzietara bideratzeko. Hondakin horiek arriskua ekar dezakete, eta,
horregatik, modu egokian jaso eta gorde behar dira, botatzeko aukera izan
arte.

Hondakinen ontziak
http://biologia.laguia2000.com/tecnicas-en-biologia/gestion-residuos-laboratorio

94
Anbulantzietan gehien izaten diren hondakinek bi eratako ondorioak sortzen
dituzte, batez ere:
- Kutsadura. Zenbait hondakin kutsatuta egon daitezke eta gaixotasunak
ekar ditzakete haiekin kontaktuan jarriz gero.
- Ziztadak eta ebakidurak. Orratzek eta bisturi-xaflen moduko
hondakinek lesioak sor ditzakete behar ez den lekuan ipiniz gero. Era
berean, kutsaturik badaude, gaixotasunen bat ere ekar dezakete.

Kontuan izan beharko dugu gertalekuan hondakinak geldituz gero beste


pertsona batzuk kutsatu daitezkeela. Horregatik, alde egin baino lehen, kontu
handiz garbitu behar da lekua.

Ospitaletik kanpoko ekintzetan sortzen diren hondakinak modu egokian aztertu


behar dira eta haiek jasotzeko jarraitu behar diren protokoloak ikasi.
Anbulantzietan hiru motatako gordailu izaten dira hondakinak jasotzeko eta
banatzeko:
- Zaborrerako poltsa beltzak, I. taldeko hondakinak biltzeko. Talde
horretako hondakinak ez dira bereziki osasun-arlokoak; adibidez, kartoiak,
plastikoak, paperak eta abar. Horregatik, zabor hori kaleko edukiontzietan
bota daiteke.
- Gil poltsak, II. taldeko hondakinetarako (gazak, eskularruak, bendak,
Guedel hodiak eta abar). Erabilera bakarreko poltsa horiak edo marroiak
dira, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte: hermetikoak,
opakoak, hausturekiko erresistenteak, erraz irekitzen ez direnak eta
barrendik aseptikoak izatea.
- Edukiontzi zurrunak, III. taldeko hondakinetarako (material zorrotza,
medikazioa, bideak eta abar). Edukiontzi zurrunak dira, gehienetan horiak,
eta kutsadura biologikoa identifikatu dutela adierazi behar dute.

95
4.2.4. KOMUNIKAZIO-SISTEMAK
Anbulantziek dituzten elementu garrantzitsuak dira komunikazio-sistemak.
Horien bitartez, abisuak jasotzen dira, zereginen berri izaten da, eta
ospitaleekin behar den komunikazioa gauzatzen da.

Kontuan izan: anbulantziek eraman behar duten komunikazio-sistema UNE-EN


1789:2007 arauaren araberakoa da.

Anbulantzia guztiek irratiko transzeptore mugikor bat eta bi konpartimenten


arteko barne-komunikaziorako sistema izan behar dituzte.
Leihotik ere gauzatu daiteke komunikazioa.
Gainera, anbulantzia asistentziadunek telefonia publikorako sarbidea izan behar
dute, irrati-transmisore baten bidez edo telefono mugikor batetik. Horretaz
gain, pertsona bakoitzeko, alerta-sistema mugikor bat beharko da, irratiko
errezeptore mugikorraren barnean sartu daitekeena.

Kontuan izan: transzeptorea transmisio- eta errezepzio-funtzioak betetzen


dituen gailu bat da, baina ezin izango ditu bi funtzioak aldi berean bete.

Komunikaziorako erabiltzen den sistemaren teknologia-maila osasun-


larrialdietarako teknikaria lanean ari den enpresaren araberakoa izango da.

Transzeptorea (Wikipedia)

96
Komunikazio-sistema zaintzea
Dagozkion azterketak egin behar zaizkio tresneriari, eta norberak ezin du bere
kabuz konponketarik egin, ezta tresna ireki ere. Matxurarik baldin badago,
intzidentzia komunikatu beharko da.
Teknikariaren funtzioak tresneriaren erabileraren inguruan hauek izango dira:
- Lanaldiaren hasieran, hartu komunikazio-sistema–telefono mugikorrak, irrati
transmisoreak, mugikorrak eta abar– eta egiaztatu ea seinalerik jasotzen
duen.
- Egiaztatu ekipo guztiak ongi funtzionatzen duela basetik atera baino lehen.
Egiaztapen horiek guztiak eguneroko betebeharren artean daude.

ARIKETAK

3. Azaldu ezazu zer den NBE, eta aipatu zergatik den garrantzitsua osasun-
larrialdietarako teknikari baten lanerako.

4. NBEk arrisku jakinetatik babesteko diseinatuak daude. Aipatu zein


egoeratan izan daitezkeen baliagarriak beheko taulan agertzen diren
elementuak.

NBE ADIBIDEA
Ebakiduren aurkako
eskularruak
Betaurrekoak
Kaskoa
Maskara kirurgikoa
Latexezko eskularruak
Belarrietarako tapoiak

5. Zergatik eramaten dute anbulantziek erreskaterako materiala ekintza hori


suhiltzaileen funtzioa bada?

97
6.- Adierazi zein edukiontzitan bota behar diren anbulantzietan eramaten diren
material hauek.
POLTSA BELTZA GIL POLTSA EDUKIONTZI
ZURRUNA
Gazak
Bisturi-xaflak
Benda baten bilgarria
Eskularruak
Orratzak
Medikazio-biak
Bendak

4.3. ZUZKIDURAREN KONTROL-ZERRENDA


Aurreko unitate didaktikoetan ikasi dugu zein den anbulantzia baten
materialaren zuzkidura eta material hori aztertu behar dela anbulantzia
operatiboa izateko.
Lan hori ahalik eta modurik egokienean gauzatzeko, enpresa bakoitzak
kontrolak egiteko dokumentuak izango ditu: kontrol-zerrendak edo check list
izenekoak. Dokumentu horietan langileek egiaztatu behar dituzten parametro
guztiak azaltzen dira. Anbulantziako zuzkidura kontrolatzeko, beraz, dokumentu
hori pausoz pauso jarraitu beharko da.
Zerrenda horietan, askotan, multzoak azaltzen dira; esate baterako, Oinarrizko
bizi-euskarriko maleta esaten badu, barnean egon behar duten elementu
guztiak zein diren ikusi beharko da.

4.3.1. OBE ANBULANTZIETAKO KONTROL-ZERRENDA


Enpresa bakoitzak elementu guztiak biltzen dituen zerrenda baten bitartez
egiten du anbulantziako materialen kontrola. Zerrenda betetzerakoan,
elementu bakoitzaren ondoan markatu beharko da badagoen edo ez dagoen.
Hona hemen OBE anbulantzia baten kontrol-zerrendan agertu behar duten
parametroak.
- Identifikazio-datuak: zer ibilgailu den, langilearen izena eta data.

98
- Gidariaren kabinan egin beharreko egiaztapenak: barneko argiak,
berogailua, sirena, irrati-igorgailua, ibilgailuaren dokumentazioa, garbiketa-
orriak eta abar.
- Ibilgailuaren kanpoaldean egin beharreko egiaztapenak: sistema
birakaria, arrisku-argiak, lainotako argiak, posizio-argiak, argi motzak eta
argi luzeak, atzerako ispiluak, garbitasuna eta abar.
- Kabina asistentzialaren azterketa: argiak, berogailua, oxigeno-
bonbonak, garbitasuna, eta baita zuzkiduraren egiztapena ere.
o NBE (kaskoak, maskarak, eskularruak eta abar)
o Seinaleztatzeko eta erreskaterako materialak (triangeluak,
su-itzalgailua, ikuspen handiko txalekoa eta abar)
o Mobilizazio- eta immobilizazio-materialak (esku-ohea,
lotzeko uhalak, taula espinala, paladun esku-ohea eta abar)
o Osasun-materialak (material batzuk maletatan gordeko dira eta
beste batzuk kolorez sailkatzen dira. Materialen zuzkidura
multzokatua dagoenean, maletatan gordeta, maleta horietan zer
egon behar duen azalduko zaigu)
Behar den kasuetan, falta den materiala osatuko dugu, lehen esan bezala,
anbulantzia beti erabilgarri egon dadin.

(IRUDIA FALTA: KONTROL-ZERRENDAREN ORRIA)

4.3.2. BEA ANBULANTZIETAKO KONTROL-ZERRENDA


BEA anbulantzia batean OBE anbulantzietako kontrol-zerrenden egiaztapen
guztiak egiten dira. Ezberdintasun nabarmenena da medikamentu eta osasun-
material gehiago dutela. Gainera, ekipo elektromedikoak ere badaude, eta
horien egiaztapena ere egin beharko da.

99
Ekipo elektromedikoak
Egunero, lanaldiaren hasieran, ekipo elektromediko guztia egiaztatu behar da,
anbulantzia egoera eraginkorrean dagoela ziurtatzeko. Era berean, ekipo horren
funtzionamendurako behar diren erabilera bakarreko materiala badagoela
ziurtatuko dugu.
Ekipamendu elektromedikoaren gorabeheraren bat dagoenean –gehienetan
zerbait galdu edo matxuratu–, gertakari-orri bat bete beharko da, ekipoa zein
den, unitatearen erreferentzia, data eta gertakaria zein lan-txandatan gertatu
den adieraziz. Anbulantziako ekiporen bat aldatu behar denean, aldaketa hori
erregistratu egingo da eta ekipo berriaren datuak ere bai.
Honako tresna elektromediko hauek izaten dira anbulantzietan:
- Desfibriladore-monitorea. Lanaldiaren hasieran, martxan jarri eta testa
egiten zaio. Test horren bitartez, ekipoak berak aztertzen ditu funtzioak, eta
jasotako emaitzekin orri bat inprimatzen du. Eragozpenik ez dagoenean,
inprimakia gorde egin behar da eta zerbitzuaren amaieran basean
entregatu.
Horretaz aparte, kable guztiak aztertu behar dira ongi funtzionatzen dutela
eta bakoitzak behar dituen osagarriak dituela ziurtatzeko. Hori guztia
ekipoaren aldamenean egongo den zerrenda batean azalduko zaigu,
esaterako, pultsioximetriarako bi kable, 12 deribazioko kable bat, tentsio
arteriala (TA) neurtzeko mahuka bat eta abar.
- Arnasgailua. Korronte elektrikora konektatuta dagoela konprobatu eta
bateriak konektatuak uzten dira guztiz kargatuta egon daitezen. Gailu
horrek behar dituen hodiak eta iragazkiak badaudela ziurtatu, martxan jarri,
eta funtzionamendu zuzena duela egiaztatu behar da.
- Jariakin-xurgagailua. Ziurtatu behar da bateria korronte elektrikoarekin
konektatua dagoela –guztiz kargatuta egoteko–, konexio-goma guztiak
daudela, xurgatzea egiteko zunda-kopurua egokia dela eta zundek ondo
xurgatzen dutela.
- Perfusio-ponpa. Egiaztatu behar da korronte elektrikoarekin konektatuta
dagoela, bateriak kargatzen ari direla, eta 50 cm3-ko xiringen, luzagarrien
eta 3 bideko giltzen kopurua egokia dela.

100
- Hozkailua eta termoa. Egiaztatu hozkailuaren eta termoaren
tenperatura, eta medikamentu eta serum kopurua egokia dela.

Anbulantzietako ekipo elektromedikoak


http://ultimahora.es/noticias/local/2012/09/30/82166/son-espases-tecnologia-pionera-
transmision-electrocardiogramas-line.html

Medikamentuak
Medikamentuen kontrola erizainek egingo dute, neurriak eta iraungitze-datak
konprobatuz. Iraungitako materiala enpresa bakoitzak markatzen duen
protokoloaren bidez kudeatuko da. Medikamenturen bat falta bada, eskaera-orri
baten bitartez eskatuko da farmazian.
Medikamentuen barnean badaude kontrol legala duten botika batzuk:
estupefazienteak. Estupefazienteak beste leku batean gordeko dira, giltzapean.
Erabiltzen diren bakoitzean, formulario berezi bat bete behar da eta medikuaren
sinadura behar da. Gainera, zerbitzua amaitzerakoan, erabilitako botiken
anpoila hutsak entregatu behar dira.

Oxigenoa
Osasun-larrialdietarako teknikariek, lanaldiaren hasieran eta amaieran,
anbulantziako oxigeno-botilen eta erreskateko botila txikiaren maila egiaztatu
behar dute. Izan ere, oso garrantzitsua da lanaldi osorako oxigeno-kantitate
nahikoa egotea.

101
4.2. dokumentua. Botila bateko oxigeno-kantitatearen kalkulua
Osasun-larrialdietarako teknikariaren funtzioetako bat botiletako O2 kantitatea
ezagutzea izango da. Hori kalkulatzea erraza da.
Adibidez, 10 L-ko edukierako botila bat dugu eta fabrikatzaileak dio 20 bar-eko
hondar-presioa duela. Manometroan azaltzen zaigun presioa 120 bar-ekoa
bada, erabili dezakegun bolumena hauxe izango da:
V = (edukiera x presio erreala) – (edukiera x hondar-presioa)
V = (10x120) – (10x20)= 1.000 L
Horrela, badakigu 1.000 L O2 erabilgarri dagoela pazienteei emateko.
Hortik aurrera, zenbat denborarako oxigenoa dagoen kalkulatu daiteke. Hori,
noski, fluxuaren araberakoa izango da.
Adibidez, 1.000 L-rekin paziente bati minutuko 5 L-ko fluxua jarrita zenbat
denbora eduki dezakezun jakiteko:
1000/5 = 200 minutu, hau da, 3 ordu eta 20 minutu

Oxigeno-bonbona (Wikipedia)

Osasun-materiala
Osasun-materialaren egiaztapena multzoka egiten da.
- Erabilera bakarreko materiala

102
Materiala bisualki egiaztatzen da: orratzen edukiontzia, seroterapia-ekipoa, zain
barneko kateterrak, gaza esterilak, gazazko bendak, benda elastikoak,
eskularruak, haurrentzako eta helduentzako oxigeno-maskarak, xiringak eta
orratzak, kateterrei eusteko materiala, esku-oherako oihalak, mantak eta abar.
- Maletak: helduenak, haurrenak eta abar.
Maleta hauek, aztertu ondoren, zigilatu egiten dira. Horregatik, zigilua osorik
badago, ez da berriro egiaztatu behar. Zigilua hautsita dagoenean, bertan egon
behar duten elementuak aztertu eta zerrendatu egiten dira; zerbait falta bada,
segituan ipini, eta, egiaztapena egin ondoren, berriro zigilatuko da.

ARIKETAK
7. Azaldu zer abantaila dituen kontrol-zerrendak erabiltzeak. Zer gertatuko
litzateke kontrol hori zerrendaren laguntzarik gabe egingo bagenu?

8. Binaka elkartuta, egin ezazue anbulantzia baten kontrola zuen zentroan


duzuen kontrol-zerrendarekin.

9. Botila batean 1.000 L O2 erabilgarri dugu, 40 bar-eko hondar-presioarekin,


eta manometroan 150 bar-eko presioa duela ikus dezakegu. Zein da botila
barnean dagoen O2 bolumena? Paziente bati oxigenoa eman behar bazaio
minutuko 5 L-ko emariarekin, zenbat denborarako izango dugu oxigenoa?

103

You might also like