You are on page 1of 133

Festo Didactic

B atala

Oinarrizko ezagumenduak

133
Festo Didactic
B

134
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1

1. kapitulua

Hidraulikaren oinarri fisikoak

135
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.1

1.1 Presioa Hidraulika, likidoen bidez transmititutako indar eta higiduren zientzia da. Hi-
draulika hidromekanikaren zatia da, eta hidromekanikak batetik hidrostatika
(presioa bider azalera eginda lortutako indarraren eragina) eta bestetik hidrodi-
namika (masa bider azelerazioa eginda lortutako indarraren eragina) ditu.

Hidromekanika

Hidromekanika

Hidrostatika Hidrodinamika

Indarra berdin presioa Indarra berdin masa


bider azalera bider azelerazioa

Likido bateko presioa Presio hidrostatikoa, likido batean masa likidoaren eta altueraren eraginez sort-
(presio hidrostatikoa) zen den presioa da:

ps = h ⋅ ρ ⋅ g

ps = Presio hidrostatikoa (grabitazio-presioa) [Pa]


h = Likido-zutabearen altuera [m]
ρ = Likidoaren dentsitatea [kg/m3]
g = Grabitazioaren azelerazioa [m/s2]

Unitate Sistema Internazionalaren (SIren) arabera presio hidrostatikoa pascale-


tan edo bar-etan ematen da. Likido-zutabearen altuera metrotan neurtzen da,
likidoaren dentsitatea metro kubikoko kilogramotan eta grabitazioaren azelera-
zioa metro zati segundo ber bitan.

136
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.1

Presio hidrostatikoa (presioa soilik ere esaten da) ontziaren formarekiko inde-
pendentea da eta eragina altuerak zein likido-zutabearen dentsitateak besterik
ez dute.

h h
h

Dorrea Urtegia
h = 300 m h = 15 m
ρ = 1000 kg/m3 ρ = 1000 kg/m3
g = 9,81 m/s2 ≈ 10 m/s2 g = 9,81 m/s2 ≈ 10 m/s2
ps = h⋅ρ⋅g ps = h⋅ρ⋅g
= 300 m ⋅ 1000 kg/m3⋅ 10 m/s2 = 15 m ⋅ 1000 kg/m3⋅ 10 m/s2

m ⋅ kg ⋅ m m ⋅ kg ⋅ m
= 3.000.000 __________ = 150.000 __________
m 3 ⋅ s2 m 3 ⋅ s2

N N
= 3.000.000 ___ = 150.000 ___
m2 m2

ps = 3.000.000 Pa (30 bar) ps = 150.000 Pa (1,5 bar)

Goiko depositoa
h = 5m
ρ = 1000 kg/m3
g = 9,81 m/s2 ≈ 10 m/s2
ps = h⋅ρ⋅g
= 5 m ⋅ 1000 kg/m3⋅ 10 m/s2

m ⋅ kg ⋅ m
__________
= 50.000
m 3 ⋅ s2

N
___
= 50.000
m2

ps = 50.000 Pa (0,5 bar)

137
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.1

Edozein gorputzek p presio jakin bat eragiten du asentatua dagoeneko gaina-


zalean. Presio horren neurria, F pisuaren eta indar horrek eragiten dueneko A
azaleraren araberakoa da.

A1 A2

Irudian oinarri desberdineko (A1 eta A2 oinarriko) bi gorputz erakusten dira. Bi


gorputzek masa berdina baldin badute, oinarrian pisuak eragiten duen F inda-
rra ere berdina izango da, baina presioa desberdina izango da oinarrietako
azalerak desberdinak direlako. Pisuaren indarra berdina izanik, presioa handia-
goa izango da oinarriko azalera txikiagoa bada (lapitz-efektua). Ondoko formu-
lak erakusten du hori:

F
___
p =
A

N N
Unitatea: 1Pa = _____ 1 bar = 100 000 ____ = 105 Pa
m2 m2

p = presioa [Pa] Pa = Pascal (beste unitate bat: bar-a)

1 kg ⋅ m
F = indarra [N] N = Newton (1 N = _________ )
s2

A = azalera [m2] m2 = metro karratuak

Ikus unitateak eranskineko taulan.

138
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.1

Formula aldatuz, F indarraren eta A azaleraren formulak lortzen dira:

100 bar-eko presioak eragiten dio zilindro bati. Pistoiaren A azalera erabilgarria Adibidea
7,85 cm2-koa da.
Zenbatekoa da indar handiena?

Ezagutzen diren magnitudeak:


p = 100 bar = 1000 N/cm2
A = 7,85 cm2

F = p⋅A

1000 N ⋅ 7,85 cm2


________________________
F = 2
cm
F = 7850 N

Plataforma batek 15 000 N-eko karga altxatu behar du eta dagokion sistema Adibidea
hidraulikoak 75 bar-eko presioa du.
Pistoiaren A azalerak zenbatekoa izan behar du?

Ezagutzen diren magnitudeak:


F = 15 000 N,
p = 75 bar = 75 ⋅ 105 Pa

F
A = ___
p

15 000 N
= _____________
75 ⋅ 105 Pa
N ⋅ m2
_______
= 0,002
N

A = 0,002 m2 = 20 cm2

139
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.1

Adibidea Zenbakiz kalkulatu ordez, diagrama ere erabil daiteke. Ariketa honetan itsaspe-
nagatiko marruskadura ez da kontuan hartu.

3000

350 bar
2000 300 bar

1500

200 bar

1000
160 bar
900
800 125 bar
700
100 bar
600
80 bar
500
Indarra (kN)

400

50 bar
300
(5000 kPa)

200

150

100
90
80
70
60
50

40

30

20

15

10
9
8
7
6

2,5
90
100
60

80
70

200
10

25

30

40

50

150

400
15

20

250
300

Pistoiaren diametroa (mm)

Ezagutzen diren magnitudeak:


F indarra = 100 kN
p lan-presioa = 350 bar
Zenbatekoa da pistoiaren diametroa?

Irakurritako emaitza:
d = 60 mm

140
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.2

F indarrak ontzi itxi bateko likidoaren A gainazalari eragiten badio, p presioa 1.2 Presioaren hedapena
sortu eta likido guztira hedatzen da (Pascalen legea). Sistema itxiko puntu guz-
tietan presioa berdina da (ikus irudia).

Presioaren hedapena

F1

A1

F2 A2 A5 F5
100 bar

A3 A4

F3 F4

h =1m
ρ = 1 000 kg/m3
g = 9,81 m/s2 ℜ 10 m/s2

ps = h ⋅ ρ ⋅ g
= 1m ⋅ 1000 kg/m3 ⋅ m/s2
m ⋅ kg ⋅ m
= 10000 —————
m 3 ⋅ s2
N
= 10000 ——
m2
ps = 0,1 ⋅ 105 Pa
ps = 0,1 bar

141
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.2

Presio hidrostatikoa alde batera utz daiteke (ikus adibidea). Horregatik, likidoe-
tako presioa kalkulatzeko kanpoko indarrek eragindako presioa besterik ez da
hartzen. Ondorioz, A2, A3,... gainazaletan A1 gainazaleko presio berdina egon-
go da. Presio hori gorputz solidoekin erabilitako formula berberaz kalkulatzen
da:

F
p = ___
A

Adibidea Ezagutzen diren magnitudeak:

A1 = 10 cm2 = 0,001 m2
F = 10 000 N

F
___
p =
A
10 000 N
____________ N
= 2 = 10 000 000 ____
0,001 m m2

= 100 ⋅ 105 Pa (100 bar)

Adibidea Ezagutzen diren magnitudeak:

p = 100 ⋅ 105 Pa
A2 = 1 cm2 = 0,0001 m2

F = p⋅A
= 100 ⋅ 105 Pa ⋅ 0,0001 m2
N ⋅ m2
= 1000 _________
m2
F = 1000 N

142
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.3

Sistema itxiko edozein puntutan presioa berdina da, ontziak edozein forma 1.3 Indarren biderketa
izanda ere.

Indarraren biderketa

F2
F1

P1 A1

A2
P2

Sistema itxia irudikoa bezalakoa baldin bada, indarrak biderka daitezke. Pre-
sioa kalkulatzeko, ondoko ekuazioak erabiltzen dira:

F1 F2
p1 = ___ eta p2 = ___
A1 A2

Sistema orekan dagoelako ondoko ekuazioa erabil daiteke:

p1 = p2

Bi ekuazioak aplikatuz, ondokoa lortzen da:

F1
___ F2
= ___
A1 A2

Ekuazio honen bidez, F1 eta F2 edo A1 eta A2 kalkula daitezke

143
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.3

F1 eta A2-rentzako ekuazioak, adibidez, hauek lirateke:

A1 ⋅ F2 A1 ⋅ F2
F1 = _______ A2 = _______
A2 F1

Presio-pistoiko indar txikia indar handi bihur daiteke lanerako pistoiaren azalera
handiagotuz. Funtsezko oinarri hau edozein sistema hidraulikotan aplikatzen
da: bai katu hidraulikoan eta bai kargak jasotzeko plataforman. F1 indarrak,
fluidoaren presioak kargak eskainitako erresistentzia gainditzeko adinekoa izan
behar du (ikus adibidea).

Adibidea Plataforma hidrauliko batez ibilgailu bat altxatu behar da. Masa 1500 kg-koa da.
Zenbatekoa da pistoiari eragiten dion F1 indarra?

Indarraren biderketa

F2

F1 A2

A1

Ezagutzen diren magnitudeak:

m masa = 1 500 kg
Pisuaren indarra F2 = m ⋅ g

m
F2 = 1 500 kg ⋅ 10 ___
s2
F2 = 15 000 N

144
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.3

Ezagutzen diren magnitudeak:

A1 = 40 cm2 = 0,004 m2
A2 = 1 200 cm2 = 0,12 m2

A1 ⋅ F2
F1 = _________
A2
0,004 m2 ⋅ 15 000 N
= ______________________
0,12 m2

F1 = 500 N

F1 indarra 500 N-ekoa da eta eskuzko palankaz eragiteko handiegia dela ikus- Adibidea
ten dugu. F1 = 100 N baldin bada, zenbatekoa izan behar du pistoiaren A2
azalerak?

A1 ⋅ F2
F1 = _________
A2

A1 ⋅ F2
A2 = _________
F1

0,004 m2 ⋅ 15 000 N
A2 = ______________________
100 N

A2 = 0,6 m2

145
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.4

1.4 Distantzien biderketa Aurreko paragrafoan deskribatutako printzipioaren arabera F2 karga s2 dis-
tantzia igo nahi bada, K1 pistoiak likido-kantitate bat desplazatu behar du K2
pistoiak s2 distantzia gora egin dezan.

F2

K1 pistoia

A1 s2
K2 pistoia
s1
A2
F1

Desplazatu beharreko bolumena kasu honetan honela kalkulatzen da:

eta
V1 = s1 ⋅ A1 V2 = s2 ⋅ A2

Desplazatzen den bolumena bera izanik (V1 = V2), ondoko ekuazioa lortzen da:

s1 ⋅ A1 = s2 ⋅ A2

Beraz, s1 tarteak s2 baino handiagoa izan behar du, A1 azalera A2 azalera


baino txikiagoa delako.

146
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.4

Pistoiaren ibiltartea bere azalerarekiko alderantziz proportzionala da. Lege fisi-


ko hau aplikatuz, batetik s1 eta s2 magnitudeak kalkula daitezke, eta bestetik
A1 eta A2 ere bai. s2 eta A1-entzat, adibidez, ondoko ekuazioek balio dute:

s1 ⋅ A 1 s2 ⋅ A2
s2 = _______ A1 = _______
A2 s1

Distantzien biderketa Adibidea

F2 s2

A2
F1

A1
s1

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Ezagutzen ditugun magnitudeak:

A1 = 40 cm2 A2 = 1200 cm2


A2 = 1200 cm2 s1 = 30 cm
s1 = 15 cm s2 = 0,3 cm

s1 ⋅ A1 s2 ⋅ A2
s2 = ______ A1 = ______
A2 s1
15 ⋅ 40 cm ⋅ cm2 0,3 ⋅ 1200 cm ⋅ cm2
= _________ ________ = _________ ________
1200 cm2 30 cm
2
s2 = 0,5 cm A1 = 12 cm

147
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.5

1.5 Presioen biderketa

F1 F2

p1 p2

A1 A2

Fluidoaren p1 presioak A1 azaleran F1 indarra eragiten du. Indar hori pistoi


txikiaren zurtoinaren bidez transmititzen da. Ondorioz, F1 indarrak A2 gainaza-
lari eragiten dio eta fluidoan p2 presioa sortzen du. Pistoiaren A2 azalera A1
azalera baino txikiagoa denez gero, p2 presioa p1 presioa baino handiagoa
izango da. Kasu honetan ere, ondoko ekuazioa aplikatzen da:

F
p = ___
A

Hortik F1 eta F2 indarrentzat ondoko ekuazioak ateratzen dira:

F1 = p1 ⋅ A1 eta F2 = p2 ⋅ A2

Indarrak berdinak direlako (F1 = F2), ondoko ekuazioa lortzen da:

Formula honetan oinarrituz, batetik p1 eta p2 eta bestetik A1 eta A2 kalkula


p1 ⋅ A1 = p2 ⋅ A2

daitezke. p2 eta A2-rentzat, adibidez, ekuazioak hauek lirateke:

p1 ⋅ A 1 p1 ⋅ A 1
p2 = _______ A2 = _______
A2 p2

148
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.5

Efektu bikoitzeko zilindroa badago, eta zurtoin aldeko irteera blokeatuta bada-
go, baliteke biderkaduragatik presio handiegiak eragitea:

Presioaren biderkadura efektu bikoitzeko zilindroan Adibidea

A1
A1 A2

p2

A2
p1
F

:Ezagutzen ditugun magnitudeak Ezagutzen ditugun magnitudeak:

p1 = 10 ⋅ 105 Pa p1 = 20 ⋅ 105 Pa
A1 = 8 cm2 = 0,0008 m2 p2 = 100 ⋅ 105 Pa
A2 = 4,2 cm2 = 0,00042 m2 A1 = 8 cm2 = 0,0008 m2

p1 ⋅ A 1 p1 ⋅ A1
p2 = ______ A2 = ______
A2 p2
10 ⋅ 10 5 ⋅ 0,0008 N ⋅ m2 20 ⋅ 10 5 ⋅ 0,0008 Pa ⋅ m2
= _________________ _________ = _________________ ________
0,00042 m2 ⋅ m2 100 ⋅ 105 Pa
p2 = 19 ⋅ 105 Pa (19 bar) A2 = 0,0002 m2 = 2 cm2

149
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.6

1.6 Bolumen-emaria Bolumen-emaria, denboraldi jakin batean tutu batean zehar jariatzen den liki-
doaren bolumena da. Adibidez: iturriko uraz 10 litroko baldea betetzeko gutxi
gora-behera minutua behar izaten da. Kasu horretan, iturriaren bolumen-emaria
10 l/min-koa da.

Denbora (t)

Bolumena (V)

Hidraulikan Q ikurra erabiltzen da bolumen-emaria adierazteko, eta formula


hau du:

Q = Bolumen-emaria [m3/s]
V
Q = ___ V = Bolumena [m3]
t
t = Denbora [s]

Bolumen-emarirako formulatik V bolumenarentzat eta t denborarentzat ondoko


ekuazioak ateratzen dira:

V = Q⋅t

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

4,2
_______
Q = 4,2 l/min = l/s
60
t = 10 s

4,2 ⋅ 10
___________ l⋅s
_______
V =
60 s
V = 0,7 I
Emaitza:
4,2 litro minutuko bolumen-emariak 10 segundotan 0,7 litro lortzen direla esan
nahi du.

150
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.6/1.7

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

V = 105 l
Q = 4,2 l/min

V
t = ___
Q

105 ⋅ min
l_______
t = ______
4,2 l
t = 25 min

Emaitza:
105 litroko bolumena 4,2 litroko bolumen-emariaz jariatzeko 25 minutu behar
dira.

Bolumen-emariaren formulan s/t zatiketaren ordez v ipintzen bada (v = s/t), 1.7 Jarraitasun-ekuazioa
ondokoa lortzen da:

Q = Bolumen-emaria [m3/s]
Q= A⋅v
v = Fluxuaren abiadura [m/s]
A = Tutuaren sekzioa [m2]

Bolumen-emariaren formulatik, tutuaren sekzioari eta fluxuaren abiadurari da-


gozkion ekuazioak lor daitezke. A eta v-rentzako ekuazioa:

Q
A = ___
v

151
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B1.7

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

4,2 dm3
________
m3
-3 ______
Q = 4,2 l/min = = 0,07 ⋅ 10
60 s s
v = 4 m/s

0,07 ⋅ 10-3
___________ m3 ⋅ s
_________
A =
4 s⋅m
2
A = 0,00002 m = 0,2 cm2

Emaitza:
4,2 l/min-ko bolumen-emariaz 4 m/s-ko fluxu-abiadura lortzeko, tutuak 0,2 cm2-
-ko sekzioa eduki behar du.

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

Q = 4,2 l/min = 0,07 ⋅ 10-3 m3/s


A = 0,28 cm2 = 0,28 ⋅ 10-4 m2

Q
v = ___
A

0,07 ⋅ 10-3
_____________ m3
_______
v = -4 2
0,28 ⋅ 10 s⋅m

0,07
________
m
= ⋅ 101 _____
0,28 s

v = 2,5 m/s

Emaitza:
Tutuaren sekzioa 0,28 cm2-koa bada eta bolumen-emaria 4,2 l/min-koa bada,
fluxuaren abiadura 2,5 m/s-koa izango da.

152
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.7

Zilindroa

Bolumen-emariaren formulan

V
Q = ___
t

bolumenaren ordez desplazatutako V bolumena ipintzen bada

V = A⋅s

ondoko ekuazioa lortzen da:

A⋅s
Q = ______
t

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

A = 8 cm2 s = 10 cm t = 1 min

A⋅s
Q = _____
t
2
8 ⋅ 10 cm ⋅ cm
= ______ __________
1 min

Q = 80 cm3/min = 0,08 dm3/min

Emaitza:
8 cm2-ko azalerako pistoia eta 10 cm-ko ibiltartea duen zilindroak minutu ba-
tean aurreratu behar badu, energia-iturriak 0,08 l/min-ko bolumen-emaria hornitu
beharko du.

153
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.7

Diametro desberdinak dituen tututik jariatzen den likidoaren bolumen-emaria


berdina da tutuko edozein zatitan (ikus irudia). Beraz, likidoak estuguneetan
abiadura handiagoa duela esan nahi du horrek. Ondoko ekuazioak aplikatzen
dira:

Q1 = A1 ⋅ v1 Q2 = A 2 ⋅ v 2 Q3 = A3 ⋅ v3 etab..

Tutuko puntu guztietan Q berdina delako, ondoko jarraitasun-ekuazioa lortzen


da:

A 1 ⋅ v1 = A 2 ⋅ v2 = A 3 ⋅ v3 = . . .

Adibidea

Denbora (t)

Ezagutzen ditugun magnitudeak:

v1 = 4 m/s
v2 = 100 m/s
A1 = 0,2 cm2 = 0,2 ⋅ 10-4 m2
A2 = 0,008 cm2 = 0,008 ⋅ 10-4 m2

Q = 0,2 ⋅ 10-4 m2 ⋅ 4 m/s


= 0,008 ⋅ 10-4 m2 ⋅ 100 m/s

Q = 0,8 ⋅ 10-4 m3/s

154
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.7

Zilindroa

A2

V2

A1

V1

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

Ponparen Q garraio-emaria

l dm3
Q = 10 ____ = 10 ____
min min

3
cm3
____
= 10 ⋅ 10
min
10 ⋅ 103
________ cm 3
____
=
60 s

Elikatzeko tutuaren barne-diametroa d1 = 6 mm


Pistoiaren diametroa d2 = 32 mm
Ezezagunak:
• Fluxuaren v1 abiadura elikatzeko tutuan
• Zilindroaren v2 aitzinapen-abiadura

Q = v1 ⋅ A1 = v2 ⋅ A2

155
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.7

π ⋅ d12
________
A1 = = 0,28 cm2
4

π ⋅ d22
________
A2 = = 8,0 cm2
4

Q
____
v1 =
A1
10 ⋅ 103cm3
_____________
60 s
_____________ 10 ⋅ 103 cm3
= 2
= __________ ________
2
0,28 cm 60 ⋅ 0,28 cm ⋅ s

cm m
v1 = 595 ____ = 5,95 ____
s s

Q
____
v2 =
A2
10 ⋅ 103cm3
_____________
60 s
_____________ 10 ⋅ 103 cm3
= 2
= _________ ________
2
8 cm 60 ⋅ 8 cm ⋅ s

cm m
v2 = 20,8 ____ = 0,21 ____
s s

156
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.8

Tutuetan edo elementuen sarreretan zein irteeretan presioa neurtzeko, zirkui- 1.8 Presio-neurketa
tuan dagokion lekuan neurgailua ipini beharko da.
B 12.5
Bi neurketa-mota daude: neurketa absolutua eta neurketa erlatiboa. Lehenen-
goan eskalako zero puntua erabateko hutsari dagokio, eta bigarrengoan eska-
lako zero puntuak presio atmosferikoa adierazten du. Depresioa 1 baino balio
txikiagoez adierazten da neurketa absolutuan eta 0 baino balio txikiagoez
neurketa erlatiboan.

pabs bar-etan pe bar-etan

p = Presioa oro har


Presioa pabs = Presio absolutua
pe = Presio erlatiboa

Presio atmosferikoa
Neurketa-eskala Neurketa-eskala

Depresioa

Presio absolutuaren Presio erlatiboaren


neurketa neurketa

Adibidea

Pe = 4 bar

Pabs = 5 bar

presio atmosferikoaren ±% 5

pe = -0,3 bar
Pabs = 0,7 bar

157
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.9/10

1.9 Tenperaturaren neurketa Sistema hidrauliko bateko fluidoen tenperatura neurgailu sinpleen bidez (ter-
mometroen bidez) edo aginte-elementuetara seinaleak bidaltzen dituzten
neurketa-ekipamenduez neur daiteke.
Tenperatura neurtzea garrantzitsua da. Izan ere, tenperatura altuegietan (>60o)
B2 presioa duen fluidoa garaiz lehen hondatzen da. Gainera, biskositatea tenpera-
turaren arabera aldatu egiten da.

Neurgailuak fluido hidraulikoaren depositoan egon daitezke. Tenperatura kons-


tante mantentzeko, termostatoak erabiltzen dira, eta hauek hozteko edo be-
rotzeko sistema (komeni dena) martxan jartzen dute.

1.10 Bolumen-emariaren Bolumen-emaria neurtzeko era sinpleena, kalibratutako ontzia eta kronome-
neurketa troa erabiltzea da.
Hala ere, neurketak etengabe egiteko neurketa-turbinak erabiltzea komeni da.
Turbinaren bira-kopuruak bolumen-emariaren magnitudea adierazten du. Bira-
kopurua bolumen-emariarekiko proportzionala da.

Neurketak diafragmaren bidez ere egin daitezke. Diafragman neurtutako pre-


sio-galera bolumen-emarirako parametroa da (presio-galera bolumen-emaria-
rekiko proportzionala da). Fluidoaren biskositateak ia eraginik ez du diafragmaz
egiten den neurketan.

B 12 B 12 kapituluan bolumen-emaria neurtzeko tresnak azaltzen dira.

158
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.11

Emaria laminarra edo zurrunbilotsua izan daiteke. 1.11 Emari-motak

Emari-motak

laminarra zurrunbilotsua

Emaria laminarra baldin bada, likidoa tutuan geruza zilindriko ordenatuetan ja-
riatzen da. Barneko geruzak kanpokoak baino azkarrago joaten dira. Fluidoa-
ren abiadura jakin (abiadura kritiko) batetik aurrera, fluidoaren partikulak ez dira
geruza ordenatuetan aurreratzen, erditik jariatzen diren partikulak alboetara
joaten direlako. Horrela partikulek elkarri oztopo egiten diote eta zurrunbiloak
sortzen dira. Ondorioz, emaria zurrunbilotsua da eta energia galdu egiten du.

Re edo Reynolds-en zenbakiak tutu leun batetik jariatzen ari den emaria nola-
koa den kalkulatzeko balio du. Zenbaki hori parametro batzuen araberakoa da.
Hona hemen parametro horiek:
• Likidoaren fluxu-abiadura: v (m/s)
• Tutuaren diametroa: d (m)
• Biskositate zinematikoa: ν (m2/s)

v⋅d
Re = _____
ν

159
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.11

Formula honekin kalkulatutako Re balioa interpretatzeko era:


• Emari laminarra: Re < 2300
• Emari zurrunbilotsua: Re > 2300

2 300 balioari tutu biribil eta leunetan Reynolds-en zenbaki kritiko (Rekrit)
deitzen zaio.

Emari zurrunbilotsua (Rekrit) balioa baino txikiagora jaisten bada ez da bereha-


la laminar bihurtzen. Emaria laminar bihurtzeko balioak 1/2 (Rekrit)-raino jaitsi
behar du.

Reynolds-en zenbakia kalkulatzeko era (Charchut irak.)

Diametroa Biskositatea Reynolds-en


zenbakia

min

160
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.11

Q = 50 dm3/min Adibidea

d = 25 mm
ν = 36 cSt
______________
Re= 1165

Ondorioz, abiadura kritikoa emaria laminarretik zurrunbilotsura igarotzen de-


neko abiadura da.

Rekrit ⋅ ν 2300 ν
vkrit = _______ = _______
d d

Rekrit ez gainditzea komeni da, sistema hidraulikoetan marruskaduragatiko ga-


lerak saihestearren.

Abiadura kritikoa ez da balio finkoa, fluidoaren biskositatearen eta tutuak duen


diametroaren araberakoa delako. Horregatik praktikan balio enpirikoak era-
biltzen dira. Hona hemen Vkrit-aren zein balio aplikatzen diren:

• Presiodun tutuerietan:
Lan-presioa 50 bar-eraino: 4,0 m/s
Lan-presioa 100 bar-eraino: 4,5 m/s
Lan-presioa 150 bar-eraino: 5,0 m/s
Lan-presioa 200 bar-eraino: 5,5 m/s
Lan-presioa 300 bar-eraino: 6,0 m/s

• Xurgapen-tutuerietan: 1,5 m/s

• Itzulera-tutuerietan: 2,0 m/s

161
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.11

Emari-motak

Denbora (t)
F1 F2

A1 A2

V1

A3 A4 A3

V3 V4

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

v1 = 1m/s
v3 = 5 m/s
v4 = 100 m/s
ν = 40 mm2/s
d1 = 10 mm
d3 = 5 mm
d4 = 1 mm

A1, A3 eta A4 zatietan zein emari-mota dago?


v ⋅ d1
______
Re =
ν
1000 mm ⋅ 10 mm ⋅ s
Re1= ________________________ = 250
s ⋅ 40 mm2
5000 mm ⋅ 5 mm ⋅ s
Re3 = ________________________ = 625
s ⋅ 40 mm2
10000 mm ⋅ 1 mm ⋅ s
Re4 = ________________________ = 2500
s ⋅ 40 mm2

Emaitza:
Emaria A4 zatian baino ez da zurrunbilotsua, 2500 > 2300 delako.
Emaria A3 zatian berriz ere laminarra da estugunearen ondoren, 625 < 1150
delako. Erregularizazio-tarte baten ondoren da emari laminarra.

162
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

Marruskadura, sistema hidraulikoan likidoa jariatzen deneko elementu eta bide 1.12 Marruskadura, beroa,
guztietan dago. presio-galerak

Bideetako paretetan sortzen den marruskadura izaten da batez ere (kanpo-


-marruskadura). Horrez gain likidoko geruzen artean ere bada marruskadura
(barne-marruskadura).

Marruskadurak fluidoa berotu egiten du, eta ondorioz sistema hidraulikoko ele-
mentuak ere bai. Beroketa horregatik presioa jaitsi egiten da, eta horregatik B 1.13
unitate eragileko presio eraginkorra ere jaitsi egiten da (ikus energia man-
tentzeko legea B 1.13-an).

Presio-galeraren neurria, sistema hidraulikoak dituen barne-erresistentzien


araberakoa da. Barne-erresistentzian zenbait faktorek dute eragina. Hona he-
men faktore horiek:
• Fluxuaren abiadura (sekzioa, bolumen-emaria)
• Emari-mota (laminarra, zurrunbilotsua)
• Tutueriako diametro-murrizketen mota eta kopurua (estutzeko elementuak,
diafragmak)
• Olioaren biskositatea (tenperatura, presioa)
• Tutuen luzera eta emariaren norabide-aldaketak
• Gainazalen ezaugarriak
• Tutueria

Oro har, fluxuaren abiadura da barne-erresistentzian eragin handiena duen fak-


torea. Izan ere, erresistentzia abiaduraren karratuaren arabera handiagotzen da.

163
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

Presio-galera emari-abiaduraren arabera

164
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

Jariatzen ari den likidoko geruzen arteko marruskadurak eta fluidoak tutuen Tutuerietako fluxuarekiko
paretetan duen itsaspenak osatzen dute erresistentzia, eta hau neurtu edo kal- erresistentzia
kulatu egin daiteke. Emaitzak presio-galera adierazten du.

Erresistentzian fluxuaren abiaduraren karratuak eragiten duenez gero, balio B 1.11


batzuk gainditzea ez da komeni.

Fluxuarekiko erresistentzia 1 m luzeko tutuetan

ρ = 850 kg/m3-ko fluido hidraulikoa


(K) 15 °C-ra gutxi gora-beh. (ν = 100 mm2/s); (W) 60 °C-ra gutxi gora-beh. (ν = 20 mm2/s)

v (m/s) 0,5 1 2 4 6
d(mm) K W K W K W K W K W

Re 30 150 60 300 120 600 240 1200 360 1800

6 λ 2,5 0,5 2,25 0,25 0,625 0,125 0,312 0,0625 0,21 0,04

∆p
bar/m 0,44 0,09 0,88 0,177 1,77 0,35 3,54 0,70 5,3 1,02

Re 50 250 100 500 200 1000 400 2000 600 300

10 λ 1,5 0,3 0,75 0,15 0,375 0,075 0,187 0,037 0,125 0,043

∆p
bar/m 0,16 0,03 0,32 0,064 0,64 0,13 1,27 0,25 1,9 0,65

Re 100 500 200 1000 400 2000 800 4000 1200 6000

20 λ 0,75 0,15 0,375 0,075 0,187 0,037 0,093 0,04 0,062 0,036

∆p
bar/m 0,04 0,008 0,08 0,016 0,16 0,03 0,32 0,136 0,47 0,275

Re 150 750 300 1500 600 3000 1200 6000 1800 9000

30 λ 0,5 0,1 0,25 0,05 0,125 0,043 0,062 0,036 0,042 0,032

∆p
bar/m 0,017 0,003 0,035 0,007 0,07 0,024 0,14 0,082 0,214 0,163

165
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

Fluxuarekiko erresistentzia 2 m luzeko tutuetan (2)

v m/s 0,5 1 2 4 6
d(mm) K W K W K W K W K W

Re 200 1000 400 2000 800 4000 1600 8000 2400 12000

40 λ 0,375 0,075 0,187 0,037 0,093 0,04 0,047 0,033 0,045 0,03

∆p
bar/m 0,01 0,002 0,02 0,004 0,04 0,017 0,08 0,056 0,172 0,114

Re 250 1250 500 2500 1000 5000 2000 10000 3000 15000

50 λ 0,3 0,06 0,15 0,045 0,075 0,037 0,037 0,031 0,043 0,028

∆p
bar/m 0,006 0,001 0,013 0,004 0,025 0,012 0,05 0,042 0,13 0,085

Re 300 1500 600 3000 1200 6000 2400 12000 3600 1800

60 λ 0,25 0,05 0,125 0,043 0,062 0,036 0,045 0,03 0,04 0,027

∆p
bar/m 0,004 0,0008 0,009 0,003 0,017 0,01 0,05 0,034 0,1 0,007

Balio-taularako kalkulu-adibidea 6 mm-ko diametro izendatua (NG6) duen tututik emaria jariatzen da v = 0,5
m/s-ko abiaduraz.
Biskositate zinematikoa ν = 100 mm2/s-koa da 15 oC-tan.
Dentsitatea ρ = 850 kg/m3-koa da.
1 m luzeko tutuan dagoen ∆p presio-galera kalkulatu.

l ρ
∆p = λ ⋅ ___ ⋅ ___ ⋅ v2
d 2

75
Tutuaren marruskadura-koefizientea λ = ____
Re
(Erresistentzia-koefizientea)

166
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

λ marruskadura-koefizientea kalkulatu ahal izateko, lehenbizi Reynolds-en zen-


bakia (Re) kalkulatu behar da:

v⋅d
Re = ______
ν

Ezagutzen ditugun magnitudeak:


ν = 100 mm2/s
= 1 ⋅ 10-4 m2/s
d = 6 mm
v = 0,5 m/s

0,5 ⋅ 0,006
Re= ____________
1 ⋅ 10-4
Re= 30 (ikus taula)

75
tutuko marruskadura-koefizientea λ = ___
Re
75
λ = ___
30
λ = 2,5 (ikus taula)

l ρ
∆p = λ ⋅ ____ ⋅ ____ ⋅ v2
d 2
kg ⋅m
______
1000 mm 850 kg = 1N
∆p = 2,5 ⋅ ____________ ⋅ __________ ⋅ (0,5 m/s)2
6 mm 2 m3 s2

kg ⋅ m kg ⋅m
______
∆p = 44270 ________ = 1 N/m2
2 2
m2 ⋅ s 2 m ⋅s

2
1 bar = 10 N/cm2
∆p = 44270 N/m
∆p = 0,4427 bar (ikus taula)

167
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

Norabide-aldaketagatiko Ukondoek, T erako piezek, bidegurutzeek eta ukondo-errakoreek emaria nora-


presio-galera bidez aldatu eta presioa jaitsiarazi egiten dute. Erresistentzia batez ere ele-
mentuen geometriari eta bolumen-emariaren neurriari zor zaizkio.

Presio-galera hauek ξ koefiziente geometrikoaren bidez neurtu egin daitezke.


Koefiziente hori saiakuntzen bidez norabide-aldaketan normalean erabiltzen di-
ren elementuentzat kalkulatu da.

ρ ⋅ v2
_____
∆p = ζ ⋅
2

Koefiziente geometrikoa batez ere Reynolds-en zenbakiaren araberakoa da.


Horregatik formulan Re zenbakiarekin zerikusia duen b faktorea sartzen da.
Horrela, emari laminarreko tarteetarako balio duen formula ondoko hau da:

ρ ⋅ v2
∆p = ζ ⋅ b ⋅ ______
2

b zuzenketa-faktorearen taula

Re 25 50 100 250 500 1000 1500 2300

b 30 15 7,5 3 1,5 1,25 1,15 1,0

Koefiziente geometrikoaren taula

0,5 1,3 0,5-1 2 1,2 5 . . . 15


ζ

168
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.12

10 mm-ko diametro izendatua duen ukondoan eragindako ∆p presio-galera kal- Adibidea


kulatu.

Ezagutzen ditugun magnitudeak:


Olioaren dentsitatea ρ = 850 kg/m3
Biskositatea ν = 100 mm2/s a 15° C

Lehenbizi, Re kalkulatu:

v⋅d
Re= _____
ν

5 m ⋅ 0,01 m ⋅ s
Re= __________________
s ⋅ 0,0001 m2

Re= 500

Faktorea taularen arabera: b = 1,5


Koefiziente geometrikoa taularen arabera: ζ = 1,2

ρ ⋅ v2
______
∆p = ζ ⋅ b ⋅
2

850 kg ⋅ 25 m2
_________________
∆p = 1,2 ⋅ 1,5 3 2
m ⋅s ⋅2

∆p = 19125 N/m2

∆p = 0,19 bar

Balbuletako presio-galera fabrikatzaileek eskainitako ∆p-Q kurben bidez kalkula Balbuletako presio-galera
daiteke.
B 5.1

169
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

1.13 Energia eta potentzia Sistema hidraulikoaren energia-kantitatea energia-zati desberdinez osatuta dago.
Energiaren kontserbazio-legearen arabera, jariatzen ari den likidoaren energia
osoa beti konstante mantentzen da, lanaren bidez energia gehitu edo kontsu-
mitu egiten ez bada. Guztizko energia, ondoko zati hauen batura da:
• Energia potentziala
estatikoak
• Presio-energia
• Energia zinetikoa
dinamikoak
• Energia termikoa

Energia potentziala Energia potentziala, gorputz batek (edo likido batek) h altuerara igotakoan due-
na da. Igotzeko prozesuan grabitazioaren kontrako lana egiten da. Energia po-
tentzial hori dimentsio handiko zilindroak dituzten prentsetan erabiltzen da, zi-
lindroaren ganbara azkar betetzeko eta ponparentzako hasierako presioa sorra-
razteko. Ondoko adibidean metatutako energia kalkulatzen da.

Depositoa goian duen prentsaren eskema

W= m ⋅ g ⋅ h

m = Likidoaren masa (kg)


g = Grabitazioa (m/s2)
h = Likidoaren altuera (m)

170
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

W=f⋅s eta F = m ⋅ g ekuazioetatik ondokoa ateratzen da:


W=m⋅g⋅h eta s=h
2
Unitatea: 1 kg ⋅ m/s ⋅ m = 1 Nm = 1 joule (J) = 1 watt/s (W/s)

Ezagutzen ditugun magnitudeak:


m = 100 kg
g = 9,81 m/s2 ℜ 10 m/s2
h = 2m = 200 cm

W= m⋅g⋅h
= 100 kg ⋅ 10 m/s2 ⋅ 2 m
kg ⋅ m ⋅ m
= 2000 ___________
s2

W = 2000 J

Presioa duen fluidoari bolumena txikiagotu egiten zaio bertan disolbatuta dituen Presio-energia
gasak direla eta. Konpresioa hasierako bolumenaren % 1 - %3 izaten da. Be-
raz, ∆V edo bolumen-murrizketa txiki samarra izaten da eta presio-energia ere
txikia da. Presioa 100 bar-ekoa bada, ∆V gutxi gora-behera hasierako bolume-
naren % 1 izaten da. Ondoren, balio hauetan oinarritutako kalkulua erakusten
da.

Presio-energia

171
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

W = p ⋅ ∆V

p = Fluidoaren presioa [Pa]


∆V = Fluidoaren bolumena [m3]

W = F ⋅ s eta F = p ⋅ A ekuazioetatik ondokoa ateratzen da:


W=p⋅ A⋅ s
A ⋅ s-ren ordez ∆V ipinita:
W = p ⋅ ∆V
Unitatea: 1 N/m2 ⋅ m3 = 1 Nm = 1 joule (J)

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

p = 100 ⋅ 105 Pa
∆V = 1% de V
∆V = 0,001 m3

W = p ⋅ ∆V
= 1% ⋅ 105 Pa ⋅ 0,001 m3
N ⋅ m3
= 0,1 ⋅ 105 _______
m2

W = 10 000 J

Presio-energia, fluidoak konpresioari aurka eskaintzen dion presioaren


ondorio da.

172
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Materia guztiak konprimi daitezke, eta ondorioz, hasierako p0 presioa ∆p han-


diagotzen bada hasierako V0 bolumena ∆V txikiagotzen da. Olioan gasak di-
solbatuta daudenean konpresioa handiagotu egiten da (% 9raino) eta tenpera-
tura igotzen denean ere bai.

Doitasun handiko makinak egiten direnean, olioaren konpresioa ez da alde ba-


tera utzi behar. Dagokion magnitudea K konpresio-modulua da eta askotan
olioaren elastikotasun-modulu (Eolioa) ere esaten zaio. Ohizko presioetan mo-
dulu hori ondoko formularen bidez gutxi gora-behera kalkula daiteke:

∆p
K ≈ V0 ⋅ _____ [ N/m2 edo N/cm2]
∆V

V0 = Hasierako bolumena, ∆V = Bolumen-murrizketa. Airerik gabeko olioa-


rekin eta 50 oC tenperaturan, K balioa gutxi gora behera 1,56⋅105 N/cm2-koa
da. Hala ere kasu gehienetan, olioak airea izaten du eta horregatik praktikan K
1,0-tik  1,2⋅106 N/cm2-raino balioa-
rekin kalkulatzen da.
2:1
100 mm-ko diametroa eta 400 mm-ko Adibidea
luzera (l0) duen zilindroko olioaren bo-
lumenean 200 bar-eko aurkako pre-
sioak eragiten du. Zenbat milimetro at-
zeratuko da zilindroa?
200 bar

Zilindroko azaleren arteko erlazioa 2:1 da eta K-ren balioa 1,2 ⋅ 105 N/cm2
(materialaren elastikotasuna eta zilindroaren atorraren hedapena ez kontuan har).

173
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Ebazpidea:
Azaleren arteko 2:1 erlazioa dela eta, olioak 100 bar-eko presioa du.

∆p
____
K = V0 ⋅ izanik,
∆V

ondokoa lortzen da:


∆p ∆V = I0 ⋅ A
∆V = V0 ⋅ ____
K V0 = ∆I ⋅ A
∆p
A ⋅ ∆I = A ⋅ I0 ⋅ ____
K
∆p
∆I = I0 ⋅ _____
K
1000 N/cm2
___________________
∆I = 400 mm ⋅ 5 2
1,2 ⋅ 10 N/cm

∆I = 3,33 mm

Horrek zilindroa 3,33 mm atzeratzen dela esan nahi du. Adibide honetan
tenperatura-aldaketagatiko bolumenaren handiagotzea ez da kontuan hartu,
presio-aldaketak azkarrak direlako egoera-aldaketa adiabatikoa (bero-trukerik
gabea) dela kontsidera daitekeelako.

Adibide honekin askotan konpresio-faktorea alde batera utz daitekeela ikusi da


(prentsetan, adibidez). Hala ere, tutuak eta zilindroak ahalik eta motzenak iza-
tea komeni da.

Horregatik ez dira makina-erremintetan zilindro luzeak erabiltzen. Nahiago iza-


ten dira boladun errodamenduzko ardatzak edo antzeko sistemak motor hi-
draulikoz eraginda.

174
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Energia zinetikoa, gorputzak (edo likidoak) abiadura jakin batez higitzen ari de- Energia zinetikoa
nean duena da. Energia handiagotu egiten da azelerazio-lanaz F indarrak gor-
putzari (edo likidoaren partikulei) eragiten dienean.

Energia zinetikoa fluxu-abiaduraren eta masaren araberakoa da.

Energia zinetikoa

V1 V2

V1 < V2

1
W = ___ m ⋅ v2
2

W= F⋅s v Abiadura [m/s]


= m⋅a⋅s a Azelerazioa [m/s2]
1
= m ⋅ a ⋅ ___ a ⋅ t2 F = m ⋅a
2
1
1 s = __ a ⋅ t2
___ 2 2
= m⋅a ⋅t 2
2
v = a ⋅t
1
___ 2
W= m⋅v
2

Unitatea: 1 kg ⋅ (m ⋅ s)2 = 1 kg ⋅ m2/s2 = 1 Nm = 1 Joule (J)

175
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:

m = 100 kg
v1 = 4 m/s

1
___
W = m ⋅ v2
2
1
___
= ⋅ 100 kg ⋅ (4m/s)2
2
kg ⋅ m2
__________
= 800 2
s
W = 800 J

v2 = 100 m/s

1
___
W = m ⋅ v2
2
1
___
= ⋅ 100 kg ⋅ (100 m/s)2
2
kg ⋅ m2
= 500 000 ________
s2
W = 500 000 J

Fluxuaren abiadurako edozein aldaketak (bolumen-emaria konstante manten-


duz), automatikoki energia zinetikoan aldaketa eragiten du. Energia zinetikoa-
ren guztizkoarekiko portzentaia handiagotu egiten da likidoa abiadura handia-
goaz jariatzen bada eta txikiagotu likidoaren abiadura txikiagoa bada.

Irudian ikus daitekeenez, likidoa abiadura desberdinez jariatzen da bidean dia-


metro desberdinak dituelako eta bolumen-emaria (hau da, fluxu-abiaduraren
eta diametroaren arteko biderkadura) konstantea delako.

176
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Energia termikoa, gorputz (edo likido) batek tenperatura jakin bat izan dezan Energia termikoa
eman behar zaion energia da.

Sistema hidraulikoetan, marruskadura medio energia-zati bat energia termiko B 4.6


bihurtzen da. Horrela fluidoa eta sistemako elementuak berotu egiten dira. Be-
roaren zati bat kanpora transmititzen da, sistemako energia (presio-energia
barne) txikiagotu egiten delarik.
Energia termikoa presioaren eta bolumenaren murrizketaren bidez kalkula dai-
teke.

Energia termikoa

p1 p2

∆p = p 1 - p 2

T1 T2

T1 < T2

W = ∆p ⋅ V ∆p = marruskaduragatiko presio galera [Pa]

m3
Unitatea: 1 Pa ⋅ m3 = 1 N ____
2 = 1 Nm = 1 Joule (J)
m
Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

∆P= 5 ⋅ 105 Pa
V = 0,1 m3

W= p⋅V
= 5 ⋅ 105 Pa ⋅ 0,1 m3

N
= 0,5 ⋅ 105 ____
2 m
3
m
W = 50 000 J

177
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Potentzia Oro har, potentzia denbora-unitateko egindako lan edo izandako energia-alda-
keta dela esanda definitzen da. Sistema hidraulikoetan, bereizi egiten dira po-
tentzia mekanikoa eta potentzia hidraulikoa. Potentzia mekanikoa, potentzia hi-
drauliko bihurtzen da, eta hau, garraiatu eta kontrolatu ondoren, berriz ere po-
tentzia mekaniko bihurtzen da.

Potentzia hidraulikoa zenbatekoa den presioak eta bolumen-emariak


erabakitzen dute.

Presioaren formulan oinarrituz, presioa eta bolumen-emaria kalkulatzeko ekua-


zioak atera daitezke.

P = Potentzia [ W] = [Nm/S]
P = p⋅ Q
p = Presioa [Pa]
Q = Bolumen-emaria [m3/s]

Potentzia

Karga Potentzia
mekanikoa

Potentzia
hidraulikoa
Potentzia
mekanikoa
M = Indarraren
momentua (Nm)
Potentzia
elektrikoa wattetan

178
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

p = 60 ⋅ 105 Pa
Q = 4,2 l/min = 4,2 ⋅ 10-3 m3/min
4,2
= ______ ⋅ 10-3 m3/s = 0,07 ⋅ 10-3 m3/s
60

P = p⋅Q
= 60 ⋅ 105 Pa ⋅ 0,07 ⋅ 10-3m3/s
N m3
2 ______
= 4,2 ⋅ 10 2
m s

P = 420 W

Presioaren formulan oinarrituz, presioa eta bolumen-emaria kalkulatzeko behar


diren ekuazioak atera daitezke.

P
p = ___
Q

Ezagutzen ditugun magnitudeak: Adibidea

P = 315 W
4,2
Q = 4,2 l/min = ____ dm3/s = 0,07 ⋅ 10-3 m3/s
60

315 Nm ⋅ s
p = ____________ ____________
0,07 ⋅ 10-3 s ⋅ m3

= 4500 ⋅ 103 N/m2

p = 45 ⋅ 105 Pa (45 bar)

179
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

P
Q = ___
p

Adibidea Ezagutzen ditugun magnitudeak:


P = 150 W
p = 45 ⋅ 105 Pa
150 W
_____________
Q = 5
45 ⋅ 10 Pa
Nm ⋅ m2
= 3,3 ⋅ 10-5 ____________
s⋅N

= 3,3 ⋅ 10-5 m3/s

Q = 0,033 ⋅ 10-3 m3/s = 0,033 dm3/s

Errendimendua Sistemara sartzen den potentzia eta ateratzen dena ez dira berdinak, potentzia-
-galera dagoelako. Sartutako potentziaren eta irtendakoaren arteko erlazioari (η)
errendimendua esaten zaio.

Irteerako potentzia
Errendimendua = _________________
Sarrerako potentzia

Lan praktikoetan, ihesengatiko bolumen-potentziaren galera eta marruskadura-


gatiko potentzia hidraulikoa eta mekanikoaren galera bereizi egiten dira.

Ondorioz, errendimenduaren ondoko sailkapena egiten da:

Bolumen-errendimendua (ηv)
Ponpa, motor eta balbuletan barne- eta kanpo-ihesengatik sortutako galerak.

Errendimendu hidrauliko eta mekanikoa (ηhm)


Ponpa, motor eta zilindrotako ihesengatik sortutako galerak.

180
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.13

Ponpa, motor eta zilindroetan potentzia transformatzen den bitartean sortzen


diren guztizko galerak, guztizko errendimenduaren (ηguzt) bidez adierazten
da eta ondoko formulaz kalkula daiteke:

ηgutz = ηv ⋅ ηhm

Ondoren erakusten den adibidean, sistema hidraulikoan sarrerako potentzia eta


irteerako potentzia kalkulatzeko errendimendua nola kontuan hartu azaltzen
da. Adibidean emandako balioak enpirikoak dira eta dagokion fabrikatzaileak
emandako balioez ordezkatu beharko dira.

Sarrerako eta irteerako potentzien kalkulua

MA
nA % 70 / % 75 % 25 / % 30
Motorraren irteera-potentzia
(≈330 W, PE = 467 W denean) PA = 2πnA x MA
Potentzia hidraulikoaren galera
F
Zilindroko irteera-potentzia
PA = F x v Irteera-
(≈350 W, PE = 467 W denean) v
-potentzia % 5 zilindroan edo
PA % 10 motorrean
A B
% 10 balbuletan
P T Potentzia hidraulikoa
tutuetan

P=pxQ

% 10 ponpan

P
PE = 2πnE x ME
M % 5 motor elek.
T
(Motorretik ponparako
sarrera-potentzia) Sarrera-potentzia PE

Potentzia elektrikoa

181
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.14

1.14 Urradurazko higadurak Urradurazko higadura, materialetako gainazaletatik oso partikula txikiak
kentzea da. Elementu hidraulikoetan (ponpa eta balbuletan) urradurazko higa-
dura aginte-elementuen profil zorrotzetan izaten da. Materiala suntsitze hori
leku jakin batzuetan presio handiak direnean eta bat-batean tenperatura asko
igotzen denean gertatzen da.

Zergatik izaten dira presioaren eta tenperaturaren igoera horiek?


Tutuaren estugune batean olioaren emari-abiadura igotzen bada, energia zine-
tikoa behar da. Energia zinetiko horrek, presio-energia txikiagotu egingo dela
esan nahi du. Horrela estugunean presio-jaitsiera edo depresioa sor daitezke.
Depresioa -0,3 bar denean, oliotik ihes egindako aire-burbuilak eratzen dira.
Ondoren abiadura jaitsita presioak gora egiten badu, olioak aire-burbuilen lekua
bat-batean hartzen du.

Estuguneko presio-jaitsiera

Presioa (bar)

Presio-murriztapena

Presio-erorketa

Depresio erlatiboa

182
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.14

Urradurazko higadura

Estugunearen ondoren presioak berriz ere gora egiten du, burbuilak hautsi egi-
ten dira eta ondoko arrazoiengatik urradurazko higadura gertatzen da:
• Presio-igoerengatik
Diametroa handiagotzen deneko lekuan pareteko partikula txikiak askatu
egiten dira, materialean nekea sortuz (eta agian materiala bera suntsituz).
Urradurazko higadura hauetan zarata handiak izaten dira.
• Aire eta oliozko nahastea berez erretzeagatik
Burbuilak hausten direnean, olioa berehala sartzen da barrura. Prozesu
horretako presio handia eta aire-konpresioa medio, tenperatura handiak
sortzen dira. Ondorioz, burbuiletan airearen eta olioaren arteko nahasteak
berez su har dezake, gasolio-motorreetan bezalaxe (diesel efektua deitzen
zaio).

Sistema hidraulikoan airea egoteko arrazoi bat baino gehiago dago:


Fluidoek beti dute beren baitan aire-kantitateren bat. Egoera atmosferiko nor-
malean, olio hidraulikoek airea gutxi gora-behera % 9 bolum. dute disolbaturik.
Hala ere portzentaia hau desberdina izaten da presioaren, tenperaturaren eta
olio-motaren arabera. Baliteke airea sistema hidraulikora kanpotik sartzea ere
(estuguneak estankoak ez badira batez ere).

183
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.14/15

Era berean, baliteke ponpak xurgatutako olio hidraulikoak aire-burbuilak izatea,


depositorako deskarga-tutuak behar bezala kokatuta ez daudelako, olio hidrau-
B 4.4 likoak depositoan behar adinako egonaldirik izan ez duelako edo olioak airea
egozteko behar adinako gaitasunik ez duelako.

1.15 Estuguneak Kapitulu honetan tratatutako gaiak (emari-motak, marruskadura, beroa eta pre-
sio-galera, energia, potentzia eta urradurazko higadura) estugunea aztertuz la-
bur eman daitezke.

Estugunea

F1 F2

A1 A2

v1 < v2 > v3

Estuguneetan, Reynolds-en zenbakiak 2300 baino askoz ere balio handiagoa


B 1.11
du diametroa txikiagotu eta emariaren abiadura handiagotu egiten delako (bolu-
men-emaria konstantea baita). Horrela laster heltzen da abiadura kritikora, eta
hortik aurrera emari laminarra zurrunbilotsu bihurtzen da.

184
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.15

Energia-legearen arabera, sistemako guztizko energia beti konstantea da. Be-


raz, emariaren abiadura handiagotzen delako energia zinetikoak gora egiten
badu, beste energia-motaren batek derrigorrez behera egin behar du. Presio-
-energia energia zinetiko eta bero-energia bihurtzen da. Emari-abiadura bizkortu
egiten delako, marruskadura handiagoa da eta horregatik fluidoaren tenperatu-
ra zein energia termikoa igo egiten dira. Beroaren zati bat kanpora transmi-
titzen da. Estugunearen amaieran, bolumen-emariak estugunea baino lehena-
goko fluxu-abiadura lortzen du. Hala ere, presio-energia jaitsi egin da eta gale-
raren balioa energia termikoa da. Horren ondorioz, estugunearen ondoren pre-
sioa txikiagoa da.

Estuguneetako energia-murriztapenak potentzia-galera dagoela esan nahi du. Po-


tentzia-galera horiek presio-murriztapenak eta tenperatura-igoerak neurtuta kal-
kula daitezke. Presio-galeran parte hartzen duten faktoreak ondoko hauek dira:
• Biskositatea
• Emariaren abiadura
• Estugunearen forma eta luzera
• Emari-mota (laminarra edo zurrunbilotsua)

Hagen-Poiseuill-en formularen arabera

α = Fluxu-koefizientea
2 ⋅ ∆p
______
Q = α ⋅ Ad ⋅ Ad= Estugunearen diametroa m-tan
ρ
∆p = Presio-murriztapena Pa-etan
ρ = Olioaren dentsitatea kg/m3-tan

eta konstanteak alde batera utzita, ondoko baliokidetza sinplifikatua lortzen da:

Q≈√

∆p

Estugunean zeharko fluxua presio-diferentziaren araberakoa da.

185
Hidraulikaren oinarri fisikoak Festo Didactic
B
1.15

Estuguneko presio-murriztapena

Pabs bar-etan

Presio-murriztapena

Presio-erorketa
Depresio erlatiboa

Estuguneetan presioaren balioak depresioa izateraino jaisten badira, olioak ai-


rea jariatzen du eta burbuilak sortzen dira. Burbuilek olio eta airezko gasak
izaten dituzte (urradurazko higadura fenomenoa).

Estugunearen ondoren diametroa handiagotzen denean presioak gora egiten


badu, burbuilak hautsi egiten dira. Horrela urradurazko higadura sortzen da,
hau da, estugunea zabaltzen den gunean materiala suntsitu egiten da, eta
agian olio hidraulikoa berez erre ere egiten da.

186
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2

2. kapitulua

Presiodun fluidoak

187
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B2.1

Berez edozein likido da presio-energia transmititzeko egokia. Hala ere, sistema


hidraulikoan erabiltzen den olioak baldintza jakin batzuk bete behar dituelako
aukera handirik ez da izaten.

Urak normalean korrosio, irakidura, izozte eta biskositatearen aldetik arazoak


izaten ditu.

Olio mineralekin prestatutako likidoek ere (olio hidrauliko ere deitzen zaie) ia
eskakizun guztiei erantzuten diete (makina-erremintetan normalean izaten
direnei, adibidez). Ondorioz, olio hauek dira sistema hidraulikoetan erabilienak.

Sute-arriskua dagoen lekuetan erabiltzeko sistema hidraulikoetan, adibidez,


• Meagintzan
• Presiozko galdaketazko makinetan
• Forjarako prentsetan
• Zentral elektrikoetako turbinak erregulatzeko sistemetan
• Burdingintzako zentruetan eta ijezketa-trenetan

Beharrezkoa da nekez su hartzen duten likidoak erabiltzea. Aplikazio


hauetan olio mineralezko fluidoak pitzagune edo haustuneren batetik ihes
egiten badu eta oso pieza metaliko beroak ukitzen baditu su hartzeko arriskua
egoten da.

2.1 Presiodun fluidoen Sistema hidraulikoetan erabilitako fluidoek oso eginkizun desberdinak dituzte:
zereginak
• Presioa transmititzea
• Ekipamenduen alderdi higikorrak labaintzea
• Hoztea, hau da, energia-transformazioan (presio-galeran) sortutako beroa
kanporatzea
• Presio-puntek sortutako dardarak moteltzea
• Korrosioaren aurka babestea
• Urradurazko partikulak deuseztea
• Seinaleak transmititzea

188
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B2.2

Bi likido-taldeak (olio hidraulikoak eta nekez su hartzen dutenak) ezaugarri 2.2 Presiodun fluido-motak
desberdinetako motetan sailkatzen dira. Ezaugarri horiek zeintzuk diren
oinarrizko likidoak eta gehigarri-kopuru txiki batzuek erabakitzen dituzte.

Olio hidraulikoak
DIN 51524 eta 51525en arabera, ezaugarrien eta konposizioaren arabera olio
hidraulikoak hiru taldetan sailkatzen dira:
• HL olio hidraulikoa
• HLP olio hidraulikoa
• HV olio hidraulikoa

Sigla horietan H letrak olio hidraulikoa dela esan nahi du, eta gainerako letrek
gehigarriak adierazten dituzte. Letrei biskositate-koefizientea gehitzen zaie
DIN 515117ren arabera (biskositatearen sailkapena ISOren arabera).

Sistema hidraulikoetarako olio hidraulikoak

Izendapena Ezaugarri bereziak Aplikazio-eremuak


Korrosioaren aurkako babesa eta Esfortzu termiko handiak sortzen
HL zaharkitzearen kontrako direneko edo ura sartuta korrosioa
erresistentzia handiagotzea egon daitekeeneko ekipamenduak

Higadura-erresistentzia handiagoa HL olioen eremuak eta gainera


HLP beren egitura edo eragiketengatik
marruskadura handiagoak
daudenetan

Tenperaturak biskositateari HLP olioen eremuak;


HV gutxiago eragitea tenperatura-aldaketa handiak edo
giro-tenperatura baxuetan lan
egiteko ekipamenduak

HLP 68 olio hidraulikoa

H: Olio hidraulikoa
HLP 68 L: Korrosioaren aurkako edota zaharkitzearen aurkako
erresistentzia hobea lortzeko gehigarriekin
P: Erresistentzia jaisteko edota handiagotzeko gehigarriekin
68: Biskositate-koefizientea DIN 51517ren arabera

189
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B2.3

Nekez su hartzen duten Likido sintetiko hauek urtsu eta anhidrikotan sailkatzen dira. Likidoen egitura
likidoak kimikoak gasek su hartzea eragozten du.

Ondoren erakusten den taulan sistema hidraulikoetan erabiltzen diren eta su


nekez hartzen duten likido batzuk erakusten dira (HF likidoak). Likido hauek
24317 eta 24320 VDMA orrietan deskribatzen dira.

Nekez su hartzen duten likidoak

Izendap. VDMA orri-zk. Konposizioa Ur-edukia


siglak) %tan

HFA 24 320 Olio eta urezko emultsioak 80 ... 98

HFB 24 317 Olio eta urezko emultsioa 40

HFC 24 317 Ur-disoluzioak, adibidez, glikol 35...55


urtsua

HFD 24 317 Likido anhidrikoak, adibidez, 0...0,1


fosfato esterra

2.3 Ezaugarriak eta Olio hidraulikoek orain arte adierazitako baldintzak bete ditzaten, aplikazioaren
baldintzak arabera ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte. Ondorioz, substantziaren
ezaugarriak hauek dira:
• Dentsitatea ahalik eta txikiena
• Konprimigarritasun txikia
• Biskositate txikiegia ez izatea (mintz labaingarriak)
• Biskositate-ezaugarri onak tenperaturaren arabera
• Biskositate-ezaugarri onak presioaren arabera
• Zaharkitzearen kontrako erresistentzia ona
• Beste material batzuekin bateragarri izatea

190
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Gainera olio hidraulikoek ondoko baldintzak bete behar dituzte:


• Airea egotzi
• Aparrik ez sortu
• Hotzarekiko erresistentzia izan
• Higadura eta korrosioaren aurkako erresistentzia izan
• Ura bereizteko gaitasuna izan

Biskositatea olio hidraulikoak bereizteko irizpide garrantzitsua da.

Biskositate hitzak “fluxu-gaitasuna” esan nahi du. Biskositate-mailak fluidoaren 2.4 Biskositatea
barne-marruskadurak adierazten ditu, hau da, aurrera egin dezan fluidoaren
ondoz ondoko bi geruzen artean gainditu behar den erresistentzia. Ondorioz,
biskositateak likidoa jariatzeko dagoen erraztasuna adierazten du.

Unitate Sistema Internazionalaren arabera, intentsitateaz “biskositate zinemati-


-koa” adierazten da (unitatea: mm2/s).

Biskositatea araututako metodoaz neurtzen da.

Adibidez:
DIN 51562: Ubbelohde-ren biskosimetroa
DIN 51561: Vogel-Ossag-en biskosimetroa
Biskositate zinematikoa neurtzeko biskosimetro esferikoa ere erabil daiteke.
Aparatu honekin biskositatea nahikoa zehatz neur daiteke eskala handi
samarrean. Horren bidez grabitazioz fluido baten erresistentziaren kontra
gorputz bat jaisten deneko abiadura neurtzen da. Biskositatearen balio
zinematikoa lortzeko, biskosimetro esferikoan ateratako balioa fluidoaren
dentsitateaz zatitu behar da.

191
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Biskosimetro esferikoa

Tenperatura erregulatzeko Likidoa


gorputza

Erorketa-altuera

Esfera

Tutua

Olio hidraulikoetan parametro garrantzitsu bat biskositatea da. ISO arauak eta
DIN 51524 arauak ondokoa ezartzen dute: biskositatearen sailkapenak 40 oC-
-ko tenperaturan dauden olioen biskositate maximoa eta minimoa adierazten
dute.

Biskositate-motak (DIN 51502)

Biskositate-motak Biskositate zinematikoa (mm2/s) 40°C-tan


ISOren arabera min. max.
ISO VG 10 9,0 11,0
ISO VG 22 19,8 24,2
ISO VG 32 28,8 35,2
ISO VG 46 41,4 50,6
ISO VG 68 61,2 74,8
ISO VG 100 90,0 110,0

192
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Horrek HL, HLP eta HV olio hidrauliko bakoitzarentzat sei biskositate-mota


daudela esan nahi du. Ondoko taulan biskositate-mota desberdinak eta beren
aplikazio-eremuak erakusten dira. Biskositate-mota giro-tenperaturara egokitu
beharko da.

Motor edo abiadura-kaxetako sistema hidraulikoetan kalitate handiko olioak


ere erabiltzen dira, olioak biltzen direnean dauden baldintzak direla eta.
Horregatik hemen SAEren araberako olio-sailkapena ere ipini da. Hala ere,
sailkapen honek askoz perdoi-tarte handiagoak onartzen ditu, eta hori erraz
egiazta daiteke bi sailkapenak konparatuta.

Biskositatearen sailkapena SAEren arabera

SAE-motak ISO-VG Aplikazio-eremuak

30 Barruti itxietan tenperatura altuetan dauden


ekipamendu egonkorrak
100
20,20 W
68

Tenperatura normalekin
10 W 46

5W 32

Afrontuko aplikazioak
22

Zona hotzetakoak
(15)

10

193
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Biskositatearen mugak praktikan garrantzitsuak dira.

Biskositate txikiegia (jariotasun handiegia) denean ihesak ugariago izaten


dira. Mintz labaingarria meheagoa izaten da eta erraz hauts daiteke. Kasu
horretan higadurarekiko babesa txikiagoa da.
Hala ere, hobe da biskositate txikiko olioa erabiltzea, marruskadura txikiagoa
izanik presio eta potentzia gutxiago galtzen delako. Biskositatea handiagotzen
denean fluidoaren barne-marruskadura ere handiagotu egiten da, eta ondorioz,
beroagatiko presio- eta potentzia-galera handiagoa da.

Biskositatea handiegia (trinkoegia) denean marruskadura handiagoa izaten


da, eta ondorioz presio-galerak eta tenperatura-igoerak izaten dira
(estuguneetan batez ere). Horregatik hotzetan martxan jartzea eta ura
bereiztea zailagoa da, eta ondorioz urradurazko higadura izateko joera
handiagoa da.

Biskositatearen mugak

Biskositate zinematikoa
2
mm
____
Beheko muga 10
s

2
mm
____
Biskositate-tarte ideala 15 ... 100
s

2
mm
____
Goiko muga 750
s

194
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Aplikazioetan fluidoen ezaugarriak tenperaturaren arabera kontuan hartu


beharko dira. Izan ere, presiodun fluidoaren biskositatea tenperaturaren
arabera aldatu egiten da. Bataren eta bestearen arteko erlazioak Ubbelohde-
-ren biskositatea/tenperatura diagraman grafikoki ikus daitezke. Dagozkien
balioak diagrama logaritmiko bikoitzean ipintzen badira, zuzena lortzen da.

Biskositatea/tenperatura diagrama Ubbelohde-ren arabera

10000

5000

1000

500 gainpresioa (bar)

1400

100 1200

1000
2
v (mm /s) 50 800

600

400
20
200

10

0 20 40 60 80 100

tenperatura (°C)

Biskositatearen eta tenperaturaren arteko erlazioaren ezaugarriak (VI)


biskositate-indizearen bidez ematen dira.
Indize hori DIN ISO 2909ren bidez kalkulatzen da. Olio hidraulikoaren
biskositate-indizea zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta gutxiago aldatzen da
bere biskositatea, edo, bestela esan, hainbat eta handiagoa da olioa erabil
daitekeeneko tenperatura-tartea. Biskositate-indize handia malda txikiko zuzen
gisa agertzen da biskositatea/tenperatura diagraman.

195
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Biskositate-indize handiko olio mineralei olio graduanitz (multigrado) ere


deitzen zaie. Oso tenperatura desberdinetan lan egiten deneko kasuetan
erabiltzen dira olio hauek; ekipamendu hidrauliko higikorretan, adibidez.
Biskositate-indize txikiko olioak udako eta neguko olio gisa sailkatzen dira.

Udako olioak: biskositate handiagoa dute beroarekin gehiegi mehetu eta mintz
labaingarria hautsi ez dadin.

Neguko olioak: biskositate txikiagoa dute, hotzarekin trinkoegi bihurtu eta


hotzetan martxan jartzea zaila izan ez dadin.

Olio hidraulikoetan biskositatearen eta presioaren arteko erlazioa ere


garrantzitsua da. Izan ere, presioa igotzean biskositatea ere igo egiten da.
Puntu hau oso kontuan izan behar da ∆p = 200 bar baliotik aurrera. Normalean
0 bar-eko presioarekin konparatuz biskositatea bikoiztu egingo da presioa 350
edo 400 bar-eraino igotzen bada.

Biskositatea/presioa diagrama
Biskositate zinematikoa (mm2/s)

Presioa (bar)

196
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B
2.4

Kapitulu honetan ikusitako presiopeko fluidoen ezaugarriak laburbilduz, nekez


su hartzen duten likidoek eta olio mineralez egindako olio hidraulikoek
ondoko abantailak eta desabantailak dituztela ikusten da:

Nekez su hartzen duten olioen abantailak eta desabantailak

Abantailak Desabantailak

Dentsitate handiagoa Ponpak xurgapen-esfortzu handiagoa


egin behar

Konprimigarritasun Fluidoaren Presio-punta handiagoak izateko aukera


txikiagoa elastikotasuna txikiagoa

Airea gaizki egozten Ontzi handiagoak erabiltzeagatik


dute biltegiratzeko denbora handiagoa

Lan-tenperatura 50 °C baino tenperatura handiagoan lan


mugatuak egiterik eza, hortik gora ur gehiegi
lurrintzen delako

Biskositate eta HFC likidoetan HFD likidoetan tenperaturak aldatzen


tenperaturaren arteko biskositatea gutxiago badira biskositatea aldatu egiten da
erlazio egokia aldatzen da tenperatura
aldatzen bada
Disoluzio-efektua HDF likidoek perbunanezko juntura
normalak, metagailuak eta tutu malguak
disolbatu egiten dituzte

Prezioa HFD likidoen HDF likidoak olio hidraulikoak baino


ezaugarriak olio garestiagoak dira
hidraulikoek dituztenak
dira, beti ere dagozkien
beroketa- eta
hozketa-sistemak
badituzte

197
Presiodun fluidoak Festo Didactic
B

198
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B
3

3. kapitulua

Sistema hidraulikoaren
errepresentazioak

199
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B3.1

Higiduren sekuentziak eta laneko zein kontroleko elementuen kommutazio-


-egoerak argi azaldu ahal izateko, era egokian aurkeztu behar dira.

Errepresentazio-era nagusiak hauek dira:


• Kokapen-planoa
• Eskema hidraulikoa
• Urrats-diagrama
• Espazioa/denbora diagrama
• Funtzio-diagrama
• Funtzio-planoa

3.1 Kokapen-planoa Kokapen-planoa produkzio-sistema, makina eta abarren zirriborro eskematikoa


da. Kokapen-planoa erraz ulertu behar da, funtsezkoena adierazi behar du eta
espazioan elementuek duten banaketa besterik ez du erakutsi behar.
Irudiak Z1 zilindroa nola dagoen eta bere eginkizuna erakusten duen kokapen-
-planoa adierazten du.
Z1 zilindroaren eginkizuna labearen kanpaia altxatzea da.

Kokapen-planoa

Z1

200
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B
3.2

Eskema hidraulikoak, sistema hidraulikoaren egitura funtzionala adierazten du. 3.2 Eskema hidraulikoa

Osagaien izendapena A 4.3

Z1
Lan-elementua

NG6
Seinale-sarrera

Energia-
-kontrola

Energia-horniketa

Tenplaketa-labearen eskema hidraulikoak beheko aldean energia-horniketarako


sistema du, bertan iragazkia (0.1), presioa mugatzeko balbula (0.2), ponpa
(0.3) eta motor elektrikoa (0.4) dituelarik.
Eskemaren erdialdean gizakiaren eta makinaren arteko kontaktugunea dago,
hau da, seinaleak sartzeko eskuzko palanka. Erdialdean bertan energia-
-kontrola ere badaukagu, noranzko bakarreko balbula (1.2), 3/2 bideko balbula
(1.1) eta presioa mugatzeko balbula (1.3) daudelarik.
Energia-kontrolerako zatiak eta lan-zatiak errendimendu-zatia osatzen dute.
Sistema hidrauliko honetan lan-elementua efektu bakuneko Z1 zilindroa da.

201
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B3.3

3.3 Ekipamenduen datu Eskema hidraulikoetan


teknikoak elementuen datu tekni-
koak DIN 24347ren ara- Z1
bera adierazten dira.

NG6

(2,8 cm3/u)

Gainera, eskema hidrauli-


koetako informazioa
osatzeko taulak erantsi
daitezke:

Ekipamenduak Parametroak Balioak (adibideak)


Depositoa Bolumena litrotan emana, olioaren max. 50 l
maila gorena adieraziz

Sistema hidraulikoaren fluido-mota ISO VG 22 Al edo HLP mota

Motor elektrikoak Potentzia izendatua kW-etan 1,1 kW


Biraketa-abiadura min-1-etan 1420 min-1

Eragintza konstanteko Garraio-bolumen geometrikoa Engranajezko ponpa


ponpak eta ponpa cm3-tan 2,8 cm3 / bira
erregulagarriak Presioaren doiketa bar-etan edo Lan-presioa 50 bar
sisteman onartzen den
Presio-balbulak presio-marjinaren arabera

Noranzko bakarreko Erantzun-presioa 1 bar


balbula
Zilindroa Zilindroaren 32/22 - 200
barne-diametroa/zurtoinaren Z1 Jasotzeko
diametroa, ibiltartea mm-tan
Zilindro bakoitzean bere zeregina
adierazi behar da (adibidez, finkatu,
jaso, torneatu, planoa, etab.)
Iragazkia Emari izendatua l/min-tan
β .... ∆p ... bar izanik
Tutu malguak Diametro izendatua (barnekoa) 6 mm
mm-tan
Motor hidraulikoa Xurgapen-ahalmena cm3-tan v = 12,9 cm3
Biraketa-abiadura min-1 -etan n = 1162,8 min-1
ondokoak izanik
Q = 15 dm3 / min
M = 1 Nm
Zenbait bidetako Tamaina izendatua NG 6
balbula

202
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B
3.4

Makinen eta produkzio-sistemetako funtzio-zikloak diagramen bidez adieraz 3.4 Funtzio-diagrama


daitezke. Funtzio-diagramak egiten dira eta horietan garbi erakusten dira
makina edo ekipamendu bateko elementu bakoitzaren egoerak eta egoera-
-aldaketak.
Ondoko adibideak zenbait bidetako balbula elektrikoak dituen jasotzeko siste-
maren diagrama erakusten du.

Funtzio-diagrama

Denbora
Elementuak
Urratsa
Izendapena Ident. Egoera

Ponpa martxan
desko-
nektatua
Zenbait bidetako
balbula

Zilindroa

Zenbait bidetako
balbula

Zilindroa

203
Sistema hidraulikoaren errepresentazioak Festo Didactic
B3.5

3.5 Funtzio-planoa Sekuentzien planoa da, bertan kontrol-funtzioen ordena zorrotz xehetuta da-
goelarik. Urrats bakoitza aurrekoa amaitutakoan eta hurrengo kommutazio-
-egoerako baldintza guztiak betetzen direnean baino ez da ematen.

Funtzio-planoa

MARTXAN
JARTZEA Blokea ipinita
b0 (hasierako posizioa)

Zilindro jasotzailea A+en

Jaso

Desplazamendu-zilindroa B+en

Desplazatu

Zilindro jasotzailearen itzulera A-

Jaitsi

Desplazamendu-zilindroaren
itzulera B-
Itzulera

TP 502 eskuliburuan zehatz-mehatz ematen dira funtzio-diagramak, urrats-


-diagramak, espazio/denbora diagramak eta funtzio-planoak.

204
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4

4. kapitulua

Energia hornitzeko
ekipamenduaren osagaiak

205
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4

Energia hornitzeko unitateak sistema hidraulikoak behar duen energia ematen


A 4.2 du. Osagai nagusiak hauek dira:
• Motorra
• Ponpa
• Presioa mugatzeko balbula
• Akoplamendua
• Metagailua
• Iragazkia
• Hozketa-sistema
• Beroketa-sistema

Gainera sistema hidrauliko guztiek dituzte mantenimendu, kontrol eta segurta-


sunerako unitateak, eta era berean, elementu hidrauliko guztiak lotzeko tutuak
ere bai.

Eragintza hidraulikorako ekipamendua

206
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.1

Sistema hidraulikoei (eskuzko ponpa dutenak alde batera utzita) motorrek era- 4.1 Motorrak
giten diete (motor elektrikoek, eztanda-motorrek, eta abarrek).
Motor elektrikoak batez ere sistema hidrauliko finkoetan erabiltzen dira, eta
eztanda-motorrak sistema hidrauliko higikorretan.

Unitate hidrauliko zentrala makina edo ekipamendu handien gunea izaten da.
Makina edo ekipamendu bateko lan-elementu guztiak eragintza hidraulikorako
ekipamendu bati edo batzuei loturik daude eta tutu amankomunen bidez hor-
nitzen dira, metagailu bat edo batzuk eduki ditzaketelarik. Metagailu hidrauli-
koetan energia hidraulikoa metatzen da eta behar den unean hortik jasotzen
da. TP 502 eskuliburuan metagailuez xehetasun gehiago ematen da.

Presio-tutueriak, itzulera-tutueriak eta ihes-olioarentzako tutueriak zirkuituak


osatzen dituzte. Horrela, espazioa eta energia aurrezten dira.

207
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.1

Irudian garraiabide bateko egoera jakin baten eskema hidraulikoa erakusten


da.

Eskema hidraulikoa

Presio-tutueria

Itzulera-tutueria

Ihes-olioaren tutueria

208
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Sistema hidraulikoko ponpari ponpa hidrauliko ere deitzen zaio eta bere eginki- 4.2 Ponpak
zuna eragintza-ekipamendutik datorkion energia mekanikoa energia hidrauliko
(presio-energia) bihurtzea da:

Ponpak olioa xurgatu eta tutueri sistema hornitzen du. Sistema hidraulikoan
presioa sortzen da jariatzen den olioak eskainitako erresistentzia dela eta.
Presioa guztizko erresistentziari dagokio, eta berau kanpo- eta barne-
-erresistentziez eta bolumen-emariarenaz osatua dago.
• Kanpo-erresistentziak
Karga erabilgarrien, marruskadura mekanikoaren, karga estatikoen eta aze-
lerazio-indarren bidez sortutakoak dira.
• Barne-erresistentziak
Tutueriako eta sistemaren elementuetako guztizko marruskaduraren, olioa-
ren berezko marruskaduraren eta fluxuko estuguneei zor zaizkie.
A 6.3

Horrek honakoa esan nahi du: sistema hidraulikoan fluidoaren presioa ez duela
ponparen potentziak ezartzen; erresistentzien arabera igo egiten dela baizik.
Gainera batzuetan presioa sistemako elementua hondatzeraino igotzen da.
Praktikan oztopo hau saihesteko ponparen irteeran berehala edo ponpan ber-
tan presioa mugatzeko segurtasun-balbula ipintzen da. Balbula horrek ponpa-
ren potentziaren arabera lan-presio maximoa erregulatzeko aukera ematen du.

209
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.2

Ponpek ondoko parametro garrantzitsuak dituzte:

Egozketa-bolumena V egozketa-bolumena (garraio-bolumena edo ponparen ibiltarte-bolumena ere


esaten zaio) ponparen tamaina adierazten duen parametroa da. Biraketa edo
ibiltarte bakoitzean ponpak garraiatzen duen fluido-bolumenari dagokio.

Minutuko garraiatzen den fluido-bolumenari Q bolumen-emaria deitzen zaio


(garraio-emaria). Emari hau V egozketa-bolumenaren eta n bira-kopuruaren
arteko biderkadura da:

Q=n⋅V

Adibidea: Engranaje-ponparen garraio-emariaren kalkulua:

Ezagutzen ditugun magnitudeak:


Bira-kopurua n = 1450 min-1
Egozketa-bolumena V = 2,8 cm3 (birako)

Ezezaguna:
Q garraio-emaria

Q = n⋅V
= 1450 min-1 ⋅ 2,8 cm3
cm3
= 4060 ____
min
3
dm
____
= 4,06 = 4,06 l/min
min

210
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Lan-presioa parametro garrantzitsua da, ponpen aplikazioak ikusita. Puntako Lan-presioa


presioaren balioa adierazten da, nahiz eta presio horretan denboraldi laburrez
egon beharko duen (ikus grafikoa); bestela ponpa behar baino lehen higatuko
bailitzateke.

Martxan jartzearen iraupena

Presioa
(p)

Puntako presioa P3

Presio maximoa P2

Funtzionamendu P1
jarraiko presioa

Denbora (t)

Segurtasun-arazoak medio, ponpa batzuek beren baitan presioa mugatzeko


B6
balbula izaten dute.

Minutuko bira-kopurua, ponpa aukeratzerakoan datu garrantzitsua da. Garraio- Bira-kopurua


emaria izan ere, n bira-kopuruak erabakitzen du. Ponpa askok bira-kopuruetan
maila bat ez dute gainditu behar eta martxan jartzean ez dituzten esfortzu han-
diak egin behar. Ohizko bira-kopurua n = 1500 min-1-ekoa izaten da, korronte
trifasikoko motor asinkronoez eragiten direlako eta hauek korronte elektrikoaren
maiztasunaren arabera funtzionatzen dutelako.

211
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Errendimenduak Ponpek energia mekanikoa energia hidrauliko bihurtzen dute eta prozesu ho-
rretan potentzia-galerak izaten dira; errendimenduaz adierazten direnak, hain
B 1.13 zuzen.

Ponparen guztizko errendimendua, bolumen-errendimendua (*v) eta errendi-


mendu hidrauliko-mekanikoa (*hm) kontuan hartuta kalkulatzen da. Ondoko
formula aplikatzen da:

ηgutz = ηv ⋅ ηhm

Ponparen potentzia zenbatekoa den jakiteko, ezaugarri-kurbari begiratu ohi


zaio. VDI 3279 arauak zenbait ezaugarri-kurbaren berri ematen du. Hauena,
adibidez:
• Q garraio-emariarena
• P potentziarena
• η errendimenduarena

Kurba hauek presioaren araberakoak dira eta ponpak minutuko bira-kopuru


konstantea duela kontsideratzen da.

212
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Ponparen ezaugarri-kurba presioaren arabera garraio-emariak duen ezaugarri-


kurbaren adierazpena da. Ponparen ezaugarri-kurbak erakusten duenez, ga-
rraio-emari erabilgarria (Qera) presioa igo ahala jaitsi egiten da. Egiazko ga-
rraio-emaria (Qe), horrez gain ihes-olioa (Qi) kontuan hartzen duena da.
Labainketa mantendu ahal izateko ihes-olio apur batek beti egon behar du!

Ponparen ezaugarri-kurbak ondoko informazioa ematen du:


• p = 0 denean, ponpak Q edo guztizko garraio-emaria ematen du
• p > 0 denean, Q jaitsi egiten da ihes-olioa dela eta
• Ezaugarri-kurbaren ibilbideak ηv bolumen-errendimenduaren berri ematen du.

Grafikoak ponpa berri baten eta higatutako (matxuratutako) beste baten ezau-
garri-kurbak erakusten ditu:

Ponpa baten ezaugarri-kurba

min

ponpa berria
Garraio-bolumena

ponpa
matxuratua

Presioa p[bar]

213
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

• Ponpa berriaren ezaugarri-kurba. Ihes-olioaren emaria % 6koa da 230 bar-


etan. Ondorioz:

Q(p= 0) = 10,0 dm3/min


Q(p=230) = 9,4 dm3/min
QL = 0,6 dm3/min
9,4 dm3/min
____________
ηv =
10,0 dm3/min
ηv = 0,94

• Ponpa matxuratuaren ezaugarri-kurba. Ihes-olioaren emaria % 14,3koa da


230 bar-etan. Ondorioz:

Q(p= 0) = 10,0 dm3/min


Q(p=230) = 8,4 dm3/min
QL = 1,3 dm3/min
8,7 dm3/min
ηv = ____________
10,0 dm3/min
ηv = 0,87

Horrek ondokoa esan nahi du: ponparen ezaugarri-kurbak ponparen (ηv) bolu-
men-errendimenduaz informazioa lortzeko aukera ematen duela.

Ponpa behar bezala erabiltzeko, beren parametro eta ezaugarri-kurbak ezagutu


behar dira. Horrela ponpa desberdinak konparatu eta aplikaziorako egokiena
aukeratu ahal izango da.

Gainera beste ezaugarri batzuk badira eta garrantzitsuak izan daitezke ponpa
aukeratzeko:
• Finkapen-mota
• Lan-tenperaturak
• Zarata-mailak
• Erabili beharreko fluidoaz gomendioak
• Ponpa-mota

214
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Ponpa hidraulikoetan funtsezko hiru mota daude egozketa-bolumena kontuan


hartuta:
• Funtzionamendu konstanteko ponpak: egozketa-bolumen konstantea
• Ponpa doigarriak: egozketa-bolumena doigarria
• Ponpa erregulagarriak: presioa, bolumen-emaria edo potentzia eta egozke-
ta-bolumena erregula daitezke

Eraikuntza-motaren arabera, oso ponpa desberdinak daude. Hala ere, denek


egozketa-printzipio beraz funtzionatzen dute. Presiodun fluidoa pistoi, zelula-
hegats, ardatz helikoidal edo engranajeen bidez egozten da.

Ponpa hidraulikoak

Engranajezko ponpak Zelula-hegatsezko Pistoizko ponpak


ponpak

Kanpo-engranajezko ponpa Barne-indarra Pistoi erradialeko ponpa

Barne-engranajezko ponpa Kanpo-indarra Pistoi axialeko ponpa

Engranajezko ponpa

Ponpa helikoidala

Funtzionamendu Eragiketa konstantezko ponpak, ponpa doigarriak edo


konstantezko ponpak erregulagarriak

215
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.2

Adibidea Ponpa hidraulikoa: engranajezko ponpa

Engranajezko ponpak funtzionamendu konstantezkoak dira, egozketa-bolume-


na erregulatzeko aukerarik ematen ez dutelako. Egozketa-bolumena engrana-
jeko hortzen arteko espazioen araberakoa da.

Engranaje-ponparen funtzionamendu-eskema

Presio-ganbara
Likido konprimitua

Xurgaketa-ganbara

Irudian engranajezko ponparen ebakidura erakusten da. S xurgaketa-ganbara


depositoarekin komunikatuta dago. Ponpak honela funtzionatzen du:

Horztun gurpiletako bati motorrak eragiten dio, eta besteak engranatzen duela-
ko ere birak ematen ditu. Xurgaketa-ganbaran depresioa sortzen da engranaje-
tik hortz batek irteten duenean bolumena handiagotu egiten delako. Olioak en-
granajeko ganbarak betetzen ditu eta kanpoko hormatik P presio-ganbarara
eramaten da. Ganbara horretara heldutakoan, olioa engranajeko ganbaratik tu-
tuetara bidaltzen da hortzak elkartzen diren unean.

Xurgapen-ganbararen eta egozketa-ganbararen espazioen artean olioa konpri-


mitu egiten da. Konprimitutako olioa xurgapen-ganbarara eramaten da arteka
batetik. Bestela presio-puntak sortuko lirateke konprimitutako olioagatik, zara-
tak aterako lirateke eta ponpa hautsi egingo litzateke.

216
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Ponpako ihes-olioaren kantitatea zenbatekoa den artekaren tamainak (arteka


ponparen gorputzaren, hortzen eta hortzen alboko gainazalen artekoa da),
hortzen gainkadurak, biskositateak eta biraketa-abiadurak erabakitzen dute.

Galera hauek bolumen-errendimendua jakinez gero kalkula daitezke. Bolumen-


errendimenduak izan ere, emari erabilgarriaren eta emari izendatuaren arteko
B 1.13
erlazioa adierazten du.

Xurgapen-ganbara beti da egozketa-ganbara baino handiagoa, xurgapen-tu-


tuetan presio-tutuetan baino abiadura txikiagoak egon behar duelako. Xurga-
pen-tutuek diametro txikiegia baldin badute, fluxuaren abiadura handiegia izan-
go da. Izan ere, v-rentzat ondoko formula aplikatzen da:

Q
____
v =
A

Ondorioz, bolumen-emaria konstantea bada eta tutuen diametroa txikia bada,


fluxu-abiadura handia izango da. Beraz, presio-energia energia zinetiko eta
bero-energia bihurtuko litzateke eta xurgapen-ganbaran presio-erorketa sortuko
luke. Ganbara horretan xurgapenean depresioa sortzen da eta depresio hori
areagotu egingo litzateke, urradurazko higadura eragingo lukeelarik. Horrela
ponpa hondatu egingo litzateke. B 1.14

217
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.2

Ponpa behar bezala aukeratu eta erabiltzeko, garrantzitsua da bere parame-


troak eta ezaugarri-kurba kontuan hartzea.

Ondoren erakusten den taulan, azokan hedatuta dauden funtzionamendu kons-


tantezko ponpen parametroak erakusten dira. Informazio gehiago nahi izanez
gero, ikus VDI 3279.

Ponpa- Bira-kopuruaren Egozketa- Presio Guztizko


-mota marjina -bolumena izendatua errendimendua
1
___ (cm3) (bar)
min

Kanpo- 500 - 3500 1,2 - 250 63 - 160 0,8 - 0,91


-engranajezko
ponpa

Barne- 500 - 3500 4 - 250 160 - 250 0,8 - 0,91


-engranajezko
ponpa

Ponpa 500 - 4000 4 - 630 25 - 160 0,7 - 0,84


helikoidala

Zelula- 960 - 3000 5 - 160 100 - 160 0,8 - 0,93


-hegatsezko
ponpa

Pistoi ...... - 3000 100 200 0,82 - 0,92


axialezko
ponpa 750 - 3000 25 - 800 160 - 250 0,82 - 0,92

750 - 3000 25 - 800 160 - 320 0,8 - 0,92

Pistoi 960 - 3000 5 - 160 160 - 320 0,90


erradialezko
ponpa

218
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.3/4.4

Akoplamenduak motorraren eta ponparen artean egoten dira, energia hor- 4.3 Akoplamenduak
nitzeko zatian. Akoplamenduek motorraren biraketa-momentua ponpara trans-
mititzen dute.

Gainera bi osagaien arteko elkarrekiko moteltze-efektua eragiten dute. Horrela


motorrak funtzionatzen ari denean dituen dardarak ponpara ez dira transmi-
titzen, eta alderantziz, ponpako presio-puntak ez dira motorrera transmititzen.
Gainerakoan, akoplamenduek motorraren eta ponparen ardatzek duten lerro-
katze falta konpentsatzen dute.

Adibideak:
• Gomazko akoplamenduak
• Hortz kurbatuzko akoplamenduak
• Atzapar metalikoak eta tartean material plastikoa duten akoplamenduak

Sistema hidrauliko bateko depositoek zenbait eginkizun dituzte: 4.4 Depositoak


• Sistema hidraulikoak funtziona dezan behar den likidoa hartu eta metatzea
• Hondar-beroa kanporatzea
• Airea, ura eta substantzia solidoak bereiztea
• Barnean edo gainean ponpa, motorra eta zenbait elementu hidrauliko (bal-
bulak, etab.) kokatzeko euskarri izatea.

219
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.4

Olio-depositoa

Iragazkidun
aireztapena Motorra eta ponpa
Betetzeko iragazkia Fluxu-itzulera

Xurgapen-tutua
Olio-mailaren iragarlea
(maila max.)

Garbiketa-ataka

Olio-mailaren Xurgapen-ganbara
iragarlea (maila min.)

Husteko torlojua Itzulera-olioarentzako Moteltzeko txapa


ganbara

Depositoak dituen eginkizunak jakinda, ondoko iritzi nagusiak hartuko dira kon-
tuan:

Depositoaren tamaina aukeratzeko ondoko faktoreak kontsideratu behar dira:


• Ponparen bolumen-emaria
• Lan-tenperatura eta olioak gehienez onartzen duen tenperatura
• Kontsumo-elementuak (adibidez, zilindroak, presiodun olioaren depositoak,
etab.) bete edo hustu egiten direnean bolumenean dagoen diferentzia han-
diena.
• Erabili behar deneko lekua
• Zirkulazio-periodoa

220
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.4

3 edo 5 minutuko denboraldian ponpak garraiatutako olioaren bolumena har-


tzen da kontuan sistema hidrauliko finkoetan depositoen neurriak kalkulatzeko
erreferentzia gisa. Gainera % 15 inguruko aire-erreserba eduki behar du,
mailaren gora-beherak konpentsatzeko.

Sistema hidrauliko higikorretan erabilitako depositoak txikiagoak izaten dira,


leku eta pisu txikiagoa izan ditzaten. Ondorioz, deposito horiek ez dute bere
gain hartzen hozketa-sistema eta hori kanpotik ipini behar izaten zaie.

Depositoaren forma
Deposito altuak egokiak dira hondar-berotasuna deskargatzeko. Deposito za-
balak berriz, airea bereizteko dira onak.

Xurgapenerako eta itzulerako tutueriak


Tutueria hauen muturrak elkarrengandik ahalik eta urrutien egon behar dute,
eta gainera oliotan maila minimotik behera murgilduta geratu behar dute.

Desbideratzeko eta moteltzeko txapa


Txapa horrek olioaren xurgapen-zona eta itzulerakoa bereizten ditu. Gainera
olioaren atsedenaldia luzarazten du, horrela zikinkeria, ura eta airea hobeto
bereizten direlarik.

Depositoaren hondoko txapa


Txapa horrek husteko torloju aldera inklinatuta egon behar du, ura eta zikinke-
ria atera ahal izateko.

Aireztapena eta airea ateratzea


Olioaren mailak gora eta behera egiten duenean, airea sartu edo atera egin
behar izaten da konpentsazio gisa. Horregatik olioa depositora botatzeko torlo-
juak aire-iragazkia izaten du.

Sistema hidrauliko higikorretan erabiltzen diren deposito itxietan, ez da airea


sartzen edo ateratzen. Deposito horiek barruan gasa (nitrogenoa) duten aurrez
teinkatutako maskuria izaten dute. Horregatik deposito hauek airea edo ura
sartzen delako edo olioa zaharkitzen delako izan ohi diren arazorik ia ez dute
izaten. Maskuria aurrez teinkatuta xurgapen-tutuan urradurazko higadura gu-
txiago izaten da, depositoan presioa dagoelako.

221
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.5

4.5 Iragazkiak Sistema hidraulikoak funtziona dezan eta elementuek bizitza erabilgarri luzea
izan dezaten, garrantzitsua da iragazkiak ipintzea.

Olioko zikinkeriek sortutako eraginak

Presio handiak
Z zilindroaren
Balbularen Xurgapeneko xehetasuna
asentua partikulak

Pistoiaren lasaiera

Depresioa

Presiodun fluidoak ondoko arrazoiak medio zikinkeriak izan ditzake:


• Martxan jartzean hasieran zikinkeria egotea: metal-txirbilak, galdaketa-hon-
darra, hautsa, soldadura-apurrak, zepa, pintura, zenbait partikula zikin, bu-
txatzeko gaiak, partikula zikinak dituzten likidoak.
• Funtzionamenduan ari dela sortutako zikinkeriak urraduragatik, depositoko
juntura eta aireztapen-sistematik sartu direlako, likidoz bete edo likidoa or-
dezkatu delako, sistemako osagaiak aldatu direlako edo tutuak aldatu dire-
lako.

Iragazkien eginkizuna zikinkeria maila onargarrietan mantentzea da, elemen-


tuak garaiz lehen higa ez daitezen. Iragazketak behar bezain xehea izan behar
du, eta gainera, iragazkiaren egoera iragarle baten bidez kontrolatu ahal izango
da.
Sistema hidraulikoa martxan jarri baino lehen, lehenbizi iragazki merkeak era-
biltzen dira.
Iragazkiaren aukeraketa eta kokapena batez ere osagai desberdinek zikinkeria-
ren kontra duten sentikortasunaren araberakoak dira.

222
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

Zikinkeri partikulak µm-tan neurtzen dira eta horren arabera adierazten da ira- Iragazketa-maila
gazketa-maila. Maila horiek honela sailkatzen dira:
• Iragazketa-maila absolutua
Iragazkia zeharka dezakeen partikula handienaren tamaina adierazten du
• Iragazketa-maila izendatua
Poroen tamaina izendatuko partikulak iragazkiak mantendu egiten ditu zen-
bait aldiz pasatu ondoren
• Poroen batezbesteko dimentsioa
Iragazkiaren batezbesteko poroen tamainarako unitatea Gauss-en banake-
ta-formularen arabera.
• ß balioa
Iragazkiaren sarreran eta irteeran dauden tamaina jakin bateko partikulen
kopuru-diferentzia erakusten du.

ß50 = 10 adierazpenak, iragazkiaren sarreran 50 µm baino partikula handia- Adibidea


goak irteeran baino 10 aldiz gehiago daudela esan nahi du.

Iragazketa-maila eta aplikazio-alorrak

Gomendatutako x Sistema hidraulikoaren mota


iragazketa-maila,
µm-tan emana, βx =
100 izanik
1-2 Ezpurutasun finentzat oso sistema sentikorretan, kalkula daitekeen
fidagarritasunaz; hegazkingintzan eta laborategietan batez ere.

2-5 Aginte eta kontroleko sistema sentikor zein errendimendu


handikoetan, presio-tarte handietan; maiz hegazkingintzan, robot
industrialetan eta makina industrialetan.

5 - 10 Kalitate eta fidagarritasun handiko sistema hidraulikoentzat,


osagaientzat bizitza erabilgarri luzea aurrikusten delarik.

10 - 20 Hidraulikan oro har eta sistema hidrauliko higikorretan; presio eta


tamaina ertainak.

15 - 25 Industria astuneko presio baxuko sistemetan edo bizitza erabilgarri


mugatuko sistemetan.

20 - 40 Presio baxu eta lasaiera handiko sistemetan.

223
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.5

Deskargako olioaren iragazketa Deskargako olioaren iragazkiak olio-depositoan bertan muntatzen dira. Gorpu-
tzak eta iragazkiaren kartutxuak balbula handiak bat-batean irekitzen direnean
sortutako presio-puntak jasan behar dituzte, edo bestela erantzun azkarreko
desbiderapen-balbula eduki behar dute, olioa zuzenean depositora bidaltzeko.
Itzulerako fluxu osoa iragazkitik pasaraztea komeni da. Iragazkia beste tutu
batean koka daiteke, itzulera-olioa tutueria nagusi batetik jariatzen ez bada.
Itzulerako fluxua iragaztea presio handietakoa iragaztea baino merkeagoa da.

Parametro garrantzitsuak
Lan-presioa: motaren arabera 30 bar-eraino
Emaria: 1300 l/min-raino (depositoan muntatutako iragazkietan)
3900 l/min-raino (tutuerietarako iragazki handietan)
Iragazketa-maila: 10etik 25 µm-raino
Diferentzia max. ∆p kartutxu-motaren arabera, 70 bar ingururaino

Iragazketa-unitate kommutagarria

224
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

Iragazki hau ponparen xurgapen-tutuan egoten da kokatuta. Horrela depositotik Xurgapen-iragazkia


datorren olioa iragazkian zehar xurgatzen da eta sistema hidraulikora olio ira-
gazia besterik ez da pasatzen.

Parametro garrantzitsuak

Iragazketa-maila: 60tik 100 µm-raino


Iragazki-mota hau depositoko olioa oso garbia ez duten sistema hidraulikoetan
erabiltzen da. Eginkizun nagusia ponpa babestea da eta iragazketa-errendi-
mendu txikia du. Izan ere, 0,06 eta 0,1 mm bitarteko partikulak pasatzen uzten
du. Gainera ponpak olioa xurgatzea oztopatu egiten dute, presioa asko jaisten
delako edo iragazkia bu-
Xurgapen-iragazkia desbiderapen-balbulaz txatu samarra dagoelako.
Horregatik ezin dute ira-
gazki hauek iragazketa-
maila handiagorik eduki,
bestela ponpan depre-
sioa eta urradurazko hi-
gadura sortuko liratekee-
lako.
Xurgapen-iragazkiak
desbiderapen-balbula
izaten dute, xurgapenean
horrelako arazoak egon
ez daitezen.

Iragazki hau sistema hidraulikoaren presio-tutuerian egoten da, zikinkeriarekiko Presio-iragazkiak


sentikor diren elementuak baino lehen, hau da, ponpa, balbula eta emari-
-erregulatzaileak baino lehen.
Iragazki honek erresistentzia handia izan behar du, lan-presio maximoan lan
egiten duelako. Desbiderapen-balbularik ez izatea gomendatzen da, baina zi-
kinkeri mailaren iragarlea eduki behar luke.

Parametro garrantzitsuak

Lan-presioa: 420 bar-eraino


Emaria: 330 l/min-raino
Iragazketa-maila: 3tik 5 µm-raino
Diferentzia max. ∆p: kartutxu-motaren arabera, 200 bar-eraino

225
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

Iragazketa bigarren mailako zirkuituan

Iragazketa bigarren
mailako zirkuituan
Abantailak Iragazki gehigarri gisa iragazki
txikiak erabiltzeko aukera
Desabantailak Iragazketa-gaitasun txikia
Oharrak Iragazketa zirkuitu nagusiko zati
batean bakarrik

Aurreko bi taulek iragazkien kokapen desberdinen ezaugarrien zerrenda era-


kusten dute. Kokapen egokiena funtsean lanerako elementuen zikinkeriarekiko
sentikortasunaren, olioko ezpurutasunaren eta kostuen araberakoa izaten da.

Gomendatzen diren iragazketa-mailak


Iragazketa-maila izen-
Elementu hidraulikoa Iragazki-mota Iragazkiaren kokapena
datua µm-tan
Pistoi axialeko ponpa Zirkuitu nagusirako Itzulera-tutueria edota ≤ 25
iragazkia presio-tutueria
Behe-presioko tutueria ≤ 25 (10)

Engranajezko Zirkuitu nagusirako Deskarga-tutueria ≤ 63


ponpak, pistoi iragazkia
erradialezko
ponpak, zenbait Bigarren mailako Xurgapen-tutueria ≤ 63
bidetako balbulak, zirkuiturako
presio-erregulatzaileak, iragazkia (gehigarria)
emari-erregulatzaileak,
noranzko
bakarrekoak eta
lan-zilindroak

Bira-kopuru Zirkuitu nagusirako Deskarga-tutueria ≤ 25


ertaineko motor iragazkia
hidraulikoak

227
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.5

Geruza bakuneko iragazkiak Iragazki hauek metalezko, zelulosazko, plastikozko edo paperezko ehuna dute.
Erabili eta botatzeko iragazkiak dira; batez ere instalazio hidraulikoa lehen aldiz
martxan jartzen denean erabiltzekoak.

Geruza anitzeko iragazkiak Harizkoak, zelulosazkoak, plastikozkoak, beira-zuntzezkoak edo metalezkoak


izan daitezke; prentsatuak, zenbait geruzatan antolatuak edo metal sinteriza-
tuzkoak.
Azalera berdineko geruza bakarreko iragazkiekin konparatuta, geruza
anitzekoek partikulak gerarazteko ahalmen handiagoa dute.

Iragazkien egitura

Geruza bakuneko iragazkiak

PRESIOA DEPRESIOA

Geruza anitzeko iragazkiak

228
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

Iragazkiaren materiala normalean tolestuta egoten da, bolumen txikian ahalik


eta azalera handiena lortzearren.

Filtroaren materialak, graduazioak eta motak, ondoko taulan erakusten diren


ezaugarriak eta aplikazioak definitzen dituzte:

Iragazkiak aukeratzeko irizpideak (HYDAC)

Motak Iragazketa-maila Presio-diferentzie- Aplikazioak


(µm) kiko erresistentzia Ezaugarriak
(bar)

Iragazki absolutua 3,5,10,20 210 Funtzionamenduaren eta osagai


βx = 100 30 sentikorren (serbopilotatutako
balbulen eta balbula
proportzionalen)
iraunkortasunaren babesa
Iragazki izendatua Funtzionamenduaren eta hain
sentikor ez diren osagaien
Poliesterra 1,5,10,20 210 iraunkortasunaren babesa;
Paper-ehuna 30/10 fluxuarekiko erresistentzia txikia;
Metal-ehuna 4+4 315/70 ezpurutasunak gerarazteko
gaitasun ona
Ehun metalikoa 25 30
Ehun txirikordatua 25,50,100 Altzairu herdoilgaitzeko
420
iragazkiak nekez su hartzen
duten likidoekin edo urarekin
funtzionatzen duten sistemetan
erabiltzeko; presio-diferentziekiko
erresistentzia handia; 120 °C-ko
lan-tenperaturetarako bertsio
bereziak

Edozein iragazkik presio-galera eragiten du. Ildo horretan, ondoko konparazio-


irizpideak aplika daitezke:

Zirkuitu nagusiko iragazketa

Presio-iragazkia ∆p ∼ 1etik 1,5 bar-eraino lan-tenperaturan


Deskarga-iragazkia ∆p ∼ 0,5 bar lan-tenperaturan
Xurgapen-iragazkia ∆p ∼ 0,05etik 0,1 bar-eraino lan-tenperaturan

229
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B4.5

Bigarren mailako zirkuituko iragazketa


Bigarren mailako zirkuituko ponparen bolumen-emariak gutxi gora-behera de-
positoko bolumenaren % 10 izan behar luke.
Iragazkiak nahikoa handia izan behar du presio-galerak handiegiak izan ez dai-
tezen. Guztizko presio-galeran biskositateak ere badu zerikusia, iragazkiaren
mailak eta fluxu-kantitateak duten zerikusiaz gain.
Iragazkiaren fabrikatzaileak f biskositate-faktorea eta gorputzeko zein kartu-
txuko ∆p presio-galera adierazten ditu.
Iragazki osoak eragindako guztizko presio-diferentzia ondoko ekuazioaz kalku-
latzen da:
∆guzt = ∆pgorp + f ⋅ ∆pkart

Adibidea Presio-zirkuituko iragazkiko presio-diferentziaren kalkulua


∆pguzt presio-galeraren kalkulua 15 l/min-ko emariaz. Iragazketa-mailak 10 µm-
koa izan beharko du eta biskositateak ν = 30 mm2/s-koa. Fabrikatik ondoko
grafikoak jaso ditugu:

Gorputzaren ezaugarri-kurba
∆p bar-etan

Q l/min-tan

Presio-iragazkiko elementuen ezaugarri-kurba


∆p bar-etan

Q l/min-tan

230
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

f biskositate-faktorea
f faktorea

Lan-biskositatea (mm2/s)

Taula hauen arabera Q = 15 l/min

∆pgorp = 0,25 bar ∆pkart = 0,8 bar f ≈ 1,2

Ondorioz, guztizko presio-diferentzia (presio-galera) ondokoa da:

∆pguzt = 0,25 + 1,2 ⋅ 0,8 bar = 1,21 bar

Iragazkia zuzen aukeratu da, presio-iragazkiaren balioak gutxi gora-behera 1-


1,5 bar-eko ∆p duelako.

231
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.5

Zikinkeri mailaren iragarleak


Garrantzitsua da iragazkiaren errendimendua zikinkeri mailako iragarle batez
kontrolatzea. Maila hori presio-jaitsieraren parametroaz neurtzen da. Zikinkeri
maila igotzen denean, iragazkia baino lehenagoko presioa handiagotu egiten
da. Presio horrek pistoiari eragiten dio eta pistoiak malguki bati. Presioa hazten
denean, pistoia malgukiaren kontra bultzatzen da.

Presioaren balioak zuzenean irakur daitezke pistoiaren posizioari begiratuta,


edo beste era bateko iragarlea bada, pistoiak seinale elektriko edo optikoei
konektatutako kontaktu elektrikoei eragiten die.

Zikinkeri mailaren iragarlea

232
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.6

Olioa tutuerian eta lan-elementuetan jariatzen denean, marruskadura sortzen 4.6 Hozketa-sistemak
da, eta, ondorioz, sistema hidraulikoan energia-galera dago. Olioa marruzkadu-
ragatik berotzen da. Bero hori depositoaren, tutuen eta gainerako elementu B 1.12
hidraulikoen bidez ingurunera zabaltzen da.

Lan-tenperaturak 50-60 oC baino handiagoa ez luke izan behar. Tenperatura


handiek biskositatea muga onargarriak baino beherago jaisten dute eta olioa
lehenago zaharkitzen dute. Gainera junturen bizitza erabilgarria ere laburragoa
izaten da.

Sistemaren berezko hozketa-ahalmena nahikoa handia ez bada, normalean


termostatoaz pizten den hozketa-ekipamendua jartzen da martxan, eta honen
zeregina tenperatura muga batzuen barruan mantentzea izaten da.

Ondoko hozketa-sistemak daude:


• Airezko hozketa: tenperatura 25 oC jaitsi dezakete
• Urezko hozketa: tenperatura 35 oC jaitsi dezakete
• Hozketa-makinari konektatutako hozteko elementuez olioa hoztea: tenpera-
tura asko jaitsi behar deneko kasuetan aplikatzen da

Airezko hozketa (Längerer & Reich) Sistema hidrauliko higi-


garrietan ia beti hozketa-
sistemak behar izaten
dira. Izan ere, depositoak
txikiegiak izaten dira so-
berako bero guztia
kanporatzeko.

233
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.6

Urezko hozketa (Längerer & Reich)

Airezko hozketa Urezko hozketa

Deskribapena Itzulera-tutueriatik datorren Olioa tutu batetik joaten da, eta


olioa hodibihur batetik tutu hau beste handiago baten
pasarazten da eta hau barruan dago. Tutu handitik
haizemaile batek hozten du. hozteko likidoa pasatzen da.

Abantailak Funtzionamendu-gastu txikiak Bero handia kanporatzeko


Erraz instalatzen da modua
Isila

Desabantailak Zaratatsua Funtzionamendu-gastu


handiagoak (hozteko likidoa);
zikintzeko eta herdoiltzeko joera

234
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B
4.7

Kasu askotan zerbitzu-tenperatura egokienak denbora gutxian lortzeko beroke- 4.7 Beroketa-sistemak
ta-sistema ipini behar izaten da. Beroketa-sistema ipintzearen helburua, siste-
ma hidraulikoa martxan jarri eta olioak azkar biskositate egokia edukitzea da.
Biskositate handiegiak (olio trinkoegiak) marruskadura handiagoa dela esan
nahi du, horrek berekin urradurazko higadura duelarik.

Olioa berotzeko eta aurrez berotzeko, kartutxoak edo aurreberoketa- zirkui-


tuak erabiltzen dira.

Berotzeko kartutxoa (Längerer & Reich)

Kartutxoaz lortu beharreko tenperaturak


Hidraulika higigaitza: 35-55 °C
Hidraulika higigarria: 45-65 °C

235
Energia hornitzeko ekipamenduaren osagaiak Festo Didactic
B

236
Balbulak Festo Didactic
B
5

5. kapitulua

Balbulak

237
Balbulak Festo Didactic
B5.1

Sistema hidraulikoetan, energia ponparen eta hargailuen artean transmititzen


da tutuerian zehar. Lan-unitate horietan behar diren balioak lortzeko (indarra
edo biraketa-momentua, abiadura edo biraketa eta higidura-norabidea) eta sis-
temari ezarritako eragiketa-baldintzak betetzeko, tutuerian balbulak ipintzen
dira, energiaren kontrol-unitate gisa lan egin dezaten. Balbulek presioa eta bo-
lumen-emaria kontrolatu edo erregulatu egiten dituzte.

A 6.3 Gainera, edozein balbulak erresistentzia eskaintzen du.

5.1 Dimentsio izendatuak Balbulen dimentsio izendatuak parametro batzuen araberakoak izaten dira.
Hona hemen parametroak:

Tamaina izendatua (NG):


Diametro izendatuak mm-tan
4; 6; 10; 16; 20; 22; 25; 30; 40; 50; 52; 63; 82; 100; 102;

Presio izendatua (ND): (Lan-presioa)


Bar-etan (pascaletan) emandako presioa da eta horretara lan egiteko doituta
daude ekipamendu eta elementu hidraulikoak, eragiketa-baldintza batzuk bete
behar dituztelarik.
Presio-mailak VDMA 24312ren arabera:
25; 40; 63; 100; 200; 250; 315; 400; 500; 630;

Emari izendatua (Qn):


Balbula zeharkatzen duenean p = 1eko presio-galera eragiten duen olio-kanti-
tatea (l/min-tan) (olioaren biskositatea 35 mm2/s-koa 40 oC-tan).

Emari maximoa (Qmax):


Balbulan zehar jaria daitekeen olio-kantitate maximoa (l/min-tan) dagozkion
presio-galera handiak sortuz.

238
Balbulak Festo Didactic
B
5.1

Biskositate-erregimena
Adibidez, 20-230 mm2/s (c/h)
B 2.4

Fluidoaren tenperatura-erregimena
Adibidez, 10-80 oC

4/2 bideko balbula baten ∆p-Q ezaugarri-kurba Adibidea

30 Q
28 L/min
26
24 P
22 A; B
P
20 T
B
18
16 T
A : 25 ºC
14
12 : 20 mm 2 /s (cSt)
10
8
6
4
2 p bar
0
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

239
Balbulak Festo Didactic
B
5.1

Eragintza-indarra

F=p⋅A

Presioak eta azalerak zehazten duten eragintza-indarra, asentu-balbula batzue-


tan handia izan daiteke. Indarra handiegia izan ez dadin, balbula horiek presioa
konpentsatzeko ganbarak izan behar dituzte (irudian eskuineko balbulan era-
kusten da).
Hala ere, kasu gehienetan presioak konpentsatzeko ganbaradun balbulak era-
biltzerik ez da egoten eta kommutazio-indar handiak egin behar izaten dira.
Horregatik palanka bidez edo serbopilotaia bidez indarra txikiagotzeko sistemak
erabiltzen dira.

Balbularen aginte-profilak oliotan bustita egoten dira eta zikinkeri partikulak dre-
natu egiten dira (autogarbiketa). Horregatik asentu-balbulak zikinkeriarekiko ez
dira oso sentikorrak izaten. Hala ere, balbularen asentuan zikin-partikularen bat
ezartzen bada, balbula ez da erabat ixten. Zirrikitu bat libre geratzen da eta
B 1.14
urradurazko higadura sortzen da.

240
Balbulak Festo Didactic
B
5.2

Balbulak irizpide desberdinen arabera sailkatzen dira. Ondoko elementuak har-


tzen dira kontuan:
• Zereginak
• Eraikuntza-mota
• Eragintza-era

Sistema hidraulikoetan balbulek bete behar dituzten zereginen arabera, ondo-


koak erabil daitezke:
• Presioa erregulatzeko balbulak
• Zenbait bidetako balbulak
• Ixteko balbulak
• Emaria erregulatzeko balbulak

Lau balbula-talde hauen azalpenak B6tik B9 kapituluetaraino ematen dira.

Beren eraikuntza-motak kontuan izanik, asentu-balbulak eta irristailu-balbulak 5.2 Eraikuntza-motak


bereizten dira. Balbulen kommutazio-ezaugarriak gainera, beren gainazalen
gainjartzeen eta profilaren geometriaren araberakoak dira.

Asentu-sistema Irristailu-sistema

241
Balbulak Festo Didactic
B5.3

5.3 Asentu-balbulak Asentu-balbulek bola bat, kono bat edo (inoiz) disko bat izaten dute. Horiek
dira dagokien asentuaren kontra presio eginda fluxua ixten duten elementuak.
Mota horretako balbulek hermetikoki ixten dute.

Asentu-balbulak

Balbula-mota Ebakidura Abantailak eta


desabantailak/
aplikazioak
Bolazko Fabrikatzen errazak;
asentu-balbulak bolak dardara
egiteko eta zarata
ateratzeko joera du;
Noranzko bakarreko
balbulak
Konozko Konoa doitasun
asentu-balbulak handiz fabrikatu
behar da; itxitura
ona; Zenbait
bidetako balbulak

Diskozko Ibiltarte mugatua;


asentu-balbulak Ixteko balbulak

Asentu-motako balbuletan aginte-elementu batekin gehienez hiru bide ireki eta


B 5.5 itxi daitezke. Horrek, hiru bide baino gehiagoko balbulak aginte-elementu bat
baino gehiago eduki behar duela esan nahi du.

Adibidea 4/2 bideko asentu-balbula 3/2 bideko bi balbulaz osatuta egon daiteke.

242
Balbulak Festo Didactic
B
5.4

Balbula hauek irristailu zuzenekoak edo irristailu biragarrizkoak izan daitezke. 5.4 Irristailu-balbulak
Azken hauek zilindro batean biratzen diren pistoi bat edo batzuk edukitzen
dituzte.

Irristailu biragarrizko balbula

Normalean irristailu zuzenekoak baino


motzagoak izaten dira zenbait bidetako
balbula gisa erabiltzen badira.

Irristailu zuzeneko balbulek pistoi bat edo batzuk (elkarri konektaturik) dituzte
eta zilindroan ardatz-eran desplazatzen dira. Irristailu zuzeneko balbulek beren
pistoiak desplazatuta konexio-kopuru mugatua itxi edo konekta dezakete.

Sistema honen bidez 3 bideko zein 6/4 bideko balbula egin daiteke. Adibidea

243
Balbulak Festo Didactic
B
5.4

Pistoiaren ezarpen-mota aldatu egin daiteke kontrol-profil bakoitzean aplika-


B 5.6 zioaren arabera.

Irristailu zuzeneko balbulei eragiteko, marruskadurak eta malgukiak eskainitako


erresistentzia besterik ez da gainditu behar. Presioaren ondoriozko indarrak
kontrajarritako gainazalen bidez konpentsatzen dira.

Eragintza-indarra

FF

FB F1 F2

F1 = F2

Irristailuak bere lasaiera eduki behar du, eta horren ondorioz olioaren ihes
konstantea dago, balbulan bolumen-emariak galerak dituelarik. Pistoiak balbu-
laren horma zilindrikoaren kontra presiorik egin ez dezan, zilindroak arteka kiri-
B 1.12 bila izaten du.

Enboloa desplazatzen denean marruskadura fluidoan baino ez da izaten.

244
Balbulak Festo Didactic
B
5.5

Olio hidraulikoak zikinkeri partikulak baldin baditu, irristailu eta hormaren artean
kokatzen dira. Hor material urragarri gisa jokatuz diametroa handiagotu egiten
dute, eta horrela ihes egiten duen olio-emaria handiagoa da.

Irristailuzko balbulak Asentuzko balbulak

- Ihes-olioko fluxua - Itxitura hermetikoa


- Zikinkeriarekiko sentikorra - Zikinkeriak eraginik ez
- Forma sinplea, nahiz eta bide - Zenbait bidetako balbuletan
askokoa izan forma konplexua
- Presio-konpentsazioa - Presioa konpentsatzeko sistema
- Bide askoko balbuletan ipini beharra
eragintza-tarte luzeak - Eragintza-tarte motzak

Balbularen kommutazio-ezaugarriak pistoiaren profilek zehazten dituzte. Ezar- 5.5 Enboloaren


pena positiboa, negatiboa edo zero (zero = itxita) izan daiteke. Pistoiaren profil ezarpen-motak
desberdinak era desberdinetan kokatuta egon daitezke.

Pistoiaren ezarpen-motak

Positiboa Negatiboa Zero

>0 <0 =0

245
Balbulak Festo Didactic
B
5.5

Pistoiaren kokapenak eta lasaierak ihes-olioaren kantitatea zenbatekoa izango


den erabakitzen dute.
Kokapen-motek parametro garrantzitsua osatzen dute balbula guztietan eta
aplikazioaren arabera aukeratu behar dira:

• Kokapen positiboko kommutazioa


Konexio guztiak denboraldi laburrez blokeatuta daude kommutazio-prozesuan;
Presio-jaitsierarik ez dago (garrantzitsua da sistemak metagailuak baditu).
presio-puntek eragindako kolpeak; martxaren hasiera gogorra.
• Kokapen negatiboko kommutazioa
Konexio guztiak denboraldi laburrez elkarri konektaturik daude kommutazio-
-prozesuan.
Presio-jaitsiera txiki bat izaten da.
• Presio-tutua aurrez irekitzea
Ponpa lehenbizi lan-elementuarekin konektatzen da, eta gero lan-elementua
depositorako deskarga-tutuarekin konektatzen da.
• Husteko tutua aurrez irekitzea
.
Lan-elementua lehenbizi depositoarekin konektatzen da eta gero elikatze-
-tutua ponparekin.
• Zero kokapena
Ertza ertzaren parean. Kommutazio azkarretarako ezaugarri garrantzitsua
da; kommutazio-tarte motzak.

Zenbait bidetako balbuletan, kokapen-motak desberdinak izan daitezke aplika-


zio-motaren arabera. Beraz, kommutazio-mota ere delako aplikaziora moldatzen
da. Konpondu behar denean, kontuz ibili behar da pistoi berriak ixteko ezauga-
rri berberak izan ditzan.

246
Balbulak Festo Didactic
B
5.5

Ondoren kokapen positibo eta negatiboek dituzten efektuak erakusten dira, 3/2
bideko balbulaz eragindako efektu bakuneko zilindroaren bidez.

Kokapen positiboko kommutazioa

P T

50 bar

50 bar

P T

50 bar

50 bar
A

P T

Sistemako presioak berehala eragiten dio zilindroari; martxan jartzea gogorra.

247
Balbulak Festo Didactic
B
5.5

Kokapen negatiboko kommutazioa

P T

50 bar

50 bar

P T

~0 bar

P T

Kommutazio-prozesuan presiorik gabe geratzen da eta martxan leun jartzen da.

248
Balbulak Festo Didactic
B
5.5

2/2 bideko asentu-balbulen bidez edozein kokapen-mota egin daiteke, irristailu-


-balbuletan bezalaxe.

Asentu-balbulen bidezko kommutazio-kokapenak

A B

X1 X2 X3 X4

R P T

Irristailu-balbuletan kontroleko ertzek eta pistoien konexio zurrunek zehazten


dute kokapena.

Asentu-balbuletan une bakoitzean nahi den kokapena lortzen da, balbula ba-
koitzaren erantzun-denbora doitu daitekeelako. Era berean, erantzun-denborak
ere alda daitezke egin beharreko doikuntzak eginda.

249
Balbulak Festo Didactic
B5.6

5.6 Pistoien profilak Pistoiaren profila angeluzuzena, konikoa edo hozka axialduna izaten da. Kon-
trol-ertzetako azken bi profilei esker bolumen-emaria ez da bat-batean eteten;
emeki baizik.

Pistoiaren profilak

Angelu zuzena

Profil konikoa

Hozka axialdun profila

250
Balbulak Festo Didactic
B
5.6

Eraztun-artekak Eragintza-indarra
Balbulako presioak pis-
toia hormaren kontra
bultzatzen du. Horrela
marruskadura handiak
sortzen dira eta ondorioz
eragintza-indarrak han-
diagoak izan behar dute.
Pistoiko eraztun-artekek
presioa konpentsatu egi-
ten dute. Horrela pistoia
olio-mintzaren gainean
irristatu egiten da, eta eragiten zaionean fluidoaren barne-marruskadura beste-
rik ez da gainditu behar.

Balbulari eragiteko era bat baino gehiago dago. A 3.3 kapituluan eragintza-
-moten ikur desberdinak azaltzen dira. Gainerakoan, balbulen eragintza elektrikoa,
pneumatikoa edo hidraulikoa izan daiteke.

Konexioen identifikazioa
Konexioak izendatzeko bi era daude P, T, A, B eta L edo ondoz ondoko letren A 3.2
bidez.
A 3.2
Balbulek kommutazio-egoera desberdinak dituzte. Elkarrekin konektaturik edo
blokeaturik zein konexio dauden ikusteko, ondoko araua aplikatzen da:
• Konexio-jakin batzuk adierazten dituzten bi letren arteko marratxoak (adibi-
dez, P-A), bi konexio horien arteko bidea irekita dagoela esan nahi du.

• Letra bat besteetatik koma batez bereizita badago (adibidez P-A, T), delako
konexioa blokeatuta dagoela esan nahi du (kasu honetan T dago blokeatuta).

251
Balbulak Festo Didactic
B5.6

Adibideak P-A-B-T: Konexio guztien arteko bi-


dea irekita dago

P-A-B, T: Kasu honetan P, A eta B


konexioen arteko bidea irekita dago
eta T konexioa blokeatuta.

252
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6

6. kapitulua

Presioa mugatu eta


erregulatzeko balbulak

253
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6

Presioa mugatzeko eta erregulatzeko balbulen zeregina sistema hidraulikoetan


eta zirkuitu partzialetan presioa kontrolatu eta erregulatzea da.
• Presioa mugatzeko balbulak
Balbula hauen bidez sistema hidraulikoan dagoen presioa doitu eta mugatu
egin daiteke. Aginte-presioa balbularen P sarreran hartzen da.
• Presioa erregulatzeko balbulak
Balbula hauek irteerako presioa jaitsiarazi egiten dute eta sarrerako presioa
B 6.2
handiagoa zein aldakorragoa izaten da. Aginte-presioa balbularen irteeran
hartzen da.

Irudian presioa mugatzeko eta erregulatzeko ikurrak erakusten dira.

Presioa mugatzeko eta erregulatzeko balbulak

Presioa mugatzeko balbula

Presioa erregulatzeko bi bideko


balbula

Presioa erregulatzeko hiru bideko


balbula

254
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

Presioa mugatzeko balbulak asentu-balbulak edo irristailu-balbulak izan dai- 6.1 Presioa mugatzeko
tezke. Beren posizio normalean malguki batek eragiten du balbulak (PMB)
• Ixteko elementu bat sarrera-konexiora bultzatuz edo
• Irristailua depositoaren konexiora desplazatuz.

Presioa mugatzeko balbulak (eskema hidraulikoa)

A B

P T

Presioa mugatzeko balbulak (ebakidura)

A B

P T A2 p2
A1

p1 T

255
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

Presioa mugatzeko balbulen oinarria ondoko hau da:


Sarrerako (p) presioak balbularen ixteko elementuari eragiten dio eta
F = p1 ⋅ A1 indarra sortzen du.

Balbularen ixteko elementua asentura bultzatzen duen malgukiaren indarra


erregulatu egin daiteke.

Sarrerako presioaren indarra malgukiaren indarra baino handiagoa baldin bada,


balbula irekitzen hasiko da. Orduan emariaren zati bat depositora itzultzen da.
Sarrerako presioak gora igotzen segitzen badu, balbula irekitzen joaten da ga-
rraio-emari guztia depositora jariatu arte.
Irteeretako erresistentziek (depositorainoko tutueriak, itzulera-iragazkiak eta
abarrek) A2 azalerari eragiten diote. Erresistentzia hauek sortutako indarra mal-
gukiaren indarrari gehitu behar zaio. Balbularen irteerak ere presio-konpentsa-
zioa izan dezake (ikus motelgailua eta presio-konpentsazioa dituen presioa mu-
gatzeko balbula).

Presioak eragindako oszilazioak saihesteko, presioa mugatzeko balbulek asko-


tan moteltzeko pistoiak eta bidea ixteko elementuak izaten dituzte. Irudian era-
kusten den moteltzeko sistemak ondoko emaitzak ditu:
• Balbula azkar irekitzea
• Balbula poliki ixtea

Moteltzeko sistema horren helburua presio-kolpeek eragindako kalteak saihes-


tea da (balbulak leun funtzionatzen duelako).
Presio-kolpeak ponpak tutuetan ia presiorik gabeko olioa garraiatzen duenean
eta bat-batean zenbait bidetako balbulaz lan-elementua konektatzen denean
sortzen dira.

256
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

Ondoan erakusten den sistema hidraulikoan, garraio-emari guztia presio maxi-


moaz presioa mugatzeko balbulan zehar depositora itzultzen dela ikusten da.
Zenbait bidetako balbulan kommutazioa egiten bada, presioa zilindro aldera joa-
joaten da eta presioa mugatzeko balbula poliki ixten da moteltzeko sistema
duelako. Moteltzeko sistemarik gabe bat-batean itxiko luke eta presio-puntak
sortuko lirateke.

Presioa mugatzeko balbula (eskema hidraulikoa)

A B

P T

Presioa mugatzeko balbula moteltzeko sistemaz (ebakidura)

A B

P T

T L

257
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

Presioa mugatzeko balbulek eginkizun desberdinak bete ditzakete eta horien


arabera honela deitzen zaie:
• Segurtasun-balbulak
Presioa mugatzeko balbulari segurtasun-balbula esaten zaio, baldin eta,
adibidez, ponpan berau gainkargaren batetik babesteko kokatuta badago.
Kasu horretan balbula ponparen presio maximora doituta egoten da eta
gainpresioa dagoenean baino ez da irekitzen.
• Kontrapresio-balbulak
Balbula hauek masen inertziaren kontra lan egiten dute, karga kontrajartzen
dietelako. Balbulak presioen konpentsazioa eduki behar izaten du, eta gai-
nera depositoko konexioak kargari eutsi behar dio.
• Balaztaketa-balbula
Balbula hauek, zenbait bidetako balbula bat-batean ixten denean masen
inertzi indarrengatik sortzen diren presio-puntak saihesten dituzte.
• Balbula sekuentzialak (konexio gehigarrizko balbulak, pilotajerako presio-
-atalasea mugatzeko balbulak)
Presioa mugatzeko balbulen kontrola barnekoa edo kanpokoa izan daiteke.
Presioa mugatzeko balbulak, asentuzkoak edo irristailuzkoak, balbula
sekuentzial gisa erabili daitezke, baina horretarako derrigor presio-
-konpentsazioa eduki behar dute eta depositorako konexioko kargak irekidu-
ra-ezaugarrietan ez du eraginik izan behar.

Aplikazio-adibidea: Balaztaketa-balbula

P 160 bar
16160
000 bar
kPa
(1600 kPa)
T
A B
Sistemaren eta
segurtasun-balbularen P T
presioa 100 bar
Balaztaketa-balbula

258
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

Ondoko irudiak motelgailudun asentuzko balbula, presioa mugatzekoa, erakus-


ten du.

Presioa mugatzeko balbula motelgailuduna, barne-kontrolekoa

T L

Presioa mugatzeko balbula, kanpo-kontrolekoa

T L

T L

259
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.1

• Deskonexio-balbulak
Balbula hauek zirkuito hidraulikoaren zati bat depositora desbideratzen dute
presioak bertan doitutako balioa gainditzen duenean. Zirkuitu-zatiaren desbi-
dazioa noranzko bakarreko balbula bati esker egiten da. Kasu honetan kon-
trola kanpokoa zein barnekoa izan daiteke. Ohizko adibidea: bi ponpa di-
tuen sisteman, presio handiko ponpara konektatutako deskonexio-balbulak
presio txikiko ponpatik datorren fluxua depositorantz desbideratzen du au-
rrez doitutako presioa lortzen denean (TP 502).
• Konpentsazio-balbulak
Balbula hauek zirkuitu hidraulikoaren presioa maila konstantean mantentzen
dute; baita zirkuituko zati batean presioa jaisten bada ere. (TP 502).

Aplikazio-adibidea: Kontrapresio-balbula

Kontrapesio-balbula 20 bar

m
T

A B

P T

Segurtasun-balbula 160 bar

T
Sistemako
presioaren
muga 100 bar

260
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B6.2

Presioa erregulatzeko balbulek, sarrerako presioa jaitsiarazi egiten dute irtee- 6.2 Presioa erregulatzeko
ran aurrez doitutako presioa lortzeraino. balbulak (PEB)

Balbula hauek beren eginkizuna bete dezaten derrigorrezkoa da dagokien sis-


tema hidraulikoak presio desberdinekin lan egitea. Ondorioz, presioa erregu-
latzeko balbulen funtzionamendua azaltzeko hemen bi kontrol-zirkuitu dituen
sistema hidraulikoa erabiliko dugu adibide gisa:
Kontrolerako lehen zirkuituak motor hidraulikoari eragiten dio presioa erregula-
tzeko balbula baten bidez. Motor horrek ijezketa-zilindro bat ipintzen du martxan.
Bigarren zirkuituak, ijezketa-zilindroa plaken gainean ipintzen duen zilindro hi-
draulikoari eragiten dio. Zilindro hidraulikoak lan hori presioa erreduzitu eta
erregulagarriz egiten du. Ijezketa-zilindroa kokatzen duen zilindro hidraulikoa
gora igo daiteke ijetziko diren plakak behar bezala kokatzeko.

Adibidea: bi bideko balbula, presioa erregulatzekoa

Ftrakzioa

P
A
A
T

P
P

A A

P T P T

261
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.2

Eskema hidraulikoan kokatutako balbulak ondoko oinarriaren arabera funtzio-


natzen du:

Ohizko posizioan balbula irekita dago. A-ko irteera-presioak 1 pistoiko gainaza-


lari eragiten dio 3 aginte-bidearen bitartez. Dagokion indarrak malguki doigarri
bati eragiten dio. Pistoiari malgukian doitutako indarra baino handiagoa eragi-
ten bazaio, balbula ixten hasten da. Izan ere, balbularen irristailua malgukiaren
kontra desplazatzen da indarren oreka berriz ezarri arte. Horrela ixteko arteka-
ren tamaina txikiagotu egiten da eta presioak behera egiten du. A-n berriz ere
presioak gora egiten badu, pistoiak erabat ixten du. P sarreran lehen kontrol-
-zirkuituko presioak eragiten du. A irteeran presioa erregulatzeko balbulan doi-
tutako presioak eragiten du.

Bi bideko balbula, presioa erregulatzekoa

P L
1 A

P L
2

Presioa erregulatzeko balbulek, asentuzkoak eta ibiltarte motzekoak direnean,


azkar itxi eta ireki egiten dute eta presioak azkar aldatu gabe dardara egin
dezakete. Dardara horiek moteltzeko sistemen bidez konpentsatzen dira.

262
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.2

Irristailuzko balbulak direnean, kontrol-profilen formak irekidura-ezaugarriak


erregulatzeko aukera ematen du, arteka poliki-poliki irekitzen delarik. Horrela
zehatzago erregulatu eta dardarak txikiagoak izaten dira.

Presioa erregulatzeko 2 bideko balbula azaldu da orain arte. Finkapen-siste-


man (11. ariketakoan, adibidez) bigarren mailako zirkuitu hidraulikoan presio
txikia eta konstantea behar denean erabiltzen da.

Hala ere, adibide gisa azaltzen den kasuan arazoak izan daitezke presioa erre- Adibidea
gulatzeko bi bideko balbularekin.

Presioa erregulatzeko 2 bideko balbula duen eskema hidraulikoa

P
A
A
T

P P

A A

P T P T

Presioa erregulatzeko 2 bideko balbula ixten denean A irteeran presioa igo


egiten da materiala zabaldu egin delako. Presio hori balbulan doitutakoa baino
handiagoa delako, saihestu egin beharko da irteeran presioa mugatzeko balbu-
la ipinita.

263
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.2

Presioa mugatzeko balbulak presio-igoerak saihesteko

Presioa mugatzeko balbula honi esker ondoko doikuntzak egin daitezke:


• Presioa mugatzeko balbula (PMB) presioa erregulatzeko balbula baino pre-
sio handiagoz
• PMB presioa erregulatzeko balbularen presio berdinaz
• PMB presioa erregulatzeko balbula baino balio txikiagoaz

Doikuntza desberdin hauek presioa erregulatzeko balbulan desberdin eragiten


dute. Presio-igoerak murrizteko, 3 bideko presioa erregulatzeko balbula ere
erabil daiteke.

Presioa erregulatzeko 3 bideko balbula

T P L

264
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.2

P eta A-tik doan fluxuaren ezaugarriei dagokienez, 3 bideko balbularen funtzio-


namendua 2 bideko balbulak duenaren berdina da.
Hala ere, 3 bideko balbulak pistoiaren desplazamendu gehigarria du A irteera-
ko presioak doitutako balioa gainditzen duenean. Horrela presioa mugatzeko
zeregina jartzen da martxan, A-tik T-ranzko bidea irekiz.
3 bideko balbularen erregulazio-ezaugarriak batez ere pistoiaren kokapen-
-profilak erabakitzen ditu.
Kokapena positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Presioa erregulatzeko 3 bideko balbula duen eskema hidraulikoa

P
A
A
T

P T P

A A

P T P T

265
Presioa mugatu eta erregulatzeko balbulak Festo Didactic
B
6.2

Kontuz!
Presioa erregulatzeko 3 bideko balbularen kokapena pistoiaren profilak
zehazten du. Presioa erregulatzeko 2 bideko balbula presioa mugatzeko balbu-
la batekin konbinatuz, kokapena erregulatu egin daiteke.

Ijezketa-zilindroari kanpoko indarrek eragiten diotela kontuan hartuz, dagokion


sistema hidraulikoak presioa erregulatzeko 3 bideko balbula edo presioa erre-
gulatzeko 2 bideko balbula presioa mugatzeko balbula batekin konbinatuta
eduki beharko du.
Kasu jakin honetan presioa erregulatzeko 3 bideko balbula, kokapen negatiboa
duena, ipintzea komeni da (T, P itxi baino lehen irekitzen da). 2 bideko PEB
eta PMB konbinatuz, PMBko presioa PEBkoa baino balio txikiagoetara doitu
beharko da.

266

You might also like