You are on page 1of 1

GIZARTE-DEFINIZIOAK

KONSTITUZIO: Estatu baten ekintza politiko, sozial, ekonomiko, etab. osoki erregulatzen duen arau
nagusia

IRAULTZA: Estatu edo herri bateko egitura politiko, ekonomiko edota ideologikoen errotiko aldaketa,
talde batek agintarien aurka joz, berauek egotziz eta boterea bereganatuz egin ohi dena

ERREGIMEN ZAHARRA: Europan erregimen feudal klasikoaren ondorengo erakuntza sozial, politiko
eta ekonomikoa; Iraultza Frantsesera bitartekoa.

ZERGA: Gastu publikoei aurre egiteko, estatuak hiritarrei ezartzen dien karga

HAMARRENA: Lurra lantzearen emaitzetatik elizari ordandutako zerga, uztaren %10a balio zuena.

ABSOLUTISMOA: Estatuburuak, erregeak eskuarki, botere mugagabea dueneko gobernu-sistema.


XVII. eta XVIII. mendeetan Europako mendebaldeko monarkien gobernu-eredua izan zen.

ESTAMENTU: Egoera juridiko eta pribilegio berberak zituzten pertsonek osatzen zuten giza taldea.
ordena sozial itxiak ziren eta batetik bestera igarotzea ezinezkoa zen. Jaiotzak erabakitzen zuen
bakoitza nobleziakoa ala herri xehekoa zen

BOTERE BANAKETA: Estatuaren funtzioak banatzeko eta ordenatzeko era; Legegilea: Herriak
zuzenean aukeratutako parlamentua du, bertan, legeak onartu, aldatu edo ezereztatu. Betearazlea:
parlamentuan gehiengoa duen alderdia, estatuaren kudeatzailea. Judiziala: legeak ondo betetzen
diren epaitzea.

ESKUBIDE JAINKOTIARRA: Errege baten gobernatzeko eskubidea jainkoak ematen diola eta ez inongo
beste giza edo erakunderik.

VERSALLES: Frantziako Errege –erreginen bizilekua. Luis XVIa eta Maria Antonieta bertan bizi ziren,
Versallesko jauregian.

You might also like