You are on page 1of 2

XIXILI

Kondairak dinolez, orain dela urte asko, Bermeoko


herrian gertakizun harrigarria gertatu zen. Lamiaran
baserriaren azpian, han, harri eta hatzen artean nonor
aldarrika entzuten zen.
- “Ai!, ai!, ai!.. ezin naz mugitu”
Bere ahotsa beldurtuta zirudien. Neska baten ahotsa zen.
Goiz goiza zen eta ondino ez zen asko ikusten. Bertatik
hurbil txalupa bat pasa zen. Antton arrantzalea egunero
bezala Izarorantz zihoan arrainak harrapatzera.

Oihuak entzutean hurbildu egin zen, ule horidun


neskatilari lagundu nahian. Hurreratzerakoan, sorpresa!!,
“ai ama!! Ez da neskatila bat. Arrain buztana dauka.
Lamina izango da?”

Antton geldi geldirik geratu zen izoztuta bezala. Ez zekien


zer egin, lagundu ala ihez egin. Garai hartan uste zen
lamiak arrantzaleak arrapatzen zituztela eta itsosora
eramaten zutela bertan ogoño aldean ito eta hiltzeko.

Baina antton hunkitu egin zen eta asko pentsatu barik


Xixili harrapatuta zegoen saretik askatu egin zuen.
-“Eskerrik asko, eskerrik asko” esan zion Xixilik. Bizitza
salbatu didazu eta ez dut inoiz ahaztuko”-

Xixili eta Antton lagun min egin ziren eta xixilik egunero
laguntzen zion bere batela arrainez betetzen. Kondairak
dioen moduan izaro uharte inguruan batzen ziren eta
maitemintzera heldu ziren.

You might also like