You are on page 1of 2

6.

UNITATEAREN BIRPASAKETA
1.- GURUONDO enpresan bizikleten jarlekuak egiten dituzte. Iaz, 3 langile aritu ziren
lanean, bakoitzak egunero 8 orduz eta urtean 250 egun lan egin zuen, eta 4 makina
erabili zituzten 956.000 jarleku egiteko. Aurten, berriz, 4 langile ari dira, egunean 7,5
orduz eta urtean 252 egunez; 3 makina erabili dituzte, eta 1.030.000 jarleku egin
dituzte.

Aztertu ezazu enpresaren eskulanaren eta makinen produktibitatearen bilakaera.

(USE, 2016ko ekaina, B1)

2.- MARK.ONE enpresak margolanei jartzeko markoak ekoizten ditu. ENBOR


enpresari erosten dizkio markoak egiteko zurezko listoiak; ENBORrek eskaera
jasotzen duenetik, 5 egun behar ditu listoiak emateko.

Listoien segurtasun-stocka 10 metro da. Enbor enpresari eskaera bat egiten dion
bakoitzean, 200 metro eskatzen dizkio. Astean, 49 metro erabiltzen ditu margolan-
markoak egiteko.

Kalkula ezazu:

a) Eskaera-puntua
b) Batez besteko stock-maila
c) Egin ezazu irudikapen grafikoa
d) Zer gertatuko litzateke baldin eta Enbor enpresak, greba baten ondorioz, 5
egun erabili beharrean 7 egun behar balitu listoiak entregatzeko?

(USE, 2016ko uztaila, B2)

3.- Enpresa batek diru-zorroak saltzen ditu, eta mugimendu hauek erregistratu ditu
apirilean biltegian:

 04/02: hasierako izakinak, 3000 unit., 4€/u


 04/09: erosketa Marko hornitzaileari, 2000 unit, 3€/u
 04/10: erosketa Lira hornitzaileari, 3.000 unit, 3,2€/u
 04/13: salmenta Florin bezeroari, 5.500 unit, 3,8€/u
 04/20: salmenta Florin bezeroari, 2.500 unit, 3,9€/u
 04/30: erosketa Lira hornitzaileari, 4.000 unit, guztira 14.000 € ordainduta.

Bete ezazu biltegi fitxa FIFO eta batez besteko prezio haztatuaren (BPH) metodoak
erabiliz, eta kalkula ezazu bukaerako izakinak eta izakin horien balioa.

(USE, 2017ko ekaina, A2)

4.- INDUTEX enpresak osagai elektronikoak ekoizten ditu. Urtean, 15.000 kg material
kontsumitzen ditu, eta bere ohiko hornitzaileari material horien 10 eskaera egiten dizkio
urtean zehar. Hornitzaileak, eskaera bidaltzeko, 12 egun behar ditu batez beste, eta
denbora-tarte horretan, INDUTEXek 500 kg kontsumitzen ditu osagai elektronikoen
ekoizpenean. Biltegian duen batez besteko maila 800 kg bada, kalkula ezazu:
a) Segurtasun-stockaren bolumena

b) Eskaera puntua

c) Biltegiratzeko batez besteko denbora (EZ EGIN)

d) Egin adierazpen grafikoa

e) Zer gertatuko litzateke hornitzailea 8 egun atzeratuko balitz? Jarrai lezake enpresak
ekoizten?

(USE, 2017ko uztaila, A3)

5.- MOBELAN SAL enpresak 25 langile zituen iaz, haien lan-egutegia 235 egunekoa
izan zen, eguneko 8 ordu lan eginez, eta enpresak 705.000 unitate ekoitzi zituen.

Aurten 28 langile izan ditu, lan-egutegia 236 egunekoa izan da, 8 ordu lan eginez, eta
enpresak 1.057.280 unitate ekoitzi ditu.

Kalkula ezazu:

a) Urte bakoitzeko produktibitatea. Azaldu ezazu lortutako datuen esanahia.


b) Produktibitatearen igoera- edo jaitsiera-ehunekoa, eta egin ezazu iruzkin bat
emaitza horri buruz.
c) Zenbat ekoitzi behar luke enpresak aurten iazko produktibitatea errepikatzeko?
d) Aurten, sektoreko enpresen produktibitatea 23,60 unitate/lanordu izan da. Azter
ezazu MOBELAN enpresaren aurtengo produktibitatea sektorearekin
alderatuta.

(USE, 2017ko uztaila, B2)

You might also like