You are on page 1of 1

NARRAZIOA: GELA BITXI BAT

Hamaika eta erdiak ziren. Atsedenaldia bukatu zen, eta beti bezala, klaserantz
abiatu nintzen, barrura sartu eta nire lekuan eseri nintzen, dena oso arrunta. Maisua
klasean sartu zen, eta hasieran dena ondo zihoan, baina konturatu zen bere
ordenagailua gela konkretu batean utzi zuela. Ikasleek beti esaten zuten gela arraro
horretan gauza bitxiak gertatzen zirela, baina nik ez nuen sinesten frogarik ez
zeudelako.

Gela horren barruan piano bat zegoen, eta jendeak esaten zuen noizbehinka pianoa
entzuten zela inor barruan egon gabe. Maisuak laguntzaile bat eskatu zuen bere
ordenagailuaren bila joateko, baina inor ez zen ausartu. Orduan berak jakinda nik
mamuetan ez nuela sinisten, eskatu zidan haren bila joateko, eta nik, beldur barik,
baietz esan nion.

Jadanik gela beldurgarriaren korridorean nengoen eta bat-batean hotzikara bat


sentitu nuen gorputz osoan, baina ez nion garrantzi handirik eman.Orduan aterantz
abiatu nintzen. Ate hori giltz batekin zabaldu behar zen, giltza sartu nuen eta
segurtasun guztia kendu eta gero saiatu nintzen zabaltzen, baina asko kostatzen
zitzaidan, nabaritzen nuelako norbait beste aldetik indarra egiten zegoela ,nik atea
ez zabaltzeko. Azkenean lortu nuen zabaltzea, baina barrura sartzean ez nuen inor
ikusi.

Maisuaren ordenagailua hartu eta ziztu bizian gela horretatik atera nintzen. Atea itxi
ondoren, gelaren barruan kolpe sakon bat entzun zen, eta horren ostean, segundu
batzuetan, dena gelditu zen isiltasunean. Bat-batean, pianoa hasi zen jotzen, nik,
beldurtuta, korrika egin nuen klaserantz, eta duintasuna ez galtzeko ezer gertatu ez
balitz sartu nintzen.

You might also like