You are on page 1of 2

LAPURRETA ANTIGUALEKO GAUZEN DENDAN

Hector Bengoari, antzinako objektuen denda baten jabeari, lapur maskaratu batek eraso egin
zion astearte gauean. Bi egun lehenago, Bengoak enkante batean parte hartu zuen, “udako
enkantean” hain zuzen ere, eta bertan, dendarako ondasun ugari erosi zituen.

Biltegietatik eta lantegitik pieza txiki eta baliotsu


ugari lapurtu zizkioten eta Bengoari berari buruan
kokoteko gogor bat eman zioten. Goizean goiz,
Amaia Etxebarria inspektoreak ospitalera bisita egin
zion lehen galdeketa egiteko.

"Tipo handia zen", esan zion Bengoak, “ni baino


altuagoa. Sorbalda zabalak, gihartsua… badakizu,
eraikuntzako peoi bat bezala. Dendako argi nagusia itzali berri nuenean, nire gainera etorri zen
zuzenean. Ezin izan nuen ondo ikusi eta, gainera, maskaratuta zegoen. Aurpegia zapaltzen zion
sare bat zeraman, eta arropa beltz estuak. Burdinazko makila hartu eta indar guztiarekin bota
nion. Besoarekin gelditu zuen, baina min hartu behar izan zuen. Nolanahi ere, berak kolpe
ederra eman zidan. Gero, hemen esnatu nintzen. Badirudi ez daukadala garuneko lesiorik
baina sudurra hautsita daukat. Medikuek zortea izan dudala diote eta nik ere horrela uste dut.
Kankailu hori aurkitzea espero dut, inspektorea. Munstro bat da

Lehenago iritsitako agenteek dendaren inguruak goitik behera miatu zituzten eta lau
susmagarri nagusien zerrenda egin zuten Etxebarria inspektoreak galdekatu zitzan.
Galdeketa Gontzal Herrerorekin hastea erabaki zuen, Bengoaren laguntzailearekin.

Herrero galdeketa gelan sartu zen, praka dotoreak zeramatzan eta


alkandora almidoitu garbia, lepoa zabalik eta mahukak gora jasota.
Atsekabetuta eta kezkatuta zirudien, eta izerditan zegoen. Herrero ez
zen Hector Bengoa baino altuagoa, metro eta hirurogeita hamar
neurtuko zituen eta, gainera, mehea zen. "Hector ondo dago?" galdetu
zion Etxebarriari sartu bezain pronto. Inspektoreak buruaz baiezko
keinua egin zuen eta Herrero berehala lasaitu zen.

"Jainkoari eskerrak", esan zuen. “Suposatzen dut atzo gauean zer egin
nuen jakin nahi duzula, inspektorea. Bostak aldera irten nintzen lanetik
eta etxera joan nintzen zuzenean. Nire emaztea Vicky eta biok ondoko
bizilagunekin afaldu genuen, bederatziak arte egon ginen haien etxean.
Guztiekin hitz egin behar duzula ulertzen dut, inspektorea, baina laster joaten utziko nauzula
espero dut. Vicky kezkatu egingo da bestela.

Markel Gorrotxa, Bengoaren laguntzailea izan zen Herrero baino lehen. Susmagarri gehienak
bezala, gizon altua eta gihartsua zen. Bakeroak zeramatzan jantzita, eta larruzko jaka iluna
alkandora botoidun baten gainean.

"Hilabete batzuetan zehar lan egin nuen Hector zaharrarentzat",


esan zuen. Izerditan zegoen bera ere. Eta gaineratu zuen: "Ez zen
lan txarra, baina oso aspergarria zen, badakizu? Egia esan, ez
zaizkit traste zahar horiek interesatzen. Saiatu nintzen, baina
kokoteraino bukatu nuen. Nire neskari ez zaio gustatzen ni
lanpostuak uzten ibiltzea, beraz, Hectorrek ni kaleratzea lortu
nuen. Atzo? Bart ez nintzen hirian egon, lagun pare bat ezagutu
nituen eta pote batzuk hartu genituen. Haiek baieztatuko dizute.”
Txus Martinez susmagarriak Gorrotxaren gorpuzkera bera zuen, haserre aurpegia eta ilea oso
labur, ia kaskamotz. Mahuka motzeko kamiseta argia eta galtza dotoreak zituen.

"Bai, zaharra ezagutzen dut", esan zuen. “Baina ez naiz


inoiz bere dendan egon. Ez naiz horrelako lekuen zalea;
izan ere, nire gelan baditut nahikoa altzari eta argazki
zahar. Seietan irten nintzen lanetik, merkatuan janaria
erosi, eta gero tabernetan ibili nintzen. Hori da guztia. Ez,
ez dut gogoan gaua non amaitu nuen. Pare bat trago
hartu nituen Taberna irlandarrean, zaharraren dendako
kalearen ondoan, eta gero paseoan ibili nintzen,
batzuetan hori egiten dut. Ezagutzen ez nituen taberna
pare batean gelditu nintzen. Gauza berriak probatu behar
dira, ez al duzu uste?”

Azken susmagarria, Gustavo Sarriegi, ezaguna zen lapurreta eta atrako txikiak egiten zituelako.
Gau askotan egon ohi zen Martinezek aipatutako taberna irlandarrean. Gizon bulartsua zen
hura ere, eta metro eta laurogei baino gehiagoko neurria zuen. Praka laburrak eta tirantedun
kamiseta zeramatzan, eta bere aurpegiko keinuagatik haserre eta urduri zirudien.

"Zer gertatzen da orain, Etxebarria?" Galdetu zuen.


“Inspektore ospetsuak kuotara iritsi behar duela?
Hiruhilekoaren zerrendako "Sarriegi izorratu" laukia
markatu behar al duzu? Ez diot inori ezer egin, eta
hori ofiziala da. Bart? Tabernan nengoen, ondo
dakizunez. Bostak aldera iritsi nintzen eta ez nintzen
bertatik mugitu itxi arte. Sara tabernan ari zen lanean,
berak baieztatuko dizu, berak eta beste dozena bat
lagunek.

Orduan, zer? Geratuko naiz ala joango naiz? Bero


jasanezina egiten du hemen.”

Etxebarria galdeketa gelatik irten eta guardiako sarjentuari keinu egin


zion buruaz.
"Gizon horietatik hiruk alde egin dezakete", esan zuen.

Nor da Etxebarriaren susmagarria, eta zergatik?

PISTA: Urteko denboraldia

You might also like