You are on page 1of 5

1.- ZER DA GERRA HOTZA?

1945etik 1991ra bitartean izandako nazioarteko harreman-sistema da.

Mundua bi bloketan zatitu zen


MENDEBALDEKO BLOKEA EKIALDEKO BLOKEA

NAGUSITASUNA AEB SESB

POLITIKA Sistema politiko demokratikoa Sistema politiko totalitarioa

EKONOMIA Kapitalista Planifikatua, hau da, estatuak


ondasunak ekoizteko eta banatzeko
prozesua arautzen duen ekonomia
sistema.

IDEOLOGIA Liberala Marxista

AEB eta SESBk segurtasuna lortzea eta eragin-eremua zabaltzea bilatzen zuten. Horretarako,
baliabide guztiak baliatu zituzten, zuzeneko gatazka izan ezik.


- Etengabeko armamentu-norgehiagoka, batez ere, armategi nuklearrari dagokionez.
- Propaganda ideologikoa.
- Zerbitzu sekretuen bitartez (CIA eta KGB) subertsio eta aurkako blokearen espioitza.
- Eragin-eremuen mugatzea.
- Presio politikoak eta ekonomikoak, bai aliatuei, bai aurkako blokeko estatuei.
- Tokian tokiko gerrak inguruko lurraldeetan, horien bidez, blokeek euren agindupeko lurrak
hedatu nahi zituzten.

2.- ZERGATIK SORTU ZEN?. Elkarren arteko mesfidantza.

AEB SESB
- Truman doktrina: Truman presidenteak - Jdanov doktrina: mundua bitan zatituta
1947an ezarri zuen kanpo-politika. zegoenez, herrialdeek bi aurkarien
artean aukeratu behar zuten:
- Sobietarren eragina geldiaraztea “inperialistak” (Estatu Batuak) eta
nahi zuten Europako estatuek “antiinperialistak” (SESB).
AEBen laguntza jasoko zuten. - Kominform (Alderdi Komunisten
Informazio Bulegoa) sortu zuten.

3.- GATAZKAK GERRA HOTZEAN

3.1.- Alemaniaren Banaketa Eta Berlingo Krisia.

- Gerra Hotzeko lehen krisi handia

Gerra amaitzean, Alemania lay¡u eremutan banatu zuten, eremu bakoitzean herrilade aliatu batek
administratua: Estatu batuak, Frantzia, Erresima Batua eta SESB. Berlin sobietarren eremuan
zegoen.
Londreseko Konferentzian (1948) mendebaldeko hiru potentzien eremuak estatu bakarrean batzea
erabaki zuten. Berlin ere.
Stalinek Berlin lurrez blokeatu zuen baina AEBak hiria airetik hornitzea lortu zuen aireko zubi
baten bidez. Hori ikusita Stalin 1949an blokeoa kendu zuen.

1949an lurreko blokeoa desagertu ondoren Alemania (eta Berlin) bi zatitan banatu zuten:

- Alemaniako Errepublika Federala (AEF): britainiarrak, frantziarrak eta estatubatuarrak


okupatutako eremuetan.
- Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED): sobietarrak okupatutako eremuan.

3.2.- Korea

- KOREA
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Korea bi estatutan banatu zuten 38º paraleloan:
Ipar Korea: sobietarren eraginpean
Hego Korea: estatubatuarren eraginpean

Kim II Sungek, Ipar Koreako lider komunistak, Hego Korearen inbasioari ekin zion. Estatu batuek
berehala erreakzionatu zuten eta Nazio batuen Segurtasun Kontseiluak inbasioa gaitzestea lortu
zuten. Horregatik hasi zen Koreako Gerra.

- KOREAKO GERRA (1950-1953)


NBEk esku hartzea onartu zuen: AEBak (MacArthur jenerala) esku hartu zuen Hego Korearen alde.
Txinak Ipar Korearen alde egin zuen.
1953an armistizioa sinatu zuten garaile argirik gabe: muga 38º paraleloan mantendu zuten.

3.3.- Misilen krisia

- Kuba

Kuba Estatu Batuen aliatua zen 1959an Fidel Castrok boterea lortu zuen arte.
Estatu Batuak arriskutzat jotzen du Castroren erregimena:
- Bere kostatik 150 km-tara dagoen sobietarren aliatua.
- Iraultza-mugimenduak eragin dezake Latinoamerikako herrialdeetan.
Horregatik, 1961ean, Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA) Kuba inbaditu nahi izan zuten
Cochinos badiatik.

COCHINOS BADIAKO INBASIOA (1961)


Kubatar erbesteratuek, Estatu Batuen laguntzarekin, Kuba inbaditzeko egin zuten saiakera da.
Sobietarren laguntzari esker inbasioak porrot egin zuen.

- MISILEN KRISIA (1962): Gerra Hotzeko gatazka arriskutsuena

Sobietar Batasunak misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak bidali zituen Kubara → estatubatuarren
espioitza zerbitzuak mugimendu horren berri izan zuen. Orduan, John F. Kennedyk Kubaren itsas
blokeoa agindu zuen eta sobietarrei misilak kentzeko ultimatuma eman zien.

- Gatazka zuzena lehertzear egon zen: Estatu Batuetako itsasontziek Kubara hornigaiak
zeramatzan sobietar konboi bati gelditzeko agindu zioten, baina sobietarrek aurrera
jarraitu zuten.
- Khrustxevek itsasontziak erretiratzeko eta arrapalak kentzeko agindua eman zuen.

Elkarrizketarako bide berriak beharrezkoak zirela ohartu ziren: eta TELEFONO GORRIA asmatu
zuten bi potentzien arteko harreman zuzena bideratzeko.

3.4.- Berlingo bigarren krisia (1961)

Alemaniako Errepublika Demokratikoaren biztanle askok (gazteenak, prestatuenak…) Alemaniako


Errepublika Federalera ihes egiten zuten. Ihes hori saihesteko 1961ean Ekialdeko Alemaniak
Berlingo harresia eraiki zuen hiriaren bi aldeak bereizteko.
- “Lotsazko harresia” izenarekin ezaguna izan zen.
- Gerra Hotzaren ikur ezagunena bihurtu zen.

3.5.- Vietnamgo guda

Deskolonizazio gerraren ondoren Frantziak Indotxina (Laos, Kanbodia eta Vietnam) galdu zuen.
Genevako Hitzarmenean Vietnam bi estatutan zatitzea erabaki zen, muga 17º paraleloan zegoelarik:

- Ipar Vietnam: Ho Chi Minh-en erregimen komunistak gobernatzen zuen.


Hiriburua: Hanoi
- Hego Vietnam: Ngo Dinh Diem-en diktadura kapitalista baina AEBren babesarekin.
Hiriburua: Saigon

- VIETKONG:
- Hego Vietnamen sortu zen gerrilla komunista.
- Helburua: gobernua erortzea

- Vietkong-ari aurre egiteko Estatu Batuek Hego Vietnamgo gobernuari laguntza eman zion:
- 1964an estatubatuarren esku-hartze zuzena hasi zen.
- Taktikak: soldadu kopuru handiak bidaltzea eta arma kimikoak eta bonbardaketa
masiboak erabiltzea.

Gerra amaitzearen arrazoiak:

- Estatu Batuak ezin izan zuen gerrilla menderatu gerrillak herriaren laguntza baitzuen.
- Gerraren irudi ikaragarriak telebistan erakutsi zituzten.
- Gatazkaren aurkako mugimendua zabaldu zen Mendebaldeko herrialdeetan.
- 1969an Richard Nixonek presidente izendatu zuten, gerra amaituko zuela aginduta.

1973an AEBk tropak erretiratu zituen.


Borroka 1975era arte luzatu zen Vietkongeko eta Ipar Vietnamgo tropek Saigon hartu zutenean.
1976an Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen (sobietarren aldekoa)

Gerraren ondorioak larriak izan ziren Estatu Batuarentzat:

- Prestigioa galdu zuen.


- Historian izandako porrot militar handiena (hildako soldaduak: 50.000; zauritutakoak: 150.000)
jasan zuen.
- Ondorengo gobernuek mugatu zituzten kanpoko esku-hartze militarrak.

4.- Gerra Hotzaren susperraldia eta amaiera

4.1.- Sobietarren ofentsiba

- Estatu Batuak ahuldurik zegoen 70. hamarkadaren bigarren erdian:


- Arrazoiak
- Vietnamgo Gerraren porrota.
- Petrolioaren 1973ko krisiak ekonomia-egoera larria eragin zuen.
- SESB sendotuta zegoen:
- Arrazoiak:
- Erregimen komunistak Asian hedatu zirelako: Laos, Kanbodia eta Vietnam.
- Petrolioaren krisiak eragin gutxi izan zuen.


Moskuk boterea handitzeko aprobetxatuko du: 1977an misil nuklearrak kokatuko ditu
estrategikoki Ekialdeko Europan.
4.2.- 1979: Funtsezko urtea. AFGANISTANGO GERRA (1979-1989)

Afganistango gobernuak laguntza eskatu zion Sobietar Batasunari gerrilla armatuaren erasoei
erantzuteko. Egoeraz baliatuta, SESBk herrialdea inbaditu zuen:
Helburua:
- Fundamentalismo islamikoaren hedapena gelditzea.
- Gobernua boterean eustea eta Indiako Ozeanoan eta Persiar golkoan posizioak
hartzea.
- Sobietarren eragin eremutik aldentzeko asmoa zuten beste herrialdeei ohartaraztea.
Gerrillak AEBn, Pakistanen eta Saudi Arabiaren laguntza jaso zuen eta sobietarrei ezinezkoa egin zitzaien
garaipena lortzea. → Porrot izugarria izan zen SESBentzat.

4.3.- AEBn ERREAKZIOA

1981an Ronald Reagan presidente berriak Estatu Batuen nagusitasuna berreskuratu nahi zuen,
orduan, kanpo-politika oldarkorrera itzuli zen.
- “Zero aukera”: Reagenk sobietarrei eman zien ultimatuma
- Bi potentziek misil guztiak kendu behar zituzten Europatik, bestela AEBak misil
ugari jarriko zituen Mendebaldeko Europan.
- 1983an SESBk negozioazioak utzi zituen eta AEBk irismen ertaineko 572 misil jarri zituen.

AEB gobernuak izugarri handitu zituen gastu militarrak eta arma berriak sortzeko ikerketa. Defentsa
Estrategikoko Ekimena: “Galaxietako Gerra”, hau da,
- Espazioko ezkutu bat garatzea, eraso nuklearra gertatuz gero, sobietar misilak suntsitzeko.

4.4.- GERRA HOTZAREN AMAIERA

a) Gorbatxoven gobernua

Mikhail Gorbatxovek SESBeko boterera heldu zenean 1985an elkarrizketa-politika gauzatu zuen
Estatu Batuekin:
Helburua:
- Armamentu-norgehiagoka gelditzea.
- Gastu militarra murriztea.
Harremanen aldaketaren lehen adierazpena Washingtongo Ituna (1987) sinatu zuten irismen
ertaineko misilak desegiteko. Ondorioz,
- 1989an SESBk bere tropak erretiratu zituen Afganistandik.
- Sobietar tropak Ekialdeko Europatik erretiratu zituzten.
- Sobietar Batasunaren irekitasun politikoa eta ekonomikoa gauzatu zuen.

b) Iraultza demokratikoak

1989an Ekialdeko Europan gauzatu ziren manifestazio publikoak eta altxamendu baketsuak.

ONDORIOAK: Europako erregimen komunisten erorketa


- Berlingo harresiaren desegitea (1989)
- Alemaniaren bateratzea (1990)

Mugimendu demokratikoa ia bloke komunista osora hedatu zen:

- TXINA: Ikasleek demokraziaren aldeko protesta antolatu zuten → Tiananmen plaza okupatu
baina Gobernuak indarkeriaz erantzun zuen.

You might also like