You are on page 1of 4

ZER DA GUERRA HOTZA?

1945etik 1991ra bitartean izandako nazioarteko harreman-sistema da eta mundua 2 bloketan zatitu zen.

MENDEBALDEKO BLOKEA EKIALDEKO BLOKEA


Nagusitasuna: AEB SESB
Politika: Sistema politiko Sistema politiko totalitarioa
demokratikoa
Ekonomia: Planifikatua, hau da,
Kapitalista estatuak ondasunak
ekoizteko eta banatzeko
prozesua arautzen duen
ekonomia sistema.
Ideología: liberala Marxista

AEB eta SESBk segurtasuna lortzea eta eragin-eremua zabaltzea nahi zuten. Horretarako baliabide guztiak
baliatu zituzten, zuzeneko gatazka izan ezik.

- Etengabeko armamento-norgehiagoka, batez ere, armategi nuklearrari dagokionez.


- Propaganda ideologikoa.
- Zerbitzu sekretuen bitartez (CIA eta KGB) subertsio eta aurkako blokearen espioitza.
- Eragin-eremuen mugatzea.
- Presio politikoak eta ekonomikoak aliatuei eta aurkako blokeko estatuei.
- Tokian tokiko gerrak inguruko lurraldeetan, horien bidez, blokeek euren agindupeko lurrak hedatu nahi
zituzten.

ZERGATIK SORTU ZEN? Elkarren arteko mesfidantza

AEB: Truman doktrina  kanpo politika ezarri zuen 1947an. Eta Sobietarren eragina gelditu nahi zuten
Europako estatuek AEBen laguntza jasoko zuten.

SESB: Jdanov doktrina  mundua bitan zatituta zegoenez, herrialdeek 2 aurkarien artean aukeratu behar
zuten: “inperialistak” (Estatu Batuak) eta “antiinperialistak” (SESB)

Kominform  (Alderdi Komunisten Informazio Bulegoa) sortu zuten.

GATAZKAK GERRA HOTZEAN

Alemaniaren Banaketa eta Berlingo Krisia: Gerra Hotzeko lehen krisi handia

Gerra amaitzean, Alemania 4 eremutan banatu zuten eta aliatu batek administratzen zuen: Estatu Batuak,
Frantzia, Erresuma Batua eta SESB. Berlin sobietarren eremuan zegoen.

Londreseko Konferentzian: mendebaldeko 3 potentzien eremuak estatu bakarrean batzea erabaki zuten eta
Berlin ere.

Stalinek Berlin lurrez blokeatu zuen baina AEBak hiria airetik hornitzea lortu zuen aireko zubi baten bidez.
Ondorioz, Stalin blokeoa kendu zuen. Lurreko blokeoa desagertu ondoren Alemania eta Berlin bi zatitan
banatu zuten:

- Alemaniako Errepublika Federala: britainiarrak, frantziarrak eta estatubatuarrak okupatutako


eremuetan.
- Alemaniako Errepublika Demokratikoa: sobietarrak okupatutako eremuan.

KOREA: 2.Mundu Gerraren ondoren Korea 2 estatutan banatu zuten 38º paraleloan:

- Ipar Korea: sobietarren eraginpean / Hego Korea: estatubatuarren eraginpean


Kim II Sungek (Ipar Koreako líder komunista) Hego Korearen inbasioari ekin zion. Estatu Batuek
erreakzionatu eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak inbasioa gaitzestea lortu zuten, horrela hasi zen
Koreako Gerra.

KOREAKO GERRA

- NBEk esku hartzea onartu zuen: AEBak (MacArthur jenerala) esku hartu zuen Hego Korearen alde.
Txinak Ipar Korearen alde egin zuen.

- Armistizioa sinatu zuten garaile argirik gabe: muga 38º paraleloan mantendu zuten.

Misilen krisia:

Kuba: Estatu Batuen aliatua zen Fidel Castrok boterea lortu zuen arte. Estatu Batuak arriskutzat jotzen du
Castroren erregimena:

- Bere kostatik 150 km-tara dagoen sobietarren aliatua.


- Iraultza-mugimenduak eragin dezake Latinoamerikako herrialdeetan.

Horregatik, CIAk Kuba inbaditu nahi izan zuten Cochinos badiatik.

COCHINOS BADIAKO INBASIOA

Kubatar erbesteratuek, Estatu Batuen laguntzarekin, Kuba inbaditzeko egin zuten saiakera da. Sobietarren
laguntzari esker inbasioak porrot egin zuen.

MISILEN KRISIA: Gerra Hotzeko gatazka arriskutsuena

Sobietar Batasunak misil nuklearrak ateratzeko arrapalak bidali zituen Kubara, estatubatuar espioitza-
zerbitzuak mugimendu hori ezagutu zuen. Orduan, Kennedyk Kubako itsas blokeoa agindu zuen eta misilak
kentzeko ultimatuma eman zien sobietarrei.

- Gatazka zuzena lehertzeko zorian egon zen: Estatu Batuetako itsasontziek Kubara hornidurak
zeramatzan konboi sobietar bat geldiaraziko zutela agindu zuten, baina sobietarrek aurrera jarraitu
zuten.
- Khrustxevek itsasontziak erretiratzeko eta arrapalak kentzeko agindua eman zuen.

Elkarrizketarako bide berriak beharrezkoak zirela ohartu ziren: eta TELEFONO GORRIA asmatu zuten bi
potentzien arteko harreman zuzena bideratzeko.

Berlingo bigarren krisia: Alemaniako Errepublika Demokratikoaren biztanle askok Alemaniako Errepublika
Federalera ihes egiten zuten. Ihesak saihesteko Ekialdeko Alemaniak Berlingo harresia eraiki zuen hiriaren
2 aldeak bereizteko.

- “Lotsazko harresia” izenarekin ezaguna izan zen.


- Gerra Hotzaren ikur ezagunena bihurtu zen.

Vietnamgo guda: Deskolonizazio gerraren ondoren Frantziak Indotxina galdu zuen. Genevako Hitzarmenean
Vietnam bi estatutan zatitzea erabaki zen, muga 17º paraleloan zegoelarik:

- Ipar Vietnam: Ho Chi Minh-en erregimen komunistak gobernatzen zuen.  Hiriburua: Hanoi
- Hego Vietnam: Ngo Dinh Diem-en diktadura kapitalista (AEBren babesarekin.)  Hiriburua: Saigon

VIETKONG: Hego Vietnamen sortu zen gerrilla komunista zen. Helburua zen gobernua erortzea. Vietkong-ari
aurre egiteko Estatu Batuek Hego Vietnamgo gobernuari laguntza eman zion:

- Estatubatuarren esku-hartze zuzena hasi zen.


- Taktikak: soldadu kopuru handiak bidaltzea eta arma kimikoak eta bonbardaketa masiboak
erabiltzea.
Gerra amaitzearen arrazoiak:

- Estatu Batuak ezin izan zuen gerrilla menderatu gerrillak herriaren laguntza zuelako.
- Gerraren irudi ikaragarriak telebistan erakutsi zituzten.
- Gatazkaren aurkako mugimendua zabaldu zen Mendebaldeko herrialdeetan. Richard Nixonek
presidente izendatu eta gerra amaituko zuela aginduta.

AEBk tropak erretiratu zituen. Borroka luzatu zen Vietkongeko eta Ipar Vietnamgo tropek Saigon hartu
zutenean. 1976an Vietnam batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen (sobietarren aldekoa).

Gerraren ondorioak larriak izan ziren Estatu Batuarentzat:

- Prestigioa galdu zuen.


- Historian izandako porrot militar handiena jasan zuen.
- Ondorengo gobernuek mugatu zituzten kanpoko esku-hartze militarrak.

Gerra Hotzaren susperraldia eta amaiera

Sobietarren ofentsiba

Estatu Batuak ahuldurik zegoen 70. hamarkadaren bigarren erdian:

- Arrazoiak: Vietnamgo Gerraren porrota eta Petrolioaren krisiak ekonomia-egoera larria eragin zuen.

SESB sendotuta zegoen:

- Arrazoiak: Erregimen komunistak Asian hedatu zirelako: Laos, Kanbodia eta Vietnam eta Petrolioaren
krisiak eragin gutxi izan zuen.

Moskuk boterea handitzeko aprobetxatuko du: misil nuklearrak kokatuko ditu estrategikoki Ekialdeko
Europan.

1979: Funtsezko urtea. AFGANISTANGO GERRA

Afganistango gobernuak laguntza eskatu zion Sobietar Batasunari gerrilla armatuaren erasoei erantzuteko.
Eta SESBk herrialdea inbaditu zuen:

Helburua:

- Fundamentalismo islamikoaren hedapena gelditzea.


- Gobernua boterean eustea eta Indiako Ozeanoan eta Persiar golkoan posizioak hartzea.
- Sobietarren eragin eremutik aldentzeko asmoa zuten beste herrialdeei ohartaraztea.

Gerrillak AEBn, Pakistanen eta Saudi Arabiaren laguntza jaso zuen eta sobietarrei ezinezkoa egin zitzaien garaipena
lortzea. → Porrot izugarria izan zen SESBentzat.

AEBn ERREAKZIOA

1981an Ronald Reagan presidente berriak Estatu Batuen nagusitasuna berreskuratu nahi zuen, orduan,
kanpo-politika oldarkorrera itzuli zen.

“Zero aukera”: Reagenk sobietarrei eman zien ultimatuma Bi potentziek misil guztiak kendu behar
zituzten Europatik, bestela AEBak misil ugari jarriko zituen Mendebaldeko Europan. SESBk negozioazioak
utzi zituen eta AEBk irismen ertaineko 572 misil jarri zituen.

AEB gobernuak handitu zituen gastu militarrak eta arma berriak sortzeko ikerketa. Defentsa Estrategikoko
Ekimena: “Galaxietako Gerra”, hau da:
- Espazioko ezkutu bat garatzea, eraso nuklearra gertatuz gero, sobietar misilak suntsitzeko.

GERRA HOTZAREN AMAIERA

Gorbatxoven gobernua: Mikhail Gorbatxovek SESBeko boterera heldu zenean elkarrizketa-politika gauzatu
zuen Estatu Batuekin:
Helburua:

- Armamentu-norgehiagoka gelditzea.
- Gastu militarra murriztea.

Harremanen aldaketaren lehen adierazpena Washingtongo Ituna sinatu zuten irismen ertaineko misilak
desegiteko. Ondorioz:

- SESBk bere tropak erretiratu zituen Afganistandik.


- Sobietar tropak Ekialdeko Europatik erretiratu zituzten.
- Sobietar Batasunaren irekitasun politikoa eta ekonomikoa gauzatu zuen.

Iraultza demokratikoak: Ekialdeko Europan gauzatu ziren manifestazio publikoak eta altxamendu
baketsuak.

ONDORIOAK: Europako erregimen komunisten erorketa

- Berlingo harresiaren desegitea


- Alemaniaren bateratzea

Mugimendu demokratikoa ia bloke komunista osora hedatu zen:

- TXINA: Ikasleek demokraziaren aldeko protesta antolatu zuten → Tiananmen plaza okupatu baina
Gobernuak indarkeriaz erantzun zuen.

You might also like