You are on page 1of 2

Burua

KARMELE JAIO / DEIA / 2021-10-30

O RAIN, pandemiaren ondoren (edo pandemian oraindik), herritarren artean

arazo psikologikoen gorakada handia gertatu dela egiaztatu denean, behin entzun
nuen zerbait etorri zait burura: pertsona egolatrak eta nartzisistak ez direla inoiz
psikologoengana joaten, beren kaltetuak joaten direla. Eta benetan uste dut gure
bizitzako uneren batean psikologoarengana joatea gero eta normalizatuago dagoen
arren, gehiago joaten direla psikologikoki gaizki dauden beste pertsona
batzuengatik kaltetuak direnak, psikologikoki gaizki dauden horiek baino.

Horrela, psikologoarengana doa, adibidez, seme nerabeak bizitza ezinezkoa egiten


dion ama, edo bikotekideak tratu txar psikologikoak ematen dizkion emakumea,
edo klasean jasaten duen bullying-aren ondorioz antsietate-erasoak dituen ikaslea
edo nagusien botere-abusua jasaten duen langilea...

Zer moduz zauden galdetzen dizutenean, batzuetan gogoa izaten dugu esatek gu,
bueno, baina ingurukoek ez digutela askotan erraz jartzen. Eta argi daukagu hori
konpontzeko ez dela nahikoa bakarrik ingurune horrek zugan sortzen dituen
ondorioen gainean lan egitea.
No sos vos, soy yo argentinar film ezagun baten izenburua da. Kasu askotan, ordea,
izenburu errealistagoa litzateke beste hau: "No soy yo, sos vos". Agian zu izango
zara, eta ez ni, tratamendu psikologiko bat edo beste terapia motaren bat behar
duena, besteak izorratzeari uzteko behingoz. Baina, oro har, gertatzen da inguruan
mina sortzen duenak askotan ez duela onartu ere egiten, eta are gutxiago onartuko
duela agian espezialistaren batek ikustea behar duela bere oldarkortasuna
desarmatzeko, adibidez, bere egolatria desegiteko, bere enpatia gaitasuna
aktibatzeko, edo bere frustrazioak bideratzeko bere inguruko jendearengana
jaurtitzeko arma bihurtu ez daitezen.

Eta horrela, kabinete psikologikoak beste pertsona batzuen biktimaz beteta dauden
bitartean, pertsona horiek, kasu askotan, lasai bizitzen jarraitzen dute, sortzen
duten kutsadura psikologikoaz ohartu gabe.

MINTZAMENA

GAIA KOKATZEKO

- Zer dio Karmele Jaiok?


- Zer azpimarratuko zenuke testu honetatik? Zergatik?

EMAN ZURE IRITZIA

- Zuk zer diozu? Zeintzuk dira auzi honen ondorioak? Arazo honek badu
konponbiderik?

You might also like