You are on page 1of 5

3.

Gaia Problema aritmetikoak


1. Aurreko urtean Albertok 350 € gastatu zuen telefonoan. Aurten 378 € ordaindu ditu. Zein izan
da izan duen igoera (ehunekoa)?

2. Hiru lanorduren truke, Koldok 45 euro kobratu ditu. Zenbat kobratuko du 12 lanorduren truke?

3. Bost langilek sei ordu behar dituzte kamio bat deskargatzeko. Zenbat denbora beharko dute bi
langilek lan bera egiteko?

4. Zortzi langilek zelai bat segaz ebakitzen dute 15 egunetan. Zenbat denbora beharko dute 12
langilek?

5. Bost kilogramo haragik 65 euro kostatzen dute. Zenbat kostatuko dute zortzi kilogramok?

6. 80 km-ko ibilbidean, automobil batek 5,4 litro gasolina kontsumitu ditu. Zenbat kontsumituko
du 120 km-ko ibilbidean?

7. Batez beste 120 km/h-ko abiadura daraman tren batek 4 ordu behar ditu ibilbide jakin bat
egiteko. Zenbat denbora beharko luke distantzia hori bera egiteko batez beste 150 km/h-ko
abiaduran joango balitz?

8. Enpresa batek 20 pertsona kontratatu ditu parke bat 12 egunetan garbitzeko. Zenbat pertsona
beharko dira parke bera 10 egunetan garbitzeko?

9. 18 kilogramo gariarekin 15,4 kg irin lortu dira. Zenbat irin lortuko da 90 kg garirekin?

10. 12 libra esterlinen truke 15,24 euro eman badizkigute, zenbat euro emango dizkigute 20 libren
truke?

11.Abeltzain batek 90 behi 24 egunez elikatzeko pentsua dauka. Beste 30 behin erosten baditu,
zenbat egunez elikatu ahal izango ditu abere guztiak pentsu-kantitate berarekin?

12. Hogei langilek sei egunetan 80 zapata-pare egiten badituzte, zenbat egun beharko dituzte
hogeita bost langilek berrehun zapata-pare egiteko?

13. Hamabost zaldi hogeita hamasei egunez elikatzeko 180 kg belar behar dira. Zer belar-kantitate
behar da berrogeita zortzi zaldi berrogei egunez elikatzeko?

14. Bulego batean lan bat egiteko, 7 administrarik egunean sei orduz lan eginez 80 egun behar izan
dituzte. Zenbat egun beharko dituzte lau administrarik lan bera egiteko, egunean 10 ordu lan
eginez?

15. Zortzi txorrotek 12 ordu behar dituzte 400 m3-ko edukiera duen edateko ur-gordailu bat
betetzeko. Zenbat denbora beharko dute horien pareko 6 txorrotek 600 m3-ko gordailu bat
betetzeko?
1
16. Garraio-enpresa batek 7,50 € kobratzen dizkit 8 kg-ko pakete bat 180 km-ra dagoen hiri batera
bidaltzeko. Zenbat ordainduko dut 12 kg-ko pakete bat 250 km-ra dagoen hiri batera
bidaltzeko?

17. Bi makinak, 6 orduko jardunean, 1500 kWh kontsumitzen dituzte eguneko. Zenbat
kontsumituko dute egunean 8 orduz diharduten 3 makinak?

18. 10 m-ko luzera eta 2 cm2-ko sekzioa duen metalezko barra batek 8,45 kg-ko pisua du. Zer pisu
izango du 5 m-ko luzera eta 7 cm2-ko sekzioa duen metal bereko barra batek?

19. Lau meatzarik 10 metroko luzerako galeria zabaldu dute 9 egunean. Zenbat metro irekiko
dituzte 6 meatzarik hamabost egunean?

20. Bost langilek egunean sei orduan lan eginda, 12 egun behar izan dituzte horma bat egiteko.
Zenbat langile behar ditugu horma 9 egunean egiteko, egunean 10 ordu lan eginda?

21.Muntaketa-katean hamazazpi langilek, egunean 8 orduz lan eginda 850 irrati muntatzen dituzte
astean. Zenbat ordu egin behar dute lan egunean 1000 irrati egiteko hiru langile gehituko
zaizkiela kontuan hartuta?

22. 200 m-ko luzera eta 80 m-ko zabalera duen soroan, 4800 kg gari bildu da. Nolako uzta lortuko
dugu 190 m-ko luzera eta 90 m-ko zabalera duen sorotik?

23. Ehun langilek 300 egun behar dituzte itsasontzi bat eraikitzeko, 8 orduko jardunean. a. 20
lagun gehiago hasten badira lanean, zenbat egun aurreratuko lirateke eraikitze-lanak? b. 20
lagun gutxiago ari badira lanean, zenbat egun atzeratuko litzateke lana? c. Eta 20 lagun
gutxiago ari badira lanean, baina egunean 9 ordu jardungo balira?

24. Bi igeltserok 340 € jaso dituzte elkarrekin egindako lanaren ordainetan. Lehenengoak hiru
egun eta erdi egin zituen lan, eta bigarrenak, bost egun. Zenbat diru jasoko du bakoitzak?

25. Eraikitzaile batek 1000 € banatu nahi ditu bere enpresako hiru langileren artean,
antzinatasuneko proportzioan. Anderrek 9 urte egin ditu enpresan; Bernardok eta Karlosek,
berriz, 3 urteko antzinatasuna soilik dute. Zer zati dagokio bakoitzari?

26.Aitona batek bere biloben artean 120 karamelu banatzea erabaki du, haien adineko zati zuzenki
proportzionaletan. Bilobek 4, 6, 6 eta 8 urte dituzte, hurrenez hurren. Zenbat karamelu
dagozkio biloba bakoitzari?

27.Bi lagunek negozio bat jarri dute abian. Bietako batek atzera egiten du 8 hilabeteren buruan,
baina beste bazkideak urte amaiera arte jarraitzen du. Azken emaitza 1500 €-ko galera da.
Zenbat diru ordaindu behar du lagun bakoitzak banaketa alderantziz proportzionalki egiten
bada?

28.Bixentek eta Uxuek aurrezki-libreta bat zabaldu dute bankuan. Bixentek 400 € sartu ditu, eta
Uxuek, berriz, 800 €. Urte batzuen buruan 1380 € itzuli dizkiete. Zenbat dagokio bakoitzari?

29.Zubi bat eraikitzea erabaki dute, eta haren kostu


osoa, milioi bat eurokoa, hiru herrik ordaindu
beharko dute, zubiraino duten distantziarekiko
alderantzizko proportzionala. Zumarrena 6 km-ra
dago, Ureta 8 km.ra eta Betzaindegi 10 km-ra dago.
Kalkulatu herri bakoitzak ordaindu behar duen diru
kopurua.

30. Botika baten prezioa, BEZarik gabe, 18,75 € da. BEZ-a %4 dela jakinda, zer prezio izango du
botikak, BEZ-a barne hartuta? Beste botika batek 23,4 € balio badu BEZ-a barne, zer prezio
izango du BEZarik gabe?

31. Kalkulagailu batek 15 € balio zuen, eta %35eko deskontua egin diote. Zer prezio izango du
deskontua aplikatu ondoren?

32. Liburu batek 19,55 € kostatzen du %15eko deskontua barne. Zer prezio zuen deskontua
aurretik?

33. Denda batean salgai baten prezioa 200 €-koa da, hau %10 igo dute. Hurrengo astean, berriz,
azken prezio horrekiko %10 merkatzea erabaki dute. Zer gertatu da prezioarekin?

34. Institutu bateko 63 ikaslek, hau da kopuru osoaren %15ek, atzerrira bidaiatu dute. Zenbat
ikasle dira institutuan?

35. 90 € balio zuen berokia erosteko diru nahikoa aurreztu nuen. Dendara iritsi nintzenean, %20ko
beherapena zeukan. Zenbat ordaindu behar izan nuen? Denda berean lepoko bat erosi nuen.
Lepokoak %35eko deskontua zuen eta 9,75 € ordaindu nituen. Zenbat balio zuen
beherapenaren aurretik?

36. Gasolina litroak 0,88 € bali zituen urtarrilean, baina bi igoera izan ditu azken hiletan:
lehenengoa %5ekoa, eta bigarrena %4koa. Zenbat balio du orain gasolina litroak?

37. Leihoetan erabiltzen den aluminioaren prezioak birritan egin du gora aurten. Hasieran, %15
eta gero, %8. Baina %6 egin du behera azken hiruhilekoan. Zenbatekoa izan da igoeraren
ehunekoa urte amaieran? Amaierako prezioa 2,05 €-koa bada, zein zen hasierako prezioa?

38. Merkatari batek 150 € kostatu zizkion salgai bat saldu du eta %40ko etekina atera du. Zer
preziotan saldu du guztira salgaia?

39. Merkatari batek 28,35 eurotan saldu zuen produktu batekin %35eko etekina atera bazuen,
zenbat kostatu zitzaion produktua?
40. Ostiralean film jakin bat ikusteko zinemara joan ziren pertsonen kopurua 1230 izan zen eta
larunbatean 1599. Zein izan da ostiraletik larunbaterako ehuneko gehitzea?

3
41. Zenbat bihurtzen da 4 urtez %3,5eko interes konposatuan jarritako 2500 euroko kapitala? Eta
interes sinplean?

42. Nekazariak 24 ha-ko lursaila erosi du 1,2 €-an metro koadroa. Zorra hiru urte barru ordainduko
du osoan, urtean %3ko interes konposatua ordainduz. Zer kantitate eman beharko du guztira
hiru urte igaro ostean? Eta interesa sinplea balitz? Zein komeni zaio gehiago?

43. Banku batean urteko %4,75eko interessinplea eskaintzen digute. 5000 euroko kapitala sartzen
dugu, eta 3 urte ondoren atera egiten dugu. Zenbat diru irabazi dugu?
Interesa konposatua balitz, zenbat diru irabaziko genuke? Zein komeni zaio bankuari? Eta guri?

44. Zenbat diru bihurtzen da urteko %3,25eko interes konposatuan jarritako 15000 euroko
kapitala 3 urtetan?
4

You might also like