You are on page 1of 2

Sokrates

Irakurri testua eta erantzun galderak.

Sokrates Greziako pentsalari ospetsua izan zen. Atenas hirian jaio zen, Jesus Kristo
aurreko V. mendean, eta 71 urte zituela hil zen.
Ezer gutxi dakigu haren bizitzari buruz: eskultore xume baten seme
izan zen. Pentsalari greziarraren bizitza ikertzeaz arduratu den
historialari batek dioenez, Sokratesi buruz dakigun gauza seguru
bakarra hauxe da: heriotza-zigorra ezarri eta hil zutela.
Sokratesi buruz dakiguna bere ikasleek berari eta beraren ikaskuntzei buruz
idatzitakoa da. Alabaina, informazio hori guztia maisua hil ondokoa da, Sokratesek
bere pentsaeraren berri idaztea errefusatu baitzuen beti.
Sokratesen irakasteko bidea oso bitxia zen. Elkarrizketen bidez irakasten zuen.
Horrela, gazteengan eragin handia izatea lortu omen zuen.
Maisu handi hark bazuen xede bat: ikasleek ohiko prozeduren bidez ikasitakoa ahatz
zezaten eta beren kasa pentsatzen has zitezen. Horretarako erabiltzen zuen, hain
zuzen ere, elkarrizketaren metodoa.
Ikasleei irakasteko, Sokratesek ezjakintzat agertzen zuen bere burua eta,
poliki-poliki, ezjakina bera zela erakusten zion solaskideari. Sokratesek erabiltzen
zuen baliabide horri ironia soktatikoa esaten zaio.
Irakasleengan zalantza sortutakoan, bigarren faseari ekiten zion maisuak, hots, egia
bilatzen laguntzen zien. Metodo sokratikoaren bigarren zati horri maieutika deitzen
zaio. Grezieraz “espirituak argitzeko artea” esan nahi du hitz horrek.
Gazteen arimak galbideratzeaz eta erlijioari erasotzeaz salaturik, astaperrexilez
egindako pozoia edatera zigortu zuten jakintsua.
Horrela itzali zen greziar pentsalari ospetsuaren bizitza. Diotenez, bi printzipio hauek
hartzen zituen kontuan: “Gauza bakarra dakit: deus ere ez dakidala” eta “ezagutu
zeure burua”.
Haren ikasle eta jarratzaile leialenetakoa Platon dugu.
Platonek bere maisuaren izena defendatu zuen. “Sokratesen apologia” izeneko
lanean, maisuari heriotza-zigorra ezarri zioteneko epaiketaren berri ematen du
Platonek; “Kriton” lanean, bestalde, pentsalari entzutetsuaren bizitzako azken
egunak kontatzen ditu.

1. Zer da astaperrexila?
● Liburua
● Arma
● Landare toxikoa

2. Zer esan nahi du galbideratu hitzak?


● Norbait hondamendira eraman.
● Okerreko bidea hartu eta galdu.

3. Zer hiritan jaio zen Sokrates? Zer mendetan?

4. Zertan zetzan “ironia sokratikoa”?

5. Zer esan nahi du grezieraz “maieutika” hitzak?

6. Zertan zetzan maiutika?

7. Aipatu Sokratesi heriotza-zigorra ezartzeko eman zituzten bi arrazoi.

8. Zer bi printzipio hartzen zituen beti kontuan Sokratesek?

9. Aipatu Platonek Sokratesi buruz idatzi zituen bi lan.

10. Bere ikasleak zirela-eta, zein zen sokratesen xede nagusia? aukeratu.
● Ikasleek beren kasa pentsatzen eta egia bilatzen ikastea.
● Ezjakinarena egitea.
● Ikasleengan zalantzak piztea.

You might also like