You are on page 1of 5

Gaur egungo barne migrazioak:

EZAUGARRIAK
1975eko krisitik gaurdaino izan dira. Bestalde, migrazioaren bolumena apaldu egin zen nekazarien exodoak behera egin
zuelako eta zergatiak askotarikoagoak dira: enplegua, etxebizitzari lotutakoak, norberaren jatorriko lurraldera
itzultzea…
Emigratzen duten pertsonak ere askotarikoagoak dira: adinean (gazteak eta adinekoak); prestakuntzan (kualifikatuak
eta kualifikaziorik gabeak); eta jatorrian, egun atzerritar gehiago baitaude.
Migrazio-korronteak noranzko anitzekoak dira: irteera-eskualdeak (landa-eremua eta hiriak) eta helmuga-eskualdeak
era askotakoak baitira, eta emigrantearen probintziaren barruan eta beste batzuetan egon litezke.

GAUR EGUNGO BARNE MIGRAZIOKO KORRONTEAK


Migrazio korronte motak:
Laneko migrazioak enpleguarekin lotuta daude; lekualdatzen direnak heldu gazteak izaten dira. Landagune
atzeratuetatik, gain beheran dauden hiri industrializatuetatik datoz.
Etxebizitzarekin lotutako migrazioetan, etxebizitza merkeen bila dabiltzan gazteak edo kalitate handiko alderdietan bizi
nahi dutenek edo diruduneko heldu gazteak lekualdatzen dira. Horregatik, hiri barneko migrazioak izaten dira.
Itzulerako migrazioak biztanleria jatorrizko emigrazio-eremuetara itzultzean datza. 1975 eta 1985 artean, krisi
ekonomikoaren eta industria- birmoldaketaren ondorioz erretiroa hartutako 55 urtetik gorako pertsonak izan ziren
migratzaileak.
Ohiko mugimenduak lana, ikasketak edo aisiarako egiten diren lekualdatzeak dira. Bizilekutik lantokirako eta
ikastegirako mugimenduak eragiten dituzte.
Aldaketak migrazio korronteen fluxuetan:
Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta horrek era askotako migrazio-saldoak
eragin ditu.
– Saldo positiboak dituzte beren ekonomiaren aniztasunagatik edo hirugarren sektoreko Ariketak izateagatik probintzia
dinamikoenek eta inguruko probintzietako hiri handietatik ekonomia-Ariketak eta biztanleria hartzen dituztelako
(Kantabriak Bizkaitik).
-- Saldo negatiboak dituzte biztanleria urria dutelako, jarduera tradizionalak gailentzen direlako eta irisgarritasun-
arazoak dituztelako historikoki emigratzaileak izan diren zenbait probintziak (Soria).
-- Saldo aldizka positiboak eta negatiboak: krisialdietan probintzia emigratzaile batzuek saldo positiboak izan ditzakete
emigranteak itzultzen direlako; eta saldo negatiboak krisian emigrante horiek galtzen dituzten probintzia immigratzaile
batzuek.
Hazi egin dira eskualde bereko probintzien migrazioak. Arrazoiak: eskualdeko eta probintziako jardueraguneen sorrera
edo probintzien barruan desoreka ekonomikoak egotea.

GAUR EGUNGO BARNE MIGRAZIOEN ONDORIOAK


- Laneko migrazioek herrialdeen artean eta probintzien barneko desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen
dituzte.
- Etxebizitzarekin lotutako hiri barneko migrazioek hiriguneko eremu igorleen zahartzea eta kanpoalde hartzaileetan
biztanleria haztea eragiten dute, eta alderdiok ekipamenduz eta zerbitzuz hornitzeko premia sortzen dute.
- Emigranteen itzulerako migrazioek, berriz, erretiratuak hartzen dituzten eremuak zahartzea eta gazteenek negozio
berriak sortzea eragiten dute.
Lanarekin eta ikasketekin lotutako pendulu-moduko mugimenduek zirkulazio-arazoak sortzen dituzte hiri handietako
sarbideetan eta aisiarekin lotutako mugimenduek, berriz, diru-sarrerak areagotzea eragiten dute.

Gaur egungo kanpo migrazioak eta ondorioak:

1975etik gaurdaino, kanpo-emigrazioa nahiko txikia izan da eta emigratzeko arrazoi gehienak lan edo ikasketekin lotuta
daude. 1965 eta 2008 artean irteera gutxi izan ziren, batez ere Espainiako bizi maila hobetu zelako. Izan ere, 1980ko
hamarkadaren hasieran gora egin zuten Europarako irteerek Espainiako industria-birmoldaketa gogorra zela eta.

2008tik aurrera, krisi ekonomikoaren ondorioz gora egin du kanpo-emigrazioak, batez ere Espainiako langabeziak
bultzatuta. Emigrante gehienak hiriguneeatik datoz eta Europako herrialdeetara doaz, hala nola Erresuma Batura,
Alemaniara eta Frantziara. Haien profilari dagokionez, gazteak dira eta kualifikazio-maila ona dute kanpo-eskaria duten
lanbideetan (osasungintza eta ingeniaritza).

Emigrazio horren ondorio positiboak izan dira lan-eskaria murriztea eta langabezia-prestazio gutxiago ordaindu behar
izatea; hala ere, oro har ondorioak negatiboak izan dira, biztanleria gazte, ekintzaile eta prestatua galdu delako.

Industriaurreko urbanizazioa:
Hirien hasieratik XIX mendeko industrializazioaren hasierara arteko garaia hartzen du.
-Urbanizazio-tasa (hiriko biztanleen ehunekoa): txikia zen, %10 baino handiagoa ez. Hirien batez besteko tamaina 5000-
10000 biztanle ingurukoa zen.
-Urbanizazio faktoreak hurrengoak ziren: estrategiko militarrak hiriak lurraldea kontrolatzen zuen; politiko-
administratiboak botere politikoaren egoitza zen hiria; ekonomikoak inguruko baliabideak kontrolatzen zituen eta
merkataritza jarduerak garatzen ziren; erlijiozkoak erlijio-boterearen egoitza zen; eta kulturalak kultura zein hezkuntza
zentroak hartzen zituen.
-Espazioa nabarmen berezita zegoen (urbanizatutako eremua landa eremutik), normalean harresi baten bitartez.
-Etapak Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan garatu ziren.

■ Antzinaroan, Espainiako lehen hiriak agertu ziren, K. a. VIII. Mendeko feniziarren eta greziarren kolonizazioarekin
lotuta. Herri horiek merkataritza-postuak sortu zituzten kosta mediterraneoan eta hego-atlantikoan, inguruko meatze
eta nekazaritza baliabideak ustiatzeko.
Erromanizazioarekin hiri asko sortu ziren, hala nola Bartzelona, Tarragona, Sevilla. Hiri horien funtzioak politiko-
militarrak, administratiboak eta ekonomikoak ziren. Gainera, erromatarrek komunikabideen —galtzadak— bitartez
lotutak hiri-sare bat sortu zuten, lurraldeko merkataritza-kontrola eta kontrol militarra errazteko. Erromatarren
boterearen gainbeherak eta germaniarren inbasioek desurbanizatze-fase bat ekarri zuten hiri askotara III. mendetik
aurrera.

■ Erdi Aroan zehar, hirigintza-fase berri bat gertatu zen, bi motatako espaziotan.
–Espazio musulmana: musulmanek hiri berriak sortu zituzten, hala nola Madril, Murtzia eta Almería. Baina gehienetan
aurreko kokalekuak gune estrategiko, administratibo, ekonomiko, erlijiozko eta kultural gisa suspertu zituzten
(Zaragoza, Toledo, Málaga, Granada). Errekonkistak aurrera egin zuen eta hirietako biztanleak kanporatu egin zituzten,
edo auzo bereizietan baztertu: mairu-herriak.
–Espazio kristaua: X. mendean hedatu egin zen, Errekonkistaren eta lurralde-birpopulatzearen bitartez. XII. eta XIII.
mendeetan, urbanizazioak loraldia izan zuen. Merkataritzak ezaugarri hauek zituzten hiriei lagundu zien: merkataritza-
ibilbideen alboetan zeudenei, portu handietan zeudenei (Bilbo, Bartzelona, Valentzia eta Sevilla), eta Donejakue
Bidearen alboetan zeudenei, bide hori erromes- eta merkataritza-bide baitzen.

■ Aro Modernoan, urbanizazioak gorabeherak izan zituen egoera demografikoaren, ekonomikoaren eta politikoaren
arabera.
– XVI. mendean, hiriak etengabe hazi ziren. Biztanleriaren hazkundeak oinarri hauek izan zituen: Amerikarekiko
merkataritzan oinarritutako hazkunde ekonomikoa. Eskualde urbanizatuenak Andaluzia eta Gaztela ziren; hiri nagusiak,
berriz, Sevilla eta Madril.
– XVII. mendean, urbanizazioa geratu egin zen, krisi demografikoa eta ekonomikoa, eta lurralde galera handiak zirela
eta.
– XVIII. mendean, borboitarren dinastia berriarekin, urbanizazio-prozesua berpiztu egin zen. Gehien hazi ziren hiriak
itsas merkataritzan espezializatutako Kantauriko eta Mediterraneoko hiriak izan ziren, eta hiriburua ere bai (Madril).

Urbanizazio industriala:
Industrializazioaren hasieratik (xix. mendea) 1975eko krisi ekonomikora arte doa.
-Urbanizazio-tasan hazkunde handia izan zen.
-Hazkunde horri bi faktorek lagundu zioten: batetik, administratiboak, eta bestetik, ekonomiko-sozialak, industria
modernoa hirietan sortu eta garatu izanak landa- eremuetako biztanleak erakarri baitzituen.
-Espazioaren ikuspegitik, hiri handietan kontzentratu zen demografia-hazkundea.
-Etapak lau dira:
■ XIX. mendearen erdialdera arte, hirietako demografia-kontzentrazioa txikia izan zen (% 24).
■ XIX. mendearen erdialdetik Espainiako Gerra Zibilera arte (1936), hiri-hazkundea nabarmena izan zen, eta
urbanizazio-tasa ia bikoiztu egin zen.
■ Espainiako Gerra Zibilak eta gerraondoak (1936-1959) geldotu egin zuten hiri-hazkundea. Hiriek hondamena eta
hornidurarik eza pairatu zituzten, eta erregimen frankistak biztanleek landa-eremuetan jarraitzearen alde egin zuen, hiri
handiei ez baitzien lagundu. Hala ere, politika autarkikoak zenbait hiritan oinarrizko industriak sustatu zituen eta
triangelu urbano-industriala (Madril, Bartzelona eta Bilbo) hasi zen.
■ Desarrollismoaren etapan (1960-1975) gertatu zen xx. mendeko hazkunderik handiena. Faktore nagusia industriaren
garapena (eskulana erakarri zuen) izan zen. Horrela, hiri-eremu industrial nagusiak hauek izan ziren: ipar-ekialdeko
triangelua (Madril, Bartzelona eta Bilbo). Hirugarren sektoreko jardueren garapenak ere lagundu zion urbanizazioari.
Hauek azpimarra daitezke: metropoli handietako zerbitzu aurreratuak (Madril, Bartzelona); Kanarietako eta
Mediterraneoko turismoa.

Urbanizazio postindustriala:
Urbanizazio-prozesuari aldaketak ekarri zizkion 1975eko krisiak.
-Urbanizazio-tasaren hazkundea geldotu egin da. Hala ere, tasa horren ehunekoa oso altua da (% 79,2, 2015ean).
-Urbanizazio-faktoreak aldatu egin dira. Industriak garrantzia galdu du urbanizazio-faktore gisa: hasteko,
desindustrializazioa eta, ondoren, industria-produkzioak joera berria du, espazioan sakabanatzekoa, alegia. Hirugarren
sektoreko jarduerek garrantzi handia hartu dute urbanizazio-faktore gisa, batez ere zerbitzu aurreratuak eta enpresen
erabakiguneak dauden metropoli handietan (Madril eta Bartzelona), eskualde turistikoetan (Balearrak eta Kanariak).
-Espazioaren ikuspegitik, geratu egin da demografia-hazkundeak hirietan kontzentra tzeko zuen joera, baina hiriek
eremu urbanizatua hedatzen jarraitzen dute. Biztanleen eta ekonomia- jardueren zati bat lurzoru ugariagoa eta
merkeagoa eskaintzen duten espazioetara hedatzen delako gertatzen da.
-Etapen artean ez dago alde handirik, eta egoera ekonomikoak eta immigrazioak eragiten diete.
■ 1980tik 2000ra, hiri-hazkundearen erritmoa nabarmen jaitsi zen. Erregimen demografiko modernoak berezkoa duen
jaiotza-tasaren beherakada izan zen arrazoietako bat, eta 1975eko krisiaren ostean hasitako nekazari-exodoa bestea.
■ 2000tik 2008ra, hiri-hazkundean igoera arin bat gertatu zen, atzerriko immigrazioari esker. Hazkunde handiena batez
ere hiri handien hurbileko udalerrietan edo probintzietan kokatutakoetan gertatu zen.
■ 2008tik aurrera, hiri-hazkundea berriro ere geratu egin da, krisi ekonomikoak jaiotza-tasan eta atzerriko immigrazioan
eragin dituen beherakadak direla-eta.

GLOBALERAKO DEFINIZIOAK:
o URBANIZAZIO PROZESUA: Biztanle, ekonomia-jarduera nagusi eta berrikuntza gehiagoren kontzentrazioa hirietan.
Elementu horiek espazioan hedatzen dira. Espainian hiru garai bereizten dira prozesu horretan: industriaurrekoa,
industriala eta postindustriala.

o LANDA-HIRIA: 10.000 biztanle baino gehiago duten eremuak eta lehenengo sektoreko jarduerak nagusi direnean.
Espainian Andaluzian eta Extremaduran sarritan topatzen dira. adibidez Ecija.

o RONURBAZIOA: Jatorriz independenteak ziren bi hiri, beren hazkundeagatik, autonomiarik galdu gabe batzen
direnean gertatzen den egoerari deritzo. Espainian gehienak turismo, hiri espezializatu edo hiria eta portua
lotzearen ondorioz sortzen dira.

o HIRI HIERARKIA: Sistema bateko hirien ezaugarriak, tamaina eta gauzatzen dituzten eginkizunak dira. Horien
arabera, eragina inguru handiago edo txikiago batean gauzatzen dute, eta hiri sisteman kokapen hierarkikoa dute,
honako kategoriak daude: Nazioko metropoliak, eskualde eta hiri mailakoak, hiri ertainak eta txikiak.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIRI- HIERARKIAREN MAPA.


Mapak EAEko hiri nagusien kokapena islatzen du,irudi sistema hierarkizatu baten bidez. Biztanle-kopurua aintzakotzat
hartuta sailkatzen ditu hiriak handienetatik txikienetara. Sistema horrek hirien garrantzi demografikoan, funtzionalean
eta eragin esparruaren zabaleran oinarrituta dago . Hiri-sistemari dagokionez, mapak biztanleria-banaketa desorekatua
erakusten digu: Bilbo Handiko aglomerazioa Bizkaian, hiri-sare orekatua Gipuzkoan eta Gasteizko hegemonia Araban .

Beraz, bi eremu ezberdin aurkitu ditzakegu EAEko hiri-hierarkiaren mapan: isurialde atlantikoko azpi-sistema eta
barruko azpi-sistema edo azpi-sistema arabarra.
Isurialde atlantikoko edo kostaldeko azpi-sistema: azpi-sistema hori oso trinkoa da, eta etengabeko hiri-katea sortzen
du, bi hiriburuetan ardaztuta (Bilbo eta Donostia). Dena den, mapak zenbait ezberdintasun islatzen du hiriburuen
eragin-eremuetan:
 Bilbo Handiko metropoli-ingurua: pisu handia dauka hiri-hierarkian, 870.000 biztanle inguru duela, Eskualdeko
garapenaren motorra da, eta bertan industria- zein finantza-pilaketa aurkitzen dugu. (Inguruko herrien
erreferentzia puntu diren eskualde-buru batzuen inguruan antolatzen da Bizkaiko landa-esparrua: Balmaseda,
Enkarterrietan; Durango, Durangaldean; edo Gernika, Gernikaldean. Dena den, hiri-nukleo horiek Bilboren
eraginpean daude, industrializazioaren hasieratik Bilbok xurgatze-efektua izan zuelako inguru horietan.
 Gipuzkoan hiri-sarea orekatuagoa da. Arrazoia industria-ereduan dago: Donostiako inguruetan, industria ertainak
eratu ziren, era homogeneoan kokatuta: Deba, Urola eta Oria haranen beheko aldean. Hiri-sare horrek ez du hiri-
pisua Donostiako metropoliaren inguruan biltzen (320.000 biztanle) , haran horietako hiri-nukleoetan banatzen
baita.
 Barruko azpisistema edo azpisistema arabarra: Araban biztanleria Gasteiz inguruan pilatzen da —bertan
populazioaren % 76 dago bilduta—( 234.000). Hori dela eta, Arabako hiri-sistema desorekatua eta makrozefalikoa
dela esan dezakegu. Laudion eta Amurrion (haran atlantikoetan) izan ezik, gainerako inguruetan ez dago hiri-nukleo
nabarmenik; horrez gain, aipatutako hiri horiek Bizkaiko menpekotasunean daude eta ez Arabakoan. Agurain
Arabako Lautadako bigarren zentroa da. Arabako hiri-sistemak beste ahultasun bat dauka: hiri batzuk erkidegotik
kanpoko hiri-nukleoekin daude lotuta; adibidez, Errioxa Arabarra (Logroñorekin), Bastida (Harorekin)...

Hiri-hierarkiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek demografian, funtzioetan eta eragin-eremuan
oinarritutako hiri-hierarkia eratzen dute. Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra da. EAEko hiri-sistemaren oinarria.
Bilboko metropoli-inguruak, Donostiak eta Gasteizek osatzen dute, eta sistemaren helburua hau da: euskal hiriburuek
Euskadi osoa eta probintzia bakoitza elkarrekin eta modu orekatuan bideratzea.

Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearraren helburua etorkizunean hobetzea da; horretarako,hainbat erronka
planteatzen dituzte EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroek :
Horien artean hiri-sistema koherente bat lortzeko helburua dago, Europan arlo ekonomikoan,kulturalean eta sozialean
sortzen diren berrikuntzak erakarri eta euskal lurraldeetan zabaltzeko.Horretarako, Hiriburuen Euskal Sistema
Polinuklearrak hobetu egin behar du Euskadik Europan duen integrazioa.Euskadi Europako arku atlantikoko erdigunean
kokatzen da; kokapen estrategiko hori ezin hobea da Europako bi sektore dinamikoenekin harremanak estutzeko
dortsal europarra eta Mediterraneoko arkua —.

ESPAINIAKO HIRI HIERARARKIAREN MAPA

Mapak Espainiako hiri hierarkia adierazten du irudien bidez eta bere neurria proportzionala da
hirien garrantzi demografikoarekin alderatuz, hirien arteko harremanak lerroen bidez islatzen
dituela.
Sistema osatzen duten hiriak hierarkikoki antolatuta daude, eta integrazio-maila desberdineko hiri ardatzek eratzen
dituzte, garai industrialetik datoz eta aldaketak izan dituzte 1980ko hamarkadatik aurrera, autonomien estatua
ezartzearekin eta Espainia nazioarteko testuinguruan sartzearekin lotuak.

Espainiako hiri-sistemaren ezaugarriak tamaina eta gauzatzen dituzten eginkizunak dira. Horien arabera, eragina inguru
handiago edo txikiago batena gauzatzen dute , eta hiri-sisteman kokapen hierarkikoa dute.

Hiria zenbat eta handiagoa izan (biztanleria kopurua) eskainiko dituen zerbitzuak gero eta
ugariagoak izango dira eta beraz bere erakargarritasuna eta eragina handiagoa izango dira.

Hirien eragin eremua ez da bakarrik probintziara mugatu behar, bere erkidegora baita beste
erkidegoko hirietara zein lurralde osora ere zabal daiteke.

Hiri sistema baten, hiriak haien artean harremanak dituzte elkarrekin. Harreman horiek ekonomia (salgaiak, kapitalak,
inbertsioak), pertsona eta beste mota batzuetako fluxuen bidez (politikoak, administratiboak, kulturalak edo
informaziokoak) neurtzen dira. Fluxuak norabide bakarrekoak direnean, hiri baten eta beste baten artekoak, aginte-
menperatze loturak adierazten dituzte; bi norabidekoak direnean, integrazio-eskumen loturak adierazten dituzte.
Harreman handienak Madrilek ditu, fluxu garrantzitsuenak baititu, ipar-ekialdekoarekin batera,
Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo , Zaragoza. Neurri demografikoaren, eginkizunen eta eragin-esparruaren
hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Horretan kategoria hauek bereizten dira:
Metropoli nazionalak, Eskualde metropoliak, Eskualde azpiko edo bigarren mailakoak, Hiri ertainak eta Hiri txikiak-
herriak.
Desorekak: Madril eta periferian hiri aglomerazio handia dago eta barrualdean ez dago hiri ardatz integraturik .
(populazioan, ekonomian, azpiegituretan daukan eragina) Espainia 1986an Europan eta Europako hiri sisteman
integratu zen; oraintsuko berrikuntza ardatz diagonala izan behar da .Lisboa, Madril, Zaragoza, Bartzelona, edukiera
handiko garraioen ardatz multimodalaren bidez. Gaur egun, Madril, Bartzelona eta turismo-gune zehatz batzuk kenduta
Espainiako hiriek barne- eginkizuna dute eskualdean edo Europan. Hala ere,munduko egoera berriak nazioarteko
proiekzioa handiagotzeko aukera ematen die,estrategia egokiak garatzen badituzte.

You might also like