You are on page 1of 3

Espainiako historia 12.

Gaia  1978ko KONSTITUZIOA ETA 1979KO GERNIKAKO ESTATUTUA


1975-1985: Francoren heriotzatik demokraziaren egokitzera. Aldaketarako nahia piztu zen, erregimen diktatorial
batetik askatasun eta eskubideko sistema demokratiko batera pasatzeko. Franco aukeratu zuen Juan Karlos I.a
ondorengo izateko, Espainiako errege moduan. Horrela Espainia demokratikoa izateko erreformen alde egin zuen.
Oposizio eta gizarte zibilak sekulako aldaketak eragin zuten. 1973tik zaildu zen egoera eta lan-baldintza hobeen
eskaera areagotu zen. Bestalde, terroristak sistema ezegonkortu zuten, baita armada ere. Nazioarteak ondo hartu
zuten aldaketa eta babesa eskaini zion Trantsizioari: Erregeak tronua finkatu, alderdi politikoak legeztatu, eta
herritarrek askatasunak eskuetan hartuko zituzten.
 ERREGIMEN ALDAKETA
Arias Navarro: Erregeak Arias izendatu presidente bezala. Oposizioak hau kritikatu zuen frankismoarekin jarraitzen
zuelako. Arias ez zen egokia erreforma proiektu bat egiteko, iraganari lotuta baitzegoen. Gobernu heterogeneoa
sortu zuen, non batzuk erreformistak ziren. Aitzitik, kontraesanak erreformak oztopatu zuten. Denborarekin, sektore
immobilistekin gero eta lotuago zegoen presidentea, baita prentsarekin. Gainera, Ariasek ez zuen gidaritzarako
boterea, eta hau botere hutsunea sortu zuen, zailtasunak eragiten: langileen greba eta mobilizazioak, ETA eta GRAPO
areagotzea, Montejurrako gertaerak, Koordinazio Demokratikoa sortzea… Presidente eta erregearen harremanak
hotzak ziren, adostasun gabekoak. Arias Navarrok 1976ko uztailean dimititu zuen.
Adolfo Suárez: Arias eta gero Suárez izendatu zuen presidente. Aldaketa-nahia, frankismoa geldiarazi eta oposizioa
erakarri zuen. Instituzioak gizartearen premietara moldatu zuen. Lege-dekretuaz baliatuta, preso publikoei amnistia
eman, TOP kendu, greba egiteko eskubidea arautu eta Mugimendu Nazionala desegin zuen. 1977an beste amnistia,
zabalagoa, agindu zuen. Bertatik Frankismoarekin haustura demokratikoa gertatu zen. Terrorismoak (ETA, GRAPO,
beste erakunde ultraeskuinekoak) hedatu ziren ezker komunistaren aurka. 1977ko urtarrilean Atocha kalean
gertakari larria gertatu zen. Gainera, ekonomia krisia areagotu zen, mobilizazio eta greba ikaragarriekin. Eragin sozial
handia izan zuen eta immobilisten beldurra hasi zen.
Aldaketarako lege bat: Erreforma Politikorako Legea erresumako Oinarrizko Legeetatik abiatuta sistema demokratiko
bat eratzea zen helburua, ezaugarri hauekin:
- Herri subiranotasun berreskuratzea.
- Sufragio unibertsalez Gorteak aukeratzea (boto libre, zuzena eta sekretua).
- Konstituzioa sortzea.
- Gizabanakoen oinarrizko eskubideak sustatzeko ituna egitea.
- Premiazko erreforma politikoak egitea.
Hauteskundeetarako bidea: askatasuna ezartzea eta hauteskunde demokratikoetarako deialdia egitea ziren
helburuak. Alderdi politikoak legeztatzea arautu zuen gobernuak lege dekretuaren bidez (1977): nola legeztatu
alderdiak hauteskundeetan parte hartzeko. 78 alderdi onartu ziren. Hauteskunde-legea eta erreformak adostu zituen
Suárezek, alderdi buruzagiekin batera. PCE legeztatzea zaila izan zen, apirilean, lege dekretuz, Santiago Carrillo.
Suárezek UCD sortu zuen hainbat talde erreformista txikiak bilduz (AP, PDC, ERC, EAJ, EE).
 OPOSIZIOA ETA ADOSTASUNA
Oposizioaren mobilizazioa: oposizioa areagotu zen Ariasen garaitik. 1976an greba ugari egon ziren. Martxoan poliziak
aterarazi zituen jendea San Frantzisko elizatik Gasteizko gertakaria, Espainia osoan protestak eragin zuena.
1976ko martxoan Konbergentzia Demokratikorako Plataforma eta Junta Demokratikoa bat egin eta Koordinazio
Demokratikoa sortu zuten (Platajunta), indar politiko eta sindikalen bilgune. Erregimen frankista amaitzeko eta
haustura demokratikoa egiteko: behin-behineko gobernua eratu, amnistia eman, askatasun politikoa, nazio
historikoak onartu eta hauteskundeak antolatu.
Oposizioarekin harremanetan, haustura hitzartuaren alde agertu zen. Erreforma Politikorako Legea onartu eta gero
hiru helburu jarri ziren: instituzio frankista desegitea, hauteskundeetako baldintzak zehaztea eta alderdi guztiak
legeztatzea.
Moncloako Itunak: arazo nagusiei irtenbidea bilatzeko egin ziren: ekonomia krisia, tentsio sozialak, terrorismoa…
1977ko urrian sinatu eta onartu ziren itunak, adostasun politikoaren erreferentzia bihurtuz. Itunek bi helburu nagusi:
- Ekonomia aldatzea eta onbideratzea, inbertsio falta eta petrolioaren prezioak zirela eta.
- Alderdi juridiko eta politikoei heltzea, adierazpen-askatasunaren bila eta elkartzeko askatasuna bermatzeko.
Ordena publikorako erakundeak berrantolatzeko ere.
 HAUTESKUNDEAK, KONSTITUZIOA ETA AUTONOMIAK
Don Joan Borboikoak tronurako eskubideari uko egin eta bere semeari eman zion. Gobernuak eta oposizioak aurrera
jarraitu zuten erreforma politikoekin.
Lehenbiziko hauteskunde demokratikorakoak: 1977 hauteskunde libreetarako deialdia egin zen. Bi ganbaraz osatuta
zeuden Gorteak: Diputatuen Kongresua eta senatua. D’Hont legea erabili zen nazionalista eta biztanle gutxiko
probintzien mesederako. Senatuko sistema sufragio unibertsalez aukeratutako lau senatari probintziaka.
UCDk lortu zuen boto gehiena, PSOE eta PCE gainetik. Alderdi-bitasun ez-perfektua zegoen, eta zentroranzko joera
garbia zen. UCDk ez zuen gehiengo osoa, beraz, gainerako alderdiekin erreformak adostu behar izan zituen Suarezek.
Eredu juridiko berria sortu nahi zuen Estatua antolatzeko. Gainera, Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko
negoziazioak egin zituen.
Gorte eratu berriak eta Konstituzioa: Konstituzio Gaietarako Batzordea arduratu zen. UCD, PSOE, PCE, AP eta
Gutxiengo Katalana alderdikoak herritar gehienek konstituzioa prestatu zuten. Kongresua eta Senatua gainditu zuten
Konstituzioa. Erreferenduma 1978ko abenduan egin zen eta Gorteak desegin ziren, berriro hauteskundeetako
deialdia egiteko. Konstituzioak Mendebaldeko demokrazien eta Espainiako konstituzionalismoaren ezaugarriak
biltzen zituen. Gizarte demokratikoa ezartzea zuen helburu. Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa
eratzen du, non antolamendu juridiko, askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen du. Bestalde,
nazioaren subiranotasuna herrian zegoen. Eredu politikoa parlamentu-monarkia da. Konstituzioa nazioaren batasun
zatiezina aipatzen du, autonomia-eskubidea onartu arren. Giza eskubide eta askatasunak bermatzen zituen (heriotza
zigorra, irakaskuntza, merkatu, erlijio,…). Estatua ez-konfesionaltzat hartzen zuen. Hiru botere:
- Legegilea: Gorteak: bi ganbera, kongresua garrantzia handiagoarekin, sufragio unibertsalez aukeratuak. Nazioaren
subiranotasunaren hartzaileak dira, legeak egitea dagokie.
- Beterazlea: Barne eta kanpo politika zuzentzen du gobernuak.
- Judiziala: epaile eta magistratu independentez osatuta.
Autonomien estatuaren konfigurazioa: Diktadura aldian estatu zentralista zen eta berezitasunak debekatu ziren.
Trantsizioa, berriz, adierazpen asko egin ziren Euskadi, Katalunia eta Galizia (nazio historikoak). Adolfo Suárezek
Estatua deszentralizatzeari ekin zion. 1977an autonomiak eratzeko prozesua hasi zen. Lehengo Katalunia izan zen,
irailean gobernu-presidentea Generalitatea ezarri zuen eta Josep Tarradellas presidente izendatu zen.
Euskadin zailago izan zen ETAren erruz eta EAJk konstituzioa ez onartzeagatik. Hala ere, 1978an Eusko Kontseilu
Nagusia eratu zen, Ramon Rubiales buru.
Gorteek Estatutuak onartu eta gero hauteskundeen bidez herritarrek onartu behar zituzten 1979. 1980an Katalunia
eta Euskadin lehenbiziko autonomia hauteskundeak egin ziren. 1978an zehar autonomia-aurreko erakunde batzuk
sortu ziren lege dekretuz, Espainiako mapa politiko berria sortuz. Autonomia bihurtzeko bi bide:
- Bide azkarrena, nazio historikoek zuten bidea. Honen bidez, autogobernu handiago lortzen zen.
- Bide mantsoena, gainerako herrialdeek zuten bidea. Autogobernua muga txikiak zituen.
 UCDren GOBERNUAK
1979ko hauteskundeetan UCDk irabazi zuen baina ez zuen gehiengoa lortu. Beraz, PSOE eta PCE elkartu zituen. Ere
nabarmendu ziren emaitzetan alderdi nazionalistak (CiU eta EAJ). Apirilean lehenbiziko udal-hauteskundeak egin
ziren, non UCDk irabazi eta PSOEk garrantzia lortu zuen.
Suárezen gobernuak eta UCDren zatiketa: oso heterogeneoa zen, kontserbadore eta zentro-ezkerrez osatuta.
Kohesio falta agerian utzi zuen ahultasun politika eta zaildu zuen erreformak egitea Suárezi. Gobernuek hainbat
arazoei aurre egin zieten:
- Ekonomia krisia petrolioaren prezioa zela eta, atzerriko inbertsioak gutxitzea…
- Autonomia prozesua zela eta eskumen nahia hazi zen. Hortaz, tirabirak sortu ziren gobernuan.
- Terrorismoak gora egiten jarraitu zen.
Krisiaren ondorioz gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuen PSOEk 1980an. Mozioa ez zuen eragina eta
aurkari sozialista agertu zen, Felipe Gonzalez. Hortaz, Suárezek dimisioa eman zuen 1981an.
Otsailaren 23ko estatu kolpea: ondorengoa izendatzeko biltzarra egin zuen UCDk. Calvo Sotelo hautatua izan zen.
Alabaina, militar atzerakoiek estatu-kolpea eman zuten, otsailaren 23an. Diputatuen kongresuan sartu ziren, Tejero
tenientearekin. Hala ere, estatu kolpea porrot egin zuen, indar politiko gehienak Konstituzioaren alde egin baitzuten.
Calvo Soteloren gobernua: otsailean kargua hartu eta tentsio eta krisiari aurre egiteari ekin zion. PSOErekin LOAPA
sinatu zuen 1982, autonomia prozesua arautzeko. Dibortzioaren Legea gainditu zen. 1981an Espainia NATOn sartu
zen. 1981-82 UCD erabat desegin zen eta Suárezek sortu zuen Zentro Demokratiko eta Sozialista (CDS). Calvo Sotelo
alderdi eta babesik gabe geratu zenean Gorteak desegin eta hauteskundeak antolatu zituen.

 FELIPEZ GONZALEZEN GOBERNUAK


Espainiaren mapa politikoa aldatu zen. PSOE gehiengoz irabazi zuen eta Felipe Gonzalez diskurtso moderatua erabili
zuen. Gainera, GAL sortu zuen ETAren kontran jotzeko.
Politika erreformistak: demokrazia sendotzeko zenbait erreformak egin zituen: estatu administrazioa berritu, kode
zibila aldatu, hezkuntza sistema hobetu, abortuaren legea onartu…
Terrorismoa oztopo handia izan zen eta indar politikoak erabili zituzten arazoak konpontzeko.
Ekonomia-politika: pezeta debaluatu zuten produktibitatea handitzeko eta inflazioa murrizteko. Hala ere, langabezia
ez zen gutxitu. Industrian hainbat arazo zeuden, hortaz, krisian zeuden sektoreak berrantolatu ziren. Zeharkako zerga
ezarri zen 1986an, BEZa. 1985tik ekonomia hazkundea egon zen, inflazioa murriztuz eta esportazioak handituz.
Kanpo-harremanak: Gobernuaren kanpo-politika aktiboa zen. 82ean NATO-etik ateratzeko erreferenduma egin zen,
baina, 86an jarrera aldatu zen eta jarraitzeko aldeko botoa eman zen. 85an EEE sartzeko nahia ez zen 86 arte bete.
Honela isolamendua alde batera geratu zen.
 FEMINISMOA TRANTSIZIOAN
Frankismoak emakumearen balio tradizionalak goresten zituen, hortaz, klandestinitatean bildu behar ziren. 1978ko
konstituzioa emakume eta gizonen arteko berdintasuna suposatu zuen. Unibertsitaterako sarrera irekiago bihurtu
zen. Dibortzio eta Abortuaren Legeak onartu ziren. 1977an Subdirección General de la Condición Femenina eratu
zen.
 EUSKADI, GAUR EGUN
Demokraziarako trantsizioa: 1977an ikurrina legeztatu zen. Deia-k lehen aldizkaria eta lehen hauteskundeak ospatu
zituen. Euskal Legebiltzarkideen Biltzarra eratu zuen EAJ autonomia lortzeko. 78an Eusko Kontseilu Nagusia lortu
(Euskadiko Estatutua). Abertzaleek hauteskunde orokorrak irabazi, EAJ udal hauteskundeak. Elkarrizketaren bidez
Gernikako Estatutua sortu zen. 1980an autonomia hauteskundeetan EAJ irabazi zuen eta Eusko Jaurlaritza eratu zen.
Euskadi, 1980az geroztik: Eusko Jaurlaritzak eskumenak irabaziz zihoan (Osakidetza, Ertzaintza, ETB…). Industriako
birmoldaketa langabezia eragin zuen. Gainera, EAJ barne zatiketa eta gero, Eusko Alkartasuna sortu zen. Beste
hainbat ere sortu (Aralar). 2011 arte ETA-ri aurre egin behar izan zen, hortaz, gizartea erabat aldatu zen
emakumearen egoera n edo hezkuntzan.

You might also like