You are on page 1of 2

DEFINIZIOAK

Inperialismoa
Kontzeptu horren bidez azaltzen da Herrialde baten nagusitasuna beste batzuen gainetik.
Herrialde konkistatzaile METROPOLIA da eta konkistatuko lurraldeak KOLONIAK dira.
Fenomeno berria ez bazen ere,
Lehen protagonistak Erresuma Batua eta Frantzia, gero beste herrialde batzuk batu zitzaizkien:
Alemania, Italia…
Hainbat faktorek eragin zuten:
1.-ekonomikoak, lehengai merkeak lortzeko eta beren produktuak saltzeko lekuen bila;
2.- erlijiosoak, Erlijio zabaltzeko beste kontinentetan eta horretako eliza katoliko eta
protestantearen misiolari lanak garrantzi handia izan zuten eta ehunka misio sortu ziren Asian,
Afrikan eta Ozeanian;
3.- politikoak, potentzia handien eskakizun estrategikoengatik; eta
4.- ideologikoak eta zientifikoak. Alde batetik, mendebaldekoek arraza zuria handiagoa zela
uste zutelako eta beste herri horiek zibilizatzeko eginkizuna zutela uste zutelako. Garai hartan
ideologia arrazistek indar handia zuten mendebaldean. Bestetik, geografia-elkarteak sortu ziren
lurra berriak esploratzeko nahiarekin.

Kolonia
Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren menpe zeuden lurraldeak ziren, eta
hark administratzen zituen. Formulak herrialde kolonizatuaren subiranotasuna galtzen
zuten. Adibide bat Kongo Belga izan zen.

Akulturazioa
Koloniek beren kultura galtzen zuten herrialde konkistatzaileen kultura inposatzearen
ondorioz.

Bake armatua
Gilen II. Alemaniako tronura iritsi zenean sortutako nazioarteko harremanen aro berri
bat da . eta bi ezaugarri izan zituen:
a) Europako potentziak bi bloke militarretan bildu ziren: Alianza Hirukoitza (1882)
eta Entente Hirukoitza (1907)
b) Armamentu norgehiagoka ,hau da, Herrialdeak armadak handitu zituzten eta
arma berriak egin zituzten (Abiazioa, -hegazkinak eta gida daitekeen globoa..- ,
koraza-ontziak, urpekariak, artilleria ( metrailadore berriak) eta arma kimikoak

Aliantza Hirukoitza (1882)


Bake armatuaren garaian Europako potentziak bildutako bi bloke militarretako bat da
eta osatuta zegoen: Alemania, Austria eta Italia

Entente Hirukoitza (1907)


Bake armatuaren garaian Europako potentziak bildutako bi bloke militarretako bat da
eta osatuta zegoen: Frantzia , Errusia eta Erresuma Batua. Herrialde horiek bildu ziren
Gilen II.aren kanpo-politika oldarkorraren eraginez
Schlieffen plana
Lehen Mundu Gerrako Alemaniaren plana zen, hau da Alemaniak frantzia azkar irabazi
nahi zuen gero Errusiari erasotzeko . Baina plana porrot egin zuen, Marneko guduan
alemaniarrak geldiarazi zituztelako

Lubakia
Lubakia lurrean egiten den zulo luze eta meharra da. Lehen Mundu Gerran Armadaren
defentsa taktika bezala erabili zen.

Brest-Litovskkeko ituna
1918anErrusiaren eta Alemaniaren arteko bakea sinatu zuten ituna da .

Armistizioa

Nazioen Elkartea
Parisko Bakeren konferentzia sortutako erakundea zen. Estatu Batuetako Wilson
presidenteen 14 puntuak kontuan hartu zituen eta bere helburua zen bakea lortzea.
Dena dela Alemaniak, Errusiak eta Estatu batuek ez zuten parte hartu, gehi beste arazoi
batzuekin batera, bere eraginkortasuna mugatu egin zuen (porrot egin zuen)

Duma
Errusiako parlamentua da. XX. Mendearen hasieran Errusiar tsaristan , botere mugatua zuen eta
Tsarrak nahi zuenean desegin zezakeen.

Lenin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) lehen eta agintari gorena bihurtu zen
1922an.
Boltxebikeen liderra zen eta
Lenin-ek proletariotzaren diktadura ezarri zuen . Erabaki gehienak Alderdi Komunistako goi
organoen eskuetan zentralizatuta zeuden. Gainerako alderdi guztiak debekatu egin zituzten.
      Herritarren artean ondoeza zabaldu zen, eta grebak eta erreboltak izan ziren. Gobernuak
indarkeria handiz zapaldu zituen. Oso garai gogorra izan zen eta errusiar asko hil ziren, gerraren
bortizkeriagatik, goseagatik eta hotzagatik.

Sobiet
Errusiako iraultzan sortutako herri-kontseilu edo biltzarra, soldaduz, nekazariz eta
langilez osatuta zegoena. Boltxebikeen aldekoa zen.

1917ko Urriko Iraultza

You might also like