You are on page 1of 4

Errusiar Iraultzaren jatorria (5.gaia: 146.

orrialdean)

XX.mendearen hasieran Errusia Antzinako Erregimenean zegoen, Monarkia


absolutua zuen, tsarrak, Nikolas II.ak, Estatuko botere gorena zuen, nobleziaren, Eliza
Ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntzaz.

Nahiz eta Parlamentua egon (DUMA), botere mugatua zuen eta tsarrak nahi zuenean
desegin zezakeen .
Ez zegoen askatasun politikorik eta pertsonek ez zuten eskubiderik. Horrez gain,
erregimenaren kontra zeudenez POLIZIA POLITIKOA beren atzetik zihoan eta zigor
gogorrak izaten zituzten.
Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen (%80 zen), Nahiz eta morrontzak ez existitu,
jabetzazen bait
Industria ahula zen eta burges gutxi zeuden. Eta batez , industria astun eta trenbidea
eraikitzen hasi zen. Horren ondorioz biztanleria langilea hazi zen.

XIX.mendearen amaieran tsarismoaren aurkako zenbait indar politiko klandestinoak


agertu ziren:
Alderdi Sozialista Iraultzaileak: gehienetan nekazariak zirela eta lurrun
kolektibizazioa defendatzen zuen
Alderdi Demokrata Konstituzionalistak: Errusia monarkia konstituzionalista bihurt
nahi zuen.
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratak . Marxismoa defendatzen zuen. Azken
hauek bi talde handitan bereizten ziren: mentxebikeak (moderatuak) eta boltxebikeak
(erradikalak, beren liderra Lennin zen eta Sistema b urgesarerekin edozein kolaborazio
baztertzen zutenak eta proletarioen diktura ezarri nahi zutenak).

a. 1905eko IRAULTZA
Japoniarren tropak tsarraren armada garaitu zuten, eta istiluak sortu ziren bai
porrotagatik bai ekonomia-krisiagatik.

1905eko Urtarrilean herri-masak San Petersburgoko jauregira abiatu ziren eskaerak


egiteko: bizi-baldintzak salatzeko eta erreforma politikoak eskatzeko. Agintariek
errepresio latzarekin erantzun zuten eta hildako eta zauritu asko egon ziren. 
(IGANDE ODOLTSUA).
Protesten boladak hainbat hilabete iraun zuen. Nekazariak eta langileak SOBIET-
ETAN* antolatu ziren (herri-batzarrak). Tsarrak hainbat kontsesio egin behar zien,
(MANIFESTU INPERIALEAN)nagusia Duma sufragio unibertsalez aukeratzea izan
zen. Baina tsarra Duma kontuan hartu gabe gobernatzen hasi zen berriro

*.Errusian, 1917ko iraultzaren garaiko langileen edo soldaduen ordezkarien


batzordea.

b. 1917KO OTSAILEKO IRAULTZA


1914an Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen, baina ondo prestatuta ez zegoenez,
porrotak egin zituen eta probisioaren falta grebak eta manifestaldiak ekarri zituzten.
Greba orokorra hasi zen, behin-behineko gobernu bat sortu zen eta tsarrak abdikatu
egin zuen. Langileek, nekazariek eta soldaduek Sobietak sortu zituzten herrialde
osoan,handik gutxira boltxebikeen kontrolpean gelditu ziren.
Boterea bitan zatituta egoteak, ezegonkortasun politiko handia sortu zen

Leninek, boltxebikeen liderrak (APIRILEKO TESIETAN), Errusia gerratik erretiratzea


planteatu zuen, lurra birbanatzea, langileen batzordeek fabrikak kontrolatzea,
nazionalitateetarako autonomia eta boterea sobietarrei ematea
Irailean, behin- behineko gobernuak estatu-kolpea jasan zuen eta boltxebikeekin
laguntzaz aurre egin zion.

c. 1917KO URRIKO IRAULTZA

1917ko urriaren 24ko gauean, Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatu zen,
hurrengo egunean SOBIETEK, hiriburuko puntu estrategikoak hartu zituzten, NEGUKO
JAUREGIARI eraso zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten

Gerra zibila eta gerrako komunismoa


        Nahiz eta iraultza nagusitu, herrialdeko eremu batzuetan tsarismoaren aldekoak
eta politika sistema liberalaren defendatzaileak indarraren bidez iraultza amaitzen
saiatu ziren. Herrialdea bi bandotan bereizi zen: armada Zuria eta Armada Gorria.
Gerra Zibilak hiru urte iraun zuen eta boltxebikeek irabazi zuten.
     Gerran frontea eta hiriak hornitzeko gobernuak gerrako komunismoa izeneko
politika-sistema erabili zuen: industria nazionalizatu eta nekazariei alea konfiskatzen
zien.
       Lenin-ek proletariotzaren diktadura ezarri zuen . Erabaki gehienak Alderdi
Komunistako goi organoen eskuetan zentralizatuta zeuden. Gainerako alderdi guztiak
debekatu egin zituzten.
      Herritarren artean ondoeza zabaldu zen, eta grebak eta erreboltak izan ziren.
Gobernuak indarkeria handiz zapaldu zituen. Oso garai gogorra izan zen eta errusiar
asko hil ziren, gerraren bortizkeriagatik, goseagatik eta hotzagatik.

SOBIETAR BATASUNAREN ERAKETA (1921-1929) 6.gaia:


172.orrialdean
1921an aldi berri bat hasi zen ekonomia suspertzeko amoz: Ekonomia-Politika Berria
(NEP). Iraultzak galera material eta giza galera handiak izan zituen. 
Neurriak:
 Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien
 Barne-merkataritza askea baimendu zen.
 Enpresa txikiak eta ertainak jabetza pribatuan izaten utzi zuten
Estatuak garraiobideak, kanpo-merkataritza, bankuak eta enpresa handiak
kontrolatzen jarraitu zuen.
Ondorioak: ekonomia hazi zen, industria eta merkataritza-jabeak eta nekazari
dirudunak aberastu ziren eta burgesia berriro sortu zen.
SESB: ESTATU BERRI BAT (173. orrialdeko mapa)
Errepublen federazio bat izan zen, errepubliken kopurua handituz joan zen. Nazio
anitzeko estatu multietnikoa zen. 1923an konstituzioa egin zen:
 Barne-politikari dagokionez, errepublikek autonomia zuten, adibidez
antolaketa  judizialean, hezkuntzan, osasungintzan eta hizkuntzan
 Legegintza organo gorena Sobiet Gorena zen, Presidium izendatzen zuen
(estatuburua) eta Herri-komisarioen kontseilua ere (ministroen kontseilua)
Alderdi bakarrak Alderdi Komunistak  (SBAK) politika -antolakuntza kontrolatzen
zuen.
SESB ETA INTERNAZIONALISMOA
          Leniren ustez beharrezkoa zen iraultza SESBtik kanpo hedatzea. 1919an
Hirugarren Internazionala sortu zuen. Zenbait herrialde gonbidatu zuten alderdi
komunistak sortzeko asmoz. Gehienak alderdi sozialistetan izandako zatiketen
ondorioz sortu ziren. Alderdi komunistak oso alderdi-eredu zentralizatzailea eta ez-
demokratikoak ziren, eta kritikak disidentziatzat hartzen ziren beti.
DIKTADURA ESTALINISTA (1929-53)
          Lenin 1924an hil zen. Buruzagi talde bat hasi zen estatua zuzentzen: Stalin,
Trotsky… Haien arteko liskarrak etengabeak ziren, 1922an Stalin izendatu zuten
SBAK-ko idazkari nagusi eta bera nagusitu zen.
          Stalinek herrialde bateko sozialismoa sendotzea defendatzen zuen. 1929 an
botere guztiak hartu zituen eta diktadura pertsonala ezarri zuen. Hiru baliabide erabili
zuen:
 Pertsona gurtzea: propagandaren bidez, Stalin goratzen zuten eta herriaren
ongile nagusia eta aita zela esaten zuten. Beharrezkoa bazen egia faltsutzen
zuten.
 Alderdi komunistaren boterea sendotzea. Bizitza politikoan parte hartzeko,
beharrezkoa zen SBAK-ekoa izatea (sobietek herri-batzar askeak izaterari utzi
zioten).
 Izua. edozein oposizio isialarzteko modua zen. Gizartean susmo eta salaketa
giroa sortu zen.
         1933tik 1939ra izan ziren purga edo garbiketa-prozesu gogorrenak. Milaka
pertsona bidali zituzten konzentrazio-esparruetara (gulagak). Stalinek kultura  erabat
kontrolatu zuen
POTENTZIA EKONOMIKO BAT ERAIKITZEN
Stalinen garaian ekonomia-aldaketa handia izan zen: Bost urteko Planen bidez SESB
industria potentzia izugarria bihurtu zen.
 Planifikatutako ekonomia
Ekonomia planifikatu behar zuela bultzatu zuen: Plan bakoitzak bost urte irauten zuen,
eta helburuak eta baliabideak zehazten ziren. Hauek ziren Bost urteko planen
helburuak: Sobietar Batasuna atzerapen ekonomikotik ateratzea, industria garapena
lortzea, eta nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea.
Jarduera ekonomiko guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren eta jabetza pribatua
desagertu egin zen.
 Nekazaritzaren kolektibizazioa
Lehen Planak lurren kolektibizazioa ezarri zuen. Errepresio gogorra pairatu zuten
jabeek, produktibitatea jaitsi zen, eta biztanleriak eskasia eta gosetea sufritu zuen.
Nekazarien kolektibizazioa bi ustiategi motaren bidez antolatu zen: 
 koljos: kooperatiba erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak
 eta sovjos: estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabiltzen zituzten
Bietan makinak erabiltzea eta nekazaritza-teknika aurreratuak aplikatzea sustatu
zuten.

You might also like