You are on page 1of 2

TEMA 11:

Bando frankistak Gerra Zibila irabazi zuenean, Francok diktadura luze bat ezarri zuen demokraziarekin
amaituz. Gerrak gizartea banatu zuen garaileen eta garaituen artean eta honen ondorioz gizarte klaseen
desberdintasun sozialak gero eta handiagoak ziren; hori dela eta oposiziorako oinarriak ezarri ziren. Hala ere,
hazkunde ekonomiko handia egon zen.

1. EUSKAL EKONOMIA FRANKISMO GARAIAN:


Gerra bukatzean lehengaien eta eskulan adituaren eskasia zegoen; hala ere, lantegi askok martxan jarri ziren
berreskurapen ekonomikoko etapa hasiz. Erregimenak ekonomian zuen interbentzionismoak ekonomiaren
garapena zailtzen zuen, baina produktuen salmenta ziurtatuta zegoen estatua isolatuta zegoelako eta eskaria
oso handia zelako. Sektoreen arazoak:

- Siderometalurgia: Ingalaterrako ikatza ez zegoenez, Asturias ikatz iturri bihurtu zen. Gainera, Bizkaiko
burdin meatzeak eta txatarra horniketa bukatu ziren.
- Metalurgia: lehengaien eta erregai fosilen eskasia zegoenez, produkzioa murriztu zen.

Azkenean, 1955ean gerra aurretik zegoen produkzio maila berreskuratu zen.


1943an Arrasateko Eskola Profesionalean mugimendu kooperatibista eratu zen. 1959an ekonomiak porrot
egin zuenez, egokitze sakon bat egin zuten ekonomia atzeratuz.

Autarkia amaituta eta Egonkortze Plana martxan, euskal ekonomia garatu zen:
 Euskal industriak eskulan handia izan zuen.
 Euskadin garapen ekonomikoa finantziatu zen.
 Ekonomia interbentzionista eta protekzionista onuragarria izan zen industriarako; izan ere, kanpo
konpetentzia saihestu zuen. Baina fabrikak ez ziren teknifikatu eta atzerriarekiko dependentzia sortu
zen.
 Industria berriak garatu ziren eta Arrasateko kooperatibismoak garapen handia izan zuen.
Hala ere, desoreka garrantzitsuak ere egon ziren areagotuko direnak petrolioaren krisiarekin.

1. GARAPEN POLITIKOA:
*1937an tropa frankistek Euskal Herria okupatzean, Autonomia Estatutua deuseztatu zuten eta errepresio
gogorra ezarri zen euskal kulturaren kontra. Gainera, bando frankistakoak ez zirenak kartzelatu edo hil
zituzten. Bizkaia eta Gipuzkoa altxamendu frankistaren aurka egoteagatik Erregimenak Kontzertu
Ekonomikoa kendu zien; Araba eta Nafarroa altxamenduaren alde zeuden.

Oposizioa klandestinitatean aritzen zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren Erregimena desegingo
zelako esperantzak erresistentzia armatua indartu zuen: Euzko Naia. Baina, 1946an proiektua baztertu zen
eta borroka baketsua proposatu zuten.

*40ko hamarkada bizi eta lan kalitate txarreko aldia izan zen. 1947an oposizioa Erresistentziaren Euskal
Kontseiluan batu zen Errepublikaren aldeko aldarrikapena egiteko. Arrakasta handia izan zuenez, oposizioak
diktaduraren kontrako greba egin zuen maiatzaren 1ean Gipuzkoako eta Bizkaiko industrialdean. 1947ko
grebak diktaduraren aurkako indar politikoen batasunarekin amaitu zuen. 1945ean euskal alderdi eta
sindikatuek Baionako Ituna sinatu zuten Errepublikaren, Estatuaren eta Gobernu autonomoaren aldeko
aldarrikapena egiteko. Itunak 1936ko Autonomia Estatutu garaira bueltatzea nahi zuen.

*50eko hamarkadan Francoren Erregimenak nazioarteko onarpena jaso zuen; ekintzarik gabeko aldia izango
da.
 Nazionalistak: euskal hizkuntza eta kultura hedatu zuten apaizen laguntzarekin.
 Eliza: erakundeak sortzen lagundu zuen langileak fabrika eta tailerretatik oposizioan aritzeko.

Gazte talde batek EKIN talde nazionalista eratu zuen. 1959an Euskadi eta Askatasuna (ETA) taldea eratu
zuten; hasieran ETA nazionalismoaren arlo etnizista eta kulturalean oinarrituta zegoen, baina azkenean
ekintza armatura pasatu zen. Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen Erregimenaren oposiziorako irizpideak
ezartzeko.

*60ko hamarkadan garapen ekonomiko handia egon zen. 1962an Asturiasko meatzaritzan greba pizten da
eta mugimendua Espainia osoan zabaldu zen ondorio sakonak izanez:
- Langile mugimenduak oposizioan leku garrantzitsua hartu zuen.
- Apaizen garrantzia  1960an 339 apaizek, frankismoaren zapalkuntza eta Euskal Herriaren
eskubideen zapalketa salatu zuten dokumentu baten bidez. Gainera, Antonio Añoveros Bilboko
apezpikuak euskal kultura defendatu zuen.

Grebarik garrantzitsuena eta luzeena Huelga de Bandas izan zen.


*60ko hamarkadaren bukaera tentsiozko garaia izan zen. Erregimenak ETAko 16 kide gerra-kontseiluan
epaitzea erabaki zuen (1970eko Burgoseko Prozesua) eta heriotzara kondenatu zituzten, baina Francok
indultua eman zien.

*Frankismoaren azken urteetan talde nazionalistek ekintza politiko eta kulturalak areagotu zituzten.
Frankismoaren kontrako taldeak gero eta ugariagoak ziren. ETAk Carrero Blanco (gobernuburu berria) hil
zuen eta Arias Navarro izendatu zuten ordezko. Gainera, ETAren behin betiko zatiketa gertatu zen:

- ETA militarra: jarduera politikoak eta armatuak bereiztea.


- ETA politiko-militarra: irizpide politikoen kontrolpean borroka armatua mantentzea.

1. KULTURA-BERPIZKUNDEA:
1960ko hamarkadan euskararen eta Euskaltzaindiaren suspertze-prozesua hasi zen. Ikastolak ireki ziren eta
artista euskaldun asko nabarmendu ziren (Blas de Otero, Mikel Laboa, Benito Lertxundi…).

Franco 1975an hil zen bere lanak bizirik iraungo zuelakoan Juan Karlos Borboikoarekin. Baina ezinezkoa zen
frankismoa Franco gabe, horrela Frankismoa amaitu zen. Hurrengo aldia ETAren terrorismoak eta
demokraziarako trantsizioak markatuko dute.

You might also like