You are on page 1of 1

ISPILUAREN HITZAK

Brandon izeneko 12 urteko mutil bat egunero joaten zen triste institutotik etxera. Ustez bere
lagunak ziren gainerako mutilak, itsusia zela eta inoiz neska-lagunik egingo ez zuela esaten
baizioten. Mutil hau itxuraz argala, luzea, sudur handi eta zabala eta betaurrekoduna zen
baina oso oso jatorra eta mutil hagitz ona zen. Ikasturtea akitzera zioan eta ikasleak besta bat
antolatu zuten. Denak zeinek zeinekin “ligatu” zuten burutan eta Brandonek bazekien hori
beretzat ezinezkoa zela.

Eguna ailegatu zen, denak ahalik eta politen joanen zirenez Brandon ere bere logelako ispilu
aurrean, negarrez prestatzen ari zela, esan zion ispiluak:

- Zer gertatzen zaizu mutil?


- Baina….baina….zu hitz egiten?- erantzun zuen mutilak.
- Bi gauza esango dizkizut, gaur neska bat zutaz maiteminduko da baina horrekin ez
da zure tristura amaituko.- Esan zuen ispiluak.
- Ez da egia, nik hori nahi dut denen ahoak isiltzeko. –erantzun gizajoak.
- Beste gauza batetan ohartzen zarenean ohartuko zara zer esan nahi dizuten. -
Amaitu ispiluak.

Ispluak esan bezala, Amelik Brandoni gustokozuela esan zion eta mutila pozez txoratzen jarri
zen. Denek aho zabalik geratu ziren baina ala ere bazuten esatekorik. Brandonek lotsak eta
izuak alde batera utzi, eta denei aurre egin zion, orduan sentitu zen guztiz eroso eta hor ohartu
zen bere burua maitatzea dela garrantzitsuena eta ispiluak zer esan nahi zion ulertu.

You might also like