You are on page 1of 4

33 ezkil

Miren Gorrotxategi

“ Ber-bertan tximista bat lehertzeaz bat, argiak salto egin zuen


Garizmendin. Minutu eskaseko argi-etena izan zenekonomiako garrek
sukaldea argitu zutena. Eta argizta gorrixka haren ilunantzean bistaratu zuen
lehenengoz Ferminek hatz lohituen artean agertzen hasia zen zuritasuna. Bi
eskuez oratu, eta gainaldean ageri ziren bi zulo borobiletan hondoratu zituen
erpuruak. Hala ikusi zuen Karmenek senarra argia etorri zenean. Garrasi izu
baten ondoren, aitaren egin zuen, eta oihu egin zion Fermini:

- Baina, non demontre aurkitu duzu burezur hori? “

Hernaniko Udal Liburutegia


2018 martxoa
Miren Gorrotxategi1 (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981a)

Gipuzkoar idazlea da.


Itzulpengintzan lizentziaduna eta turismoan diplomaduna,
Euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan.[1]
2016ko urriaren 5ean 33 ezkil eleberria argitaratu
zuen, 2015ean lan horrekin Augustin Zubikarai Saria lortu eta gero.[2]

33 ezkil
Sipnosia
Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat
topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den
Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari
ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da
eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa
gero eta ilunago.
Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko
arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta
topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan,
baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen
dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Kritikak2
Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2017-05
Ezkilak. Hogeita hamahiru ezkila danbadaka, herria esnatzen. Hezurrak.
Lurperatutako burezur bat jo du aitzurrak, tok. Sekretuak.

1
Hemendik hartuta [2018-02-06]: https://eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Gorrotxategi
2
Informazio gehiago: http://kritikak.armiarma.eus/?p=7187
http://kritikak.armiarma.eus/?p=7052.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=7050
Ezin da horiei buruz hitz egin. Ezinikusiak. Familia eratzen duten
familia-kontuak. Herria. Baserria ez da herria. Baserria. Herria ez da
baserria.
Miren Gorrotxategiren lehenengo eleberria dugu 33 ezkil nobela
beltza, Agustin Zubikarai saria irabazi ondoren idatzi duena.

Drama baserrian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-11-26


Miren Gorrotxategik idazlan interesgarri batekin egin du aurkezpena
euskal literaturaren alorrean. “33 ezkil” du izenburua haren lehenengo
eleberriak. Bertan idazleak baserri giroan kokatutako drama eta literatura
beltzetik hurbil dagoen intriga lotzen jakin du. Izan ere, nobelaren
hasieran Ferminek, bere baserriaren inguruko lurretan aitzurrarekin ari
den bitartean, hezur batzuk topatzen ditu. Harrituta, kalean bizi den
semeari (Nestorri) deitzen diote. Hezur hauek, baina, desagertzen dira eta
Fermin hilda aurkitzen dute baseliza batean aurpegian eskopeta-tiro bat
duela. Trama desberdinak korapilatzen dira eta istorioak narrazio-hariek
markatzen dituzten bidezidorretatik jotzen du. Familia trama konplexua
dago alde batetik, non familia desegituratua agertzen zaigun, zeren ez
baita argi gelditzen zein den bakoitzaren papera gizarte txiki horretan.
Aspaldiko istorioek izugarrizko eragina dute momentuko gertakarietan.
Hori bai, isilean gorde beharreko kontuak direlarik, irakurleak poliki-poliki
antolatu beharko ditu hari guztiak planteatzen zaion materiala ulertuko
badu.

Gorpuak ur azalera nola Iratxe Retolaza / Argia, 2016-11-20

33 ezkil estreinako nobelan, giro gris eta iluna eraiki du Miren Gorrotxategik. Ferminek
gizaki-burezur bat topatzen du, baserriko lurretan ur-depositu bat jartzeko lanetan ari dela.
Burezurraren auziak aspaldian izozturiko harreman zenbait biziberritzea ekarriko du: Fermin
eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari hots egingo diote; eta Nestor, bide batez, Berta
neska-lagun ohiarekin jarriko da harremanetan, indusketa-lanetan jardun ohi duelako.
Garizmendi baserrira garamatza gertaerak, baina, baita inguruetan kokaturiko beste espazio
batzuetara ere: elizara, hilerrira eta Garizmendi-Berrira (hau da, Ferminen anaia bikiaren
etxera). Geografia horretan ezkila-hotsek eta hezur-dantzek zeharkaturiko giroa sortu du, eta
lur-eremu ezegonkorra irudikatu: familia-sekretuak eta iruzurrak ditu lur azpiko ur, eta
mesfidantza-giroa da nagusi. Burezurraren misterioa argitu ahala, isildutako eta
lurperatutako iraganak gainez egingo du Garizmendi aldean, gorpuek ur azalera nola.

You might also like