You are on page 1of 17

Biologia eta Geologia

DBH
1
giltza

I. blokea: Lurra
1 Naturaren azterketa

Gizakiak ikusberak gara, jakin-mina dugu eta inguratzen


gaituen errealitatea hobeto ezagutzen ahalegintzen gara.
Jakin-min hori asetzeko, metodologia zehatz bat erabil­
tzen da natura aztertzeko: metodo zientifikoa.
Askotariko gaiak azter daitezke metodo horren bidez; es-
aterako, zerez dauden osatuta izarrak eta nola portatzen
diren mikroorganismoak.
EDUKIAK

1. Naturaren zientziak
2. Metodo zientifikoa
3. Landa-lana
4. Laborategiko lana
Zientzia eskura:
Ingurunearen azterketa

Pentsamendu-errutina
Galdera sortzaileak

• Egin irudi hauei buruzko ideia-jasa. Idatzi bururatzen


zaizkizun hamabi galdera gutxienez.

• Aukeratu galdera interesgarrienak. Aukeratu bat, eta


hitz egin hari buruz.

• Hausnartu: Zer ideia berri dituzu gai honi buruz?

10
Biologia eta Geologiako proiektua DBH 1
LURRA UNITATEAK UNITATEAREN
GARAPENA
Hasieran lantzeko jarduerak, Unitateari buruzko hasierako irudia, Edukiak modu erakargarri
ikasturte berri honi ekingo eta edukiak. Edukien aurkibidea eta batean aurkezten dira, eta,
dioten ikasleak ikasgaian pentsamendu-errutina. gainera, erraz ulertzeko
barneratzeko eta aurretiazko moduan; ataletan eta
ezagutzak eguneratzeko. azpiataletan banatutau
3 Geosfera

Antzinako mitologia batzuen arabera, mundua uharte bat


zen, itsaso amaigabe baten gainean zegoena. Gaur egun,
badakigu gure planetak forma geoidea duela, eta lurrak,
urak, aireak eta izaki bizidunek osatzen dutela. Orain, Lu-
rraren atal solidoa zerk osatzen duen aztertuko dugu eta
haren barne-egitura.

EDUKIAK

Baliabideak
1. Lurraren geruzak
2. Geosferaren egitura
3. Mineralak
4. Arrokak
5. Explotación de minerales y rocas

Zientzia zure esku:


Geosferako fenomenoak eta jarduerak
Baliabide grafiko
Pentsamendu-errutinak
BEGIRATU: 10 BIDER 2
eta testu osagarri
• Erreparatu irudi nagusiari, isilik, 30 segundoz.

• Egin irudiaren edozein alderdiri buruzko 10 hitz edo


esaldiko zerrenda.
ugari; hala nola
esperimentuak
• Bateratu zerrenda gainerako ikaskideekin.

• Errepikatu lehen bi urratsak, beste 10 hitz edo esaldi ge-


hitzeko zerrendari.

• Bateratu zure hitz-zerrenda, eta egin hausnarketa bat

eta zientzialarien
taldean.

50 51

biografiak, baita
aniztasuna lantzeko
jarduerak ere.

ERANSKIN GRAFIKOA

Eranskin grafikoa, zenbait


EKIN
edukiren ulermena hobetze-
Sormena, ekimena, talde-la- ko eta sakontzeko.
na... proiektu erreal batean.

KONPETENTZIEN EBALUAZIOA
Eduki multzo bat landu ondoren zer ezagutza
eta konpetentzia eskuratu diren aztertzeko
jarduerak.

edebé n
proiektu global interaktiboa

Liburu digital interaktiboa

Hainbat baliabide digital (bideoak, aurkezpenak, jar-


duera interaktiboak, entzungaiak, estekak...) irakasleak
ikasgela digitaleko ikaskuntza eraginkortasunez
kudeatzeko.
1. Naturaren zientziak
Naturaren zientziek aztertzen dituzte unibertsoaren osagaiak eta unibertsoan ger­
tatzen diren fenomenoak eta prozesuak.
Aztergaia zein den, hainbat zientzia ditugu.

Astronomia
Astroak aztertzen ditu: unibertsoa
osatzen duten gorputz guztiak.
Fisika
Fenomeno fisikoak az­
tertzen ditu; hau da,
naturan gertatzen diren
Geologia aldaketa behagarri eta
Lurraren konposi­ neurgarriak, baina subs­
zioa eta egitura des­ tantzien konposizioa al­
kribatzen ditu, eta datzen ez dutenak.
denborarekin Lu­ Biologia
rraren konposizioak
nahiz egiturak izan Izaki bizidunak aztertzen ditu: konposizioa,
duten bilakaera. ezaugarriak, harremanak, funtzionamendua
eta antolakuntza.

Kimika
Fenomeno kimikoak
aztertzen ditu; hau
da, substantzien
konposizioa, egitu­
ra eta propietateak,
baita haien aldaketak
ere.

Actividades
Jarduerak
1. Adierazi naturaren zientzietako bakoitzari dagokion jar­ 2. Zer bi naturaren zientzia erabili behar dira landareen haz­
duera bat. Adibidez, astronomia eta zerua teleskopio kunde-aldeak ilargi-fasearen arabera aztertzeko?
batez aztertzea.

12 1. unitatea
2. Metodo zientifikoa Agora
Metodo zientifikoa zientzialariek sortu duten lan-sistema zorrotza da. Meto- Metodo zientifikoa metodologia
doaren bidez, naturako gertaerak eta fenomenoak aztertzen dira, ezaguera berriak intelektual eta irudikortzat har
lortzeko. daiteke. Zure ustez, zer adieraz-
ten du bi kontzeptu horietako
Horrela, alegia, metodo zientifikoa aplikatuz, komunitate zientifikoko kideek errea-
bakoitzak? Eman baieztapen ho-
litatea azaltzen duten legeak eta teoriak garatzen dituzte. rren aldeko edo aurkako argudio
Metodo zientifikoak lau fase ditu: edo adibideak. Izan dezake bi
ezaugarri horietatik bakarra soi-
lik kontuan metodo zientifikoak?

1. Behaketa
Naturako gertaerak nahiz fe-
nomenoak arretaz aztertzea,
dela zentzumenen bidez,
dela tresneriaz neurtuz edo
detektatuz. 2. Hipotesiak
formulatzea
Bi landareren arteko hazkunde-al- Behatutako gertae-
deak behatuko ditu zientzialariak: eguz- ren eta haien balizko
kitan jarri du bat, eta eguzki-argirik kausen behin-behi-
iristen ez den lekuan bestea. neko azalpena.

Eguzki-argiak eragin posi-


tiboa du landareen hazkun-
dean.

4. Ondorioak ateratzea
Behatutako gertaerak datu esperimentalen ara-
3. Esperimentatzea bera interpretatzea, eta ondorioak lortzea. Ondo-
Aztergai den fenomenoa zenbait aldiz rio horiek gertaera errepikagarriak islatzen badi-
errepikatzea eta aztertzea, komeni diren tuzte, legea enuntziatu daiteke.
baldintzak aldatuz. Gero, zientzialariak komunikatu egingo ditu on-
Oso garrantzitsua da esperimentu-aldian dorioak aldizkari espezializatuetan, liburuetan,
zehar datu guztiak praktika-koadernoan biltzarretan… ezaguerak hedatzeko eta beste
jasotzea, zehatz eta txukun. zientzialari batzuekin partekatzeko.

Esperimentua egin ondoren, formulatu duen hi-


Bi landare berdinen hazkundea aztertzen potesia baieztatzen du zientzialariak. Horrek lege
ari gara. Eremu argitsuan jarri dugu bat; zientifiko hau formulatzeko aukera ematen dio:
eremu ilunean, bestea. Zenbait egun utzi, eta
«Landareek eguzki-argia behar dute hazteko».
landare bakoitza zenbat zentimetro hazi den
neurtuko dugu. Hostoen kolorea aldatu den ere
behatuko dugu.

Actividades
Jarduerak
3. Alderatu metodo zientifikoaren behaketa- eta esperi- 4. Azaldu zer esperimentu egingo zenukeen hipotesi hau
mentazio-faseak, eta aipatu antzekotasun bat eta alde egiaztatzeko: «Ur gaziak ur gezak baino tenperatura
bat. baxuagoan irakiten du».

Naturaren azterketa 13
3. Landa-lana
Kasu batzuetan, landa-lana
eremu urrunetan edo iristen zai- Naturaren alderdi batzuk aztertzeko, besteak beste, izaki bizidunak eta haien in-
letan egin behar da. Zientziala- guruneak, zientzialariek laborategitik irten eta aztergaia dagoen lekura joan behar
riek, kasu horietan, espedizioak dute landa-lana egitera.
antolatzen dituzte, eta egun
jakin batzuetan pilatzen dute Landa-lan deritzo ingurune natural jakin bateko ezaugarri bereziak lekuan bertan
landa-lana, eta ahalik eta datu aztertzeari eta deskribatzeari.
gehiena jaso. Gero aztertuko di- Zuzeneko behaketa oso ezagutza-iturri ona da bere baitan. Kasu honetan, oso
tuzte xehe-xehe.
garrantzitsua da datuak jasotzeak ez aldatzea aztergaia. Esate baterako, animalia
Aurkikuntza zientifiko handiak batek modu batera edo bestera jokatuko du zientzialaria behatzen duela ohartu
egin dira duela denbora asko ala ez.
egin ziren espedizioetan lortu
zituzten lagin eta datuak azter-
tuta.

Malaspina espedizioa
Munduan zehar itsasontzi ozea-
nografiko batek egin zuen espe-
dizioa. Ozeanoetan izaten diren
ingurumen-aldaketak aztertu zi-
tuzten.
http://www.expedicionmalas-
pina.es

Landa-lana egiteko, material hauek erabiltzea komeni da:


• Landa-lanerako koadernoa, behatutako datuak idatzi eta zirriborroak marrazteko.
• Eremuaren mapa, behaketak kokatzeko.
• Argazki-makina.
Azterketaren helburuaren arabera, material hauek ere erabili behar di-
tugu:
• Laginak gordetzeko
flaskoak.
• Landa-lanak egite-
ko lupa.
• Prismatikoak.
• Teleskopioa.

Actividades
Jarduerak
5. Zure ustez, zer naturaren zientziatan egin behar da lan- 6. Metodo zientifikoaren zer faserekin lotuko zenuke landa-
da-lana isil eta gordeago? Arrazoitu erantzuna. lana? Arrazoitu.

14 1. unitatea
4. Laborategiko lana
Nazioarteko espazio-estazioa ere
Laborategia esperimentuak egiteko eta datuak hartzeko bereziki egokitutako laborategi bat da, esperimentuak
lan-eremua da. egiteko, eta oso zaila da hango
baldin­t zak sortzea Lurrean. Egun,
Aztergaia zein, halakoa izango da laborategia (kimika-laborategia, geologia- jendearen muskuluen edo hezurren
laborategia, mikrobiologia-laborategia…), eta tresna nahiz erabilera-arau eta hazkundeari buruzko esperimen­
segurtasun-neurri berariazkoak dituzte. tuak egiten ari dira, baita errekun­
tza-erreakzioak optimizatzea lortze­
4.1. Erabilera-arauak eta segurtasun-neurriak koak ere.

laborategian

Instalazioak
• Laborategiko txoko guztiak ezagutu, eta behar diren
aparatu, tresna eta material guztiak eskura daudela
ziurtatu.
• Segurtasun-elementuak (su-itzalgailuak, dutxak, bo-
tika-kutxa…) eta laborategiko irteerak non dauden ja-
kin.

Jarrera eta portaera


• Ez jan eta ez edan laborategian. Ez erre.
• Eskuak garbitu beti: esperimentu bat egin ondoren eta
laborategitik irten baino lehen.
• Arreta jarri lanean, eta garbi eta txukun lan egin.

Arropa Produktuen erabilera


• Mantala erabili. • Ez arnastu, dastatu edo usaindu gai kimikorik.
• Oinetakoak estalita erabili, eta ile luzea • Produktu kimikoak manipulatzean, kontuan izan etiketetako
ondo lotu. sinboloak eta haien esanahiak.
• Begiak segurtasun-betaurrekoekin ba-
bestu begietan min hartzeko arriskua
dagoen esperimentuetan.
Kaltegarria Sukoia Toxikoa Leherkorra Korrosiboa

Lehen sorospenak laborategian


• Beirazko materialarekin ebakia eginez gero, zauria txorrotan garbitu ur askorekin,10 minutuz, gutxienez. Gero,
botika-kutxako antiseptikoekin zauria desinfektatu, eta airean lehortzen utzi edo lotura esteril batekin estali.
• Larruazala erre bada, lehenik, erretako aldea ur hotzez garbitu 10-15 minutuz, gutxi gorabehera. Gero, pomada
egoki bat eman.
• Norbaitek gai kimikoren bat arnastu badu, eraman ahalik eta azkarren aire freskoa hartzera.

Naturaren azterketa 15
4.2. Laborategiko materiala Beste tresna batzuei eusteko
Laborategian, tresneria eta ekipamendu jakin batzuk ego-
ten dira esperimentuak egiteko. Funtzio jakin bat du ele-
mentuetako bakoitzak, eta garbituta eta ordenatuta gorde Tripodea
Uztaia
behar dira beti esperimentua amaitu ondoren.
Materialak antolatzeko modu bat erabilera izan ohi da.

Berotzeko

Euskarria. Zeramikazko
sareta

Portzelanazko kapsula

Giltzaurra Matxarda
Bunsen metxeroa Arragoa

Bolumenak neurtzeko Garbitzeko

Bureta

Pipeta eta
xurgagailua

Probeta
Flasko ikuzlea

Erlenmeyer Eskuila
matrazea
Hauspeakin-ontzia Matraze aforatua

Beti koaderno bat eraman behar da laborategira, esperimentuen emaitzak eta esperimentuetan izan daitezkeen gertaerak
jasotzeko; laborategiko saioan zer prozedurari jarraituko zaion zehazten duen gidoia ere eraman behar da.

16 1. unitatea
Behatzeko Masak eta tenperaturak neurtzeko

Estalkiak /
Termometroa
portak

Tindaketa-
ontzia
Mikroskopio optikoa
Balantza analitikoak
Lupa binokularra

Manipulatzeko eta disekzionatzeko Beste batzuk

Lantzatxoa Kirtendun orratza

Espatula Hagatxoa

Saio-hodiak

Bisturia

Erloju-beira
Guraizeak
Disekzio-matxardak

Erreaktiboak
Alkohola
Tentegailua Inbutua

Koloragarriak
Almaiza

Dekantazio-
inbutua

Baseak Ur destilatua Azidoak Gatzak Iragazki-papera

Actividades
Jarduerak
7. Zertarako dira laborategiak? Izan zara inoiz laborategiren 9. Orri hauetan jaso diren laborategiko materialen artean,
batean? Zer ikusi zenuen? zein erabili behar dira segurtasun-neurri batzuei jarraiki?
Arrazoitu erantzuna.
8. Zure ustez, zergatik bete behar dira erabilera-arau ba-
tzuk eta zergatik jantzi behar dira arropa jakin batzuk 10. Adierazi aipatu diren laborategiko material horietatik zein
zientzietako laborategi batean gaudenean? garbitu behar diren esperimentua amaitu ondoren.

Naturaren azterketa 17
Zientzia eskura: Ingurunearen azterketa
Materiala
Ikertu: Material arruntak neurtzea • Doitasun-balantza
• Probeta
• Makarroi bat
Sarrera • Intxaur bat
Laborategian baldintza egokiak izan behar dira materiaren • Edontzi bat
• Kopa bat
hainbat ezaugarri ahalik eta zehatzen neurtzeko.
• Klip bat
Materiaren bi ezaugarri masa eta bolumena dira.
• Objektu baten masa neurtzeko, balantza erabiltzen
da. Neurtu nahi den elementua nolakoa, sentibera-
tasun handiagoko edo txikiagoko balantza behar da.
Adibidez, ur-tanta bat neurtzeko zehaztasun handia-
goa behar da urez betetako bidoia neurtzeko baino.
• Gauza bera gertatzen da bolumena neurtzean.
Oso garrantzitsua da neurketa ahalik eta zehatzena izatea, ondoren-
go datu-interpretazioak guztiz kontrako ondorioak eman baititzake
bestela.
Esperimentu honetan, eguneroko elementu batzuen masa eta bolu-
mena neurtuko ditugu. Elementuak horiek dira makarroia, intxaurra,
klipa, edontzi bateko ura eta kopa batekoa.

Prozedura Bolumenaren neurketa


——Neurtu elementuen bolumena.
— Egin taula bat, lerroetan zer elementu neurtuko diren zehaz-
teko, eta zutabeetan neurketak idazten joateko. Likido baten bolumena neurtzeko, nahikoa da probetara
bota eta balioa jasotzea.
Masaren neurketa Solido baten bolumena neurtzeko, bota ura probeta bateta-
——Jarri elementuak balantzan, eta idatzi emaitzak. ra, bolumen jakin bat lortu arte, eta jaso balioa.
• Neurtu nahi dugun solidoaren bolumena jakiteko, sartu
Edontzi batean eta kopa batean sartzen den uraren masa
solidoa uretan, eta idatzi zer bolumen adierazten duen
kalkulatzeko, pisatu, hasteko, edontzia eta kopa hutsik, eta,
orain probetak.
gero, urez beteta. Pisuen arteko aldeak ontzi bakoitzak duen
• Solidoaren bolumena da probetak hasieran adierazi duen
uraren masa adierazten du.
bolumenaren eta gero adierazi duenaren arteko aldea.
——Pisatu berriro elementu guztiak, eta jaso emaitzak. • Solidoek flotatu egiten badute, kirtendun orratz fin bat era-
bil daiteke, edo klip bat zabalduta, solidoa erabat hondo-
ratzeko.
——Masaren neurketaren kasuan bezala, egin bolumena neurtze-
ko bi txanda, eta idatzi emaitzak.

Jarduerak
a. Alderatu elementu bakoitzarekin egin dituzun bi neurketak. Bat datoz? Emaitzak ez badira aldatu neurketa batetik beste-
ra, zer adierazten du horrek? Eta emaitzak aldatu badira?
b. Azaldu zure ustez noiz den onargarria eta noiz ez neurketa berean aldeak izatea.
c. Aztertu zein kasutan izaten den balio-alde handiagoa: masa neurtzean ala bolumena neurtzean. Nola azaldu ditzakezu
emaitza horiek?
d. Praktika errepikatu behar bazenu, aldatuko zenuke ezer azken emaitza hobetzeko? Arrazoitu erantzuna.

18 1. unitatea
Segurtasun handiko laborategiak

Gure planetako birus eta bakteriorik hilgarrienak P4 deritzen segurtasun han- a Zure ustez, zer helburu dute la-
SakontzeKO

diko laborategietan aztertzen eta erabiltzen dira. Hori dela eta, laborategi ho- borategi horiek? Zer alde on eta
riek segurtasun-neurri bereziak dituzte. Leku horietan, presio atmosferikoa zer alde txar izan ditzakete?
artifizialki jaisten da, birus edo bakterioek ihes ez egiteko. Gainera, ikertzaileek b Badute leihorik halako labora-
arropa bereziak eta arnasa hartzeko sistemak erabiltzen dituzte, inguru horre- tegiek? Arrazoitu erantzuna.
tatik erabat isolaturik egoteko.
c Kanpoan baino presio atmosfe-
P4 laborategira iristeko, zientzialariek zenbait ganbera zeharkatu behar dituz- riko txikiagoa izateak zergatik
te. Aldagelara sartzean, beren gauzak utzi, arropak erantzi, zirujauen pijamak eragozten du mikroorganis-
jantzi, eta traje bereziak janzten dituzte, gorputz osoa babesteko. Irteteko, lehe- moek laborategitik ihes egitea?
nengo traje eta guzti garbitu, gero trajea eta pijama erantzi, eta bost minutuko d Zer egin behar da laborategi ba-
dutxa hartu behar dute. rruan erabiltzen diren pijama
eta arropa bereziarekin?
e Film askotan irudikatzen da
halako laborategia. Aipatu zen-
bait, eta esan zer ikertzen zuten.

Sormen@: Netiketa
Posta elektronikoa izanda, azkar eta eroso jar gaitezke ha- Zure ikastetxeak Googleren zerbitzu pertsonalizatu bat
rremanetan beste pertsona batzuekin, eta hainbat formatu- (Google app) erabiltzen badu, kontu bat emango dizu
tan duzun informazioa partekatu ere egin dezakezu. irakasleak. Bestela, Googlen erregistratu behar duzu kon-
Gainera, posta elektronikoko kontu bat izatea ezinbestekoa tua lortzeko.
da helbide elektriko baten bidez erregistratzeko eskatzen Interneteko komunikazioak bere arauak ditu, eta arau
diguten Interneteko zerbitzu asko erabiltzeko; adibidez, multzo horri netiketa deritzo. Jarduera honetan, posta
Facebook eta Twitter sare sozialak eta sareko aplikazioak. elek­troniko bat duzula, Interneten bilatu behar dituzu ne-
Zenbait erakundek, posta elektronikoko zerbitzua ez ezik, tiketaren oinarrizko arauak, eta mezu elektroniko bat idatzi
beste aplikazio batzuetara sartzeko aukera ere ematen di- irakasleari, netiketaren puntu garrantzitsuenak laburbil-
gute, blogak, webguneak eta dokumentuak sortzeko, bi- duz.
deoak eta argazkiak partekatzeko, etab. Erakunde horie- http://links.edebe.com/bt359f
tako bat Google da.

Naturaren azterketa 19
LABURPENA

• Ikasteko, kopiatu eskema koadernoan, eta osatu.

Naturaren zientziak

motak oinarria

............................................
Metodo zientifikoa
............................................

............................................

............................................ faseak azterketa-eremuak


............................................

Behaketa ............................................ Laborategiko lana


............................................

............................................................

Esperimentazioa

..............................................................

— Osatu eskema bat laborategiko material motekin.


— Multzokatu tresna hauek, erabiltzen dituen naturaren zientziaren diziplinaren arabera:

probeta - prismatikoak - Bunsen metxeroa - teleskopioa - termometroa - eskuila - mikroskopioa

• Esan non erabiltzen diren: landa-lanean, laborategian, ala bietan.


— Osatu adierazpen hauek.
• Naturaren zientzien aztergaiak dira …………………………… osagaiak eta han izaten diren fenomenoak.
• …………………………… eta …………………………… dira kobazuloetako izaki bizidunen ezaugarriak aztertzeko balia
daitezkeen zientziak.
• Esperimentazioa da hipotesiak formulatzearen ………………………………… urratsa, eta ondorioak ematearen
……………………………… .

• …………………………… lanaren bidez, …………………………….. bat egiteko baldintzak kontrolatu daitezke.


• …………………………… lana naturako gertaerak zuzenean behatzean datza.

20 1. unitatea
Amaierako jarduerak
11. a Zein da naturaren zientzien aztergaia? 15. s Aztertu irudiak:
12. a Esan naturaren zer zientzia bereizten ditugun.
— Adierazi naturaren zer zientziak aztertzen dituen a b
adibide hauek.
• Planeta urrun baten azterketa.
• Arroka bolkanikoen ezaugarriak.
• Zura erretzean izaten diren aldaketak.
• Izaki bizidunen sailkapena.
• Fenomeno meteorologikoak.
13. a Adierazi zer aztergaik erantzuten dion galdera c d
hauetako bakoitzari. Olioak urak
baino dentsi-
Galderak tate txikia-
goa du?
• Zergatik daude udak eta neguak?
• Zerez eginda dago zapaltzen dugun lurra?
• Berdinak dira izaki bizidun guztiak?
• Zergatik herdoiltzen da burdina?
• Zergatik sortzen da haizea? a) Azaldu metodo zientifikoaren zer faseri dagokion
marrazkietako bakoitza, eta arrazoitu. Ordenatu ma-
rrazkiak metodo zientifikoaren faseen arabera.
Aztergaiak
b) Esperimentuaren arabera, esan dezakezu hipotesia
• Metalen oxidazioa bete egiten dela?
• Fenomeno atmosferikoak 16. s Irakurri testua:
• Arrokak
• Lurraren translazio-higidura 1998an, Andrew Wakefieldek artikulu bat argitaratu zuen egungo
medikuntzan pisu handiena duen aldizkari zientifikoetako batean:
• Izaki bizidunen sailkapena The Lancet aldizkarian. Artikulu hartan, txerto hirukoitz birikoa ge-
rora hesteetako arazoak eta autismoa izatearekin lotu zuen.
— Adierazi naturaren zer zientziari dagokion aztergaie- Txertoa hartu zuten 12 haurren bilakaera aztertu zuen Wakefield­
tako bakoitza. ek, eta esan zuen gaixotasun hori garatu zutela bederatzik. Gogo-
ratu ez dakigula ondo zerk eragiten duen gaixotasun hori garatzea.
14. s Irakurri arretaz esaldiak, eta idatzi zuzen:
Eztabaida handia piztu zuen artikuluak, eta hamabi urte geroago,
• Naturaren zientziek giza ezaguera guztia aztertzen dute. Wakefieldek eta beste autore batzuek eman zituzten datuak be-
• Naturan izaten diren aldaketak aztertzen dituzten zien- rrikusi zituen Mediku Kontseilu Orokorrak, eta ondorioztatu zuen
tziak fisika eta kimika dira. zikin eta arduragabe jokatu zuela medikuak, azterketa-datuak fal­
tsutu baitzituen.
• Metodoaren lau faseetako bat laborategiko lana da; lan
Itxura denez, medikuak berak aukeratu zituen gero aztertuko zi-
hori egin ezean, ezin da ondoriorik atera.
tuen haurrak, eta hamabi haietatik bakarrari diagnostikatu zioten
• Esperimentua egin ostean, zientzialariek hipotesiak for- gaixotasuna.
mulatu ditzakete.
• Esperimentuen emaitzak eta naturan behatu diren ger- Argudiatu:
taerak bat datozenean, zuzena da esperimentua, eta on-
— Zer hipotesi frogatu nahi zuen Wakefieldek?
dorioak atera daitezke.
— Metodo zientifikoaren zer fase ez zuen zuzen egin?
Zergatik?
— Zure ustez, ospea kentzen dio kasu horrek medikun­
tza-zientziari? Arrazoitu erantzuna.

Naturaren azterketa 21
Amaierako jarduerak
17. d Irakurri testua, eta bilatu hiztegian hitz ezezagu- 19. d Azaldu zertan datzan esperimentu hau, eta idatzi
nak. Ondoren, erantzun galderei: taula batean emaitzak:

100 ºC 100 ºC 100 ºC

Basoilarren kopurua nabarmen jaisten ari da Iberiar penintsu- 2L


lan, eta jai­tsiera hori askoz nabarmenagoa da Kantauriar men-
dikatean. […] 1L
1L
Basoilarrak animalia apalak dira, eta baso-habitatetan bizi dira; 500 ml
500 ml
hori dela eta, espezie zaila da aztertzen. Kopuruaren errolda
250 ml
edo zenbatespena egite hutsak, gainera, ahalegin handia eska­
0 ml
tzen du, eta arazo metodologiko eta operatibo ugari ditu. […] 0 ml 0 ml

Basoilarraren kasuan, zailtasun operatibo horiek guztiak izanik


ere, bada abantaila bat urte-sasoi batean: umeske daudenean,
banakoak, edo bai behintzat talde garrantzitsu bat, lurraldeko
oso eremu jakinetan bil­tzen dira: kantaleku deritzenetan, hain
zuzen ere. […]
— Zer ondorio atera dezakezu?

Biztanleria monitorizatzeko lana da zenbait bisita egitea eremu 20. s Identifikatu laborategiko material hauek, eta azal-
horietako bakoitzera umeske daudenean, beteta dauden jakite- du zertarako erabiltzen den bakoitza.
ko, eta, hala, bertan dauden kopuruei buruzko informazioren
bat lortzeko. […]
a
Banakoak zenbatzeak duen zailtasuna dela eta, biztanleriaren
egoera ebaluatzeko parametro interesgarriago bat da kantale- b c
kuen okupazio-maila, edo, orokorrago, mendiena. Errazagoa
da okupazioa egiaz­tatzen, banakorik aurkitu ez arren ere, haien
gorotzak aurkitu baitaitezke kantalekuetan, eta hala egiaztatzen
da garai jakin horretan erabiltzen ari dela eremu hori. Informa-
zio hori errazago estandarizatu daiteke, eta egokiagoa da epe
luzerako monitorizazio-programa batean, urte-tarte jakin ba-
tean egoerak nola aldatu diren aztertu nahi denean.

http://www.seo.org/ d

— Zein da basoilarraren egoera Iberiar penintsulan?


— Naturaren zer zientziatan dira espezialistak testuaren
autoreak?
— Zer lan-tipologia erabiltzen da azterketa hori egiteko?
e f
— Basoilarren populazioa aztertzeko zer bi metodo ai-
patzen dira testuan? Zertan datza horietako bakoitza?
—Alderatu bi metodoak, eta aipatu bakoitzaren aban-
tailak.
21. s Azaldu, urratsez urrats, zer tresna erabiliko zeni-
tuzkeen litro bat ur eta 36 g gatz nahasteko.
18. a Lotu laborategiko tresna hauetako bakoitza haren
erabilerarekin: 22. s Esan laborategiko egoera hauek zuzenak ala oke-
rrak diren. Zuzendu okerrak direnak:
almaiza - probeta - Bunsen metxeroa a) Irakasleari ez entzun azalpenak ematen dituenean,
doitasun-balantza - zurezko matxarda
eta praktika-koadernoa ez eraman.
a) Materia-kantitate txikiak pisatu. b) Materiala garbitu eta gorde praktika amaitu ondoren.
b) Substantzia xehatu. c) Likido bat ahoz pipeteatu.
c) Saio-hodiei gar baten gainean eutsi. — Egoera hauetakoren batek eragin dezake istripurik
d) Berotzeko behar den garra eman. laborategian? Nolako istripua?
e) Likidoen bolumenak neurtu.

22 1. unitatea
Amaierako jarduerak
23. s Identifikatu laborategiko materiala, eta deskribatu Zerk eragin dezake?
zer segurtasun-neurri betetzen diren. — Aurreko erantzuna kontuan izanik, arrazoitu zer ba-
lio hartuko zenituzkeen kontuan datu-segida ongi
interpretatzeko.
— Azaldu zer adierazten duten estazio meteorologikoko
datuek.

360º-ko ikuspegia: Laborategia etxean

 skotan, etxeetan garbitze- eta mantentze-lanak egiteko


A
erabiltzen diren produktuek material arriskutsuak dituz-
te. Produktu horien etiketari errepa-
ratzen badiozu, batzuek arriskuaren
berri ematen dutela ikusiko duzu, la-
borategi batean aurkitu ditzakezun
sinbolo berak erabiliz.
— Aipatu zure etxean dituzun bost
garbiketa-produktu.
24. s Sinbolo hauetatik zein aurkitu ditzakezu produktu — Erreparatu etiketari, eta idatzi
kimikoen etiketetan? Zer adierazten dute? sinboloak; deskribatu zer arrisku
duten. Zer adierazten dute?
— Lotu produktuetako bakoitza sin-
bolo bakoitzak adierazten dituen
ezaugarriekin. Bada korrelazio-
rik?

PBL
Babestu ibai bat
Gure lurraldeko ibaien eta aintziren babesa sustatzeko,
hezkuntza-komunitateak proiektu bat bultzatu du. Ikas-
tetxe bakoitzak hurbil duen ibai baten zati bat aukeratu
— Eskuztatu daitezke produktuak? Nola? behar du, babesteko eta aztertzeko. Hori dela eta, landa-
lana egin behar da zati hori aztertzeko. Ikertu:
25. d Estazio automatiko batek datu hauek igortzen ditu
— Zer ibai-ibilbide dituzue zuen udalerritik gertuen?
meteorologia-zerbitzu baten zerbitzarietara. Zer eremu aukera ditzakezue babesteko? Zer era-
bilera ematen zaizkio zati horri? Zer arazo izan di­
15:00 16:00 17:00 18:00 19:00 20:00 tzake?
— Ibai-zatiaren zer ezaugarri ezagutu nahi zeni-
26 °C 26 °C 35 °C 25 °C 25 °C 24 °C
tuzkete?

— Azaldu zer bi parametrori buruzkoak diren meteoro- — Zer metodologia erabiliko zenukete?
logia-espazio bateko datuak. — Zer tresna erabiliko zenituzkete?
— Laborategiko zer tresna erabiltzen ditu estazio auto- — Egin behar da laborategiko lanik?
matikoak? — Deskribatu zer ekintza egin ditzakezuen ibai-zatia-
— Naturaren zer zientzia arduratzen da igortzen diren ren ingurumen-kalitatea hobetzeko.
datuek aipatzen dituzten fenomenoak aztertzeaz? — Azaldu ibaiaren egoeran zer segimendu-mota egin
— Adierazi datuak grafiko batean. behar litzatekeen zure ustez.

— Adierazi nahasterik ikusten duzun datu-segidan.

Naturaren azterketa 23
Probatu zure konpetentziak
1. Aztertu 3. mailako biosegurtasuneko laborategiaren infografia hau.

Esklusa 3. mailako laborategia

3. mailako laborategira langile Kaleko arropa esklusaren Geletako aireak presio negatiboa du; hala,
baimenduak soilik sartzen dira. aurreko gelan uzten da. aterak irekitzean, airea ez da aterako,
sartu baizik.

Lixiba neutralizatu egi- 2. 1.


ten da, eta ura sanea- Harraskako, konketako, autoklabeko
upela upela
mendu sarera bidali. eta dutxako urak tratatu egiten dira;
esaterako, lixibaz.

3. mailako laborategitik ateratzen den material guztia autoklabean Laneko arropa erabili
tratatzen da. eta botatzekoa da.

1.1. Segurtasun-prozesu hori erabiltzen da kutsadura- 1.4. Lehen upelera laborategiko hondakin-urak joaten
bideak saihesteko, baina, zehazki, zein? dira, eta lixiba erabiltzen da ur horrek izan ditzakeen
a. Hondakin-uren bidezkoak. mikroorganismoak hiltzeko. Zergatik neutralizatzen
b. Sexu-transmisiokoak. da lixiba bigarren upelean ur hori saneamendu-sa-
rera bidali aurretik?
c. Ukipen zuzenekoak.
d. Airearen bidezkoak a. Saneamendu-sare publikora mikroorganismorik
e. Odol-transfusioen bidezkoak. ez iristeko.
1.2. Autoklabea presio-ontzi bat da, horma lodikoa eta b. Ura itsasora ahalik eta kutsadura maila txikiena-
metalikoa. Itxitura, berriz, hermetikoa da. Ur-lurruna rekin itzultzeko.
presio handian izanik, laborategiko edozein material c. Lixiba berreskuratu eta berriro erabiltzeko.
esterilizatu daiteke. Barruan 100 ºC-tik gorako ten-
peraturak izaten dira, eta presio handia. Zer lortzen d. Ura edateko ona izateko.
dugu kutsatuta egon daitekeen laborategiko mate- 1.5. Halako laborategietan lan egiten duten zientzialariak
riala autoklabearen barruan sartuta? egunero jartzen dira arriskuan, segurtasun-katean
1.3. Etxe askotan dagoen zer elementurekin egin de- akatsen bat eginez gero, birus edo bakterio oso pa-
zakegu autoklabearenaren antzeko prozesua? Zure togeno batek kutsa baititzakete. Zer iruditzen zaizu
ustez, interesgarria izango litzateke txupete edo bi- jendeak lanean halako arrisku handiak hartzeko be-
beroi batekin egitea hori? harra izatea?

24 1. unitatea
2. Utzi dio inoiz zure sakelako telefonoak funtzionatzeari ageriko arrazoirik gabe? Irakurri kasu hau, eta eran­
tzun egoera konpontzeari buruzko galderei.

Goiz osoa institutuan eman ondoren, azken belaunaldiko sakelako telefonoa hartu eta eskolan egon zaren orduetan zer
mezu jaso dituzun begiratzeko irrikan zaude.

Eraikinetik irten eta berehala piztu duzu gailua; pina idatzi eta, aldibereko mezularitzaren aplikazioaren ikonoa ukipen-
pantailan agertzeaz bat, sakatu egin duzu, baina telefonoaren pantaila blokeatuta geratu da, eta temati kolpatzen duzu
arren, ez du erantzuten.

Oso une txarra da halakorik gertatzeko. Nola irakurriko dituzu lagunen


azken iruzkinak? Nola jakingo duzu ama autoz zure bila etorriko den
institutura? Nola izan dezakezu bizitza sozial afektiborik sakelako te-
lefonoa ez badabil?

Egoera larri horren aurrean, galdera hau egin diozu zure buruari: Zer
gertatu zaio nire sakelako telefonoari?

Oso garrantzitsua da zure telefonoa berriro martxan jartzea, eta


saiakera-akatsa prozesuari ekin diozu konpontzeko, Biologia eta
Geologia ikasgaian azter­tzen ari zaren metodo zientifikoaren faseei
jarraikiz.

2.1. Jarraian, hipotesi batzuk dituzu egoera hori zerk j. Telefonoaren memoria oso betea dut.
eragin dezakeen aztertzeko. Ordenatu, gertagarrie- k. Ukipen-pantaila marratu zait.
na denaren irizpideari jarraikiz. 2.2. Gertagarriena iruditzen zaizun hipotesitik abiatuz,
a. Bateriarik gabe geratu naiz. diseinatu esperimentua, hipotesi horiek baieztatze-
b. Eskuak bustita izan ditut ukipen-pantaila uki­ ko.
tzean. 2.3. Esperimentua eginda, ez baduzu baieztatu zure
c. Bateria lekuz mugitu da. hipotesia, zer urrats egin behar zenuke telefonoa
d. Telefonoaren softwarea blokeatu da. martxan jartzeko?
e. Birus bat sartu da nire telefonoan. a. Telefonoa galdutzat eman eta bota.
f. Nire telefonoak datuak jasotzeko baliatzen duen
b. Berriro ekin metodo zientifikoaren prozesuari,
satelitea hondatu da.
beste hipotesi batetik abiatuz.
g. Telefonoaren bateria lapurtu didate komunera
joan naizenean. c. Erosi zenuen dendara eraman, konpon dezaten.
h. Ukipen-pantaila babesten duen estalkiak ez du d. Etxera iritsi zain egon, eta telefonoaren eskuli-
uzten nire telefonoak sarrerak jaso ditzan. burua bilatu.
i. Datuak jaso eta bidaltzeko kontratuan jasotako ko-
purua amaitu zait, eta ezin dut Internetera sartu.

Eskolako egunerokoa
Hausnartu
— Ikasi dituzun gauzen artean, zein iruditu zaizu interesgarriena?
— Naturaren zer zientzia aztertuko zenuke sakon, aukera izanez gero?
— Zientzien laborategian lan egin ondoren, bazara gai, zure ustez, esperimentu bat egiteko behar dituzun
elementu guztiak aurkitzeko?

Naturaren azterketa 25

You might also like