You are on page 1of 6

FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

2.5 puntu 2.5 puntu 2.5 puntu 2.5 puntu GUZTIRA

1.- (2.5 puntu) Horizontalki ezarrita dagoen altzairuzko hari tinkoa 500 N-eko tentsiopean dago. Hariaren masa 250
gramo da eta luzera 20 m. Bere ezkerreko muturra 6 mm-ko anplitudez eta 400 Hz-eko maiztasunez bertikalki
bibratzen duen diapasoi bati lotuta dago. Denbora neurtzen hasten garen aldiunean (t = 0s), ezkerreko muturra bere
orekako posiziotik 3√2 mm gora dago eta beherantz bibratzen ari da. Hori jakinda, hurrengoa eskatzen da:

a) Deduzitu harian zehar hedatzen den uhinaren ekuazioaren soluzioa 𝑌(𝑥, 𝑡).

b) Lor ezazu bibrazioren abiadura maximoa eta hariak horizontalarekiko osatzen duen angelu maximoa.

c) Irudikatu uhinaren profila t = 3,4375 ms-ko aldiunean.


FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

2.- (2.5 puntu) Kotxe bateko pistoaren Higidura Harmoniko Sinplea kontsidera daiteke (ikus irudia). Pistoiaren
ibilbide totala 0.1 m-koa da (anplitudearen bikoitza) eta pistoiaren mugimendu bertikalaren pultsazio angeluarra
3500 bira/min da. Hasierako aldiunean (t = 0s)pistoia ibilbidearen goiko ertzean dagoela kontsideratuz:

a) Deduzitu pistoi baten mugimendua deskribatzen duen HHS-aren ekuazioa eta kalkulatu pistoiaren
azelerazioaren modulua ibilbidearen muturretan.

b) Pistoiaren masa m=0.45 kg bada, kalkulatu bere gain egin beharreko indarra ibilbidearen beheko muturrean
dagoenean.

c) Kalkulatu pistoiaren abiaduraren modulua ibilbidearen erdian (O puntuan).

d) Irudikatu pistoiaren posizioa, abiadura eta azelerazioa denboraren funtzioan puntu esanguratsuenak
identifikatuz.
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

3.- (2.5 puntu) Kurtso bukaerako festa antolatu da unibertsitate bateko patioan. Horretarako, bozgorailu bana jarri
dira A eta B puntuetan, irudian ikusten den bezalaxe. Jaia kontrolatzeko helburuarekin, irakasle bat P puntuan jesarri
da. A eta B bozgorailuak anplifikadore berdinarekin elikatzen dira eta kontrafasean dauden uhin sinusoidalak igortzen
dituzte. Bi bozgorailuen potentzia berdina bada, 4000π W-ekoa, eta soinuaren abiadura airean 340 m/s izanda,
hurrengoa eskatzen da:

a) Kalkulatu irakasleak P puntu horretan neurtuko duen intentsitatea eta soinu maila bozgorailuek 17 Hz-tako
frekuentziarekin igortzen badute.

b) Irakaslea molestatzeko, ikasleek P puntuan maximo bat sortzea erabaki dute. Hori lortzeko, zein izan beharko
litzateke bozgorailuek emititu beharko luketen frekuentziarik baxuena? Frekuentzia aldatu ezin bada, zenbat
izan beharko litzateke bi bozgorailuen arteko hasierako desfasea maximo hori lortzeko?

c) Behin ikasleek P puntuan maximo bat sortzea lortu dutela, irakaslea haserretu eta errieta botatzea erabaki du.
Momentu horretan, B bozgorailua amatatu dute ikasleek eta irakaslea A bozgorailuan dauden ikasleengan
hurbiltzen hasi da ziztu bizian 10 m/s-ko abiadurarekin. Hurbiltzen ari dela, eta A bozgorailuak 17 Hz-ko
frekuentziarekin emititzen jarraitzen badu, zenbateko frekuentzia neurtuko du irakasleak?
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

4.- (2.5 puntu) Argi-pultsu bat ABCD erpinetako zuntz batean sartzen da AC aldetik, irudian ikusten den bezalaxe.
a) Zuntzaren materialaren errefrakzio indizea n = 1.15 baldin bada, kalkulatu zuntzeko AC, CD eta BD aldeetan
argi-izpiaren eraso, errefrakzio eta islapen angeluak eta irudikatu itzazu eskema batean.

b) Kalkulatu zuntzak izan beharko lukeen errefrakzio indize berria argi-izpia CD aldean errefrakziorik ez
izateko.
FISIKA II – OSZILAZIOAK RK 2021 – 04 – 15

INDUSTRIA DISEINU ETA PRODUKTU


GARAPENEKO INGENIERITZA

IZENA: TALDEA:____

You might also like