You are on page 1of 26

ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK

1.1 Giltza finkoak


• Aho bakarrekoak nahiz bikoak
izan daitezke. Ahoaren zabalerak
zehaztuko du giltzaren neurria.

• Lantegi mekanikoetan erabiltzen


dira, torlojuetan azkoina lotu
edota askatzeko.

• Neurri ugari izaten dituzten


sortak egiten dira normalean.

Giltza finkoa azkoin hexagonala estutzen

2MKI-3 Sistema mekanikoak 1 orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK

1.2 Giltza konbinatua


Alde batean giltza finkoek bezalako ahoa eta bestean izar-giltza ditu. Horrek egoera bakoitzean egokiena
erabiltzeko eta bataren zein bestearen abantailez baliatzeko aukera emango digu.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 2. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK

1.3 Izar-giltza laua


Hau ere giltza finkoa da, baina
honek buruan zulo ildokatu bat
du, azkoinaren inguruara oso
ondo egokitzen dena, eta, hala,
hobeto eusteaz gainera,
esfortzua, bai giltzarena eta bai
torlojuarena, bortitzagoa da,
baina ez horren indartsua,
hobeto banatuta baitago. 12 ertz
dituenez, giltza jaso eta 30º
biratu ondoren, berriro giltza sar
dezakezu.

Izar-giltza lauaren bidez, fresatzeko


makina baten aharia zutabeari lotzen

2MKI-3 Sistema mekanikoak 3 orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.4 Izar-giltza ukondotua
Izar-giltza lauaren antzekoa da, baina honek buru bat
bestearekiko inklinatua du. Horri esker, zulo sakonetako
azkoinetara giltza finkoa baino hobeto egokitzen dira.

Izar-giltza ukondotua

Buru hexagonaleko torlojua estutzen


Giltza finko poligonal ukondotua. Automozioan izar-giltza ukondotua erabiliz
erabilia gehienbat

2MKI-3 Sistema mekanikoak 4. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.5 Tutu-formako giltza
Horrelako giltzetan, ahoak torlojuaren burua erabat hartzen du eta,
beraz, errazago da biraraztea.
Leku txikietan, lanerako giltza finkoak sartu ezin direnean, erabiltzen dira
batez ere.
Horrelako giltzak maiz ukondotuak izaten dira. Biraketa-indarra
handitzeko zuloak dituzte gainera, zulo horietan hagatxo batzuk sartuz
horixe lortzen baita.

Tutu-formako giltza erabiliz, buru


hexagonaleko torlojua estutzen, giltza
zabalgarri bat lagungarri dela.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 5. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.6 Giltza zabalgarriak
Giltza zabalgarriak, beren ahoa neurri desberdinetara egoki dezaketen giltzak dira.

Oro har, “giltza ingeles” izenaz ezagutzen dira. Giltza zabalgarriak ezin dira, ordea, beti giltza finkoen ordezko gisa
erabili, izenak dioen bezala zabal daitezkeen arren, ez baitira askotan azkoinaren neurrietara zehatz-mehatz egokitzen;
beti geratuko zaie, nahitaez, kremaileraren eta doikuntza-torloju amaigabearen artean halako zabalgune bat.

Horregatik, horrelako giltzak ez dira batere egokiak azkoinetarako; izan ere, estu lotuta badaude eta giltzak irrist egiten
badigu, azkoinaren hexagonoaren ertzak hondatu egingo baititugu eta, ondoren, ez baita dagokion giltza finkoa ere
ondo egokituko.

Bestalde, giltza zabalgarriek aska ditzaketen ia azkoin guztietarako palanka-beso luzeegia izan ohi dute eta, hala,
neurri txikienetan erabiltzen direnean, azkoina edo esparragoa erraz hauts dezakete; aldiz, neurri handienetan ezin da
indar handirik egin eta legokiokeen giltza finkoaren indarraren azpitik geratzen da. Hona hemen giltza hauek erabiltzeko
zenbait aholku:

• Egokia litzatekeen beste giltza finkorik ez dugunean baino ez erabili giltza hau.
• Ez erabili oso lan gogorretarako. Baraila
Baraila
finkoa
• Saiatu esfortzua baraila finkoarekin egiten. zabalgarria

• Ahoa azkoinera ondo egokitu, ahalik eta


lasaiera txikiena utziz.
• Mekanismoa garbi eduki. Doikuntza-torloju Giltza
amaigabea ingelesa
2MKI-3 Sistema mekanikoak 6. orria
ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.7 Allen giltzak
Zulo hexagonaldun izen bereko torlojuak estutzeko eta askatzeko erabiltzen dira. Angelu zuzeneko haga bat da,
mutur batean zuloak torlojuaren buruaren forma duena. Mota askotarikoak daude:

a) Barnealdean zulo hexagonala duten torlojuetarakoak


b) Barnealdean zulo poligonala edo Torx erakoa duten torlojuetarakoak
c) Barnealdean hortz-formako zuloak dituzten torlojuetarakoak
d) Barnealdean zulo hexagonala duten torlojuetarakoak, baina boladunak
e) “T” formako kirtena dutenak
Allen giltza normala

Muturrean bola daraman allen giltza

“T” formako kirtena duen allen giltza

2MKI-3 Sistema mekanikoak 7. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.8 Gako-giltza
Alboetan zuloak dituzten azkoin handi biribilduak lotzeko erabiltzen da, zulo horietan gakoa sartzen delarik.

FINKOA

ARTIKULATUA

TORLOJUDUNA
Zuloak dituzten azkoinentzat

2MKI-3 Sistema mekanikoak 8. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.9 Edalontzi-giltza
Giltza hauek, kirtenetik bereizita, aho ugari dituzte eta, hala, nahi den ahoa egokitzen zaio kirtenari. Horri esker, leku
handirik behar gabe giltza-sorta ederra izan dezakegu.

Kirtenak modu askotarikoak izan daitezke, gainditu nahi den esfortzu-motaren eta langileak indarra egiteko izango
duen kokalekuaren arabera. Hala, Cardan kirtena, kirten zabalgarria eta beste hainbat mota daude eta multzo horrek
guztiak azkoinak edozein tokitatik lotu edo askatzeko aukera ematen du, betiere ahoak azkoin edo torlojuetara
egokitzen badira.

Kutxako giltzak oso eraginkorrak izan daitezke, lekua hartzeko kirtena atzeratu eta berriro erasotzeko aukera ematen
duen matraka-mekanismoa baldin badute.
Allen irteerako burua

Matraka giltza
orokorra

Giltzadura
Edalontzi-aho hexagonala
Luzapenak

2MKI-3 Sistema mekanikoak 9. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.10 Giltza dinamometrikoa
Torlojuak edo azkoinak lotzeko
giltzak erabiltzen direnean, ez da
erraza aplikatutako indarra nahikoa
edo gehiegizkoa den jakitea;
praktikaren bitartez, azkoina edo Giltza
torlojua ondo estututa ote dagoen dinamometrikoa
jakiteko zentzu-pixka bat garatzen Errodadurazko
da, baina indar edo tentsio zehatz gidak
bat egitea komeni denean, motor
baten kulatako torlojuetan, adibidez,
aplikatutako indarra neurtzen duten
giltza berezi batzuk erabiltzen dira. Errodadurazko gidak muntatzen. Torloju guztien
estutze-indarrak berdina eta zehatza izan behar
Giltza horiek giltza dinamometrikoak du. Giltza dinamometrikoarekin lortzen dugu.
dira.

Giltza dinamometrikoa eta buru aldagarriak


(allena, hexagonala)
2MKI-3 Sistema mekanikoak 10. orria
ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.11 Ateragailuak
Ateragailuak piezak desmuntatzeko
(eskuz egin ezin denean ondo
doituta dagoen gurpil bat bere
ardatzetik ateratzeko, adibidez)
erabiltzen diren erremintak dira.
Ateragailua ezartzean kontu izan
behar dugu gakoek pieza honda ez
dezaten.
Lan zehatz bat egiteko aukeratu Bi eta hiru gakoko
beharreko ateragailua, egin be- ateragailuak
harreko esfortzuaren araberakoa
izango da. Esfortzu handia egin Errodamendua
behar denean, ateragailu sendoa
aukeratzeaz gain, gako gehien
dituena aukeratzea komeni da. Ateragailuaren ardatzaren
muturra ezartzeko tarteko
Ardatza pieza bat

2MKI-3 Sistema mekanikoak 11. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.12 Aliketak
Txapei eusteko, zumitz eta alanbreak mozteko edo okertzeko, zirrindola elastikoak muntatzeko eta antzeko
beste hainbat zereginetarako erabiltzen dira.
Estanpatutako altzairuz egiten dira. Ohikoenak 5, 8 eta 10 hazbeteko luzerakoak dira. Mota askotarikoak
daude, beren ahoaren eta ematen zaien erabileraren arabera.

1.12.1 Aliketa unibertsalak


Diametro txikiko alanbreak moztu ditzakete, ebakidura arruntaz edota albotiko hozka bidez; alderdi
ildokatuaren bidez pieza lauei edo biribilduei eusten zaie.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 12. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.12.2 Muturrean malgukia duten aliketak (Seeger’entzako aliketak)
Segurtasun-zirindolentzako aliketak ere esaten zaie. Ardatzetarako segurtasun-eraztunak muntatzeko
eta desmuntatzeko balio dute eta muturra zuzena edo okerra izan dezakete.

Kanpoaldeko Seeger-entzako aliketak (mutur okerra eta zuzena)

Barnekaldeko Seeger-entzako aliketak (mutur okerra eta zuzena)

2MKI-3 Sistema mekanikoak 13. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.12.3 Loro-moko formako aliketak
Forma bereziak dituzte eta neurri askotariko piezei eusteko erabiltzen dira. Gainerako aliketak baino
handiagoak izan ohi dira, piezaren neurrietara moldatzeko barailen arteko distantzia egoki daiteke
berauetan eta batzuek heldulekuan indarrik egin beharrik gabe piezan presioa egiten jarraitzeko
mekanismo bat dute.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 14. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.12.4 Grip kurrikak
Batez ere beren ahoen formaren arabera, forma bereziak dituzten neurri askotariko piezei eusteko
oso egokiak dira. Blokeatze-sistema dute eta, beroni esker, erremintak piezan presio egiten jarraitzen
du, erreminta darabilenak heldulekuan inolako indarrik egin beharrik gabe.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 15. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.13 Bihurkinak
Torlojuak eta gabilak estutzeko nahiz lasaitzeko erabiltzen diren erremintak dira, muturra torloju-buruaren artekan
sartzen delarik.
Bihurkin modernoenek kirtena plastikozkoa dute eta, hala, eskuak irrist egitea saihesteaz gain, zurezko kirtenekin
lortzen zena baino isolamendu hobea eta pieza garbiago mantentzea lortzen da, plastikoak elektrizitatetik isolatzeko
duen ahalmena zurarena baino askoz handiagoa baita.
Bihurkinak fresatuak edo forjatuak izan daitezke. Lehenengoek diametro bera dute haga osoan zehar, baina bigarrenek
puntan baino diametro handiagoa dute beste muturrean.
Bihurkin batek, tamainaren arabera, bihurdura-esfortzu handiak jasan ditzake. Baina ez da palanka gisa erabiltzerik
komeni, haga okertu edo hautsi egin baitaiteke.
Bihurkina ez da erabili behar egozkailu edo puntzoi gisa ere, mailuarekin kirtena kolpatzeko. Bihurkina sartu beharreko
torloju-buruaren arteka herdoilduta dagoenean edota zikin eta pinturaz betea dagoenean soilik erabiliko da horrela,
baina mailuz jotzen diren kolpeek oso txikiak izan behar dute.

Bihurkin forjatua
Izar-bihurkina edo Philips bihurkina

Bihurkin fresatua

2MKI-3 Sistema mekanikoak 16. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.14 Puntzoiak edo egozkailuak

Kabila edo larakoak ezarri edo ateratzeko erabiltzen dira batik bat. Ez da inoiz egozkailu txikirik erabili behar
kabila handietarako, hauek hondatu nahi ez badira behintzat.
3 edo 6 piezako sortetan egin ohi dira: batek zulo txikietarako zurtoin konikoak eta besteek, berriz, zulo
luzeetarako zurtoin zilindrikoak izan ohi dituzte.

Egozkailu zilindrikoa

Egozkailu konikoa

2MKI-3 Sistema mekanikoak 17. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.15 Graneteak
Altzairuzkoak dira eta punta dute muturrean. Azpian euskarri bigun eta mehe bat jarrita, xaflak
zulatzeko erabiltzen dira.

Hobekuntza-altzairu bereziko burua

Metal gogorreko punta soldatua

2MKI-3 Sistema mekanikoak 18. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.16 Mailuak
Presio natural xumeen bidez ezin gauzatu diren esfortzuak kolpeen bidez aplikatzeko erabiltzen dira
mailuak. Pieza batzuk beste batzuen barruan armatu edo desarmatzeko, piezak zuzendu edo okertzeko
eta beste hainbat aplikaziotarako erabiltzen dira.
Muntaian gehien erabiltzen den mailua buru biribilduna da. Baina mailuz jo behar ditugun piezak kolpatuta
geratzerik nahi ez badugu, buru biguneko mailuak, zurezkoak, plastikozkoak nahiz larruzkoak erabili
behar ditugu.

Burdinazko burua duen mailua

2MKI-3 Sistema mekanikoak 19. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK

1.16.1 Mazoak
Pieza bat deformatu nahi ez denean edota
gainazalean inolako arrastorik geratzea GOMAZKO MAZOA
nahi ez dugunean erabiltzen dira. ½ kg.

GOMAZKO MAZOA
¾ kg.

Gomazko mazoa

Nylonezko burudun mazoa

2MKI-3 Sistema mekanikoak 20. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1. ESKUZKO ERREMINTAK
1.17 Inertziazko ateragailua
Erreminta hau, zulo itsuetan kokatutako larakoak edo ziriak ateratzeko erabiltzen da. Horretarako,
larakoak zulo hariztatu bat izan behar du. Ondorengo era honetan erabiltzen da:
Ateragailua larakoari harian zehar lotzen zaio.
Ateragailuak duen masaren inertziaz baliatuz, ziria ateratzen da.

Inertziazko ateragailua
2MKI-3 Sistema mekanikoak 21. orria
ER-0633/1/98 ISO-9001

1.2 EGIAZTATZE-TRESNAK
1.18 Burbuilazko nibela
Metalezko oinarri batean oraintxe modu finkoan oraintxe orientatzeko moduan ezarritako beirazko ontzi bat da
(tutu-formakoa edo esferikoa).
Oinarri hau laua izaten da eta “V” formako beheragune bat izan ohi du, tresna ardatz eta gainazal zilindrikoetan
ezartzeko.
Tutua edo beirazko ontzia, metalezko estalki batek babesten duelarik, alkoholez edo eterrez beteta egoten da eta
airezko burbuila bat uzten da bertan. Honen dentsitatea txikiagoa denez, tutuaren goiko aldean geratuko da eta
nibela mugitzean batetik bestera ibiliko da.
Tresna honen helburua plano, gainazal edo lerro bat horizontala den ala ez egiaztatzea da. Horizontala izan dadin,
tutuko seinale handienen artean, erdian, egon behar du burbuilak; gainazala horizontala ez bada, burbuila planoko
zatirik altuenera joango da.
Nibelen egiaztapena: hauxe egiten da nibela egiaztatzeko:

1. Nahierara inklina daitekeen plano batean, burbuila zentratu egiten da.


2. Nibela 180º biratzen da planoan bertan eta burbuila non dagoen
ikusten da. Nibela ondo ez badago, burbuila desbideratu egingo da.
3. Erregulatzeko torlojoa erabiliz, nibela zuzendu egiten da, bere koka-
gunearen eta erdigunearen artean kokatu arte.
4. Planoa mugitu egiten da, burbuilak gainerako ibilbidea egin eta
zentratuta geratu arte.
5. Berriro ere nibela azpikoz gora jartzen da. Urrats hauek ongi egiten
badira, burbuila zentratuta egongo da, nibela zuzenduta egongo da
eta, beraz, planoa horizontala izango da.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 22. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1.2 EGIAZTATZE-TRESNAK
1.19 Konparadorea edo erloju konparatzailea
• Neurri batzuk beste batzuekin konparatzeko balio duen egiaztatze-tresna da. Ez du zuzenean magnitude
baten neurria ematen, ezagutzen dugun beste batekin konparatuz baizik.

• Kutxa zeharkatzen duen muturrak amaieran altzairu tenplatuzko edo metalezko bola bat du, aztertu nahi
dugun pieza ukituz ezartzen dena; honen mugimenduak erloju baten antzeko ehun zatiko esfera batean
biraka dabilen orratz batera transmititzen dira.
• Konparadore hauek forma askotariko euskarri batean finkatzen dira, egin nahi den egiaztatzearen arabera.

Konparadorearen zurtoina egiaztatu nahi den


gainazalarekiko zut ezarri behar dugu, bestela gaizki ongi
orratzak adierazten diguna ez baita egia izango.

Bi aurpegiren arteko paralelismoa egiaztatzeko, ardatz eta


zuloak biribilak edota zentrokideak ote diren aztertzeko,
makina-erremintetan piezak ezartzeko… erabiltzen dira.

Erloju konparatzailearen posizioa

2MKI-3 Sistema mekanikoak 23. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1.2 EGIAZTATZE-TRESNAK
1.19.1 Konparadorearen euskarriak
Konparadoreak muntatzeko erabiltzen diren oinarri edo euskarriak dira.

Doikuntza
fina

Oinarri magnetikoko konparadoreen euskarriak

2MKI-3 Sistema mekanikoak 24. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1.3 MUNTAKETA ERRAZTEKO AHOLKUAK


• Multzo mekanikoko edozein elementu desmuntatu aurretik, jarri arreta eta begiratu ongi pieza guztiak eta
bakoitza nola muntatuta dauden, zein alde dagoen “ahoz gora” eta zein “ahuspez edo ahoz behera edo
etzanda”. Jarri arreta berezia muntatzerakoan nahasmendua sorraraz dezaketen piezetan, hala nola
errodamenduetan eta antzekoetan.
• Multzo mekanikoa azpimultzoetan zatitzerik baldin badago, azpimultzoz azpimultzo desmuntatu behar dugu,
azpimultzo horiek osatzen dituzten piezen behar adina kota hartuz eta azpimultzo batetik beste batera igaro
baino lehen aurreko azpimultzoarenak muntatu egin behar ditugu.
• Kasu askotan ez da beharrezkoa izaten piezen koten balioa jakiteko pieza guztiak erabat desmuntatu eta
banaka-banaka jartzea. Beste kasu batzuetan, berriz, mekanismoaren simetria ere izan dezakegu, hala nola
esmerilaren edo harri urragarriaren kasuan; beraz, nahikoa izango zaigu erdia desmuntatzea.
• Orri batean, desmuntatu duguna zer den idatzi behar dugu. Gero ostera, multzo osoa muntatzean,
alderantzizko prozesua jarraitzeko balio izan lezake.
• Pieza desberdinak desmuntatuz goazen heinean, horretarako ipinitako plastikozko kaxetan eta organ utzi
behar dira multzoka. Batean torlojuak ipiniko ditugu, azkoinak bestean, larakoak edo ziriak hurrengoan, etab.
Horrekin, burdindegietan saltzen diren merkatuko piezak galtzea saihestuko dugu.
• Ahalegindu desmuntatu behar dugun multzoko piezak mahai berean egon daitekeen beste multzo bateko
piezekin ez nahasten.
• Desmuntatzeko, erreminta egokiak erabili beti multzoa osatzen duten elementuak ez kaltetzeko; izan ere,
horrelako zerbaitek, mekanismoaren muntaketa atzeraraz dezake eta aldi berean praktika-aldiaren iraupena.
Eskuliburu honetan aurki dezakegu gai horri buruzko informaziorik.

2MKI-3 Sistema mekanikoak 25. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

1.3. SEGURTASUN-ARAUAK
Istripuak saihesteko, ondorengo segurtasun-arauak ezarri dira lantegian:

• Makinaren entxufeak aterata edo deskonektatuta egon behar du bere piezak askatzen hasi aurretik.
• Kontuz ibili pieza handi eta astunekin. Horiek, erabiltzean, lanpostutik altxatzean edota uztean, istripuak
eragin ditzakete.
• Inor ez du egon behar garabiaren azpian, garraiatu behar den mekanismoa edo pieza altxatzen edo
garraiatzen ari den bitartean.
• Lanposturaino eraman bitartean ez bultzatu lasterregi garabia; garraiatzen ari den multzo mekanikoak ez
dezala oszilaziorik izan edo dantzarik egin eta hala beste pertsona batzuei kolpeak ematea saihestuko dugu.
• Egon adi lanposturainoko bidean garabiaren bidean inor egon ez dadin eta zoruan garabia mugitzea
eragotziko duen ezer aurki ez dadin.
• Kontuz ibili pieza zirkularrekin mahai gainean uztean. Biraka hasi eta norbaiten oinetara eror daitezke.
• Pieza tenplatuak edo hauskorrak mailuz kolpatzean, erabili babesteko betaurrekoak, metal-zatiren batek
jauzi egin dezake eta.
• Errodamenduak indukzioz berotzeko berogailua erabiltzen badugu, erabili eskuzorroak edo eskularruak
errodamendu beroari heltzeko.
• Pieza astun eta koipetsuek, istripuak eragin ditzakete eskuz erabiltzean

2MKI-3 Sistema mekanikoak 26. orria

You might also like