You are on page 1of 6

I

Tennessee
1841eko urriaren 9an, gaixotasun malapartatu baten erruz erdibidean utzi behar izandako lehenengo saiakera hura
gogoan, berriz ontziratu gara Frederick Catherwood nire bazkidea eta biok, Tennessee izeneko merkantzia-ontzi mardulean
oraingo honetan. New York txiki egiten zitzaigun bitartean, ezin izan dugu herrimin eta malenkonia zimiko bat saihestu,
baina aldi berean, gure aurrean zabaltzen zen ozeano bortitzak hamaika abentura kilikagarri iragartzen zituen, geure
bihotzak hanpatuz.
Tennessee-a gogorra eta ondo gobernatutako itsasotzia da dudarik gabe –berrehun eta hirurogei tona eta hogeita zortzi
gizon prestu, ez alferrik–, baina Mr. Catherwood eta biok bezalako bidaiari lasaientzat ez du erosotasun handirik eskaintzen,
dena esan behar bada. Sisaleko portua du helburu gure belaontziak, Yucatango ipar-mendenbaldeko portu komertzial
garrantzitsua, eta horretan bat egiten dugu tripulazioarekin: gu ere Sisal noiz ikusiko zain gaude.
Ezin ukatuko dut geure lehenengo erreakzioa, Tennesseeren kargamentuaren berri izan genuenean –trementina eta
bolbora, seiehun kupel bakoitzeko–, zalantzazkoa eta are errefusapenezkoa izan zela. Ene lagun eta kide leialarekin hiru-lau
hitz trukatzea aski izan zen, ordea, elkarri animoak eman eta abentura horretan buru-belarri sartzeko.
Gure abentura bolbora eta trementina komertziotik oso urrun dago, bistan da. Gure itxurak berak salatzen du ez garela
itsasgizon zailduak. Azal-zuri eta beso-ahul, horrek salatzen gaitu, baina ez horrek bakarrik. Mr. Catherwoodek ez du inoiz
alboratzen bere koaderno marroia, eta sekulako zalaparta sortzen da kubiertan, Tennessee-ko itsasgizonek korritu dituzten
zazpi itsasoetako munstroak deskribatu eta Catherwoodek maisutasun liluragarriz marrazten dituenean. Nire koadernoko
zirrimarrek ez dute horrelako ikusminik sortzen tripulazioarengan. Nik idatzi besterik ez dut egiten. New Yorkeko portuari
agur esan genionetik gertatzen den oro hitzez erregistratzen dut, hoberena Sisaleko portura ailegatu eta lurretik geure
bideari ekingo diogunean etorriko dela jakitun.
Yucatango lur miresgarrian barneratzeko xedea daukagu, Amerika osoko merkatariek inoiz zapalduko ez dituzten
oihanetara goaz, burua eta bihotza gertu. Oihan horietan hiri miresgarriak eta antzinako jainkoek utzitako altxorrak
baitaude zain. Harrizko altxorrak izateagatik, eta ez urrezkoak, orain arte ukitu gabekoak. Arbasoek abandonatu
zituztenetik, denborak baino ez ditu galbideratu, eta ez giza zekenkeriak, Mesoamerikako hainbat altxorrekin gertatu den
moduan.
Gure itsasaldia oinazez beterikoa izan dela ez diot irakurleari ezkutatuko. Laugarren egunaren arratsaldean, gure
barrenak olatuen kulunkara ohitzen hasiak zirenean, trumoi eta tximistargiz jositako ekaitz paregabe batek ozeanoaren aho
sakonerantz eraman gintuen kasik. Ikustekoa zen Catherwooden aurpegia: orduan ere ez zuen bere koaderno marroia
askatu; aitzitik, are estuago besarkatzen zuen, naufragoak salbazio-ohola nola. Ni gehiago kezkatzen ninduten seiehun
bolbora kupelek, eta tximista bakoitzaren ostean, leherketa izugarriaren zain geratzen nintzen. Azkenean, gertatu ohi den
moduan, baretu egin zen zerua, eta lokartzea ere lortu genuen, itsasoa lokartu zen legez.
Hamazazpigarren egunean, ekaitz batek ez baizik haizeak bere nahiera kulunkatu gintuen, eta mehatxu ere egin zigun,
Tennessee arrezife baten kontra txikitzeko borondate tinkoa erakutsiz. Dena galduta zegoela sinestera ailegatu ginen eta
gauza bakar batek konfortatu gintuen orduan: ez zegoen ontzian ez emakumerik ezta umerik ere. Heriotzari hortzak
erakusteko prest zegoen gizaseme saldo bat osatzen genuen, besterik ez. Zorionez, heriotza errukitu, haizea baretu, eta
goizalde partean Karibeko bandan hasi ginen atzera berriz.
Herioak azken azpijoko bat gordetzen zuen guretzat, ordea. Egun bereziki sargori batean, eta bost egunez eztul zakar bat
pairatu ondoren, hilda agertu zen bere hamakan Mr. Camardem, ontziko gainkargua. Penagarria izan zen benetan,
hileta-ospakizun labur, umil baina bihotz-bihotzetiko baten ondoren haren gorpua kareletik bota behar izatea, baina
horrelakoak omen dira bizitza eta heriotza itsasaldietan.
Azkenean, hogeita zazpi egun luzeren ostean, argalago eta bizarra gaizki eginda, Sisaleko portura ailegatu ginen.
Arratsaldeko laurak ziren, baina jakin bagenekien osasun-agintariek barkua bisitatu aurretik ezingo genuela lehorreratu.
Arratsalde osoa zain eman genuen, eta asperdura hutsak ordura arte behin eta berriz ukatutako rona edatera eraman
gintuen Catherwood eta biok. Gaua iritsi eta agintariak ez zetozenez, Tennessee-an igaro behar izan genuen azken gaua,
ronak eta inpazientziak geure aldartea lanbrotuta. Egunsentiarekin batera, ordea, dena konpondu zen. Agintariek baimena
eman, tripulazioak ordu gutxi batzuetan salgai guztiak lehorreratu eta Catherwoodek eta biok geure lehenengo pausoak
eman genituen Yucatan penintsulan barrena.
1
PIRAMIDEAREN OINETAN

–Laztana, gerrikoa lotuta daramazu?

Azafatak modu txarrean esnatu zuen, sorbalda amorruz bezala astinduz, edo hori iruditu zitzaion Amaiari. Gorroto
begirada bat zuzendu zion berak trukean. Zergatik deitu behar zion “laztana” ez bazuen inondik ezagutzen? Bai, lotuta
zuen, ondo lotuta, ez al zuen ikusten? Irribarre faltsu bat zuzendu, lepoan zeraman gorbatatxoari astindu txiki bat eman eta,
ipurdiari eraginez, zabu-zabuka galdu zen azafata pasilloan barrena. Amaiak bost minutuz lo egin izanaren gorputzaldia
zuen, neka-neka eginda sentitzen baitzen, eta baita umore txarrez ere, baina, erlojuari begiratu zionean, begiak ixtea erabaki
zuenetik bi ordu luze pasatu zirela konturatu zen, harrituta.
Amari begiratu zion, hura ere esnatu berria, beti motz-motza zeraman ilea erabat nahasia, begirada oraindik galdua.
“Non arraio gaude?” galdetzea baino ez zitzaion falta.
Amaiak bazekien amak pastillak hartzen zituela hegan egin behar zuen bakoitzean. Beldur ikaragarria zion hegan
egiteari, eta bitxia zen hori, askotan hartu behar baitzituen abioiak hara eta hona joateko, beti lanaren aginduz. Hala ere,
Amaiaren aurrean bere beldurra ezkutatzen saiatzen zen, ez zuen aipatu ere egiten, eta ezin eutsirik pastillak hartzen
zituenean, disimuluz egiten zuen beti, leihatilatik begira zegoen plantak eginez edo komunean itxiz.
–Non daude nire betaurrekoak, Amaia?
Eta Amaiak, ezer esan gabe, amak kamisetaren lepotik zintzilik zeramatzan betaurrekoak hartu eta begien aurrean
paratu zizkion.
–Eskerrik asko.
Orain zetorren okerrena: lur hartzea. Pastillekin ere, estu eta larri igaro beharreko trantzea amarentzat.
Hobe leihatilatik begiratu eta beste ezertan ez pentsatzea. Oinen azpian zabaltzen zitzaien hiriak ez zuen bukaerarik.
Errepideak, autoak, garaiera guztietako eraikinak, parke berdeen partxeak han eta hemen. Nola aurkituko zuen pilotuak lur
hartze pista anabasa horren erdian? Amaren gorputza gitarra hari baten moduan tenkatu zen eta Amaiak haren jarrera
imitatu zuen nahi gabe. Zirkulutan hegan ari zirela ematen zuen, lurretik geroz eta gertuago. Espiral horren amaierak ez
zuen ezer onik agintzen, ez horixe. Autobusak, taxiak, motorrak, guztiak ikusten ziren orain. Eta bueltak ematen jarraitu
zuten. Hegazkinak ezin zuen akaso bere xedea aurkitu.
–Bost minututan Mexiko hiriko aireportuan hartuko dugu lurra. Tenperatura hogeita bat gradukoa da –esan zuen
pilotuak bozgorailuetatik.
Amaia bizkor ibili zen hori entzundakoan, eta eskua kendu zuen beso-euskarritik. Amak beste heldulekurik ikusi ez eta
esku artean zeraman aldizkaria estutu behar izan zuen gogo biziz. Journal of Archaeological Science zuen izena, Amaiaren
ama arkeologoa zelako izatez eta beti erabiltzen zituelako horrelako irakurgaiak esku artean. Bada, estutu zezala bere
aldizkari kutuna, baina utz zezala Amaia bakean!
Ama Mexikora zetorren lanera. Ahal zuen guztietan, bere bulegoa utzi eta munduko edozein zokotara abiatzen zen.
Ohikoa zen hori. Ohikoa ez zena Amaia berarekin eramatea zen. Amonarekin gelditu ohi zen bera ama mundua korritzera
abiatzen zen bakoitzean. Baina oraingoan desberdina izango zen, eta alabak bere ama lagundu beharko zuen. Nork
erabakita? Amak berak, jakina. Amaiak nahiago zuen uda Irlandan igaro, ingelesa ikasten, Helene bere lagunarekin batera.
Baina horren ordez ama lagundu behar zuen, eltxo eta sugez beteriko Mexikoko oihanetara.
Amak sekulako aukera bezala aurkeztu zion plana, eta kostatu zitzaion Amaiaren zaputza ulertzea.
–Irlandan baino gehiago ikasiko duzu bertan, ikusiko duzu. Eta ingelesa praktikatzeko aukera ere izango duzu. Mundu
osoko arkeologo eta zientzialariak ibiliko dira indusketan, nirekin batera lanean.
Eta pasaportea egitera irten ziren, eztabaida bukatutzat emanda.
Pare bat hilabete ziren hori gertatu zenetik.
Eta hara non Benito Juarez aireportuan lur hartzear zeuden orain. Amak, esku batekin aldizkaria txikitzen zuen
bitartean, bestearekin, nola edo hala, Amaiaren eskua gogor tinkatzea lortu zuen azkenean, gorri-gorri jarri zion arte.

Bigarren hegaldia, Mexiko hiritik Palenqueraino eraman zituena, Chiapaseko lur baxuetaraino, okerragoa izan zen.
Abioia txikia zen, helizeduna, abioi izena ere ez zuen merezi, gehiago zen abioneta bat, eta agian horregatik mugitzen zen
hainbeste, gora eta behera, eta baita alde batetik bestera ere. Turbulentziak normalak zirela azaltzen zuen azafatak, eta
karameluak banatzen zituen han-hemenka. Amak bukatu gabe utzi zuen Mexikoko aireportuko itxarongelan hasitako istorio
bat, eta bidaia osoa begirada galduta eta kopetako zainak puztuta egin zuen.
Maien hiriei buruzko istoriotxo bat zen. Laster ezagutuko zuten toki horretan mende luzetan jaun eta jabe izandako
zibilizazioarena. 3.000 urtez Erdialdeko Amerikako Yucatan penintsulan garatu zuten maiek beren zibilizazio eta kultura.
Maiak greziarren antzekoak ziren, azaldu zion amak aireportuko itxarongelan kafe bero bat hartzen zuen bitartean,
beren hiriak hiri-estatuak ziren, hiri independenteak. Hiri bakoitzak buruzagi bat zeukan, baina noski, hirien arteko
harremanak ere bazeuden, eta buruzagien arteko aliantzak. Espainolak Amerikara ailegatu aurretik, ordea, zibilizazio haren
gainbehera hasi zen. Maiak euren hiri loriatsuak husten hasi ziren, abandonatzen. Zergatia azaltzeke dago oraindik, baina
froga guztien arabera tarte labur bateko kontua izan zen: egun batetik bestera ia hutsik gelditu ziren maien hiri dotoreak.
Oihan tropikalaren eskuetan abandonatuta. Eta oihana eraikinak, kaleak, etxeak, plazak eta pilotalekuak irensten hasi zen
berehala, eraikin asko erabat ezkutatu arte, batzuk betiko desagerraraziz. Landare igokariek hormak estali zituzten. Harrien
zirrikituak iguanen pasabideak bihurtu ziren. Jauregietako sabaiak jausi eta goroldioz estali ziren. Zuhaitzak bizkor eta
zuzen hazi ziren piramideetako eskaileretan bertan. Garai batean errege eta nobleen areto dotoreak izandakoetan, jaguarrek
hartu zuten ostatu.
Espainolek ez zieten jaramon handirik egin hondakin horiei: harri zaharrak baino ez ziren, interesik batere ez zutenak.
Haiek urre bila ari ziren, kontinente berri hartan erraz topatuko zutelakoan aberastuko zituen metal dirdiratsua. XIX.
mendera arte, inork ez zien hondakinei erreparatu. Ordutik, poliki-poliki joan dira agertuz. Auskalo zenbat eraikin, zenbat
hiri dauden oraindik deskubritzeke. Palenqueko hondakinetan, esaterako, eraikinen ehuneko hamarra baino ez da
deskubritu oraindik, estimazio guztien arabera, erantsi zuen amak.
Amaiak Coca-cola bat zurrupatzen zuen amaren berba-jarioari arreta minimoa eskaintzen zion bitartean. Ez zuen int

Amaiak Coca-cola bat zurrupatzen zuen amaren berba-jarioari arreta minimoa eskaintzen zion bitartean. Ez zuen
interesatuegi agertu nahi, bazekielako bestela amaren etorriak ez zuela mugarik izango. Hala ere, lehenengo aldia zen
maien hirien inguruko ezer entzuten zuela, eta istorioak bazuen bere xarma.
Bada, maiek ez zuten besterik gabe abandonatu hori guztia, esan zion amak hegazkin ziztrinean beren eserlekua bilatzen
zuten bitartean. Ez ba. Zerbaitek –ez dakigu zerk– beren hiriak hustuarazi bazizkien ere, ospa egin aurretik babes bat
ziurtatu nahi izan zieten beren toki sakratu eta bizilekuei. Maldizio bat, erantsi zuen amak gerrikoa lotzen zuen bitartean,
beren hirietako sekretuak ezagutu nahi dituzten arrotzei –hau da, zu eta biok bezalako bisitariei– zuzenduriko maldizio bat.
Orduan, hegazkin izena merezi ez zuen tramankulua aireratu eta turbulentziak hasi ziren, eta amaren aurpegia kolorez
aldatu zen, eta puztu zitzaion betiko zaina, eta joan zitzaion ziplo hitz egiteko gogoa.
–Ama, eta zer dio maldizio horrek? –galdetu zion Amaiak, azafatak emandako lehenengo karameluari papera kentzen
zion bitartean.
–Mesedez, Amaia, hori ipuintxo bat besterik ez zen. Ez zenuen sinetsiko, ezta?
Hobe zuen isiltzea. Bazekien ezingo ziola amari gehiago atera. Ez behintzat airean zeuden bitartean. Karamelua ahoan
sartu eta leihatilatik begira eman zuen lur hartzera bitarteko denbora. Hasieran ez zuen ezer berezirik ikusi: lur eremu
marroixka baino ez. Gero ozeanoa behar zuen zabalgune urdina. “Mexikoko golkoa” argitu zien pilotuak. Eta azkenean
urruneko masa berde bat agertu zitzaion, oihana behar zuena. Bai, oihan tropikala zen hura dudarik gabe, eta geroz eta
gertuago zegoen, ematen zuen masa berde horrek irentsi egin nahi zuela abioia, garai batean maien hiriekin egin bezala.
Dagoeneko ikusgai zeuden zuhaitzen gainak, eta ahalegin apur batekin jaguarrak ere ikusiko zituen, eta, zergatik ez, maiek
abandonatutako tenpluren bat, landaretzak janda. Eta halako batean Palenquen zeudela esan zien pilotuak, eta tenperatura
hogeita bederatzi gradukoa zela.

Gizon lodiak amaren izena zeraman idatzita kartoi puska batean. Dra. Susana Lapitz. Amaiak abisatu behar izan zion,
ama oraindik erdi zorabiatuta baitzetorren.
–Ama, gizon hori, begira –esan zion, eta gero, baxu hitz eginez, erantsi zuen–: lodikote hori.
Lodia baino gehiago, gizon hura laukiduna zen: zabalera zein garaiera berekoa. Batere leporik gabekoa ia.
Berarengana gerturatu eta ongietorri beroa eman zien. Ezin zen bestelakoa izan: izerditan blai zeuden hirurak.
–Ongi etorri, lagunak. Bero, ezta? Laster ohituko zarete. Hezetasun madarikatuaren errua da. Urtaro hezean etorri
zarete, arranopola! Carlos da nire izena, Carlos Agirre, bai, izen euskalduna, banuen birraitona bat edo zuen herri
horretatik etorria. Palenqueko arkeologi eremuko zuzendaria naiz. Eta zuk nola duzu izena, txiki?
–Amaia.
–Izen ederra duzu, güerita –esan zuen Amaiaren ile gorrixka laztanduz.

Amaia eta ama lehenengoz ikusten zituen edonork, beren ahaidetasuna zalantzan jartzeko arrazoiak zituen, hain ziren eta
diferenteak. Ama txikitxoa zen, ile motz eta beltzekoa, eta begi handi biren jabea, handituta agertzen zirenak betaurrekoei
esker. Amaia aldiz nahiko handia zen bere adinerako –klaseko neskarik altuena, urteak urrian betetzen zituen arren–, begi
urdin eta txikiak zituen eta ilea, beti arreta deitzen zuena, gorri-gorria. Txikitan, adoptatua zelako ideiarekin jolastea gustuko
zuen Amaiak, baina amak orduan haurdunaldiko argazkiak erakusten zizkion, eta jaio zen egunekoak, ospitalean hartuta. Eta
orduan Amaiak, amaren aurrean inoiz esatera ausartzen ez zena pentsatzen zuen: aitaren herentzia zirela beraz ile gorria,
begi urdinak, gorputz mardula. Baina amak ez zuen inoiz aitari buruz hitz egiten, eta Amaiak gehiago jakiteko gogoa irentsi
egin behar izaten zuen behin eta berriz.
Gizon laukidunak bien maletak hartu zituen eta buruarekin puntu bat seinalatu zuen. Burusoila zen erabat, eta dir-dir
egiten zion buruak, izerdi-tantaz beterik. Bi maletekin kargatuta egonagatik ere, ez zion hitz egiteari utzi.
–Bungalow bat prestatu dizuegu, indusketa tokian bertan, baina luxu guztiekin, ikusiko duzue. Hemendik zortzi
kilometrora dago, berehala ailegatuko gara nire combian. Ez zarete bakarrik egongo, lasai, arkeologo talde bi daude
momentu honetan lanean gure hondakinetan, Inskripzioen Tenpluan bat, zu horretara batuko zara, ezta, andere? Eta
Iparraldeko Multzoan bestea. Gaur bertan, gainera, kazetari batzuk ailegatu dira, gringoak, National Geographic-ekoak,
dokumental bat egitera datoz edo auskalo. Horrez gain, turistak daude, goizero ailegatzen direnak. Oso zaratatsuak, eta
kamera ezin utzirik ibiltzen dira gora eta behera. Baina zuen lana egiten utziko dizuete –esan zuen amari begira eta arnasarik
hartu gabe–, horretaz ni arduratuko naiz.
–Wi-fia izango dugu? –galdetu zuen Amaiak orduan, Carlosek arnasa hartu behar zuela aprobetxatuta.
–Nola?
–Bungalowetan wi-fi konexioa ba ote dugun.
–Ez, güerita, ez. Baina nire bulegora etor zaitezke, zure lagunei idatzi nahi badiezu, txiki.
Combira ailegatu ziren: izatez furgoneta bat zen eta bi alboetan, letra larriz, ZONA ARQUEOLÓGICA PALENQUE
jartzen zuen. Errepidean sartu ziren –orbain bat oihanaren erdian– eta zuloz beteriko bideari ekin zioten: Carlos Agirreren
combia hegazkina baino gehiago mugitzen zen, baina amak lasaiago ematen zuen orain lurrazalean zeudela, bere begiradaren
jabe azkenean. Bidean norbaitekin topo egiten zuten bakoitzean (emakumeak eta umetxoak gerrira lotuta, gizon zaharrak
makila luzeekin), kamera atera eta argazkia egiten zien.
–Hor dago Palenqueko hiri berria –esan zuen Carlosek, erpuruarekin atzerantz seinalatuz–, bihar eramango zaituztet
ezagutzera, eta zerbait erosi behar baduzue…, denetarik dago noski, eta ziber-kafeak ere badadue –esan zuen Amaiari begia
kliskatuz–. Hiri modernoa da, ez pentsa, eta turistak ere badabiltza, zientoka. Orain nekatuta egongo zarete eta zuzenean
eramango zaituztet zuen bungalowera, ados?
Eta egia zen nekatuta zeudela. Amaiak erlojuari begiratu zion: goizeko hirurak markatzen zituen. Baina ordua aldatu
gabe zeukalako bakarrik. Palenquen, Chiapaseko hiri maia misteriotsuenean, iluntzeko zortziak baino ez ziren.

Bungalowa gehiegi arakatu gabe bota zen Amaia ohe gainean eta berehala hartu zuen loak, oihanaren soinuek
kulunkatuta. Onartu beharra zegoen: jungla ez zen berak espero bezalakoa. Loroak eta jaguarrak igurikatzen zituen inguruan,
tximinoak eta lianak, indiarrak beren geziekin eta are Tarzan gihartsu bat, zuhaitz batetik garrasika. Horren ordez, zeruan
gora galdu eta harrizkoak ziruditen arbolekin egin zuen topo, eta fondo moduan soinu-banda bitxia: txitxarrak, txoriak eta
tximu oihulariak entzuten ziren, denak batera. Baina ez ziren ikusten. Maien eraikin zahar misteriotsuak ere –hortxe bertan
omen zeuden piramide eta jauregi zirraragarriak– ez zituen apenas igarri, erabat ilun baitzegoen indusketan bertan zutitutako
kanpamentura ailegatu zirenerako.
Bungalow multzoa, beren bizileku berria, Inskripzioen Tenpluaren atzealdean zegoen, oihanari irabazitako soilgune
batean. Etxetxo bakoitza zementu plataforma baten gainean eraikita zegoen eta palmondoen hostoekin egindako teilatuak
zituzten. Argia ikusi zuten lehenengo hiru etxetxoetan, norbaitek toallak zintzilikatuta zituen leiho batean. Beste hiruretan,
bizitza arrastorik ez. Ez zuten inor ikusi, eta hobe horrela: nekatuegi zeuden orain aurkezpen, muxu eta kortesiazko
hitzetarako. Inskripzioen Tenplutik gertuen zegoen bungalowaren atea ireki zien Carlosek, “ongi etorri, lagunak”
hamaikagarren aldiz errepikatu ostean:
–Palapa teilatu hauek oso onak dira beroaz babesteko, ikusiko duzue. Horretaz gain, bentiladorea erabiltzea
gomendatzen dizuet. Ezer behar baduzue museo ondoan dagoen etxean topatuko nauzue, harrizko bide hau jarraitzea
besterik ez duzue. Bihar zuen bila etorriko naiz, ondo lo egin!
Handik bost minutura lo zegoen Amaia, bentiladorea buru gainean piztuta. Bungalowa helikoptero bat zela amets egin
zuen. Hasieran dardara apal bat baino ez zena burrunba bihurtu zen berehala, eta apurka etxea lurretik desitsasten zela sentitu
zuen. Halako batean hegan zegoen eraikin osoa, bere palapa teilatua galtzen zuen eta oihan horretatik alde egiten zuten
amak eta berak, bakoitza bere ohean goxo. Ametsak, ordea, ez zuen amaiera goxorik izango: helikopteroaren motorrak huts
egiten zuen halako batean, eta lurrera erortzen hasi eta garrasika jarri ziren bidaiari guztiak –bat-batean bidaiari asko zeuden,
edo pertsona askoren garrasiak entzuten ziren behintzat–, eta orduan esnatu zen Amaia, izerditan blai.
Erlojuari begiratu zion, bihotza oraindik danbadaka zuela.
Chiapaseko orduan, goizeko laurak ziren. Etxean, ordea, goizeko hamaikak izango ziren dagoeneko. Irlandan, berriz,
hamarrak. Helene esna egongo zen dagoeneko. Ametsetakoa zirudien zurrumurru bat entzun zuen orduan. Eta norbaiten
oihutxoa, edo madarikazioa, estropezu egin ostean. Ate bat itxi zen gero, danbateko batez, inguruko bungalow batean.
Amaia ohetik altxatu zen. Ura behar zuen, eta itsu-itsuan botila baten bila hasi zen. Urak on egin zion eztarrian behera
eta bat-batean guztiz esna sentitzen zen. Bero zen, baina aldi berean burua fresko zeukan. Ama, berriz, loaren sakonenean
zegoen, zurrungaka, helikopteroz egindako bidaiaz ezjakin.
Gaua itxia izanagatik ere, abesbatza tropikala (tximuak edo loroak, edo denak batera) ez zen isiltzen. Leihotik begira
jarri eta ikusi zuen argi bakarra bide bazterretan kokatutako bonbilla txikitxoen segida zen. Inguruan: belztasun izugarria.
Jaguarrak gogoan hartu gabe, Amaia bungalowetik atera zen, kanpoaldean freskoago egongo zelakoan. Baina zoritxarrez
han kanpoan ere ez zuen haize-izpirik sentitu. Bideko argitxoek ematen zuten argi apurrarekin inguruari begiratu zion. Dena
lasai, dena lo, korua ere apaltzen ari zela ematen zuen. Entzundako oihutxo eta zarata horiek ametsetakoak izango zirela
pentsatu zuen Amaiak. Bidetxoan aurrera egitea erabaki zuen: azken finean, ezin zen galdu, argiztatuta baitzegoen ibilbide
osoa. Besoak zabaldu zituen, apur bat freskatzeko esperantzarekin, eta, bideari begira, ez zen konturatu Inskripzioen
Tenpluari buelta ematen ari zitzaiola, eta horrela, tipi-tapa, kanpamentua bistatik kanpo zeukala orain. Oihanaren usain
desberdinei erreparatu zien, bere oinek ateratzen zuten soinurik txikienari. Junglaren erdian bakarrik egonagatik ere ez zen
beldur; aitzitik, libre sentitzen hasi zen, eta ausart, eta aurrera jarraitu zuen, eraikin handiari begira. Marrazki bat egin
beharko zion. Hurrengo egunean, koadernoa hartu eta hantxe ibiliko zen, zirriborroka. Inskripzioen Tenpluarekin hasi eta
beste eraikinekin jarraitu zezakeen, bestela benetan aspertuta ibiliko zen ama lanean ari zen bitartean.
Izugarria zen zinez Inskripzioen Tenplua deitzen zuten piramide hura. Hurrengo egunean goraino igoko zela agindu zion
bere buruari. Goiko partetik sekulakoak behar zuten bistek. Egun-argitan turistaz beterik egongo zen ingurua, noski, baina
orain, ilunpetan, mendeetan zehar ukitu gabeko espazio-ontzi bat ematen zuen, landaretzak erdi janda.
Bat-batean, zerbaitekin egin zuen estropezu.
–Up!
Ez erortzen saiatu zen, besoekin edozeri heltzeko ahalegina egin zuen, eztarritik ere txilio ahul bat atera zitzaion orekari
eusten saiatzen zen bitartean. Baina alferrik izan zen. Erori eta muturra apurtzera zihoan, kamera geldoan bezala,
heldulekurik gabe. Baina kolpea ez zen berak uste bezain gogorra izan. Harri zaharraren danbada

Eta norbaiten oihutxoa, edo madarikazioa, estropezu egin ostean. Ate bat itxi zen gero, danbateko batez, inguruko
bungalow batean.

heldulekurik gabe. Baina kolpea ez zen berak uste bezain gogorra izan. Harri zaharraren danbada espero zuen baina horren
ordez koltxoi baten gainean erortzearen sentsazioa hartu zuen. Zer zen hura? Eskuekin altxatzen saiatu zen, baina zerbaitekin
katigatu zitzaion eskumuturra eta berriro erori zen, oraingoan aurpegiarekin lurrean joz. Horrek mina eman zion, eta segundo
batez ezin izan zuen erreakzionatu.
Eta hor zegoela, lurrean botata, bere begiek beste bi begirekin egin zuten topo. Zabal-zabalik zeuden begiak, eta,
bidezidorreko argiei esker, dir-dir egiten zuten. Eta begien gainean kopeta bat ikusi zuen, lokatzez eta odolez beterik, eta
gero buru bat, burusoila eta hura ere zikin. Eta zutik jartzen zen bitartean garrasiari eutsi behar izan zion, izuaren izuz, baina
aldi berean lurrean botatako fardelari begira, hipnotizatuta. Hor zegoena, lurrean botata, buruz behera baina begirada gorantz
zuzenduta bezala, eskuak eta oinak lotuta eta odolez beterik, Carlos Agirre baitzen, Palenqueko eremu arkeologikoko
zuzendaria.
Korrika hasi zen, nora zihoan oso ondo jakin gabe, korrika besterik gabe, inoiz baino azkarrago, erortzeko beldurrik
gabe, hankei sekula eskatu gabeko ahalegina eskatuz, eta orduan bai, berez atera zitzaion garrasia. Luzea izan zen, eta
mindua, eta ez zen isildu bungalowetako argi guztiak piztuta ikusi zituen arte.

You might also like