You are on page 1of 9

ZUBI ALTXAGARRIA

IDEIA BAT HARTZEKO

1
Funtzionamendua

Zubia horizontalean dagoenean, zubiaren alde bakoitzeko LED berdeak piztuta egon behar dira.
eta motorrak geldirik egon behar du.

Etengailua mugitzean, motor erreduktoreak funtzionatu behar du eta soka tornuan bildu behar da.

Zubia altxatzen hasten denean, LED berdeak itzali egin behar dira eta
gorriak piztu behar dira.

Gehieneko igoerara iristean, motorra gelditu egin behar da, goiko ibiltarte amaierako etengailuaren
bidez. LEDek ez dute aldaketarik izan behar.

Etengailua berriro mugitzean, motorra alderantzizko noranzkoan jarri behar da martxan, eta
zubiak jaitsi behar du. LEDek berdin jarraituko dute.

Zubia posizio horizontalera iristen denean, LED gorriak itzali behar dira
eta, aldi berean, berdeak piztu behar dira, hori guztia beheko ibiltarte amaierako etengailua ikutzean.

Sortu ahal diren arazoak

Zubiak ez badu deskribatu bezala funtzionatzen konexio-akatsen bat dago, eta konexioak eta
kableatua, emandako eskema jarraituz, zuzendu.

LEDek funtzionatzen ez badute, egiaztatu polaritate egokiarekin muntatu direla.

Motorra saltoka badoa edo gelditzen bada, egiaztatu engranajeen funtzionamendua.


.
3
1.- Motor murriztailea eraikitzea

22. irudia

5
2. INSTALAZIO ELEKTRIKA

2.1- ZIRKUITU ELEKTRIKOAREN ESKEMA- MOTORRA

Nola egin zirkuituaren koneksioak?

● Motorrak bi koneksio ditu: M1 eta M2


● Gurutze giltzak sei koneksio ditu:G1, G2, G3, G4, G5 eta G6
● Ibiltarte amaiera bakoitzak hiru koneksio ditu: 1, 2 eta 3
2.2- ZIRKUITU ELEKTRIKOAREN ESKEMA- LEDak

Led gorria piztu behar da zubia jeisten eta altxatzen dagoenean eta led berdea zubia jaitsita dagoenean.

PROIEKTUA ONDO EGITEKO AHOLKUAK.

● Loturak egiteko, kableen puntak zuritu eta agerian gelditzen den kobre zatia 5 mmtakoa
edo txikiagoa izan behar da.
● Lekeda gutxi erabili. Ez dadila sartu lekedarik, motorraren engranaietan, ezta ere
gurutze konmutagailuaren alboetan, ezta ere ibilitarte amaieretan hagatxoa eta
gorputzaren artean, ezta ere atearen ibilbidean.
● Kableen kobreak ezin dira elkar ukitu zirkuitu laburrak ekiditeko.

7
23. irudia
24. irudia

Fig.: 2

You might also like