You are on page 1of 1

Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7a – 1934ko uztailaren 4a), Marie

Curie izen-deiturez ezaguna, zientzialaria izan zen. Sortzez poloniarra, frantziar


nazionalizatu zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo
desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko
Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna[1] izan zen. Parisko eta Varsoviako Curie
Institutuak eratu zituen.
Varsovian jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena (errusiar
erresumaren lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako “unibertsitate flotante”-an eta bere
formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa
Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko
bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre
Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean
hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere
Poloniako nortasuna galdu;[2] bere alabei ama hizkuntza irakatsi zien eta Poloniara bisitak
egitera eramaten zituen.[3] Aurkitutako lehen elementu kimikoa Polonio deitu zuen, bere
jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen
dute erradioaktibitateari[4][5] buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa)
, isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —
polonioa eta radioa—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin
egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta
Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro
garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako
lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.[6]
1934an hil zen 66 urterekin, Sancellemoz erietxean, anemia aplasikoak jota. Anemia
aplasikoa sortu zitzaion, ziur aski, denbora luzean bere poltsikoetan gordetzen zituen saio-
hodien erradiazioarengatik eta Lehen Mundu Gerran sortutako unitate mugikorren X
izpiengatik.

You might also like