You are on page 1of 1

Atletismo-talde presidente hori:

Gutun honez bidez, luzatu nahiko dizkizut gure taldean genero parekotasuraren inguruan
dauzkagun kezka batzuk. Jakina denez, nahiz eta arlo horretan pauso asko eman direla, oraindik
bide luzea dugu, neska eta mutil arteko ez bidezko desberdintasunak guztiz ezabatu dezaten.
Asmo honekin, animatu egin naiz zurengana jotzea, taldearen bazkide batzuei larritzen gaituen
horietako gai bat zurekin partekatzera, diru-sariak.
Azken urteotan elkartea antolatzen duen lasterketa arrakasta handia jasotzen ari da, eta horrekin
lotuta lasterketaren babesleak ikaragarri areagotu izan dira. Hala ere, badirudi hobekuntza
horiekin batera ez dela joan genero arteko parekotasuna; izan ere, lasterketaren hastapenetik
genero arrakala ezarri izan zen bai kirol-proben ordutegian, mutilak ordu onenetan hasten ziren,
baita diru-sarien ere, neskek sariaren erdia jasotzen zuten. Ondorioz, neure buruari galdetzen diot
nola ote den hori gerta daitekeen? Are gehiago, nola izan daitezke horrelako diskriminazioak
feminismoaz harro dagoen herri batean?
Amaitzeko, esango nuke, nire ustez, arrakala honen atzean ezkutatzen den aurreiritzi eta printzipio
bat neska-mutilek ekoizten duten dirua dela. Gauzak horrela, mutil gehiago eta hobeak lasterketan
parte hartzen badute, babesle gehiago iritsiko dira eta babes hobeekin. Aurreiritzi horri ondorio
hau atera dakioke: zuzenak izateko behar bezain ausartak ez izateagatik, nahi gabe, egitura
patriarkal bidegabeak erreproduzitzen ari gara.

You might also like