You are on page 1of 119

Egilea: Beatriz Zalakain Loyola

GARAIPEN Elkartea
asociaciongaraipen.blogspot.com
garaipeneskola@yahoo.com

Edizio eta inprimatze arduraduna: Beatriz Zalakain


Berrikusketan laguntza: Ana Murcia
Euskarara itzulpena: Iratxe Esnaola
Diseinua eta ilustrazioak: Aitziber Mas
Beste ilustrazio batzuk: Nieves Capote, Otros mundos, A.C. de Chiapas http://otros mundoschiapas.org/

L.G. SS 569-2014

Licencia Creative Commons


http://creativecommons.org/

Creative Commons lizentziapean:

♀♀ libre zara obra kopiatzeko, banatzeko, ber nahasteko eta eraldatzeko.

♀♀ lanaren egileak edo lizentziatzaileak adierazitako moduan aitortu behar dituzu lanaren kredituak.

♀♀ ezin erabil dezakezu lan hau helburu komertzialetarako.

♀♀ lan hau aldatzen edo eraldatzen baduzu, edota lan eratorri bat sortzen,lizentzia berbera honen pean
bakarrik bana dezakezu sortutako lana.

♀♀ lana berrerabiltzean edo banatzean,argi eta garbi geratu behar dira lan honen lizentziaren baldintzak.

Gida hauek burutzea ahalbidetu du hurrengoen finantzaketak: Gipuzkoako Foru Aldundia (Berdintasun
Zuzendaritza), Errenteriako Udala (Lankidetza), Donostiako Udala (Lankidetza Zuzendaritza) eta Emakunde.
AURKIBIDE OROKORRA

♀♀ Aurkezpena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6

♀♀ 1. Modulua: BINARISMO SEXUALA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

♀♀ 2. Modulua: ZAPALKUNZA SISTEMA ANITZAK. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

♀♀ 3. Modulua: PATRIARKATUA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3 4

♀♀ 4. Modulua: HEZKUNTZA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4 8

♀♀ 5. Modulua: HIZKUNTZA ETA HEDABIDEAK .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5 6

♀♀ 6. Modulua: AMATASUNA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6 6

♀♀ 7. Modulua: EKONOMIA.. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 76

♀♀ 8. Modulua: GORPUTZA ETA SEXUALITATEA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8 8

♀♀ 9. Modulua: INDARKERIA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 8

♀♀ Bibliografia eta bestelako baliabideak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 114


ZERGATIK GIDA HAUEK
GARAIPEN Elkarteak 2004. urtean elkartearen birfundazioa egiteaz bat ekin zion bere bideari Emakumeentzako
Lidergo Eskolaren sorrerarekin1. Taldeko bi kidek erabaki genuen espazio hau sortzea. Biak ala biak formazio eta
kontzientziazio feministan trebatuak gara eta El Salvadorreko Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida
-Las Dignas ezagunagoan- parte hartu ostean, Euskal Herriko testuingurura egokitu nahi izan genuen Las Dignas-
en Eztabaida Feminista Eskola.

Sorreratik 9 urte iragan dira eta urte hauetan guztietan formazio feministan erreferente bihurtu da Eskola
Feminista Gipuzkoako lurraldean; neurri handi batean, metodologia parte hartzaile eta bizipenei loturikoari
esker, “hezkuntza herritarra” deiturikoaren baitan. Bestalde, analisi feminista gauzatzerakoan zapalkuntza sistema
anitzen zeharkatzea kontuan hartzeagatik ere erreferente bihurtu da; hau da, genero analisiarekin batera,
bestelako opresio sistemen gaineko gogoeta ere txertatu dugu, hala nola, heterosexismoa, adultismoa, klasismoa,
kapitalismoa, arrazakeria, eta abar.

Urte hauetan zehar hainbat gairen gaineko formazio prozesuak eraman ditugu aurrera; emakumeen aurkako
indarkeria, ekonomia feminista, emakumearen menderakuntza eta identitatea, ekofeminismoa, gorputza eta
sexualitatea, autodefentsa, eta abar. Ikastaro batzuetarako adituak izan ditugu bidelagun, akademiako feministak
edo beste kolektibotako militanteak; bestetarako, berriz, elkarteko kideak, beti ere, egokitzen zen gaian
trebatuak. Horregatik genituen esku artean ikastaro hauetarako baliatu izan ditugun hainbat eta hainbat txartel
metodologiko, nahiz modu sakabanatuan eta desordenatuan izan.

Bestalde, makina bat izan dira laguntza eskatu diguten emakumeak. Profesionalki burutzen ari ziren formazio
prozesuetarako laguntza nahi zuten, ez hainbeste eduki teoriko feminista jasotzeko, erraza eta eskuragarria
baita egun edozein motatako informazioa (bibliografia, artikuluak, bideoak …), baizik eta kurtsoa nola egituratu
kontsultatzeko; nondik hasi, zer dinamika erabili, nola kudeatu eman daitezkeen erresistentziak eta abar. Azalpen
teoriko hutsetik ihes egin eta bertaratutakoen parte hartze dinamikoa bilatu dugu beti ere, parte hartzaileak
beren kabuz (edo dinamizatzailearen laguntzaz) hel daitezen hainbat ondoriotara.

Gainera, formazio feministako gidak eta eskuliburuak topatzea ez da batere erraza, eta aurkituz gero, gehien
gehienek eduki teoriko gehiago izan ohi dute teknika eta talde dinamikak baino.

Beraz, aipatutako bi arrazoiek jarraian aurkezten ditugun giden sorrera ekarri dute; batetik, hainbat lagunek
laguntza metodologikoaren beharra agertu izanak, eta bestetik, Elkartean txartel metodologiko dezente bilduak
izateak, nahiz modu desordenatuan eta sakabanatuan izan, lehen esan bezala.

ZER DIRA GIDA HAUEK


Tresna bat dira jendea feminismoan formatu eta jendartea sentsibilizatzeko. Abiapuntu ditu Garaipenen Eskola
Feministak baliatutako teknikak eta dinamikak. Horretarako, aurrez bazegoen materiala bildu da, eta prozesu
egitura eman zaio. Pakete metodologikoaren egokitzapen eta zabaltzea ere egin da, ulermena, erabilera eta
banaketa errazagoak izan daitezen.

Gida metodologiko bat ere bada, aldi berean, jakintza modu kolektiboan nola eraiki dezakegun iradokitzen
diguten hainbat gomendio ematen digulako. Gida pedagogikoa da beste emakume batzuengandik nola ikas
dezakegun eta nola irakats diezaiekegun gomendatzen baitu; hain justu ere, norbere esperientziatik abiatuz eta
esperientzia hori bera elkar banatuz, ber pentsatuz eta beste emakume batzuen begiradekin aberastuz. Bestela
esanda, emakumeok elkarren artean ikasi eta elkarri erakusteko proposamen pedagogikoa da hauxe.

6
1 2010. urtean Eskola Feminista izena hartu zuen.
Módulo 1. Binarismo sexual

Gainera, bildutako jarduera eta edukiek gogoeta eta ekintza bultzatu


nahi dute, prozesuaren baitan emakumeei beren eskubideen eskuratzea
erraztuz eta ez, inolaz ere, biktimizazioa areagotuz.

Gaiak osoki jorratzen dituzte gidok prozesuaren logika mantenduz.


Ikuspegi aldaketa bat dakarte, halaber, hezkuntza eta kontzientziazio
prozesuei dagokienez, hain zuzen ere, formatzailearen rola laguntzea,
aportatzea, entzutea eta gauzak zalantzan jartzea baita, orekan
oinarritutako ikas prozesuan.

Azkenik, hiru zehar lerrok gurutzatzen dituzte gidak:

♀♀ Zapalkuntza sistema anitzen gaineko analisi etengabea.

♀♀ Aniztasunaren eta inklusioaren aitortza.

♀♀ Herritartasun kritiko eta aktibo baten sustapena eta antolaketa soziala.

ZERTARAKO GIDA HAUEK


Gida hauen azken helburua lidergo feministen formazioan eta eraketan
laguntzea da, elkarte feministak eta konpromiso feminista kolektiboa
indartuz jendarte justu eta parekide bat lortzeko bidean.

Zentzu honetan formazio teoriko feminista beharrezkoa da, baina


kontzientziazioak eta sentsibilizazioak zerbait gehiago eskatzen du.
Gure ustean, maila pertsonal zein kolektiboan kontzientzia hartzeak eta
aldaketak onartzeak beharrezko du prozesuan oinarrituko den formazio
laguntza. Prozesu horretan benetako garrantzia hartzen duena, beraz,
bizipenetan sostengatutako metodologia eta herri metodologia dira,
emakume parte hartzaileen jakintza partekatuarekin batera.

Giden helburu behinena formazio eta kontzientziazio feministarako


tresna metodologiko eta pedagogikoak eskaintzea da, beste emakume
batzuekin batera ahalduntze prozesu bat ekiteko erronka hartu duten
formatzaileentzat.

Hortaz, bilduma hau, nagusiki, emakumeekin lan egiten duten edo


emakumeen prozesuen aldamenean diharduten emakume edo
eragileentzat dago pentsatua. Baita, orain artean halakoetan parte hartu
ez, baina etorkizunera begira lan feminista komunitarioa egiteko asmoa
eta jakin mina dutenentzat.

Halaber, gida hauek baliagarri izan daitezke kurtso, tailer zein emakumeei
zuzenduriko talde prozesuak burutzen dituztenentzat, eta baita elkarte,
GKE, kolektibo, berdintasun teknikari eta bestelako profesional feminista
edo-eta genero profesionalentzat ere.
7
Módulo 1. Binarismo sexual
AURKEZPENA

GIDEN EDUKIA
9 modulu dituzte gidek:

1 BINARISMO SEXUALA

Modulu honetan mundua bi sexutan banatua egotearen gaineko


gogoeta egiten da. Zergatik emakumeok jokatzen dugu
gizonek ez bezala; jakinen dugu ezberdintasun hori naturala
den edo eraikia. Gizon-emakumeen arteko ezberdintasunak
eta diskriminazioa ulertzeko, generoa eta binarismo sexuala
kontzeptu klabe moduan jorratzen dira.

2 ZAPALKUNTZA SISTEMA ANITZAK

Nola osatu izan dugu gure emakume nortasuna eta zer du


ikusteko horretan diskriminazioak eta bereizkeriak. Sistema
sexistaz gain, gure emakume nortasuna zeharkatzen duten
zapalkuntza sistema ugari badirela ikusiko dugu, hala nola,
etorkin izatea, arraza beltzekoa izatea, lesbiana izatea,
hirugarren adinekoa eta abar.

3 PATRIARKATUA

Patriarkatuaren ardatz nagusietako bat, eta beraz, emakumeen


esplotazio eta menderakuntzarena, lanaren banaketa sexuala
eta eremu publiko eta pribatuaren arteko banaketa dela
identifikatzen da. Teoria feministaren esparruan maneiatzen diren
hainbat termino agertzen dira. Terminook emakumeen aurkako
indarkeria, diskriminazioa eta berdintasun eza izendatzeko
baliatzen dira (sexismoa, patriarkatua, androzentrismoa, eta
abar).

4 HEZKUNTZA

Familia aztertzen da diskriminazioaren eta sexismoaren


sustatzaile den neurrian. Jostailuak, ipuinak, abestiak, marrazkiak
eta abar aztertzen dira. Eskoletan sexismoa nola birsortzen den
erakusten digu eta heziketa ez sexista kontzeptuan murgiltzen
gaitu.

5 HIZKUNTZA ETA HEDABIDEAK

Hizkuntzak berebiziko garrantzia du errealitatea pentsatzeko


eta jasotzeko gure moduan. Hizkuntzan ematen den sexismoa
identifikatzen da eta horrek gure bizitzetara zer ondorio
dakarzkigun. Prentsan, telebistan … agertzen den sexismoa
aztertzen da. Eta azkenik, hizkuntzaren erabilera ez sexistarako
tresnak ematen dizkigu.

8
Módulo 1. Binarismo
AURKEZPENA
sexual

6 AMATASUNA

Emakumearen identitatea osatzeko garaian amatasunak eta


zaintzak zer leku zentral duten aztertzen da. Emakumeari kostu
ekonomiko, fisiko eta emozionalak ekar dakizkiokeen inposizio
sozialak izan daitezkeela ere azaltzen da. Emakumearen
garapen pertsonalerako bide bakartzat amatasuna hartzen
duen mitoa desmitifikatzen da, eta amatasuna proiektu pertsonal
baten baitan kokatzen da, ez proiektu bakar bezala.

7 EKONOMIA

Merkatu ekonomiaren logikak tradizioz emakumeek beren gain


hartutako lanak ikusezin bihurtzen ditu eta balioz gutxitzen;
hots, etxeko lanak eta zaintza lanak. Emakumeek bizitzaren
sostengurako dakarten ekarpena ikusarazten da ongizatea eta
zaintzak aintzat hartzen dituen logika baten barruan, merkatu
ekonomiaren logika txikitzaile eta ustiatzailearen aurrez- aurre.
Gainera, ordaindutako lanetan gizon emakumeen artean
ematen den berdintasun ezaz gogoeta egiten da.

8 GORPUTZA ETA SEXUALITATEA

Patriarkatua manten eta birsor dadin, familia eta heterosexismoa


egitura ekonomiko, politiko eta sozial oinarrizkotzat jotzen
dira. Emakumearen gorputza sistemaren indarkeria jasotzen
duen lurralde kontrolatu eta menderatu bezala aztertzen da.
Gogoeta egiten da edertasun kanonen inposaketaren gainean,
emakumea objektu sexualtzat hartzearen inguruan eta abar.

9 INDARKERIA

Emakumeen aurkako indarkeria sortzen eta mantenarazten


duten zergati eta alderdiak azpimarratzen dira. Indarkeri horren
hainbat adierazpen ezagutuko ditugu,zer modu ezberdin eta
ondorio anitz dituen kultura diferenteetan. Formazioa eskainiko
da, halaber, honako kontzeptuen gainean: mitoak, indarkeriaren
zikloa, feminizidioa eta abar.

Gaiak irizpide pedagogikoen arabera ordenatuak daudenez,


ezarritako ordenari jarraitzea gomendatzen da, parte
hartzaileen ulermena hobea izan dadin prozesuan zehar.

9
Módulo 1. Binarismo sexual
AURKEZPENA

GIDEN EGITURA
Gidaren formatuak ulergarria eta erabilgarria izan nahi du. Hurrengo atalak
dauzka:

♀♀ A. Dinamikak:
Atal honetan formazio prozesua laguntzen duten hainbat teknika eta dinamika
ageri dira. Gainera, dinamikak errazteko lagungarri diren zenbait aspektu
txertatzen dira, eta baita ariketa bakoitzetik ondorioztatu beharko liratekeen
ezinbesteko ondorio batzuk ere. Jakina, oinarrizkoena bakarrik ageri da, eta
horrez gain, orientagarria da, soilik.

♀♀ B. Eranskinak:
Atal honetan taulak, argazkiak, jolas taulak, testak, ilustrazioak datoz, baita parte
hartzaileei eman beharreko material osagarria ere, aurreko atalean aipatutako
ariketak egitean erabiltzeko materialarekin batera. Atal honek formatzaile izango
denaren lana errazten du eta proposatutako jardueren esanahia ulertzen eta
finkatzen laguntzen dio. Formatzailea orientatzea ahalbidetzen du eta ideiak
ematen dizkio teknikak garatzerako orduan.

♀♀ C. Bibliografia eta bestelako baliabideak:


Topatu ditugun gida eta eskuliburu gehienek ez bezala, ez dugu gai bakoitzaren
eduki teorikoen laburpenik egin nahi izan. Alde erantzira, erreferentzia
bibliografikoak eta web orrialdeak eskaini ditugu, formatzaileak gaiak
lantzerakoan baliagarri izango dituelakoan. Guk aipatutako bibliografia baino
askoz gehiago bada, noski. Identifikarazten gaituzten egileak eta aurkezpenak
egitean baliatzen ditugunak aipatu ditugu. Ezin da ahaztu ez dagoela marko
teoriko feminista bakar bat, eta gainera, denboraren joanean aldatuz doazela
mundu mailako testuinguru berrietara egokituz.

Bestalde, liburuki honek lehena izan nahi du, oinarrizkoena, hutsetik hasia,
eta horregatik, irakurketa errazak bilatu dira. Hurrengo liburuki sakonagoetan
bestelako egile eta ikuspegi feministak landuko dira.

Azkenik, aipatu nahi genuke atal hau, laburra izanagatik, aurrekoak bezain
ezinbestekoa dela. Jarduerek eta teknikek ez dute deusetarako balio formatzaileak
ez badakar sostengu teoriko sendo bat berarekin. Berak abildade nahikoa izan
beharko du parte hartzaileen ekarpenak aztertzeko eta ekarpenak baliatuz
ikuspegi orokor bat emango duen konklusio teoriko argi bat eskaintzeko.
Horretarako formatu beharra dago, irakurriz, bideoak ikusiz, eta abar. Eskaintzen
duguna oinarrizkoena da, gutxienekoa; formatzaileak bere burua aberasteko
balia dezakeen gainerako material guztiak formazio prozesua lagunduko du,
zalantzarik gabe.

10
Módulo 1. Binarismo
AURKEZPENA
sexual

GIDAK AURRERA BEGIRA


Izenak dioen bezala, gida hauek lehen mailari egiten diote erreferentzia, hau da, gizon-emakumeen arteko
ezberdintasuna ahalbidetzen duten oinarrien ulermen oinarrizkoari eta berdintasun eza mantenarazten duten
elementu eta faktoreen ulermenari zein adierazpen nabarmenei.

Maila aurreratuagoko beste gida batzuk sortzeko asmoa dugu; bigarren maila, eta hirugarren maila edo maila
espezializatua, denak ere, Garaipenen Eskola Feministak aurrera begira pentsatua duen prozesu egituran
txertatuak.

Gida hauek burutu ahal izan dira hurrengoen laguntza eta finantziazioari esker: Gipuzkoako Foru Aldundia,
Errenteriako Udala, Donostiako Udala eta Emakunde.

11
Módulo 1. Binarismo sexual

HASIERA
HELBURUA
Giro lasai eta konfiantzazkoa sortu, parte hartzaileak elkar ezagutzen diren aldi berean.

MATERIALAK
aulkiak
musika irakurgailua
musika alai eta dantzagarria

GARAPENA (20´)
Parte hartzaileak direnak baino aulki bat gutxiago jarri borobilean. Aulkien bizkarrak borobilaren barrualdera begira
jarri. Parte hartzaileak borobilaren kanpoaldean jartzen dira zutik. Musika entzuten hastean borobilaren inguruan
jiraka hasten dira. Musika geratzean eserleku bat bilatzen dute ahal bezain azkar. Esertzeko lekurik topatzen ez
duenak, taldearen aurrean bere burua aurkezten du izena eta jatorrizko herrialdea zein dituen esanez, eta aldi
berean, asoziazio edo talderen batean parte hartzen duen eta bere helburuak zein diren adierazten du.

DINAMIKA
HELBURUA
Tailerraren martxarako beharrezko diren portaera-jarraibideak ondo markatu, funtzionamendua errespetuzkoa
eta konfiantzazkoa izan dadin.

MATERIALAK
orriak edo koloretako txartelak
markagailuak
zinta itsasgarria

GARAPENA (15´)
Galdetu taldeari funtzionamendu egokirako zer arau jotzen dituzten beharrezkotzat. Taldea ados badago,
horman jarriko diren karteletan idazten dira. Parte hartzaileek adierazi dituztenez gain, hurrengo arauak
proposatu beharko lituzke dinamizatzaileak1:

ISILEKOTASUNA: hemen esandakoa hemen geratzen da.

ANIZTASUNARI ERRESPETUA: sinesmen guztiak errespetatzen dira; sinesmen politikoa, erlijiosoak, kulturalak,
aukera sexualarenak, eta abar.

IRITZI ASKATASUNA: iritzi guztiak dira onargarriak, baldin ez badituzte urratzen beste pertsonen errespetu eta
duintasun eskubideak, edota beste ezein giza eskubide.

EZ EPAITU: ez epairik eman beste pertsonen izateko moduez, pentsatzekoez edo bestez.

EZ GOMENDATU: ez zaio esaten besteari zer egin behar duen edo zer esan edo egin beharko zukeen.
Izatekotan, antzeko kasu batean norberak egindakoaren kontaketa egiten da. Inoiz ez erabili honelako esaldirik:
“Nik zure lekuan egin izango nukeen …” baizik “Nik antzerako egoera bat bizi izan nuen eta egin nuena zera izan zen…”.
ENTZUTEA: Batek hitz egin bitartean gainerakoek entzun egin behar dute. Bik ez dute batera hitz egingo.

PARTEKATU: Oso garrantzitsua da batek ez denbora, ez espazioa bereganatzea. Denbora banatu behar da
denek hitz egiteko aukera bera izan dezaten
14
1 Garrantzitsua da arau hauek formazio prozesu guztian zehar presente egotea. Horregatik iradokitzen dut kurtsoa egingo den
gelako horman itsastea.
Módulo 1. Binarismo sexual

DINAMIKA
HELBURUA
Bereizi sexu biologikoaren eta genero eraikuntza
sozialaren arteko aldea.

MATERIALAK
ordenagailua
proiektorea

Ez badago ordenagailu eta proiektorerik, argazkiak


inprimaturik eraman2.

GARAPENA (15´)
Bizkarrez dauden pertsonen argazkiak aurkezten dira,
genero anbiguoa dutenak, edo beren sexua asmatzea
zail direnak. Aurkezten den argazki bakoitzeko
galdetu taldeari gizon edo emakume diren eta zergatik
uste duten hori.

♀♀ Ez da gogoetarik egiten, ezta ondoriorik


ateratzen. Beranduago berreskuratuko da gaia,
dinamizatzailearen aurkezpenean.

KONTUZ! Ezagutu nahi duguna da


zergatik uste duten gizon ala emakume direla,
zeren esaten duten guztiak pertsonaren
generoari egiten dio erreferentzia, orobat

15
2 Ikus 1 eranskina: argazkiak adibide sorta bat dira baina alda daitezke beste batzuengatik. Ideia da zer eratako argazkiez ari
garen argi geratzea.
I Modulua: Binarismo sexuala

DINAMIKA
HELBURUA
Bereizi sexu biologikoaren eta genero eraikuntza sozialaren arteko aldea.

MATERIALAK
konferentzia papera edo kartulinak
markagailuak
orri zuriak
zinta itsasgarria
boligrafoak

GARAPENA (70´)
Jarraian datozen baliabide bat edo gehiago aukeratu dagoen denboraren eta parte hartzaile kopuruaren
arabera. Baliabide bakar bat aukeratzekotan, parte hartzaileak taldetan banatu, eta talde batzuei emakumeei
dagozkien alderdiak aztertzeko eskatu, eta besteei, gizonei dagozkienak lantzeko. Parte hartzaileak hiru
taldetan ere bana daitezke eta bakoitzak jarraian datozen dinamiken artean bat egin dezala. Ondorioak,
edozein modutara, berberak izango dira.

1 BALIABIDEA (50´)3
20´Paper batean emakume baten silueta marrazten dute eta beste paper batean gizon batena4. Marrazkiaren
barruan ezaugarri fisikoak edo-eta biologikoak marrazten dituzte (emakumeok gizonengandik bereizten
gaituztenak), eta marrazkiaren kanpoan ezaugarri kultural eta sozialak idazten dituzte (jarrerak, izaera, izateko
eta sentitzeko moduak, rolak edo funtzioak)5.

30´ Talde osoa elkartuta gizon eta emakumeen artean agertu diren antzekotasun eta ezberdintasunen gaineko
debatea, eta naturala denaren eta ez denaren gaineko eztabaida.

2 BALIABIDEA (50´)
20´Definitzen dute nolakoak diren gizon eta emakume perfektua, eta erabakitzen dute landutakoa nola azaldu
taldeari ( marrazki batekin, antzerki bidez, konferentzia paper batean idatzirik, eta abar).

30´ Talde osoa elkartuta gizon eta emakumeen artean agertu diren antzekotasun eta ezberdintasunen gaineko
debatea, eta naturala denaren eta ez denaren gaineko eztabaida.

3 BALIABIDEA (50´)
20´Hurrengo galderei erantzungo diete:

֔֔ Zer da emakume izatetik gehien gustatzen zaizuna?


֔֔ Zer da emakume izatetik gutxien gustatzen zaizuna?
֔֔ Zer gustatzen zaizu gehien gizonetatik?
֔֔ Zer ez zaizu gustatzen gizonetatik?

Taldeari landutakoa nola azaldu erabakitzen dute (marrazki batekin, antzerki bidez, konferentzia paper batean
idatzirik, eta abar).

30´ Talde osoa elkartuta gizon eta emakumeen artean agertu diren antzekotasun eta ezberdintasunen gaineko
debatea, eta naturala denaren eta ez denaren gaineko eztabaida.
16
3 Dinora Aguiñada psikologian aditu eta feministari ikasitako teknika, “Genero Indarkeria Ezabatzeko Programan” aritu nintzenean.
Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida, El Salvador, 2000.
I Modulua: Binarismo sexuala

20´Sexu-genero sistemaren eta binarismo sexual kontzeptuaren gaineko azalpena.

Kontuan hartzeko ondorio batzuk:

♀♀ Gure mundua sistema binario batek antolatua da, biztanleria bi sexutan


eta bi generotan banatuz. Emakumeak gizonengandik bereizten dituzten
ezaugarri fisiko edo-eta biologikoek pertsona bakoitzaren sexuari egiten
diote erreferentzia. Jendartean nork bere egin dituen ezaugarri emozionalak,
jarrerak eta funtzioak generoa kontsideratzen dira.

♀♀ Sexu-genero sistemaren arabera, sexua naturala da, eta ez da aldatzen


denboran eta espazioan. Generoa eraikuntza sozial bat da, eta hortaz,
denboran eta espazioan aldatu egiten da.

♀♀ Sistema binario hau bidegabea da, sistemaren alde bat zapaltzen baitu.
Batzuei dominatzaileak izateko gaitasun eta ezaugarriak ematen dizkie,
nagusiak izateko, erabakiak hartzen dituztenak dira, eta besteak, zapalduak
izateko hezten dituzte, mirabeak eta zerbitzariak izateko. Horregatik, batzuen
eta besteen ezaugarriak antagonikoak dira eta ezberdin baloratuak.

♀♀ Historian zehar, gizateria emakume eta gizon artean banatzen duen


banaketa sexuala naturala eta aldaezina bezala onartu da. Eraikuntza
sozial bat dela onartzen badugu, alda dezakegu eta errespetuan eta
berdintasunean oinarritutako ereduak eraiki ditzakegu.

♀♀ Generoa da desberdintasuna eraikitzeko oinarria, emakumeak hainbat


ezaugarrirekin moldatzen baititu eta gizonak beste batzuekin, maskulinoa dena
balioetsiz eta ikusgarri eginez, eta femeninoa baliogabetuz eta ikusezin bihurtuz.

♀♀ Sexu-genero sistemak hurrengo bietan du jatorria; lanaren banaketa


sexualean eta hierarkizatuak dauden bi esferatan mundua banatzeak: mundu
publikoa eta mundu pribatua.

♀♀ Generoa analisirako kategoria bat da. Gizon emakumeen arteko


harreman eta elkarreraginak aztertzen laguntzen digu, berdintasun ezaren
elementuak eta adierazleak aurkitzen laguntzen digu, behar ezberdinduak
definitzen eta abar.

♀♀ Genero esatea ez da emakume esatea.

♀♀ Genital batzuekin edo besterekin jaiota, erabat libre garatuko den


pertsona eredua sortu behar da, eta jendarte eredu bat non tradizioz
femeninoak edo maskulinoak izendatu diren ezaugarriak berdin baloratuko
diren.

17
4 Dinamizatzaileak siluetak prestatuta eraman ditzake tailerrera konferentzia paperean marraztuta.
5 Ikus 2 eranskina.
I Modulua: Binarismo sexuala

Queer teoriak sexua ere eraikia dela planteatzen du zientziak gizateria bi sexutan
banatzen duenez, eta gizon edo emakume biologikoaren izate estandarra betetzen ez
dutenak genitalki zikiriatzen ditu. Hau “binarismo sexuala” bezala ezagutzen da. Honi
eskaintzen dioten alternatiba honakoa da: mundua bi sexutan erdibitzen duen bereizketa
behartuarekin amaitzen badugu, eta gorputz sexudunen aniztasuna baimentzen badugu,
gizon emakumeen arteko berdintasun eza bermatzen duen sistemarekin amaituko dugu6.

Argazkien dinamikara itzuli ariketa hartan adierazitako guztiak generoarekin zerikusia duela agertzeko. Gizon
edo emakume diren jakiteko beren genitalak ikusi behar ditugu.
7
DINAMIKA
HELBURUA
Saioan ikasitakoak finkatu eta laburbildu.

MATERIALAK
musika irakurgailua
musika alaia, dantzagarria
pilota

GARAPENA (15´)
10´Musika jarri eta taldeari esan dantzatzeko ordua dela. Dantzatzen duten bitartean elkarri objekturen bat
pasa behar diote, pilota bat, erratz bat, boligrafo bat, eta abar. Musika itzaltzen da eta une horretan eskuan
objektua duenak hurrengo galderei8 erantzun behar die, ea sexua edo generoa den esanez eta zergatik
adieraziz:

1 Emakumeen gaitasuna beste pertsonak zaintzeko

2 Belarritakoak eraman

3 Sentikortasun femeninoa

4 Kirolekiko afizioa

5 Agresibitate maskulinoa

5´Saio honetan landutakoa ber hartu labur, oso argi geratu ez den hartan sakonduz eta zalantzak argituz.

18
6 Izatekotan, gai honen inguruko zertzelada batzuk eman. Teoria hau sakonago landuko da formazio honen II. mailan.
I Modulua: Binarismo sexuala

ITXIERA
5´ Zutik eta borobilean parte hartzaile bakoitzari eskatu hitz batekin adieraz dezala bere “emakume izatetik”
desagerrarazi nahi lukeen portaera, sentimendu edo jarreraren bat.

19
7 Dinamika hau bigarren saio hasierarako utz daiteke, saio honetan landutakoa laburbiltzeko eta gogorarazteko.
8 Jakina, beste ezaugarri batzuk aukera daitezke. Hauek nik lantzen ditudanetako batzuk dira.
20
1 Marga Von Etzdorf; emakumea, hegazkin pilotu alemaniarra http://www.wienbibliothek.at/bilder/flugmargaetzdorf.jpg
2 Andrej Pejic; gizona, modelo australiarra http://fashion.linio.com.mx/wp-content/uploads/2013/05/Andrej-Pejic-.jpg
3 Drag King emakumea http://mepowermag.com/wp-content/uploads/2013/08/mo1-1web.jpg
4 Ezezagunak http://www.somosmultiples.es/blog/wp-content/uploads/2012/05/mellizos-pies.png
21
5 Mujer deportista Caster Semenya http://img.bleacherreport.net/img/images/photos/001/834/858/hi-res-hi-res-150052152_crop_exact.jpg?w=1500&h=1500&q=85
6 Bill Kaulitz; gizona, “Tokio Hotel” taldeko abeslaria http://ilarge.listal.com/image/1224687/936full-bill-kaulitz.jpg
7 Amelia Earhart; emakumea, hegazkin pilotu estatubatuarra http://comolasamapolas.blogspot.com.es/2012/02/amelia-earhart-la-aviadora.html
Módulo 1. Binarismo sexual

GIZONA

22
Módulo 1. Binarismo sexual

EMAKUMEA

23
HASIERA
HELBURUA
Elkar ezagutzen jarraitu eta aurreko saioko edukiak gogoratu.

MATERIALAK
pilota

GARAPENA (15´)
Borobilean jarrita kide bati pilota jaurtitzen diogu gure izena esateaz bat. Kide guztiek gutxienez pilota behin
jaurti dutenean, pilota botako dugu baina pasatzen diogun haren izena esanez.

Azken erronda batean, pilota duenari eskatzen diogu aurreko saiotik oroitzen duen zerbait esan dezala. Gero
beste kide bati pasako dio pilota eta hark ere aurreko saiotik gogoratzen duen zerbait esango du, eta horrela,
guztiek esan arte.

DINAMIKA
HELBURUA
Identitatea nola eraikitzen den ezagutu eta emakumeen mendekotasunarekin duen lotura ezagutu.

MATERIALAK
musika irakurgailua
guraizeak
kola
aldizkariak eta egunkariak
orri zuriak

GARAPENA (60´)
15´ Parte hartzaile bakoitzak aurkezpen “collage” artistiko1 bat egingo du eta konposizio horren bidez bera nor
den irudikatu ahal izango du.

30´Parte hartzaile bakoitzak “collagea” beste kideei aurkeztuko die. Parte hartzaile asko baldin badira, hobe da
boluntarioak eskatzea denek egin beharrean.

15´ Identitate femeninoaren azalpena eta bere eraikuntzan parte hartzen duten oinarrien azalpena:

Kontuan hartzeko hainbat ondorio:

Identitatearen gainean

♀♀ Identitatea sistemak sortutako eraikuntza sozial bat da, gu estruktura zurrun eta zapaltzaile batean
mantentzea helburu duena, izan zapalduen, izan zapaltzaileen aldean. Nolanahi dela, malgua eta aldakorra
da testuinguruaren arabera eta unean uneko behar kolektibo eta pertsonalen arabera (gauza bera
gertatzen da genero identitatearekin).

26
1 Egunkari eta aldizkarietako ebakinekin osatutako lana.
♀♀ Besteekiko ditugun ezberdintasun eta antzekotasunen gainean eraikitzen da.

♀♀ Identitatea, askotan, zapalkuntza, diskriminazioa eta indarkeria justifikatzen


dituen elementu bihurtzen da.

♀♀ Bakoitza identitate ezberdinaren jabe da eta hainbat kategoriaren arabera


kokatzen da: batzuek aukera sexuala dute beren identitatearen osagai
bateratzailea, bestetzuk beren lanbidea edo militantzia politikoa, eta abar.

♀♀ Kategoria ezberdin eta kontrajarriak ezartzea obsesio duen modelo


batean bizi gara eta pertsona ezberdina arerio bezala ikusten da. Sistema hau
mantenarazi eta lagunduko bada, zapaltzaileak eta zapalduak sortu beharko
dira.

Genero identitatearen eraikuntzari buruz:

♀♀ Emakume eta gizon izatea patriarkatuaren zerbitzura dagoen eraikuntza


soziala da. Patriarkatua modelo ekonomiko, politiko eta sozial bat da eta gizonek
pribilegio eta boterea erdiesten dituzte emakumeez egiten duten esplotazio eta
zapalkuntzari esker.

♀♀ Identitate sexuala gure nortasunaren kategoria garrantzitsuenetakoa


da. Gure bizitzak markatzen ditu, eta gaur egun eraikia dagoen modura,
emakumeok kolektibo bezala menderatuak bihurtzen gaitu.

♀♀ Identitate femeninoaren eraikuntzaren oinarriak heterosexualitatea, zaintzaile


rola eta amatasuna dira.

GARRANTZITSUA:
labur azaldu hurrengoen arteko aldea; nork bere
egindako identitatea, esleitu zaion identitatea eta
desiratutako identitatea.

27
2. Modulua: Zapalkuntza sistema anitzak

DINAMIKA
HELBURUA
Estereotipo maskulino eta femeninoen eraikuntzen helburua ezagutu eta hauek ez betetzearen ondorioak
identifikatu.

MATERIALAK
bat bera ere ez

GARAPENA (60´)
15´ Bikotetan banaturik, saia daitezela oroitzen agindu sozialak ez betetzeagatik epaitua, itoarazia, burlarako
hartua edo behartua izan den emakumeren bat. Pertsonaia historiko bat izan daiteke, baina baita senitarteko bat,
lagun bat edo norberak ezagututako norbait. Taldeari kontatu beharreko bi istorioen artean bat aukeratuko dute.

25´ Talde osoari historien kontakizuna egin.

20´Agindu sozialak ez betetzeak dakartzan ondorioen gaineko gogoeta.

Hainbat ondorio:

♀♀ Agindu sozialak aldatu egiten dira garaiaren eta eremu geografikoaren arabera. Are, leku eta une
berean emakumeoz espero denari dagokionean kontraesanak izan daitezke.

♀♀ Agindu sozialak estereotipo bihurtzen dira, eta alderantziz, estereotipoak agindu sozial bihurtzen dira;
azkenik, generoari egiten diote erreferentzia.

♀♀ Batetik, modu jakin batean jokatzeko betebeharra dakarte (horregatik deitzen diegu “aginduak”), baina
bestalde, estereotipo hauek gizon-emakume gehienen egunerokotasunetik oso urrun daude. Hau da, gauza
bat da imaginarioa eta bestea eguneroko praktika.

♀♀ Bada presio sozial bat aginduok betearazteko. Gehiengoak presio hau ez du sumatzen, batez ere,
normaren barruan mantentzen edo normak betetzen baditu. Ordea, beste batzuetan, normatik irteten
garenean bereziki, presioa indarkeria bihur daiteke. Esate baterako, “zuzenketa” helburu dutela lesbianak
bortxatzean, separazio prozesuetan senarrek emazteak erailtzean edo enpleguan maila igoera lortuz gero
harreman sexualak izan direlako zurrumurruak sortzean.

EZ DUGU AHAZTU BEHAR


Gizonek ere badute nolakoak izan behar duten esaten dien katalogo zehatz
bat. Ez badute betetzen ondorio ezkorrak jasango dituzte ( indarkeria
ere bai, tartean) eta ondorio hauek askotan testuinguruaren arabera
gainditzen zailak dira. Nolanahi dela, horrek ezin du aitzakia izan eredu
maskulinoaren aldaketa ez onartzeko, ezta pribilegioekin jarraitzeko ere.

28
2. Modulua: Zapalkuntza sistema anitzak

DINAMIKA
HELBURUA
Identifikatu zapalkuntza sexistaz gain badirela gure identitateak eta errealitateak zeharkatzen dituzten
zapalkuntza sistema gehiago.

MATERIALAK
“identitateen lorea”2 orri fotokopiatua
ordenagailua
proiektorea

GARAPENA (60´)
10´ Parte hartzaile bakoitzari “identitateen lorea” dioen orri bana ematen zaio3. Loreak erdigune bat du eta
bertan beren izena idatzi behar dute. Barne petaloetan nortasun kategoriak ageri dira. Bakoitzari identifikatzen
diren harexekin erantzun beharko diote. Kanpo petaloetan, aldiz, kategorien artean baloratuena dena edo
besteekiko dominatzaileena dela uste dutena idatziko dute.

10´Guztien bilkura: “Lorea” aurkeztuko duten lauzpabost pertsona aukeratu.

10´Taldeari honako galderak luzatu:

֔֔ Nola sentitu zarete ariketa egin bitartean?


֔֔ Zer posiziotan zaudete ariketaren arabera?
֔֔ Zer ondorio ateratzen duzue?

15´ Zapalkuntza sistemen gaineko azalpena:

Hainbat ondorio:

♀♀ Emakumeok ere zapaltzen dugu. Badira beste identitate kategoria batzuk, eta hauen arabera,
opresioaren alde batean edo bestean egongo gara. Kategorietako batzuk hona: adina, estatus ekonomikoa,
aukera sexuala, arraza, nazionalitatea.

♀♀ Kontziente izan behar dugu gure identitate bakoitzaren kasuan zer aldetan gauden eta gogoetatu behar
dugu opresio hori mantentzeko zer egiten dugun.

♀♀ Ez badira zerbait estatikoa eta naturala, sistemaren aurkako borroka-estrategia bilaka ditzakegu.

♀♀ Ezin dezakegu “emakumeaz” hitz egin emakume mota edo klase bakarra balego bezala. Zuzenagoa da
“emakumeez” hitz egitea. Analisiak egiterako garaian eta estrategia feministak zehazterakoan, gainerako
identitate kategoriak kontuan hartuz pentsatu behar dugu emakumeengan. Alegia, ziurrenik emakume
etorkin, beltz, lesbiana eta heldu baten beharrak ez dira izango emakume zuri, euskaldun, gazte baten
berberak, edo lehentasun maila berekoak, nahiz biak leku berean bizi.

29
2 Ikus 1 eranskina
3 Veneklasen, Lisa y Miller, Valerie: “Un nuevo tejido del poder, los pueblos y la política. Guía de acción para la incidencia y la
participación ciudadana”. Just Associates, www.justassociates.org
2. Modulua: Zapalkuntza sistema anitzak

♀♀ Honek analisi konplexuagoak egitera eta sinplekeriak ekiditera garamatza, ikusezintasuna saihesten
dugun aldi berean. Hau da, bai ala bai bideratzen gaitu analisi feministaren baitan bestelako aldagaiak
txertatzera; adierazpen arrazistak, klasistak, emakumeen aurkako zapalkuntza sistema anitzen bitartez
egiten den esplotazioa, emakume batzuek beste emakume batzuei eragiten dieten esplotazioa.

15´Opresio sistemei dagokien grafikoaren4 aurkezpena:

Hainbat ondorio:

♀♀ Zapalkuntza sistema anitzak botere hegemonikoaren parte dira. Modu pribilegiatuan eta erdigunean
kokatzen dute gizon zuria, heterosexuala, enpresaria, klase altukoa, iparraldekoa, okzidentala, adin
ertainekoa eta abar. Gainerako identitate sozialak (emakumeak, lesbianak, txiroak, etorkinak, arraza ez
zurikoak, minusbaliotasunen bat dutenak.… ) marjinetan geratzen dira. Botere hegemonikoak egotzi, ikusezin
bihurtu, diskriminatu, esplotatu eta bortxatu egiten ditu. Baina, hala ere, boterea beraietaz elikatzen da
aberastasuna sortzen baitute, eta hala, bere beharrak betetzen ditu gainerakoen bitartez.

♀♀ Sistema ekonomiko, politiko, legegile, polizial, judizial, sozial, akademiko, ideologiko edo bestelako ezein
sistema botere hegemonikoaren zerbitzura dago eta mantendu eta legitimatu egiten du.

DINAMIKA
HELBURUA
Gure aletxoa gehitu opresio sistemen aurkako gogoetei, alternatibei eta aukerei.

MATERIALAK
ordenagailua
proiektorea

GARAPENA (20´)
10´Taldeari galdetu ea grafikoa nola molda genezakeen sistema parte hartzaileago, parekideago eta
justuagoa lortzeko. Ideia zaparrada bat egiten da.

10´Zapalkuntza sistemei alternatiba5 eman diezaiekeen grafikoa aurkezten da.

♀♀ Bizitzaren jasangarritasunaren eta herritarren beharren asetzearen zerbitzura egon behar dute identitate
guztiek eta kolektibo guztiak, baita, hortaz, sistemak berak ere.

♀♀ Ez dago zentroan dagoen identitaterik eta bazterreko identitaterik. Denak erdigunearen jiran kokatzen dira,
eta erdigunean, edozein motatako bizitzaren zaintza. Horretarako sortzen dira errespetuan eta berdintasunean
oinarritzen diren aliantzak kolektiboen artean. Erdiguneak jasotzen duena indartua eta biderkatua itzultzen du.

ITXIERA
5´Borobilean eta zutik jarrita, hitz batean esan zer behar dugun bizi nahi dugun sistema berri hori eraikitzeko.

30
4 2 Eranskina
5 3 Eranskina
IDENTITATEEN LOREA 1

31
1 Barb Thomas-ek diseinatua, Canadá. Just Associates (Bidezkoaren alde elkartuak). www.justassociates.org
ZAPALKUNTZA SISTEMA ANITZAK 1

GIZON ZURIA
IPARREKOA /OKZIDENTALA
ADIN ERTAINEKOA
KAPAZA
HETEROSEXUALA
FORMAZIO
AKADEMIKODUNA
KAPITALISTA
MERKATUA

32
1 Autoreak osatutako grafikoa; Beatriz Zalakain.
Módulo 1. Binarismo sexual

ZAPALKUNTZA SISTEMEI ALTERNATIBA


1

33
1 Egileak berak osatutako grafikoa; Beatriz Zalakain.
HASIERA
HELBURUA
Parte hartzaileek aurreko saioan ikasitako edukiak presente izan ditzatela.

MATERIALAK
aulkiak

GARAPENA (10´)
Dinamizatzaileak parte hartzaileen laguntza eskatzen du borobil bat osa dezaten beren aulkietan eserita.
Dinamika esplikatzen da: “Olatuak eskuinera esaten dudanean, eskuineko aulkian esertzen gara, olatuak
ezkerrera esaten dudanean ezkerreko aulkian esertzen gara, eta ekaitza esatean, denok nahi dugun aulkian
esertzen gara.” Zutik geratzen denak hurrengo galderari erantzun beharko dio: Zein da aurreko saioan ikasi
zenuen ideia nagusia? Nahi adina aldiz egin daiteke dinamika. Hirutik bostera bitartean egitea gomendatzen
da, gehiegi ez luzatzeko.

DINAMIKA
HELBURUA
Lanaren banaketa sexuala patriarkatuaren zutabe nagusi bezala identifikatu, eta honenbestez, emakumeen
mendekotasun eta esplotazio bezala.

MATERIALAK
konferentzia papera
markagailuak

GARAPENA (60´)
1

5´ Galdetu taldeari ea “lanaren banaketa sexuala” esamoldea ezagutzen duten eta ea inork badakien zeri
buruz ari garen esaera aipatzean. Ideia zaparrada bat egiten da eta arbelean edo konferentzia paperean
apuntatzen dira.

10´ Horman hiru konferentzia paper jartzen dira eta beraietan hurrengo puntuak landuko dira2:

1 Gizon eta emakumeen funtzioak eta rolak etxean

2 Lan eremuan gizon eta emakumeek dituzten ofizio eta kargu motak

3 Eremu komunitarioan eta politikan funtzio eta kargu motak

Hiru talde osatuko dira. Talde bakoitzak puntu bati emango dio erantzuna.

15´ Denak elkartuta talde bakoitzak landutakoa adierazten du.

15´ Egindako ariketaren emaitzen talde gogoeta. Laguntzarako honako galderak luza daitezke:

֔֔ Zer berdintasun eta ezberdintasun ikusten dituzue hiru paperetan?


֔֔ Ba al da ezberdintasun nabarmenik gizonen eta emakumeen funtzioen artean?
֔֔ Nori egiten dio mesede banaketa honek?
֔֔ Betidanik existitu al da banaketa hau? Aldaketak ematen ari dira? Nahikoak al dira?
36
1 Dinamika hau “El rol de las mujeres antes, durante y después de los desastres” tailerrean erabili zen, Honduras astindu zuen Mitch
hurakanak sortutako hondamendiaren testuinguruan, Italiako Lankidetza Agentziarentzat, 2001ean. Tailerreko formatzaileak: Beatriz
Zalakain, Ana Murcia eta Dinora Aguiñada, Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida-ko partaideak.
15´Lanaren banaketa sexualaren gaineko azalpena.

Ez ahaztu hurrengoa agertzea:

EREMU ERREPRODUKTIBOA: Etxearen eta familiaren antolaketa eta zaintzarekin zerikusia


duten lanak barnebiltzen ditu (garbitu, plantxatu, sukaldean egin, seme-alabak zaindu,
adindun pertsonak zaindu...). Dirurik tarteko ez dagoen ekintzak dira, eta hortaz, bigarren
maila batean geratzen dira. Espazio hau sozialki emakumeek betetzen dute eta eurei
esleitzen zaie. Lan ikusezinak dira, doakoak, eta baloratu gabeak. Eremu pribatuan
kokatzen dira eta merkatutik kanpo daude.

EREMU PRODUKTIBOA: Ondasunen eta zerbitzuen produkzioarekin lotutakoak


barnebiltzen ditu. Espazio hau sozialki gizonei esleitzen zaie. Merkataritza izaera duten
jarduera produktiboei lotzen zaie eta jarduerotan boterea gauzatzen da, eta beraz,
truke balioa dute. Ikusgarria da, ordaindua eta baloratua. Eremu publikoan kokatzen da
eta jarduerak merkatuaren barruan daude.

37
2 Ikus 1eranskina
3 Modulua: Patriarkatua

Hainbat ondorio:

♀♀ Sexu bakoitzari lotzen zaion generoak zerikusia du lan jakin batzuk gauzatzeko beharrezko diren
gaitasun eta trebetasunen garapenarekin. Adibidez, zaintzarako enpatia beharrezkoa da, baita behaketa,
afektibotasuna, adeitasuna... Ezaugarriok emakumeek gara ditzaten sustatzen dira, eta hain zuzen, lan mota
hauek egitea emakumeei egokitzen zaie.

♀♀ Giza espeziearen ugaltze aparatuen gainean egindako ezberdintasun biologiko batek, lanaren
banaketa sexual batera eraman gaitu. Erraz esanda, emakumeok sortu eta erditzen dugunez, ( ez denok,
noski), gaitasun naturala onartzen zaigu, eta beraz, umearen hazkuntza inposizio sozialez atxikitzen, baita
ondorioz, gainerako familia kideen eta etxearen zaintza ere.

♀♀ Lan eremuan, tradizioz gizonenak izan diren lanak baloratuagoak daude eta tradizioz emakumeenak
direnak baino hobeto ordainduak daude.

♀♀ Emakumeek gauzatutako lan ordaindu gehienak, eginbehar erreproduktibo edo etxeko lanen luzapena
dira.

֔֔ seme-alabak hezi ֔֔ hezitzaile soziala-irakaslea


֔֔ gaixotasunean zaindu eta kontsolatu ֔֔ erizaina
֔֔ josi eta arropak konpondu ֔֔ jostuna
֔֔ jaten eman ֔֔ sukaldari/ umeen jangeletako arduradun
֔֔ arazoak entzun, lagundu, baliabideak bilatu ֔֔ psikologoa - gizarte langilea
֔֔ arropa, gela eta abar garbitu ֔֔ garbitzailea

♀♀ Gizonak tradizioz emakumeak diren lanetara jotzen dutenean, enplegu horien balioa igotzen da,
eta hortaz, ordainsaria igo eta prestigioa irabazten dute. Horren adibide dira gizon sastreak, sukaldariak,
jostunak, eta abar. Kontrara, tradizioz gizonenak izan diren lanak “feminizatzean”, kategoriaz jaisten dira,
ordainsarian ere bai, baita balioan ere.

♀♀ Sistemarentzat, erreprodukzioa, edo gauza bera dena, bizitza zaindu eta sostengatzea, ez da
produktiboa, eta inolaz ere ez ondasun eta zerbitzuen produkzioa bezala baloratua.

♀♀ Komunitatearen eremuan beste behin ere gizon eta emakumeen rolen banaketa ematen da. Emakumeek
komunitate mailan doako lan gehiago eskaintzen dute, beti ere, sozialki egokitu zaizkion eginbeharren
baitan. Hala ere, errekonozituak, zuzendaritza postuetan eta botere postuetan daudenak eta ikusgarritasuna
dutenak gizonak dira.

38
3 Modulua: Patriarkatua

DINAMIKA
HELBURUA
Teoria feministan erabiltzen diren hainbat termino identifikatu eta ulertu, diskriminazioa, berdintasun eza eta
emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko eta izendatzeko.

MATERIALAK
orriak, handiz idatzitako hitzarekin eta dagokion definizioarekin3

GARAPENA (60´)
15´Taldetan edo binaka, hurrengo hitzetako bat ematen zaie bere definizioarekin. Denbora bat eman esanahia
irakurtzeko, ulertzeko eta hitza nola eszenaratu pentsatzeko, gainerakoek beren hitza zein den asma dezaten.
Hauek dira kontzeptuak:

parametro bikoitza androzentrismoa machiplacencia

Ariketa errazteko, talde guztiei emango zaie gainerako taldeei egokitu ahal izan zaien hitz posibleen zerrenda
bat. Baina, hala ere, hiru hitzena baino zerrenda luzeagoa izango da hain erraza gerta ez dadin. Sar ditzakegu:

DIKOTOMIA SEXUALA

MATXISMOA

SEXISMOA

FEMINIZIDIOA

MISOGINIA

PATRIARKATUA

39
3 Ikus 2 eranskina
3 Modulua: Patriarkatua

15´Kontzeptuen eszenaratzea. Bost minutu taldeko. Eszenaratzea amaitzean, talde bakoitzak zein hitz
eszenaratua izan den uste duen esango du. Inork ez badu asmatzen, pista moduan hitzaren definizioa ematen
dute. Denbora bat iraganda, taldeak egokitu zaien hitza esaten du.

30´Gogoeta egin eta kontzeptuak zabaltzen dira, hitz guztien esanahiak argi gera daitezen. Gogoetan hainbat
puntu kontuan izan behar ditugu:

♀♀ Patriarkatuaren sisteman denok gaude, gizon eta emakumeak4. Diskurtso feministak sistema hori
eraldatzea du helburu eta ez du harremanak ditugun gizon bakoitzaren aurkako borroka bihurtzen.

♀♀ Bai emakumeek eta bai gizonek jarrera eta pentsamendu sexistak barneratu eta naturalizatu ditugu.
Genero kontzientziak eta gogoetak kodigo sexista hauen deskodifikatzea errazten du. Barne araketa egin
behar dugu, gure baitako aldaketak egin sistemaren eraldaketa lortzeko. Hau da, ezin dugu “kanpokoa”
aldatu, “barrukoa” aldatzen ez badugu.

♀♀ Ezin dugu ahaztu gizarte patriarkala sozialki eraikita dauden gizon emakumeen arteko harremanak
ordenatzen dituen antolaketa sistema dela; ez da ekidinezina, ez naturala, ez biologikoki ezarria, historian
zehar transmititu nahi izan zaigun bezala. Beraz, alda dezakegu.

♀♀ Patriarkatuak emakumeen menderakuntza eta nagusitasun maskulinoa zilegi bihurtzeko erabili izan du
biologia, erlijioa, filosofia, eta orokorrean, zientzia guztiak, estereotipo, mito eta gezurren bidez emakumeen
gutxiagotasuna argudiatuz.

♀♀ Patriarkatua zer den eta nola egituratzen den ohartzeak hainbat sentimendu eragin diezazkiguke; horien
artean, haserrea eta errua. Hortaz, kontzientziazio eta ahalduntze prozesuan sentimendu hauek kudeatzen
ikasteko espazio kolektiboak sortu behar dira. Modu berean, espazio hauek balio behar diote emakume
bakoitzari bere inguruan beharbada bizitzen ari dituen gatazka eta tentsioak kudeatzen ikasteko, gertatzen
zaizkion jarrera aldaketei begira eta harremanetan eman daitezkeen balizko birnegoziazioei begira.

DINAMIKA
HELBURUA
Historian zehar eta diziplina ezberdinetan eman den androzentrismoa ezagutzea, baita emakumeen ekarpenen
ikusgarritasun falta ere.

MATERIALAK
orri zuriak
boligrafoak

GARAPENA (40´)
5´Parte hartzaileek musikak dirauen bitartean dantza egin behar dute. Musika geratzean, dinamizatzaileak
hiruko taldeak osa ditzatela adieraziko du. Berriz ere musika entzungo da, eta geratzean, dinamizatzaileak
berak nahi duen kopuruko taldeak osatzeko proposatuko du. Hainbat aldiz egingo da hori, eta azkenekoan,
dinamizatzaileak hurrena datorren dinamikarako egoki deritzon kopuruko taldeak planteatuko ditu.

10´Taldetan banatuta honako ariketa burutu beharko dute:

40
4 Ez ahaztu pertsona transgeneroak, transexualak eta abar.
3 Modulua: Patriarkatua

1 taldea: historian zehar ezagunak izan diren gizon eta emakumeen zerrenda bat osatu

2 taldea: zientziaren alorreko gizon emakumeen zerrenda bat osatu

3 taldea: artearen eremuko gizon emakumeen zerrenda bat osatu

5´ Talde osoarekin taldetxo bakoitzean landutako komentatu

10´ Behin zerrenda osatuta, denen artean erantzun hurrengo galderei:

֔֔ Zaila izan da zerrenda osatzea? Zein izan da zailago, gizonena edo emakumeena?
֔֔ Zein da aurkitu dituzuen emakumeen perfila?
֔֔ Beren gizonezko kideak bezala aitortuak izan ziren?
֔֔ Zer esaten zen beraietaz? Ongi ikusiak al ziren? Modu bereziren batean deitzen al zieten?
֔֔ Zergatik uste duzue historian emakume gutxi ezagutzen ditugula?

10´Dinamizatzaileak ondorioen azalpena egingo du

Kontuan hartzeko hainbat ondorio:

♀♀ Emakumeen ekarpenak ikusezin bihurtuak izan dira eta gutxietsiak.

♀♀ Historikoki beren bizitza jakintzaren mundura eman ahal izan zuten gizon gehiago izan dira, izan ere,
debekatua (zigortua) edo oso mugatua baitzegoen emakumeentzat.

♀♀ Ez ditugu artean eta zientzian jardun izan ziren emakume guztien izenak ezagutzen, ez zituztelako
baloratu beren lanaren konstantzia jasotzeko adina. Gaur egun ere, ez da intentzio argirik beren ekarpenak
berreskuratzeko eta eskola liburuetan, ikerketetan eta abarretan ikusarazteko.

♀♀ Patriarkatuak garrantzitsutzat jotzen ditu gizonek gauzatutako ekintzak eta gertaerak, zehazki eremu
publikoarekin zerikusia duten guztiak, eta horiek dira, dakigun bezala, baloratuak. Hau dena hedabideetan
islatzen da.

♀♀ Ezberdin sozializatzearen ondorio da emakumeak eremu pribatura baztertzea, lan erreproduktiboetara


eta zaintzara.

♀♀ Tradizionalki maskulinotzat jo izan diren paperak aukeratu dituzten emakumeak, gogorrak eta hotzak
bezala epaituak dira.

♀♀ Batzuetan, beren lorpenak beren kide gizonezkoenak bailiran aurkeztu dira, edo gizonezko ezizenak
hartu behar izan dituzte onartuak izateko eta beren lanak baloratuak izateko.

♀♀ Zapalkuntza sistema anitzek ez dituzte emakumeak bakarrik ikusezin bihurtzen. Botere hegemonikoaren
sistemaren barruan sartzen ez diren beste guztiak ere bai, hala nola, hegoaldeko pertsonen ekarpenak,
ekialdeko kulturenak, arraza beltzekoenak eta abar.

41
3 Modulua: Patriarkatua

DINAMIKA
HELBURUA
Sistema patriarkalaren bidegabekeria eta gordintasuna agerian jarri, egunero ematen diren egoera
diskriminatzaileak desnaturalizatuz.

MATERIALAK
“Mundua alderantziz”5 testua

GARAPENA (25´)
5´Mundua alderantziz agertzen den testua irakurriko da (gizon bat lan eskaintza batean aukeratua izatetik
baztertzen da alaba bat izateagatik eta familiako lanetara dedikatzeagatik, besteren artean...)

10´ Tarte bat uzten dugu parte hartzaileek testua irakurtzeak zer sentimendu ekarri dizkien adieraz dezaten.
Gogoeta errazteko hainbat galdera:

֔֔ justua iruditzen zaigu?


֔֔ horrelako jendartea nahi al dugu?

10´ Aurkezpen laburra:

Hainbat ondorio:

♀♀ Irakurketan zehar hainbat sentimendu piztu daitezke. Batzuek “tortillari buelta” ematen zaiolako goza
dezakete, hau da, mendeetan zehar, eta oraindik, gaur egun, emakumeok bizi dugun diskriminazioa gizonek
pairatzen dutelako. Beste batzuek tristezia senti dezakete ohartzean zeinen bidegabea den sistema
emakumeekin.

♀♀ Ariketa honen helburua da erakustea emakumeak diskriminatzea zeinen erredikulua eta bidegabea
den. Gainera, argi geratzen da sistemak modu kontzientean erabakitzen duela diskriminatzea, eta gero,
diskriminatzeko justifikazioa asmatzen duela. Beste modu batera esanda, sexuak ez du diskriminazioa
sortzen, baizik eta diskriminazioa justifikatu egiten da ezberdintasun sexualaren bitartez.

ITXIERA
10´Borobilean jarrita, parte hartzaile bakoitzak saioan ikasi duen hitza adierazten du honela esanez: “ez dut
nahi “...“ ez niretzat ezta munduko ezein emakumerentzat”. Taldeak errepikatzen du: Ez dugu nahi “...“ ez guretzat,
ezta munduko beste ezein emakumerentzat”.

42
5 Ikus 3 eranskina
Módulo 1. Binarismo sexual

1 TAULA

Funtzioak eta rolak etxeko eremuan

EMAKUMEAK GIZONAK

2 TAULA

Ofizioak eta karguak lan eremuan

EMAKUMEAK GIZONAK

3 TAULA

Funtzioak eta karguak komunitatearen eremuan eta politikan

EMAKUMEAK GIZONAK

43
PATRIARKATUA:
Gizonezkoek emakume eta familiako umeen gain duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa
da. Nagusitasun hau jendarte osora zabaltzen da. Gizonek gizarteko instituzio garrantzitsu guztietan boterea
dutela esan nahi du eta emakumeei instituzio horietarako sarrera galarazten zaiela. Horrek ez du esan nahi,
nolanahi,emakumeek ez dutenik batere botererik, eskubiderik, eraginik edo baliabiderik.
Emakumeen ustezko gutxiagotasun biologikoan oinarritzen du sistema honek dominazioa. Jatorri historikoa
familian aurkitzen dugu, zeinaren buruzagitza aitak gauzatzen duen eta orden sozial osora hedatzen den. Aldi
berean, gizarte zibil eta politikoko instituzio multzo batzuk artikulatzen dira adostutako orden sozial, ekonomiko,
kultural, erlijioso eta politikoa mantenarazteko eta indartzeko. Orden honek zehazten du emakumeak kategoria
sozial bezala beti gizonezkoen mendeko izango direla, nahiz gerta daitekeen emakume batek edo batzuek
boterea izatea, baita botere asko ere, edota emakume guztiek botere zehatz bat gauzatzea, adibidez, amek
seme-alabekiko dutena.

ANDROZENTRISMOA:
Gizona gizateriaren eredu eta modelotzat hartzen du sexismoaren adierazpen honek eta gizonaren ikuspegia
humanitate osoaren ikuspuntutzat hartzen du. Sexismo mota honen arabera gizona eta maskulinoa dena giza
esperientziaren erdigunean kokatzen da; emakumea eta femeninoa dena, ordea, “bestea” bezala ulertzen da,
espezifikoa eta berezia bezala.

MISOGINIA:
Emakumearekin eta femeninotasunarekin zerikusia duen oro gorrotatzen eta arbuiatzen duen sexismoaren
adierazpidea. (Kontuz; ez nahastu misogeno eta misogino hitzak; lehenak gizateri osoa gorrotatzen duela esan
nahi du, eta bigarrenak, emakumeak bakarrik mespretxatzen ditu.)

PARAMETRO BIKOITZA:
Egoera berbera modu ezberdinean baloratzen da emakumeak burutu edo gizonak burutu.

MATXISMOA:
Gertakari soziokultural honek balore maskulinoak, gizontasuna eta gizonen boterea goraipatzen ditu,
emakumeekiko dominazio eta nagusitasun jarreraz.

SEXISMOA:
Sexu maskulinoa sexu femeninoaren gainetik dagoela baieztatzen duen sinesmena da. Sinesmen honek ekarri du
emakume guztien menderakuntza, dominazioa eta/edo zapalkuntza. Ez da beti esplizitua. Hamaika sinesmen,
praktika, akzio, balore, jarrera eta abarrek mantenarazten eta babesten dute, zeinak hizkuntzan agertzen diren,
edo hedabideen irudikapenetan, estereotipoetan, erlijio sinesmenetan, amatasunaren gaineko sinesmenetan eta
abarretan. Denek batera gure jendartean menderakuntza onargarri izatea lortzen dute. Emakume bakoitzak
sexismoa modu ezberdinean nozituko du, segun maila soziala, etnia edo arraza zein duen, aniztasun funtzionala
baldin badu edo ez badu, edo aukera sexualaren, naziotasunaren, kulturaren, erlijioaren adinaren eta abarren
arabera. Honek guztiak deuseztatzeko zailago egiten du.

MACHIPLACENCIA:
Gizonen konpainian daudenean hainbat emakumek hartzen duen jarrera. Gizonei egoa zaintzean datza eta
haiei “femeninoa” irudituko ez zaien ezer ere ez egitean.

FEMINIZIDIOA:
Batzuetan emakume baten erailketa arrunt bat izendatzeko erabiltzen da. Hau ez da zuzena. Izan ere, bi
terminoek erreferentzia egiten diote emakumeak emakume izateagatik jasaten dituzten erailketa sistematikoei,
eta horrek biktimaren generoan oinarritutako krimen bihurtzen ditu. “Femicide” kontzeptua Diane Russell egile
feminista estatubatuarrak erabili zuen aurrenekoz, gizonek emakumeak hiltzean egindako erailketa misoginoak
deskribatzeko. Marcela Lagarde feminista mexikarrak gaztelerara ekarri zuen “feminicidio” izenez, artean irauten
44
Módulo 1. Binarismo sexual

duen eztabaida luze baten ostean. Lagarderen ustez feminizidioa femizidioa baino haratago doa emakumeen
aurkako indarkeriaren maila gorena baita. Hurrengo elementuok barnebiltzen ditu:
♀♀ Heriotza bortitza eta /edo misoginoa genero arrazoiengatik. Hemen sartuko lirateke bai erailketa arruntak, bai
kalifikatuak, baita heriotza dakarten istripuak, eta are, Estatuak geldiarazten eta saihesten ez dituen suizidioak.
♀♀ Ekintzaz edo omisioz eragindako emakumeen heriotzak, emakumeen aurkako diskriminazioa tarteko (
genero, klase, etnia … arrazoiengatik).
♀♀ Gizonengandik emakumeengana doan indarkeria.
♀♀ Estatuaren erantzukizuna.
♀♀ Emakumeen aurkako indarkeriarekiko tolerantzia soziala.
♀♀ Misoginiaren naturalizazioa eta ikusezintasuna.

PENTSAMENDU DIKOTOMIKOA:
Errealitatea edo bere atal bat ulertzeko edo pentsatzeko modu bat da, zeinak errealitatea bi azpisistematan
banatzen duen, elkarrekiko edo bata bestearekiko baztertzaileak direlarik. Aldi berean, sistemako elementu guztiak
bi azpisistemetako batean egon daitezela eskatzen du. Feministak dikotomia sexualari buruz mintzatu ohi gara, esate
baterako, gizateria bi sexutan banatua dagoela adierazteko, femeninoa eta maskulinoa. Bi sexuak bata bestearen
baztertzaile bezala definitzen dira eta mundu guztia sexu baten edo bestearen partaide izan dadila exijitzen
du. Ezarria izan zaigun sistema patriarkaletik eta pentsamendu dikotomikotik errealitatea aztertzean ikuspegi
oso murritza geratzen zaigu honela, analisi aberatsagorako aukera mugatuz, eta horrek, ez digu uzten benetan
gertakari sozialak ezagutzen, ezta errealitatean modu sakonagoan eragiten duten faktore anitzak ezagutzen ere.

GINOPIA
Feministek sortutako hitza da, sexismoaren askotariko adierazpen bat agertzeko. Emakumeak edo
femeninotasunarekin lotua dagoen ezer ikusteko ezintasuna adierazten du.

FEMINISMOA
Emakumeen eskubideak eta interesak babesteaz gain, pertsona guztien baliokidetasuna defendatzen duen
ideologia. Horretarako, emakumeek bizi izandako esperientzietan oinarrituz, teoria sozial multzo bat lantzen du
eta martxan jartzen ditu hainbat praktika politiko, sexuen edo arrazen, etnien, nazioen eta abarren arteko botere
harreman bidegabeak kritikatzeko.
Feminismo ezberdinen edo feminismoaren hainbat adierazpenen gainean egin diren hainbat klasifikazio
hemen: feminismo sozialista, kulturala, erradikala, ekofeminismoa, anarkofeminismoa, diferentziaren feminismoa,
berdintasunarena, marxista, separatista, filosofikoa, feminismo espirituala, transfeminismoa, postfeminismoa, eta
abar. Ángela Miles kanadiar feministak sailkapen orokorrago bat proposatzen du; feminismo erreformistak eta
feminismo transgresoreak edo transformatzaileak.
Edozein modutan, feminismoaren adierazpide guztiek komunean dute denek kritika egiten diotela emakumeek
gizonen aldean dituzten botere ezberdintasunei, eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen dute.
Feminismoaren adierazpideetako batzuk, ekofeminismoa, esate baterako, ameslariagoak dira bestelako
bizikidetza modeloak aurkezterako garaian femeninoari lotutako baloreak oinarri hartuta. Baloreetako
batzuk hona: altruismoa, lankidetza, elkartasuna, bakea, ezberdinei errespetua, izaki bizidun guztien zaintza,
maternazgoa, eta aba.

SORORITATEA EDO AHIZPATASUNA


Paktu politiko /feminista baten bitartez emakumeen artean ematen den ahizpatasuna. Emakume bakoitzak
gainerako emakumeei beren autoritatea onartzen die eta denok elkar errespetatzen dugu solaskide bezala eta
ezberdinak garela onartzen. Oinarrian gizakien baliokidetasun printzipioa du eta honek bere baitan biltzen
du giza ezberdintasunen elkarrekikotasuna. Balio berbera dugula aitortzeak eta elkarrekiko ezberdintasunak
onartzeak ez du, soilik, esan nahi prest egon behar dugunik jakintza, baliabideak, lanak, akzioak eta abarrak
elkarbanatzeko, baizik eta prest egon behar dugula batzuk besteen dohainak, gaitasunak, arrakastak eta
bestelakoak onartzeko.
45
Transgresio feministaren hiztegia, Juss, Bidezkoa denaren alde elkartuak. www.justassociates.org/esp
֔֔ Iragarkiagatik nator, andrea.

֔֔ Ondo - dio enplegatu buruak - . Eseri. Nola duzu izena?

֔֔ Bernardo...

֔֔ Ezkondua ala ezkongabea?

֔֔ Ezkondua.

֔֔ Emadazu zure izen osoa.

֔֔ Bernardo Delgado, Perez-en jauna.

֔֔ Adierazi behar dizut, Perez-en jauna, gaur egun gure zuzendaritzak


ez duela atsegin ezkondutako gizonak kontratatzea. Moreno andrearen
departamentuan, zeinari guk kontratatzen dizkiogun langileak, hainbat
pertsona daude aitatasun baja hartuta. Zilegi da bikote gazteek haurrak
eduki nahi izatea. Gure enpresak haurrentzako arropa egiten du eta haurrak
izatera animatzen zaituzte, baina etorkizuneko aiten eta aita gazteen
absentismoak eragozpen handia dakarkio negozioaren martxari.

֔֔ Ulertzen dut, andrea, baina baditugu, jada, bi ume eta ez dut gehiago
nahi. Gainera- Perez-en jauna gorritu egiten da eta ahots baxuz mintzatzen-,
pilula hartzen dut.

֔֔ Konforme, hala bada segi dezagun. Zer ikasketa dituzu?

֔֔ Eskola ziurtagiria dut eta administraritzan lanbide heziketako lehen zikloa.


Gustura bukatu izango nukeen batxileratoa baina familian lau ginen eta
gurasoek neskei eman zieten lehentasuna, normala den bezala. Koronela den
arreba bat dut eta bestea mekanikoa da.

֔֔ Zertan lan egin duzu azkenaldian?

֔֔ Ordezkapenak egin ditut nagusiki, izan ere, umeez arduratzen uzten


zidan horrek txikiak ziren bitartean.

46
Módulo 1. Binarismo sexual

֔֔ Zein da zure emaztearen lanbidea?

֔֔ Eraikuntza metalikoen enpresa bateko obra-burua da. Baina ingeniaritza


ikasten ari da, etorkizunean negozioa sortu zuen bere amaren postua bete
beharko baitu.

֔֔ Itzul gaitezen zugana. Zeintzuk dira zure helburuak?

֔֔ Ba...

֔֔ Argi dago zure emazteak duen postua eta etorkizunerako dituen


perspektibak kontuan izanda, zuk soldata osagarri bat nahiko duzula.
Gastu pertsonaletarako sos batzuk, gizon orok nahi izaten duen bezala,
gutizietarako, trajetarako-eta. 42.000 pezeta eskaintzen dizkizugu hasteko,
paga estra bat eta maiztasun prima bat. Errepara iezaiozu puntu honi,
Perez-en jauna, maiztasuna erabat ezinbestekoa da postu guztietan.
Beharrezkoa izan da gure zuzendari andreak prima hau sortzea, langileak
tontakeriengatik lanera kale egitera anima ez daitezen. Gizonen
absentismoa erdira jaistea lortu dugu; ordea, badira huts egiten duten
gizonak umea eztulka ari dela aitzakia bezala jarriz, edo eskolan lanuztea
dela esanez, bestela. Zenbat urte dituzte zure umeek?

֔֔ Neskak sei eta mutikoak lau. Biak klasera joaten dira eta arratsaldez
lanetik irtetean jasotzen ditut, erosketak egin aurretik.

֔֔ Eta gaixotzen badira, baduzu zer edo zer aurreikusirik?

֔֔ Aitonak zain ditzake. Gertu bizi da.

֔֔ Oso ondo, milesker, Perez-en jauna. Egun batzuk barru jakinaraziko


dizugu gure erantzuna.

Perez-en jauna esperantzaz beterik irten zen bulegotik. Enplegatu buruak arretaz
begiratu zion irtetean. Hanka motzak zituen, bizkarra arinki okertua eta ia ez
zuen ilerik. “Moreno andreak gorroto ditu burusoilak” gogoratu zuen kontratazio
arduradunak. Eta, gainera, esana zion: “Hobe altua bada, ilehoria, itxura onekoa
eta ezkongabea “. Eta Moreno andrea taldeko zuzendaria izango da datorren
urtean. Bernardo Delgadok, Perez-en jaunak, hiru egun beranduago jaso zuen
gutunak honelaxe zioen: “Sentitzen dugu...”.

47
1 Guía de capacitación en derechos humanos de las mujeres. Tejiendo el cambio. Instituto Interamericano de Derechos Humanos.
Costa Rica, 2009.
HASIERA
HELBURUA
Parte hartzaileak saioan kontzentratzea lortu eta giro konfiantzazkoa eta lasaia sortu.

MATERIALAK
musika irakurgailua
musika klasikodun CD bat

GARAPENA (5´)
Parte hartzaileek zutik daudela musikaren erritmora dantzatzen dute. Hasieran agintzen zaie grabitaterik ez
balego bezala dantzatzeko. Geroago, espazio asko bereganatu nahi balute bezala dantzatu behar dute, batez
ere, aldeetako espazioa. Jarraian, lurrak irentsi nahi balitu bezala dantzatu, grabitatea oso handia balitz bezala
eta gorputza pisu balute bezala. Azkenik, oinak arrastatuz dantzatzen dute. Nahi bezala dantzatzen amaitzen
dute, baina poztasuna eta energia adieraziz. Zutik eta borobilean saiora ze aldartetan iritsi diren adierazten
dute hitz bakar batez.

DINAMIKA
HELBURUA
Haurtzaroan gu sozializatzeko zer elementu baliatu ziren errekonozitu, elementuok baitira genero dikotomiko,
kontrajarri estereotipatu eta mendekoetara garamatzatenak.

MATERIALAK
ilustrazioak dituzten ipuin idatziak
jostailu-iragarkien foiletoak
musika irakurgailua
ordenagailua eta bozgorailuak
proiektorea
abestien bideoak edo umeentzako marrazki bizidunak

GARAPENA (60´)
15´Parte hartzaileak lau taldetan banatu1. Talde bakoitzak eginbehar ezberdin bat du:

1 Taldea: Taldean hitz egingo dute beren haurtzaroan irakurtzen zizkieten eta irakurtzen zituzten ipuinei buruz,
baita beren gustukoenei buruz ere. Jarraian, denen artean bat aukeratu behar dute eta besteei eszenifikatu.

2 Taldea: Taldean hitz egingo dute beren haurtzaroko jolas eta jostailuez, beraien gustukoenak zein ziren argituz.
Jarraian, denen artean bat aukeratu eta besteei hitz egindakoa itzultzean, lortu beharko dute denek jolas hori
jolastea.

3 Taldea: Taldean hitz egingo dute beren haurtzaroko ume-abestiez, beraien gustukoenak zeintzuk ziren argituz.
Jarraian, denen artean bat aukeratu eta besteei abestu. Gelan internet baldin badago, bilatu eta erreproduzi
dezakete.

4 Taldea: Taldean hitz egingo dute beren haurtzaroko serie eta marrazki bizidunez eta gustukoenak aipatuko
dituzte. Jarraian, denen artean bat aukeratu, eta besteei itzultzean, antzeztu egin beharko dute. Gelan internet
baldin badago, bilatu eta erreproduzi dezakete

50
1 Taldeak egiterako garaian, ongi legoke dinamizatzaileak parte hartzaileak banatzeko jolas dinamikoren bat baliatzea, konfiantza
giroa eta poza sortzeko. Badira molda daitezkeen intereseko hainbat jolas hurrengo gidan: “ JUEGOS Y JUGUETES PARA LA
IGUALDAD. Guía didáctica para una educación no sexista dirigida a madres y padres”. Dirección General de la Mujer. Vicepresidencia.
Gobierno de Cantabria.
Módulo 1. Binarismo sexual

15´Taldean egindakoa besteei itzultzea.

15´ Talde gogoeta abesti, marrazki, jolas, jostailu zein ipuinetako eduki estereotipatuei buruz.

Talde eztabaida erraztuko duten hainbat galdera:

Ipuin, serie eta marrazki bizidunei dagokienez:

֔֔ Zeintzuk dira protagonistak? Nolakoak dira?


֔֔ Zer egiten eta sentitzen du emakume protagonistak? Eta gizon protagonistak?
֔֔ Nolakoa da gainerako pertsonaia femenino eta maskulinoen papera?
֔֔ Nork salbatzen du nor?
֔֔ Zein da eta ze sexutakoa da pertsonaia gaiztoa? Eta zintzoa?

Jolas eta jostailuei dagokienean:

֔֔ Neskek eta mutilek jolas berak jolasten dituzte?


֔֔ Nolakoak dira mutikoen eta neskatoen jolas eta jostailuak?
֔֔ Zer espazio baliatzen dute mutilek eta zein neskek jolasterako garaian? Berbera al da?
֔֔ Jarduera fisiko bera burutzen al dute?

15´Ondorioen aurkezpena. Taldeek gogoetatu dutena jasota, hainbat ondorio aurkezten dira.

Garrantzitsua da (taldeek beren itzultze-lanetan argi egin ez baldin badute) sexismoa ageri duten ipuinak
eramatea, baita jostailu-iragarkien foiletoak, serieak eta umeentzako abestiak ere, arreta handia jarriz bai
edukietan, bai imajinetan.

Hainbat garrantzizko ondorio:

♀♀ Protagonista maskulinoak ia beti ausartak dira, indartsuak, azkarrak, abilak, irmoak, seguruak,
independienteak eta pertsonaia femeninoa salbatu ohi dute.

♀♀ Protagonista femeninoak ia beti hauskorrak dira, sorginkeriaren baten biktima edo menderaturik bizi dira.
Ederrak dira, dudatsuak, eta beharrezko dute printze batek salbatzea zoriontsu izateko. Beste batzuk pozik
bizi dira zaintzen eta garbitzen.

♀♀ Marrazki bizidunetatik ibilbide bat egiten badugu rol estereotipatu hauek topa ditzakegu. Umeentzako
telesailen hasierako abestiak ere dinamikoagoak eta indartsuagoak dira protagonista mutikoa denean, eta
samurragoak eta geldoagoak neskatoa denean.

♀♀ Jolas eta jostailu askok etorkizuneko gizon emakumeen lanbideak erreproduzitzen dituzte. Nagusiki,
jostailu femeninoek zaintza rolekin dute zerikusia (panpinak, sukaldetxoak, erratzak, makillajea, eta abar).

51
4 Modulua: Hezkuntza

♀♀ Mutikoen jostailuek etorkizuneko afizio eta profesioak sustatzen dituzte (autoak, eraikuntza, eta abar) eta
beste asko, gerrako armak dira zuzenean (pistolak, ezpatak…).

♀♀ Mutikoen jostailuak dinamikoagoak dira, gehiago lantzen dira gorputz gaitasunak, indarra, kontaktu
fisikoa. Elkar jotzen ikasten dute, eta hortaz, mina eta erortzeak jasaten. Lehiakorrak izaten ere ikasten dute.

♀♀ Elementu hauek guztiek sakon eragiten dute bizitzako lehen pausoetan pertsonen nortasun eta
pertsonalitatearen eraikuntzan. Horregatik, argi eduki behar dugu jolasek eta ipuinek umeen garapenean
duten garrantzia.

52
Módulo
4 Modulua:
1. Binarismo
Hezkuntza
sexual

DINAMIKA
HELBURUA
Hezkuntza formalean sexismoa identifikatu

MATERIALAK
txartelak
markagailuak
konferentzia papera
zinta itsaskorra

GARAPENA (35´)
15´Txartel bat ematen zaio parte hartzaile bakoitzari eta bertan eskoletan ematen den adierazpen sexista bat
idatz dezatela eskatzen zaie. Dinamizatzaileak txartelak bi zutabetan banatutako konferentzia paper batean
itsasten ditu. Zutabe batean curriculum esplizituarekin identifikatzen direnak jarriko ditu, eta bestean, curriculum
ezkutuarekin lotzen direnak.

20´Jarraian, hezkuntza eremu formalean ematen den sexismoaren gaineko aurkezpen laburra egiten da,
curriculum esplizitua eta ezkutua azpimarratuz2.

Hainbat ondorio:

♀♀ Sexismoa ez da beti modu esplizitu edo kontzientean nabarmentzen. Pertsonek, beren izateko modura
txertatzen dute, beren kulturara eta mundu ikuskerara, eta hala, modu automatikoan birsortzen dute eta
belaunaldiz - belaunaldi iragaten dute oharkabean.

♀♀ Sexismoa sozializatzen duen eragile nagusienetakoa da eskola, izan ere, kultura, baloreak eta ohiturak
transmititzen diren eremua baita, eta hortaz, eredu eta diskriminazio sexistak transmititzen ditu.

♀♀ Eskoletan, eta beste edozein hezkuntza eremutan, sexuen arteko tratu ezberdindua eta diskriminatzailea
ematen da, izan mutilak eta neskak ez direlako modu berean tratatzen egoera jakin baten aurrean, izan ez
zaizkielako balore berberak helarazten. Gerta daiteke, alde erantzira, bi sexuak modu berean tratatzea
sexu bakoitzaren behar eta berezitasun zehatzak kontuan ez hartuz.

Curriculum ezkutua

“Modu inkontzientean transmititzen dena da. Erreferentzia egiten dio irakaspen / ikasketa prozesu batean parte
hartzen dugunean jasotzen diren jakintzei, gaitasunei, jarrerei eta baloreei, eta orokorrean, edozein modutako
hezkuntza espaziotan ematen diren elkarrekintzei. Jasotzen den guzti hori ez da sekula hezkuntza helburu
bezala markatzen modu kontzientean, baina praktikan eta bere baitan, hezkuntza eredu oso garrantzitsua da”.

Diskriminazio egoera hauek estereotipatutako praktiketan daukate beren jatorria, ohitura eta tradizioen bitartez
egunero birsortu eta zabaltzen direlarik. Hargatik, gutxitan dira identifikatuak, ez bada aurrez sexismoaren
gaineko gogoeta eta sentsibilizazio prozesu bat aurrera eraman.

53
2 Hurrengotik moldatua: Pellicer, Llum: “¿Yo Sexista? Material de apoyo para una Educación No Sexista”, Las Dignas, 1998. Pellicer,
Llum: “Un modelo de educación no sexista en El Salvador”. Las Dignas, 2002.
4 Modulua: Hezkuntza

Curriculum esplizitua

“Eremu kurrikular guztietako hezkuntza jardueren eduki eta prozedura bilduma da (materia, plangintza, jarduerak,
material didaktikoa...) hezkuntza formalaren edozein eremutan ...”

HEZKUNTZA ARLOAN EMATEN DEN SEXISMOAREN HAINBAT ADIBIDE

CURRICULUM ESPLIZITUA CURRICULUM EZKUTUA


Mutilei neskei baino gehiagotan hitza emateko
Hizkera sexista joera. Mutilek aktiboago parte hartzen dute eta
jarduera komunetan protagonismoa bereganatzen
dute

Testu liburuetan sistematikoki ezkutatzen dira Hitz egiterako garaian lehentasunez mutikoei
emakumeen ezagutza eta ekarpenak begiratu

Neskek beren ideiak aurkeztean edo


Sexuaren araberako rol eta eskola - lanen taldeari zuzentzean, moztu egiten zaie
banaketa edo kasu gutxiago egiten zaie

Ilustrazio sexistak (rolak sexuaren arabera Tradizionalki gizonenak izan diren jolasentzat
birsortuz) eskola materialean egokitzen dira jolas zelaiak. Mutikoek espazioa
neskek baino gehiago okupatzen dute

DINAMIKA
HELBURUA
Hezkuntza sexistan oinarritzen ez diren esperientziak
ezagutzea.

MATERIALAK
ordenagailua edo DVD irakurgailua
proiektorea
bozgorailuak
hezkuntza ez sexistari buruzko DVDa3

54
3 Garaipen-en Eskola Feministak erabiltzen duen bideoa hurrengoa da: “Para una educación no sexista” de la Asociación de Mujeres
por la Dignidad y la Vida, El Salvador.
4 Pellicer, Llum: “¿Yo Sexista? Material de apoyo para una Educación No Sexista”, Las Dignas, 1998.
Módulo
4 Modulua:
1. Binarismo
Hezkuntza
sexual

GARAPENA (40´)
15´ Hezkuntza ez sexistari buruzko bideo emanaldia.

10´ Zalantzak eta iruzkinak

15´ Hezkuntza ez sexistari buruzko argipen laburra4

Hainbat ondorio:

♀♀ Hezkuntza ez sexista edo hezkidetza jarrera aldaketen eta irakaskuntza ikuspuntuaren aldaketa prozesu
bat da eta hezkuntza oro du helburu. Bi sexuen garapen osoa lortzea eta benetako aukera eta eskubide
berdintasuna erdiestea du helburu.
♀♀ Eskola komunitate guztia eta inguruko agente guztiak parte hartzaile izan behar dira aldaketan, ez
soilik ikasleak, baizik irakasleak, aitak, amak, zuzendaritza, administrazio eta zerbitzuetako langileak, baia
garraiolariak ere.
♀♀ Ez da ikasgai bat gehiago bezala garatu behar, hezkuntzako eginbeharren artean txertatu behar da,
eremu guztiak zeharkatuz eta egunerokotasunean biziz.
♀♀ Hezkidetza eredu faltsu batek eredu maskulinoa hartzen du eredu estandar positibo unibertsal moduan,
eta modelo horretara bideratzen ditu emakume eta neskatoen egokitze eta identifikazioa, aurrez ezer
gogoetatu gabe. Guk hemen aurkezten dugun ereduak tradizioz emakumeenak izan diren rol eta gaitasunak
birbaliotzen ditu eta mundu guztiak beregana ditzakeen balore bihurtzen.

ITXIERA
Hurrengo baliabideen artean aukeratu:

1 BALIABIDEA
MATERIALAK
bat bera ere ez

GARAPENA (10´)
Borobilean jarrita denon artean sexista ez den ipuin bat kontatzen dugu, hau da, protagonistatzat emakume
edo neskato erabakitsu, ausart eta bizitzari aurre egiten diona duena. Lehenengoak ipuinari hasiera ematen dio
eta aldamenean dagoenak jarraitzen du, guztiek ipuinaren zati bat kontatzen duten arte. Azkenak amaitu egin
beharko du amaiera bat emanez, soluzio bat aurkituz.

2 BALIABIDEA
MATERIALAK
sexista ez den ipuin bat ( Cenicienta que no quería comer perdices gomedatzen dugu), idatzizko formatuan edo digitalean5
ordenagailua bozgorailuekin
proiektorea

GARAPENA (15´)
Ipuin ez sexista alternatibo bat irakurtzen edo ikusten da. Erabiltzen den baliabidea erabiltzen dela, sexistak ez
diren web orrialdeen zerrenda bat, eta ipuinen eta jolasen bibliografia ematen zaie6.
55
5 López Salamero, Nunila:” La cenicienta que no quería comer perdices”. Ilustrazioak; Myriam Cameros Sierra. Hemen aurki daiteke
http://www.mujeresenred.net/IMG/pdf/lacenicientaquenoqueria comerperdices.pdf
6 Baliabide hainbat aurki daiteke Bibliografia eta Beste Baliabide Batzuk atalean
Módulo 1. Binarismo sexual
DINAMIKA
HELBURUA
Giro lasai eta konfiantzazkoa sortu, saio honen edukia barneratzen dugun bitartean.

MATERIALAK
txartelak
boligrafoak
3 txartel-jolas, asmakizun idatziekin

GARAPENA (10´)
5´ Parte hartzaileak hiru taldetan banatzen dira. Talde bakoitzari idatzizko asmakizun berbera ematen zaio.
Minutu bat izango dute asmakizuna asmatzeko, txartel batean erantzuna idazteko eta dinamizatzaileari
entregatzeko. Minutua pasatzean, beste asmakizun bat ematen zaie eta beste behin minuto bat izango dute
asmatzeko eta erantzuna txartel batean idazteko. Berriro ere ariketa errepikatuko da hirugarren asmakizun
batekin.

KONTUZ!!!
Asmakizunek genero maskulinoa unibertsaltzat
edo neutrotzat hartzeari egiten diote
erreferentzia, eta hala, gure iruditegian, joera
dugu agertzen diren pertsonaiak gizonezkoak
direla pentsatzeko.

Asmakizunen proposamena:
1 ASMAKIZUNA: Pérez-ek anai bat zuen, Pérez-en anaia hil egin zen, baina hil zen gizonak inoiz ez zuen anai
bat eduki.
(Pérez emakumea da)

2 ASMAKIZUNA: Elkarrekin afaldu ondoren, bi epailek beren lanaz hitz egiten dute: “Zein izango litzateke zure
epaia aita hil zuen mutilaren kasuan?”. Entzuten ari den epaileak dio: “nik ezin dut kasu honi buruz hitz egin nire
semea delako, nire seme bakarra”.
(Erantzuten duen epailea emakumea da, ama da)

3 ASMAKIZUNA: Aita-seme bat elkarrekin zihoazen autoan eta istripu bat izan zuten. Aita momentuan hiltzen da
eta semea ospitalera eramaten dute. Han, operazioa egin behar duen zirujauak dio: “ezin diezaioket mutiko honi
ebakuntzarik egin nire semea delako.”
(Zirujaua emakumea da, operatu behar den mutilaren ama da)

5´ Erantzunen bateratzea. Iruzkin erronda bat egin, asmakizunak argitzen zail gertatu zaizkien jakiteko, eta hala
bada, zergatik jakiteko.
58
Módulo 1. Binarismo sexual

DINAMIKA
HELBURUA
Genero maskulinoa neutrotzat hartzea adierazpen sexistaren eta hizkuntzaren erabilera androzentrikoaren
ondorio dela ulertu.

MATERIALAK
genero maskulinoan idatzitako testua

GARAPENA (20´)
5´Dinamizatzaileak testuaren atal bat ahots gora irakurriko duela dio, parte hartzaileek entzundakoa irudika
dezaten. Behin irakurtzean, zer irudikatu duten adierazi beharko dute. (Erabiltzen den testuak hizkera sexista
erabili behar du, androzentrikoa, genero maskulinoa generiko bezala baliatuz).

Hainbat adibide:

Tres inmigrantes detenidos en el camión en que iban ocultos


Tres inmigrantes en situación irregular fueron detenidos ayer por la Ertzaintza en el puerto de Altube al ser
sorprendidos en el camión en que viajaban. A las 11 horas, el vehículo se sometió a un control, momento en el
que el camionero alertó a los agentes de la presencia de intrusos que rajaron el toldo. (Hirian, Nov 2012, azaroa)

Tres heridos en un vuelo de Ryanair por turbulencias


Dos tripulantes y un pasajero fueron atendidos ayer por heridas leves después de que un avión de Ryanair
solicitara aterrizaje de emergencia en el aeropuerto de Palma por fuertes turbulencias. El aparato tomó tierra
con normalidad, y las tres personas afectadas fueron atendidas por el personal médico de la terminal. (Hirian,
Nov 2012, azaroa)

5´Gogoetara eramango gaituzten hainbat galdera aurkezten dira. Hurrengoak izan daitezke:

֔֔ Nola irudikatu dituzue eszena ezberdinak?


֔֔ Agertzen al zen emakumerik? Zeintzuk ziren emakume eta zeintzuk gizon?
֔֔ Nolakoak ziren? Ze arraza eta adin zuten eta ba al zuten minusbaliotasunen bat?

10´Maskulino generikoaz azalpen laburra

Hainbat ondorio:

♀♀ Maskulino generikoaren erabilera neutrotzat hartzean edo gizon zein emakumeen erreferente
unibertsaltzat hartzean, ikusezin bihurtzen dira emakumeak, baita opresio sistema anitzen mende dauden
beste kolektibo asko ere.

♀♀ Hizkuntzak ez du, soilik, sinbolikoan eragiten, gure pentsamenduan eta errealitateaz dugun pertzepzioan
ere eragiten du. Hizkuntzak gure pentsamenduan ez badu emakumea ikusgarri egiten, nagusiki gizonek bizi
duten mundu bat irudikatzen dugu.

♀♀ Ariketa honekin litekeena da parte hartzaile gehienek gizonezkoak irudikatu izana. Hortaz, gure
hizkuntzaren erabileran ez badugu emakumeen eta gizonen presentzia zehazten, ez da egia maskulino
generikoan emakumeak sartzen ditugunik.
59
5 Modulua: Hizkuntza eta hedabideak

DINAMIKA
HELBURUA
Hizkuntzaren erabileran sexismoaren bestelako adierazpenak identifikatu

MATERIALAK
ordenagailua
proiektorea
jauzi semantikodun artikulua

GARAPENA (35´)
5´Hizkuntzan ematen diren adierazpen sexisten gaineko ideia zaparrada .

5´Jauzi semantikoa ematen den artikulu baten irakurketa.

Hauxe irakurketa proposamen bat da1:

“Diziplinadunak dira, langileak, obsesiboak, saiatuak, diskretuak, ez dira arriskuaren beldur... Gaitasun koktel
honek posible egiten du gure kide batzuk fortuna harrigarriak pilatzea beren bizialdian, gainerakook amestu
ere egin ezin ditzakegunak.

Hasteko, astean 45 eta 55 ordu bitartean egiten dute lan eta ez dute nagusirik . Amerikako Estatu Batuetako
handikien bi herenak beren kontura egiten dute lan, proportzio altua, izan ere, populazioaren % 20a baizik ez
baita bere buruaren nagusi. Duela 20 urte baino gehiagotik bizi diren etxearen jabe dira eta diru asko xahutzen
dute seme-alaben hezkuntzan, zeinak goiz independizatu ohi diren.

Gainera, %95a behin bakarrik ezkondu da eta bikote berberarekin jarraitzen du. Beren emazteen erdia
etxekoandreak dira, aurrezteko dohain handiak dituzten baita etxeko ekonomia antolatzeko ere...”

10´Irakurketa eta gero taldeari galdetzen zaio ea zerbait gertatu al den testuan, zerbait arraroa antzeman al
duten.

15´”Jauzi semantikoaren” azalpen laburra eta hizkeran ematen diren beste adierazpen sexista batzuen
aurkezpena

Hainbat ondorio2:

♀♀ Maskulino generikoa neutro edo unibertsal bezala erabiltzeak nahasmenera garamatza, zaila baita jakiten
noiz ari garen soilik gizonak izendatzen eta noiz gizon-emakumeak. Testu askotan argi geratzen da egiatan
gizonei bakarrik ari zaiela erreferentzia egiten “jauzi semantiko” batekin topatzen garenean.

♀♀ Gaztelania betea dago emakumeak balioz gutxitzen dituen estereotipatutako esaldi, esamolde eta esaera
zaharrez.

♀♀ Hitz eta adjektibo batzuen esanahiek esanahi ezberdinak dituzte sexu bati edo besteari dagokionean.
Askotan, femeninoa den hitzaren esanahiak balio gutxiago du edo negatiboa da. Gainera, badira
maskulinoari lotutako hitz batzuk gauza positiboak adierazteko, baina kontrara, femeninoan negatiboa da
beren zentzua.

60
1 “¿Quieres ser millonario?” Muy Interesante aldizkaria, 2012ko abendua. 55. orrialdea.
5 Modulua:Módulo
Hizkuntza
1. Binarismo
eta hedabideak
sexual

MASKULINOA FEMENINOA
gallo gallina
zorro zorra
hombre público mujer pública
perro perra
verdulero verdulera
cojonudo coñazo

♀♀ Pertsonaren sexuaren arabera, izenean, abizenean aldaketak, baita tratamenduan ere. Gizon bati
ematen zaion tratamendua señor da, bere egoera zibila zeinahi izanda ere. Emakumearen kasuan bere
egoera zibilaren araberakoa da, señora edo señorita izango da. Eta horrela, adibide askoz gehiago.

GIZONA EMAKUMEA
señor señorita
familia de... señora de...
chico chavala
Juan Pérez Juanita, la Juana

61
2 Kontsultatutako iturriak:
Lledó, Eulalia: “NOMBRA. En Femenino y Masculino. La representación del femenino y el masculino en el lenguaje”. Madrid, Instituto de la Mujer, 1995
Adams, Karen y Ware, Norma:“Sexismo y lenguaje: las implicaciones lingüísticas de ser mujer”.
Simón, Elena: “Coeducando que es gerundio”. Lozano, Irene: “Lenguaje Femenino, Lenguaje Masculino”.
5 Modulua: Hizkuntza eta hedabideak

♀♀ Tradizioz maskulinoak izan diren profesioak femeninoan izendatzeko zailtasunak


eta historikoki egon izan diren oposizioak( la juez o jueza?) baina ez hainbeste
alderantziz, hau da, tradizioz femeninoak izan diren lanbideak maskulinoan
izendatzean (el enfermera enfermero¿?¿).

♀♀ Izan badira adierazpen eta hizkuntzaren erabilera laidozko asko: erabilera


arrazista, homofoboa, lesbofoboa, transfoboa, funtzionalitate aniztuna duten
pertsonak gutxiestekoa eta abar3.

♀♀ Azken finean, hizkuntzaren bitartez ikus dezakegu nolakoa den jendarte bat eta
nork duen jendarte horretan boterea.

DINAMIKA
HELBURUA
Hedabideen gehiengoa sexista dela ulertzea eta adierazpen sexista horiek identifikatzea.

MATERIALAK
egunkariak eta aldizkariak
ordenagailua
proiektorea

GARAPENA (40´)
15´Taldeka egunkariak eta aldizkariak banatzen dira. Egunkari edo aldizkari bat
hautatuta, adierazpen sexistak identifikatu behar dituzte. Argitu beharko dute zein alderdi
diren sexistak eta zergatik.

15´Guztiak elkartuta agerpena. Iruzkinak eta galderak.

10´Hedabideetan ematen den sexismoaren gaineko azalpen teorikoa.

Garrantzitsua da iragarki sexisten adibideak azaltzea, izan publizitate grafiko zein


idatzian edo telebistako iragarkietan4.

Hainbat ondorio:

♀♀ Hedabideak eta publizitatea gai dira balore eta jarrera eredu kolektiboak
sortzeko. Publikoari ez dizkiote produktuak bakarrik eskaintzen, bizitza ikusteko
moduak eta imajinak baizik, askotan pertsonen beharrak eta desirak definitzen
dituztelarik.

♀♀ Hedabideak eta publizitatea botere hegemonikoaren esku daude, eta hortaz,


zapalkuntza sistema anitzen esku ( patriarkatua, kapitalismoa, heterosexismoa,
arrazakeria...).

♀♀ Protagonistak, nagusiki, gizonak dira eta elkarrizketak gizonen artekoak dira.

62
3 Interesgarriak dira Eulalia Lleidó-ren lanak, behinik - behin, arrazakeriari dagokionean.
4 Ikus 1 eranskina
5 Modulua:Módulo
Hizkuntza
1. Binarismo
eta hedabideak
sexual

♀♀ Emakumeak ikusezin bihurtzen dituzte edo-eta ikuspuntu estereotipatu eta mendekoaz


islatzen dituzte.

KONTUZ!! Berdin gertatzen da beste pertsona eta kolektibo zapaldu batzuekin, esate
baterako, lesbianekin, etorkinekin, pertsona zaharrekin, eta abarrekin.

♀♀ Publizitatean emakumeak dira etxeko lanekin, zaintzarekin edo edertasun produktuekin


lotutako produktuen jasotzaile nagusiak ( elikadura, altzariak, etxetresnak, kremak, xanpuak
eta abar).

♀♀ Askotan, gizonen atentzioa deitzeko desio-objektu bezala erabiliak izaten jarraitzen


dugu, lotuago naturara eta animaliatasunera, arrazionaltasun maskulinora baino.

♀♀ Erakusten dituzten emakume ereduak edertasun hegemonikoaren eredu dira


eta jarrera femenino “gorenarenak ” (emakume gazteak, argalak, ederrak, zuriak,
heterosexualak, profesionalak, dinamikoak, independienteak, ama onak, etxekoandreak eta
emazte idealak).

DINAMIKA
HELBURUA
Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako tresna errazak eskaini

MATERIALAK
erabilera sexistadun testua5 eta berau erabilera ez sexistara moldatua izan den testua
ordenagailua
proiektorea

GARAPENA (50´)
15´ Erabilera sexistadun testu bat ematen zaie, erabilera ez sexistadun testu bihur dezaten.

15´Testu guztien bateratzea

5´Erabilera sexistarik gabeko testu proposamen zuzenduaren irakurketa

15´Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako tekniken aurkezpena

ITXIERA
5´Zutik eta borobilean bakoitzak egunean zehar ikasitako ikasgai baten berri ematen du.

63
5 Ikus 2 eranskina
PUBLIZITATE SEXISTA

64
http://margafernandez.blogspot.com.es - ataritik ateratako argazkiak
Módulo 1. Binarismo sexual

HIZKERA SEXISTAREN ZUZENKETA

ARGITARATUTAKO TESTUA
Oñati estrenará la receta electrónica el próximo día 27. (Diario Vasco,
14.09.12)

(…) Este sistema de prescripción médica sin papel revolucionará la forma en


que los pacientes adquieren los medicamentos. Los usuarios contarán con una
tarjeta personal con un chip con la que podrán acudir a cualquier farmacia
de Euskadi. El boticario podrá leer en su ordenador el listado de fármacos
que previamente ha prescrito a ese paciente el médico. Los enfermos crónicos
serán los grandes beneficiarios de este sistema, pues no tendrán que acudir
al ambulatorio cada vez que se le acabe la medicación para recoger la
receta. Los vecinos de Derio ya han empezado a acostumbrarse al cambio.
(…).

ZUZENDUTAKO TESTUA
Oñati estrenará la receta electrónica el próximo día 27. (Diario Vasco,
14.09.12)

(…) Este sistema de prescripción médica sin papel revolucionará la forma en


que las y los pacientes adquieren los medicamentos. Quienes accedan
a Osakidetza contarán con una tarjeta personal con un chip con la que
podrán acudir a cualquier farmacia de Euskadi. La o el boticario (la persona
responsable de dispensar las medicinas) podrá leer en su ordenador el
listado de fármacos que previamente ha prescrito el personal médico a
la persona enferma. Quienes tengan una enfermedad crónica serán las
personas que más se beneficien de este sistema, pues no tendrán que acudir
al ambulatorio cada vez que se le acabe la medicación para recoger la
receta. La vecindad de Derio ya han empezado a acostumbrarse al cambio.
(…).
65
DINAMIKA
HELBURUA
Amatasuna nortasun eta subjektibotasun femeninoaren eraikuntzan zutarri ezinbesteko bezala identifikatu

MATERIALAK
orratzak
aurrez – aurre urre eta bizkarrez ikusten den emakume baten marrazki handi bat
ordenagailua
proiektorea
panpina
negarrez ari den haur baten soinu grabatua
zinta itsaskorra
pizarra edo konferentzia papera
markagailuak

GARAPENA (30´)
5´Parte hartzaileek elkarri panpina bat pasatzen diote. Uneren batean, panpina negarrez hasten da eta
momentu horretan besoetan daukanak jarraian datorren dinamika hasiko du.

15´ Aurrez – aurre eta bizkarrez ikusten den emakume baten silueta kokatzen da. Instrukzioak honakoak dira: begi itxiekin
siluetaren eremu bat ziztatu behar dute. Egin dutenean, begiak irekitzen dituzte eta gorputz atal horren eta amatasunaren
artean zer harreman dagoen esan behar dute. Txandaka denek egiten dute edo boluntarioak eskatzen dira. Taldeak
ideia gehiago komentatzen ditu. Ideia guztiak pizarra batean edo konferentzia paper batean apuntatzen dira.

Adibidea: begiek amatasunarekin badute zerikusia, beren bitartez negar egiten delako seme edo
alaba bat gaixotzen denean, edo etxetik joaten denean, edo arazotan sartzen denean. Begiak errieta
egiteko erabiltzen dira, minik har ez dezan zelatatzeko, maitasun begirada bat egiteko, eta abar.

10´ Hainbat ondorioren aurkezpena:

♀♀ Amatasunak eta zaintzak gure gorputzak


zeharkatzen dituzte, baita gure sentimenduak,
proiekzioak, ilusioak, gure buruekiko pertzepzioa eta
abar. Hau da, gure bizitzako eremu eta atal guztiak, izan
eremu fisikoa, emozionala, zein espirituala.

♀♀ Amatasuna gure nortasun femeninoaren eraikuntzan zutarri


determinantea da. Amatasunaz dugun ikuspuntuak gure bizitzako
gainerako dimentsioei eragiten die (sexualitatea, lan eremua, aisia eta
denbora librea, maitasunaz dugun ideia, familia eta abar).

DINAMIKA
HELBURUA
Emakumearen gorputza eta nortasuna bitan banatua dagoela
ulertzea, ama edo plazerezko objektu bezala.

68
MATERIALAK
Ama Birjinaren irudia duen lamina bat
Evaren irudia duen lamina bat
zinta itsaskorra

GARAPENA (45´)
5´ Gelaren mutur banatan kokatzen da lamina bakoitza. Parte hartzaileei eskatzen zaie gehien identifikatzen
dituen irudira gerturatzeko. Bi talde osatzen dira: Ama Birjinaren irudiarekin identifikatzen direnak eta Evarekin
identifikatzen direnak.

15´Talde lanketa

Talde bakoitzak honako galderen gainean egingo du gogoeta:

֔֔ Zergatik identifikatzen zara irudi horrekin?


֔֔ Nolakoa da?
֔֔ Zer ezaugarri hartuko zenituzke eta zeintzuk baztertu?
֔֔ Nola ikusten dute gizonezkoek?
֔֔ Gizonek horrelako emakumeak bilatzen dituzte?

10´Bi taldeen sormen aurkezpena.

5´Emakume idealaren, hots, sozialki baloratua den emakumearen gaineko ideia zaparrada

10´Emakumeen gorputzen gaineko bi ikuspuntu psikosozialen aurkezpena1.

֔֔ Amatiarra (MARIA) ֔֔ Erotikoa (EVA)


֔֔ Moralki positiboa ֔֔ Moralki negatiboa
֔֔ Gainerako pertsonak zaintzeko prest ֔֔ Gizonek baloratua eta gutiziatua
֔֔ Amatasunerako hezia ֔֔ Ez dira beren gorputzen jabe, gizonentzat da

Hainbat ondorio:

♀♀ Nagusiki, emakumearen gorputzaren gaineko bi ikuspuntu psikosozial existitzen dira. Bata, Ama birjinak
irudikatzen duen ama: sexuz gabetutako gorputza, zaintzara eta maitasunera bideratua. Bestea, prostituta
edo bekataria (Eva edo Maria Magdalena): gizonen plazererako erotiko egin den gorputz bat.

♀♀ Gaur egun, emakume ideala bien arteko nahasketa bat da; erreprodukziora eta plazerera bideratua
(“ama onak eta emazteak egunez, eta putak gauez).

♀♀ Hala ere, gaur egun, honi guztiari gehitzen zaio “arrakastadun” emakume izateko helburu profesionalak
bete behar direla.

♀♀ Ezinezkoa da emakume idealaren ametsa erdiestea: ama ona, emaztea, puta eta profesionala, kostu
fisiko eta emozional handiak sufritu gabe.
69
1 “¿Yo sexista? Material de apoyo para una educación no sexista” lanetik ateratako koadroa. Las Dignas, 1998.
6 Modulua: Amatasuna

DINAMIKA
HELBURUA
Amatasuna, kasurik gehienetan, inposizio sozial bat dela ulertzea

GARAPENA ( 60´)
Jarraian datozen bi baliabideetako edozein erabil daiteke:

1 BALIABIDEA
MATERIALAK
txartelak
markagailuak
musika
musika irakurgailua
bi kartulina
zinta itsaskorra

GARAPENA (30´)
5´ Bakarka, jarraian datozen bi esaldietako baten jarraipena idazten du txartel batean parte hartzaile
bakoitzak, bere kasuaren arabera:

Ni ama naiz zeren...


Ni ez naiz ama zeren...

10´Jarraian, bi borobil osatzen dituzte, borobil bat bestearen barruan. Borobil bakoitzeko kideak beste
borobileko kide baten aurrez - aurre egongo dira bikotetan jarrita, parez - pare. Musika entzuten da eta bi
borobilak eskuinerantz jiratzen hasten dira dantzatzen duten bitartean. Musika isiltzean, guztiek bikote bat izan
beharko dute parean. Bakoitzak bere bikoteari bere erantzuna zein izan den agertzen dio. Bakoitzak minutu bat
dauka. Musika entzuten da berriro, eskuinerantz jiratuko dute dantzan bi borobilek, eta musika geratzean, beste
behin bikote batekin aurrez - aurre topatuko dira eta beren erantzuna argituko dute. Beste bi alditan errepika
daiteke, edo beharrezko jotzen den adina aldiz parte hartzaile kopuruaren arabera.

15´Atal hau amaitzean, bi kartulina kokatuko dira tailerra egiten ari den espazioaren bi muturretan. Kartulina
bakoitzean bi esaldietako hasierak idazten dira. Parte hartzaile bakoitzak bere txartela dagokion kartulinan
itsatsi beharko du, hau da, esaldiaren hasierari erreferentzia egiten dion hartan. Hortaz, ama direnak dagokion
kartulinaren ondoan jartzen dira, eta ama ez direnak, beste kartulinaren inguruan biltzen dira. Eztabaida bat
egingo da ama direnen eta ez direnen artean, talde bakoitza bere hautuaren egokitasunaz beste taldea
konbentzitzen saiatuz.

2 BALIABIDEA
MATERIALAK
Bat bera ere ez

GARAPENA (30´)
Bi talde egiten dira boluntarioz osatuak. 5 minutu uzten zaizkie nola egingo duten hitzartzeko. Talde batek

70
6 Modulua: Amatasuna

amaren egunaren familia errepresentazioa egingo du, hau da, ama izatearen alde positiboak eszenaratuko ditu
eta berau ospatzearen arrazoiak agertuko. Beste taldeak, bere errepresentazioaren bitartez, familia testuinguru
batean eszenaratuko ditu ama izatearen alde negatiboak eta amaren eguna ez ospatzeko bere arrazoiak.

15´Lehen edo bigarren baliabidearen dinamikak amaituta, egindako ariketaren talde gogoeta eta talde
eztabaida planteatzen da. Hona hemen eztabaida erraz dezaketen hainbat galdera:

֔֔ Nola sentitu zara ariketa egitean?


֔֔ Nola sentitu zara ikusle bezala?
֔֔ Kostatu al zaizu ama izatearen alde edo kontra posizionatzea?
֔֔ Ze ondorio atera daiteke honetatik guztitik?
֔֔ Aldatu al zaizu amatasunaren alderdiren batez pentsatzeko zenuen modua?

15´Amatasunaren gaineko azalpen laburra.

Hainbat ondorio:

♀♀ Presio sozial bat bada emakumeek amatasunaren rola bete dezaten nortasun sinbiotiko bat bezala,
gorputz sexudun emakume-ama sozial.

♀♀ Agindu soziala betetzeak kostu batzuk ditu, baina ez betetzeak ere bai.

♀♀ Garrantzitsua da amatasun-aukera aske, borondatezko, nahi


izandako eta atseginezko baten irudia agertzea. Amatasuna ez da,
berez, ona ala txarra. Libreki hartutako erabakia den ala ez, alderdi
positibo edo negatiboak horri lotuak daude. Gainera, eredu sozial,
politiko eta ekonomikoak zaintza lanak eta erreprodukzio lanak egoki
kudeatzen ote dituen bizitzaren erdigunean jarriz, horrek ere badu
zerikusia.

DINAMIKA
HELBURUA
Ulertzea badirela hainbat amatasun eredu emakumeen bizitza bizigarria
izatea ekiditen dutenak.

MATERIALAK
Banakako orriak taularekin2

GARAPENA (60´)
15´Bakoitzari taula entregatzen zaio banaka bete dezan.

15´Taldetan banatuta emaitzak konpartitzen dituzte

15´Guztiak elkartuta, talde bakoitzean landutakoa komentatu eta ondorio


batzuen aurkezpena egin.

71
2 Ikus 1 eranskina.
6 Modulua: Amatasuna

15´Ondorioen aurkezpena:

♀♀ Amatasuna ulertzeko eredu klasikoaren eta eredu modernoago baten arteko trantsizioan gaudela
azaldu.

♀♀ Kostuak, bietan, handiak dira

♀♀ Non geratzen dira beren desioak, zaletasunak, ametsak? Bideragarriak al dira bi modeloak?

♀♀ Familia tradizionalaren ereduak ez du emakumeen gain erortzen diren zaintza lanen kargaren arazoa
konpontzen. Bakardadea, depresioa eta estresa ziurtatuak daude.

♀♀ Amatasuna ez dute ama biologikoek bakarrik burutzen, baizik emakume guztiek beren eguneroko
jardunean (amatasun soziala).

AMA KLASIKOAREN EREDUA AMA MODERNOAREN EREDUA


֔֔ Zaintzara bakarrik dedikatzen da. ֔֔ Etxe barruan eta kanpoan egiten du lan.
֔֔ Ez du ageriko desiorik, itxaropenik, ez beharrik. ֔֔ Amatasunaz haraindiko desio eta itxaropenak
ditu.
֔֔ Aita da hornitzailea. ֔֔ Bikoteari ardura banaketa eskatzen dio.
֔֔ Bere arrakasta seme-alaben arrakastaren ֔֔ Bere arrakasta bere lanaren eta seme
araberakoa da. alabenaren araberakoa da.
֔֔ Ez ditu lanak beste emakumeekin konpartitzen. ֔֔ Zaintzen karga partekatzeko laguntza
indibidualki kudeatzen du (kontratazioa, aiton-
amonen babesa, haurtzaindegiak eta abar).
֔֔ Ama biologikoa harreman heterosexual baten ֔֔ Ama ezkongabeak, harreman berrietan dauden
baitan . bananduak, lesbianak, umeen adopzioa, in vitro...

֔֔ Bere indar eta denbora seme-alaben beharren ֔֔ Bere indar eta denbora seme-alaben beharren,
eta senarraren beharren artean banatu behar bikotearen eta lanaren artean banatu behar du.
du.
Egilea: Beatriz Zalakain

DINAMIKA 3

HELBURUA
Familian ematen den diskriminazioa aurre egiteko alternatibak ikusaraztea, horretarako,
ardura banaketa mota ezberdinak imajinatuz, eskubidedun pertsonak bezala ahaldundu gaitzaten
.

MATERIALAK
Paperezko orri handiak
Paper markagailuak eta pizarra
CD bat musika lasaigarriarekin
musika irakurgailua
zinta itsaskorra paperak horman pegatzeko
72
3 Dinamika hau Camacho, R., Guzmán, L. eta beste egile batzuk lanetik atera da:“Guía de capacitación en derechos humanos de las
mujeres. Tejiendo el cambio”. Instituto Interamericano de Derechos Humanos. San José. Costa Rica. 2009.
6 Modulua: Amatasuna

GARAPENA (60´)
15´Parte hartzaileei eskatu borobil bat osa dezatela aulkiekin. Eroso eserita, sakon arnasteko eta erlaxatzeko
eskatu eta begiak ixteko, izan ere, denboran zehar bidai bat egingo baitute. Musika suabea erabil daiteke
erlaxazioa laguntzeko. Poliki-poliki testu bat irakurtzen da4.

15´Irudimenezko bidaia amaitzen da. Begiak irekitzeko eskatzen zaie, eta taldekideekin konpartitzeko une
ezberdinetan zer sentitu duten (poza, amorrua, errua, larritasuna, asebetetzea) eta zergatik sentitu diren horrela.

10´ Bakoitzari eskatu etxean topatutako egoera nola kudeatuko lukeen eta nola egingo lukeen seme alabek
eta bikoteek sortutako desordenaren erantzukizuna hartzeko eta etxeko lanak banatzeko. Idatzi paperezko orri
handi batean edo pizarran aurkezten diren ideia nagusiak.

10´ Pentsa dezatela zer behar dugun familian diskriminaziorik gabe bizitzeko. Nola eragin ditzakegun aldaketak
gugan eta besteengan etxeko lanen ardura banaketa lortzeko, zeintzuek lan baldintza duinak eta bizi kalitatea
bermatuko dizkiguten.

10´Ondorioen aurkezpena5:

Emakumeek etxean duten negoziazio ahalmena hainbat faktoreri lotua dago. Besteren artean:

♀♀ nola geratuko da emakumea separatzea erabakitzen badu ( ba al du ondasunik,diru sarrerarik,


formaziorik, lagunik?...)

♀♀ etxeko ongizaterako eskaintzen duen guztiaren garrantzia jasotzen al duen ( bere lanaren balorazioa)

♀♀ bere interesen identifikazioa edo lausotzea gertatzen den besteen ongizaterako aritzean

♀♀ beste pertsonekiko hertsadura, mehatxua edo indarkeria gauzatzeko gaitasuna

♀♀ gatazka aurre egiteko gaitasuna ( gure sozializazioagatik gatazka ekiditeko joera dugu)

♀♀ presio normatiboak eta sozialak ( babes sozialik baduen ala ez, familiarena, instituzionala, nola ikusten du
jendarteak guk hainbat eskubide defendatzea, nola lantzen dugu gaiztoak bezala geratzearen afera, eta
abar.)

ITXIERA
MATERIALAK
musika
musika irakurgailua

5´ Musika erlaxagarria jartzen da, lasaia, eta parte hartzaile bakoitzari eskatzen zaio begi itxiekin bizi-
opari bat egin diezaiola izan nahi duten amari, ez-amari edo barruan daraman emakumeari: plazerezko eta
deskantsuzko bidaia, norbere burua barkatzea, ikaskuntza, norbere burua maitatzea, eta abar. Borobilean eta
zutik, erronda bat egiten da konpartitu nahi dutenentzat.

73
4 Ikus 2 eranskina
5 AMARTYA SEN eta AGARWAL-ek ekarpen oso interesgarria egiten dute emakumeek etxean duten negoziazio ahalmenari
dagokionean. Hauetako batzuk ariketaren ondorioetan ageri dira.
NESKATO NERABE/GAZTE HELDU

Zer esaten zidaten


amatasunaren inguruan?

Nork esan zidan?

Zer ikasi nuen?

Zer eragin izan du nire


bizitzan?

74
EMAKUMEOK GREBARA JALGI GARA 1

Hemen gaude gaur, igande goizez, komunitateko emakume guztiok parkean elkartuta, gure bizitzetan aldaketak
nahi ditugulako. Aldaketa hauek etxeko lanen baldintzak hobetzeko nahi ditugu, gure osasuna hobetzeko eta
gure buruekin hobeto sentitzeko. Erabaki dugu ezin dugula denetik egiten duten super emakumeak izaten
jarraitu, guk zer nahi dugun sekula pentsatzen ez dugun bitartean. Gure familiek ez dute kontuan hartzen
beraiengatik egiten dugun guztia eta babes oso gutxi jasotzen dugu. Egunari korrika ekiten diogu, dena prest
utziz lanera irten aurretik, merkatura joateko, gure seme-alabak eskolara eramateko, eta finean, erantzukizuntzat
hartu ditugun gainerako gauza guztiak egiteko.

Erabaki dugu emakume guztiok dugula oporretarako eskubidea, deskantsurakoa, gustatzen zaigunaz gozatzeko
eskubidea, guretzat egun bat edukitzekoa aspalditik egin nahi bai, baina denbora faltan, egin ezin izan
ditugunak egiteko.

Erabaki dugu egun batez “beso erorien greba” deklaratzea. 24 orduko greba honetan emakumeok familiaren eta
etxearen beharrei lotutako edozein lan egiteari uko egiten diogu. Ardura hauek gainerako familia kideek bere
gain hartu beharko dituzte, eta guk, besterik gabe, plazera, deskantsua eta zoriontasuna emango diguten beste
gauza batzuk egingo ditugu.

Bazkal orduan denei abisatu nien gau hartan arropa prestaturik uzteko, baita lanerako eta eskolarako behar
zuten guztia ere, ni ordubete beranduago jaikiko bainintzen eta ez bainuen ez gosaririk, ez afaririk, ez arroparik
prestatuko. Egun osoa niretzat hartzera nindoan komunitateko emakumeok beso erorien greba egin behar
baikenuen. Irudikatu aurpegiak!

Gau hartan ez nuen deus prestatu; telebista ikusi nuen te bat hartu bitartean eta ohera ordubete lehenago joan
nintzen. Iratzargailua ohizkoa baino ordubete beranduago jarri eta pozik oheratu nintzen biharko eguna nire eguna
izango zela pentsatuz.

Iratzargailuak jotzen du, jaikitzen naiz eta ohartzen inor ez dela jaiki. Bainua hartzen dut kantari eta pozik egun
on bat baitut aurretik. Bainutik irten, eta nire senarra erdi erotua topatzen dut, umeak esnatu nahian. Denak
berandu dabiltza lanerako eta eskolarako. Kargu hartzen dit ez dudalako esnatu, gosariak eta meriendak
ez daudelako prest... Begietara zuzen so egiten diot eta nire bidea jarraitzen dut, berak etxea kaos bat egina
dagoela eta zergatik ez dudan kolaboratzen oihukatzen duen bitartean. Jantzi eta makillatzen naiz etxe guztia
aztoratua dagoelarik.

Sukaldean nire bi umeak daude. Galdetzen didate “eta zer gosaldu behar dugu?”. Esaten diet bart esandako
moduan prestatzeko beren gosaria. Desesperatutako begiz so egiten didate. Bihotza korapilatzen zait eta larritu
egiten naiz eskolara berandu doazelako.

Zer egin? Baina emakumeok paktu bat egin genuela oroitzen dut: gugan pentsatu, indartsuak izan, ez errudun
sentitu. Senarrak oihu eta purrusta egiten du, eskatu... Nik gosaldu, nire gauzak hartu eta lanera irten naiz. Etxea
penagarri dago. Espero dut, behintzat, Carlos umeak eskolan uzteaz akordatuko dela.

Lanera iristen naiz oso alai eta deskantsaturik. Nirean kontzentratzen naiz eta eguerdia ilusioz itxaroten dut
(arratsaldea libre eskatu dut lanean), “beso erorien” greban dauden beste bizilagun batzuekin bazkaltzera
joateko. Bazkal garaian gure goizak nola joan diren kontatzen diogu elkarri, nola familiakoek ez ziguten sinetsi
etxean lanik ez genuela egingo esatean, eta ze hondamenditan geratu ziren etxeak, ze erru eta estura sentitu
dugun, eta itzultzean zer egoera tamalgarri aurkituko dugun etxean. Ezinbestekoak sentitzen gara eta hori
gaixotzen gaituen tranpa bat da, poliki-poliki hiltzen gaituena. Hondamendia eragin zutenek konpondu beharko
dute, egunak kosta arren.

Bazkaldu eta gero autobus bat hartu genuen eta paseatzera joan ginen. Ez dugu diru askorik, beraz, naturaz eta
jendeaz gozatu genuen. Eskolara joan nintzen seme-alabak jasotzera.

Erresumin aurpegieraz agurtu ninduten. Etxera iritsi ginen. Benetan, hondamendi eremu bat zen hura...
75
1 Guía de capacitación en derechos humanos de las mujeres. Tejiendo el cambio. Instituto Interamericano de Derechos Humanos.
Costa Rica, 2009.
DINAMIKA 1

HELBURUA
Tailerrean nagusi izango diren gaiei parte hartzaileen esperientzietatik heldu, eta abiapuntu bezala, parte
hartzaileen egoera ekonomikoaren diagnostiko bat gauzatu.

MATERIALAK
orientabideen edo galderen lista dinamizatzailearentzat
zinta itsaskorra

GARAPENA (15´)
Lurrean zinta itsaskorra ipintzen da espazioa bitan banatuz. Parte hartzaileei orientazioak ematen zaizkie eta
eurak zintaren alde batean edo bestean jartzen doaz, adierazten zaien moduan. Hauek dira egin daitezkeen
hainbat galdera:

֔֔ Lan egiten dute edo ez


֔֔ Etxekoandre dira / ez
֔֔ Etxeko lanak egiten dituzte / ez
֔֔ Beste pertsona batzuk zaintzen dituzte
֔֔ Ezkonduak daude edo laguna dute / ezkongabeak
֔֔ Ziur dakite beren bikotearen diru sarrerak zeintzuk diren
֔֔ Umeak dituzte /ez dituzte
֔֔ Ordaindutako lana / ordaindu gabea
֔֔ Lanaldi erdia /lanaldi osoa
֔֔ Etxeko lanak aurreratuta utzi behar izan dituzte tailerrera etortzeko /ez
֔֔ Etxeko nagusi /ez
֔֔ Bikoteek mantentzen dituzte / ez
֔֔ Beste emakume bat kontratatzen dute etxeko lanetarako /ez
֔֔ Propietateak edo ondasunak dituzte beren izenean / ez
֔֔ Ordukako lanak egiten dituzte etxeren batean /ez
֔֔ Mendekotasunen bat duten pertsonak zaintzen dituzte / ez
֔֔ Beren auto-zaintza burutzen dute / ez
֔֔ Gizarte Segurantzan kotizatzen dute
֔֔ Aurrezteko ahalmena dute
֔֔ Arazo ekonomikoak dituzte
֔֔ Zaindu bakarrik ez, norbaitek beraiek zaintzeko beharra sentitzen dute /ez

78
1 Garaipen Elkarteak 2012an Donostian antolatutako Economía Feminista tailerretik ateratako dinamika eta El Salvadorreko Mujeres
Mesoamericanas en Resistencia kolektiboko Cristina Henríquez-ek utzia.
DINAMIKA
HELBURUA
Modu sortzaile batean zaintzen gaia aurkeztu

MATERIALAK
koloretako papera
boligrafoak
musika
musika irakurgailua
guraizeak

GARAPENA (25´)
10´ Guraizeak, boligrafo bat eta koloretako papera entregatzen zaizkie. Beren eskua paperean perfilatu eta
mozten dute. Paperezko eskuan zaintza ekintza bat idazten dute. Zutik eta borobilean jarrita musika pizten
da. Aldi berean, eskuak ezkerretik eskuinera pasatzen dituzte musika geratzen den unera arte. Eskuan duten
eskuaren jabea bilatzen dute. Mimika bitartez adierazi behar diote eskuaren jabeari hark idatzitako zaintza
mota.

5´ Galdetu taldeari nola sentitu diren dinamikan zehar.

10´Hainbat ondorioren aurkezpena:

♀♀ Pertsona guztiak gara elkarren mendeko. Ez da pertsona bakar bat ere bere behar guztiak berak
bakarrik bete ditzakeenik.

♀♀ Emakumeok jasotzen duguna baino askoz gehiago ematen dugu. Feminista batzuek2 planteatzen dute
jendarteak (bereziki, gizonak) zaintzen inguruko zor bat dutela emakumeekin.

♀♀ Kosta egiten zaigu gure behar eta interesak identifikatzea, hala ere, erraz asmatu ohi ditugu gainerakoen
beharrak eta “pentsatu gabe” haiek zaintzera jo ohi dugu.

♀♀ Emakumeok gure premietarako behar dugun denbora beste pertsonen beharrak asetzeko erabiltzen
dugu.

DINAMIKA
HELBURUA
Emakumeok gure lanei ematen diogun zentzua identifikatu. Halaber, identifikatu zaintzen karga desorekatua eta
gizon emakumeek denboraz egiten duten erabilpena.

MATERIALAK
arbela edo konferentzia papera
markagailuak
boligrafoak
banakako orriak taulekin3

79
2 Marta Pascual eta Yayo Herrero irakurri
3 Ikus 1 eranskina
7 Modulua: Ekonomia

GARAPENA (60´)
10´Parte hartzaile bakoitzak idatziz erantzun behar du taula bat eta bertan beren biziko egun arrunt batean
egiten dituzten lan guztiak azalduko dituzte. Halaber, beste taula batean, beraiekin bizi den kide, seme edo
senitarteko gizonezkoren batek egiten dituen lanen berri idatziko dute. Ez badute halakorik, imajina dezatela
gertuko gizonen batek egiten dituen lanak, ahal bada, senitarteko bat gogoratuz.

15´ Taldetan banatuta, bakoitzaren ariketa komentatzen dute eta zenbait ondoriotara iristen ahalegintzen dira.
Gainera, honako galderei erantzun behar diete:

֔֔ Zer jardueratan ematen dute denbora gehien emakumeek? Eta gizonek?


֔֔ Zeintzuk dira zaintza lanen eta etxeko lanen ezaugarri nagusiak? Lantzat hartzen
ditugu?
֔֔ Eros al daitezke zaintza guztiak?

15´Taldetxo bakoitzak landutakoa denen artean elkarrekin konpartitu.

20´Dinamizatzaileak parte hartzaileek emandako ideia nagusiak jasotzen ditu arbela batean eta zaintzen eta
denboraren erabilpenaren inguruko azalpen laburrak ematen ditu4.

Hainbat ondorio:

♀♀ Lanaren banaketa sexuala bizi dugu eta etxeko lanen eta zaintzen funtzioak sozialki emakumeei
egokitzen zaizkie.

♀♀ Umetatik gure ikasketa prozesu osoak ama on, etxekoandre on eta zaintzaile on izatera garamatza.
Hortaz, agindu sozial bihurtzen da, eta betetzen ez bada, ondorio sozial batzuk dakartza.

♀♀ Gure nortasuna eta autoestimua gure zaintzeko gaitasunaren eta besteentzat izatearen inguruan
eraikitzen dugu.

♀♀ Gaur egun, zaintzek emakumeen ardura izaten jarraitzen du eta gizonen eginbeharra laguntza edo
ekarpen moduan ikusten da, baina ez ardura partekatuaren beharraren ikuspegitik.

♀♀ Etxeko lanak eta zaintza lanak ikusezinak dira, doakoak eta baloraziorik gabeak. Eremu pribatuan
kokatzen dira eta ez dira lan bezala ulertzen.

♀♀ Zaintzen barruan etxeko lanekin zerikusirik ez duten alderdiak daude. Batez ere, zaintzen barruan
daude saldu eta eros ez daitezkeen alderdi afektibo eta emozionalak, alderdiok ezin baitira ordezkatu
edozein pertsonaren bitartez.

♀♀ Gizon eta emakumeek zaintza lanetan duten parte hartzea erakusten dituzten datuak aurkeztu, baita
denbora-erabileraren banaketa datuak ere5.

80
4 Datu hauek topa daitezke Carrasco, Cristinaren honako lanean:” La sostenibilidad de la vida humana: ¿un asunto de mujeres?”.
“Mientras Tanto” aldizkarian argitaratutako artikulua, 82. zenbakia, 2001eko negu-udazkena , Icaria Editorial, Barcelona.
5 Hurrengorik atera dezakezue: “Cifras sobre la situación de las mujeres y los hombres en Euskadi 2010”. Emakunde, 2011. 143-160 orrialdeak
7 Modulua: Ekonomia

DINAMIKA
HELBURUA
Zaintzen ardura osoa alde bakarrak bere gain hartzeak eta lanaren banaketa sexualak dakartzan ondorioak
ezagutu

MATERIALAK
aurrez eta bizkarrez ikusten den emakume baten marrazki handia6
txartelak
arbelerako markagailuak edo papera
zinta itsaskorra

GARAPENA (30´)
15´ Aurrez eta bizkarrez ikusten den emakume baten marrazki handia jartzen da horman. Bakoitzak zaintzen
lanak dakarkion ondorio fisiko zuzen bat idazten du txartelean, eta min horri dagokion gorputz atalean itsasten
du.

15´Txartelen irakurketa egin eta dinamizatzaileak agerpen zabalagoa egiten du zaintzek emakumeei
dakarzkieten kostuez, zama fisikoetatik haratago daudenak argituz: buru osasuna, lan eremua, eremu
ekonomikoa, aisia eta denbora librea, eremu sozio politikoa, hezkuntza eta abar.

DINAMIKA
HELBURUA
Emakumeek aukera berdintasunean lan merkatura iritsi eta postuz igotzeko dituzten zailtasunak identifikatzea

MATERIALAK
proiektorea
ordenagailua
arbela edo konferentzia papera
klariona edo markagailu lodiak

GARAPENA (30´)
10´Emakumeek lan merkatura iristeko eta bertan mantentzeko dituzten zailtasunen gaineko ideia zaparrada
egin

20´Emakumeek lan merkatuan jasaten duten egoera diskriminatzailearen azalpena. Hauen artean, ordaindutako
lanean agertzen diren zailtasun eta oztopo nagusiak izendatzeko terminoak planteatu7:

KRISTALEZKO SABAIA:
Kristalezko sabaia oztopo ikusezin bat dela esaten da. Zergatik? Praktika multzo, norma informal eta erakundeen
kulturaren parte diren jarrerak barnebiltzen dituelako. Jakina, kristalezko sabaiak argi uzten du, detektatzen zaila
izanagatik, ez dela kasualitatea enpresen eta bestelako erakundeen ordezkaritza eta botere postuetan hain
emakume gutxi izatea. Erreparatu behar zaie, halaber, emakume etorkinek, funtzionalitate aniztunek, gazteek,
lesbianek eta abarrek merkatura sartzeko dituzten zailtasunei.

81
6 Amatasunaren atalean erabilitako marrazkiak balio du honetarako ere
7 Hurrengotik atera da: “Empoderamiento y liderazgo. Guía metodológica para trabajar con grupos” Federación de Mujeres
Jóvenes. www.mujeresjovenes.org
7 Modulua: Ekonomia

BELUSEZKO GHETTOA
Akzio positiboei esker, enpresetara sartu diren emakumeak direla eta, feminizatu diren espazioei ematen zaien
izena da. Honen ondorioz, lan egoerak prekarioago bihurtu dira kalitateari, soldatari eta erantzukizun postuetara
igotzeari dagokionean. Adibidez, enpresetako giza baliabideak departamentuetan
.
ZORU ITSASKORRA:
Emakumeei egiten zaien deia beren etxeko betebehar eta zaintzekin konplitu dezaten. Dei hauek gaitzespenez
lagunduak etorri ohi dira eta erruduntasun sentipena bilatzen dute, emakumeek benetan garrantzitsuena denari
(hots, etxea eta familia) ustezko “abandonua” egiten diotelakoan.

SEGREGAZIO BERTIKALA:
Erantzukizun baxuagoko lanpostuetan daude emakumeak, baita enplegu kategoria berberetan ere.

SEGREGAZIO HORIZONTALA:
Emakumeak eremu pribatuaren eta etxeko eremuaren luzapen diren sektoreetan kontzentratzea esan nahi du.
Oso erlazionatuak egon ohi dira zaintza lanekin, sektore maskulinoetan baino balorazio gutxiago eta soldata
baxuagoa izan ohi dutenekin.

DINAMIKA
HELBURUA
Ulertu nola merkatuaren logikak etekinak irabaztea lehenesten duen pertsonen ongizatearen aurretik.

MATERIALAK
lau okupazioen txartelekin lau jolas8

GARAPENA (60´)
9

15´Parte hartzaileak lau taldetan banatu. Talde bakoitzari jolas txartel berdina ematen zaio hainbat ekintza eta
okupaziorekin:

Talde bakoitzari eginbehar ezberdina ipini:

1 TALDEA: txartelak ordenatu bertan agertzen diren ekintzek ingurune natural eta sozialean duten eragin txarra
kontuan hartuz

2 TALDEA: txartelak ordenatu bertan agertzen diren ekintzek gizakion beharrak konpontzeko duten garrantzia
kontuan hartuz

3 TALDEA: txartelak ordenatu bertan agertzen diren ekintzei merkatuan eta jendartean ematen zaien balorearen arabera

4 TALDEA: txartelak bi lerrotan banatu, okupazio horiek nagusiki gizonek edo emakumeek egiten dituzten kontuan hartuz

15´Talde bakoitzean landutakoa denen artean konpartitu

15´Taldeari galdetu ea zer ondorio ateratzen duten dinamikatik

15´Ekofeminismoaren eta “cuidadismo”aren inguruko agerpena.

82
8 Ikus 2 eranskina
9 “Crisis ambiental, economía y crisis de los cuidados”, tailerretik ateratakoa. Tailerra “Ecologistas en Acción” taldeko Marta Pascual ekonomialari feministak eman zuen . Tailerra
GARAIPEN elkarteak antolatu zuen Donostian, 2009ko abenduan.
10 Interesgarri izan daiteke Zapalkuntza Sistema Anitzak ataleko grafikoak berriz erakustea. Lehenengoan, sistemaren erdigunean merkatua eta kapitalismoa ageri dira . Bigarrenean,
alternatiba moduan, bizitzaren sostengua ageri da sistemaren erdian (Amaia Pérez Orozco irakurri “CUIDADISMO” kontzeptuaren inguruan).
7 Modulua: Ekonomia

Hainbat ondorio10:

♀♀ Sistemak balioz betetzen ditu dirua tarteko duten aktibitateak, hau da, merkatuaren barruan ematen
direnak.

♀♀ Ondasun eta zerbitzuen produkzioak bizitzaren birsortzeak baino balio gehiago du

♀♀ Sistemaren azken helburua etekinak bilatzea da, eta inolaz ere ez pertsonen beharrak asetzea.

♀♀ Merkatuaren logika aurrez - aurre topatzen da zaintzaren logikarekin, edo beste modu batera esanda,
kapitalaren logika bizitzaren logikarekin.

♀♀ Sistemak pertsonak ustiatzen ditu ( bereziki, emakumeak), animaliak eta planeta ( dagoeneko unibertsoa
ere esan dezakegu) orokorrean, kapitala eta etekinak lortzeko.

♀♀ Emakumeak dira pertsonen eta planetaren bizitza sostengatzen dutenak. Gainera, sistema kapitalista
sostengatzen dute beren lan doako eta ikusezin bihurtuarekin.

♀♀ “Hausturaren ekonomia feminista”ren ikuspuntutik eskaintzen den alternatiba hurrengoa da: antolaketa
sozial, politiko eta ekonomikoaren erdian zaintzak kokatzea.

ITXIERA
5´Musika erlaxagarria jarri. Zutik eta borobilean eskatzen zaie begiak ixteko eta irudikatzeko nolakoa izango
litzatekeen mundua, baldin zaintzak bizitza sozial, politiko eta ekonomikoaren erdigunean jarriko bagenitu.
Mundu hori irudikatzean izan duten emozio edo sentimendua hitz bakar batekin adieraz dezatela eskatzen zaie.
Amaitzeko, ekonomialari feministaren baten esaldi bat irakurri. Esaldiak optimismoa eta aldaketa posible delako
sentipena eragin dezala11.

83
11 Cristina Carrasco-ren “La sostenibilidad de la vida humana: ¿un asunto de mujeres?” artikuluko azken paragrafoa proposatzen dut.
Honela dio: “Somos conscientes de estar planteando una verdadera revolución, un cambio absoluto de nuestra concepción del mundo.
Sin embargo, me parece que hoy es la única utopía posible: apostar a fondo por el sostenimiento de la vida humana”.
NOLA ANTOLATZEN DUT NIRE BIZITZAKO EGUN BAT EMAKUMEA

ORDUTEGIA EGINBEHARRA Nork laguntzen dit/ardura partekatua

7:00-8:00

8:00-9:00

9:00-10:00

10:00-11:00

11:00-12:00

12:00-13:00

13:00-14:00

14:00-15:00

15:00-16:00

16:00-17:00

17:00-18:00

18:00-19:00

19:00-20:00

20:00-21:00

21:00-22:00

22:00-23:00

23:00-24:00

84
NOLA ANTOLATZEN DU BERE BIZITZAKO EGUN BAT GIZONA

ORDUTEGIA EGINBEHARRA Nork laguntzen dio/ardura partekatua

7:00-8:00

8:00-9:00

9:00-10:00

10:00-11:00

11:00-12:00

12:00-13:00

13:00-14:00

14:00-15:00

15:00-16:00

16:00-17:00

17:00-18:00

18:00-19:00

19:00-20:00

20:00-21:00

21:00-22:00

22:00-23:00

23:00-24:00

85
OKUPAZIOAK 1

Armak fabrikatu
Azpiegiturak sortzen dituen enpresa bat zuzendu
Zentral nuklear bat eraiki
Autoak fabrikatu
Burtsara jolastu
Telebistak saldu
Hegazkin bat gidatu
Bihotzeko zirujau izan
Nekazaritza industrialean patatak landatu
Etxe bat eraiki
Mugikorren enpresa bateko gerente izan
Datu-base bat egin
Haragia saldu
Paparazzi izan

86
1 “Crisis ambiental, economía y crisis de los cuidados” tailerretik ateratakoa. “Ecologistas en Acción” taldeko Marta Pascual
ekonomista feministak egina. GARAIPEN Elkarteak antolatutako tailerra, Donostian, 2009ko abenduan.
Janaria prestatu
Nekazaritza ekologikoan patatak landatu
Berotzeko arropa egin
Mugimendu sozialen batean militatu
Mezularitza zerbitzua egin bizikletan
Hilabeteko neskatilatxoa zaindu
Gaixo bat zaindu
Etxe bat garbitu
Irakurtzen irakatsi
Zure alabaren tutorearekin hitz egin
Oheak egin
Triste dagoen norbait kontsolatu
Gatazka batean bitartekari lanak egin
Abestu

87
HASIERA
10´ Parte hartzaile bakoitzak bere bi gaitasunetan pentsatu behar du. Behin denek bi gaitasunetan pentsatu
dutenean, txandaka, hurrengoa esan behar dute: “Gerritik gora naiz … ( pentsatutako lehen gaitasuna), eta
gerritik behera naiz... (pentsatutako bigarren gaitasuna)”.

DINAMIKA
HELBURUA
Ohartzea nola patriarkatuak emakumeen gorputza ustiatzen eta baliatzen duen bere mesedetarako.

MATERIALAK
bi papelografo handi, 1x 0,50 metro tamainakoa. Aurrenekoa, emakumearen aurre siluetarekin, eta bigarrena,
emakumearen atze siluetarekin1
markagailuak ( parte hartzaile bakoitzarentzat bat)
txartel bat parte hartzaile bakoitzarentzat
zinta itsaskorra

GARAPENA (30´)
15´ Emakumearen bi silueta jartzen dira. Aurrez ageri da batean eta bizkarrez bestean. Txarteletan honako
galderari erantzuten diote: zertarako erabiltzen du patriarkatuak emakumeen gorputza? Txartelean idazten
dute eta emakume gorputzean dagokion lekuan itsasten dute.

15´Talde gogoeta ariketatik atera daitezkeen ondorioen gainean.

Hainbat ondorio garrantzitsu:

Patriarkatuak emakumeen gorputza erabili izan du eta erabiltzen du;

♀♀ Gizonezkoentzako desio eta plazer objektu bezala.

♀♀ Edertasun objektu bezala .

♀♀ Merkatuan merkataritzarako tresna bezala .

♀♀ Beste batzuen zaintzarako tresna bezala.

♀♀ Eraso eta bortxaren objektu bezala frustrazioen aurrean .

♀♀ Gerra irabazi bezala, etsaia hondoratzeko.

♀♀ Merkatuaren logikarako; lan-indarra erreproduzitzen dute.

DINAMIKA
HELBURUA
Edertasunaren kontzeptua patriarkatuaren inposizio sozial bezala landu, eta aldi berean ulertu, patriarkatuak
90
1 Amatasun atalean erabilitako silueta bera erabil daiteke.
beren osasun fisiko zein emozionalerako kaltegarri diren praktiketara makurrarazten dituela emakumeak.

MATERIALAK
edertasun ereduaren mendeko diren emakume argazkiak dituzten laminak2

GARAPENA (30´)
15´Laminak mahai baten inguruan edo lurrean jartzen dira. Parte hartzaileak aulkietatik altxatzen dira eta laminen
inguruan ibiltzen dira. Begiratzen dituzte eta arreta gehien ematen diena aukeratzen dute. Dinamizatzaileak
taldeari galdetzen dio:

֔֔ Ze ikusten duzue laminan?


֔֔ Ze zentzu ematen diozue laminan ikusitakoari?
֔֔ Ze sentipen edo sentsazio eragiten dizue?
֔֔ Ze edertasun kontzeptu transmititzen dute laminek?
֔֔ Edertasunaren kontzeptua berbera al da kultura guztietan?
֔֔ Ze ezberdintasun eta antzekotasun daude?
֔֔ Nola eragiten die emakumeei beren kulturako edertasun eredu hegemonikoari men egiteak?

15´ Talde gogoeta, ondorio nagusienak ateraz.

Kontuan hartzeko hainbat ondorio:

♀♀ Patriarkatuak inposatzen dituen edertasun eredu femeninoak aldatu egiten dira historian zehar eta kultura
ezberdinetan.

♀♀ Edertasuna sozialki emakumeei lotzen zaien kontzeptua da. Gainera, agindu sozial bat da, hau da, beti
eder egon behar dugu gizonen atsegin eta plazererako.

♀♀ Patriarkatuak inposatzen dituen edertasun ereduak ez betetzeak emakumeen osasun fisiko zein
mentalean eraginak ditu, eta kasu batzuetan, heriotzaraino eramaten ditu.

♀♀ Oso zaila da edertasun patroi kulturalei ihes egitea sozialki barneratzen ditugulako gure nortasun
femeninoaren eraikuntzaren parte bihurtuz.

♀♀ Mendebaldean, edertasun eredua muturreko argaltasunarena da, eta horrek anorexia bezalako
gaixotasunak dakartza, bereziki emakumeei eragiten dien gaitza izanik. Beste herrialdeetan, gaixotasunak
bestelakoak dira.

DINAMIKA
HELBURUA
Maitasun erromantikoaren kontzeptuak gizon emakumeen arteko harremanetan desberdintasunak sortzen
dituela ulertzea

MATERIALAK
antzerkirako arropa ( jantzi bitxiak, folklorika jantziak, printzesenak, nobienak, ezkontzetarako arropa eta beste)
91
2 Ikus 1 eranskina ( adibide moduan baliatzeko argazki sorta bat da)
8 Modulua: Gorputza eta sexualitatea

GARAPENA (50´)
5´Musika lasai eta sentsuala jarri. Zutik jar daitezen eskatu eta gelaren inguruan ibil daitezela, gurutzatzen
duten pertsonaren begietara begiratzen duten bitartean. Gero, eskatzen zaie gurutzatzen duten kidea
begiratzeaz gain, arinki gorputzeko atalen bat uki diezaiotela, laguntasun laztan arin bat izan daiteke, maitasun
askorekin egina. Jarraian, musikan kontzentra daitezela eskatu, nahi badute begiak itxiz eta eramaten utziz,
musikaren konpasera mugituz. Dinamizatzaileak hala esatean begiak ireki beharko dituzte, kide bat aukeratu
eta harekin dantzatu. Berriz ere dinamizatzaileak seinalea ematean, bikote bakoitzak beste bikote bat jasoko du
lauko taldeak osatuz.

Behin taldeak osaturik, hurrengo instrukzioak ematen zaizkie:

15´ Maitasun erromantikora lotuta dagoen eta eurek bizi izan duten egoera bat irudikatu behar dute, edo
bestela, lagun batek, telenobela batean ikusitakoren batek, edo maitasun erromantikoan oinarritutako eleberri
edo filmaren batean agertu den batek bizitakoa. Bertan agertu beharko da nola, batzuetan, emakumeok
kontrola galtzen dugun ( eta duintasuna) eta era guztietako estrategiak baliatzen ditugun (bereziki xantaia eta
dramatismoa) bikoteak utz ez gaitzan edo guk nahi duguna egin dezan3. Halako egoera bat aukeratu eta
antzezteko antolatu.

15´Antzerkia

15´ Parte hartzaileen inpresioak jaso eta maitasun erromantikoaren eta bere mitoen gaineko hainbat ondorio aurkeztu4.

♀♀ Maitasun erromantikoa eraikuntza sozial bat da eta bikote heterosexual monogamoa goraipatzen du,
ustez normala eta naturala dena, kondairen, narrazioen, mitoen, kantuen eta ipuinen bidez adieraziz.

♀♀ Kontrol sozialerako mekanismo bat da; maitasun erromantikoaren bitartez patriarkatuak emakumeen
gorputza kontrolatzen du.

♀♀ Maitasun erromantikoaren ikuspuntuak emakumeak mendekotasunetik eraikitzen ditu, baita ematearen


ekintzatik eta gizonei dieten mendekotasun emozionaletik ere.

♀♀ Matxismoa eta berdintasun eza iraunarazten dituzten mitoen bidez adierazten da maitasuna.

♀♀ Errepikatzen duen eredua ugalketara emandakoa da, heterosexuala, monogamoa, familia nuklear
fordistan oinarritua. Hau guztia oso ondo lotzen da “salba dadila ahal duena!” oinarri duen filosofia
neoliberalarekin eta lehiakortasun zein indibidualtasun baloreekin.

DINAMIKA
HELBURUA
Sexualitatearen bizipenak emakumearen subjektibotasunean eta nortasunean berebiziko garrantzia duela ulertu

MATERIALAK
markagailuak
konferentzia papera edo arbela

GARAPENA (60´)
15´Hirunaka bilduta euren sexualitatea nolakoa den komentatzen dute. Antzekotasunak eta ezberdintasunak planteatzen
92
3 Itziar Ziga “De Pantoja a Perra” deituriko tailerrak antolatzen dituen feminista da. Tailerretan antzerki bidez eta satira baliatuz,
maitasun erromantikoaren eta bikoteen inguruan sortzen diren harreman gaixoak lantzen ditu.
4 Coral Herrera-ren “Los mitos del amor en la cultura occidental” liburuko sarreratik ateratakoa.
8 Modulua: Gorputza eta sexualitatea

dituzte. Antzekotasunen artean bat aukeratzen dute eta talde osoari giza-estatua baten bidez adieraziko diote.

15´Estatuen aurkezpena. Hirukote boluntario bati eskatzen zaio estatua gauza dezan. Behin estatua aurkeztu
dutenean,taldeari hainbat galdera egiten zaizkio:

֔֔ Zer uste duzue esan nahi izan dutela estatua honekin?


֔֔ Islatuak sentitzen zarete estatua honetan?
֔֔ Estatua egin duzuenok, zer islatu nahi izan duzue?
֔֔ Bat zatozte zuen kideek esandakoarekin?

Dinamizatzaileak arbelean edo konferentzia paperean idatziko ditu, hitz baten bidez edo bi hitzen bidez,
estatuarekin irudikatu nahi izan diren ideiak eta talde gogoetatik ateratzen doazenak.

Lehenengo estatuaren gaineko gogoeta amaitzean, beste hirukote bati eskatzen zaio estatua hori eraldatzeko,
hau da, estatuako kideak txotxongiloak balira bezala mugitzen dituzte, eta hala, eurek euren taldean erabakitako
modura kolokatzea lortzen dute.

Beste behin talde lanerako galdera berak egiten dira. Beste hirukote bat ateratzen da estatua moldatzera, eta
horrela, talde guztiak pasa arte.

15´ Estatua guztiak aurkeztez amaitzean, agertu diren kointzidentziez, ezberdintasunez eta ondorioez
gogoetatzen da. Eztabaida jarraian datozen intereseko puntuen inguruan sor daiteke:

֔֔ Emakumeek duten zailtasuna sexua eta maitasuna bereizteko.


֔֔ Gure gorputzaren ezezagutza.
֔֔ Sexualitatearen bizipena tabu moduan. Horrek patriarkatuari mesede egiten dio, izan ere, isilik eta
mendeko mantentzea ahalbidetzen du.
֔֔ Sexualitatea fantasiara, erotismora, plazerera, atseginera eta dibertsiora lotzea, baina baita
beldurretara ere, horien artean, bortxaketara.
֔֔ Gure desira sexualak identifikatzeko eta adierazteko zailtasunak.
֔֔ Emakumeek sexualitatea baliatzea trukean afektua jasotzeko.
֔֔ Transgresioari beldurra; sexualitatea libreki erakusteari.

15´Subjektibitate femeninoaren eraikuntzan sexualitateak ze zentzu duen agertu.

Hainbat ondorio:

♀♀ Sexualitatea eraikuntza sozial bat da, denboran aldatzen den prozesu bat da, norbere esperientzien eta
gertuko esperientzien araberakoa. Ezberdina da kultura eta testuinguruaren arabera ere.

♀♀ Sexualitatea emakumearen kondizio eta izatea definitzeko oinarria da.

♀♀ Sozialki hedatzen diren ideiak sexualitatea ulertzeko gure modua moldatzen doaz.

♀♀ Sexualitatea ikusteko eta pentsatzeko dugun moduak eragin egiten du sexualitatea bizitzeko moduan.

93
8 Modulua: Gorputza eta sexualitatea

♀♀ Sexualitatearen gure bizipena maitatuak izateko gure desio eta beharrek markatua dago.

♀♀ Sexualitatea eta ugalketa ez dira gauza bera.

♀♀ Emakumeen gorputza eta sexualitatea menderakuntzarako arrazoi dira, baina aldi berean, gorputza
emakumeen arma da, boterea da, eta trukerako eta negoziaziorako tresna ere bai.

♀♀ Sexualitatea eta maitasuna ez dira gauza bera; gure behar sexualak gure behar afektiboetatik bereizten
ikasi behar dugu.

DINAMIKA
HELBURUA
Plazererako eta aukera sexualerako dugun eskubidea errekonozitu. Aldi berean, sexualitatearen bizipenean gure
desioak zeintzuk diren identifikatu.

MATERIALAK
1. dinamikako siluetak dituzten kartelak
sobreak
txartelak
paperezko mingain bat parte hartzaile bakoitzarentzat
zinta itsaskorra
boligrafoak edo markagailuak

GARAPENA (60´)
45´Itzul gaitezen emakumeen siluetetara. Parte hartzaile bakoitzarentzat sobre bana eramaten dugu. Barruan
txartel zuri bat eta mingain bat dago. Parte hartzaile bakoitzak txartelean taldeari gai honen inguruan egin nahi
dion galdera bat idazten du5. Denek beren txarteletan idaztean, hurrengo jolasa esplikatzen da:

Aulkietan eserita eta borobilean, dinamizatzaileak hurrengoa proposatzen du:

“Gustatzen zait esaten dudanean ... (objektu bat, pertsonen ezaugarri bat, adibidez “zapata marroiak gustatzen
zaizkit” edo “1,50 baino gehiago neurtzen dutenak gustatzen zaizkit”) ba, ezaugarri hori edo aipatutako
objektua daukazuenak, zuen lekutik altxa eta beste aulki batean eseri behar duzue”. Dinamizatzailea aulki
batean esertzen da, beraz, norbait aulkirik gabe geratuko da eta huraxe izango da, hurrena datorrena burutu
beharko duena:

1. Zure gorputzetik uki diezazuten edo laztan diezazuten gehien atsegin duzun lekuan jarri mingaina, alegia,
zure zona erotikoenetako batean6.

2. Taldeari galdetu norberak bere txartelean idatzi duena.

Galdera bakoitzerako eztabaida eta debate tarte bat irekitzen da. Gero, jolasarekin jarraitzen da denek
mingaina kolokatu eta beren galderak planteatu arte.

15´Heterosexismoak sexualitate transgresoreei eragiten dien zapalkuntzaren agerpena.

Hainbat ondorio:
♀♀ Sistema familia nuklearraren baitako pentsamendu heterosexualetik abiatuta eraikitzen da,
94
5 Beste aukera bat izan daiteke, dinamizatzaileak daramatzan txarteletan berak eztabaidan ateratzea nahi dituen galderak idatzita
eramatea, saioa ondo itxi dezan. Galdera posibleak: Zerekin lotzen duzu zure lehen plazer esperientzia? Inoiz derrigortua edo
erreprimitua sentitu zara zure sexualitatea erakusteagatik? Ezagutzen al duzu diskriminazio kasurik jaso duenik heterosexuala ez den
aukera sexuala izateagatik? Zergatik zara heterosexuala? Edo … Zergatik ez zara?
8 Modulua: Gorputza eta sexualitatea

patriarkatuaren eta kapitalismoaren zerbitzura ( derrigorrezko heterosexismoa). Hortaz, heterosexualitatea ez


da preferentzia bat, baizik indar ekonomiko eta sozialek eragiten duten zerbait.

♀♀ Sexualitatea, gainera, sexualitate maskulinoaren inguruan eraikitzen da (androzentrismoa).

♀♀ Heteronormak (gure desirak arautzen dituen arau esplizitu eta inplizitu bilduma), ukatu egiten ditu gure
sexualitate propioa eraikitzeko autonomia eta autoritatea.

♀♀ Masturbazioak emakumeen kasuan tabu izaten jarraitzen du eta zigor soziala ekar dezake. Ez dugu
besteekiko mendekotasunik plazera lortzeko; gure gorputzaren kontrola lortu behar dugu, eta horretarako,
behar beharrezkoa da gure gorputzak ezagutu eta esploratzea.

SEXUALITATEA EZ DA SEXUALITATEA BAI DA


֔֔ naturala ֔֔ Eraikuntza soziala
֔֔ biologikoa ֔֔ genitalak baino gehiago
֔֔ unibertsala ֔֔ partikularra
֔֔ neutroa ֔֔ androzentrikoa
֔֔ kontsentsuz hartua ֔֔ bortxaz inposatua
֔֔ berdintasunezkoa ֔֔ sexista
֔֔ bakarra ֔֔ plurala
֔֔ estatikoa ֔֔ aldakorra
֔֔ pribatua ֔֔ publikoa eta politikoa
֔֔ aukera ֔֔ obligazioa

ITXIERA
5´Zutik eta borobilean jarrita, hitz bakar batekin erantzun honako galderari: Zure sexualitatea nolakoa izatea
nahi zenuke? Ariketa txandaka egiten dute denek burutu arte.

95
6 Jakina, zuri zure burutik ukitzea edo laztantzea gustatzen zaizun lekua izan daiteke. “Nire gorputza nirea da!”
96
97
HASIERA
HELBURUA
Emakumeok mugak jartzeko ditugun zailtasunak identifikatzea eta horrek emakumeen aurkako duen lotura
identifikatzea.

MATERIALAK
musika eta irakurgailua

GARAPENA1 (20´)
5´ Musika alaia jarri parte hartzaileek banaka dantza dezaten. Jarraian eskatzen zaie gelan barrena topatzen
dutenarekin tarte labur batez bikotean dantza egiteko. Bikotez aldatzen joango dira. Musika amaitzean,
dauden dantza bikotearekin geratzen dira eta honako ariketa esplikatzen zaie.

5´ Parte hartzaileak bikoteka jartzen dira aurrez - aurre, elkarrengandik 5 bat metrora. Bietako bat geldi
geratzen da mugitu gabe ( horma baten aurka bermatuak egon daitezke, hartara, dinamikan zehar ezingo dute
atzera jo). Dinamizatzaileak YA! esatean, bietako bat determinazioz baina poliki joango da bestearengana oinez
eta ez da geratuko besteak ASKI DA! esan arte. “Aski da” esaten ez badio, aurretik eramango du. Abiadura
handiagoz errepikatuko dute. Ondoren, paperak trukatuko dituzte.

5´ Ariketaren gaineko gogoeta kolektiboa erraztuko da. Laguntzeko hainbat galdera:

֔֔ ¿ Zer sentitu duzue eta nola sentitu zarete bi aldeetako bakoitzean egotean?
֔֔ ¿ Kosta al zaizue zuen kidea geratzea?
֔֔ ¿ Kosta al zaizue zuen kidea aurretik eramatea “aski da” esan ez dizuenean?
֔֔ ¿ Zer du ikusteko zuen ustez dinamika honek gaurko gaiarekin?

5´ Hainbat ondorioren aurkezpena:

♀♀ ASKI DA esango ez dutenak izango dira, atzera bota besterik egingo ez dutenak, hau da, aurreko
kidea gerarazi beharrean eurak baztertuko dira ( horregatik dute horma bat atzean, atzera ezin egin ahal
izateko).

♀♀ Beste batzuk ASKI DA! esango dute kidea jadanik gainean dutenean, bestearen gorputza hain hurbil
dutenean oso deseroso sentituz.

♀♀ Aurrerantz ibili behar duten batzuk kideagandik hurbil daudenean geratu egingo dira hark ez baitie
esan geratzeko eta ezin baitzuten gehiago aurreratu, ez zutenez kidea aurretik eraman nahi.

♀♀ Ariketa honek argi eta garbi erakusten digu emakumeoi mugak jartzea nola kostatzen zaigun.

♀♀ Kosta egiten zaigu deseroso sentiarazten gaituena edo gustuko ez duguna garaiz identifikatzea, eta
identifikatu dugunean, batzuetan beranduegi da. Beste batzuetan, sekula ez gara ausartzen gustatzen ez
zaiguna aipatzen eta jasan egiten dugu

♀♀ Atseginak eta otzanak izateko heziak izan gara. Horrek galarazten digu gure desio eta beharretan irmoak
izatea, eta aldi berean, kalte egiten digu indarkeria edo abusu egoera baten aurrean mugak jartzerako garaian.
100
1 “Trabajando nuestra identidad: Manual de formación para mujeres saharauis”-etik aterata. Saharako Emakumeen Batasun
Nazionalaren Laguntzarako Euskal Sarea. Autora: Beatriz Zalacain
DINAMIKA
HELBURUA
Indarkeriaren eta bere adierazpen anitzen ulermen zabala erdiestea.

MATERIALAK
egunkariak
guraizeak

GARAPENA (50´)
10’ Egunkari bana banatzen zaio emakume bakoitzari. Denbora apur bat uzten zaie begira
diezaioten eta indarkeria motaren bat adierazten duen albisteren bat ebaki dezaten.

15´ Bakoitzak taldeari agertzen dio bere albistea eta hurrengo hiru galderei
erantzuten die:

֔֔ ¿ Zer da zuretzat indarkeria?


֔֔ ¿ Zergatik aukeratu duzu albiste hori?
֔֔ ¿ Zer motatako indarkeria ageri da albistean?

10’ Dinamizatzaileak eztabaida zabaltzen du. Laguntzarako hainbat galdera:

15´ Indarkeria kontzeptuaren, indarkeria moten eta indarkeriaren dimentsioen


gaineko agerpena.

Hainbat ondorio:

♀♀ Garrantzitsua da indarkeria pertsonen aurka egiten dena baino zerbait


gehiago dela azpimarratzea. Testuinguru zabalago bat agertzea beharrezko da,
indarkeria soziala, ideologikoa, politikoa eta kulturala planteatuz.

♀♀ Indarkeria ez da, soilik, ekintzei dagokiena, omisioak ere barnebiltzen ditu.

♀♀ Indarkeriak ez du min fisikoa bakarrik eragiten; psikologikoa, sexuala,


materiala eta ekonomikoa ere bai.

♀♀ Pertsona batek eragin dezake baina Estatuak, kolektibo batek edo komunitate
zehatz batek baita ere.

101
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

DINAMIKA
HELBURUA
Emakumeen aurka ematen den indarkeriaren tipologia, terminologia eta
kontzeptuak argitu.

MATERIALAK
bat bera ere ez

GARAPENA (60´)
15´ Bi talde egiten dira. Beren bizipenetatik abiatuta, emakume izanik aurre
egin behar duten indarkeria mota bat aukera dezatela eskatzen zaie, dela
emakume, txiro, migrante edo lesbiana direlako, dela arraza, adin, erlijio edo
osasun arrazoiren bat tarteko.

15´ Talde bakoitzak indarkeria mota hauetako bat aukeratuko du eta


aurkezpen irudimentsu bat egingo du indarkeria mota horren gainean.

30´ Ondoren, ideiak eztabaidatzen dira, kointzidentziak identifikatzen eta


agertu ez direnak izendatzen.

Hainbat ondorio:

♀♀ Ez dago emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko definizio bakar bat. Izatez,


nahasmen handia dago eta definizioetako batzuk ez dira zehazki emakumeen
aurkako indarkeria. Garrantzitsua da, besteren artean, honako hauek bereiztea::

emakumeen kontrako indarkeria tratu txarrak

genero indarkeria indarkeria sexista

etxe barruko indarkeria familia barruko indarkeria

♀♀ Azaldu emakumeen aurkako indarkeriaz edo indarkeria sexistaz ari


garelarik mota diferenteak daudela: psikologikoa, fisikoa, sexuala eta
materiala edo ekonomikoa..

♀♀ Azaldu indarkeriazko adierazpen matxistak opresio sistema


anitzek zeharkatzen dituztela. Emakume guztiok aurre egin diogu inoiz
diskriminazio edo indarkeria egoeraren bati. Baina hori nabarmendu
edo indartu egiten da emakumeak gutxietsitako kolektiboetako partaide
direnean ( lesbianak, etorkinak, analfabetoak, funtzionalitate anitza...).

102
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

DINAMIKA
HELBURUA
Emakumeen aurkako indarkeria sostengatzen eta justifikatzen duten mitoak ezagutzea

MATERIALAK
galdetegia
boligrafoak
“ADOS” dioen kartel bat
“KONTRA” dioen kartel bat
Soka edo zinta itsasgarria

GARAPENA (60´)
10´Parte hartzaile bakoitzari galdetegi bat ematen zaio2 banaka betetzeko. Galdetegian indarkeriaren
gaineko baieztapenekin ados ala kontra dauden esan beharko dute.

40´ Lurrean bi kartel jarriko dira marra imaginario batek bananduta (nahi izatera, marra bat egin daiteke soka
batekin edo zinta itsasgarri batekin). Karteletako batean “ADOS” hitza agertzen da eta bestean “KONTRA”.
Dinamizatzaileak talde kideei beren eserlekuetatik altxatzeko eskatzen die eta irakurtzen duen galdetegiko
baieztapen bakoitzaren segidan, parte hartzaile bakoitza galdetegian eman duen erantzunarekin bat datorren
kartelaren bueltan bil dadila. Baieztapen bakoitzarekin eztabaida zabaltzen da eta talde bakoitzak bere aukera
defendatu beharko du. Ariketan kontuan hartzekoak:

Agerpena amaitu arte ez da inongo


momentutan adieraziko mitoak direla,
bestela,dinamikak zentzua galtzen du. Jendeak
benetan uste duena jakin nahi dugu eta eztabaida
ahalik aberasgarriena izan dadila.
Baieztapen bakoitzarentzat gehienez 5
minutu utzi. Ez da adostasuna lortu arte itxaron
behar. Hurrengo galderara pasa.

Galdetu taldeari ea aurrez baieztapen horiek


entzunak zituzten familia giroan, lagun artean, eskolan,
hedabideetan eta abar.

103
2 Ikus 1 eranskina
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

10´Agerpena egin emakumeen aurkako indarkeriaren gaineko mitoez3 .

Hainbat ondorio:

♀♀ Indarkeriaren kausei buruzko mito eta sinesmen sozial batzuek atentzioa desbideratzen dute
beste faktore batzuetarantz. Hauek eragin dezaketen arren, ez dira jatorrizko kausa. Mitoek, askotan,
erasotzailearen jokabidea justifikatzen edo erantzukizunez gabetzen dute, eta honela, arazo indibidual
bezala agertzen da eta ez berez den arazo soziala bezala.

♀♀ Oso da garrantzizko baieztapen faltsu hauen lanketa egitea eta desmitifikatzen laguntzea. Horrela
bakarrik lortuko dugu indarkeriaren egiturazko kausetan eragitea.

DINAMIKA
HELBURUA
Tratu txarren gertakariak ulertu beren konplexutasunean. Ulertu, halaber, beraietatik ateratzeko zailtasuna.

MATERIALAK
aldizkariak, egunkariak
orri zuriak
guraizeak
kola
markagailuak, pinturak

GARAPENA (60´)
15´ Parte hartzaile bakoitzak bere bizitzan mugitu ezinik sentitu izan den une bat gogoratu beharko du, zer egin
edo nola erantzun jakin ez zuen egoera bat. Collage4 bat egingo dute egoera aurkezteko, eta batez ere, une
hartan zer sentitu zuten adierazteko.

20´ Erronda bat collagen aurkezpenekin.

¡KONTUZ! Ariketa honek sentimendu asko mugiaraz


ditzake eta ondoren erantzun kolektiboa ematen
asmatu behar da. Erronda hasi aurretik, espazio
babestu eta seguru batean gaudela gogoraraziko
zaie; gogora ekarri laburki espazioko arauak.
Gainera, akordura ekarri hain espazio intimoa
denez, hala nahi dutenek bakarrik aurkeztuko
dituztela beren collageak.

104
3 Ikus 2 eranskina
4 Denborarik ez badago, collagen ordez, marrazketa egin daiteke.
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

10´Talde eztabaida. Eztabaida errazteko hainbat galdera:

֔֔ ¿ Zeintzuk dira une hartan izan zenituen sentimenduak?


֔֔ ¿ Zer emozio sentitu zenituen egoera hura eta gero?
֔֔ ¿ Zer uste duzue duela ikusteko tratu txarrekin?
֔֔ ¿ Zein da ikasitako irakasgaia?

15´ Ondorioen aurkezpena.

♀♀ Askotan, emakumeak aurak entzuten ditugu esaten ez lioketela sekula


inori utziko eurei zaplazteko bat jotzen, edo lehen erasoa jaso orduko
utziko luketela harremana.

♀♀ Ariketa honek ikusarazten digu gutako bakoitzak bizi izan dugula inoiz
nahi moduan erantzutea lortu ez genuen egoera konplikaturen bat. Hortaz,
indarkeria egoera bat bizi izan duten emakumeekin bat eginik sentiarazten
gaitu, beren lekuan jartzen gaitu eta ulerrarazten digu zeinen zaila den
halako egoera bati aurre egitea.

♀♀ Emozioek gure erantzun gaitasuna mugatzen digute askotan; are


gehiago harreman afektiboa baldin badugu erasotzailearekin.

♀♀ Kasu gehienetan, erruduntasunak hartzen gaitu, izan irmoki erantzun


dugulako ( mugak jarri ditugu, defendatu egin gara...), izan erasoa ezin izan
dugulako gelditu (paralizatu egin gara, ez genuen ezetz esan, ez ginen
ohartu bizi genuen arriskuaz beranduegi izan zen arte..).

105
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

ITXIERA
HELBURUAK
Tratu txarrak ematen diren harreman batean zer eskubide urratzen diren
identifikatzea.

MATERIALAK
orri zuri edo koloredunak
markagailuak
musika alaia eta irakurgailua
eskubidedun kartelak5

GARAPENA (30´)
15´ Indarkeria matxista ematen den harreman batean urratzen den eskubide
batean pentsatzen dute. Txartel edo kartel batean apuntatzen dute.Beren
txartela erakutsiz dantza egiten dute. Gero, musikarik gabe, zutik eta borobilean
jarrita, norberak azaldu beharko du zergatik hautatu duen eskubide hori.

10´ Dinamizatzaileak aipatuak izan ez diren eta karteletan idatziak daramatzan


beste eskubide batzuk aipatzen ditu.

5´ Kartel guztiak lurrean jartzen dira. Parte hartzaile bakoitzak kartel bat
aukeratzen du, edo gauza bera dena, eskubide bat, une horretan bere bizitzan
garrantzizkoena edo urgenteena dena. Ez du zertan berak idatzitakoa
izan. Gerta liteke ariketa amaitzean beste batek arreta gehiago deitu izana.
Borobilean jarrita eta zutik amaituko da eta bakoitzak hurrengoa esanez: “ Nik
eskubidea dut ….. ( aukeratu duten eskubidea)”.

106
5 Ikus 3 eranskina
9 Modulua: Emakumeen aurkako indarkeria

SEG
ESK URTAS
UB U
IDE NERA
O A KO
AK
NER
U
AS EA
OS UBID
ESK

PAR
TE
ESK HART
UBID Z
AKO EA EKO
SUNER
ITA
ALA BIDEA
U
ESK

BIZITZ
E
ESKUB KO
IDEA

107
1 Hezkuntza eta kultura maila baxua izan ohi dute indarkeria kasuak ematen diren
bikoteetako kideek.

ADOS KONTRA

2 Lotura estua dago tratu txarren eta alkohol eta bestelako drogen kontsumoaren artean.

ADOS KONTRA

3 Tratu txarrak eragiten dituzten gizonek buruko gaitzen bat dute.

ADOS KONTRA

4 Gizonak zailtasunak ditu bere haserrea kontrolatzeko.

ADOS KONTRA

5 Egunerokoaren gorabeherek etxeetan sor ditzaketen estres eta frustrazio egoeren


ondorio dira tratu txarrak.

ADOS KONTRA

6 Tratu txarrak ematen dituzten gizonak “biolento bihurtzen dira” euren haurtzaroan tratu
txarrak jasan zituztelako.

ADOS KONTRA

7 Hainbat emakumeri gustatu egiten zaio horrelako harremanetan egotea.

ADOS KONTRA

108
8 Emakume batzuek euren kontrako erasoak sustatzen dituzten jarrerak dituzte.

ADOS KONTRA

9 Emakume guztiok ekonomikoki independienteak bagina, ez litzake tratu txarrik izango.

ADOS KONTRA

10 Bortxaketa gehienak pertsona ezezagunek eginak dira.

ADOS KONTRA

11 Gizonek emakumeek bezalaxe jasaten dituzte tratu txarrak, baina ez dute ez salatzen, ez
jendaurrean adierazten, lotsagatik.

ADOS KONTRA

12 Indarkeria psikologikoa ez da indarkeria fisikoa bezain garrantzitsua eta min gutxiago


ematen du.

ADOS KONTRA

13 Gizonek ezin dituzte beren inpultso sexualak kontrolatu.

ADOS KONTRA

109
1 Hezkuntza eta kultura maila baxua izan ohi dute indarkeria kasuak ematen diren
bikoteetako kideek:
Gogoeta:
Edozein emakumeri eragiten dio arraza, klase soziala eta maila kulturala edozein izanda ere. Zerbitzu sozialek
diru sarrera baxuko emakumeen kasuistika gehiago jasotzen dituzte baliabide gehiago dituzten emakumeek
zerbitzu pribatuetara jotzen dutelako. Pertzepzio hau izan ohi dugu indarkeria ikusgarriagoa eta publikoagoa
delako estratu baxuetan. Klase altuko kideek, ordea, arreta pribaturako eskuragarritasuna dute eta horrek
arazoa lotsagatik ezkutuan mantentzea ahalbidetzen die.

2 Lotura estua dago tratu txarren eta alkohol eta bestelako drogen kontsumoaren
artean:
Gogoeta:
Alkoholak ez ditu senarren edo bikoteen jokabide bortitzak esplikatzen ahal. Alkoholiko askok ez du
indarkeriarik baliatzen etxean, eta abusuzko jokamoldeak dituzten beste askok, ez du alkoholik kontsumitzen.
Bortxazko jokabideak lagun ditzake baina ez ditu sortzen. Tratu txar egileak, askotan, drogak aitzakia edo
arrazoi bezala baliatzen ditu bere erantzukizunetik libratzeko. Honek ez du argitzen zergatik aukeratzen
duen bere erasoen jomugatzat bikotea eta zergatik edan gabe denean ere duen gaizki tratatzen. Nola ulertu,
bestela, nolatan badiren edaten ez duten eta tratu txarrak eragiten dituzten gizonak?

3 Tratu txarrak eragiten dituzten gizonek buruko gaitzen bat dute:


Gogoeta:
Gizon osasuntsuak izan ohi dira normalean, lan egiten dutenak, familia eta lagunak dituztenak, bizitza arrunta
daramatenak. Ez zaie inolako gaixotasunik diagnostikatu. Beren haserrea ezin kontrola dezaketela dioen
mitoaren kasuan bezala, benetan eroak baleude oldarraldia edozein pertsonaren eta egoeraren aurrean
pairatuko lukete. Gauzak honela, gizon adina emakume ero ibiliko litzateke tratu txarrak eta jazarpen sexualak
eragiten.

4 Gizonak zailtasunak ditu bere haserrea kontrolatzeko:


Gogoeta:
Hala balitz, zailtasunak lituzke bere haserrea edozein pertsonaren eta edozein egoeraren aurrean kontrolatzeko.
Ordea, tratu txar emaile asko irudi publiko oso onaren jabe dira, lankide ontzat dituzte; lagun, seme eta politiko
ontzat. Etxean eta beren emazteekin soilik ematen diote bide beren indarkeri guztiari.

5 Egunerokoaren gorabeherek etxean sor ditzaketen estres eta frustrazio egoeren


ondorio dira tratu txarrak:
Gogoeta:
Ez da aski eta nahikoa arrazoi indarkeria ulertzeko. Badira estresatuak bizi diren pertsonak eta horregatik ez
dute jotzen indarkeriara; beraz, beste baldintza batzuk eskatzen ditu. Kontrara, hainbat gizonek estresik sufritu
gabe ere, edo gizon arrakastatsuak izanda ere, beren emazteei tratu txarrak eragiten dizkiete.

6 Tratu txarrak ematen dituzten gizonak “biolento bihurtzen dira” euren haurtzaroan
tratu txarrak jasan zituztelako:
Gogoeta:
Ez da harreman zuzenik. Makina bat ikerketa bada, baina ikerketokin interesatzen diren alderdiak bakarrik
erakustea eta justifikatzea lortu nahi da.

7 Hainbat emakumeri gustatu egiten zaio horrelako harremanetan egotea:


Gogoeta:
Emakume bakar batek ere ez du gustuko indarkeriazko harreman batek dakarren degradazioa eta umiliazioa,
baina emakume askok ez du beste biderik. Ez dute nora jo, ez diru baliabiderik, ez sostengurik. Eta asko, alde
110
egiten saiatzen badira, indarkeria gehiago sufritzeko mehatxupean geratzen dira beren pertsona maiteekin
batera.
Harreman sadomasokista batzuetan izan badira plazer dosi bat bilatzea helburu duten indarkeria eta umiliazio
jokaerak, baina bi aldeek baimenduak eta intentsitate kontrolatukoak dira. Alabaina, honek ez du zerikusirik tratu
txarrekin.

8 Emakume batzuek euren kontrako erasoak sustatzen dituzten jarrerak dituzte:


Gogoeta:
Indarkeriazko jokabide baten erantzule bakarra indarkeria eragiten duena da. Ez da eraso bat justifika
dezakeen probokaziorik. Ez da arrazoi bakar bat ere erasoa eta indarkeria justifikatzeko. Gatazkak
konpontzeko bestelako moduak badira. Herrialde askotan legeak emazteak senarrari zor dion obedientziaz
mintzo dira. Horregatik erabiltzen da oraindik indarkeria zigor eta zuzentzaile modura “emakumea gaizki
portatzen denean”. Zalantzarik gabe, hau onartezina da menderakuntza maskulinoaren adierazle bat baita.

9 Emakume guztiok ekonomikoki independienteak bagina, ez litzake tratu txarrik


izango:
Gogoeta:
Egia da baliabide ekonomikoak izatea laguntza garrantzitsua dela tratu txar egilea uzteko eta bizi berri bati
ekiteko garaian, baina emakume dirudun asko dago, independentzia ekonomikoa izanda ere, bikotekideekiko
dependentzia afektiboaren mende. Ezin ahantz dezakegu, izan aberats izan txiro, emakumeok modu berean
sozializatu gaituztela emakume izatea zer den eta nola jokatu behar dugunari dagokionez.

10 Bortxaketa gehienak pertsona ezezagunek eginak dira:


Gogoeta:
Gai hau tabua da eta ez du ikusgarritasunik. Bortxaketa eta abusu sexual gehienak familia kideek, lagunek eta
inguru hurbilekoenek eginak dira.

11 Gizonek emakumeek bezalaxe jasaten dituzte tratu txarrak, baina ez dute ez


salatzen, ez jendaurrean adierazten, lotsagatik:
Gogoeta:
Emakumeek pairatzen duten indarkeriaren zenbatekoa, zalantzarik gabe, ezin konpara daiteke emakume
batzuek gizon batzuei eragin diezaieketen indarkeriarekin. Beren kideen eskuetan hil diren emakumeen datu
estatistikoek erakusten digute hori egunero -egunero mundu mailan. Edozelan ere, tratu txarrak jasan dituzten
gizonen kasuan, generoa ez da erasoaren arrazoia, bestelako faktoreak, baizik.

12 Indarkeria psikologikoa ez da indarkeria fisikoa bezain garrantzitsua eta min


gutxiago ematen du:
Gogoeta:
Indarkeria psikologikoak ez du aztarnarik uzten gorputzean, ez dira eragindako minak ikusten, baina tratu
txarrak jasan dituen emakume askok dioenez, lesio bat edo ubeldura bat egun batzuetan sendatzen da; ordea,
nola senda hainbeste irain eta umiliaziok sortutako min psikologikoa; autoestimu baxua, depresioa, bizitzeko
motibazio falta, eta abar.

13 Gizonek ezin dituzte beren inpultso sexualak kontrolatu.


Gogoeta:
Gizonak sozializatzeko moduak sexualitate gogor, eta are, bortxazko batera bultzatu ditu. Halakoxeak behar
dute izan gizontzat hartuak izango badira. Historian zehar, bortxaketak eta abusu sexualak justifikatu izan dira
gizonak pasioz beteak eta kontrola ezinezko inpultsoak zituztelako ideia bultzatuz. Horrexegatik hez daitezke
sexualitate kontzientea, errespetuzkoa eta kontrolatua izan dezaten.

111
Indarkeriarik gabe bizitzeko eskubideak hurrengo
eskubideekin du zerikusia:

♀♀ Beldurrik gabe bizitzeko eskubidea


♀♀ Bizitzeko eskubidea
♀♀ Norbere osotasunerako eskubidea
♀♀ Ongizate fisiko eta emozionalerako eskubidea
♀♀ Sexualitateaz gozatzeko eskubidea
♀♀ Nire gorputzaz eta biziaz erabakitzeko eskubidea
♀♀ Errespetuzko tratu duin baterako eskubidea
♀♀ Segurtasunerako eskubidea
♀♀ Legeen aurrean berdintasunerako eskubidea
♀♀ Mugitzeko askatasunerako eskubidea

112
♀♀ Deskantsurako eta aisialdirako eskubidea
♀♀ Osasunerako eskubidea
♀♀ Informaziorako eskubidea
♀♀ Iritzi eta adierazpenerako eskubidea
♀♀ Babeserako eskubidea
♀♀ Parte hartzeko eskubidea
♀♀ Intimitaterako eta ohorerako eskubidea
♀♀ Alaitasunerako eta plazererako eskubidea
♀♀ Minen konponketarako eskubidea
♀♀ Erantzun instituzional eta sozialerako eskubidea

113
BINARISMO SEXUALA
Lamas, Marta: “Mujeres al timón de la función pública (Manual de Liderazgo Social). Qué generó el género”.

García Aguilar, Mª del Carmen:” La crisis de la identidad de los géneros”, CIDHAL, 2001.

Mayobre Rodríguez, Purificación. “La formación de la identidad de género. Una mirada desde la filosofía”.
Artículo publicado en Esteve Zarazaga, J.M. y Vera Vila, Julio. Educación Social e Igualdad de Género. Págs. 21 a
59. Edita Ayuntamiento de Málaga. Málaga, 2006. 320 págs. ISBN: 84-689-9770-6.

Rubin, Gayle: “El tráfico de mujeres: nota sobre la “economía política” del sexo”. 1975
www.redalyc.uaemex.mx/pdf/159/15903007.pdf

Butler, Judith, “El género en disputa. El feminismo y la subversión de la identidad”, Paidós, Barcelona, 2001.

Garaizabal, Cristina: “Transexualidades, identidades y feminismo”.

Missé, M. y Coll-Planas, G.: “El género desordenado. Críticas en torno a la patologización de la transexualidad”,
(eds). Egales, 2010.

ZAPALKUNTZA SISTEMAK
Veneklasen, Lisa y Miller, Valerie: “Un nuevo tejido del poder, los pueblos y la política. Guía de acción para la
incidencia y la participación ciudadana”. Just Associates,
www.justassociates.org

Garaizabal, Cristina,” Lo que nos dicen que somos… y lo que queremos ser . Memoria del taller sobre
subjetividad femenina”. Colección Memorias, Las Dignas, El Salvador, 1993.

Caruncho, Cristina: “El problema de la identidad femenina y los nuevos mitos” , Novos dereitos: Igualdade,
Diversida e Disidencia. Ed. Tórculo. España, 1998

PATRIARKATUA
“Diccionario de la transgresion feminista”. Juss. Asociadas por lo Justo.
http://www.clasicasymodernas.org/wp-content/uploads/Diccionario_2012.pdf

Pellicer, Llum: “¿Yo sexista? Material de apoyo para una educación no sexista”. Asociación de Mujeres por la
Dignidad y la Vida, El Salvador, 1998.

Rubiera, Carla y otras autoras: “Mujeres en la historia. Guía didáctica”. Instituto asturiano de la Mujer.

114
Bibliografia

HEZKUNTZA
López Salamero, Nunila:” La cenicienta que no quería comer perdices”. Ilustraciones Myriam
Cameros Sierra. Se encuentra en:
http://www.mujeresenred.net/IMG/pdf/lacenicientaquenoqueria comerperdices.pdf
Sara, Alvarez:“Liderazgo e igualdad en educación. Materiales de apoyo a la acción
educativa”. Consejería de educación y ciencia. 2008.

“JUEGOS Y JUGUETES PARA LA IGUALDAD. Guía didáctica para una educación no sexista
dirigida a madres y padres”. Dirección General de la Mujer. Vicepresidencia. Gobierno de
Cantabria

“SIETE ROMPECUENTOS PARA SIETE NOCHES. Guía didáctica para una educación no
sexista dirigida a madres y padres”. Dirección General de la Mujer. Vicepresidencia.
Gobierno de Cantabria

MATERIAL NO SEXISTA http://pinterest.com/egitekoasko/irakurketafeministak/

Pellicer, Llum: “Un modelo de educación no sexista en El Salvador”, Las Dignas, 2002.

HIZKUNTZA ETA HEDABIDEAK


“¿Cómo dices? Guía para una comunicación con equidad de género”. Mugarik Gabe.

Garí, Aitana: “En femenino y en masculino. Hablamos de salud”. Serie lenguaje nº 5. Instituto
de la Mujer. Madrid.

Material no sexista en euskera http://pinterest.com/egitekoasko/irakurketafeministak/

AMATASUNA
Lozano, María:“La construcción del imaginario de la maternidad en occidente.
Manifestaciones del imaginario sobre la maternidad en los discursos sobre las nuevas
tecnologías de reproducción”. Tesis doctoral. Universidad Autónoma de Barcelona. Valencia
2001.

EMAKUNDE: “Las consecuencias del cuidado. Las estrategias de conciliación en la vida


cotidiana de las mujeres y los hombres en la CAPV”. Vitoria-Gasteiz, 2007.

Saletti, Lorena: “Propuestas teóricas feministas en relación al concepto de maternidad”.


Universidad de Granada.2008.

115
Bibliografia

EKONOMIA
EMAKUNDE: “Cifras sobre la situación de mujeres y hombres en Euskadi 2010”. Vitoria-Gasteiz, 2011.

EMAKUNDE: “Las consecuencias del cuidado. Las estrategias de conciliación en la vida cotidiana de las mujeres y
los hombres en la CAPV”. Vitoria-Gasteiz, 2007.

FEDERACION MUJERES JOVENES: “Empoderamiento y liderazgo. Guía metodológica para trabajar con grupos”.

Carrasco, Cristina: ” La sostenibilidad de la vida humana: ¿un asunto de mujeres?”. Artículo publicado en la revista
“Mientras Tanto”, Nº 82, otoño-invierno 2001, Icaria Editorial, Barcelona.

Pérez Orozco, Amaia; “Feminismo anticapitalista, esa Escandalosa Cosa y otros palabros”.

Pérez Orozco, Amaia; “Amenaza tormenta: la crisis de los cuidados y la reorganización del sistema económico”. 2006.

Pérez Orozco, A. y López Gil, Silvia: “Desigualdades a flor de piel: cadenas globales de cuidados”.2011.

Página Web sobre economía http://www.economiacritica.net/?p=539

GORPUTZA ETA SEXUALITATEA


Garaizabal, Cristina: “ Lo que nos dicen que somos… y lo que queremos ser. Memoria del taller sobre
subjetividad femenina”, Colección MEMORIAS, Las Dignas, 1993.

Lagarde, Marcela: “Los cautiverios de las mujeres: madresposas, monjas, putas, presas y locas. Mexico, UNAM,
1997.

Herrera, Coral: “Los mitos del amor romántico en la cultura occidental. El rincón de Haika.
http://haikita.blogspot.com/

Herrera, Coral: “El amor romántico perjudica seriamente la igualdad”. El rincón de Haika.
http://haikita.blogspot.com/

Moncrieff, Henry: “Sexualidad y sociedad moderna: El saber de que aún no somos del todo “libres””.
Rich, Adrienne: “Formas para la compulsión heterosexual y el matrimonio”
Suarez, Beatriz: “Historias lesbianas, teorías lesbianas”
Lamas, Marta: “Diversidad sexual”
Trujillo, Macarena: “La resignificación feminista de la sexualidad patriarcal como propuesta política”
Truzzoli, C.: “La heterrorsexualidad: una práctica discursiva violenta “

116
Bibliografia

INDARKERIA
Carcedo, Ana y Molina, Giselle: “Mujeres contra la violencia: una rebelión radical”. San José:
CEFEMINA, 2001.

Walker, Leonor:“La teoría del ciclo de la violencia.The Battered Women (Las Mujeres
Agredidas)”. Harper and Row Publishers, Inc.Nueva York, 1979.Traducido por Ma. del Rocío
Cordero.

Ibáñez González, M.: “Violencia doméstica en Euskadi: Malos Tratos a la mujer. Análisis
y definición del proceso de ruptura con una relación de maltrato”. Servicio Central de
Publicaciones del Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2004.

EMAKUNDE: “La violencia contra las mujeres”, Pais Vasco, 2006.

BESTE BALIABIDE BATZUK


Camacho, R., Guzmán, L. y otras autoras:“Guía de capacitación en derechos humanos de las
mujeres. Tejiendo el cambio”. Instituto Interamericano de Derechos Humanos. San José. Costa
Rica. 2009.

Grupo de Feminismo Cambalache.“Memoria del taller: Los afectos. Perspectivas feministas”.


Langreo, 2006.

Federación de Mujeres Jóvenes: “Teoría y Análisis de Género. Guía Metodológica para


trabajar con grupos”, 2000.

Federación de Mujeres Jóvenes: “Avanzando en la Teoría de Género. Guía Metodológica


para trabajar con grupos”.2001 www.mujeresjovenes.org

De la Peña, Eva Mª: “¿Reproduces sexismo? Guías para jóvenes sobre prevención de la
violencia de género”.Gobierno de Canarias. 2009.

Junta de Andalucía: “Guía de buenas prácticas para favorecer la igualdad entre mujeres y
hombres”

De la Peña, Eva Mª: “MP4. ¿Reproduces sexismo?”.Gobierno de Canarias.

WIDE: “Las mujeres en el mercado: Un manual para la alfabetización popular en la


economía”,1998.

117
Errenteria, Euskal Herria
Martxoa 2014
Inprimatzailea: Lankorpe

You might also like