You are on page 1of 4

Bertsozalea

Bertsozale Elkartearen Berripapera


L.G. SS-614/97 ISSN 1138-4530

Kale Nagusia 70, 20150 VILLABONA komunikazioa@bertsozale.com

104. zenbakia

2009ko otsaila

w w w. b e r t s o z a l e . c o m

ANTONIO ZAVALA Ohorezko bazkide zenari Bere bizitza -bertsolaritzahauspotzen sendo aritu txokorik txoko, traba-oztopo bertso paperak aurkitu ta memoria, herri-historia bildu ta bildu jarraitu dagoeneko lan horrek lepo! frutuak ematen ditu Zavalarenak, zabala denak, denok aberasten gaitu Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

F.C. BAIMENA: 37/126

AbTx09 sustraiak errotuz


Cosimo eroso egon zitekeen arrama lodi batera igo zen, eta bertan eseri, hankak zintzilik, besoak gurutzatuta eta eskuak besazpietan, burua sorbalda artean hondoratuta, eta txapela kopetaraino sartuta. Gure aita leihoaren karelera azaldu zen. - Hor egoteaz aspertzen zarenean hobeto pentsatuko duzu oihu egin zion. - Ez dut inoiz hobeto pentsatuko esan zuen nire anaiak, arramatik. - Ikusiko duzu, jaisten zarenean! - Ez naiz inoiz jaitsiko! Eta ez zen inoiz jaitsi. Italo Calvino Il barone rampante, 1957

uhaitz forman dator 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa, bere enbor, hosto, gerizpe eta guzti. Halere, zuhaitzetako adarretan gora igo beharrean, behera joatea nahiago dugu aurten: sustraiak aspaldi botatako zuhaitza da Arabako bertsozaletasuna, eta sustrai horiek errotzeko, indartzeko helburua du aurtengo txapelketak. 18 bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketa, bi finalerdi eta final handian. Adin, genero, kolore eta bertsomolde ezberdinetakoak direnez, saio politak aterako direlako zalantzarik ez dugu. Hona datak eta lekuak: KANPORAKETAK: Otsailak 21: Amurrion, Arenalde jatetxean Manex Agirre Zigor Enbeita Juan Mari Juaristi Ruben Sanchez Felipe Zelaieta Serapio Lopez Gai emalea: Lierni Altuna Otsailak 27: Oion, La Cueva jatetxean Asier Otamendi Andere Arriolabengoa Alberto Martinez Betto Xabi Igoa Ander Solozabal Izar Mendiguren Gai emalea: Idoia Beitia

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN BATZAR OROKORRA

tsailaren 14an, gure elkarteak urteroko batzar orokorra ospatuko du Gasteizen. Bertan aurkeztuko ditugu 2008ko memoria eta 2009ko egitasmo orokorra. Ondoren, bazkari ederra eta bertso saio are ederragoa izango dugu, orain arteko San Prudentzio sariketako eta Arabako txapeldunak kantuan izango ditugularik. Bazkide guztiak bertara gonbidatuta daude.

Otsailak 28: Zalduondon, Zeledon Toki elkartea Iaki Viaspre Oihane Perea Rikardo Gonzalez de Durana Ekaitz Samaniego Iker Agirre Jagoba Apaolaza Gai emalea: Lierni Altuna FINALERDIAK: Martxoak 15: Ondategin Martxoak 22: Aramaion FINALA: Apirilak 4: Gasteizen, Printzipal Antzokian. 1

Bertsozalea

Antonio Zavala
Antonio Zavala (Tolosa, 1928-01-23), Auspoa liburu sailaren sortzaile eta burua orduz geroztik, joan den urtarrilaren 2an hil zen Iruean. Bere gorpua Xabierren, lan erraldoi horri hasiera ematea erabaki zuen tokian, izan da ehortzia.

aurogei urte zituen zendu zenean, ia laurogeita bat. Horietatik 55etan, berak euskal herri-literatura gisara definitu zuena bildu, sailkatu eta zabaltzeari eskaini zitzaion. 1954an eman zion hasiera bilketa lanari, eta 1961ean argitaratuko zuen Auspoa bildumako lehen zenbakia: Ramon Artola tolosarraren bertsoz osatutako Sagardoaren graziya. Horretarako, berak sortu zuen buruan zuen asmoa garatzeko argitaletxea, eta Auspoa eman zion izena, liburu bildumari emango zion izen bera, hasieratik obra bakar baina handi bat buruan zuenaren seinale. Hala esana utzia du berak: Nere bizitzan, ez ditut liburu asko idatzi, bakarra baizik; ez ditut lan asko egin, bakarra baizik; ez ditut gai asko erabili, bakarra baizik: erria.

Beraren zerbitzari biurtu nuan nik nere burua. Baia erri orrek ederki eskertu du nere lana. Uzta ugaria jarri du nere eskuetan. 1961ean irekitako iturriaren jarioak ez du etenik izan geroztik, eta hor daude Auspoa saileko 333 liburuak, 311 ohiko formatuan (berriki argitaratu da azken alea: Mondragoiko kalezaiaren bertsoak) eta 22 sail nagusikoak; hauei gehitu behar zaizkie 1993an abian jarri zuen Biblioteca de Narrativa Popular erdarazko bildumako 29 aleak. Asko zor dio euskal kulturak Antonio Zavalari, eta bereziki bertsolaritzak. Asko zor diogu bere sena eta lanerako grinari, belarri erne eta begi zorrotzari. Bertsolaritzaren historiaren gordailu paregabea da bere Auspoa, bertan baitau-

de jasoak historia horren protagonista izan diren pertsonaia esanguratsu askoren bertso, biografia eta mundu ikuskera. Biltzaile ez ezik ikerlari izan zen, baina baita akuilari ere; berari esker, beste inor gutxiesteko asmorik gabe adibide pare bat emate aldera, goza genitzake Xalbadorren Odolaren mintzoa edo Uztapideren Lengo egunak gogoan bezalako lan bikainak. Sarri omendua izan da bera, eta aitortua, aipatua eta goraipatua bere lana, bai erakutsitako kemena eta zorroztasunagatik eta baita, nola ez, emariaren ugaritasuna eta aberastasunagatik. Aspalditik da Auspoa bertsolaritzan baita antropologia, etnografia, soziologia edo herri-prosa edo literaturan ere - sakondu nahi dutenen erreferentzia. Horregatik, Bertsozale Elkarteak, sortze batzarrean, bere aitormen xumea egin zion Antonio Zavalari ohorezko bazkide izendatuz (Donostia, 1987-06-18). Geroztik, ordea, bi bideak oso-oso une bakanetan gurutzatu dira eta bakoitzak bereari jarraitu dio bestearekiko errespetu osoz. Lan ikusgarria utzita utzi gaitu Antonio Zavalak. Herriarengandik jasoa herriaren eskuetara jartzea erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena lotuz (2005ko azaroa), urte hauetan denetan osatutako funtsa digitalizatu eta jendearen eskuragarri jar zitzan. Omenik benetakoena litzateke, eman digun aukera baliatuz, hasitako lanarekin jarraitzea, egindako lanean arakatzea, eta gaurko beharrei erantzuteko erabiltzea. Bertsozale Elkarteak eta sortu berri den Mintzola Ahozkotasun Ikerguneak konpromiso hori beretu behar dute.

2009-01-04 Gara Ikerkuntza-lana da Auspoaren orrialdeetan nagusi, horrek egiten baitu Zavala maisu. Bildu ez ezik, landu, jorratu, eta apailatu egin du eskutik eskura eta ahoz aho ibilia, aurrerantzean paperezko sorta antolatuan izan dezan irakurle jakinguratsuak. Andres Urrutia 2009-01-11 Diario Vasco Ez zituen inoiz zuzendu eta euskal grafiarekin idatzi bere abizenak ere. Ez dakigu zein zen horrela jokatzeko motiboa, ez baitzuen, publikoan behintzat, inoiz esplikatu. Ezagutu dudan heterodoxorik errespetatuena izan da. Rufino Iraola 2009-01-17 Gaur8 Orduantxe nengoen bertsotan ere pixka bat nabarmentzen hasita. Iruditu zitzaidan aurreko bertsolarien lanak ezagutzeko bitarteko on bat izan zitekeela. Jon Lopategi

2009-01-04 Berria

Herri hitzei gelditu zaie hauspoa.

2009-01-21 Diario Vasco Ez zitzaion zarata haundiak ateratzea gustatzen, baina gurean orain arte sekula inoiz egin denik bilketa-lan haundiena dela esan dezakegu, mitifikazioak alde batera utzita. Joxe Mari Iriondo 2009-02-01 Argia astekaria, 2170. zenbakia Inork ez du bere ustez ezertarako balio ez duen generoa biltzeko lanik hartzen. Zavalari hori zor diogu ororen gainetik: geurearen balioa erakusten hainbeste urtez eta hain baliabide urriz erakusten tematu izana. Ez da jarrera kontua soilik: balio duenaren eta ez duenaren arteko ganorazko bereizketak oinarri sendoa behar du, eta nik gutxi ezagutzen dut, batere ezagutzen ez dudala ez esatearren, Zavalarenaren mailako ikerketarik. Joxerra Gartzia

Bertsozalea

Alberto ELOSEGI / XDZ

Joan etorrian.- Bertso Egunean hara eta hona ibili ziren bertsoak, bertsolariak eta bertsozaleak Donostian, joan-etorrian. Goizean kalerik kale hainbat bertsozale bildu ziren ekaitz eta hodei guztien gainetik, arratsaldean 1.700 lagun batu ziren ekitaldian eta gauean 650 bertsozale afarian. Gaiak entzun, bertsoak sortu, orduak joan eta ideiak etorri.

BATZAR NAGUSIEN EGUTEGIA 2009


ELKARTEA Nafarroako Bertsozale Elkartea Eguna, lekua eta ordua urtarrilaren 31n, larunbata Auritz (Kultur etxea) otsailaren 14an, larunbata Gasteiz (Amaia zentroa) otsailaren 28an, larunbata Villabona (Mintzola) martxoaren 14an, larunbata Zornotza martxoaren 28an, larunbata Villabona (Mintzola) Otsailaren 20an, ostirala Senpere (Larraldea) 11:00 15:30 Arabako Bertsozale Elkartea 11:30

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEKO BAZKIDEEI OHARRA

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

11:00

Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Iparraldeko Bertsularein Lagunak Elkartea

artxoaren 14an egingo dan urteko batzarrean Lehendakariaren hautaketa izango dogu gai ordenako puntu bat. Zeuen Lehendakaritzarako kandidaturak aurkezteko, 94 681 27 11 telefonora deitu edo bizkaia@ bertsozale.com helbidera mezu bat idatzi. Proposamenak egiteko epea otsailaren 22an amaituko da.

Bertsozalea
Haritz Casabal

KOPLAK

PUNTUA

J A R R I TA

BIZKAIKO BERTSOZALE GAZTEEN VI EGUNA


Martxoaren 7an izango da Laukizen. Egun osoko jaia izango da eta eguerdi aurrean kalejirarekin hasiko da. Bazkaria eta osteko ohiko bertso saioaren ondoren tabernetara zabalduko da giroa eta gauez erromeria izango da. Galdu ezin den aukera dute bertsozaleek.

Puntua(k) jarrita, (buruan)


Estatuko osasun zerbitzuek jakinarazten dizute zutabe hau irakurtzea kaltegarria izan daitekeela zuretzako eta zure inguruan daudenentzako Imajinatu bertsolari bat. Ja? Pentsatu bere zaletasunak. Egin duzu? Bada guztiz kontrakoa pentsatu eta Haritz ulertzeko lehen pausua eman duzu Alaia dixit. Baina hain atipikoa al naiz? Ezin dut: ejem errimatu, zortzitan geratu bulean lagunekin, kartzelako ariketa batean doinu berri batean egin baino lehenago oholtzarako bidean txistuka egin (hau nori buruz den ez dakienak ez da bertsozalea. Beraz ez segi irakurtzen), ezin dut mikro bat piztu bertso batez; edo bai. Ezin dut burusoil geratu. Hala da eta kitto! Kitto eta ez zait inporta!!! Orandik ez dakizu nor zen txistularia? Lehenago esan dizut: ez segi irakurtzen! Bertsotan batzutan gozarazten dut, eta beti gozatu. Eta sarri gehien gozatzen dut gozarazteko inor ez dudanean. Zenbat ordu eman ote ditut Goizeko bostak aldian neuzkan doinuan goizeko bostak arte kantuan sorbaldatik helduta? A _ _ _, X _ _ _ _ eta A _ _ _ _ _ _ _ekin? _ L _ _ _ _ _ _rek egunean bi pakete Winston. _ A _ _ _k egunean pakete bat Camel. _ N _ _k egunean bi pakete Ducados. Nik ejem. Azken aldian, _ _ S _k Ducados gutxiago erretzen ditu (gurekin) egunean hiru saioko media duelako (grabatzera joaten da). Hori du Hitzetik Hortzeran eta www.bertsoplaza.tv n lanean aritzeak. Baina erretzeaz ari ginen, ezta? _ _ _ A, erretze al hau bertsolaritzak. Eta zu, bertsozale: Zerbait normala espero zenuen? Sentitzen dut. Beno ez, ez dut sentitzen.

eskertu nahi izan ziguten. Bixente Gorostidik jaso zuen saria, eta jasotzerakoan, Tolosan galdurik zeuden bertso saioak berreskuratzeko egindako ahalegina, Tolosaldean hainbat bertso eskola martxan jartzeko egindako lana eta beste zenbait lan azpimarratu nahi izan zituzten.

SARIA GIPUZKOAKO BERTSOZALE ELKARTEARENTZAT


Tolosaldeko Galtzaundi aldizkariak urtero banatzen dituen Eskerrak Zuri sariak banatu ziren abenduaren 19an, Tolosako udaletxeko areto nagusian. Aurtengoan, kultura ataleko saria Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jaso zuen. Sari honekin, Bertsozale Elkarteak eta batez ere, bailarako irakasleek egin duten lana

AZPEITIAN, BERTSOLAI TA BERTSOZALE GAZTIEN EGUNE


Erniarraitz Bertsozale elkartearen hamargarren urteurreneko ospakizuna antolatu dute Azpeitian otsailaren hamalaurako. Egitaraua -12:00 etan, Azpeitiko plazan elkartu eta bertsopoteoa hasi. -14:30 etan, gaztetxean bazkaria -16:30 etan, bertso saioa -22:00 etan, Kupela taldea izango da gaztetxean

POTO-FINIXA

Andoni OTAMENDI

Zenbat bertute ote dituzte igarleek?

Bertsozalea

2009ko otsaila - 104. zenbakia Erredakzioa: Bertsozale elk. Tel.: (0034) 943 694129

Diseinua-maketazioa: Xagu-on Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

You might also like