You are on page 1of 46

2.

SENDAGAIAK EMATEA

2.1. Legedia
2.2. Sendagaiak
2.3. Sendagaiak emateko bideak
2.4. Sendagaiak emateko materialak eta metodoak
2.5. Segurtasuna sendagaiak ematean
2.6. Larrialdietako sendagaiak
2.1. LEGEDIA
Espainiako gaur egungo legeak hau dio: sendagaia medikuek
soilik agin dezakete; eman, medikuek edo erizainek.
Berez, anbulantzietako teknikariek ezin dute sendagairik
(oxigeno sendagarria salbu) ez agindu, ezta eman ere. Baina,
medikuaren (edo erizainaren) baimena, erantzukizuna eta
ikuskapena izanez gero, bai.
Legedia aldatu egiten denez, garrantzitsua da teknikariek
farmakoei buruzko ezagutza izatea.
Adibidez, Estatu Batuetan legedia bestelakoa da; han,
paramedikuek sendagaiak agindu eta eman egin ditzakete.
2.2. SENDAGAIAK
2.2.1. Zer da sendagaia?
Substantzia edo substantzia multzoa, gutxienez honako
funtzio hauetakoren bat betetzen duena:
Gaixotasunen tratamendua (infekzioak tratatzeko
antibiotikoak).
Funtzio fisiologikoak berritzea, zuzentzea edo aldatzea
(intsulina eman, gorputzean falta den intsulina
ordezkatzeko).
Gaixotasunen prebentzioa (txertaketa).
Gaixotasuna diagnostikatzea (alergia-proben diagnostiko
zehatza egiteko alergenoak).
2.2. SENDAGAIAK
Sendagaiek aipatutako funtzio horiek betetzen
dituzte beren printzipio aktiboari (osagai
nagusia) esker.
Printzipio aktibo horiek eman ahal izateko,
eszipienteekin nahasten dira, eta forma
farmazeutikoan azaltzen dira: pilulak, begiko
tantak, jarabeak...
2.2. SENDAGAIAK
Farmakologia. Botika edo medikamentuak
ikertzen dituen zientzia. Botikek organismo
bizietan zer eragin duten ere ikertzen du.
Botikak edo medikamentuak. Gaixotasunen
tratamenduan erabiltzen diren konposatu
kimikoak. Osagaiak:
Osagai eraginkorra (printzipio aktiboa) da osagai
nagusia: ekintza farmakologikoaren ardura duen
substantzia.
Eszipienteak: osagai eraginkorraren erabilera
errazten edo ahalbidetzen duten osagaiak (pilulak,
jarabeak) .
2.2. SENDAGAIAK
KONTZEPTUAK
Izen generikoa: konposatu kimikoarena; adibidez,
azido azetilsalizilikoa.
Izen komertziala: saltzeko erabiltzen den izena;
adibidez, aspirina.
2.2. SENDAGAIAK
2.2.2. Xurgatzea eta bioerabilgarritasuna
Sendagaiak gorputzera hainbat bidetatik sar
daitezke: xurgatzea eta bioerabilgarritasuna.
XURGATZEA. Sendagaia ematen denetik odol-
zirkulaziora pasatu arteko fasea da. Bi datu
garrantzitsu:
Xurgatzearen abiadura. Zenbat eta lasterragoa izan,
orduan eta eragin azkarragoa izango du. Horregatik,
askotan zain barneko bidea erabiltzen da.
Xurgatutako sendagai-kantitatea (ehunekoa). Batzuetan,
(digestio-aparatutik sartzean) ematen den sendagaia ez
da guztia zirkulaziora pasatzen.
2.2. SENDAGAIAK
2.2.2. Xurgatzea eta bioerabilgarritasuna
BIOERABILGARRITASUNA. Kontuan izan behar
dugu ematen den sendagai guztia agian ez dela
behar den lekura iritsiko: parte bat proteinekin
elkartuko da, beste bat beharbada ez da
metabolizatuko... Beraz, hori guztia kontuan izango
dugu dosia egokia izan dadin.
Adibidez: 1 motako diabetiko bati azukrea emanez
gero, % 100 xurga lezake, baina
bioerabilgarritasuna % 0 izango da, ez baitu azukre
hori erabiliko.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
Sendagaiak emateko hainbat bide daude. Zer
bide erabiliko den erabakitzeko, kontuan hartu
behar dira, besteak beste:
Sendagaiaren ezaugarriak.
Zer efektu terapeutiko lortu nahi dugun eta
lastertasuna.
Tratatu behar dugun eremua.
Pazientearen ezaugarriak eta egoera.

2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
Sendagaiak emateko bide nagusiak bi dira:
Bide enterala
Bide parenterala
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
ENTERALA
Digestio-aparatutik ematen dira.
Horren barruan:
Aho-bidea
Mihipeko bidea
Ondesteko bidea
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
AHO-BIDEA
Sendagaia ahotik irensten da, konprimitu, kapsula, gragea, jarabe edo
hauts moduan.
Ahotik hartu eta digestio-bidea egiten du; normalean, duodenoan (heste
mehearen lehenengo zatia) xurgatzen da. Odolak sendagaia gibeleraino
garraiatzen du. Han aldaketak izan ditzake, zati bat behazunarekin
suntsi baitaiteke (bioerabilgarritasuna gutxituz).
Ohikoena, erosoena eta ekonomikoena da.
Eragozpenak:
- Botaka eginez gero, sendagaia kanporatu daiteke.
- Beharrezkoa da pazientearen kolaborazioa.
- Sendagai batzuk ezin dira digestio-aparatutik xurgatu, urdailaren
pH-azidoak edo digestio-entzimek sendagaiak indargabetzen
dituztelako.
Xurgatze-abiadura aldatzen da, urdailean elikagaiak egon ala ez.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
MIHIPEKO BIDEA
Mingainaren azpian jartzen da; oso baskularizatua
dagoenez, ahoko mukosaren bidez xurgatzen da.
Azkar xurgatzen da, eta gibeletik pasatzea ekiditen da.
Eragozpena: xurgatze-azalera txikia da; beraz, dosi txikiak
erabili behar dira.
Adibiderik ohikoena: nitroglizerina, azkar xurgatzen da eta.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
ONDESTEKO BIDEA
Sendagaia ondestean jartzen da. Hesteetako mukosan
xurgatzen da.
Zenbait egoeratan egokia (gonbitoka egiten badu, aho-bidea
ezinezkoa )
Aho-bidean baino azkarrago xurgatzen da. Hala ere,
hesteetako xurgatzea irregularra da, eta konposatu batzuek
hesteetako mukosa narritatzen dute.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
PARENTERALA
Orratzak eta xiringak erabili behar izaten dira.
Larruazala zeharkatzen duen materialak esterila izan behar
du.
Sendagaiaren eragina ahotik hartuta baino azkarragoa
izaten da: xurgatzea eta bioerabilgarritasuna handiagoak.
Bide parenteralak hauek dira: dermis barnekoa
(intradrmica), larruazalpekoa (subcutnea), gihar barnekoa
(intramuscular), zain barnekoa (intravenosa) eta hezur
barnekoa (intrasea).
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
ZAIN BARNEKOA
Erantzuna berehalakoa izaten da, baita kaltea ere.
Zuzenean odolera joaten da.
Eragozpenak: odolbide bat hartzea, ekonomikoki
garestiagoa, pazientearentzat minberagoa, teknika
zailagoa; berehalako kalteak.
Sendagaia pixkanaka sartu behar da, orokorrean.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
LARRUAZALPEKOA
Sendagaia dermisaren azpian sartzen da.
Larruazalpeko ehunetan xurgatzen da, non odol-
zirkulazioak (kapilarretakoa) ona izan behar duen.
Xurgatzea geldoa eta etenik gabea da.
Ehunetan narriadurarik sortzen ez duten
sendagaiak soilik ematen dira.
Adibidea: intsulina.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
GIHAR BARNEKOA
Gihar barnean sartzen da ziztada batez.
Larruazalpekoa baino lehenago xurgatzen da,
giharretara odol gehiago iristen baita.
Larruazalpekoan baino kantitate handiagoa eman
daiteke.
Puntu nagusiak: ipurmasaileko gihar handia, alboko
gihar bastoa, deltoidea.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
HEZUR BARNEKOA
Hezur-muinean sartzen da. Hezur-muina kapilarren sistema aberatsak
osatzen du, eta ez da buxatzen bihotz-geldialdi batean ere; beraz, zain
barnekotik bezain laster iristea ahalbidetzen du.
Ikerketa askok azaldu dute bide hau larrialdietan oso eraginkorra dela,
bai sendagaiak emateko eta baita odol-lagina ateratzeko ere.
Hezur luzeak aukeratzen dira. Ohikoenak: tibiaren alde distala edo alde
proximala.
Kontuz!: ez da ziztatu behar hautsita dagoen hezurrean.
Behin bidea hartuta, zain barnekoak bezalako erabilera du.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
BESTE BIDE BATZUK
ARNASBIDEA
Arnasbideko mukosaren bidez eta biriketako epitelioetan (biriketako
ehun mota) xurgatzen dira sendagaiak, inhalatuz/arnastuz.
Zirkulaziora laster pasatzen da, xurgatze-puntua oso baskularizatua
baitago.
Sendagai gehienak (oxigenoaz gain) aerosol motako ur-soluzioak
dira.
Zailtasunak: zaila da zer dosi eman kakulatzea.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
BIDE TOPIKOA
- Sendagaia larruazalaren gainean edo
mukosetan ematen da.
Larruazalaren gaina (epidermisa) lipidoz osatuta dago, eta horrek
xurgapena zaildu egiten du. Sendagaiari suspentsio olioduna
emanez, xurgapena hobetu egiten da, eta, masajeak emanez,
gunearen irrigazioa handitu egiten da.
Normalean, alde jakin bat tratatzeko erabiltzen da, baina baita -
adibidez, partxeen kasuan- sendagaia modu geldo eta jarraituan
emateko ere (adibidez: nitroglizerinazko partxeak).
Mukosetako xurgapena (begiak, orofaringea, bagina, maskuria...).
Xurgapena azkarragoa denez, bide hori tratamendu lokaletan
erabiltzen da. Eragozpena: efektu sistematikoa sor lezake, mukosak
oso baskularizatuak egoten direlako.
2.3. SENDAGAIAK EMATEKO
BIDEAK
BIDEEN ARTEKO KONPARAZIOA
BIDEA XURGATZEA/EFEKTUA EZAUGARRIAK MUGAK/ERAGOZPENAK

IV -Sendagaia odolera -Dosia zehaztu -Arrisku handiagoa:


zuzenean. daiteke. aurkako efektuak izan
-Berehalako efektua. -Bolumen handiak. ditzake.
-Narritagarriak
diren substantziak
(lehenago
disolbatuta).
SC -Ur-soluzioa: eragin -Disolbaezinak -Bolumen handiak ez.
lasterra. diren substantziak -Substantzia narritagarriak
-Beste preparatu batzuk: bai. ez.
eragin geldoa.
IM =SC -SC baino -Koagulazioaren aurkako
bolumen tratamenduetan ez
handiagoa. (kontuz!).
VO -Faktore askoren -Erosoena, -Pazientearen laguntza.
menpe, oso aldakorra. ekonomikoa. -Bioerabilgarritasun
aldakorra.
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
ZAIN BARNEKO EMATEA
Larrialdietan, erabiliena. Hiru urrats egin behar dira:
Zain barneko bidea (kateterra jartzen da). Horren bidez,
sendagaiak eta seruma odolean sartzen dira.
Beharrezko sendagaiak prestatzen dira (batzuetan,
prestatuta egoten dira; besteetan, disolbatu egin behar
dira...).
Sendagaia kateterretik sartu:
Bolo moduan (xiringaz zuzenean, dosi puntual bat sartzeko)
Perfusio moduan (perfusio-ekipo edo bonbaz; emate geldoa eta
jarraitua)
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
Zain barneko bidea jartzea
Kateter motz batekin (Abbocath motakoa) zaina zulatu eta
sartu (garbitu eta desinfektatu ondoren).
Normalean, obturadore bat jarri. Gomendagarria hiru bideko
giltza jartzea da.
Kateterra ondo finkatu behar da, apositu eta esparatrapuz.
Gomendagarria: mantentze-seruma jartzea (sendagairik
sartzen ez denean), kateterra ez koagulatzeko; ezin bada
(edozein arrazoirengatik), suero fisiologikoko bolo txikiak
eman.
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
Perfusio-hornidura bidezko ematea
Perfusio-hornidurako atalak:
Goiko puntzoia (erabiliko den sendagaiaren/serumaren tapa
zulatzeko): esterila da bere tapari esker.
Aire-hargunea (flaskoan airea sartzea ahalbidetzen du gainerako
sisteman sartu gabe). Irazkia dauka mikroorganismoak ez sartzeko.
Tanta-ganbera (seruma tantaz tanta erortzeko ontzitxo gardena:
perfusioaren abiadura kalkulatu daiteke (tanta/minutu).
Luzagarria edo tubo distala: tantak isurtzeko ganberatik
puntziogailuraino doa.
Giltza: luzagarrian dago eta abiadura erregulatzen du.
Injekzio-aldea: perfusio-sistema batzuek daukate; sendagaia
sartzea ahalbidetzen du, sistema deskonektatu gabe.
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
Perfusioaren abiadura kalkulatzea
Perfusio-sistemek tantak edo mikrotantak kontatzea
ahalbidetzen dute.
1 mL = 1 cm = 20 tanta = 60 mikrotanta
Beraz, minutuko zenbat tanta eman behar den jakiteko:
tanta/min = Emateko bolumena (mL edo cm). Idatzi ekuazioa
hemen x 20 tanta.
Perfusio-denbora minututan

Adibidea: 500 mL 24 ordutan. Zenbat tanta/min?


500 x 20 = 10.000 10.000/1.440 = 7 tanta/min

Mikrotantekin berdin, baina 20 tanta izan ordez, 60


mikrotanta.
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
Bonba bidezko perfusioa
Xiringa-bonba (bonbak onartzen duen tamainakoa) bonban
konektatu eta luzagarriaren bidez kateterrera.
Zutikakoa, serumaren ekipoa bonban konektatzen da (oso
garrantzitsua ekipoan aire-burbuilarik ez egotea).
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
BESTE MATERIAL BATZUK
XIRINGAK
Sendagaiak prestatu eta emateko material garrantzitsua, bai bide
parenteralean, baita enteralean ere.
Tamainak (1 mL, 2 mL, 5 mL,10 mL, 20 mL, 50 mL): emango dugun
sendagai-kantitatearen arabera, bata edo bestea erabiliko dugu.
Xiringan, punta zuzena edo harizkoa (erroskaduna).
Hiru zati: konoa (orratza lotzen den gunea), zilindroa (xiringaren kanpoko
alde zilindrikoa, neurketa-eskala duena), enboloa (zilindroaren barruan
dago).
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
ORRATZAK
Sendagaiak prestatzeko eta emateko erabiltzen
dira.
Hiru zati: burua (xiringaren konora lotzen da),
kanula (metalezko zatia; luzera, diametro eta
kalibre ezberdinetakoa), alaka (bisel, kanularen
muturrean, ziztatzeko balio du).
Kalibreak:
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
NEURRIAK KOLOREA ERABILERA
KALIBREA
0,5 X 16 mm Laranja -Dermis barneko injekzioetan
25 G-26 G

0,6 X 16 mm Laranja -Larruazalpeko injekzioetan


24 G-27 G

0,8 X 25 mm Urdina, -Gihar barneko injekzioetan


19 G-23 G berdea

0,9 X 25 mm Horia -Zain barnean ziztatzeko


16 G-21 G

1 X 40 mm Arrosa, -Sendagaiak prestatzeko


14 G-16 G zuria
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
Hezur barneko orratzak: besteak baino kalibre handiagoa
izaten dute; horiek jartzeko, pistola da ohikoena.
KATETERRAK
Normalean, kateter periferikoak. Kateter zentralak ere
badira, kaba zainetaraino iristen direnak (izterrezurretik,
lepo-zainetik edo lepauztaipekotik sartzen dira). Erizainek
ere jartzen dituzte, baina drum erakoak (bide zentraletik
erabilera periferikoa dutenak; basilika edo zefalikatik
normalean, baina erradial edo kubitaletik ere bai).
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALak ETA METODOAK
2.4. SENDAGAIAK EMATEKO
MATERIALAK ETA METODOAK
ZUNDA ENTERALAK
Pazienteak ahotik ezin badu ez jan, ez irentsi Egoera
batzuetan, zunda enteralak jartzen dira.
Funtzio batzuk izaten ditu: elikatzea, sendagaiak ematea,
barruko edukia ateratzea...
LAINOZTAGAILUAK
Inhalazio moduan, aerosoletan dauden sendagaiak.
Hainbat modutakoak: kazola txiki baten modukoak,
maskararen bidez...
2.5. SENDAGAIAK
EMATERAKOAN KONTUAN
IZATEKOAK
Sendagaiak emateko prozesu osoan asepsia-arau
guztiak bete. Bide parenteraletik sartzen den guztiak
esterila izan behar du.
Sendagaien aginduak eta ezaugarriak arretaz irakurri.
Kontuz alergiekin.
2.5. SEGURTASUNA
SENDAGAIAK EMATEAN
Sendagaia ematerakoan gogoan izan BOST ARAU
hauek:
Sendagai egokia
Dosi egokia
Ordu egokia
Bide egokia
Profesionala izatea
2.5. SEGURTASUNA
SENDAGAIAK EMATEAN
Puntzioa egin aurretik, gunea garbitu, lehortu
eta antiseptikoa eman.
Emandako sendagai guztiak erregistratu.
AURKAKO ERREAKZIOAK (RAM)
Aurkako erreakzioak: sendagai bat eman
ondoren, kaltegarria den edozein erantzun
desegoki eta intentziorik gabea da.
RAM motak: A, B, C, D eta E. Soilik lehenengo biak
gertatu daitezke ospitalez kanpoko larrialdietan.
2.5. SEGURTASUNA
SENDAGAIAK EMATEAN
RAM, A motakoa:
Gehiegizko efektua ematen denean. Efektuak
dosiarekin zerikusia du.
RAM, B motakoa:
Dosiaren eta erantzunaren artean ez dago
erlaziorik; gutxitan gertatzen da. Hiru eratako
erreakzioak izaten dira:
Hipersentsibilitatea. Bigarren aldiz sendagaiarekin kontaktuan jartzean
azaltzen da, aurretik immunologikoki sentsibilizatua egon behar baita.
Idiosinkrasia. Ohikoa ez den erantzuna. Entzima baten falta edo
sendagaiaren metabolismoan anomaliaren bat egotea.
Erreakzio pseudoalergikoa edo anafilaktikoa. Lehenengo kontaktuan
gertatzen da. Histamina eta beste substantzia batzuk askatzen dira, baina
ez dira immunologikoak.
2.6. LARRIALDIETAKO
SENDAGAIAK
ZIRKULAZIO-APARATUKOAK
Azido azetilsalizilikoa
Adrenalina
Atropina
Kaptoprila
Dobutamina
Dopamina
Furosemida
Heparina sodikoa
Nitroglizerina
Noradrenalina
Propanolola
2.6. LARRIALDIETAKO
SENDAGAIAK
DIGESTIO-APARATUKOAK
Omeprazola
NERBIO-SISTEMAKOAK
Diazepama
Haloperidola
Naloxona
2.6. LARRIALDIETAKO
SENDAGAIAK
LASAIGARRIAK
Ketamina
Midazolana
Propofola

ANALGESIKOAK
Kloruro morfikoa
Metamizola
Parazetamola
SENDAGAI OROKOR BATZUK
ANALGESIKOAK: mina apaltzeko edo kentzeko.
ANESTESIKOAK: sentsibilitatea murrizteko (erlaxazio lokala
edo orokorra lor daiteke).
ANTIARRITMIKOAK: bihotzaren erritmoa normaltzeko.
ANTIAZIDOAK: urdailaren azidotasuna neutralizatzeko.
ANTIBIOTIKOAK: mikroorganismoak (bakterioak) hiltzeko edo
hazkuntza galarazteko.
ANTIEMETIKOAK: goragalearen kontrako egiteko.
ANTIHISTAMINIKOAK: alergien kontra egiteko.
ANTIINFLAMATORIOAK: hanturak jaisteko.
SENDAGAI OROKOR BATZUK
ANTIPIRETIKOAK edo ANTITERMIKOAK: sukarra jaisteko.
ANTISEPTIKOAK: mikroorganismoen hazkuntza saihesteko.
ANTITUSIGENOAK: eztula lasaitzeko edo gutxitzeko.
ASTRINGENTEAK: beherakoa gelditzeko, sabeleko heste-
hustea murrizteko.
BRONKODILATATZAILEAK: bronkioen paretak erlaxatzeko eta
arnasketa errazteko.
DIURETIKOAK: gernu-jariakina hazteko.
ESTIMULATZAILEAK: nerbio-sistemaren jarduera areagotzeko,
alerta-egoera bizkortzeko, nekea kentzeko.
ESPEKTORANTEAK: bronkioen jariakina estimulatzeko.
SENDAGAI OROKOR BATZUK
FUNGIZIDAK: onddoen hazkuntza eragozteko.
HIPNOTIKOAK: loa eragiteko.
INTSULINA: diabetea tratatzeko, pankrearen intsulinaren
ordez.
KONGESTIOA ARINTZEN DUTENAK: mukosaren
basokonstrikzioa eta jariakinen murrizketa eragiteko.
KORTIKOIDEAK: hanturaren kontra egiteko (antialergikoak eta
immunodepresoreak).
LASAIGARRIAK: nerbio-tentsioa murrizteko.
LAXANTEAK: hesteak hustea errazteko.
MUKOLITIKOAK: jariakinak fluidizatzeko, kanporatzea erraztuz.
SENDAGAI OROKOR BATZUK
NARKOTIKOAK (opiotik eratorriak dira, mina handia denean
erabiltzen dira): loa eragiteko eta mina kentzeko.

PSIKOFARMAKOAK (prozesu mentaletan, emozioetan,


jarreretan eta gogo-aldarteetan erabiltzen dira): antsiolitikoak,
antidepresiboak, antipsikotikoak.

PURGANTEAK: hesteetako jarduera estimulatzeko.

TONIKOAK: jateko gogoa pizteko.


TXERTOAK: zenbait gaixotasun prebenitzeko.

You might also like