You are on page 1of 24

URTEKO PROGRAMAZIOA

2008-2009 IKASTURTEA
Saioak Saioak GAIA Irteerak
1 1 Agurra
2 GURE GORPUTZA ZAINTZEN
Lehenengo hiruhilabetea

3 Beroketa. Ohitura onuragarriak.

IZOTZ JAUREGIA
6
4 Erresistentzia eta malgutasuna
5 Elikadura. Gorputza ezagutzen.
6 STICK JOLASAK
7 4 Kiroltasuna.
8 Talde kirolak. Teknika eta taktika.
9
10 1 AZTERKETA
11
1 4 ERRUGBIA

IRAUPEN ESKI IRTEERA

ESKI ALPINO IRTEERA


2 BOLEIBOLA
4 EUSKAL DANTZA
Bigarren hiruhilabetea

3 ACROSPORT
4
2 SASKIBALOIA PELOTA
5
6
7
8
1 AZTERKETA
9
10
11
1 2 FREESBI
2 4 BADMINTONA
Hirugarren hiruhilabetea

3 4 PATINETAN IRRISTATZEN
PATIN TXANGOA

4
5
6
7
1 AZTERKETA
8
9
10
11
SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

• Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut


gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren
ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun
egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.

o Ikastetxera oinez etorri zarenez ibiltzea behintzat bai egin


dezakezula. Beraz lan horretan oinarrituta irakasleak lan
alternatibo bat bidaliko dizu.
 Ibili eta indar eta malgutasun ariketak.

• Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz


aldatzeko.

• Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar


dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero
edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak,
mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak
ezin izango du klase praktikoa burutu.

• Gertatu daiteke euria egiten duenean kalean aritu behar izatea. Egun
horietarako arropa egokia bai eta goitik behera aldatzeko arropa ez
ahaztu.

• Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta


izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu
erabiliko dira.

• Dutxa azkarra izan behar du. Alde batetik ikasle gehiago dutxatu
behar direlako bai eta ur gehiegi gastatzea ez delako batere
ekologikoa.

• Dutxatu ondoren arropa garbia eta lehorra jarriko dugu.

• Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez


beste gauzetarako (jan, erre, eta abar ....).

• Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke


gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.
• Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.

• Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta


eramatea.

• Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.

• Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako


klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren
hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.

• Saio guztietan kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:

o Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko


gara.
o Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona
izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman
eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

• Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan


erabilitako guztia jasotzen lagunduko dugu.

• Erabilera desegokiagatik galdu edo apurtzen den materiala,


arduradunak ordaindu beharko du. Hau azalduko ez balitz talde
osoaren ardura izango da.
GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut


kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (5) lortu behar dela. Ondoren atal
ezberdinekin batez-bestekoa egingo dut.

1. JARRERA

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako jarrera baloratuko da.


Jarrera arlo ezberdinetan adierazten da:

 HIGIENEA:
o Arropa egokiarekin etorri naizen edo ez, saioa amaitzerakoan
dutxatu eta arropa aldatu dudan, ......
 PARTE HARTZEA:
o Gaixorik zauden edo normaltasunez parte hartu duzun, beste
ikasleek ez bezala ekintza egokituak egin dituzun, .....
 PUNTUALTASUNA:
o Saiora garaiz edo berandu iritsi zaren,....
 JARRERA:
o Lagun eta irakasleekin errespetuzko jarrera izan duzun edo ez,
azalpenetan adi eta isilik egon ote zaren, ....
 LANA:
o Saioan zehar lana egin duzun edo,....

Atal hauek irakasleak eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditu bai eta
ikasle bakoitzak bere autoebaluazio fitxarekin.

2. ARLO TEORIKOA

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira.


Ikasitako eduki teoriko guztiak baloratzeko Azterketa idatziak edo Lan
Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. ARLO PRAKTIKOA

Gai guztietan eduki fisikoak landuko ditugu. Batzutan teknika edo ariketa
baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta
abar....
Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa edo
froga praktikoak erabiliko ditugu.
ZER DA BADMINTONA?

Badmintona erraketa eta bolante batekin jokatzen den buruz buruko kirol
bat da (bikoteka ere jolastu daiteke).
Bolantea erraketarekin kolpatu eta sarearen gainetik, beste aldeko
zelaiaren eremuan sartzea du helburu nagusia.

Badmintona beste kirol askok bezala Ingalaterran jaio zen. Bertan


britainiar ejertzitoko ofizial batzuek, Indian ikasitako “Pooma” izeneko
jolasean oinarritu ziren kirol hau asmatzeko.
Badirudi izena, Glaucestersshire konderriko “Badminton Hause” izeneko
jauregitik datorrela. Bertan 1.873. urtean ejertzitoko ofizial batzuk, bilera
baten ondoren, kanpoan euria egiten zuela ikusita, teniseko erraketa batzuk
hartu eta xanpaina botilen kortxoak erabiliz, jauregi barruko gela batean
jolasten hasi ziren. Modu bitxi honetan, jauregiaren izena hartuko zuen,
jolas berri bati hasiera eman zioten.

1992. urteko Bartzelonako Olinpiadetan izan zen lehen aldiz, Badmintona;


kirol ofiziala.

BADMINTONERA JOLASTEKO BEHAR DITUGUN TRESNAK

Bolantea: Jolas honen elementurik adierazgarriena:


Lumadun pilota baten itxura dauka.
o Bi zati bereizten zaizkio:
 Lumak; bolante bakoitzak, 6 cm-
tako, 14-16 luma izango ditu.
 Burua; Kortxozko borobil erdia.

Erraketa: Badmintoneko erraketa; fina eta arina da.


Honen arrazoia da joko azkarra izanik, oso abiadura
handian mugitu beharra dagoela. Normalean aluminiozkoak
izaten dira, nahiz eta azken urteetan merkatuan
arinagoak diren karbono zuntzez edo grafitoz eginikoak
agertu dira.
o Erraketen dimentsioak honakoak dira:
 680 mm. luzeran.
 230 mm. zabaleran.
 100-140 gramotako pisua du.

JOKO ZELAIA
Zelaia bi zatitan, zatitzen duen sare bat du erdian. Sarea lurretik 1’55
metrotako altuerara ezarrita dago.
Zelaiaren neurriak honakoak dira:

Zelaian, bai buruz buru, bai bibitako partiduak jolasteko marrak dauzkagu.

Buruz buruko partiduetan. Bibitako partiduetan.

ERRAKETA NOLA HELDU

Erraketako sokak lurrarekiko perpendikularki jarrita


daudelarik eskuineko eskuaz kirtena helduko dugu. Hatz lodia
eta erakusleak osatzen duen angelua heldulekuaren goiko
zatian ipiniko da eta hatz guztiak kirtena inguratuko dute.
OINARRIZKO JARRERA
Jokalariak edozein desplazamendu edo mugimendu
azkarra egiteko hartzen duen posizioari deritzogu;
oinarrizko jarrera. Edozein kolpaketa ondoren beti
oinarrizko jarrera hau, bilatu behar dugu.

Hauek dira oinarrizko jarreraren ezaugarriak:

Burua aurrera begira.


Enborra aurrerantz makurtua
Belaunak erdi flexionatuak.
Hankak sorbalden parera bananduak.
Gorputzaren pisua, hanken aurrealdean ezarrita.

SAKEA
Jokoa hasten duen kolpeari deituko diogu; Sakea. Sakea egiteko oinarrizko
posizioa; eskuineko eskua (ezkertiarrak alderantziz), atzerantz luzatuko
dugu, kontrako hanka aurreratua daukagularik, eta bolantea ezkerreko
eskuarekin lumetatik hartua, eta besoa aurrerantz luzatuta. Erraketa
heltzen duen eskua aurrera mugitzen hasten den unean bolantea erortzen
uzten da eta kolpaketa emango da.

Araudiak dio; bolantea kolpatzeko momentuan, erraketaren buruak ezin


duela gerritik gora egon.
Badmintoneko partiduetan, tenisekoetan bezala, sakeak gurutzatuak izango
dira (hau da norbere zelaiko eskuinetik, beste aldeko ezkerrera edo eta
alderantziz). Eskuinetik aterako dugu gure puntuaketa bikoitia bada eta
ezkerretik bakoitia bada.

Banakako partiduetan, sake baten ondoren bolantea


marrazkian azaltzen den eremuan sartu beharko da.

Bibitako partiduetan, berriz, beste marrazki honetan


azaltzen den eremuan sartu beharko da.

OHINARRIZKO KOLPEAK

Bolantea kolpatzeko forma ezberdinak daude:


Azpiko kolpaketak: Erraketak bolantea
behealdean kolpatuko du (sakearen
antzekoa).
Goiko kolpaketa: Bolantea buru gainetik
kolpatzen da.
Alboko kolpea: Sorbaldaren altueran
kolpatzen da.

Hiru kolpe hauek bai zuzen edo eta


errebes moduan jolastu daitezke.

OHINARRIZKO IBILBIDEAK

Bolantea kolpatzen dugunean lau ibilbide ezberdin egin ditzazke:

Lob

Dejada

Drive

Errematea
JOKALARIAREN KOKAPENA ZELAIAN

Banakako jokoan:
o Jokalariak beti bilatu behar du
zelai erdian kokatzea; sake
marratik 1’5 metrotara edo.
Posizio honetatik pauso bakarra
emanez errez iritsiko bai da
kolpaketa gehienetara.

Binakako Jokoan:
o Hemen hiru aukera ezberdin erabili ditzazkegu:
 Aurrean eta atzean: Jokalari bat saretik gertu eta
bestea atzean. Normalean eraso jokalditan erabiltzen
da.
 Paraleloan: Bi jokalariak parean kokatzen dira. Kokapen
hau defentsa jokalditan erabiltzen da.
 Sistema mistoa: Aurreko bien konbinaketa bat da.
Jokoan zehar kokapena aldatu egiten dute erasoan edo
defentsan egotearen arabera. Aurrean kokatutako
jokalaria markatzen ditu aldaketak eta atzelaria egokitu
egiten da.
ERRAKETA KONPONTZEN
Badmintoneko erraketako sokak maiz puskatzen dira. Sokaren bat
puskatzen bada jakin konponketa ez dela oso zaila.

Puntu batean puskatu bada ez dugu zertan erraketa osoko soka aldatuko.
Saiatuko gera ahalik eta soka gehien errekuperatzen. Horretarako puskatu
den soka berriz tenkatuko dugu. Eta geratu zaigun hutsunean soka zati
berri bat jarri beharko da.

Soka tenkatzeko egur zilindro bat erabiliko dugu. Soka bertan kateatuz
eskuekin tira egingo dugu. Soka lotu aurretik askatu ez dadin puntzoia
erabiliko dugu soka ateratzen den zulotxoan sartuz. Puntzoia bertan eutsiz
soka aurretik tenkatuta dagoen beste soka batera lotuko dugu marrazkian
agertzen den korapiloa eginez.
Gogoratu erraketa bateko sokak tarteka
kordatu egiten direla; hau da bat azpitik
eta bestea gainetik pasa behar ditugula.

ARAUDI OROKORRA

Badmintoneko araudia luzea eta zenbait kasutan ulertzeko konplikatua gerta


daitekeenez, honako laburpena egingo degu:

Bost modalitate bereizten dira:


o Banaka edo buruz buruko neskak.
o Banaka edo buruz buruko mutilak.
o Binaka neskak.
o Binaka mutilak.
o Binaka mistoak.

Partiduak, bi set irabazten duen jokalariak irabaziko du, beraz gehienez


hiru set jolastuko dira. Set bakoitza hamabost puntutara jolasten da
mutiletan eta hamaikara nesketan.

Set batean, hamahirura edo hamalaura berdintzen badugu, lehenen iritsi


den jokalariak, aukeratu ahal izango du partidua nola hamaitu: Bi aukera
daude: Partidua hamabostean bukatu edo hemezortzira luzatzea.
Nesketan bederatzi edo hamarrera berdintzen bada erabakiko dute
hamaikan edo hamabina bukatzea.)

Tantoa sakatu duen jokalariak eskuratzen du soilik. Hau da; ateratzen


duenak, tantoa egin ezkero puntu bat gehituko dio bere markagailuari.
Baina tantoa besteak egiten badu, orduan, honek, sakea berreskuratuko du
(baina ez du puntua gehituko).
Zelaietako marrak zelaiaren zati dira; beraz marra ona da.

Bolantea sarea ukitu arren jokoa jarraitu egiten da.

Bakarkako partiduetan sake bakarra dago (ez dago “media”-rik). Bibitako


partiduetan talde bakoitzak bi sake izango ditu (Set hasierako lehenengo
tantoan izan ezik); taldekide batek txarra egiten badu bere taldekidea
izango da bigarren sakea egingo duena (honek ere txarra egitekotan,
beste ekipoak errekuperatzen du sakea).

Tantoa egoera ezberdinetan lortu daiteke:


o Bolantea kontrako zelaiko lurra ukitzen badu.
o Aurkariak; bolantea, gure zelaitik kanpo edo sarearen kontra
bidaltzen badu.
o Sake baten ondoren aurkariak bolantea ez bada eremu egokian
sartzen.
o Aurkariak bolantea bi aldiz jarraian kolpatzen badu.
o Aurkariak bolantea, bere gorputzarekin ukitzen badu.
o Aurkariak erraketarekin edo gorputzarekin sarea ukitzen badu.
o Aurkaria bolantea gorputzarekin ukitzen badu.
o Aurkariak bolantea bota eta sabaia ukitzen badu.
o Aurkariari bolantea sarean edo erraketan kateatua geratzen
bazaio.
o Sakatzerakoan jokalari bakoitza ez badago dagokion eremuan.
PATINAK AUKERATZEN
Patin bat aukeratzerakoan hiru gauza nagusi hartu behar dira kontutan:

 Eman behar diogun erabilpenaren arabera, bi patin mota ezberdindu


daitezke.
o Abiadurakoak: Bota biguna eta gurpil handia eta bigunagoak.
o Street-ekoak: Bota gogorra, gurpil txikia eta gogorragoak.

 Gurpilak: Bi aldagai hartu behar dira kontutan:


o Tamaina: Milimetrotan neurtzen dira; zenbat eta handiagoak
orduan eta azkarragoak.
o Gogortasuna: 74A-tik 93A-ra doaz; zenbaki txikiena da
bigunena.
 Gurpil gogorrak eremu lauetan erabiltzen dira. Gehiago
irauten dute eta pisu handiko pertsonek erabiltzen dute.
 Gurpil xamurrak eremu latzagoetan erabiltzen dira.
Atxikipen handiago dute.

 Arrodamenduen kalitatea: “ABEC” letrak eta zenbaki bat erabiltzen


da hauen kalitatea neurtzeko. Eta jeneralean patinaren prezioa
mugatzen dute.
o ABEC hitza jarriko ez balu seguruena arrodamenduak
kaxkarrak izango direla.
 ABEC 1 arrodamenduak gogorragoak dira, baina abiadura
txikiagoa dute.
 ABEC 3 aukera egokia izan daiteke guk emango diogun
erabilerarako.
 ABEC 5 eta ABEC 7 txapelketetan erabiltzen dira
azkarrak baina ahulak dira.

BABES TRESNAK

Patinetan ibili behar badugu derrigorrezkoak da


babes tresna hauek janztea.
 Kaskoa.
 Eskumuturra babesak.
 Ukalondoko eta Belaunetako babesak.
PATINATZE MODALITATEAK

Patinetan ibiltzeko aukera ezberdinak dauzkagu:


 “Half Pipe”: Gero eta herri gehiagotan jartzen ari dira “skate parck”
deritzanak. Gu “U” ezizenez ezagutzen ditugunak. Bertan
patinatzailea aldapan alde batetik bestera joaten da salto eta figura
ezberdinak sortuz.
 Abiadura: Patinen gaineko lasterketak dira. 300 metrotatik, patinen
gaineko Maratoiraino.
 Street: Kaleko oztopoak (eskailerak, barandak, petrilak, eta abar)
erabiltzen dute saltoak, eta bestelako akrobaziak egiteko.
 Hockey: Patinen gaineko Hockey partiduak.
 Aisialdirako: Herrian barna desplazatzeko (Lanera edo eskolara
joateko, enkargutara, eta abar), txangoak edo turismoa egiteko.

PATINAK NOLA ZAINDU

Erabilpenarekin patinak gutxieneko zainketa bat eskatzen dute:

 Gurpilak aldatu.
o Erabilerarekin gurpilak gastatu egiten dira.
Jeneralean gurpila alde batetik gastatu egiten
da. Hau gertatzerakoan komenigarria izaten da
gurpilak elkar trukatzea. Ezkerreko patinekoak
eskuinekora pasa eta alderantziz.
o Gurpilak elkar trukatzerakoan marrazkian
ikusten den moduan egin behar da.
 Arrodamenduen garbiketa.
o Erabilerarekin hautsa, lokatza eta
bestelako zikinkeriek
arrodamenduaren biraketa gaitasuna
txikitu egiten dute. Hau
gertatzerakoan arrodamenduak
desmuntatu eta trapu zahar lehor bat
edo komuneko paperekin ondo garbitu
(batzuetan disolbagailu bat erabili
behar izaten da) eta ondoren olioztatuko ditugu.
o Arrodamenduak aldatzeko jeneralean “T” forma duen
erreminta berezi bat erabiliko da. (Patinekin batera saltzen
dute).

PATINETAN IBILTZEN IKASTEN


Hauek dira patinetan ikasteko jarraitu eta menperatu beharreko oinarrizko
pausua eta ariketak:

 Oinarrizko jarrera
Jarrera honek teknika gehienak egiten baimenduko digu.
Belaunak flexionatuak egon behar dute. Grabitate zentroa gero
eta beherago gero eta orekatuagoak egongo gara. Oinak
paraleloak eta aldakan neurrira separatuak mantenduko ditugu.
Enborra zuzen eta zertxobait aurreratua. Burua tente eta
begirada aurrerantz. Besoak aurrera luzatuko ditugu.

 Lekuan geldi egoteko moduak.

o T moduan: Patin baten atzeko gurpila


beste patinaren erdiaren kontra
indarra egingo du, patinak geldirik
geratuz.

o Patinaren atzeko balazta erabiliaz.

 Erortzeko moduak.
Nahiz eta erorketak ezustean gertatzen diren komenigarria da erortzen
ikastea. Bi erorketa nagusi ikasiko ditugu:

o Aurrera: Ahal izan ezkero beti aurrerantz erortzen saiatuko


gera. Erortzera goazela ikusten dugunean makurtu egingo gera
gure grabitate zentroa jaitsiz. Belaunak flexionatu eta lurrean
ezarriko ditugu (eskerrak belaun babesei). Ondoren eskuak
lurrean ipiniko ditugu eta besoen flexio batekin kolpearen
bortizkeria motelduko dugu.
o Atzera: Atzeraka erori ezkero kolpea arriskutsuagoa izan
daiteke buruan edo bizkarrezurrean kolpatu gaitezkeelako.
Hemen ere erortzera goazela ikusten dugunean makurtu egingo
gera. Eskuak oinen parean lurrean ipiniko ditugu eta besoekin
kolpea leunduko dugu. Ondoren ipurdi gainean eseriko gera.

 Lurretik

altxatzeko moduak.
Erori ondoren berriz zutitzeko modu egokiena lau hanketan jartzea da.
Posizio honetatik oin trebea aurreratuko dugu patinen gurpil guztiak
lurrean ezarriz. Ondoren eskuak belauna gainean ezarriko ditugu eta
zutitu egingo gera atzeko patina aurrekoaren parera erakarriz.

 Oinez ibiltzea:
Leku batetik bestera mugitzeko irristaka joaten ikasi aurretik
patinen gainean “Ibiltzen” ikastea komeni zaigu. Hau da
irristaketarik gabeko pausuak ematea.
Patinak V moduan ezarriko ditugu hau da 45º bananduak. Eta oinak
altxatuz urrats txikiak emango ditugu.

 Irristaketa:
o Ahatetxo pausua: Ibiltzen ikasi ondoren irristatzen
hasiko gara. Horretarako errazena aurreko ariketaz
baliatuz bizpahiru urrats edo pausu emango ditugu
eta ondoren patinak paraleloak ipiniko ditugu
irristatzen utziaz.
o Patinatzaile pausua
Bulkada hartzeko patinak V moduan
mantenduko ditugu. Atzeko patinak
bulkada emango du aurrekoa aurrerantz
irristatzen delarik. Gorputzaren pisua
aurreko patinaren gainera pasako da eta
une hori aprobetxatuko dugu atzeko
patina aurreratzeko. Ondoren
gorputzaren pisua aurreratutako
patinera pasako da, atzeratuak bulkada berri bat
ematen duen bitartean.

 Biraketak
Gure norabidea aldatu nahi badugu
biratzeko edo traban dagoen norbait edo
zerbait ekiditeko, beharrezkoa izango da
biratzen jakitea.

o A moduan
A jarreran ipiniko gara. Enborra
kurbaren barnealdera etzanez,
gorputzaren zama barne aldeko
patinean jarriko dugu. Jarrera hau
errazteko kanpo aldeko besoa
barne aldeko belaunaren gainean
ipiniko dugu.

o Paraleloan
Artazi jarrera jarriko gera.
Kurbaren barnealdeko patina
aurreratua dugu. Gorputzaren zama barnealdeko patinean ipiniko
dugu. Gorputza kurbaren
barnealdera etzango da.
 Balaztatzeko moduak
Balaztatzeko modu ezberdinak dauzkagu. Komenigarria da nagusienak
menperatzea:

o Atzeko balaztarekin.
Modurik errazenetakoa da patinak dakarren balaztak
erabiltzea. Daukan eragozpena da hau erabilpenarekin
gastatu eta aldatu beharra izaten dela. Oinak artazi
jarrera hartuko dute, hau da balazta duen patinak
bestearekiko aurreratua. Atzeko belauna flexionatu eta
aurreko hanka luzatu. Patineko aurreko gurpilak altxa
egingo ditugu, atzeko gurpila lurrean mantenduz. Balazta
lurra ukitzerakoan patina abiadura galtzen joango da.
Balazten gainean presio gehiago eginez gero eta
azkarrago mantsotuko gera.

o T edo arrastelu moduan


Gorputzaren pisua aurreko patin gainean ezarriko
dugu, belauna ondo flexionatua daukagularik.
Atzeko hanka luzatu eta patina trabeska lurrean
arrastaka eramango dugu. Gurpilaren barne
ertzekin balaztatzen da. Hasieran normala izaten
da balazta mota hau biraketa batean amaitzea.
Hori ekiditeko saiatu balaztatzen duen patinaren
aldeko sorbalda ez atzera irekitzen.

o Biraketa moduko balazta.


Balaztatzeko modu hau biraketa itxi bat egitean datza . Honen
bidez geratu egingo gera. Komenigarria da grabitate zentroa ondo
jaistea. Horretarako ondo makurtuko gera. Ondoren oinak artazi
moduan ipiniko ditugu.
Balaztatzeko, atzeko patina
atzerantz ireki egingo ditugu;
patinaren punta altxatuz eta
orpoaren gainean biratuz.
Indar zentrifugoa ekiditeko
gorputza biraketaren erdi
alderantz inklinatuko dugu.
 Bestelako irristaketak:
Oinarrizko irristaketetaz aparte
baditugu irristatzeko beste modu batzuk:

o Limoia.
Patinak kanpoaldera bananduz eta
ondoren elkartuz; ireki eta itxiz
patinak altxa gabe (lurrean limoi
baten irudia eginez), bulkada
emateko beste modu bat da.

o S irristaketa.
Patinak paraleloan eta lurretik
altxa gabe, gerri kolpe baten bidez
lurrean S-ak irudikatuko ditugu.
Erritmoz egin ezkero abiadura
hartzeko erabili daiteke.

o Atzerantz.
Aurrerantz ibiltzen ikasi ondoren
atzera patinatzen frogatu
beharko genuke. Atzeraka
patinatzeko, aurrerako teknika
berdinak erabiliko ditugu. Begirada
bizkar gainetik atzerantz
mantenduz.

 Aurreko irristaketatik atzera pasatzeko.


Modu desberdin asko daude aurreranzko irristaketatik atzeranzkora
pasatzeko; agian errazena, oinak paralelo izanda behatz puntetan jarri
eta aurreko gurpila euste puntutzat harturik norabide aldaketa azkar
bat egitea litzake.
o Abiadurako biraketa pausu gurutzatua
Patinak artazi jarreran eramango ditugu. Kurbaren barnealdeko
patina da urreratua dagoena. Atzeko patina altxatuz aurrealdera
eramango dugu. Biratzen goazen heinean patinak bata besteari
aurre artzen joango zaio, pausuak gurutzatuz. Pausu bakoitzean
bulkada berri bat emango dugu abiadura handituz.


Oztopo
bat gainditzeko.
Gure bidean edozein oztopo aurkitu ezkero; adar bat, putzu bat, espaloi
bat, eta abar. Zuzenena gainetik pasatzea litzake. Bi modu dauzkagu hau
burutzeko:

o Urrats luze bat emanda.


Patinatzen goazelarik oztopora iristerakoan honen gainetik
lehengo aurreko gurpila pasako dugu eta ondoren atzekoa.
Oztopoaren eta
abiaduraren arabera
pausua saltoa
bihurtu daiteke.

o Salto baten bidez.


Abiada hartuta bi oinak paralelo dauzkagularik, belaunak ondo
makurtu eta bulkada hartuko dugu oztopoaren gainetik salto
eginez. Besoekin
lagundu gaitzake.
Erortzerakoan belaunak ondo flexionatu eta gorputzaren pisua
aurrerantz eraman.

You might also like