Zinpeko Itzultzaileak

You might also like

You are on page 1of 1

2012-09-13

Zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioak lortzeko probetarako deialdia


Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu horren xedea da zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko. Dekretuaren 4. artikuluan adierazitakoaren arabera, une bakoitzean hizkuntzapolitikan eskuduna den organoak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) gutxienez hiru urtez behin egingo dute probetarako deialdi bateratua. Hori horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak bi ebazpen bideratu ditu: bata euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako eta bestea euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioak lortzeko probetarako deialdia egiteko. Biak ala biak, atzo, irailaren 12an argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Deialdi batean nahiz bestean eskabideak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik egutegiko hamar (10) eguneko epean aurkeztu behar dira.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

You might also like