You are on page 1of 3

1.1.5.

Amaierako erronka: Hemen dituzu herritarrok administrazioan,


poliziarekin harremanetan eta auzitegietan ditugun hizkuntza-eskubideen
inguruko hainbat baieztapen. Zein dira zuzenak? Zein ez dira zuzenak

ADMINISTRAZIOAN EGIA/GEZURRA
Ahozko komunikazioa herritarrekin: Herritar Egia
bat administrazioko langileei zuzentzen bazaie,
langileek ezingo diote eskatu hizkuntza batean
edo bestean jarduteko
Komunikazio idatzia herritarrekin: Herritarrek Egia, lehen zatia.
hala eskatu dutenean, euskara hutsez Baina ez amaierako
helaraziko zaizkie komunikazio idatziak; baieztapena:
bestela, ele bietan eta euskaraz aritzeko “euskara hautatzeko
gonbita egingo zaio aukera emango
zaio”.
Tramitazio elektronikoak: Tramitazio Egia
elektronikoetan herritarrak aukeratutako
hizkuntza erabiliko du administrazioak.
Tramitazioaren azken komunikazioa testu
estandarizatua denean, ele bietan jasotzeko
aukera emango da.
Erakunde arteko komunikazioa: Erakunde bat Egia
(edo erakunde horretako langile bat) beste
erakunde bati euskaraz zuzentzen zaionean
konpromisoa hartuko da euskaraz jarraitzeko
Idazkuntza elebiduna: Testu bat ele bietan Egia (ia guztiz).
moldatu behar denean, langileak berak egin Langileek laguntza
beharko du lan hori, itzulpen-zerbitzura jo emango diote elkarri.
gabe. Hala ere, langileak beharra izanez gero,
sortutako testua gainbegiratu eta zuzentzeko
laguntza izan dezake.
Argitalpenak: Administrazioak egindako Egia.
eskuliburuak, hizkuntzari buruzko materialak Baina hizkuntza
eta administrazio-materialak, bi hizkuntzetan bakar batean

Beñat Doxandabaratz / Joseba Ezeiza 2022/23


sortuko dira erabiltzekoak
direnean ez;
adibidez, euskaraz
ondo idazteko liburu
bat.

POLIZIAREKIN HARREMANETAN
Ahozko komunikazioa: Herritarrak ertzainei, Egia
udaltzainei edo bestelako poliziei euskaraz
egin diezaieke, eta eurengandik erantzuna
euskaraz jasotzeko eskubidea dauka
Komunikazio idatzia: Euskal Autonomia Egia
Erkidegoan eta Nafarroako eremu
euskaldunean herritarrek eskubidea dute
Ertzaintzak, Polizia Nazionalak edo beste
segurtasun indar batzuek idatziz emandakoak
euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko, non eta
aurrez hizkuntza ofizialetako batean bakarrik
jaso nahi dituztela adierazi ez badute
Atxilotzeak: poliziako kideek atxilotzen Egia
dituzten pertsonen eta bere zainpean
dituztenen bizia eta gorputz-osotasuna zaindu
behar dituzte, eta beraien ohore eta
duintasuna eta legez dagozkien eskubideak
errespetatu. Bai hizkuntza eskubideak ere,
besteak beste.
Hizkuntza-diskriminazioa, oro har: Euskal Egia. Hala ere, EAEko
Autonomia Erkidegoan, Poliziaren Legeak legearen 2009ko
berak jasotzen ditu, hutsegiteen astunaren testuan zehaztu zen
maila zehazteko irizpideen artean, hizkuntza- “diskriminatzailetzat”
auziengatik herritarrei kalteak eragitea, joko zela
herritarrekiko begirunerik eza, hizkuntzagatik
Administrazioaren eta Polizia Zerbitzuen itxura herritarrei emandako

Beñat Doxandabaratz / Joseba Ezeiza 2022/23


lardaskatzea eta, oro har, herritarren tratu desegokia
segurtasuna baldintzatzea. Nafarroako Foru
Erkidegoak, bere aldetik, Poliziari buruzko Foru
legean jaso du hizkuntzarengatik
diskriminatzeko debekua.

AUZITEGIETAN
Ahozko jarduketa, oro har: Justizia Egia
Administrazioaren zerbitzu publikoarekiko
harremanetan, erabiltzaileek hizkuntza ofizial biak
erabiltzeko eskubidea daukate, eta ezin izango zaie
inolako itzulpenik eskatu.
Dokumentu idatziak: Herritarrek eskubidea daukate Egia
dokumentazio guztia EAEko edozein hizkuntza
ofizialetan aurkezteko epaitegi eta auzitegietan.
Euskaraz aurkeztutako dokumentazioa balio osokoa
izango da, hau da, gaztelaniara itzuli beharrik gabe,
balio eta eraginkortasun osoa izango du.
Prozedura judizialean eta epaiketetan: euskara Egia
erabil daiteke, ahoz zein idatziz, euskara ofiziala den
lurralde guztietako epaitegietan eta auzitegietan,
hau da, EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan.
Prozedura edo izapidetze judizialen bat bideratzen
denean, lagun zehatz bati dagokion dokumentazioa,
berak eskatzen duen hizkuntza ofizialean bidaliko da.
Hizkuntza-diskriminazioa, oro har: Zerbitzu Egia
publikoak eskaintzen dituzten erakundeek eta Euskal
Autonomia Erkidegoan diharduten administrazioen
menpeko lagunek, ezin izango dute epaitegi eta
auzitegien aurrean oztopatu euskararen erabilera, ez
dutela ezagutzen argudiatuta.

Beñat Doxandabaratz / Joseba Ezeiza 2022/23

You might also like