You are on page 1of 6

SOZIOLINGUISTIKA (Dánae, Iratxe, Kaiet, Aieko) 3B

Soziolinguistika hizkuntzak jendartean eta gizartean dituen arazoez


arduratzen den zientzia da.

Euskal Herrian Soziolinguistika zientzia gisa 1980ko hamarkadan


zabaldu zen, orduan eman ziren euskararen gizarte-gertaeraren
inguruan, kontzeptuzko funtsaz eta oinarri enpirikoaz hornitutako
jakintza-corpus bat eratzeko lehenengo saiakera serioak. Euskararen
egoera zehatz deskribatzeko eta haren etorkizuna antolatzeko
asmoarekin ez ezik, haren gizarte-funtzioen, esku hartzen duen kultura
eta gizarte-prozesuen azterketaren ikuspegitik ere.
Guk erreportaje honetan soziolinguistikan erabiltzen diren kontzeptu
garrantzitsuenak azalduko ditugu, adibide bana emanez.Horrez gain
SOZIOLINGUISTIKA KONTZEPTUAK

HIZKUNTZA TXIKIA-GUTXITUA: Hiztun gutxi dituen hizkuntza. Hiztun


kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza.
(Euskara, Katalana…)

HIZKUNTZA HANDIA-NAGUSIA: Hiztun asko dituen hizkuntza.


(Ingelesa, Txinera…)

HIZKUNTZA TRANSMISIOA: Komunitate bateko hiztunek seme-alabei


euren hizkuntza irakastea,horren bitartez historia bat,antolaketa sozial
bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.
(Nire gurasoak gaztelaniaz hitz egiten dute eta niri hizkuntza hori
transmititu didate...)

HIZKUNTZA KOMUNITATEA: Lehen hizkuntza bera duten edo


hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.

AMA HIZKUNTZA: Lehen hizkuntza,haurrak etxean gurasoengandik


ikasitako lehen hezkuntza,haurtzaroan lehenbizi ikasitako hezkuntza,
gero erabiltzen jarraitzen dena.
(Euskal herrian jaio bazara euskara)

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat


egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara
edatzeko prozesua.
(Oskarrek egiten duena eskolan euskara bultzatzeko: euskara
batzordea...)

HIZKUNTZA FUNTZIONALA: Eremu eta funtzio formal nahiz


informaletan erabiltzen den hizkuntza.
(Euskara, Gaztelania…)

DIGLOSIA: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-


aldearen arteko mendekotasun egoera. Hizkuntza edo aldaera horiek
funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (
administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako
(Familia, Lagunen artean...)

ELEBIDUNA: Bi hizkuntza jakin eta erabiltzen dituen hiztun edo giza


taldea.
(Bi hizkuntza hitz egiten dituztenak, adibidez guk, euskara eta
gaztelania…)

ESTATUS EDO EGOERA: Egitura sozial jakin batean,pertsona edo


hizkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa.(etxe batean
hizkuntza bat soilik hitz egitea baina gero etxetik kanpo beste hizkuntza
bat...)

ERABILERA EREMUA: Hizkuntza erabiltzen den esparru eta une


guztien multzoa. Kontuan hartzen da nork, nori, eta noren aurrean
erabiltzen den, zeri buruz eta zein egoeratan, nola, zein asmorekin, eta
abar.

HIZKUNTZA UKIPENA: Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago


hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa.
(Euskañola, euskara eta gaztelania...)

HIZKUNTZA OFIZIALA: Estatus ofiziala duen hizkuntza. Ofizialtasunak


hizkuntza hori erabiltzeko hainbat eskubide aitortzen die herritarrei.
(Frantzia frantsesez, Txinan, txineraz…)

HIZKUNTZA ORDEZKAPENA: Hizkuntza batek beste hizkuntza baten


erabilera-eremuak eta funtzioak irabaziz joaten gertatzen den prozesua.
Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko
hizkuntza desagertu ere egin daiteke.
(Euskal Herriko familia eta lurralde batzuetan gertatu dena, frantsesak
edo gaztelaniak euskara ordezkatu...)
HIZKUNTZEK JASATEN DITUZTEN MEHATXUAK

Eragile politikoak dira hainbat erkidegotan hizkuntzak galdu izanaren


arrazoi nagusia. Historikoki, bi arrazoi izan dira hizkuntz aniztasunari
gehien eragin diotenak, mundu “berriaren” kolonizazioa, bai Amerikan
eta Afrikan,prestigiozko egoeretan Europako hizkuntzak hasi ziren
erabiltzen, irakaskuntza sisteman, administrazio publikoetan,erlijioan
eta, geroago, komunikabideetan.
Europarrek lurralde berriak okupatzean, hizkuntz kolonizazioa gertatu
zen.
Bestetik, Europa estatuak eta nazionalismoa sortzearen ondorioz,
berehala hedatu zen “estatu bat, hizkuntza bat”.

ERAGILE DEMOGRAFIKOAK

Hizkuntza batek hiztun asko izateak ez du bermatzen hizkuntza horrek


bizirik iraungo duenik.
Familiari dagokionez, aipagarria da bikote mistoen eragina. Oso ohikoa
da belaunaldi berriari transmititzen zaion hizkuntza estatus sozial eta
ekonomiko jasoenekoa izatea, hizkuntza ahulenaren kaltetan. Maiz
aipatutako beste arrazoi batzuk migrazio-mugimenduak dira, krisi
ekonomikoek, gerrek edota arrazoi politiko edo erlijiosoek eragin ohi
dituztenak.

ERAGILE EKONOMIKOA ETA SOZIALAK

Arrazoi ekonomikoa eta sozialek eraginda,hiztunek bere hizkuntza alde


batera uzten dute, eta haiek egiten dute hizkuntza nagusia, bizitza
hobea lortzeko asmoz. Mendekotasun ekonomikoa, prestigio sozialik
eza eta onura instrumentalak direla eta, komunitateko/erkidegoko kideek
beren hizkuntza eta kultura baliogabeak direla uste dute. Boteretsuaren
hizkuntza hitz eginez eta horren bizimodua eginez, aukera hobeak
izango dituztela uste dute.

HONDAMEN NATURALAK ETA ERAGINDAKOAK


Hizkuntza asko daude egoera larrian, ez soilik hizkuntza galtzen ari
delako, baita komunitate osoak desagertzen ari direlako.

ONDORIOAK

Beraz, aurretik esandako guztiaren ondorioz, gure esku dago hizkuntza


bat ez galtzea eta babestea.

You might also like