You are on page 1of 16

4

DOSSIERRA
Soziolinguistika
aldizkaria

Migrazio erdalduna herri


euskaldunetan: euskararekin eraiki
duten harremana ulertzeko gakoak
Enara Eizagirre Arandia
Antropologoa
enaraeizagirre@gmail.com
Edurne Urrestarazu Garcia
Antropologoa
edurne.urrestarazu@gmail.com
Sarrera-data: 2021/3/25 – Onartze-data: 2021/05/31

Laburpena. UEMAko Iñaki Arregi bekari (2019) esker egindako lanaren ideia nagusiak jasotzen dira
artikulu honetan. Azken hamabost urteetan udalerri euskaldunetara bizitzera etorri diren herritarrak
aztertu dira ikerketan. Zehazki, jatorriz Euskal Herriz kanpoko herritar erdaldunak izan dira hizpide,
eta euskararekin sortu duten harremanean arakatu da, bertan eragiten duten faktoreak eta sortu diren
lotura motak. Faktore sozialek eta bizitza proiektuaren ezaugarriek garrantzia berezia dutela ikusi da,
eta horren araberako tipologia bat proposatzen da euskararekin duten lotura ulertzeko. • Hitz gakoak:
migrazioa, erdaldunak, euskara, udalerri euskaldunak, arnasguneak, ikerketa kualitatiboa.

Abstract. This paper outlines the main ideas in the work done thanks to the Iñaki Arregi de UEMA
grant (2019). The study analysed the population that has come to live in Basque-speaking municipalities
in the last fifteen years. Specifically, it considered Spanish-speaking citizens of non-Basque origin, and
explored the relationship they have built up with Basque, the factors influencing this and the kind of
links forged. It was seen that social factors and the features of their life plan are of special importance,
and proposes a classification according to this, to understand their relationship with Basque. • Key
words: migration, Spanish-speakers, Basque, Basque-speaking municipalities, arnasguneak, qualitative
research

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 87
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

UEMAk 2019an antolatutako Iñaki Arregi bekari esker burutu dugu


Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta 2005az geroztik
iritziak ikerketa Enara Eizagirre Arandiak, Ekhi Zubiria Etxeberriak, eta udalerri
Edurne Urrestarazu Garciak. Ikerketa 2019ko urrian hasi eta 2020ko uz- euskaldunetara
iritsitako etorkin
tailean amaitu zen. 2005az geroztik udalerri euskaldunetara iritsitako
erdaldunen
etorkin erdaldunen bizipenak eta harremanak aztertu ditugu, bizi diren bizipenak eta
herriarekiko eta hizkuntzekiko, batez ere, euskararekiko harremanak. harremanak
Etorkin hauek Euskal Herriz kanpotik etorri dira eta egun bizi diren aztertu ditugu,
udalerri euskaldunetan dituzten bizipenei, iritziei eta sortutako harre- bizi diren
manei buruz galdetu diegu, euskararekin zerikusia duten kontakizune- herriarekiko eta
hizkuntzekiko,
tan zentratuta bereziki.
batez ere,
euskararekiko
harremanak.
1. Kokapena: udalerri euskaldunak,
arnasguneak eta migrazioak
y
Ikerketa honetan bi gai gurutzatu dira: batetik, udalerri euskaldun eta
arnasguneak deritzen fenomenoak; eta, bestetik, Euskal Herriz kanpoko
migrazioa. Bi gaiak ulertzeko kokapen teoriko bat egingo dugu lehe-
nengo.

Udalerri euskaldunak eta arnasguneak

Udalerri euskaldunak, UEMAk erabiltzen duen irizpidearen arabera,


euskararen indizea % 70etik gorakoa dutenei deitzen zaie. Euskararen
indizea honela zehazten da: udalerri horretako biztanleen artean dau-
den euskaldun guztien ehunekoa eta ia-euskaldunen ehunekoaren erdia
batuta (Iurrebaso 2015: 5). Hortaz, udalerri euskaldun bat definitzerako
garaian euskararen ezagutzari erreparatzen zaio. Arnasguneak, aldiz,
kontzeptu zehatzago bat definitzen du. Mikel Zalbidek Euskal Herri-
ko testuinguruan kokatuta xeheki landu duen fenomeno honen kasuan
(Zalbide 2019), euskararen erabileran jartzen da arreta eta ez ezagutzan.
Irizpide bat baino gehiago proposatu dira arnasguneak identifikatzeko:

1) Iñaki Iurrebasok etxeko erabilera kontuan hartzea proposatu du:


udalerri bat arnasgunea izango da euskararen erabilera etxean %
60tik gorakoa denean (euskaraz hitz egiten dutenak eta bietara
hitz egiten dutenen erdiak kontuan hartuta).
2) UEMAk, berriz, kaleko euskararen erabilerari erreparatzen dio:
arnasguneak dira euskararen ezagutza % 80tik gora izanik kaleko
erabilera % 70etik gora dutenak.

88 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

Arnasguneen bi proposamenak UEMAko udalerrietan aplikatuta lor-


Herri hauetan tzen den emaitzan ez dago desberdintasun handirik. Bata edo bestea
euskaraz jardutea erabili, arnasguneak izango liratekeen herriak berak dira 5 udalerriren
da ohikoa. Euskal kasua kenduta. Hau da, badirudi nahiko lotuta daudela etxeko eta kale-
kontzentrazio
ko erabileraren joerak: bata zenbat eta altuagoa izan, orduan eta altua-
demografiko
handia duten goa da bestea. Hala erakusten du hurrengo grafikoak:
eremuak dira,
euskararen 1. grafikoa: UEMAko udalerriak euskararen etxeko eta kaleko erabileraren
ezagutza eta, batez arabera
ere, erabilera oso
altuko guneak.
Eguneroko
mintzajardunean
euskarak
nagusitasuna
du eta belaunez
belaun euskararen
transmisioa
bermatuta dago.

Iturria: guk landutakoa. Datuak hemendik hartu dira: Eustat Biztanleriaren eta Etxebi-
zitzen Zentsuak (2016), Etxarriko inkesta soziolinguistikoa (2017), Euskararen egungo
egoera Bortzirietan (2017), NASTAT Biztanleriaren Zentsua (2001, 2011). Soziolinguis-
tika Klusterra, Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketak, UEMA eta Tolosaldeako udale-
rriak (2017). Puntu grisek adierazten dituzte ikerketarako aukeratutako herriak.

Zalbidek (2020) landutako “eguneroko mintzamolde arrunta” euska-


raz delako dira, hain zuzen, adierazgarriak arnasguneak. Alegia, herri
hauetan euskaraz jardutea da ohikoa. Euskal kontzentrazio demografi-
ko handia duten eremuak dira, euskararen ezagutza eta, batez ere, era-
bilera oso altuko guneak. Eguneroko mintzajardunean euskarak nagusi-
tasuna du eta belaunez belaun euskararen transmisioa bermatuta dago.
Pentsa litekeenez, ez da oso fenomeno hedatua arnasguneena, eta are
gutxiago bertan bizi diren iritsi berriena. Baina euskaraz hausnartzeko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 89
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

aukera interesgarria eskaintzen dute. Ingurune horietan bizi dira, hor-


taz, ikerketa honetarako elkarrizketatu ditugun erdaldunak. Arnasguneetan,
migrazioaren
Migrazioak fenomenoa
zerbait
esanguratsua
Ez dago nazioarteko legedian onartutako “migratzaile” terminoaren bihurtzen ari da
definiziorik, Nazioarteko Migrazioen Erakundearen arabera. Erakunde azken urteetan,
horrek, aipatutako terminoarekin, denbora baterako edo behin betiko eta gainera
bere ohiko bizilekutik kanpora joaten den pertsonari egiten dio erre- Euskal Herriko
ferentzia; herrialde beraren baitan mugitu daiteke edota nazioarteko beste testuinguru
batzuetan
muga bat igaro dezake, eta arrazoiak hainbat izan daitezke (IOM 2019:
baino abiadura
132). handiagoan.

Mende berriarekin batera, Euskal Herrira datorren migrazioaren ezau-


garriak aldatu egin dira: Euskal Herriko barne migrazioez gain, mundu
mailatik etortzen dira pertsonak, eta ez Espainiatik soilik. INEko da-
tuen arabera, 2016an Hego Euskal Herrian, biztanleen % 9,7 Espainiako
Estatutik kanpo jaioa zen eta beste % 18,7 gaur egun bizi den autono-
mia erkidegotik kanpo. Udalerri euskaldun eta, bereziki, arnasguneeta-
ko migrazioaren fenomenoa, kopuru absolutuetan erreparatuta, ez da
oso esanguratsua; hain justu, arnasguneen beraien garrantzia ez dela-
ko adierazgarria kuantitatiboki, kualitatiboki baizik (Zalbide 2019:60).
Hala ere, zonalde horien baitan begiratuta, migrazioaren fenomenoa
zerbait esanguratsua bihurtzen ari da azken urteetan, eta gainera Euskal
Herriko beste testuinguru batzuetan baino abiadura handiagoan. Joera
hori erakusten digute azken urteetako datuek:

1. Taula. Biztanleriaren banaketa zonalde motaren eta jatorriaren arabera, %.


Bilakaera, 1996-2016

Erkidegoan jaioak Estatuan jaioak Estatutik kanpo jaioak

1996 2016 1996 2016 1996 2016

Hego Euskal Herria 73,4 71,6 25,4 18,7 1,2 9,7

Udalerri euskaldunak 86,5 82,7 12,9 9,9 0,6 7,5

Arnasguneak 90,5 86,4 8,9 6,1 0,7 7,5

Iturria: INE, 1996 eta 2016.

90 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

Migrazioen fenomenoari dagokionez, udalerri euskaldunen eta arnas-


Udalerri guneen kasuan estandarizazio prozesu bat gertatzen ari dela ikus deza-
euskaldunen kegu, eta aldaketa esanguratsuak ekarriko dituen fenomeno bat izango
eta, bereziki, dela pentsa daiteke. Era berean, orain arte egin diren hainbat ikerketek
arnasguneen
dagoeneko aipatu dute migrazioaren gaia kontuan izatea garrantzitsua
garapenerako
garrantzitsua dela eta izango dela aurrerantzean euskara bizi den zonaldeetan (Albi-
da euskaldunek zu; Lizaso 2016; Zalbide 2019).
euskararen
inguruan Ikerketa honetan ez ditugu etorkin guztiak kontuan hartu. Gure begira-
dituzten jarrerak da etorkin erdaldunengana zuzendu dugu, hau da, euskaraz komuni-
eta praktikak
katzeko gaitasunik ez duten pertsonengana, ez hitz egin eta ezta ulertu
aztertzea eta
aktibatzea, ere. Edozein modutan, garbi izan behar da atzerritik etorritako guztiak
baina baita iritsi ez direla erdaldunak, euskara ikasi dutenak ere badirelako, eta erdaldu-
berriak diren nak diren guztiak ez direla atzerritik etorriak. Eustaten 2016ko datuei
erdaldunen erreparatuta, ikusten da EAEko erdaldunen erdia pasatxo zirela Hego
ikuspuntuan Euskal Herritik kanpo jaioak (% 53,1), udalerri euskaldunetan bi heren
arakatzea ere.
ziren (% 67,1) eta arnasguneetan hiru laurden (% 76,4). Beraz, zonalde
euskaldunetako erdaldunez hitz egiterakoan, interesgarria da migra-
zioaren fenomenoa kontuan hartzea. Udalerri euskaldunen eta, berezi-
ki, arnasguneen garapenerako garrantzitsua da euskaldunek euskara-
ren inguruan dituzten jarrerak eta praktikak aztertzea eta aktibatzea,
baina baita iritsi berriak diren erdaldunen ikuspuntuan arakatzea ere.

2. Ikergaia, helburuak eta hipotesiak


y
Gure ikerketaren helburua izan da aztertzea udalerri euskaldunetara
2005az geroztik iritsi diren jatorriz Euskal Herritik kanpoko herritar er-
daldunek zer-nolako harremana, bizipenak eta iritziak dituzten euska-
rarekiko eta bizi diren herriarekiko. Helburu nagusi horren baitan, hiru
helburu zehatz landu dira:

1) Pertsona horien migrazio prozesua aztertzea gaur egun bizileku


duten herrian kokatu arte eta egungo beren errealitate soziala
ezagutzea: dituzten harreman-sareak herrian eta herritik kanpo,
egoera sozioekonomikoa eta lan-arlokoa, eta nolako eguneroko-
tasuna duten.
2) Zein hizkuntzekin duten harremana ikertzea: eguneroko bizitzan
erabiltzen dituzten hizkuntzak, xede-taldearen edo espazioaren
arabera egiten dituzten aldaketak, eta hizkuntzekin lotuta dituz-
ten beharrak eta iritziak.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 91
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

3) Zehazki euskararekin duten harremana aztertzea: beren bizitzan


duen lekua eta eragina, euskararen inguruan izan dituzten bizi- Migrazio-proze-
penak, beharrak eta sortu duten iruditeria. suan izandako
bizipenek,
herrian jasotako
Horrez gain, bi hipotesi nagusi finkatu dira eta horien arabera diseinatu
harrerak eta
da landa lana: sortu duten
sareak eragina
1) Migrazio-prozesuan izandako bizipenek, herrian jasotako harre- izango du aurrera
rak eta sortu duten sareak eragina izango du aurrera begira dituz- begira dituzten
ten aurreikuspenetan eta baita euskara hizkuntzara gerturatzeko aurreikuspenetan
eta baita euskara
izan dezaketen interesean ere.
hizkuntzara
2) Profil soziolinguistikoari dagokionez, gaur egun bizi diren herri- gerturatzeko
ra iritsi aurretik gaztelania jakiteak edo ez jakiteak eragina izan izan dezaketen
dezake norbanakoen bizitza-esperientzietan eta ibilbideetan. interesean ere.
Izan ere, gaztelania menperatzen ez duten pertsonen kasuan, ko-
munikazio-kanal eraginkorrak eraikitzeko hizkuntzarik ez dute
eskura. Egoera desberdina da gaztelaniaz badakiten pertsonen
kasuan, harrera gizarteko kideek ulertzen duten hizkuntza bat
badakitelako.

Segidan zehazten dira metodologia ohar batzuk eta azterketan aterata-


ko emaitza nagusiak, ikerketako oinarrizko galderari erantzuten saia-
tuz: nola eraikitzen dute iritsi berri diren erdaldunek euskararekiko ha-
rremana, zein jarrera nagusi daude eta zeren arabera egituratzen dira?

3. Erabilitako metodologia
y
Ikerketa kualitatiboa egin da, elkarrizketa sakon eta behaketa bidezkoa.
Denera 23 pertsona elkarrizketatu ditugu, horietatik lau gai honetan
adituak direnak ikerketaren oinarri teorikoarekin laguntzeko (Belen
Uranga Arakistain, Esti Amorrortu Gomez, Iñaki Iurrebaso Biteri eta
Mikel Zalbide Elustondo), eta bestetik, 19 herritar.

Lagina

Lana UEMAko udalerrietan egin da. Herrien aukeraketa hiru aldagai


hauen baitan egin zen: 1) lurraldea, 2) Euskal Herriz kanpoko migra-
zioaren kopurua, eta 3) udalerriko biztanleen euskararen gaitasun eta
erabilera. Hamahiru herriak ondorengoak dira: Gipuzkoan Azpeitia,
Berastegi, Ikaztegieta, Mutriku, Oñati eta Orio; Bizkaian Dima, Lekeitio,

92 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

Muxika eta Ondarroa; eta Nafarroan Baztan, Etxarri Aranatz eta Igantzi.
Elkarrizketa Guztiak dira euskararen ezagutza eta erabilera altukoak, eta horietako
erdi-egituratuak 9 dira arnasguneak.
egin dira, gai
ezberdinen
Elkarrizketatu diren hemeretzi iritsi berrien kontaktuak, batik bat,
inguruan:
biografia UEMAk emandako erreferentziazko teknikarien bidez lortu ziren, eta
eta migrazio beste batzuk ikertzaileon harremanei esker. Ohar modura esan, beraz,
prozesua, herrian sareak dituzten pertsonekin burutu dela ikerketa, eta, ondorioz,
herrian daukaten harremanik ez dutenak lanetik kanpo geratu direla. Elkarrizketarako
harreman herritarrak lortzeko, interesgarriak izan zitezkeen erdaldunen profilak
sarea ... euren
atera genituen udalerri bakoitzeko, bizi diren herriko etorkinen komu-
hizkuntzen
inguruko balioak nitate esanguratsuak kontuan hartuta. Gainera, beraien jatorrizko he-
eta euskararekin rrialdean hizkuntza ofiziala gaztelania izateari edo ez izateari garrantzia
daukaten eman diogu, iritsitakoan hizkuntza hori jakin edo ez gerta daitezkeen
harremana, aldeak ikusteko.
besteak beste.
Honela banatzen dira elkarrizketatuak jatorriari dagokionez: 8 Ertame-
rikan jaioak dira, 3 Hegoamerikan, 4 Afrikan, 2 Asian eta 2 Europan.
Iritsi aurretik zuten gaztelania ezagutzari erreparatuta, 15 pertsonek ba-
zekiten iristerako, eta beste lauak herrira iritsi ondoren hasi ziren ikas-
ten. Elkarrizketatu ziren garaian, bost pertsonek 30 urte baino gutxiago
zituzten, hiru 30-40 urte bitartean zeuden, zazpik 40-45 urte bitarte zi-
tuzten eta lauk 49-54 urte bitarte. Edozein kasutan, iritsi zirenean denek
18 urte baino gehiago zituzten.

Erabilitako teknikak eta jorratutako gaiak

Erabili den teknika nagusia banakako elkarrizketa sakona izan da. Kasu
gutxi batzuetan, elkarrizketatu nagusiarekin batera bere gertuko ha-
rreman-sareko kideak ere egon dira solasaldian (herrialde beretik eto-
rritako lagunak edota bikotekidea). Elkarrizketa erdi-egituratuak egin
dira, sei gai blokeren inguruan antolatuta: biografia eta migrazio pro-
zesua, herrian daukaten harreman sarea eta eguneroko bizitza, beren
bizitza-historian harremana izan duten hizkuntzak oro har, hizkuntza
horiei aitortzen dieten balioa edo garrantzia, euskararekin daukaten ha-
rremana eta euskarari lotzen dizkioten balioak eta ideiak.

Landa lana beste bi teknika gehituz osatu da. Batetik, aukera egon de-
netan, elkarrizketak egiterakoan talking whilst walking teknika erabili
da (Anderson 2004): hau da, elkarrizketatuei herria erakusteko eskatu
zaie eta oinez ibili bitartean egin dira solasaldiak. Modu horretan, el-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 93
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

karrizketatuak agentzia handiagoa hartu du sortu duen narratiban eta


elkarrizketak erosoago egin dira. Bestetik, aztergai izan diren herrietan Euskararekiko
behaketak burutu dira herria bera ezagutu eta euskarak kalean nahiz sentitu duten
herritarrengan duen presentzia ezagutzeko. atxikimenduan
eta interesan
eragiten duten
Diskurtsoaren analisia egin da jasotako edukiak aztertzeko. Analisia bi elementuen
ikerlariren artean egin da: elkarrizketetan jasotako informaziotik abia- artean, ezaugarri
tuta kode sistema bat osatu da, ondoren bi ikerlarien artean kontrastatu soziodemografi-
eta moldatu dena. Kontraste hori egiteko, inter-rater reliability (IRR) kal- koak eta
kulatzeko hainbat ariketa egin dira kode eskemako atal guztiak jasotzen soziolinguistikoak
identifikatu
zituzten testu zati esanguratsuenekin (McAlister et al. 2017).
ditugu, hala
nola, adina,
seme-alabak
4. Emaitzak dituzten edo ez,
y zenbat hizkuntza
Ikerketan ateratako ideia guztietatik lau puntu nagusi aipatuko ditugu dakizkiten
eta gaztelania
segidan: euskararekiko sortzen den harremana ulertzeko gehien lagun-
zekiten edo ez
du diguten aldagaiak zeintzuk diren zehaztuko da, elkarrizketatuek
iristerakoan.
euskararekin duten harremana azaltzeko sortu ditugun hiru profil na-
gusi deskribatuko dira, eta amaitzeko pare bat ohar emango dira erdal-
dun hitzaren konplexutasunari buruz eta aztertutako egoeren aldakor-
tasunari buruz.

Euskararekiko harremana sortzeko aldagai nagusiak:


faktore sozialak eta bizitza proiektua

Elkarrizketatutako pertsonekin euskararekiko sentitu duten atxikimen-


dua eta interesa -hizkuntza ikasteko motibazioekin lotutako aldagaia-
oso desberdina izan da kasuz kasu. Aspektu horretan eragiten duten
elementuen artean, batetik, ezaugarri soziodemografikoak eta soziolin-
guistikoak identifikatu ditugu, hala nola, adina, seme-alabak dituzten
edo ez, zenbat hizkuntza dakizkiten eta gaztelania zekiten edo ez iris-
terakoan. Bestetik, beren bizilekuan sortu dituzten harremanak daude:
zenbat sare trinko eta esanguratsu sortu dituzten herrian eta zeinekin,
zertan pasatzen duten egunerokotasuna, zein espaziotan… Eta, azke-
nik, etorkizunari buruz dituzten aurreikuspenek eta desira edo inten-
tzioek ere aldeak sortu dituzte.

Elementu horiek guztiek eragin dute hizkuntzen eremuan, eta baita


euskararekin sortu duten harremanean ere. Edozein modutan, aldagai
batzuk argigarriagoak izan zaizkigu elkarrizketatuen arteko antzeko-

94 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

tasun eta desberdintasunak ulertzeko: faktore sozialak eta beren bizi-


Profil linguistiko tza proiektuarekin lotutako aldagaiak dira horiek, hain justu. Zehazki
desberdinetako esateko, lau gai izan dira esanguratsuenak euskarara gerturatzeko izan
pertsonak dituzten arrazoiak ulertzeko: euskal hiztunekin maila informalean edo
nahiko antzera
mikrosozialean harreman “sare trinko eta esanguratsuak”1 sortu izatea;
banatu dira
euskararekiko derrigorrezko hezkuntza sistema garaian dauden haurrak euskarazko
gertutasunaren ikasketetan matrikulatuta edukitzea; lan-eremuan hobekuntzak izan
continuumean, nahia; eta etorkizunean herrian bertan irudikatzea nork bere burua.
gauza urrun
bezala ikusten Profil soziolinguistikoari dagokionez, herri hauetan bizimodua egiten
dutenetatik
hasterakoan, gaztelania jakitea desberdintasunak markatzen dituen al-
hasi, eta gaur
egun ikasteko dagaia den arren, euskarara gerturatzeko motibazioan eta prozesuan
motibazioa ez da desberdintasun aipagarririk sortu gure elkarrizketatuen kasuan.
dutenetara arte. Antzera gertatzen da hizkuntza gutxituren bat lehen hizkuntza gisa
dutenekin. Profil linguistiko desberdinetako pertsonak nahiko antzera
banatu dira euskararekiko gertutasunaren continuumean, gauza urrun
bezala ikusten dutenetatik hasi, eta gaur egun ikasteko motibazioa du-
tenetara arte. Izatekotan, iristeko momentuan gaztelaniaz ez zekiten
pertsonen kasuan, berezitasuna honakoa izan da: hasieran gaztelania
ikasteko beharra sentitu dute. Badirudi euskara ez dutela beharrezkoa
sentitu beren bizitzak aurrera eramateko, gaztelaniarekin bai gertatu
den moduan. Senegaldik etorritako Oumarrek honela argudiatzen zuen
lehenengo gaztelania ikasten hastea erabaki izatea:

Ohikoena zen zuregana gaztelaniaz zuzentzea. Eta hemen zegoen nire lagu-
nak, hark gaztelaniaz hitz egiten zuen. Herrian ere, ikusten zaituzten lehenen-
go egunean, afrikarra zarela jakinda, esaten dizuten lehenengo kontua gazte-
laniaz da2.

Edozein kasutan, badirudi udalerri euskaldun eta arnasguneetan ko-


katzeak izan duela inpaktua elkarrizketatuek euskararekiko duten per-
tzepzioan. Euskara herriko egunerokotasunean normaltasunez erabil-
tzen da eta, zentzu horretan, azpimarratzekoa da herrian integratzeko
tresna moduan, harremanak sortzeko eta herrikideekin talde identitate
edo harreman bat eraikitzeko. Hala, euskara ikasteko dituzten interesen
artean komunikatzeko balio izatea eta ingurukoekiko errespetua sarri-
tan azpimarratu dira. Pentsa daiteke euskara ikasteko kanpo-motibazio
handiagoa dagoela herri hauetan, norbanakoen testuinguruan eragin
handia duen aldagai bat delako. Are gehiago, segidan ikusiko dugun
moduan, zenbat eta testuinguru euskaldunagoan kokatuta egon, euska-
rara gerturatzeko joera handiagoa nabaritu dugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 95
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

Euskararekiko harremana ulertzeko tipologia bat


Euskararekin
Askotarikoak eta konplexuak dira aztertu ditugun pertsonen bizimo- duten
duak, eta baita hizkuntzekin dituzten harremanak ere. Orain arte aipa- gertutasunaren-
gatik eta
tutako faktore guztien eta gehiagoren elkarreraginaren bidez sortzen
hizkuntza
dute euskararekiko harremana, eta abaniko zabal bat agertzen da hiz- ikasteko
kuntza honekiko hartzen dituzten jarrerekin. Euskararekin duten ger- motibazioan
tutasunarengatik eta hizkuntza ikasteko motibazioan dituzten antzeko- dituzten
tasunei erreparatuta, hiru profil orokor irudikatu ditugu elkarrizketatu antzekotasunei
guztiak graduazioan kokatzeko: urrunak, asebeteak eta aktibatuak. erreparatuta,
hiru profil orokor
irudikatu ditugu
Profilak sortzeko, lehen pauso moduan elkarrizketatu guztiak conti- elkarrizketatu
nuum batean irudikatu dira euskararekiko urrunen daudenetatik ger- guztiak
tuen daudenetara. Segidan, hizkuntza honi dagokionez dauden jarrera graduazioan
nagusien arabera taldeak definitu dira, eta elkarrekin antzekotasunak kokatzeko:
dituzten pertsonen hiru talde nagusi identifikatu dira. Azkenik, subjek- urrunak,
asebeteak eta
tu bakoitzaren kasuan aldagai soziodemografiko eta soziolinguistikoak
aktibatuak.
aztertu dira eta taldekako banaketa errespetatzen zuten patroiak bilatu
dira. Hurrengo taulan daude profilak grafikoki adierazita:

2. grafikoa: Elkarrizketatuak euskararekiko harremanaren arabera taldeka-


tuta

A: Harremanak eta haurrak D: Esfortzua eta lehentasunak


B: Lana eta harremanak E: Harremanak
C: Haurrak

Iturria: guk landutakoa, ikerketako datuak oinarri hartuta.

96 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

Lauki bakoitzak herritar bat ordezkatzen du eta posizioak azaltzen du


Urrunak: herrian zer harreman zuten euskararekin elkarrizketatu ziren momentuan. Ko-
bizi dira, baina loreek, berriz, pertsona horiek inoiz euskara ikasten hasi diren (grisak),
ez dute sare ari diren (beltzak) edo inoiz hasi ez diren (zuriak) adierazten dute. Per-
esanguratsurik
tsona batzuen kasuan denboran zehar euskararekiko posizioa aldatu
euskaraz hitz
egiten duten zutela ikusita, aldaketa horiek ere taulan islatu dira gezien bidez. Gezia-
herrikideekin ren norabideak euskararengandik gerturatu edo urrutiratu diren adie-
edo sare razten du eta lerroaren hasierako puntuari dagokio aurreko posizioa.
euskaldunekin. Lerro jarraituek dagoeneko gertatu diren aldaketak islatzen dituzte eta
Asebeteak: lerro etenek, berriz, etorkizun hurbilean gerta daitezkeenak, ikusitako
Batzuek
zantzuen arabera; legendan adierazi dira aldaketa egiteko motibazio
udalerrian
euskaraz hitz nagusiak. Hiru profilak ezaugarri orokor batzuk jasotzen dituzten tipo
egiten duten idealak dira, eta gure elkarrizketatuak taldekatzeko lagungarri zaizkigu
pertsonez nahiz eta kasu denetan baldintza guztiak ez diren betetzen.
osatutako
harreman Urrunak deitu diegu honako ezaugarriak konpartitzen dituzten pertso-
sare trinko eta
nei: herrian bizi dira, baina ez dute sare esanguratsurik euskaraz hitz
esanguratsuak
egiten duten herrikideekin edo sare euskaldunekin; gaur egun dau-
dituzte.
katen lanarekin konforme daude edo modu horretako lanak bilatzeko
asmoa dute etorkizunean (hau da, lanez hobetzeko asmoetan hizkun-
tzaren aldagaiak ez die eragiten eta euskara jakiteak ez lieke alderik era-
gingo); gehienek ez dute umerik derrigorrezko hezkuntzaren garaian
eta ez dute beren burua herri berean irudikatzen etorkizunean edo ez
daukate argi behintzat. Euskaraz jakitea aberasgarria izango litzatekee-
la diote, baina ez dute interesik hizkuntza ikasteko eta ez dute ikusten
hobekuntza zehatzik ekarriko liekeenik beren bizitzan. Profil honetan,
hizkuntzarenganako interes faltaz gain, herri zehatz horrekiko harrema-
nik eza ere badago.

Segidan, erdibidean gelditzen diren hainbat pertsona daude. Hauen ka-


suan, beren egoerarekin asebeteta daudela esan daiteke. Batzuek uda-
lerrian euskaraz hitz egiten duten pertsonez osatutako harreman sare
trinko eta esanguratsuak dituzte, eta hala ez duten guztiek haurrak di-
tuzte derrigorrezko hezkuntzaren garaian euskarazko ereduan ikasten;
hau da, euskara hizkuntza moduan esanguratsua da beren eguneroko-
tasuneko eremuren batean behintzat eta presente dago. Horrez gain, ba-
tzuei euskaraz jakiteak aldea egingo lieke lan-egoera nahi duten erara
hobetzeko. Azkenik, gehienek herri horretan bertan irudikatzen dute
etorkizuna. Egoera honetan dauden pertsonek identifikatuta dituzte,
beren kasuan, euskara ikasteko balio dezaketen arrazoi edo motibazio
zehatzak, baina une honetan konforme daude eta ez dute beren burua

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 97
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

ikasten hasteko pausoa ematen ikusten, arrazoi bat edo bestea tarteko.
Kontuan hartu behar da migratu duten pertsona hauen bizimodua sa- Aktibatuak:
rritan ez dela samurra izaten, prekarietate eta zaurgarritasun handia Pertsona horien
bizi baitute (lan baldintza kaskarrak, laguntza sare gutxi inguruan…), artean gehienek
harreman
eta horrek baldintzatu egiten du hizkuntza bat ikasten hasteko duten
sare trinko eta
aukera. esanguratsuak
dituzte euskal
Azkenik, hirugarren talde bat aktibatuta dauden pertsonek osatzen hiztunekin
dute. Pertsona horien artean gehienek harreman sare trinko eta esan- eta askok
guratsuak dituzte euskal hiztunekin eta askok derrigorrezko hezkun- derrigorrezko
hezkuntza
tza euskaraz ikasten ari diren haurrak ere badituzte (baldintza bat edo
euskaraz ikasten
bestea betetzen dute guztiek). Horrez gain, lan-egoera hobetzeko asmoa ari diren haurrak
dute etorkizunean eta euskaraz jakitea onerako izango litzatekeela ikus- ere badituzte.
ten dute. Aurreko taldearekiko desberdintasun nagusia da honakoek
euskara ikasteko nahia dutela. Hala ere, badaude aldeak beren artean:
batzuk euskara ikasten ari dira gaur egun; baina beste batzuek, euskara
ikasteko aukera bila ibili diren arren, ez dute aurkitu beraiei egokitzen
zaien eskaintzarik. Beraz, euskalduntze prozesua hasteko prest dagoen
jendea dugu hemen. Talde honetan bost pertsona kokatu ditugu, eta de-
nak arnasgune batean bizi dira.

Tipologia hori osatzeko ardatzak aurrez azaldutako faktore sozialak


eta bizi-proiektuarekin lotutako ezaugarriak izan dira. Aldagai sozio-
linguistikoek eragina dute aztertutako kasu guztietan, baina talde ba-
koitzean dauden pertsonek oso ezaugarri desberdinak dituzte elkarren
artean: talde guztietan daude eleaniztunak eta elebakarrak, hizkuntza
gutxitu bat dakitenak eta ez dakitenak, iritsi aurretik gaztelania baze-
kiten pertsonak eta ez zekitenak, baita gaztelania lehen hizkuntza mo-
duan dutenak eta ez dutenak ere. Beraz, gure elkarrizketatuen artean
behintzat, hiztun profila baino esanguratsuagoak izan zaizkigu helmu-
ga herrian sortutako harremanak eta etorkizunera begirako asmoak
euskararekiko jarrera azaltzeko orduan.

Bestetik, hiru taldeetan kokatzen diren kideen ezaugarriek udalerri eus-


kaldun eta arnasguneei buruz ere hitz egiten digute. Izan ere, urrunen
eta asebeteen artean daude udalerri euskaldunetan bizi diren bost la-
gunak (urrunetan hiru eta asebeteetan bi), eta euskara ikasteko asmo
aktiboa duten guztiak arnasgune batean bizi dira. Ondorioak ateratzeko
datu kopuru mugatuegia daukagun arren, zantzu interesgarria da tes-
tuingurua eta euskara ikasteko motibazioaren arteko harremana araka-
tzen jarraitzeko.

98 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

Euskara, esperientzia guztietara iristen den hizkuntza


Beren inguru
sozialean Elkarrizketatu guztien bizitzak zipriztindu ditu euskarak, modu batera
euskarak zenbat edo bestera. Denek ikasi dute euskara zertxobait kalean edo eguneroko-
eta presentzia
tasuneko inguru informaletan (Ortega et al. 2016: 41), modu pasiboan,
handiagoa
eduki, orduan inguruko herritarrak entzun edota haiekin elkarrekintzak izatearen on-
eta aukera dorioz.
ugariagoak
izan dituzte Jaso ditugun esperientzien artean, graduazio handia dago batetik beste-
hartu-eman ra: batzuek agurrak esan edo ezagutzen dituzte eta gutxi gehiago; beste
informaletatik
batzuek oinarrizko elkarrizketa batzuk jarraitzen dituzte. Beren inguru
hizkuntza
ezagutza sozialean euskarak zenbat eta presentzia handiagoa eduki, orduan eta
areagotuz aukera ugariagoak izan dituzte hartu-eman informaletatik hizkuntza
joateko. ezagutza areagotuz joateko. Eta, zirkulua itxiz, euskaraz ikasi dutena,
sarritan, praktikan jartzen saiatzen dira eta testuinguruak berak ere la-
guntzen die hala egiten.

Areago, elkarrizketatutako hainbatek aktiboki ikasi du euskara, alegia,


denbora bat eskaini dio espresuki euskara ikasteari. Hamar hasi dira
noizbait euskara ikasten, arnasgune batean bizi diren pertsonak denak.
Hala ere, euskararekiko gertutasunaren arabera sortutako hiru tipolo-
gietara bueltatzen bagara, talde guztietan daude euskara ikasten ari di-
ren edo inoiz ikasten aritu diren pertsonak (beren kabuz, ezagunen ba-
tekin, Helduen Hezkuntzako Ikastetxe batean, euskaltegian, bestelako
formazio puntualen bidez...), nahiz eta hainbatek gerora utzi egin du-
ten. Ikasteko moduei dagokienez, interesgarria da Helduen Hezkuntza-
ko Ikastetxeen fenomenoa (HHI edo EPA). Izan ere, euskara ikasketen
bila espresuki ez zihoazen hainbat pertsonek bide honetatik jaso dituzte
euskara ikasketak. Zehazki, euskara ikasten noizbait aritu diren pertso-
netatik lauk aipatu dute HHIa ikasketa zentro moduan.

Erdaldun hitzaren konplexutasuna eta kategoriaren aldakor-


tasuna

Herritar hauek elkarrizketatzean, erdaldun hitzaren atzean konplexuta-


sun handia sumatu dugu ikerketan zehar. Eustatek erdaldun gisa har-
tzen du euskara ondo ulertzen ez duen eta hitz egiten ez duen pertsona.
Euskaraz ez dakien norbait erdaldun kontsidera daiteke, beraz. Baina
euskara ez jakite horretan, espektro handia azaldu da. Elkarrizketatuta-
ko 19tik 9 inoiz euskara berariaz ikasten hasi gabekoak badira ere, azal-
du dute euskarazko hitz batzuk ulertzeko gaitasuna. Batzuek kaletik

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 99
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

lortu dute hitz horien ezagutza, eta beste batzuek berriz, etxetik berta-
tik. Azken kasu hauek egoiliar jarduten dutenak, bikotekide euskalduna Elkarrizketatutako
dutenak, edota seme-alabak D ereduko eskoletan txikitatik izan dituzte- erdaldunen
nak izan dira. Esaterako, Fatimak hala kontatzen zuen: artean egondako
desberdintasunek
adierazi digute
Gogoratzen dut, baita ere, haurrak [eskolan] hasi zirenean bi urterekin, pila erdaldun
bat ikasi nuela haiekin, txikiak ziren bitartean. Jaitsi, kendu, jolastu3... Gauza kategoriaren
pila bat. Eta koloreak euskaraz, eta... Baina gero hazten dira, eta hasten dira atzean zer-nolako
bereizten: zurekin arabiera, zurekin gaztelania eta zurekin euskara, eta listo. konplexutasuna
[...] Baina pare bat urte zituztenean, pila bat ikasi nuen beraiekin. Erabat zo- dagoen eta
zenbat abardura
riontsu nintzen.
ezkutatzen diren.

Dena den, elkarrizketa bati euskaraz eutsi ezin diotelako kontsideratu


ditugu erdaldun. Nahiz eta elkarrizketatu batzuk euskarazko oinarriz-
ko solasaldi bat izateko gai baziren, ez zuten hortik aurrera jarraitzeko
gaitasunik eta, beraz, euskarak ez zuen komunikazioari eusteko balio
funtzionalik betetzen, artean behintzat, nahiz eta batzuk euskalduntze
bidean egon eta euskara ikasten aritu.

Ondorioz, elkarrizketatutako erdaldunen artean egondako desberdinta-


sunek adierazi digute erdaldun kategoriaren atzean zer-nolako konple-
xutasuna dagoen eta zenbat ñabardura ezkutatzen diren. Are gehiago,
azpimarratzekoa da kategoria horretan kokatzen diren pertsonen egoe-
ra dinamikoa dela eta uneoro aldatzen ari dela. Izan ere, elkarrizketa-
tuek euskararekiko eraiki duten harremana ez da zerbait estatikoa eta
lineala izan, norabide bakarrean gertatzen dena. Kontakizun bakoi-
tzean, norbanako bakoitzak aldatu egin du posizioa denboran zehar,
bai euskarara gerturatuz baina baita urrunduz ere; eta aldaketa horiek
denbora-tarte desberdinetan gertatu dira, hamar urteko epealdi batetik
hasi eta urtebeteren baitara arte.

5. Ondorioak
y
Euskararen ezagutza eta erabilera altua duten herrietan erronka uga-
ri elkartzen dira hizkuntzaren sustapenerako: garapen ekonomikoa,
despopulazioa, herritarren hizkuntza ohitura aldaketak… Testuinguru
zabal horren baitan, ikerketa honetan zehazki azken hamabost urteeta-
ko migrazioari erreparatu diogu eta migratzaile horien artean, udalerri
euskaldun eta arnasguneetan kokatu diren erdaldunei. Hala, udalerri
horietako errealitatea osatzen duen beste perspektiba bat jaso nahi izan

100 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
– Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia

da, euskararen garapenerako euskal hiztunen artean gertatzen diren


Ikerketa honetan mugimenduak kontuan hartzeaz gain, interesgarria baita erdaldunen
parte hartu artean sortzen diren mugimenduei ere arreta jartzea.
duten herritarren
erdiek jardun
Ikerketa honetan parte hartu duten herritarren erdiek jardun dute noiz-
dute noizbait
euskara ikasten: bait euskara ikasten. Beren artean profil oso desberdineko jendea dago
euskararekin hainbat aldagairi dagokienez: jatorria, dakizkiten hizkuntzak, euskarak
harreman sortzen dien interesa, herrian sortutako sareak... Dena den, noizbait
aldakorra izan ikasten hasi diren guztiak arnasguneetan bizi dira. Euskararekin harre-
dute, gerturatuz man aldakorra izan dute, beren bizitza historian zehar gerturatuz eta
eta urrunduz.
urrunduz joan baitira hizkuntza honetara. Euskararekiko sortu duten
harremana eta jarrera ulertzeko, aldagai batzuk lagungarriagoak izan
zaizkigu, eta eraikitzen ari diren bizitza proiektuarekin dute lotura na-
gusiki.

Elkarrizketatutako herritar bakoitzaren atzetik mundu bat dago sakon-


ki araka daitekeena, eta bakoitzak euskaraz hausnartzeko ertz berri bat
gehitzen du. Mugimendu eta istorio horiek jaso nahi izan ditugu, eus-
kara bizi-bizi dagoen ingurunean erdaldunak diren etorkinen ikuspun-
tutik euskararen sustapenaren alde egin daitezkeen gogoeta eta jardu-
netarako baliagarri izateko asmotan. l

Bibliografia

ALBIZU LIZASO, Eneritz eta ARANA AREXOLABEIBA, Goizane (2017).


Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak.
HIZNET, Hizkuntza Plangintza graduondoko sakontze lana, EHU.
ANDERSON, Jon (2004). “Talking whilst walking: a geographical archaeo-
logy of knowledge”, in Area 36(3), 254-261.
EUSTAT (2016). Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak.
INTERNATIONAL ORGANIZATION FOR MIGRATION IOM (2019). Glos-
sary on Migration. Genova: International Organization for Migration.
McALISTER, Anne; LEE, Dennis; EHLERT, Katherine; KAJFEZ, Rachel;
FABER, Courtney eta KENNEDY, Marian (2017). “Qualitative Coding:
An Approach to Assess Inter-Rater Reliability”, in 2017 ASEE Annual
Conference & Exposition konferentzia, Columbus.
IURREBASO BITERI, Iñaki (2015). Udalerri euskaldunak EAEn: egoera eta bila-
kaera, 1981-2011. Andoain: Soziolinguistika Klusterra.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)


ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 101
Enara Eizagirre Arandia eta Edurne Urrestarazu Garcia – Migrazio erdalduna herri
euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

_____________________ (2019). “Hego Euskal Herriko arnasguneak zen-


batzen. Arnasguneen operatibizazioaren inguruko ekarpena”, in BAT
Soziolinguistika aldizkaria 110, 115-126.
ORTEGA ETCHEVERRY, Ane; AMORRORTU GOMEZ, Estibaliz;
GOIRIGOLZARRI GARAIZAR, Jone eta URLA, Jacqueline (2016). Eus-
kal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Bilbo: Deustuko
Unibertsitatea.
URRESTARAZU GARCIA, Edurne; ZUBIRIA ETXEBERRIA, Ekhi;
EIZAGIRRE ARANDIA, Enara (2020). Migrazio erdalduna herri euskaldu-
netan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak. UEMA.
ZALBIDE ELUSTONDO, Mikel (2019). “Arnasguneak. Etorkizuneko erron-
kak”, in BAT Soziolinguistika aldizkaria 110, 11-78.
______________________(2020). “Euskara batua eta eguneroko mintzamol-
de arruntak: zer dira eta zertarako? Biak nola uztartu?”, in Euskara batua
eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak 20, 11-90.

OHARRAK
1. Ortega, Amorrortu, Goirigolzarri eta Urlak sare trinko eta esanguratsua terminoa erabili
zuten euskal hiztun berriei buruzko ikergaian, hiztunen sare egonkorrak eta harreman
estuenak definitzeko (2016: 32). Sare hori osatzen duten kideak denbora luzez egoten dira
elkarrekin, ez da une puntualetan topatzen diren pertsonek eraikitakoa eta konplizitate
harremanak izaten dira.
2. Jatorrizko elkarrizketak gaztelaniaz izan ziren. Itzulpenak ikertzaileok egin ditugu.
3. Jatorrizko elkarrizketan euskaraz esandako hitzak dira.

102 BAT Soziolinguistika Aldizkaria 119, 2021 (2) | 87-102 | Andoain (Gipuzkoa)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

You might also like