Professional Documents
Culture Documents
2022ko deialdia
Inprimaki arautua
OHAR GARRANTZITSUA. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legeria betez, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten dizu bilduriko norberaren
datuek tratamendu informatizatua izango dutela sariaren helburua kudeatzeko. Orobat, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten du sartzeko, zuzentzeko,
bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituela fitxategiaren arduradunaren aurrean, dela posta elektronikoaren
bidez ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus, dela posta arruntaren bidez, erakundearen helbidean: EI/SEV Norberaren Datuen Arduraduna, Miramar
Jauregia, Miraconcha 48, 20007 Donostia.
AURKEZPEN GUTUNA
Sinatzaileak:
Miren Azkarate (Eusko Jaurlaritzako kultur sailburu ohia eta UPV/EHUko irakaslea),
Marian Fernandez Pascal (IBAIAko lehendakaria), Fernando Bernues (antzerki
zuzendaria), Katixa Agirre (idazlea eta UPV/EHUko irakaslea), Xabi Paya (Bertsolaria.
Donostia 2016ko kultur programazio zuzendari ohia), Elixabete Garmendia (kazetaria),
Josu Amezaga (NOR ikerketa taldeko zuzendaria, UPV/EHUko irakaslea), Mireia
Gabilondo (antzerki zuzendaria), Vanesa Fernandez Guerra (ZINEBIko zuzendaria),
Joanmari Larrarte (ELKAR fundazioa), Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektore ohia,
irakaslea), Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria), Mariasun Landa (idazlea), Josu
Martinez (zinemagilea eta UPV/EHUko irakaslea).
Ramon Zallo Elgezabalen proflak eta obrak Manuel Lekuona Sariaren balioei erantzuten
diela uste dugu (balio unibertsala, bizi-ibilbidea, ekarpenak, dibulgazioa eta
unibertsitatez kanpoko ibilbidea). Alde batetik, zentzu zabalean euskal kulturari egin
dion ekarpenarengatik (kulturan, komunikazioan, gizartean, politikan eta ekonomian)
teorian, interpretazioan eta gizarte-inplikazioan. Eta bestetik, ekonomiari eta kultur eta
komunikazio politikei lotutako bere ikerketa-ibilbide aitzindari eta nazioarte mailan
errekonozituarengatik, zeinetan, bidenabar, euskal errealitatearen tematikak zabaldu
eta ezagutarazi dituen.
Kultura eta komunikazioa bi eremu bereizi gisa hartu beharrean, Zallo irakaslearen
tratamendua beti izan da bateratua, ulertzen baitu ez dagoela kulturarik komunikatu
gabe, eta ez dagoela komunikaziorik eduki sinboliko edo diskurtsiborik gabe.
Egiturazko azterketa ekonomikoek eta agenteen azterketak ikuspegi hori bermatzen
zuten.
Goiz ohartu zen Zallo kultura- eta komunikazio-aldaketetarako, analisi ekonomikoaz
gain, komunikazio-politika publikoak ere behar zirela. “El mercado de la cultura” liburua.
(1992) ildo horretatik zihoan. 1992tik 1995era bitartean, aldiz, hainbat ikerlarirekin (Jose
I. Aranes, F. Golvano, J.V. Idoiaga, P. Azpillaga, I.Domínguez, C. Garitaonandia, etab.)
Espainiako eta Euskal Herriko kultura-industriei eta -politikei buruzko ikerketa baten
zuzendaritza eta koordinazioa hartu zuen bere gain. Orduan, industrien analisi
kuantitatiboaz eta politiken analisi kualitatiboaz gain, xehetasun bereziz sartu zen,
historian lehen aldiz, Hego Euskal Herriko instituzio guztien kultur eta komunikazio
aurrekontuen aurrekontuen analisian (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua, hiru
diputazioak eta hiriburuak). Handik urte batzuetara, P. Azpillaga eta J.C. Miguel
irakasleekin “Komunikabideak hemen. Egitura mediatikoa Hego Euskal Herrian” (2002)
publikatu zuen: Euskal Herriko egitura mediatikoa berrikusteko liburua, izaera
eraldatzaileko hainbat proposamen biltzen zituena.
Asko dira azken urteotan Espainian eta Euskal Herrian Zallok fundatutako arlo honetan
defendatu diren doktore-tesiak, horietako batzuk berak zuzenduak: J.C de Miguelek
1992an aurkeztutako “Economía industrial del sector de la comunicación. Una
aplicación metodológica a los grupos de comunicación europeos”; Miren Mitxelenaren
“La cultura como componente de un modelo social de territorio inteligente en la
sociedad del conocimiento. El caso de la política cultural para Tolosa”, 2015ean
aurkeztua; Miren Maniasen “Euskarazko zinemaren produkzioa eta fnantziazioa (2005-
2012): hamaika fkziozko flm-luzeren azterketa ekonomikoa” (SGAE saria)... Hala eta
guztiz ere, Eusko Jaurlaritzan kultura-aholkulari gisa eman zituen zortzi urteek, mugatu
egin zuten ekarpen mota hori.
Hain zuzen, kultura-industrien ekonomiara eta Euskal Herriko kultura- eta komunikazio-
politiketara egindako hurbilketak motibatu zuen Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako
sailburuak bi legegintzalditan (2002-2009) kultura-aholkulari izendatzea
(sailburuordearen proflaz). Etapa horretan atera ziren aurrera -behetik gorako dinamika
parte hartzaile bat segituz- “Kulturaren Euskal Plana” I (2004) eta II (2009), bi kontratu–
programa EITBrekin, tokiko LTDaren dekretua, euskal zinemaren fnantzaketari buruzko
dekretua, Tabakalerari buruzko txostenak, Kulturaren Euskal Behatokia, Ikus-
entzunezkoen Liburu Zuria (2003), Arte Eszenikoen Eskola... Amaitu gabe geratu ziren
Komunikazioari buruzko euskal Legearen proiektua, FM-ri buruzko dekretua edo
Historiaren eta euskal gizartearen Museoaren proiektu bat.
2015ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal kulturaren egoerari buruzko txostena
eskatu zion ikertzaile nagusi gisa. Hala sortu zen “Balio-katea eta zeharkako ardatzak.
Kultur politikako proposamenak” (244 orr). Bertan, Josu Amezaga, Kepa Sojo, Miguel
Ángel Casado eta Eneko Lorente irakasleek eta Pablo Malo zinemagileak parte hartu
zuten. Txosten horretan, euskal kulturaren egoera aztertzen zen eta kultur politikako
neurriak iradokitzen ziren, 2016an Kulturaren Euskal Kontseiluak eztabaidatu zituenak.
Horrela, jakintza bat helarazten zitzaion kultur politikako diziplinarteko talde bati.
Ikerketa-jarduera bizi hori alde batera utzi gabe, Zallorengan nabarmendu beharreko
beste alderdi bat herriarekin konprometitutako intelektualaren profla da, baita arlo
sozial eta kulturalean ere. Horrela, “El Pueblo Vasco hoy, cultura, historia y sociedad en
la era del conocimiento” (2006) bezalako dibulgazio-liburuak burutu izan ditu, euskaraz,
gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez publikatu direnak, edo are. -Mikel Ayusorekin
batera- “Euskal Herria eta bere kultura ezagutu” (2009) Eusko Jaurlaritzak diasporarako
eta etorkinentzako 7 hizkuntzatan argitaratua. Era berean, artikulu askotan, eraldatzen
ari diren identitate sortzaileen ideiari eutsi dio, edo identitate kulturalen, nazionalen eta
politikoen arteko bereizketari, beren tempus desberdinekin.
Gai politikoetan egindako ekarpena ere zabala da. Infuentzia handiko lburu indibidual
ugari idatzi ditu “Euskadi o la segunda transición” (1997); “El país de los vascos. De los
sucesos de Ermua al segundo Gobierno de Ibarretxe” (2001), koordinatzaile gisa “El
País Vasco en sus encrucijadas: diagnósticos y propuestas” (2008) edo P Ibarra, T.
Ramírez de la Piscina eta T. Agirreazaldegirekin batera, euskaraz eta gaztelaniaz,
“Egunkaria: amets baten egia” (2010). 2018an Txema Garcíarekin batera argitaratu zuen
liburua, bi ediziotan, gaztelaniaz eta katalanez, “Miradas en torno al procés. Del tablero
catalán a la encrucijada vasca” (Txertoa), “Mirades sobre el procés. Del tauler catalá a la
crüilla basca” (Sidillà).
Zallo frankismoaren aurkako militantea izan zen 18 urte zituenetik (1966). 1985ean
Auzolan desegin ondoren antolatutako militantzia utzi zuen. Geroztik, unibertsitate
ikerketarekin bateragarri eginez, politika, gizarte eta kultura arloko gaurkotasuneko
analista izan da, hainbat hitzaldi emanez, aldizkari teoriko eta dibulgaziozkoetako
artikuluak idatziz, ETB2 eta Radio Euskadiko tertulietan parte hartuz (Ernest Lluchekin,
besteak beste) eta hedabideetan hainbat artikulu publikatuz (Egin -etik El Correo -ra, El
Mundo del País Vasco, Berria, Gara eta Deiatik pasaz). Ikuspegi arrazionalizatzailearekin
beti, kolektibitatearekiko inplikazioarekin eta asmo hezitzailearekin jardun du. “Grina
arrazoitua” aldarrikatu ohi du. Hala, bere lumarekin zerikusia dute hirugarren espazioa
eta quebectarraren erabakitzeko eskubidearen hedadura bezalako kontzeptuek, edo
eta “bakea normalizazioarekin” ideiak. Garai ezberdinetan zehar, herri ekimenen
sustatzaile ere izan da (Elkarbide, Elkarri, Lokarri, Erabaki, Sare, Demokrazia Bai).
Hainbat gairi buruzko aholkularitza eman die talde politikoei: estatutu politiko berria,
EITB erreformatzeko proposamena, bakerako politikak, Ikus-entzunezko Kontseilu baten
beharra.
Zuzenbide ikasketak eginak izaki, duela gutxi (2021 eta 2022) zuzenketak egin ditu ikus-
entzunezkoen euskal komunikazioaren defentsarako, 2022ko ekainean Diputatuen
Kongresuan onartutako lege berrian. Gaiari buruz Cuadernos de Información y Cultura
(Univ. Complutense), Plataforma Teledetodos, eta 2022aren amaieran Quaderns del
Consell Audiovisual de Catalunyan 50 orrialdeko txosten analitiko bat argitaratzekoa du
laster: “ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra aztergai”.
Aldi berean, eta nazioarteko taldeetan bidea eginez, ingelesez argitaratutako liburuen
kapituluak idatzi ditu. Bolañon C. Mastrini G. eta Sierra F. editore: “Political Economy
communication and Knowledge, A Latin American Perspective” (2012) izenekoan,
kapitulu hau idatzi zuen: «New Policies for Diversity: Territorial Cultures and Risks Due to
Globalization, (Hampton Press Inc, New York. )». 2015ean aldiz, Luis A. Albornoz
editoreak “Power, Media, Culture jaso zuen. A Critical View from the Political Economy
of Communication” (ed. Palgrave Macmillan. NY) dagoeneko klasikoak diren
komunikazioaren ekonomia politikoko egileen ekarpenak bildu zituen (Mosco,
Schlessinger, Tremblay, Bustamante, Mattelart), eta horien artean Zallo, «Current
Challenges for the Critical Economy of Culture and Communication» izeneko
kapituluarekin
Ororen buru, hirurogei urte beteta, Zallok euskalduntzeko bide pertsonal bati ekin zion,
eta euskaltzale komentzitu ez ezik, euskaldun praktikante ere bihurtu da geroztik.
Horregatik guztiagatik, uste dugu Ramon Zallo Elgezabalek Euskal Herriari egindako
ekarpen ugariengatik merezi duela, zalantzarik gabe, Manuel Lekuona saria.
CARTA DE PRESENTACIÓN
Firmantes:
Miren Azkarate (Ex-consejera del Gobierno Vasco, profesora de la UPV/EHU), Marian
Fernandez Pascal (presidenta de IBAIA), Fernando Bernues (director de teatro), Katixa
Agirre (escritora y profesora de la UPV/EHU), Xabi Paya (Bertsolari. Ex-director de
programación cultural de Donostia 2016), Elixabete Garmendia (periodista), Josu
Amezaga (Profesor de la UPV/EHU, director del grupo de investigación NOR), Mireia
Gabilondo (directora de teatro), Vanesa Fernandez Guerra (directora de ZINEBI),
Joanmari Larrarte (ELKAR fundazioa), Nekane Balluerka (Ex-rectora de la UPV/EHU,
catedrática de la UPV/EHU), Martxelo Otamendi (Director de BERRIA), Mariasun Landa
(escritora), Josu Martinez (cineasta y profesor de la UPV/EHU).
Estimamos que el perfl y conjunto de la obra de Ramon Zallo Elgezabal responde a los
valores del Premio Manuel Lekuona (valor universal, trayectoria vital, aportaciones,
divulgación y trayectoria extrauniverstaria) por su doble contribución tanto a la cultura
vasca en sentido amplio (cultura, comunicación, sociedad, política y economía) en sus
vertientes teórica, interpretativa y de implicación social, como a su pionera y reconocida
internacionalmente investigación en el campo de la economía y las políticas culturales y
de comunicación, ámbito en el que, además, ha difundido temáticas de la realidad
vasca.
Presentó su tesis doctoral en 1987 con el título de “Fundamentos para una economía
crítica de las industrias culturales. Los procesos de trabajo y de valorización”. Su versión
resumida la publicó Akal como “Economía de la comunicación y la cultura” en 1988
obra ya clásica y pionera en los estudios económicos de la cultura y la comunicación
tanto en el Estado esapñol como en Lationamérica. Esa contribución y la que le siguió,
con Enrique Bustamante y Ramón Zallo como coordinadores, Las industrias culturales
en España (1988) -como decía Daniel E. Jones en 1989- “por primera vez se hace un
análisis de todos los sectores culturales y comunicativos del país teniendo por objeto
fundamental el estudio de la creciente concentración y transnacionalización
económica“. Con ello se activó un enfoque nuevo de análisis económicos estructurales
y sectoriales (medios de comunicación, edición, fonografía, cine, sector publicitario)
hasta entonces inédito. Ambos libros son referentes. Se abría el campo de la economía
y política de la comunicación y la cultura cuando hasta entonces solo se estudiaba la
microeconomía de las empresas informativas.
Son muchas las tesis doctorales que se han defendido en ese campo en España y País
Vasco en los últimos años, algunas de ellas dirigidas por Zallo: J.C de Miguel 1992
“Economía industrial del sector de la comunicación. Una aplicación metodológica a los
grupos de comunicación europeos”; Miren Mitxelena “La cultura como componente de
un modelo social de territorio inteligente en la sociedad del conocimiento. El caso de la
política cultural para Tolosa” 2015; Miren Manias “Euskarazko zinemaren produkzioa eta
fnantziazioa (2005-2012): Hamaika fkziozko flm-luzeren azterketa ekonomikoa 2015”
(premio SGAE)... Con todo, sus 8 años de asesor de cultura en el Gobierno Vasco
limitaron este tipo de aportación.
Fue precisamente la aproximación a la economía de las industrias culturales y a las
políticas de cultura y comunicación en Euskal Herria las que motivaron que la entonces
consejera del Gobierno Vasco Miren Azkarate, le nombrara asesor de cultura (perfl
viceconsejero) durante dos legislaturas (2002-2009). En esa etapa conocieron la luz
-con una dinámica participativa de abajo a arriba- el Plan Vasco de Cultura I (2004) y II
(2009), dos contratos –programas con EITB, el decreto de TDT local, el decreto de
fnanciación del cine vasco, informes sobre Tabakalera, puesta en marcha del
Observatorio Vasco de Cultura, Libro Blanco del Audiovisual (2003), Escuela de Artes
escénicas…Quedaron sin rematar por el camino, los proyectos elaborados de Ley vasca
de comunicación, un decreto de FM o un proyecto de Museo de la Historia y de la
sociedad vasca
Sin perjuicio de esa intensa actividad investigadora, otro aspecto a destacar al hablar de
Zallo es el perfl de intelectual comprometido con el país también en el campo social y
cultural. Así libros de divulgación como El Pueblo Vasco, hoy. Cultura, historia y
sociedad en la era del conocimiento (2006) en euskera, castellano, francés e inglés o
-junto con Mikel Ayuso- Conocer el País Vasco y su cultura (2009) en 7 idiomas, y
editado por el Gobierno Vasco para la diáspora y inmigrantes. Igualmente en
numerosos artículos ha sostenido la idea de las identidades generativas en
transformación, o la diferenciación entre identidades culturales, nacionales y políticas,
con sus tempus diferenciados.
Militante antifranquista desde los 18 años (1966) dejó la militancia organizada en 1985
tras la disolución de Auzolan para consagrarse, de forma compatible con su
investigación universitaria, como analista de la actualidad política, social y cultural con
numerosas conferencias, artículos en revistas teóricas y de divulgación, tertulias en
Radio Euskadi(entre otros con Ernest Lluch) y ETB 2 y múltiples artículos en los distintos
medios (desde Egin a El Correo, pasando por Berria, El Mundo del Pais Vasco en su
primera etapa, Deia o Gara) siempre defendiendo salidas democráticas y racionales al
caso vasco. Siempre con un punto de vista racionalizador, de implicación con la
colectividad y educativo. Una pasión razonada, suele decir, teniendo que ver con su
pluma, conceptos como el tercer espacio o la extensión del quebequés derecho a
decidir, o la idea de paz con normalización. A lo largo de las distintas épocas ha sido
uno de los promotores de iniciativas ciudadanas (Elkarbide, Elkarri, Lokarri, Erabaki,
Sare).
Desde sus estudios del Derecho, más recientemente (2021 y 2022) ha elaborado
enmiendas para la defensa de la comunicación audiovisual vasca en la nueva y ya
aprobada en junio de 2022 Ley General de Comunicación Audiovisual en el Congreso
de Los Diputados. Sobre el tema ha publicado en Cuadernos de Información y Cultura
(Univ. Complutense), Plataforma Teledetodos y tiene ultimado, a publicar a fnal de
2022 en Quaderns del Consell Audiovisual de Catalunya, un informe analítico de 50 pgs
: La Ley General de Comunicación Audiovisual a examen.
Por todo ello, creemos que, por sus numerosas aportaciones a Euskal Herria, Ramon
Zallo Elgezabal merece, sin lugar a dudas, el premio Manuel Lekuona.
3
3. PROPOSAMENAREN ARRAZOIAK
3.1. Hautagaia aurkezteko arrazoiak (bere ibilbidea, euskal kulturarekin konpromiso eta
ekarpen nagusiak, dibulgazio lanak, eremu akademikotik kanpo duen eskarmentua…)
Ramon Zallo Elgezabal irakaslea (egun emeritua), aitzindaria da Espainiako Estatuan eta
Latinoamerikan kultura-industrien eta komunikabideen analisi ekonomikoan. ULEPICCen
nazioarteko sari nagusia jaso zuen 2017an, eta AE-ICeren sari nagusia (800 ikertzaile
elkartu) 2020an.
1995an, lehenbiziko aldiz, Zallok euskal erakunde guztien kulturari eta komunikazioari
buruzko aurrekontu-azterketa burutu zuen, birorientazio-proposamenekin. Egindako
ekarpenengatik Miren Azkaratek Eusko Jaurlaritzako kultura-aholkulari izendatu zuen
(sailburuorde profilaz) bi legegintzalditan (2002-2009). Etapa horretan aurrera atera zituen
-dinamika parte-hartzaile batekin- Kulturaren Euskal Plana I (2004) eta II (2009), bi
kontratu-programa EITBrekin, tokiko LTDaren dekretua, euskal zinemaren finantzaketari
buruzko dekretua, Kulturaren Euskal Behatokia, Ikus-entzunezkoen Liburu Zuria, Arte
Eszenikoen Eskola...
Bere ikerketa jardunaz landa, Zallo Euskal Herriko kulturarekin, komunikazioarekin eta
bizitza sozialarekin konprometitutako intelektuala da. Besteak beste, 7 hizkuntza baino
gehiagotan euskal kulturari buruzko dibulgazio-liburuak argitaratu ditu, edo komunikabideen
euskal egiturari buruzkoak, eta hainbat ikastaro, mintegi eta solasalditan parte hartu
du.Herri ekimenen sustatzaile ere izan da («Elkarri», «Elkarbide», «Erabakia»,
«Demokrazia bai» eta gai politikoetan eragin handia izan duten ekarpen ugari burutu ditu,
betiere bakea, demokrazia edo erabakitzeko eskubidea bezalako kontzeptuak defendatuz.
Hirurogei urte beteta, Zallok euskalduntzeko bide pertsonal bati ekin zion, eta euskaltzale
ez ezik, euskaldun praktikante ere bihurtu da geroztik. Horregatik guztiagatik, uste dugu
Ramon Zallo Elgezabalek, Euskal Herriari egindako ekarpen ugariengatik, merezi duela,
zalantzarik gabe, Manuel Lekuona saria.
INPRIMAKO HONEKIN BATERA BIDALI BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:
Aurkezpen eskutitza
Curriculum Vitae
Hautagaiaren argazkia
Beste (egon ezkero)
OHAR GARRANTZITSUA. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legeria betez, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten dizu bilduriko norberaren
datuek tratamendu informatizatua izango dutela sariaren helburua kudeatzeko. Orobat, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten du sartzeko, zuzentzeko,
bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituela fitxategiaren arduradunaren aurrean, dela posta elektronikoaren
bidez ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus, dela posta arruntaren bidez, erakundearen helbidean: EI/SEV Norberaren Datuen Arduraduna, Miramar
Jauregia, Miraconcha 48, 20007 Donostia.