Professional Documents
Culture Documents
-Akziodunen Batzarra egin berri dute ekainaren 8an 2012ko ekitaldiarekin lotuta eta, beste behin, batzar horretako urteko txostena aztertu ondoren, hainbat ondorio atera dezakegu. Oraingoz, hauek nabarmen ditzakegu: 1.- BIMeko (Beasain, Irun eta Madril) plantilla etengabe gutxitzen ari da; izan ere, azken lau urteotan, jaitsiera ZULeko 91lagunekoa izan da (3058-2967) eta denbora-tarte berean, CAF taldea 1.242 pertsonatan handitu da (7004 - 5762). 2.- Nahiz eta plantilla gutxitu egin den BIMen azken urteetan, zergen ondorengo emaitzak 100,1 mil. suposatu zuen. Eta gainera gutxi balitz, CAF-ek potentziako ekipamenduak eta ekipamendu elektrikonikoen enpresa TXINATAR baten %30a erosi dugu. Benetan merezi digu era horretan lorturiko mozkinak hemengo lanpostuak suntsitzen ari bagara? 3.- Administrazio Kontseiluko 10 kontseilariek 2011n egindako bilerak direla eta sortutako dietengatik eta ordainsariengatik kobratzen dutena eta kobratzen jarraituko dutena erakutsiko dizuegu (8 eta 10 bilera artean): aurtengoa 1.394.000 -ko huskeria izan da. -Kontseilari bakoitzak 139.400 inguru poltsikoratu zituen (15.489 bilera bakoitzeko). -Kontseilariek aipatutako kontzeptuak direla eta azken lau urteotan izan duten igoeraren batez bestekoa % 35 ekoa izan da ( 1.035.000 kobratzetik 1.394.000 kobratzera),. Aldiz, laugarren urtez jarraian, dibidenduak kobratzen ditugun langileok akzio bakoitzeko 10,5 jasoko ditugu; hau da, azken hiru urteotan izan dugun urteko igoera % 0koa izan da. Lehen esanda bezala, beraz: Opila zatitzen duenak zatirik onena ahoratzen du.
-------------