You are on page 1of 8

2011-iraila 16.

zenbakia

16

alardi g
eko euskara aldizkaria

Biltegi Nagusia
// Irungo lantegiaren bilakaera // Udako postalak // Gema Arruabarrena

16

i r a i l a | 16. zenbakia

s a r re r a

Azken zenbakian, maiatzekoan, Irungo lantegian BIKAIN Ziurtagiriaren ebaluazio-lanak eginda izango genituela esanez itxi genuen sarrera hau. Aldizkariaren zenbaki hau argitaratzearekin batera gertatu dira kontu horiek ordea, beraz, une honetan bertan ezin jakin emaitzaren berri. Edozein delarik ere Irunen dagokigun ziurtagiriaren maila (oinarrizkoa, zilarrezkoa ala urrezkoa), euskararen presentziak Irungo lantegian dagoeneko lortu duen aurrerapausoa, begi-bistakoa (hitzaren beraren zentzu osoenean) izateaz gain, erabileran emandako aldaketa ikaragarria da. Egia da, ezer gutxi dagoen lekuan, lehendabiziko urteetako lana antzematen errazagoa izaten dela, baina horrek ez dio inongo baliorik kentzen ahaleginari. Areago, orain hizpide dugun lantegian, aurrez Beasainen genuenaren esperientziaz baliatzetik abiatu eta, Irungo ibilbideak erakutsi diguna Beasaina egokitzeko aukera izan dugu behin eta berriz, azken urte hauetan. Bi lantegietan, bakoitzari zegokion bidea eginez joan den Euskara Plana, hasierako bi Plan izatetik bakarra izatera bidean dugu aurki. Esan dezakegu, trengintzan aritzen den CAFen euskararen trena ere,

egin dugula: tren horri etekina ateratzen asmatzea da, hemendik aurrerako lana. Aldizkariaren edukiari dagokionez, Beasaingo Biltegi Nagusiaz ari garenean, zertaz ari garen ezagutarazi nahi izan dugu; bestalde, Irungo lantegiaren instalazioen aldaketak adierazten dute, gaur egun tren berrien fabrikazioak garai batekoaren aldean duen ugaritasuna; irakurleen txokoa, udako postala bidaltzearen ahalegina egin dutenei eskaini diegu; elkarrizketa, oraingoan, Beasaingo langile gehienentzat ezaguna den Sorospen Kutxako Gemari egin diogu, eta, lehiaketa, parte-hartzaileen kopurua handiari eutsi nahian, aldi berean aspaldiko argazkiez orduko produktu eta bazterrak erakutsi, eta, zerbait dibertigarria izan dadin nahi izan dugu. Azkenik, aipamena, dagoeneko esku artean dugun urteroko Motibazio Kanpainari. Aurtengo mezua zein izango den eta, oraindik aurreratu nahi ez badugu ere, Euskararen Egunaren baitan bi lantegietan antolatzen ditugun hitzaldietako batean, Beasainen, Maialen Lujanbio izango dugu abenduaren 1ean. Gainontzeko kontuak, honez gero, urtarrileko zenbakian. Ate joka dugu dagoeneko.

SAILA
Giza Baliabideak Errodajeak III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Kontabilitatea Nazioarteko Proiektuak Salmenta / Estatuko Proiektuak Esportazioa Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

EUSKARA KOORDINATZAILEA
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Gorka ACEBAL TRUEBA Sara URRETABIZKAIA GARRIDO Nerea ARANZADI SUDUPE Iigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Eaut HERNANDEZ IRASTORZA Amaia IRASTORZA ZABALA Aitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIA Aitziber ARIN URTEAGA Ainara AMONDARAIN MARTINEZ Jaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Javier OSTOLAZA LASA Miren MADRAZO BASARTE Antton SAENZ AZPIAZU Idoia ESNAOLA SARRIEGI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Juanjo MINTEGI DORRONSORO Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Imanol VITORIA FERNANDEZ Maite ZIPITRIA Juanjo PEREZ

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain Zuzendaria: JOXE BEGIRISTAIN euskara@caf.net 1095 Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia) Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

l ab u r

i r a i l a | 16. zenbakia

16

Enpresen arteko korrikaldia

Euskararen erabilera Beasaingo posta elektronikoan


Guztira 1.612 mezu neurtu ditugu, 158 lagunei hartutakoak. Horietatik, % 28 euskaraz idatzi dira (448 mezu), % 4 ele bietan (70 mezu) eta % 68 gaztelaniaz (1.094 mezu).
Euskararen erabilera posta elektronikoan %4 % 28
Euskaraz Gaztelaniaz Ele bietan

ADEGIk urtero Donostian antolatzen duen korrikaldian, izaten da CAFeko langileen ordezkaritzarik, baita CAF Taldeko beste enpresatakoenik ere (CAF I+D, CETEST...). Gizonezkoez osatutakoak, emakumezkoez, nahiz bietakoak nahasian zituzten taldeak ere aritu izan ohi dira, beti ere emaitza onekin. Aurtengoan, 3 talde izan dira CAFen izenean eta horien arteko neskenen argazkia da, honakoa.

% 68

XIV. Igartza Beka

1.612 mezu horietatik, 1.119 mezutan (% 69) solaskide biak (bidaltzailea eta jasotzailea) euskal hiztunak izan dira, eta mezu horietatik % 40 euskaraz, % 6 ele bietan eta % 54 gaztelaniaz idatzi dituzte.

Solaskide guztiak euskal hiztunak izan diren mezu-kopurua % 31 % 69


Solaskide guztiak euskal hiztunak Solaskideren bat erdal hiztuna

Solaskide guztiak euskal hiztunak izan diren mezuetan

2011ko saria, Goiatz Labandibar Arbelaitz oiartzuarrak jaso du. Irailaren 14ean, Beasaingo Igartza Jauregian izandako ekitaldian eman zuten ezagutzera saritua, Beasaingo udala, Elkar argitaletxea eta CAF enpresa ordezkatzen zituztenek. Europan zehar, berak egindako tren ibilaldi baten oinarritutako ipuinez osatuko du liburua, Goiatzek.

% 54

%6

% 40
Euskaraz Gaztelaniaz Ele bietan

CAF-Irungo euskara-ikasleak
Ikasturte berriaren atarian garen honetan, ez da alferrikakoa zera gogoraraztea: euskara ikasi edo hobetu nahi duten Beasain eta Irungo langileak, oraindik garaiz dabiltza norberak aukeratutako Euskaltegian izena emateko. Matrikula enpresak ordaintzen du. Argazkian, azken ikasturtean Irungo lantegian aritu diren euskara-ikasle batzuk.

16

i r a i l a | 16. zenbakia

beasain-irun

Biltegi Nagusia
Edozein tren osatzen duten mila eratako piezak, behar den garaian dagokien lekuan egoteko, kudeaketa-prozesu aurreratu eta sofistikatua izatea ezinbestekoa da, gaur egun. Areago, bata bestearekin zer ikusirik ez duten tren asko aldi berean egiten direnean. Horretaz arduratzen da, besteak beste, Logistika Saila. Materiala erosten denetik, material horren hornikuntza guztia bideratzen duten Logistikako gainontzeko prozesu guztien kudeaketa, Beasaingo Biltegi Nagusiko eraikinean gauzatzen da 2005az geroztik. Bertako arduradunetako bat den Asier Elizegik eta Biltegiko Euskara Koordinatzailea den Aitziber Arinek prestatu digute ondoko artikulua. Eraikin berria izanik, suteen aurkakoak eta bestelako segurtasun neurri babesgarri guztiak betetzen dituen ia 7.000 metro koadro dituen eraikina, 3 habearte edo nabeetan egituratuta dago. Ondoren aipatuko diren sail guztiak kontuan hartuz, guztira 100dik gora pertsona ari dira bertan. Biltegi Nagusiak, trenak egiteko behar diren materialen Harrera eta ondorengo tokian tokirako Bidalketa kudeatzen ditu. Harrera eta Bidalketa horietarako guneei dagokienez, alde batetik, badu harrera gune nagusi bat (2. nabea), iristen den material gehiena bertan jasotzeko. Zamak deskargatzeko 2 kai edo nasa ditu. Hemen, ohiko apalategiak eta norbera babesteko ekipamenduak (NBEak) eta kontsumo-gai diren materialak gordetzeko gela daude. Bestalde, 1.go nabean, neurri handiko materialentzat prestatutako gunea dago, bolumenez nahiz pisuz handiak direnentzat. Horiek gordetzeko, ohiko apalategiak ditu, baina baita ere ordea, robot programagarriaz osatutako gune berezia ere, bakoitzak 1.700 kg jasan ditzakeen 596 kokalekuz. Horiek mugitzeko 10 Tonako garabiaz hornitua dago nabe hau. Hemendik egiten dira kanpoko proiektuetarako eta munduan zeharreko bezeroentzako materialen bidalketak. 3. nabean, materialari harrera ematen zaionetik bidalketara bitarteko denboran sailkatu eta gordetzeko 2 robot handi daude, bat egurrezko paletena eta bestea, kaxena. Paleten robotak, gehienez 1.500 kg dituzten eta neurriz 1.200x1.200 mm nahiz 1.200x800 mm arteko neurriak dituzten materialak kabitzeko 7.088 kokaleku ditu, eta kaxenak (hau material txikiagoak gordetzeko erabiltzen dugu: torlojuak...), gehienez 50 kg eta neurriz 600x400 mm arteko materialentzat, 13.328 kaxa bereziez hornitutako apalategia du. Ohiko apalategiak badira nabe honetan ere, beti izaten da eta, aipatutako pisu eta neurri horietara egokitzen ez den materialik. Nabe honetan egoten da CAF barneko hainbat sailetara bidaltzeko prestatzen den materiala. Ulma etxearen roboten bidezko automatizazioari esker, materialaren kontrolerako fidagarritasunak eta eraginkortasunak asko irabazi dute. Beste aurrerapauso nabarmen bat, hornitzaileentzako sortutako Internet bidezko Atariaren erabilera izan da. Hornitzaileen ia % 70ak darabil albaranak eta egiteko, eta horiei esker, hutsegiteetarako aukera oso eskasa da, bai kantitateak kontrolatzerakoan, baita sarreradatak adostutako egunean betetzerakoan ere. Orain aipatutakoaz gain, Kalitate Saila ere eraikin berean dago. Era honetara, materiala iristean, ikuskatu beharrekoak direnak aztertu eta lantegiko sailetara bidaliko den materiala okerrik gabe helduko dela ziurtatu ahal da. Bertan da baita ere, hornidura-katea aktibatzeko egitura (Jarraipen Saila), materialetik gertu, bidalketak errazteko eta sailen arteko koordinazio eta komunikazio egokia bultzatzeko. Azkenik, eraikin honetan hau ere, Bidalketak Saila dago. CAFeko tren guztiak, kontratuetan adostutako lekuetan entregatzeaz arduratzen dira sail honetakoak, bezeroaren egoitzan izan, ala itsasoko zamatze-portuan ala... Garraio eta aduana-izapideak kudeatzea ere, euren lana da. Hornikuntzarako logistika-prozesu osoa Biltegi Nagusian zentralizatuta badago ere, CAFeko hainbat lekutan tokian tokiko berezko biltegiak ere baditugu, hala nola, egiturak fabrikatzeko lehen gaiak gordetzen diren III. Dibisiokoa, Bogietakoa, Altzairutegikoa edo sobratzen den materiala gordetzeko erabiltzen den lehengo Biltegi zaharra, adibidez. Oraintxe bertan CAFen egiten ari garen 9 tren (Brusela, Euskotren, Arabia) eta 17 bogie (tren horien bogiez gain, Caracas, Malaga, Belgrado, Mexiko) desberdinen fabrikazioari egoki erantzuteko, Biltegia bezala ezagutzen dugunaren atzean dagoen logistika-prozesu konplexua bistaratu nahi izan dugu, pixka bat behinik, aldizkariaren atal honetan ekin genion enpresa ezagutaraztearen helburuari eutsiz. 4

b ea sa i n - irun
Irungo lantegiaren bilakaera
Esan izan dugu orrialde honetan, Irungo lantegia garaian garaiko beharretara egokituz joan dela, bai fabrikazio desberdinei aurre egiteko (bagoiak izan, martxan zebiltzan trenen berritze-lanak, poliesterra... goitik behera lantegian bertan tren berriak egiteraino), baita halabeharrez,

i r a i l a | 16. zenbakia

16

pertsonen gaitasunak lan horietara trebatzen ere. Oraingo honetan, airezko bi argazkiren bidez, 40 bat urteko tartean eraikinen erabileran dagoen aldea ikus dezakegu. Denbora guzti honetako aldaketak bizi izan dituen Alfonso Moreno-Arrones izan dugu horien berriemaile.

Biltegia Egiturak

Akabera Pintura

Bulegoak Aroztegia

Probak Bogieak

Taller elektrikoa Transbordadorea

16

i r a i l a | 16. zenbakia

irakurleen txokoa

Udako postalak
Udako oporretan, norbera zegoen lekuan zegoela, Euskara Zerbitzura postala bidaltzeko gonbitea zabaldu genien langile guztiei, baldintza bakarra, euskaraz idatzita egotea zelarik. Jaso ditugun batzuen artetik hartutako esaldiez osatu dugu oraingoan, atal hau. Bidaltzaileak, Galardi honen lehiaketaren zozketan sartuko dira gainera. Alegia, ohiko lehiaketa betez parte hartzen dutenak, postala bidali izanagatik, bi aldiz... Eskerrik asko, bene-benetan Euskara Batzordearen eskaerari erantzunez ahalegin ordainezin hau egin duzuen guztioi!! Andaluzia aldera etorri gara eguzki bila eta baita topatu ere. Leku eder asko daude ikusteko eta hondartzak ere ez daude gaizki. Gauetan oso giro atsegina aurkitu dugu herrian. Atsedena hartzeko leku gomendagarria. Huelva Hemen bidaltzen dizuet postal polit hau, Inkek egindako leku honetatik. Benetan zoragarria da. Bazeukaten meritua hau egiten, orduko erremintekin... Machu Picchu. Cuzco Hemen gabiltza, beltzen artean, herri honetaz disfrutatzen; ederra da !! Mozambike

Oleiros: bere hizkuntza, Internazionalismoa eta ekologia (ingurune turistikoa barne!!) zaintzen dituen herri xumea... Oleiros. Galizia Aurten, Almeriatik hasi eta Mediterraneoko kostaldean gora goaz, toki ezberdinak ezagutuz, Katalunian amaitzeko asmotan... Valentzia Hiri ederra ! Bere izenez ezagutzen dugun zabaltzeko gazta, edo boxeolari handi bati buruzko kondairak sortu dituen lurraldea... Philadelphia Hara hemen zer aurkitu nuen Donostiako Alde Zaharreko denda baten. Euskaldunok ulertzea zaila dela esango dute berriz ere, hortik zehar !! Donostia

Mundu osoko burdinbideetan, hitzak batetik bestera, CAFen egindako tren guztietan euskara goaz zabaltzera... Peiscola Euskal Herritik Kataluniarako bidaia luzea eta gero, gustura gabiltza igerileku eta hondartza artean. Aspaldian eguzki asko ikusi gabe bero gehiegi aukeran, baina gustuko lekuan aldaparik ez... LEstartit Eskatu zenuten bezala, hementxe doa postala, Suitzako Txindoki ondo ikusten dela... Zermatt. Suitza Garai batean, La Robla-Bilbo trenak Burgosko Merindadeak jendez hustu egin zituen. Gaur egun berriro ere bertaratu egin dira joan ziren batzuk eta, haien ondorengoek eta, bigarren etxebizitza ugari egin dituzte herri txiki horietan. Paraje ederra! Freskura zoragarria! Eta lasaitasun itzela! Benetan gomendagarria. Medina de Pomar Bero ikaragarria dugu, baina oinez ibiltzeko leku ederrak dituen hiri atsegina da hau... Singapur Hemengo urpetan ibiltzea, a ze gozada!!... Lloret de Mar

el k a r r i z k e t a

i r a i l a | 16. zenbakia

gema arruabarrena eskisabel


Garai hartan gehien bat jende heldua etortzen zen Sorospen Kutxara. Jubilatuak eta alargunak. Hori zen kolektiborik handiena. Prestazioak ere, gehiago zeuden horientzat begira sortuak. Harremana berriz, oso ona, gertukoa zen. Patxadaz aritzen ginen eta askok, euskaraz egitea eskertu egiten zuten, gaztelaniaz moldatzeko erraztasun handirik ez zuten eta. Diru-laguntza hori jasotzeko, norbaitek jarri ere egin behar du? Sorospen Kutxako titularra izateko, enpresan lanean hasten den une beretik borondatezkoa da. Soldata eta antzinatasunaren %1,6 jartzen du hilero langile bakoitzak eta enpresak jartzen du aparte, beste zati bat ere. Ia-ia langile guztiak dira ekarpena egiten dutenak. Gehienok, betaurrekoak jartzerakoan edo dentistarengana behartzean gogoratzen gara zuregana etortzeaz... Bai, eta normala da. Baina horretarako laguntzez gain, zenbait alargunen pentsioa osatzeko, heriotza gertatzen denean onuradunak jasotzen duena, lanean ari den bitarteko Bizi Asegurua... Eta hortik aurrera, audiofonoak, oinetarako plantillak... eta amniozentesia bezalako zerbitzuak ere laguntzen dira diruz. Eta, garaian garaira egokituz joan izan ohi da gainera zerbitzua, hala nola, laguntza bidezko ugalketarako ere izendatuta dago kopuru bat, zeliakoei laguntza eta abar. Guztia urteroko txostena biltzen duen liburuxkan jasotzen da. Laguntza horietako bat dagokien langile, erretirodun edo horien inguruko onuradun bat behartu da eta zuregana joan behar du... Jende aurrerako ordutegi bat dugu: goizeko 10:00etatik 12:30etara, Beasainen. Irungoek eta Madrilekoek pertsona bana izendatuta dute, paperak eta niregana bideratzeko. Toki txukuna, bakarkako lana eta baita ere ordea, jendearekin aurrez aurreko lana, egunero-egunero. Esker onekoa al da zure lana? Oso atsegina da nire lana! Pertsonekin lana egiten den guztietan bezala, gauzak nola esaten diren eta, oso garrantzitsua da. Pazientzia pixka bat ere behar da. Bestearen tokian jartzen asmatze hori... Gainera, lehen aipatzen nituen garai bateko pertsona helduak ez ezik, gero eta gehiago gazteak ere etortzen dira. Gainera, pertsona heldu horiek, erretiroa hartzerakoan eta, ezaguna izango zaituzte ordurako... Hori da. Eta edozer galdetzeko eta, konfiantza dute. Askotan, Sorospen Kutxarekin zer ikusirik ez duten informazioa ere eskatzen didate, beti ere CAFeko langiletzat nauten heinean. Erretiroa hartzeagatik gurekin harremana ez da eteten eta aurreagokoan edo halakoan ez dakit zer esana edo egina eskertuz aritzen zaizkizu hurrengoan. Gertutasun hori antzematen dut orduan... 7

16

Ataundarra, ikasketak Donostian egin eta berehala hasi zen lanean CAFen 1977an. Sorospen Kutxarako deitu zuten, batez ere jendearekin harreman zuzena eskatzen duen lana izanik, euskalduna nahi zutelako. Hantxe eta horretantxe segitzen du gaur egun ere. CAFeko Sorospen Kutxa, Beasain, Irun eta Madrileko langileak, eta horietan lanean aritutako erretirodunek osatzen dute (5.000 pertsona baino gehiago) eta horiek ez ezik, euren ezkontide, izatezko bikote eta seme-alabek ere jaso dezakete zerbitzua. Zu hasterako, sortua zen Sorospen Kutxa... Bai. Eta artxiboan begira aritu naiz eta, 1918an argitaratutako liburuxka topatu dut. Pentsa ! Ni hasi nintzenean beste langile bat zegoen eta biok aritu ginen hura jubilatu zen arte. Harrez gero bakarrik nago administrazio-lanetan eta gainontzean, badakizue, Iaki Korta medikua buru duen Gobernu-batzorde batek eramaten du erabakien kudeaketa eta zuzendaritza. Zer duzu gogoan zure hasiera hartaz? Hasieran CAFen eraikinetatik kanpo zegoen bulegoa. Langileona zen pisu batean. Gero, gauza handia izan zen bulegoa hemen egin eta lana informatizatzea: langileak eskaera egitera etorri eta prestazioa berehala jasotzea ekarri zuen horrek. Niretzat lana asko erraztu zuen informatizatzeak, eta prestazioa jaso behar dutenentzat ere bai. Lan atsegina zurea: dirua jasotzera etortzen zitzaizkizun...

16
Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean. Izen-abizenak:

leh iaketa ! ! !

Saila/Departamendua:

1) Zein beste izenez ezagutzen dugu Logistikaren baitako hornidura-katea aktibatzeko egitura?
Kalitate Saila Jarraipen Saila Bidalketak Saila

2) CAFeko aspaldiko argazkiak dituzu hemen. Horrexegatik, bada horietan bakoitzaren garaiari ez dagokion zerbait. Aurkitu eta borobil baten sartu zerbait hori.

Aurreko lehiaketaren irabazleak

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

ARKAITZ IZAGIRRE IV. Dibisioa Beasain

XABIER CALLEJO Irun

You might also like