You are on page 1of 3

Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat "luzapena" apirila bitartean - Sustatu.

com Página 1 de 3

• Adi honi:
• Egunkaria Libre!
• Bertsolaritza
• Aktan Jasoa
• Letrak Sare Kantoitik
• Zer Erantzi
• Masai Ikastaroa
• WTF

Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat


"luzapena" apirila bitartean
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-12-10 ¦ 13:53 ¦ telebista

Gaur goizean zen gauzatzekoa itzalaldi analogikoa Nafarroan. Baina ETB1 eta ETB2ren seinale
analogikoa uhinetan da oraindik, herri ekimenak jarritako antena errepikatzaileei esker. Etxeetan,
normalean, modua egongo da digitaletik analogikora pasatzeko, ETB ikusi nahi baduzue. Hala
ere, luzapen horrek epemuga du: Gipuzkoan itzalaldi analogikoa gertatu bitartean, apirilean.

Iritsi da itzalaldi analogikoa Nafarroara: hemendik aurrera LTD bidez ikusiko dute telebista
Nafarroako erkidegoan, bi seinaleak (digitala eta analogikoa) bi urtez batera funtzionatu ondoren.
230 udalerriri eta 540.00 laguni eragin die gaurko itzalaldiak.

Nafarrek ETB seinale analogikoz ikusi ahal izango dute, oraindik ere.

• LTD kanpo hargailu bat erabiltzen dutenek (alegia, telebistan integratutako LTD
hargailua ez duten horiek) zapping egiteko LTD hargailua erabiliko dute, eta ETB
ikusteko, telebistak zuzenean jasotako seinale analogiko hori.
• LTD integratua duten telebistetan, mandoan aukera bat dago seinale digitala ala
analogikoa aukeratzeko. Analogikoan egongo dira ETB 1 eta ETB 2, eta digitalean
gainontzeko telebista kateak.

Baina noizarte iraungo du behin-behineko neurri honek? Aukera hori eskeintzeko errepikagailu
batzuk daude instalatuta, herri ekimenez. Hortik banatzen da ETBren seinalea. Baina berez,
seinale hori EAEtik datorrenaren anplifikazio bat besterik ez da. Horretara, EAEn itzaltze
analogikoa gauzatzen denean, Nafarroan ez dute ETBren seinalerik izango. Itzaltze prozesu hori
martxan da EAEn:

• Urriaren 30ean izan zen (edo zen izatekoa) itzaltzea Araban


• Abenduaren 31rako dago iragarrita Durangaldean eta Ermuan
• Apirilaren 3an bukatuko da itzaltzea Bizkaiko beste eskualdeetan eta Gipuzkoan.

2010eko apirilaren 4an, beraz, Nafarroako errepikagailuek ez dute seinalerik jasoko lurralde
honetan seinalea zabaltzeko. Ordurako Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ados jarri ez
badira, aurrerantzean ezingo da ETB ikusi. Eta ez bata, ez bestea, ez daude dirurik jartzeko prest.
Milioi bat euro inguru beharko omen dira.

http://sustatu.com/1259338416?utm_source=rss&utm_medium=feeds 16/12/2009
Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat "luzapena" apirila bitartean - Sustatu.com Página 2 de 3

Beharrezko milioi hori multiplex bat jartzearen kostua da. Multiplex bat dago gaur egun
Nafarroan, Nafarroako kateentzat soilik dena. ETB emititzeko bigarren multiplex bat beharko
luke. Multiplex hori ematearen eskumena Espainiako Industria Ministerioari dagokio.

Ministerioaren esanetan, Nafarroako espektro irrati-elektrikoa oso betea dago, eta itzaltze
analogikoaren ondoren aztertu behar dute bigarren multiplex batentzako tokia badagoen.

Bigarren multiplexa, milioi bat euro


Nafarroako Gobernuak bigarren multiplexa izateko eskaera egingo balu, eta Industria
Ministerioak onartuko balu, milioi bat euroko kostua izango luke horrek. Ez Nafarroako
Gobernua, ezta Eusko Jaurlaritza ere, ez daude prest milioi euro hori jartzeko. Ministerioak
esango balu teknikoki posible dela, finantzaketa-akordio batera iritsi beharko lirateke bi
gobernuak, eta ez dirudi horretarako prest daudenik.

Izan ere, batetik, Patxi Lopezek adierazi baitzuen inbertsio horiek egiteko "zailtasunak" zituela
Jaurlaritzak. Eta bestetik, Nafarroako Gobernuak hizkuntza-politikan gastuak murrizteko joera
nabarmena du: Hezkuntza Departamentuak 240.000 euro zeuzkan aurreikusita euskarazko
hedabideen dirulaguntzentzat, baina diru hori beste ekimen batzuetara bideratu du.

Erantzunak
#1. Re: Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat "luzapena" apirila
bitartean

Unai ¦ 2009-12-10 ¦ 14:47

Gasteizera etorri zen azkenean itzaltze analogikoa. Gaur egun telebista analogikoan kate freak-ak
besterik ez dira ikusten, pornoa, kartak botatzen dituztenak, Televitoria eta Canal Gasteiz.

Eta LTDaren bidez kate guztiak eta Canal Gasteiz ikusten dira. Gainontzeko tokiko telebistak ez
dira oraindik hasi (Hamaika eta VTV).

#2. Re: Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat "luzapena" apirila


bitartean

flap ¦ 2009-12-10 ¦ 15:54

Gipuzkoako hainbat eskualdetan bigarren fasean, (abenduan-urtarrilean) itzaliko da Telebista


analogikoa, Deba bailarako herri inportanteetan behintzat, Eibarren edo Arrasaten alegia.

.....
Goiena eta CodeSyntaxek kudeatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren

http://sustatu.com/1259338416?utm_source=rss&utm_medium=feeds 16/12/2009
Itzaltze analogikoa Nafarroan: ETBrentzat "luzapena" apirila bitartean - Sustatu.com Página 3 de 3

Kultura Sailaren laguntzaz.


Softwarea: Zope eta Squishdot.

http://sustatu.com/1259338416?utm_source=rss&utm_medium=feeds 16/12/2009

You might also like