You are on page 1of 18

METABOLISMOA II- ANABOLISMOA

Orain dela 2500 milioi urte inguru lehenengo bakterio fotosintetikoak sortu ziren, argiaren
energia erabiliz substantzia ez-organikoetatik konposatu organikoak sintetizatzeko gauza ziren
organismoak. Gainera, oxigenoa askatu zen atmosferara, ondorioz, zelulak energia kimikoa
eraginkortasun handiagoz erabiltzen hasi ziren
1.ANABOLISMOA
Zeluletan gertatzen diren eraikuntza-prozesuen multzoa da, zeinetan molekula bakunetatik
abiatuz, molekula konplexuen sintesia gertatzen den. Prozesu endergonikoak dira, hots,
energia behar dute.
Bide anaboliko gehienak berdinak dira, bat izan ezik:anabolismo autotrotofoa.
1.1.Ohiko bide anabolikoak
Anabolismo heterotrofoan molekula organiko bakunetatik abiatuz molekula organiko
konplexu guztiak sintetizatzen dira
Sintetizatutako biomolekularen arabera:
A)GLUZIDOEN ANABOLISMOA
B)LIPIDOEN ANABOLISMOA
C)PROTEINEN ANABOLISMOA
A)GLUZIDOEN ANABOLISMOA
A.1.Glukoneogenesia
Glukosa sintetizatzen da, gluzidoak ez diren konposatu organikoetatik (azido laktikotik,
aminoazidoetatik, glizeroletik edota landeen kasuan, gantz azidoetatik)
Zelula guztietan
Mitokondrian hasi, baina zatitik handiena zitosolean egiten da
Ugaztunetan, gibelean egiten da gehienbat;; lagungarria da glukosa-maila mantentzeko.,
baita baraualdietan ere (zenbait zelulek glukosa soilik erabiltzen dute energi-iturri gisa, hala
nola, eritrozitoek, zelula-amek)
A.2.glukogenesia
Glukosan oinarrituz glikogenoa sintetizatzen da (biltegiratzeko)
Gibelean eta muskulu eskeletikoan
2 etapatan burutzen da:
Glukosa UTParen bidez aktibatzen da (UDP-glukosa sortzen da)
UDP-glukosa eratzen ari den glokogeneroari eransten zaio, UDPa askatuz

B)LIPIDOEN ANABOLISMOA
Normalean, zitosolean egiten da

Triglizeridoen sintesirako, alde batetik Dihidroxiazetonan oinarrituz glizerola lortuko litzateke,


eta bestetik, azetilCoA-tik abiatuz gantz-azidoak
C)PROTEINEN ANABOLISMOA
Landareek aminoazido guztiak sintetiza ditzakete; animaliek batzuk baino ez (gainontzekoak
dietan hartu).
Zitosolean sintetizatzen dira

1.2 Bide anabolikoak organismo autotrofoetan


Molekula ez-organoetatik molekula organiko bakunak lortzeko (anabolismo autotrofoa
egiteko) erabiltzen dute energia-iturriaren arabera sailkatzen dira:
ORGANISMO AUTOTROFO FOTOSINTETIKOAK:
Argiaren energia erabiltzen dute anabolismoa autotrofoa egiteko
Landareak, algak eta bakterio batzuk (zianobakterioak)

ORGANISMO AUTOTROFO KIMIOSINTETIKOAK


Kimioautotrofoak ere deritzo
Erreakzio kimiko exergonikoetan askatzen den energia erabiltzen dute
2.FOTOSINTESIAREN SARRERA
Nutrizio autotrofoko prozesua da, zeinaren bitartez materia organikoa sortzen den
materia ez-organikoaren erredukzioz, argi-energia erabilita
Erredukzio-prozesua denez, hidrogeno-emaile eta hartzailea behar ditugu:
Landare eta zianobakterioa gehienetan H-emailea ura da eta hartzailea CO 2-a
Beste kasu batzuetan, emaileak bestelako konposatuak izaten dira (azido laktikoa, H 2S) eta
hartzailea NO3 N2,
CO2 * H2O (argia) O2 + glukosa ( C6 H12 O6)
2.1 Emaile H2O eta hartzailea CO2 izanez gero
Fotosintesiaren ekuazioa:
H2O + CO2 argia O2 + CH2O
Ur molekula H-emaile gisa jarduten du, argi-energiari esker uraren fotolisia gertztzen
delarik
CH2O hori karbohidrato baten aitzindaria ( prekursor) litzateke
Glukosa molekula bat lortzeko, beraz:
12 H2O + 6 CO2
C6H12O6 + 6 O2 + 6 H2O
Fotosintesi honi fontosintesi oxigenikoa esaten zaio, osigenoa askatzen delako atmosferara
2.2Beste emaile eta hartzaile batzuk esku hartzen badute
Organismo batzuek ez dute ura erabiltzen H-emaile gisa, bakterioek kasu (zianobakterioek
ezik)
Beste konposatu batzuk erabiltzen dituzte
Ez da O2-rik askatzen. Horregatik fotosintesi anoxigenikoa deritzo
2.3.Fotosintesi oxigenikoaren eskema
Fotosintesia 2 fasetan egiten diren erreakzio konplexuen bidez burutzen da:
1)FASE ARGIA
Argia dagoenenan soilik
Tilakoideetan
Pigmentu fontosintetikoek argi-energia energia kimiko bihurtzen dute
Uraren fotolisia gertztzen da, oxigenoa askatuz
2)FASE ILUNA
Kloroplastoetako estroman
Ez du argi beharrik. Fase argian lortutako energia eta ahlmen erreduzitzailea
(NADPH) erabiltzen du
CO2 molekulen erredukzioa egiten da, glukosa eta beste molekula organiko
batzuk lortzeko
Calvinen zikloa ere deritzo bide metabolikoari

3.FOTOSINTESIAREN FASE ARGIA


Fotosintesian 3 prozesu bereizten dira:
1) ARGI- ERAKARPENA
2) ELEKTROI-GARRAIO
a. EZ-ZIKLIKOA-oxigenikoan
b. ZIKLIKOA anoxigenikoan
3) FOTOFOSFORILZIOA
3.1.Argi-erakarpena
Zelula fotosintetikoek pigmentuak dituzte, hots, argiaren uhin-luzera ezberdinetako fotiak
xurgatzeko ahalmena duten molekulak
a eta b klorofilak dira pigmentu nausienak
karotenoak eta xantofiloak ere agertzen dira
pigmentuok tilakoideetako mintzean daude mataturik, fotosistemak eratuz. Bi fotosistema
daude:
I.fotosistema (PS I), P700 esaten zaio ere, 700nm-ko argi-xurgapena duelako
II. fotosistema (PS II), P680 esaten zaio ere, 680 nm-ko argi-xurgapen maximoa
duelako

Fotoi batek fotosistemako edozein pigmentutan eragiten duenean, euren elektroietariko bat
goragoko energia-maila batera igaroarazten du (kitzikatu) ; pigmentu bizkortuta dagoela
esaten dugu

Fotosistemetan 2 egitura bereizten dira:


ANTENA MOLEKULA izeneko pigmentu kopuru handiak,. Funtzioa: fotoiak hartzea
eta elektroiak kitzikatzea (pigmentuak bizkortzea ere deritzo)
ERREAKZIO-ZENTROA: bertan diana-klorofila izenekoa dago; bertara antena
molekuletan lortutako elektroien kitzikadura transferituko da. Berau izango da elektroi-emailea,
NADP+ erreduzituko duena

Kitzitatutako (aktibatutako) elektroi hori fotosintesi-kateko elektroi-garraioko katean zehar


bideratuko da, modu honetan ATPa sortuz eta NADPHa lortuz.
Elektroi-garraio hori 2 modutakoa izan daiteke:
EZ-ZIKLIKOA
ZIKLIKOA
3.2Elektroien garraio ez-ziklikoa
Funtsean, fotosintesiko fase argian fotosintesi-katearen zeharreko elektroi-garraioa dago,
H2O-tik NADP+-ra
Elektroi-garraio hori egiteko I. eta II. Fotosistemak beharrezkoak dira, bertako pigmentuek
harturiko argi-energia erabiltzen da.
3 pausutan emetan da:
NADP+-en erredukzioa NADPH-ra: I. fotosistemako pigmentuak bizkortu eta dianapigmentuak elektroiak ematen dizkio NADP +-ri, lotuta NADPHra erreduzituz. Beraz, PS I
elektroi faltan geratzen da.
PS I-ek lagatako elektroia berreskuratzea PS II-tik: PSI-k galdutako elektroiak PS
II-k pasako dizkio. Horretarako argi-energiak bizkortutako pigmentuek bertako diana-klorofila
elektroi emaile bihurtzen dute. Orain, PS II bera da elektroi faltan gertatzen dena

PS II-ak emandako elektroia berreskuratzea uraren fotolisiari esker. PS II-ak


uraren fotolisian bitzrtez berreskuratzen ditu galdutako elektroiak

GARRAIO EZ-ZIKLIKOAREN BALANTZEA


Garraiatutako elektroi bakoitzeko 2 fotoi behar dira (PS bakoitzean bana); ur molekulako
2 elktroi garraiatzen dira; oxigeno molekula bat askatzeko 2 ur molekula behar dira.
beraz:
2 H2O + 2 NADP+ + 8 fotoi 2 NADPH + 2 H+ +O2
Bi ur molekula abiatuta 2 NADP+ erreduzitu 2NADPH + 2 H+ + o2 lortzeko
12 H2O + 12 NADP + 16 ADP + P + 8 fotoi 12 NADPH + 16ATP + 6 O2
3.3.Fotofosforilazioa
Hiru pauso honetan ATParen sintesia egiten da FOSFORILAZIO SINTETIKO edo
FOTOFOSFORILAZIO izeneko prozesuaren bitartez. Mitokondrietako arnas-katearen
antzerako prozesua da.
TEORIA KIMIOSMOTIKOAren arabera fotofosforilazioa zenbait pausutan ematen da:
Elektroiak PS II-tik PS I-ra trnsferitzean, tartean dagoen Zitokromo bf (cit bf)
izeneko konplexutik pasatzen dira. honek estromatik eremu intratilakoidalera H+-ak
ponpatzen ditu, gradiente elektrokimikoa sortuz.
Garraiatutako elektroi pareko 4 protioi askatzen dira ( 2 uraren fosftolisitik + 2 cit
bf-tik)
ATP sintetasa batek gradiente hori erabiltzen du ATPa sortzeko: 3 H+ bakoitzeko
ATP bat.

3.4Elektroien garraio ziklikoa


PS I-ek soilik hartzen dute parte
Ez dago NADP+-en erredukziorik, elektroiak irten eta itzuli egiten baitira PS I-era
Ez dago uraren fotolisirik ez eta oxigeno askapenik ere, PS II-ak ez baitu partetik hartzen
ATParen sintesia ematen da, cit bf konplexuak ponpatutako H+-ek sortutako gradientea
erabiliz.
Kloroplastoetan NADP+ gutxi dagoenean erabiltzen da; bakterio fotosintetiko
anoxigenikoetan ere arrunta da bide hau.
Beharrezkoa ilunpeko fasean argipeku fasean sortutako baino ATP gehiago behar direlako.
Elektroi bikote bakoitzeko ATP bat lortzen da

4.FASE ILUNA
Fase honetan molekula organiko sinpleen sintesia egiten da, molekula ez-organikoen
erredukzioaren bidez.
Horretarako fase argian sintetizatutako NADPH eta ATPa erabiliko dira
Kloroplastoetako estrosoman egiten da
Argiarekin nahiz argi barik egin daiteke
Erabiltzen den substratu nagusia CO2 da; baina bestelako substraturik ere (nitratoak,
amoniakora, sulfatoak hidrogeno sulfitoetara) egin dezakete
4.1.CO2-aren erredukzioa. Calvinen zikloa
CO2-aren erredukzioa CALVIREN ZIKLOANaren bitzrtez egiten da:
CO2-a glizeraldehido-3-fosfato (G3P) triosara erreduzitzen da
Zikloko bira bakoitzean CO2 bat finkatzen da; beraz G3P bat egiteko 3 bira behar dira:
3 CO2 + 6 NADPH + 5 H2O6H+ + 9 ATP G3P + NADP+ + 9 ADP + 8Pi
Calviren zikloan lorturiko G3Pak, beharrizanaren arabera bide ezberdinak hartu ditzake:
Gehienetan glukosa eta fruktosa egiteko erabiltzen dira. hauetatik abiatuz, gainontzeko
polisakaridoak
Gantz-azidoen eta aminoazidoen sintesirako
ATParen sintesirako katabolismoan
Glukosa bat sintetizatzeko 2G3P behar dira, Calvinen zikloan 6 bira dira, beraz:
6 CO2 + 12 NADPH + 12 H+ + 18 ATP C6H12O6 + 12 NADP+ + 18 Pi
6CO2 + 12 NADPH + 18 ATP + 6 H2O C6H12 O6 + 18 ADP + 18 P + 12 NADP
Calvinen zikloa 3 pausutan labur daiteke:

CO2-aren funkapena- Rubisco deitutako entzima batek CO2-a erribulosa-1,5difosfatoarekin (RuBP)lotzen du


Erredukzioa
Glukosaren eraketa eta RuBP-aren suspertzea

10

C3/C4 LANDAREAK
Landare gehienetan erreakzio horiek izaten diren arren, klima tropikaleko eskualdeetan,
landare batzuek (erremolatxa, azukre kanabera)beste erreakzio batzuk egiten dituzte,
tenperatura altuetara eta lehortera moldatzeko. Prozesua ziklikoa izaten da, baina sortutako
lehenengo molekula 4 karbono konposatu bat da, eta, horregatik C4 esaten zaie landare horiei,
Calvinen zikloa egiten duten landareetatik bereizteko; azken horiei C3 esaten zaie.
Fotoarnasketa eta C4 landarak
Duela 30 urte, gutxi gorabehera, O2-k fotosintesia zergatik inhibitzen duen aurkitu zuten.
CO2-aren finkapen erreakzio katalizatzen duen entzima erribulosa-1,5-difosfato karboxilasaoxidasa (errubiskoa) oxidasa gisa ari daiteke, eta beste substantzia bat eratu, 3fosdoglizeratoaren desberdina
Zelulak, fotoarnasketa izeneko bide metabolikoaren bidez, molekula berri hori prozesatzen du.
Bede horretan, O2 kontsumitu eta CO2 askatzen da, finkatu beharrean, eta, horrenbestez,
fotosintesiaren errendimendua txikiagoa izaten da. CO 2-aren eta O2-aren kontzentrazio
erlatiboak nolakoak, halaxe arituko da entzima. Eskualde bero eta lehorretan, CO 2-aren
kontzentrazioa txikia izaten da, eta, beraz, baita fontosintesiaren errendimendua ere. Landare
batzuek mekanismo birtxi baten bidez gainditu dute arazo hori eta hori esker CO 2-aren

11

kontzentrazioa handia izaten da. Horretarako, bi zelula mota izaten dituzte hostoen barruan.
Mesofilo arruntaren zelulak eta hosto zorroarren zelulak, barruago, sorta baskularrak
inguratuz. Bi zelula motak elkarren artean komunikatuta egoten dira. lehen motako zelulek CO 2a finkatu, baina 4C-ko molekula bat sortzen dute. Bigarren motako zelulek molekula hori
deskonposatu eta CO2 sortzen dute; horrela, CO2-aren kontzentrazioa handitu egiten da, eta
Calcinen zikloa behar bezala egin dezakete, fotoarnasketa egin beharrik gabe
Laburbilduz:
Udan, ur-galerak ekiditeko C3 landareek estomak ixtean, argipean, energia lortzeko
erreakzioetan askatutako O2-a hostoaren barruan metatzen da.
[O2] altua denean Calvin zikloako erribulosa-1,5-difosfato karboxilasa oxidasa (rubisko)
entzimaren oxidasa jarduera aktibatzen da, ez karboxilasa, horrela CO 2arekin erreakzionatu
beharrean oxigenoarekin erreakzionatzen du fotosintesia inhibitua gelditzen delarik
Orduan gluzidoak oxidatu eta CO2 askatuko da.
Fase ezberdinetan ematen da
Argipeko fasean sortutako ATP eta NADPH + H kantitate bat, prozesu honetan galtzen da. Ez da
ezagutzen prozesu honen funtzio metabolikorik
FOTOARNASKETA deritzo prozesuari CO 2-a askatzen delako baina ez du zerikusirik
arnasketa zelularrarekin
Fotoarnasketak. Fotosintesiaren eraginkortasuna mugatzen du. CO 2 kontzentrazioa txikitzen
denean eta O2 (inhibitzaile lehiakorra) kontzentrazioa handitu.

C4 landareak
Fotoarnesketa ekiditen dute Calvin zikloa luzatuz
Landare hauen hostoen egitura aztertu ondoren, bi kloroplasto mota daudela ikusi zuten
CO2-a mesofiloko zeluletan finkatzen dute 4C-dun konposatua eratuz. Hau zorroko
zeluletara igaroko da eta bertan askatuko du CO 2-a
Bide honetatik finkatutako CO2 bakoitzeko ATP bat gehiago gastatzen da.
Horrela ingurune lehor eta beroetako landareek [CO2] hanida mantentzea lortzen
dute estomak itxirik eduki behar arren

12

Baldintza zailetan ere C-a finkatzen jarraitzen dute, hots, hazten


Fotoarnasketaren ondorio negatiboak eragozten dituzte, CO2 kontzentrazioa handitzen
baitute mekanismo honi esker

5FOTOSINTESIAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK


Fotosintesiaren errendimendua edo fotosintes-intentsitatea xurgaturiko CO2-aren askaturiko
O2-aren arabera neur daiteke
Errendimendua honako hauen menpe dago
A)CO2-ren kontzentrazioa inguruan
B)Argiaren intentsitatea

13

C)Tenperatura
D)O2-aren metaketa inguruan
E)Hezetasuna
F)Fotoperiodoa eta argairen kolorea
Organismo fotosintetiko bakoitzean, fotosintesiaren abiadura giro faktore batzuek kontrolatzen
dute. Faktore horiek batera aritzen dira, eta prozesua bultzatu edo mugatu egiten dute.
Fotosintesiaren ekuazioari errepaatuta, argi dago CO 2-ak, H2O-k eta argiak (erreakzioan aritzen
diren elementuak) fotosintesian eragin dezaketela. Tenperaturak ere eragiten du prozesuan,
entzimen ekintzaren optimoa baldintzatzen du
A)CO2-aren metaketa inguruan
Zenbat eta CO2 gehiago egon, orduan eta fotosintesiaren abiadura azkarragoa, asimilaziopuntu (asetasuna) maximo batera arte; puntu horretan abiadura egonkortzen da.
Calvinen zikloko erreakzioetan, CO 2-a molekula organikoak sortzeko erabiltzen da. Giro
baldintzetan, fotosintesiaren faktore mugatzailerik garrantzitsuena da. Atmosferako CO 2-aren
kontzentrazioa %0,03 eta % 0,04 bitarteko izanen da. Hori baino kontzentrazio handiagoetan,
fotosintesiaren balio handiagoak lortu izan dira.
Argi intentsitatea konstante izanik, CO2 kontzentrazioa handitzean, errendimendua handitu
egiten da, puntu bateraino.
O2 kontzentrazioa handitzean: fotosintesiaren errendimendua jaisten da: FOTOARNASKETA

B) Argiaren intentsitaea
Zenbat eta argi intentsitatea handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren
abiadura, puntu maximo batera arte; puntu horretan CO2 da faktore mugatzaile,
Fotosintesi-tasa handitu egiten da argiaren eraginez, balio maximo (asetasun puntua) bateraino.
Hortik aurrera, argi igoerak ez du fotosintesi igoera ekartzen. Batzuetan, entzimen
desnaturalizazio prozesua murriztu edo eten ere egin dezake.
Molekulen fotooxidazioa ere gertatzen da, adibidez ilunpeko landareetan argitan jartzean
gertatzen dena. Itzaletako landareek eguzkitako landareek baino argi gutxiago behar dute
erremendurik onena lortzeko
Landare mota bakoitzak (moldaeren arabera) argi intentsitate jakin batean lortzen du tasa
maximoa
Argiaren intentsitate maximo batera iritsitakoan fotosintesi tasa ez da gehiago handituko, izan
ere, fotosistemak saturatu egiten dira eta

14

C)Tenperatura
Fase argiko erreakzioak tenperaturarekiko independienteak dira, baina fase ilunekoak ez.
Entzimek tenperatura igo ahala azkarrago egiten dute lan, desnaturalizazioaren mugaraino beti
ere.
Espezie bakoitza tenperatura tarte baten barruan bizitzeko moldatuta dago. Tarte hoprretan,
fotosintesiaren errendimendua igo egiten da tenperatura handitzen denean, tenperatura eragina
baitu entzimen jardueran, gaiaren hasieran ikusita dagoenez.
Eskulade epeletan bizi diren landareen tenperaturaren optimoa 25 C ingurukoa da. Fotosintesi
tasa bikoiztu egiten da tenperatura 10 C igotzen den bakoitzean, eta bat batean mirrizten da
tenperatura 35 C ingurukoa denean

D)O2-aren metaketa inguruan


Zenbat eta O2-ren kontzentrazioa handiagoa izan, orduan eta geldoagoa, O2-a CO2-a
finkatzeko errekzioan parte hartzen duen errubisko-entzimaren inhibitzaile lehiakorra baita
(foto-arnasketa)
E)hezetasuna
Hezetasuna urritu ahala fotosintesiaren errendimenduak behera egiten du, estomak itzi egiten
baitira eta ondorioz, gas-trukea oztopatu
F)Fotoperiodoa eta argiaren kolorea
Espezie batzuetan zenbat eta argi-ordu gehiago egon orduan eta errendimendu hobea. Beste
batzuek, argi-eta ilun-tarteak txandakatu beharra dute.

15

Fotosintesiaren errendimendu handiena argi gorriarekin edo urdinarekin lortzen da, uhin luzera
680nm-tik gorakoa bada PS I-k baino ez du jarduten, beraz fase argi ziklikoa
6.KIMIOSINTESIA
Kimiosintesia prozesu anaboliko autotrofoa da, beraz, hemen ere konposatu
inorganikoetatik abiatuz konposatu organikoak sintetizatzen dira
Kasu honetan, argiaren ordez konposatu inorganiko bakunen oxidaziotik askatutako
energia erabiltzen da.

6.1.Kimiosintesiaren faseak
2 fase daude:
1)LEHENEGO FASEA
Fase argiren baliokidea da
Konposatu ez-organiko bakunak oxidatuz (NH3, H2, H2S, )energia (ATP)
eta NADH lortzen da
2)BIGARREN FASEA
Fase ilunaren baliokidea da
Lehenengo fasean lortutako energia eta ahalmen erreduzitzailea erabiltzen dira
konposatu ez-organikoak (CO2, NO3-) erreduzituz konposatu organikoak lortzeko

6.2.Izaki kimiosintetiko motak


Kimiosintesia egiten duten izakiei kimiosintetikoak esaten zaie. Gehienetan bakterio
aerobikoak dira
Garrantzi ekologiko handia dute, ziklo biogeokimikoetan zikloari ematen diotelako maiz.
Bakterio horiek erabilitako substratu ez-organikoaren arabera sailkatzen dira:

16

A)NITROGENOAREN BAKTERIOAK
Lehortarrak zein urtarrak dira
Nitrogenoaren konposatu erreduzituak erabiltzen dituzte substratu gisa
Materia organikoaren deskonposizioan sortzen den amoniakoa nitratora oxidatzen dute.
Prozesu horri nitrifikazioa esaten zaio. Nitrato hori landareek gero konposatu nitogenatuak
( aminoazidoak) eratzeko iturri nagusi izango dute
Oxidazio hori 2 etapatan egiten da, bakoitzean bakterio mota batek parte hartzen duelarik:
1.Etapa: BAKTERIO NITOSIFIKATZAILEAK
Nitrosoma generoko bakteriak
Amoniako nitritora oxidatzen dute:
2 NH3 + 3 O2 2 NO2- + 2H+ + 2 H2O + energia
2. Etapa: bakterio nitrifikatzaileak
Nitrobacter generoko bakterioak
Nitritoak nitratora oxidatzen dute.
2 NO2- + 02 2 NO3- + energia

B)SUFREAREN KOLORERIK GABEKO BAKTERIOAK


Hondakin-uretan, iturri hidrotermaletan eta sufrearen nahiz horren deribatuen kantitate
handiko inguruetan bizi dira
Batez ere sufrea eta hidrogeno sulfuroa erabiltzen dute substratutzat:
2 S + 3 O2 + 2 H2O 2 SO42- + 4 H+ + energia
2 H2S + O2 2S + 2 H2O + energia
C) BURDINAREN BAKTERIOAK EDO FERROBAKTERIOAK
Meatze-isurtetatik datozen uretan bizi dira; bertan gatz ferroso asko dago eta horiek gatz
ferrikoetara oxidatzen dira.
4 Fe 2+ + 4 H+ + O2 4 Fe 3+ + 2 H2O + energia
D) HIDROGENOAREN BAKTERIOAK
Hidrogenoa erabiltzen dute substratutzat; hala ere, gehienetan kimioautotrofo
fakultatiboak dira, hidrogenoa edo konposatu organikoak erabili dezakete substratutzat:
H2 + O2 H2O + energia
ZELULA
AUTOTROFOEK
BESTE
MOLEKULA
ORGANIKO
BATZUK
SINTETIZATZEN DITUZTE
Glizoaldehido-3-fosfatoa CO2-aren finkatze bidearen (Calviren zikloa) metabolitoetako bat da,
eta elementu horretatik abiatuta, bide metaboliko asten dira: hexosak, gantz azidoak eta
aminoazidoak sintetizatzen dira

17

Sintesiaren bide-metaboliko edo metaboliko anaboliko horiek bide katabolirekin bat etortzen
dira askotan: glukolisiarekin, Krebs zikloarekin, -oxidazioarekin Baina sintesirako, energia
baehar izaten da (ATPak ematen du) eta erreduzitzeko gaitasuna ere bai (NADPH+ H +
koentzimak ematen du). Sintesi bideak eta degradazio bideak ez dira erabat bat etortzen
Erreakzio batzuk entzima batek baino gehiagok kontrolatzen dituzte, eta, horri esker, zelularen
beharren arabera kontrolatzen da zer bide egingo duen zelulak ( anabolikoa edo kataboliko)
Zelula autotrofoen makromolekulen sintesirako bideak zelula heterotrofoen bideen oso
antzekoak dira
Glukosa funtzesko gluzidoa da eta glukosiaren alderantzizko bide batean sintetizatzen da. Beste
karbohidrato batzuk eratzen dira glukosatik: sakarosa, gluzidoak landareen ataletan zehar
garraiatzen dituena; almidoia, landareen erreserba; eta zelulosa, funtzio estrukturalekoa
Aminoazidoak sintetizatzeko, nitrogenoa, sufrea eta fosforoa behar dira, zelulak mantenugai ezorganikoetatik hartzen dituen elementuak, alegia: nitratoetatik sulfatoetatik
Mantenugai horiek, NAPH + H+ koentzimaren eraginez, erreduzitu egiten dira aurretik, eta,
gero, zenbait aminoazidotara pasatzen dira.

18

You might also like