You are on page 1of 1

Euskal streaming

2016-03-13 21:51

Euskal streaming
JOANES ETXEBARRIA 2016ko martxoaren 13a

Behin ezin nintzelako bertan egon, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa


Internetetik segitu nuen, streaming bidez. Orduan pentsatu nuen, nahiz eta
sarean zuzenekoak ohikoak izan, soilik gurean gerta zitekeela halako zerbait;
jende andana pantaila aitzinean akapela kantari ari ziren zortzi pertsonei begira
egotea, zuzenean.
Azken euskal streaminga askoz ere harrigarriagoa iruditu zait. Hori ere, soilik
Euskal Herrian gerta zitekeen, edo beste herri gutxitan: preso bat kartzelatik
ateratzen ikus zitekeen zuzenean Internetez. Garan irakurri zitekeen Arnaldo
Otegik dudatzen zuela ea gazteekin lehengo konexio berdina lortuko ote zuen
sei urteko kartzelaren ondotik. Artikuluak zioen kontziente dela sei urte eta
erdian mundua asko aldatu dela eta teknologia berrien garapenaz ahal bezala
jabetu dela ziega barnetik.
Zuzenbide ikasketak, irakurketak eta bisita desberdinen artetik$trending$topic
zer den irakurri ahal izan badu, gutxiago harrituko zen ateratzean. Minutu
batzuetan sare sozialetan aipagai nagusia da trending$topic. Otegi, haatik, epe
luzeko aipagaia da, eta behingoz, ez dut dudarik streaminga itzaltzean gaia ez
dela desagertuko. Honki jin Otegi, honki jin Lorentxa. #FreeThemAll.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2499/euskal-streaming/inprimatu

Pgina 1 de 1

You might also like