You are on page 1of 3

Bertako infusio ekologikoak, errespetuz eginak 2017-03-01 22:35

Josenea

Bertako infusio ekologikoak, errespetuz


eginak
GARAZI ZABALETA @tirikitrann 2017ko otsailaren 26a

Joseneako kidea mantzanila ekologikoa biltzen.

Landare usaintsuen eta sendagarrien hazkuntzan lan egiten du Josenea elkarte


soziolaboralak. Irati ibaiaren ertzean, Irunberriko (Nafarroa) Bordablanca
parajean dituen lurretatik gure katiluetara egiten dute salto Joseneako
landareek, infusio moduan gehienak, baina baita bestelako produktuen
formarekin ere: ongailuak, txokolatea, olio esentzialak edota kosmetikako
produktuak, esaterako.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/josenea/inprimatu Pgina 1 de 3
Bertako infusio ekologikoak, errespetuz eginak 2017-03-01 22:35

Printzipio ekologikoekin landuak

2002an sortu zuten Josenea elkarte soziolaborala. Hasieratik egin zuen


ekoizpen ekologikorako hautua, eta bere lurretako landare, zuhaixka nahiz
arbola barietate guztiak era horretan ekoizten dituzte. NNPEK Nafarroako
Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren zigilua du Joseneak.
Ingurumenarekiko errespetua elkartearen oinarrietako bat izanik,
azpiegiturak modu berezian daude diseinatuta eta eraikita Irunberriko gunean:
landareen hazkuntza lanetarako energia berriztagarria soilik darabilte (eolikoa
eta fotoboltaikoa). Lehortegiak berotzeko, adibidez, eguzki-beroaz baliatzen
dira egunez, eta biomasa galdara bidez gauez.

Funtzio soziala eta ingurumenekoa

Gizarte-bazterketari aurre egitea izan da Joseneako proiektuaren ezaugarri


nagusia, bere sorreratik. Horretarako, lanpostua lortzeko zailtasunak dituzten
pertsonak laguntzen ditu elkarteak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta
Ongizate Sozialaren Nafarroako Institutuarekin batera. Enplegua aurkitzeko
arazoak dituzten gizataldeei erremintak eskaintzea da ideia, langileentzat zubi
edo tranpolin moduan jokatzea. Gizarteratze prozesuan dauden hogei pertsona
inguru dituzte kontratatuta, eta Joseneako teknikarien laguntzarekin eta
jasotzen duten formazioarekin, bertatik pasatzen diren gehienek lan
mundurako sarbidea topatzen dute (2015ean %90 inguruk, elkartearen
arabera).
Ekologikoaren eta sozialaren arteko elkartzea ezin hobea da, naturarekiko
eta pertsonekiko errespetuak bat egiten dutelako, dio elkarteak.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/josenea/inprimatu Pgina 2 de 3
Bertako infusio ekologikoak, errespetuz eginak 2017-03-01 22:35

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/josenea/inprimatu Pgina 3 de 3

You might also like