You are on page 1of 2

EGINKIZUN ORRIA AZTERTZEN

Eginkizun orria zehatz irakurri

1. Zein da eginkizun nagusia?


2. Zeintzuk dira bete beharreko instrukzioak?
3. Non agertuko da zure idazlana? Nolakoak ote herriko aldizkariaren eta
euskaltegiko aldizkariaren irakurleak? Berdintsuak ote dira?
4. Bi gai dituzu aukeran. Bata, ‘Gobernuz Kanpoko erakundeak
susmopean’ eta bestea, berriz, ‘Helduen erdiek baino gehiagok estresa
jasaten dute edo jasan dute’. Printzipioz, zein gai aukeratuko zenuke?
Zergatik?
5. Bi eginkizunen artean hauta dezakezu. Batean, albiste zati bat
eskaintzen zaizu. Bestean, goiburua eta galdera zuzenak. Zer deritzezu
batari eta besteari? Zeinek ematen dizu eginkizuna betetzeko arrasto
gehiago?
6. Orri honetan bertan ‘Albisteari buruz iritzia emateko eta gaia garatzeko,
ondoko puntu hauek ere erabil ditzakezu’ esaten zaizu. Zein funtzio
betetzen dute puntu horiek? Zeintzuk dira puntu horiek eskematzat
hartzeak dituen arriskuak?
7. Iradokitzen al dizute ezer argazkiek?
8. Zeintzuk izango dira ebaluaziorako erabiliko diren irizpide nagusiak?
9. Zer esanahi du irizpide bakoitzak?

Har ditzagun lehenbiziko erabakiak

1. aukera: Gobernuz Kanpoko Erakundeak susmopean?


Hiru gauza izango ditugu kontuan, oraingoz: gaia, testu-mota eta hartzailea.
1. Gaia: Herriko aldizkariaren irakurle arrunt batek baino gehiago al dakizu
gaiaz? (horrela bada, informatzea edo irakastea izan liteke zure xedea)
2. Herriko aldizkariaren irakurleak kontuan izanda, zeintzuk izan behar
dute zure testuaren ezaugarriak?
3. Testu-mota kontuan izanda, zein izaten da testu-mota honen helburu
nagusia?

4. Gaia, testu-mota eta hartzailea zer-nolakoak diren kontuan izanda, zein


izan liteke zure idazlanaren xedea?
• Informatzea / Irakastea / Heztea
• Gogatzea / Pertsuaditzea
• Entretenitzea

2. Aukera: ‘Helduen erdiek baino gehiagok estresa jasaten dute edo


jasan dute’

1. Gaia: Euskaltegiko aldizkariaren irakurle arrunt batek baino gehiago


al dakizu gaiaz? (horrela bada, informatzea edo irakastea izan liteke
zure xedea)
2. Euskaltegiko aldizkariaren irakurleak kontuan izanda, zeintzuk izan
behar dute zure testuaren ezaugarriak?
3. Testu-mota kontuan izanda, zein izaten da testu-mota honen helburu
nagusia?
4. Gaia, testu-mota eta hartzailea zer-nolakoak diren kontuan izanda,
zein izan liteke zure idazlanaren xedea?

• Informatzea / Irakastea / Heztea


• Gogatzea / Pertsuaditzea
• Entretenitzea

Orain arteko puntu guztiak aztertu ondoren, zein gairi buruz idatziko
duzu?

3. Mailako azterketa egiten ari zara. Zer izan behar duzu kontuan? Nola
jokatuko duzu azterketaren aurrean?

Aparteko galderak
1. Zer garrantzi ematen diozu idazmenari zure ikas prozesuan?
2. Nolako zailtasunak izaten dituzu?
3. Deskribatu, oro har, 3. mailako idazlanaren lehen bertsioa idazteko
erabili duzun prozedura.

You might also like