You are on page 1of 36

INAUTERIAK 12

Eta iritsi dira 2012koak ere


urten ere ez dute huts egingo. Inauteriak gainean ditugu, Leitzan, Areson eta Lizartzan gozatu dute jada garizumaren aurreko festa berezi hauekin, eta orain Tolosaren txanda da. Festa alproja eta anarkoenak dira Inauteriak, eta txantxoz jantzita edo mozorrotuta kalea bere egingo du beste behin ere, herriak.

TZALDEKO

TOLOSALDEKO ETA LEIH ITZA k, Inauterietako xehetasunak bildu ditu aldizkari berezi honetan; egitaraua, jaietako berrikuntzak eta ekitaldirik esanguratsuenen berri izango duzue, eta hainbat ohituren zergatia argitzen ere saiatuko gara. Noski orrialde hauetan Inauterietako protagonistak dira nagusi, eta aurten,

Kirikio aisialdi taldeari tarte berezia egin diogu, izan ere, 25. urteurrena ospatzen dute. HITZAk atzera begiratzeko eskatu dio aisialdi taldeari, eta konpartsarik kuttunenen eta momentu berezienen inguruan hitz egin dute Kirikioko arduradunek. Hemen duzu hortaz, Inauterietarako girotzen hasteko nahikoa informa-

zio. Urteak joan, urteak etorri, Inauteriak ez direlako inoiz agortzen. TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO HITZAko lantaldeak Inauteriekin gozatzera gonbidatzen zaituzte.
Gora Inauteriak! Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza

Testuak: Gorka Otaegi, Rebeka Calvo eta Imanol Garcia. Diseinua eta maketazioa: Maddi Galarraga

Argazkiak: Hitza Komikiak: Nando

INAUTERIAK 12

ZARTAGINEN HOTSEK EKARRITAKOA

artaginen hotsak entzutean konturatzen gara baietz, Inauteriak gainean ditugula. Tolosan orain 38 urte Urdia Txiki elkarteak du Kaldereroen konpartsa antolatzeko ardura, eta ez da edonolako ardura, hau baita, Inauterien aurrekaria; zartaginen hotsek iragartzen dituzte urtero Inateuriak. Aurten ere 19:00etan aterako da Kaldereroen konpartsa. Garai batean ordubete beranduago izaten zen kalejira, baina Urdia Txiki elkarteko Paco Martinez lehendakariak azaldu duenez, horrek dena gehiegi ateratzen zuen: Oso berandu

INAUTERIAK 12
bukatzen genuen. Kalejira eta gero dena bildu behar da eta elkartera afaltzera iristerako oso berandu egiten zen. Eta afaria sakratua da Urdia Txikikoentzat, lana txukun egin eta gero, jaso beharreko saria. Gaur egun 80 bat lagun biltzen gara kalejira eta gero. Oso giro ona izaten dugu, eta adin guztietako jendea biltzen gara. Oso ondo egoten da, dio lehendakariak. Martinez 17 bat urte daramatza Kaldereroen konpartsa antolatzen beste hainbat lagunekin batera, tartean Juan Luis Lorenzo. Urte hauetan guztietan, aldaketak sumatu dituela dio, baina funtsean jaia jendeak egiten duela dio, eta jada, herri guztiak ospatzen dituela Kaldereroak, konpartsaren atzetik ibilita, edota ijitoz jantzita tabernaz taberna. Gauzak aldatu egin dira, baina konpartsari berari dagokionez, oinarria bera da. Jaiak betiko elementuak ditu, eta aldaketarik nabarmenena agian, musikariena da. Leheno oso zaila zen musikariak aurkitzea, eta are gehiago, doan jotzeko. Orain ordea, soberan ditugu! Gazte pila batek jotzen

du insturmenturen bat, eta guztiek parte hartu nahi dute jaian. Zoragarria da, esan du. Aurten Kaldereroak otsailaren 11n iritsiko dira. Aipatu bezala 19:00etan aterako dira. Plaza Zaharrean bilduko dira lehenengo eta hortik Alde Zaharrean zehar, Solana, Korreo, Gorriti eta Kale Nagusitik berriro ere plaza Zaharrera iritsiko dira. Au-

rretik nola ez, erreginak, aztia, ijito mordoa eta txorizo pintxoak banatzen dituzten elkarteko kideak joango dira. Eta nola ez hartza eta dantzariak. Orain urte batzutatik hona, gainera, dantzari helduekin batera, haurrak ere ateratzen dira, oso ideia ona dena Martinezen hitzetan, horrela jaia guztiona baita. Martinez, eta orokorrean

Urdina Txiki elkarteko kideak, oso harro daude Kaldereroen konpartsak bere lekutxoa egitea lortu duelako. Orain gutxi arte, Kaldereroen gaua oso gau polita zen, baina hori bakarrik. Gaur egun ordea, Kaldereroen jaia ez da gure konpartsa bakarrik, jai egun propioa da, festa berezia, eta gu oso harro gaude horrekin, dio.

INAUTERIAK 12

TOLOSAKO MOZORRO FESTAREKIN BATERA,

TXINDOKIPEKO TALAIAK

gandea eta astelehena egun bereziak dira Tolosako Inauterietan, mozorroen jaia hasten da egun hauetan, eta aurreko egunetan zer ospatua badago ere, txantxo janzteak beste zerbait ematen dio jaiari. Amezketan eta Abaltzisketan ordea, egun bereziak ez, egunik berezienak dira Tolosako Zaldunita eta Astelenita. Izan ere, talai dantzarien eta txantxoen egunak dira Txindokipeko bi herrietan. Abaltzisketan igandean ospatuko dituzte Inauteriak. Txantxoak dira bertan protagonista eta 08:00etan elkartuko dira dantzan hasteko. Abaltzisketan pertsona berak izaten dira urtero protagonistak, eta beraz, zortzi dantzariek, bi mozorroek eta soinu-jotzaileak ederki dakite herrian zehar Inauteri gi-

Tolosako Inauteriekin batera, Amezketa eta Abaltzisketako talai dantzariak eta txantxoak izaten dira protagonista igandean eta astelehenean

INAUTERIAK 12
roa nola zabaldu behar den. Eta horretarako dotore janzten dira: alkandora eta galtza zuriak eramaten dituzte, txapela gorria borla zuriarekin, gorbata beltza eta bi ezkon-mantoi koloretsu. Mozorroek berriz, aurpegia beltzez margotuta ateratzen dira eta puska biltzea da euren egitekoa. Dantza egin aurretik baserri atarian erratza pasatzen dute. Goiza dantzan eta puska biltzen eman ostean, bazkari ederra ere egingo dute. Amezketan berriz, igandea eta astelehena dituzte jai egunak. Neskak eta mutilak ateratzen dira, eta honakoan ere jantzi bereziak eramaten dituzte: mahoizko galtzekin eta alkandora txuriekin ateratzen dira. Gerriko eta txapela beltzak ere eramaten dituzte, eta bukatzeko abarkak eta zapi koloretsuak izaten dituzte. Bai Abaltzisketan eta baita Amezketan ere, dantza doinu bera erabiltzen dute, baina amezketarren talai dantza txantxoena baino arinagoa da. Bietan, hala ere, makil hotsak nagusitzen dira, Txindokipean Inauteriak ospatzen ari direla iragarri ahal izateko.

G EGITARAUAK
ABALTZISKETA
Igandea. 08:00: Dantzariak, bi mozorroak eta soinu-jotzailea elkartuko dira, eta Orendain aldera dauden baserriak zeharkatuko dituzte txantxoek. 10:30: Eliza aurrean Makil Txiki dantza ekainiko dute. 13:00: Makilen talaia zabalduko dute Txindokipean; mezatik ateratzen diren guztiei dantza egiten diete, eta ondoren, Larraitz aldeko baserrietara joango dira.

AMEZKETA
Igandea. 08:00: Zazpi-Iturri elkartearen inguruan bildu, eta puska biltzen hasiko dira baserriz baserri. Bi talde ariko dira. Lehen taldekoak Sakelatik abiatuta Ugarten dantzatuko dute, eta Zubillaga auzora joango dira. Bigarren taldekoak Petxunetik abiatuta Zubillaga auzora joango dira dantzara. Zubillagako bidegurutzean bi taldeak elkartu eta herriko kaleak zeharkatuta-

ko dituzte. Azken dantzak Ergonen egingo dituzte. Astelehena. 08:00: Plazan elkartuko dira eta bi taldetan banatuko dira Bedaio eta San Martin inguruko baserrietara joateko. Lehen taldea Ugartetik Larreta baserrira joango da eta bigarrena, aldiz, Liola aldetik gerturatuko da Larreta baserrira, eta bertan Inauterietako azken dantza saioa egingo dute.

INAUTERIAK 12

xupinak berak baino lehen iragartzen digu Inauterien hasiera herritik zabaltzen den txistorra usainak. Txerrikia jatea da Ostegun Gizenean etenik gabe ospatu den ohiturarik zaharrena; jaietako lehen egunean kaleko festarik ez zegoenean ere egiten zena. Gerora, Kabi Alai elkartearen udalbatza bereziak, zezen festak eta Aurrera elkartearen danborradak garrantzia hartu dute Tolosa eraldatzen den lehen egunean. Udalbatza bereziko alkate Patxi Amianok Gora Ostegun Gizen! oihukatzen duenerako hasia izaten da tripa festa herriko taberna, ikastetxe, lantegi eta abarretan. Hala izan da betidanik. Tolosa nekazari herria zenetik datorren tradizioa izan daiteke Ostegun Gizeneko txistor jatea. Garaiotan, neguan, txerria hiltzen zen, dio Juan Garmendia Larraaga etnografo eta historialari tolosarrak. Tolosa baserri giroko herria zen, ukuiluak zeuden kaleetan. Beraz, neguan txerrikiak eskura zeudenez, horiekin ospatzen zen, azaldu du tolosarrak. Bes-

TXISTOR EGUN GIZEN


Txistorra, txarangak, udalbatza berezia eta danborrada dira Ostegun Gizeneko protagonista nagusiak

talde, Inauteriak garizuma aurreko egunak izateak ere bultzatu zuen ohitura hori. Zetorren baraualdiari aurre egiteko haragi eta txerriki mordoa jaten baitzuen jendeak festa giroan. Ondorioz, Ostegun Gizenari Lardero Osteguna ere deitu zitzaion. Hala azaltzen da 1863. eta 1907. urtetako zenbait agiritan. Latineko lardarius hitzetik eratorria,

urdaigile esan nahi du larderok. Hain zuzen, urdaitegietan lan mordoa izaten dute txistorrak egiten: Taberna, elkarte, enpresa eta Tolosatik at lan egiten duen jende askok egiten dizkigu eskariak, dio Patxi Altunak. Garai batean, 1.000 kilo inguru egitera iritsi ginen. Baina, supermerkatuetako txistorra komertzialaren

erruz, 500-600 bat egiten ditugu orain. Helduek ez ezik, gazteek ere txistorra eskatzen dutela nabarmentzen du Altuna harategi-urdaitegiko arduradunak. Txerrikia jatera eta elkarteetako afarietara mugatzen ziren garai bateko Ostegun Gizenak: 36ko gerra osteko urteetan, ez zen kaleetan Ostegun Gizenik ospatzen. Lan egun ia arruntak izaten ziren. Ondorioz, Garmendiaren arabera, berriak dira egun horretako usadio gehienak. Esaterako, txarangak ateratzearena: Txarangarik zaharrena, Txinpartako Polvo y Paja, itzulitxo bat egitera bakarrik ateratzen zen Ostegun Gizenetan. Gobernu Zibilak eta Elizak Inauteriak debekatzeak ez zuen lagundu lehen festa eguna gizentzen. Hala ere, Tolosako agintari Karlista inauterizaleek festak ez desagertzea lortu zuten.

Buzoa versus txilaba


Desagertzera doala dirudien aztura txupinazo egunean txilaba janztearena da. Garmendiak bertatik bertara ezagutu zituen tradizio horren hastapenak: 40ko

INAUTERIAK 12
hamarkadan ikusi ziren txilabak lehenengoz. Soldaduska egitera Afrikara joan ziren mutil batzuek ekarri zituzten handik. Kabila txarangaren izena eta janzkera ere bertatik ekarri ziren. Zenbait hamarkadaz gorenean izan ostean, gero eta gazte gehiagok aldatu du oihal koloretsua laneko buzoagatik. Kanpotarrei bitxia egiten zaien arren, hori da Ostegun Gizenetan atera daitekeen mozorro bakarra. tzen du Ostegun Gizeneko alkate Patxi Amianok. Hasieran, dianan ateratzeko asmoa zuten, baina festa askok txupinazoa zutela ikusirik, Ostegun Gizena ere horrela hastea erabaki zuten. Ordutik botatzen du udalbatza bereziak eguerdiko hamabietan suziria udaletxeko balkoitik. Festarik garrantzitsuenetan pregoia irakurtzen dutenez, Tolosan ere bai: Lehen bi urteetan umorezko pregoiak errezeloa sortu zuen orduko alkate eta zinegotzien artean. Ez zekiten noraino sartuko ginen beraiekin. Baina, berehala konturatu ziren herriko kontuez eta inor iraindu gabe aritzen ginela, argitzen du Amianok. Plazara hurbiltzen den jendearen profila aldatzearekin bat, pregoiaren egitura moldatu egin da. Lehen, luze aritzen ziren helduek ezagutzen zituzten elkarteetako txutxu-mutxu eta lagunez. Gaur egun, gazte jendea joaten denez, 15 minutuko hitzaldi haiek 4-5 minutukoak bihurtu ditugu. Gaiak ere, beraiek ulertzeko modukoak dira orain. Hilabete lehenago

Zezen festaren aldaketak


Zaharragoak dira Ostegun Gizenetako zezen festen lehen aztarnak. XVII. mendean, plaza Zaharrean jartzen ziren ausartenak bigantxen aurrean. Bi mende beranduago, ordea, inauterietako zezen festak plaza Berrian birkokatu zituzten. Toki berriak gutxieneko segurtasuna izan zezan, egurrezko hesi luze eta zabalak jartzen zituzten. Juan Garmendiaren Iauteria liburuan dator 1884an Tolosako Pantaleon Alberdi arotzak plaza Berriko hesiak zirela eta udalari igorritako faktura. Egurrezko hesia ipini eta kendu; zurean eta 50 zutabetan izandako kalteak;

burdin birakariaren, bisagren, torlojuen konponketa eta iltzeak dira fakturako kontzeptuak. Guztira: 736,10 erreal. 1908tik ez da horrelako agiririk egin. Urte horretan bigantxak egungo zezen plazan askatu zirelako lehen aldiz.

Udalbatza Alaia
Buzoa janzten duten gaztetxoez gain, badira Ostegun

Gizenetan mozorrotzeko lizentzia duten beste batzuk ere. 1894. urtea mugarri izan zen Inauterien hasieran. Kabi Alai elkartearen urrezko ezteiak zirela eta, parodia berezia egitea bururatu zitzaien bazkide batzuei. Lehen momentutik nahiko argi izan zuten ekitaldiari ofizialtasuna emateko udalbatza berezi bat sortuko zutela, oroi-

INAUTERIAK 12

idazten dute bazkideek bilera batean. Inauterietako ekitaldirik mediatiko eta jendetsuenetakoak pertsonaien joanetorri handia izan du KabiAlaiko alkatearen arabera: Lehen urteetan Tolosako alkatea Mirentxu Elosegi zenez, alkatesa batek irakurri zuen pregoia. Orduan zinegotziak, udaltzain pare bat eta txistulariak ateratzen ziren berarekin. Gaur egun, honakoak dira Ostegun Gizeneko udalbatzako pertsonaiak: alkatea, zinegotziak, idazkaria, udaltzainak, neskatilak, dantzariak, elkarteko kantinera eta, azken urteetan, Ostegun Gize-

na bera ere bai: Pertsonaiarik berriena da, bazkide bati bururatua. Iaztik Kabi Alaiko Inauterizale Kuttuna ere aukeratzen dute festaren alde lan egiten dutenen lana goraipatzeko. Pregoilari edo alkate lanetan urteak daramatzan arren, plaza jendez gainezka ikustean liluratu egiten da Amiano. Oraindik ere, urduri jartzen naiz.

Danborradarik koloretsuena
Ostegun Gizeneko gauak ez dira berdinak 70eko hamarkadan Aurrera elkarteko danborrada ateratzen hasi zenetik. Hasieratik izpiritu

parte hartzailea izan zuela ondorioztatzen da Juan Ramon Insausti danbor nagusiaren hitzetatik: Zaldunita Bezperako danborradan elkarte jakin batzuk soilik atera zitezkeen. Beraiek nahi zuten jendea bakarrik atera zitekeen danborra jotzen. Horri aurre egiteko sortu zen Ostegun Gizeneko danborrada. Lehen urteetan, laneko buzoekin jantzita eta danbor gisa latak hartuta atera ziren. Ez zuten ia musikaririk ere. Urteak pasa ahala, danborrada ikuskizun bihurtu zuten: Danborrak eta jantziak erosi, banda kontratatu, barrilen konpainia sortu, txe-

rriaren karroza egin eta pertsonaiak gehitzen hasi ginen: mikeleteak, kantinerak, majoretteak, txerritxoak. 2009an bultzada berezi bat teman nahi izan zioten Inauterietako erregina eta damen aukeraketa eta karrozarekin. Garai bateko Zaldunita Bezperako danborradaren ohitura parodiatuz, neskaz jantzitako mutilak ateratzen dira beren elkarteak ordezkatuz. Hasieran, danborradan gizonek soilik parte hartu zezaketenez, emakumeek Ostiral Meheko danborrada sortu zuten: Orduan, gizonak soilik izan zitezkeen elkarteko bazkide. Gaur egun

10

INAUTERIAK 12

elkarte mistoa gara, eta Ostegun Gizeneko danborradan emakumeak ere ateratzen dira, dio Insaustik. Bizpahiru hilabete lehenago hasten dira prestaketa lanekin: Inauteri goiztiarrak dituzten urteetan, abenduan hasten gara. Entseguak, ordea, Inauterien aurreko egunetan egiten dituzte: Bi entsegu egiten ditugu: astelehenekoa eta asteazkenekoa. Lehena, grabatutako musikarekin eta bigarrena, bandarekin. 2.500 bat euroko kostua du ostegun gauetako ikuskizunak: Programako iragarkiak, udalaren diru laguntza

eta elkarteko bazkideak dira gure diru iturriak. Aurten, arratsaldez aterako dira: 19:45ean Santa Maria kaleko balkoian dama eta erreginaren izendapenen berri eman eta 20:00etan abiatuko da danborrada. Kaleetan jende gehiago dabil ordu horretan, eta horregatik aurreratu dugu ordua. Bitxikeria ugari gertatu zaizkien arren, ez dute inoiz danborrada bertan behera utzi: Elurteak, euri-jasak Guztiguztiak jasan ditugu. Horregatik, aurten ere ikuskizuna ziurtatua izango du 19:45ean Santa Maria kalera gerturatzen den orok.

11

INAUTERIAK 12

KIRIKIOREN INAUTERIAK
eidi eta Pedro, mimoak, Agatha Ruiz de la Prada Era guztietako pertsonaiekin jantzi ohi dituzte Astelenitak Hirukide ikastetxearen Kirikio aisialdi taldeko lagunek. Irailean erabakitzen dute zertaz atera eta urteko lehen asteak entseguetarako gordetzen dituzte. Duela 25 urte Txantxangorri izenarekin sortu zuten taldearen jarduerarik arrakastatsuenetakoa da Inauterietakoa. Urteurrenaren harira prestatu duten egitarau zabalean txertatu dutena. Zehaztasunez gogoratzen du aisialdi taldeko koordinatzaile Juanma Carreterok beren lehen astelenita: 1992. urtean atera ginen lehen aldiz. Heidi eta Pedroz mozorrotu ginen, baina oso lagun gutxi elkartu ginen. Jende kopuru txikiaz gain, lehen erakustaldi hark izan zuen bestelako berezitasunik ere: udalak talderik onenari ematen zion saria beraiei egokitu zitzaien. Urte batzuk beranduago, udalak diru kopurua talde guztien

25 urte bete dituen aisialdi taldeak bi hamarkada daramatza Astelenitak koloreztatzen

artean banatzea erabaki zuen. Kasualitate polita izan zen atera ginen lehen urtean saria eskuratzea.

Begiraleak gidari
Geroztik, begiraleei bururatutako makina bat gai izan dituzte ardatz Kirikiokoen mozorroek. Hiru gogoratzen ditu, bereziki, Carreterok: Agatha Ruiz de La Pradaren mozorro ikus-

garri eta koloretsua, mimoen jantzi elegantea eta Mila eta bat gauak izenburupean atera zutena. Azken hori, kearekin egindako efektu bereziengatik. Gaia monitore guztien artean erabakitzen da irailean, argitu du koordinatzaileak. Ikasturteko planifikazioa egitean, bakoitzak bere proposamena aurkezten du eta bozketa egiten dugu, gaineratu du.

Aurten ere, horrela aukeratu dute zertaz atera: Willi Fog, Kirikioko munduari bira izan da ideiarik bozkatuena. Bide batez, begirale ohi guztiak ere gonbidatu dituzte 25. urteurreneko Astelenitara, elkarren berri izateko. Ondoren, begiraleak komisioka banatu eta urri amaieran hasten dira lanean: Batzuk plataformaz arduratzen dira, besteak materialaz.... Jantziak modista batek egiten dizkie: Oso gustura gaude azken urteetan egin duen lanarekin eta berarekin jarraitzen dugu. Engranajea martxan dela, hurrengo pausuak guraso bilerak egin, jantzietarako bakoitzaren neurriak hartu eta musika aukeratzea dira. Musika horri ondo doakion koreografia asmatu eta ikastea lan nekeza dela aitortzen du Carreterok: Begirale guztiak elkartzen gara dantza ateratzeko. Batzuek pausu batzuk pentsatuta eramaten dituzte eta horrek asko laguntzen digu.

12

INAUTERIAK 12 Eguberrien ostean entseguak


Gabonetako ekitaldiek Inauterien prestaketan eragiten duten parentesiaren ostean, urtarrila indarberrituta hasi behar izaten dute Kirikion: Gabonen osteko larunbatetan entseguak egiten ditugu. Bazkalostean elkartzen gara Hirukide-Eskolapioetako eraikinean eta bi ordu igarotzen ditugu talde txikitan entseatzen. Koreografiek zailtasun apur bat dutenez, zenbait kasutan lanak ematen dituzte erakusterakoan: Kontuan izan gaztetxoak ez ezik, guraso eta anai-arreba txikienak ere ateratzen direla dantzan. Horiei erakusteak lan gehiago eskatzen du.

Astelehenik gabeko Astelenitak


Ez dira asko izango Zaldunita gauez parrandan aterako diren Kirikioko kideak. Egun betea izaten baitute Astelenita. Goizeko bederatzietan elkartzen dira emanaldiei ekiteko. Aurrez, ordea, kide batzuek plataforma jaisten dute San Blas auzoko Hirukide-Eskolapioak ikastetxetik herrigunera. Zenbaitetan, abentura

bihurtzen da aldapa igo eta jaistea: Hasieran, kamioi batean jaisten genuen egitura. Baina, gero, egitura traktore bati lotuta igotzen eta jaisten hasi ginenetik denetik gertatu zaigu: gurpilak puskatu, goialdearekin autobideko zubia jo.... 92koa izan da orain gutxi arte berrerabili izan duten plataforma; Txantxangorri taldean estreinatutakoa. Duela bi urte, ordea, eskolako guraso elkarteak emandako diruarekin osorik berritu ahal izan zuten. 8 begiralez osatutako plataforma komisioa arduratzen da urtero egitura margotu eta egokitzeaz. Goiz osoa hara eta hona pasa ostean, elkarrekin indarberritzen dira Hirukide-

Jesuitinak-en egiten duten bazkarian. Menuak pertsonalizatuak dira, bakoitzak bere ogitartekoa eramaten baitu. Hala ere, Juanma Carreterok zehazten du bazkariaren aurretik salda eta ondoren kremazko bonbak ematen dizkietela. Siesta garaia pasa orduko zezen plazarantz abiatzen dira. Arratsaldeko zazpietan izaten da taldeko koordinatzailearentzat Astelenitako unerik zirraragarriena: Zubiberrira bidean egiten dugun eguneko azken dantza oso polita izaten da. Une horretan, Kirikioko familia osoa elkartzen da: dantzan ari garen begirale, gaztetxo eta gurasoak eta kale ertzetan haurren zain dauden gainontzeko gurasoak.

Ez dago ia beste inor guri begira, eguna amaitzen ari da. Elkartzen diren guztietan bezala, Astelenitetan ere balioak lantzen dituzte: Egun osoa elkarrekin pasatzen dugunez, ezinbestekoa dute zenbait arau betetzea: Ezin dute gozokirik jan, ilarak mantendu behar dituzte....

Mende laurden
Gutxi aldatu dira, 1986an sortu zenetik, aisialdi taldearen helburu nagusiak: pertsonak hezten laguntzea, taldean bizi eta taldekideak zaintzea, formazioa, fedean bizitzea eta gizartearekiko konpromisoak hartzea. Carreterok gogoan ditu sortzaileak: Eusebio Losada eskolapioak umeei eskolaz

13

INAUTERIAK 12
kanpoko ekintzak eskaini nahi zizkien. Horregatik sortu zuen bost begiralerekin batera Xabi Espina, Andi Sanchez, Jolanda Perales, Irene Larraza eta Antxon Iglesias- Txantxangorri aisialdi taldea. Txantxangorri Kirikio izatera pasa zen Gainberri, Jesuitinak eta Eskolapioak elkartu eta Hirukide sortu zenean. Argi ikusi genuen Txantxangorri zela funtsezkoena, oroitu du koordinatzaileak. Jesuitinek bazuten Alkor izeneko talde bat, baina, oso txikia zen. Biak bateratu eta gaur egungo aisialdi taldea eratu genuen.

G IKASTURTE AMAIERA BITARTEKO EKITALDIAK


Martxoa. Argazki lehiaketa. Apirilak 21, larunbata, nahi duen ororentzat: Esker eukaristia (Hirukide San Frantzisko 18:00etan). Txarangarekin kalejira herrian zehar. Afari erraldoia eta opari banaketa. Maiatzak 27. Kirikio eguna.

Arrakastaren zifrak
Baita ondo eratu ere. Zenbakiak esanguratsuak dira: egun, 3 adin-multzotan banatutako 300 gaztetxo inguru eta 50 begirale boluntario dituzte (batzuk, kanpoan utzi behar izan dira). Horiei 25 urteetan zehar pasa diren berrehundik gora monitoreak eta 6.500 haur eta gazteak gehituta, argi dago Losadaren ideia arrakastatsua izan dela. Ekitaldi jendetsuetan jendetsuenak kanpamenduak izaten dira Carreteroren arabera: Urtean

zehar hiru egiten ditugu: Gabonetan, Aste Santuan eta luzeena, udan egiten duguna, 15 egunekoa. Txikienak Barriara (Araba) joaten dira. DBH 1 eta 2 koak Isabara, eta DBH 3 eta 4koek ibilaldi bat egiten dute Pirinioetatik. Arrakastaren giltzarri nagusia haur eta gazteei zerbait ezberdina eskaintzea dela uste dute taldekoek: Guk eskaintzen dieguna ez dute Tolosan aurkitzen. Eskolara ikastera joaten diren bezala, gurera ondo pasatzera etortzen dira. Gauza batzuk ere erakusten dizkiegu, baina era ezberdinean: jolasen bidez eta abar. Horren harira, Kirikioko begiraleak

monitoreak ez ezik hezitzaileak ere badirela azpimarratzen dute. Beste klabe bat denboran zehar egokitzeko izan duten gaitasuna da: Garai batean haurrek arratsalde osoa pasa zezaketen baloi batekin edo kantatzen. Gaur egun, hori ezinezkoa da. Zailagoa bihurtu da gazteengana iristea, baina, lortzen dugu.

Lan metodologia
Astebururo elkartzen dira begiraleak haur eta gaztetxoekin. Adin taldetan banatzen dira, eta horietako bakoitzarekin metodologia ezberdina erabiltzen dute balioak lantzeko: LHko 5 eta 6. mailakoen taldean jolasez baliatzen dira, DBH 1 eta

2koek proiektuka lan egiten dute, eta DBH 3 eta 4koek, gaika. Helduenen taldean, askotan gazteek eurek proposatzen dituzte gaiak: drogak, sexua, arrazakeria Gurasoak ere oso kontuan izaten dituzte ikasturtean zehar. Ekitaldi bereziak antolatzen dituzte beraientzat: mendi irteerak, bilerak Ekitaldian antolaketan ere laguntzen dute. Kirikion eta sendotza taldean ibilitako haur eta gazteek soilik dute etorkizunean begirale izateko aukera. Hala ere, eskariek aisa gainditu dute gehienezko begirale kopurua. Gazteek aisialdi taldetik aldendu nahi ez duten seinale.

14

INAUTERIAK 12

Karroza eta konpartsa guztiek dute saria


rtero bezala Inauterietako Zaldunita, Astelenita eta Asteartitan karroza eta konpartsak izango dira jaun eta jabe. Sormenaren egunak dira aipatutakoak, eta geroz eta gehiago dira ideiaren bat landu eta kalera ateratzen direnak. Pasa den urtean sekula baino parte hartze handiagoa izan zen, guztira 350 karroza eta konpartsa izan ziren kalean. Aurten ere parte hartzea handia izango dela dirudi. Tolosako Inauterietako elementu bereizgarrietako bat da konpartsa eta karrozena. Zaldunita, Astelenita, eta Asteartita dira beren egunak, eta hiru egunetarako jendeak lan asko hartzen duela esan behar da. Hilabeteak ematen dituzte gaia pentsatzen, lantzen, dena lotzen baina, Inauterietan jende guztiak beren lana ikusi eta baloratzeak nahiko motibazio izaten dira inauterizaleentzat. Urtero, hala ere, konpartsa eta karrozen lehiaketa egiten du udalak, eta horrek ere jendea animatzen du

Inauterietan modu honetan parte hartzera. Lehiaketan parte hartzeak gainera, zenbait onura ekartzen ditu: Feriala erabili ahal da lana egiteko, aseguruak daude, dietak ematen dira, plataforma gordetzeko aukera dago Urtero epai mahaia bi udal ordezkarik, eta aurreko urtean sarituak izan diren karroza eta konpartsetako bost kidek osatzen dute. Garai batean dirua jasotzen zuten irabazleek, baina badira urte batzuk txapelak eskuratzen dituztela. Era berean, jakina den bezala, karroza eta konpartsetako kideek dietak jasotzen dituzte, gastuak ordaintzeko, eta kopurua hainbat elementuren arabera zehazten dute: karroza edo konpartsa diren, kide

kopurua, plataformaren neurria, argiztapena, plataformaren neurria, soinu jartzea, emanaldia, dantza Aurten dena den, karroza eta konpartsa handienak Usabal industrigunera eraman dituzte, udalak bertan pabiloi bat alokatu duelarik. Iaz, Jefe arabiarra Tolosan, Agur King Kong, Euskal raperoak, Arto Usotxoak eta Hace 25 aos konpartsak saritu zituzten, eta 2010ean Igeriketa sinkronizatua, Txikitoen omenaldia, Mari Ponpis, Ton Ton Bola eta San Valentin, un santo pequeo. Epaimahaiak urtero konpartsa eta karrozen sormena, egindako lana, eta kalean sortutako giroa izaten ditu kontuan, nahiz eta batek baino gehiago atzean duen lana gehiago baloratzea ere eskertuko zukeen.

Karrozek eta konpartsek bete beharreko arauak dituzte, eta horiek bete behar dira dietak jasotzeko. Esate baterako, ezin dute publizitaterik egin, soinu ekipoek ezin dituzte 1.500 watt-ak pasa, besteekiko errespetuzko portaera izan behar dute Era berean, ordutegi eta ibilbide bat dute, eta hori betetzea oso garrantzitsua da. Karroza edo konpartsak ezin dira 08:00ak baino lehenago kalera atera, eta beranduenez, 01:00etan bukatu behar dute. Txarangen kalejira pasatzerakoan ere kaleak libre utzi behar dituzte, hau da, zezen plaza, Oria eta San Frantzisko kaleak, Triangloa, Korreo kalea eta Berdura plaza libre egon behar dira. Musika ekipoak itzali behar dituzte ere. Seguru aurtengoan ere konpartsa eta karrozetako gaiekin eta egiten dituzten mozorroekin harrituta geratuko dela bat baino gehiago. Eta seguru, aurten izan diren gaurkotasuneko gaiak hartu dituztela askok gaia zehazteko.

15

INAUTERIAK 12

Gazteek gero eta potentzia handiagoko musika ekipoak eskatzen dizkigute


Iazko Inauterien balorazioa egiterako garaian, udal arduradunek karrozetako bolumen altua nabarmendu zuten. Karroza eta konpartsek urtero alaitzen dituzte kaleak, beren musika eta dantzekin, baina badirudi azken urteetan musika geroz eta altuago jartzen dutela
utzita. Horregatik, deialdi bat egin nahi diete karroza eta konpartsetako lagunei tresneria ondo zain dezaten. Eguneko 90 bat euro kostatzen zaie alokairua, eta ez da asko kostatzen gauzak ondo zaintzea.

olosako karroza eta konpartsetako musika ekipoak muntatzen dituzten profesionalekin hitz egin, eta hauek gazteen ohituretan aldaketa handiak antzeman dituztela diote: Lehen garrantzi handiagoa ematen zitzaion plataforma txukun jartzeari. Bi bafle arrunt konektatzen ziren eta musika bolumen baxuan entzuten zuten. Gaur egun, ordea, lehia ere izaten da gazte talde batzuen artean: Askotan, haserretu egiten zaizkigu aldamenekoen musika beraiena baino ozenago entzuten delako. Gero eta potentzia handiagoa eskatzen digute. Udalak, gehienez, 1.500 watt-eko ekipoak baimentzen ditu. Hala ere, askok neurri hori erruz gaindi-

Iauterietako TOPa
Potentziaz gain, jartzen diren abestien inguruan ere galdetu diegu aipatu profesionalei, eta Dj-ek argi dute Inauterietako karroza eta konpartsetako musika estiloa zeharo aldatu dela. Lehen udako kantak jartzen ziren. Orain house eta dance estiloak dira nagusi. Honakoak izan ziren 2011ko Inauterietako karroza, konpartsa eta tabernetako kantarik entzunenak: Sak Noelen Loca people, Don Omarren Dana kuduro, eta Duck Saucen Barbra Streisand. Aurtengo Inauterietako kanta izateko faborito nagusia Michel Teloren Ai se eu te pego dela ematen du. Lortuko al du lehen postua?

tzen dutela aitortzen dute teknikariek. Guk nahiago izaten dugu ekipoak familia eta helduen koadrilei alokatu. Hobeto zaintzen dituzte eta bolumena ere neurrian

jartzen dute. Gogoratzen dute behin baino gehiagotan aurkitu izan dituztela beren ekipoak daramatzaten karrozak gauez, kale bazterrean eta euripean

16

INAUTERIAK 12

17

INAUTERIAK 12

Inauterizaleen topagunea, sarean


Garai bateko Inauterietako argazkiak, bideoak, eta bestelako informazioa jaso nahi dutenek,tolosakoinauteriak.com webgunean topatuko dituzte. Web orriak iaz Jeiki, jeiki erakusketan jarritako argazkiak biltzeaz gain, irudi berriak, eta bestelako eskaintzak biltzen ditu

nauterizale guztien elkargune izatea du helburu tolosakoinauteriak.com webguneak. Bi urte luze ditu proiektuak, baina oraindik ez dago bukatuta, asmoa etengabe elikatzea baita. Sustatzaileetako ba-

tek, Nestor Ardanazek, dio bertan argazki eta bideo ugari topatuko dituela bisitariak. Gure asmoa bisitariekin hartu-eman bat bultzatzea da, eta gure eskuetara iristen diren argazki eta bideo guztiak igotzeko asmoa dugu, dio Ardanazek. Webgunean iaz Aranburu jauregian jarritako Jeiki, Jeiki erakusketako argazkiak biltzen ditu, baina baita erakusketan sartu ez ziren irudi ugari ere. Jeiki, jeikin ezin izan genuen material guztia atera. Pentsa, dendan 1.000 argazki inguru ditut oraindik, eskaneatzeko. 20

18

INAUTERIAK 12
minutuko bideo bat ere jarri genuen, laburpen moduko bat, baina bideo asko ditugu, eta horiek webgunean jartzea da gure asmoa, oraindik egin ez badugu ere, azaldu du. Webgunean, aipatu bezala, garai bateko irudi ugari daude, baina hauek osatzen joatea ezinbestekoa dela dio argazkilari tolosarrak, eta horretarako guztion laguntza da beharrezkoa. Webgunean argazkiak igo daitezke. Norbaitek etxean dituen argazkiak igo nahi baditu badu aukera, eta era berean, argazkiren bateko informazioa osatzeko aukera ere izango du, esan du. Argazkiak ikusteaz gain, gainera, hauek deskargatzeko aukera ere ematen du tolosakoinauteriak.com-ek. Webguneak bost atal ditu: argazkiak, elkarrizketak, bideoak, bloga eta kamisetak. Elkarrizketen gunean erakusketarako prestatutako bideoa ikusi daiteke, baina aurrerago elkarrizketa gehiago egitea, eta horiek ere zintzilikatzea da webguneko arduradunen nahia. Bideoak ere jarri nahi dituzte, baina oraindik ez dute aukerarik izan. Bukatzeko parte hartzea sustatzeko bloga aurkituko du bisitariak, eta baita, iaz Kukuxumusu etxeak egindako Tolosako Inauterietako kamisetak erosteko aukera ere.

19

INAUTERIAK 12

EMAKUMEEK OSATUTAKO G20 GAILURRA, TOLOSAN


Pasa den urteko martxoaren 8a berezia izan zen. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Asteartitan egokitu zen, eta Bilgune Feministako kideak jaia eta aldarrikapena uztartzeko baliatu zuten eguna. Iaz Super Feministaz atera ziren, eta aurten mundurako beste eredu bat aldarrikatuko dutela diote

ilgune Feministako kideak iaz, emakume guztiei kulero moreak buruan jantzi eta Super Feministaz ateratzeko deia egin zieten. Pasa den urteko Asteartita martxoaren 8an izan zen, eta aldarrikapena

jai egun berezi honetan egitea pentsatu zuten. Deialdia ondo atera zen, eta Trianguloan egindako hitzordura emakume ugari gerturatu ziren. Iazko gaia Ramos Azkarate idazle tolosarraren harira etorri zen. Gal-

tzaundiren bertso-sorten egile bezala da ezaguna Azkarate, eta bertsogintzaz gain antzerkia ere landu zuen, baina bada horren ezaguna ez den Azkarateren bertsoa, eta Berdura plazan dagoena, bertan duen eskulturan bertan. Abajo las mujeres, deabruz josiak, ai! Ilda bazeundete, zeraten guztiak, josapatien izango ditugu auziak, han konponduko zaitu, goiko

justiziak, dio bertsoak, eta horregatik, erabaki zuten, Ramos Azkarateren alaba gaiztoz mozorrotzea, eta hortaz, alaba gaizto izateko feminista izan behar denez Super Feministaz atera ziren. Aurtengoan ordea, emakumeon gailurra irudikatuko dute Asteartitan. Munduaren norabideak zein izan behar duen erabakitzeko elkartzen dira munduko

jatetxea

20

INAUTERIAK 12
bada, hau da, kalean askatasunez bizitzeko eskubidea, puzkarrak botatzeko eskubidea, ez depilatzeko eskubidea.... Oraindik ez dute ordua zehaztu, baina seguruena pasa den urtean bezala, Trianguloan egingo dute hitzordua goizean, eta bertara emakume guztiak gonbidatzen dituzte. Eremu bat aukeratu, baserritarrak, sexu langileak, etxekoandreak, etorkinak, erizainak hortaz jantzi, eta Asteartita elkarrekin pasatzeko gonbita luzatzen dugu, jakinaraziko dugu zein ordutan egingo dugun hitzordua, azaldu dute.

Iaz Super Feministaz atera ziren.

mandatariak G20 edota G8 gailurretan, mandatari gizonezkoak gehienetan. Ikusi besterik ez dago gizonezkoek agindutako mundu hau nola doan... Krisia dago batean eta bestean. Emakumeok gure alternatiba ezartzera goaz. Eremu hainbatetako emakumeak elkartu eta bizi garen mundu honetarako beste eredu bat proposatutako dugu, azaldu dute Bilgune Feministako kideek. Beste norabide bat ezarriko diogu mundu aldrebestu honi, gaineratu dute. Horiek horrela, Asteartitan elkartasuna eta parekidetasuna bezalako balore-

ak zabaltzeko asmoa dutela azaldu dute. Kolektiboa ezarriko dugu indibidualismoaren gainetik. Banaketa justua eta elkartrukea defendatuko ditugu oinarri ekonomiko gisa. Egungo munduak gutxietsitako eremu pribatua publikoaren pare jarriko dugu, zaintza eta heziketari duten garrantzia emanez..., azaldu dute. Aldarrikapena eta jaia uztartuko dituzte beste behin ere, Bilgune Feministako kideek, eta emakume guztiei egiten diete dei mozorrotu eta beren eskubideak defendatzera, beste eredu baten alde egitera, alegia. Era be-

rean, hala ere, bestelako aldarrikapenak egingo dituzte, ez horren serioak, behar

21

INAUTERIAK 12

AISIALDI TALDEAK
SAN BERNARDO
Gaia: Mexikarrez aterako dira. Hainbat pertsonaia antzeztuko dituzte: gizonezko zein emakumezko mexikarrak, mariachiak eta kaktusak. Kopurua: 100 lagunetik gora. Adina: 6 eta 7 urtetik gora.

TTENTTEK
Gaia: Cro Magnon gizon-emakumeetaz aterako dira, lau taldetan banatuta: haurrak Cro Magnon txikiz aterako dira, helduagoak Cro Magnon gizon eta emakumeez, eta azkenik, helduenak Cro Magnon jakintsu edo aztiz aterako dira. Kopurua: 140 lagun. Adina: 5 urtetik gora, guraso eta begiraleak barne.

TXIRIBITU
Gaia: Jackson 5; bost anaiez aterako dira. Kopurua: 84 bat lagun. Adina: 10 urtetik gora, guraso eta begiraleak barne.

22

INAUTERIAK 12

KIRIKIO
Gaia: Willi Fog Kirikioko munduari bira. Aisialdi taldearen 25. urteurrena dela eta, Kirikioko munduari bira emango diote, eta azken urteetako Inauterietan ateratako zenbati mozorro aterako dituzte. Kopurua: 280 lagun inguru. Adina: 10 urtetik gora.

KAZKABARRA
Gaia: Irrien Lagunak: Mari Mototx, Pirritx ea Porrotx. Bi dantza desberdin egingo dituzte, txikiek batetik, eta nagusiek, bestetik, eta biak elkartzeko beste dantza bat egingo dute ere. Kopurua: 430 lagun inguru. Adina: 8 urtetik gora.

ATSEDENA
Gaia: Lacasitoz eta Conguitoz. Kopurua: Aurten inoiz baino gehiago aterako dira, 140 bat lagun. Adina: 8 urtetik aurrera.

23

INAUTERIAK 12

24

INAUTERIAK 12

25

INAUTERIAK 12

olosako Inauteriak fama handikoak dira, bertako eta inguruko biztanleek gogotik bizitzen dituztelako. Bisitariak behin baino gehiagotan harritu dira kaleetan ikusitako karroza erraldoiekin, plataforma jendetsuekin eta mozorrotutako milaka pertsonekin. Giro hori sortzea, ordea, ez da egun bateko kontua. Aurretik ordu asko sartu behar dira, gero kalean ikusten eta zenbaitetan miresten diren muntaiak sortzeko.

Lehenengo, lana; gero, gozamena


ra. 30 inguru dira, eta ahal dutenean, batez ere asteburuetan, etortzen dira karroza prestatzera. Eguberrietan pentsatu genuen gaia, dio. Urte batetik bestera karrozan egindako lanak aprobetxatzen dituzte: Iaz karrozan egur pila bat jarri genuen, eta hori kentzea izugarrizko lana izango litzateke. Horregatik, orain margotzen ari gara. Aurretik sartutako ordu guztiak gero festan bizitakoarekin konpentsatzen direla dio: Oso ondo pasatzen dugu. Beste txoko batean plataforma batekin lehenengo al-

Aurreko lan horren lekuko izaten da Ferialekua. Tolosako Udalak leku hori uz-

ten die inauterizaleei karrozak eta plataformak egiteko. Bertara sartuz gero, mailu hotsak entzun ahal dira, pintura usaindu eta, soldagailuen txinpartak ikusi. Lanean ari diren guztiak

ez dira Tolosakoak. Juan Ramon Carrero Andoaindik etortzen da bere taldeko karroza egitera. Zortzigarren aldiz parte hartuko dute Tolosan, eta Carrero azken hiru urteetan gehitu da talde-

26

INAUTERIAK 12
diz koadrila giroan aterako diren neska talde bat dago. 18 urte inguru dituzte eta tolosarrak dira. Aurretik, taldeko asko gurasoekin mozorrotu izan dira eta aurten beste pauso bat eman dute: lagunartean ateratzea. Halere, gurasoen laguntza ezinbestekoa dela dio Lara Aranzabal taldeko kideak: Plataforma egiteko materialak gurasoek eman dizkigute. Guk musikarentzako tresna, margoak, jantziak... jarriko ditugu. Tramankuluz beteta dago Ferialekua. Hain justu, aspaldidanik dagoen arazoetako bat da espazio faltarena. Tolosako osasun etxe aldera ematen duen sarrerako teilatupean ere jarri dira plataforma batzuk. Hori ikusita, aurten lehenengo aldiz Usabal industrigunean pabiloi bat alokatu du udalak, eta bertan ari dira karroza handienak egiten. Jokin Monfort Tolosako Udaleko jai teknikariak beste urteetatik ikasi dutela azaldu du: Ferialekuan dagoen tokiarekin ez da nahikoa, eta aurten taldeekin bilera batzuk eginez, bertatik atera zen ideia. Hau da, dietetan gastatzen zen dirua mio guztietakoak gaude, eta gure artean konpontzen gara muntaia egiteko. 100 euro jartzen ditu bakoitzak, materiala eta edarietarako. Inauteriak iritsi ahala, lana handitu egingo zaie, ordea. Batzuetan goizeko bostak arte aritu izan gara lanean, azaldu du.
Usabalgo industrigunean Anoetako gazte talde bat ari da bere karroza prestatzen. Aimar Alonso da taldekideetako bat: Horrelako karroza batekin ateratzeak ondo pasatzeko aukera ematen dizu, baina ardurak ere eskatzen dizkizu: ikuskizun bat egitea eskatzen dizu, diru dezente jartzea.... 22 lagun aterako dira, 17 eta 20 urte artekoak. Karroza handienetan gazteenak gu izango gara, dio Alonsok. Guztiek ez dute lanik egiten, eta beraz, muntaian ez ezik, gastuetan ere gurasoen laguntza behar izaten dute. Eguberri egunean hasi ziren karroza muntatzen, baina ikasturtearen hasierarekin batera ekin zioten mozorroa pentsatzeari. Inauterietan mozorroa hiru egunetan janzten bada ere, argi baitago hainbat asteetako lana eskatzen duela aurretik.

murriztea hobea zela, baldin eta diru horrekin pabiloi bat alokatzeko aukera bazegoen. Diru laguntza jasoko duten guztiek izango dute murrizketa; 40 euro ingurukoa. Pabiloi bat alokatzeak, baina, ez du eskaera guztia asebete. Gure ustez nahiko parte handia hustu genuen ferialekuan, dio Monfortek. Karroza txikiak sartu dira bertan, eta dagoeneko dena beteta dago. Udaletxean diru laguntza eskatzeko izena eman dutenen artean, 70 inguru ari dira Ferialekuan eta Usabalen egiturak muntatzen.

Lapurretekin, adi
Beste arazoetako bat lapurretak dira. Udalak arauak jartzen ditu, baina gero jendeak erantzun behar du, dio jai teknikariak. Inauterietan bezalaxe, jendearen borondatearen baitan gerta-

tzen dira gauza asko. Alferrik da udalak lekua jartzea, gero elkarri lapurtzen ibiltzen badira. Kanpotik ere sartu daitezke, baina ezin dugu 24 orduko zaintza jarri. Ferialekua izatea eskertzen du Carrerok: Bestela horrelako lanak ezingo genituzke egin. Halere, segurtasunaren aldetik kexu da: Ez da atea ixten, jendea barrura sartzen da eta gauzak lapurtzen dituzte. Ferialekuaren beste ertz batean lagun talde bat dago plataforma bere lokalera eramateko prestatzen. Lehengo urtean udaltzainek autoa eta plataforma atera egin zizkiguten Ferialekutik, eta autoaren barruan genituen erremintak lapurtu zizkiguten, dio Igor Quinquilla taldeko kideak. Hilabete baten faltan hasten dira pentsatzen zertaz mozorrotu eta, beraien lokalean egiten dute lan nagusiena. Taldean gre-

27

INAUTERIAK 12

28

INAUTERIAK 12

Tolosako Inauterietan leku propioa egin du sagardotegiak. Urteetan Abastosen egon eta gero, bertan haur eskola egin dutenetik Lapurdi plazan jartzen dute, aurten bigarren urtea izango dutelarik. Era berean, Txosnaguneak ere izaera propioa du, eta aurten gainera, Txosna Batzordeak gustuko duen lekura bueltatuko da, Euskal Herria plazara

ELKARTASUNEZ BETETAKO GUNEAK


jarriko dute karpa. Abastoseko sagardotegiaren urteak amaitu dira betiko, eta aro berriari ekin diote sagardotegiko arduradunek. Urtero mila lagunetik gora gerturatzen dira sagardotegi menua jateko, eta bertan, eskualde osotik gerturatuko lagunek egiten dute lana. Sagardotegiaz gain, hala ere, txosnak izaten dira jaietako puntu garrantzitsuenetako bat. Iaz Alondegian jarri zuten Txosnagunea, eta txosnetan jende ugari ibili bazen ere, batzordeko kideentzat berezko tokia Euskal Herria plaza da. Horregatik daude gustura aurtengo lekuarekin. Urteroko moduan egitarau propioa prestatu dute eta ekitaldiak Ostegun Gizeneko txistor janarekin hasiko dituzte. Txosnak egunero arratsaldean irekiko dituzte, eta ondoren, ordu txikiak arte musika eta giro onarekin jai giroan murgiltzeko moduan izango dira gerturatzen direnek. Aipatu behar da, era berean, Ze Esatek! taldearen kontzertua antolatu dutela Zaldunita Bezperarako, udalarekin batera.

amahirugarren urtez elkartasun sagardotegia izango da Inauterietan. Iaz bezala, Lapurdi plazan

OTSAILAK 17, OSTIRAL MEHEA


22:00: Switch, Potentor eta Gugas taldeen kontzertuak.

OTSAILAK 19, ZALDUNITA


18:00: Laket taldearen kontzertua 22:00: Itzel taldearen kontzertua (beste talde batzuk ere egongo dira, baina oraindik ez dituzte erabat lotu).

OTSAILAK 18, ZALDUNITA BEZPERA


17:00: Bertso eskolen arteko bertso jinkana. 22:00: Ze Esatek! taldearen kontzertua (beste talde batzuk ere egongo dira, baina oraindik ez dituzte erabat lotu).

OTSAILAK 20, ASTELENITA


22:00: 3 gabe 2 taldearen kontzertua, eta ondoren, gaupasa Bad Sound System taldearekin.

29

INAUTERIAK 12

Edurne Mendia 1Kultura zinegotzia

Mundua bukatuko da akaso, baina Tolosako Inauteriak ez


Iazko Inauteriekin alderatuta, aurtengoek aldaketa nabarmenik izango dute? Ez da aldaketa handirik egongo. Inauterien oinarriak karroza eta konpartsak, mozorroak eta musika izaten dira. Hori berdin mantendu da urtetik urtera, baina, aldi berean, aldatu egiten da. Jendearen sormenak eragiten ditu berrikuntzak.

XXI. mendeko tolosarren klixeetako bat da Inauteriak ez direla aldatzen esatea. Baina, urtetik urtera, zertzelada berriak azaltzen dira egitarauan. Horien berri izateko gerturatu gara Kultur zinegotzi Edurne Mendiarengana. Besteak beste, Ferialekuaz, aurtengo kontzertuez eta zezen plazako arauez aritzeko
Badirudi Ferialekua txiki geratu dela karrozak muntatzeko. Amarotzen pabiloi bat atondu dugu zenbait karroza hara pasa eta Ferialekuan toki gehiago izateko. Hala ere, jende pila batek eman du izena eta ez dugu lekua soberan. Oso ondo doa ka-

rroza eta konpartsen prestaketa, iazko parte hartzaile kopuru ikaragarriaren bidetik goaz aurten ere.

Muntatzeaz gain, karrozak gordetzeko ere erabiltzen da Ferialekua. Zein bide jarraituko duzue honen inguruan?
Ahal den neurrian, udalaren baliabideak karroza eta konpartsen eskutan jartzen dira. Kontua da, Ferialekua

30

INAUTERIAK 12
beste talde batzuek ere erabiltzen dutela, eta egiturak han egotea beraien kalterako dela. Horregatik, emango dugun lehen pausoa karrozagileei gauzak txukun gorde ditzaten eskatzea izango da. Hala eginda, hobeto aprobetxatuko litzateke espazioa. Udala prest dago laguntzeko eta daukan azpiegitura eskaintzeko, baina jaien alderdi herrikoia ez genuke galdu beharko, Inauteria herritarrek egiten dute. zaie. Printzipioz behintzat, ez dugu aparteko murrizketarik aurreikusten. Hori bai, gastuek gora egin dute eta, murrizketak ekidin nahi ditugunez, esfortzu berezia egiten ari gara irtenbideak bilatzen. Kontzertuak antolatzeak ahalegin ekonomiko handia eskatzen du. Esan bezala, aurrekontua estua da. Bi egunez kontzertu txukunak antolatzeko zailtasunak genituen. Herriko eragileekin harremanetan jarri ginenean, Txosna Batzordearekin elkarri lagunduz gero larunbateko kontzertua egin ahal genuela ikusi genuen. Horrenbestez, Zaldunita Bezperako kontzertua Euskal Herria plazako Txosnagunean izango da, bertan izango dira Ze esatek! eta beste talde bat. Astelenitakoa, berriz, plaza Berrian izango da. Bertan izango ditugu, batetik, herriko La Jodedera eta ondoren, Itziarren Semeak. Iaz, karroza eta konpartsa batzuen gehiegizko zaratak zigortu zituen bizilagunak. Gai horrekin indar berezia egin nahi dugu. Badakigu Inauteriak urteko egunik

Zurrumurru ugari zabaldu dira karroza eta konpartsetako kideek jasoko dituzten dieten murrizketari buruz.

Informazio kontrajarria eman da eta komeni da hori azaltzea. Batzordean, karroza eta konpartsetako ordezkariek aipatu ziguten Ferialekuan toki premia zegoela. Hori konpontzeko, batzuek honakoa proposatu ziguten: udalak karroza edo konpartsa ateratzeagatik ematen dizkien dietak pixka bat murriztu eta hor aurreztutako diruarekin pabiloi bat alokatzea. Ondoren, aurrekontuak atera eta proposamen zehatz bat eraman genuen batzordera: udalak pabiloia

alokatzeko dirua izan zezan, dieta guztietatik kopuru proportzionala (ehunekotan) kentzea. Jendeak kontrako bozka eman eta bertan behera geratu zen aukera hori. Konpartsa eta karrozetakoek adierazi ziguten nahiago zutela udalak finantziazio bide berriak bilatzea, eta beraien diru kopuruetatik zerbait kendu behar bazen era linealean izatea

Murrizketak bolo-bolo dauden garai honetan, Inauteriei ere gerrikoa estutzea tokatuko zaie?
200.000 eurotik gorako aurrekontua daukagu. Iazko kopuru bera da. Txaranga eta bestelakoei ere iazko diru kantitatea ordainduko

(guztiei kopuru finkoa). Gure aurreikuspenen arabera, ez da murrizketarik egingo.

RA

DO R DE

CO

M FI TI A C

CE

TR

O C O LA B

INAUTERIAK 12

kaotikoenak direla, zentzu onean. Baina, batzuen ondo pasatzeko moduak ezin du aldamenekoen zigorra bihurtu. Horregatik, karroza eta konpartsetako batzordekideak prest azaldu dira gehienezko potentzia (1.500 watt) errespetatzen ez dutenei diru laguntza kentzeko. Espero dugu neurri hori erabili beharrik ez izatea, tolosarrok badakigulako jator jokatzen. Txosnagunearen errotazioa bertan behera geratuko da? Aurten Euskal Herria plazan egongo da. Batetik, han tokatzen delako, eta bestetik, Txosnagunekoek hor egon nahi dutelako. Etorkizunean argituko dugu kokalekua, baina, gai delikatua da. Bizilagunen adostasuna bilatu behar da. Berdintasunekoek ere sano jokatzera gonbidatzen gaituzte urtero. Inauteri hauetan eraso sexistak salatzeko gune bat ere jarriko dute, Bilgune Feministaren ekimenez. Eraso matxistak ez dira bortxaketetara mugatzen, eta kontzientzia pizteko beharra dago. Erasoen berri emateko aukeraz gain, aholkularien eskutik informazioa eta gidak jasotzeko, autodefentsari buruzko txapak egin eta hausnarketarako aukera ona eskainiko du. Helburua bonbila gorria piztea, jendea kontzientziatzea, izango da; eta aldi berean, laguntza eskaintzea. Herri erdigunean jarriko dute. Ostegun Gizenean, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara; Zaldunitan 21:00etatik 01:00etara; eta Astelenita eta Asteartitan, 19:00etatik 23:00etara. Zezen plazari dagokionez, azken urteotan segurtasun neurriek buruhauste ugari eragin dituzte. Gure ardura da ikusle eta parte hartzaileen segurtasuna bermatzea. Azken urteetan arazoak egon dira zezen plazaren gehienezko edukierarekin: bai hondarrean, bai kalezuloan eta harmaila estaligabeetan, eta baita harmaila estalietan ere. Segurtasuna kinka larrian jarri izan da. Iaz, zezen plazaren kanpoaldean ere izan ziren arrisku egoera eta istiluak. Ondorioz, isuna jaso du Tolosako Udalak. Baina, larriena ez da hori, baizik eta, ezbeharrak gertatzeko 32

Besteak beste, Ze esatek!, La Jodedera eta Itziarren Semeakek eskainiko dituzte aurtengo kontzertuak Iazko aurrekontu berbera daukagu: 200.000 euro inguru Udalaren ardura da zezen plazako ikusle eta parte hartzaileen segurtasuna, eta horretarako plazaren edukiera errespetatu egin behar da
EDURNE MENDIA
Kultura zinegotzia

arrisku handia izaten dela. Gerta daitekeen beste zerbait ikuskizunik gabe geratzea da. Iaz, Barne Sailekoak zezen plazan izan ziren eta egun batean zezen festa bertan behera uztekotan egon ziren. Aurreko urteetan ahalegin handiak egin dira hori kudeatzeko, baina, segurtasun planek ez dute nahi bezalako emaitza lortu. Geratzen zaigun aukera bakarra hondarrera sartzera doanari txartela eskatzea da, gehienezko edukiera ez gainditzeko. Noski, txartel hauek doan izango dira. Kasu honetan ere deialdi bat egin nahi dugu kanpoan geratzen den jendeak giro jatorrean jarrai dezan. Palkoak aurten ere zozketa bidez eskuratu ahal izango dira? Bai, jendeak ilaran orduak pasa ez zitzan hartu zen erabakia eta nahiko ondo funtzionatu du. Hori bai, iaz kexak izan ziren koadrila batzuetako partaideak banaka apuntatu zirelako zozketan aukera gehiago izan zitzaten. Horri aurre egiteko, aurten, koadrilaka egingo da izen ematea. Eguberrietan bezala, tabernen itxiera atzeratuko da? Bai, ordutegia atzeratuko da, iazko araudia jarraituz, festa eta elkarbizitzaren mesedetan. Aurrera elkartekoek ere Ostegun Gizeneko danborradaren ordutegia aldatu egin dute. Bai, aurten 19:45ean hasiko dira Inauterietako dama eta erreginaren parodiarekin, eta 20:00etan aterako da danborrada. Ez da hau lehen eguneko aldaketa bakarra. Ostegun Gizen pertsonaiaren inguruan egun osoko ekitaldi sorpresa prestatzen ari direlako, txupinazoarekin ere bat egingo duena. Amaitzeko, zein mezu bidaliko zenieke tolosarrei? Festak giro jatorrean eta ingurukoak errespetatuz pasa ditzatela. Bai karrozetako musikari dagokionez, zezen plazan eta abar. Hala ere, helburu nagusia Inauteriak ondo pasatzea da. Maiek ziotenez 2012an mundua bukatuko da, baina Tolosako Inauteriak ez.

INAUTERIAK 12

Inauteriak 2012- EGITARAUAOTSAILAK 11, LARUNBATA


11:00-12:00: Erraldoi eta buruhandiak. Irteera plaza Zaharretik.Tolosa Kantari kantujiraren hasera, M Luisa Agirre doktorearen plazatxoan. Haurren Txantxo Lehiaketa Zentro Sozio-Kulturalean. 16:00: Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 16:30: Haur Jaialdia, AizOrratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da. 19:00: Urdia Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da plaza Zaharretik. 23:30: Incansables txaranga kalez kale (Ezpeleta elkartearen babesarekin). tegieta kaletik. 16:30: Zezen plazan zezen festa, Pintxana eta KabiAlai txarangek alaitua. Ondoren, kalejira. 19:30: Iturritxiki plazatik zezen suzkoa irtengo da. Antolatzailea: Ero Etxe Elkartea. 20:00: Aurrera Kirol Elkartearen danborrada. Musika Bandarekin. 08:45: Herriko txistulari bandak ohiturazko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du. 10:00: Txarangen irteera. 11:00: Plaza Berrian sokamuturra Alcoyano txarangak alaituta. 11:00: Karroza eta konpartsen irteera. 15:45: Udal Txistulari Bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiturazko ibilbidea. 16:00: Kalejira Aiz Orratz, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin, plaza Zaharretik zezen plazaraino. 16:30: Zezenak zezen plazan; txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira. 19:00: Dantzaldia Berdura plazan Aiz Orratz, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin. 23:30: Jones Brothers eta Oriako txarangak kalez kale. 23:30: Kontzertua: La Jodedera eta Itziarren Semeak.

OTSAILAK 21, ASTEARTITA


06:00: Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan. 08:00: Pattar zezena zezen plazan. Ondoren kalejira. 11:00: Plaza Berrian sokamuturra Kabi Alai txarangak alaituta. 11:00: Karroza eta konpartsen irteera. 15:45: Herriko txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, Idiarena pieza joko du. 16:00: Kalejira Kabila, Urdia Txiki eta San Esteban txarangekin, plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30: Zezenak zezen plazan; txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 19:00: Dantzaldia Berdura plazan Kabila, Urdia Txiki eta San Esteban txarangekin. 23:30: Incansables Zaharrak eta Jainekin txarangen irteera. 23:30: Sardinaren Hileta konpartsaren irteera Gure Txokoa elkartetik.

OTSAILAK 17, OSTIRAL MEHEA


11:30: Ozenki Txistulari taldearen kalejira. 16:30: Zezen Plazan zezen festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira. 20:30: Ostiral Mehe eguneko danborrada. 22:45: Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan.

OTSAILAK 12, IGANDEA


12:15: Inauterietako kontzertua, Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

OTSAILAK 18, ZALDUNITA BEZPERA


11:00-11:30-11:30-11:45: Erraldoi eta buruhandiak. Irteera plaza Zaharratik.eta 17:00, Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.Dantzari txikien kalejira abiatuko da Trianguloatik.Plaza Berrian, dantzari txikiek lehen dantza saioa eskainiko dute, musika eskolako ikasle bandak lagunduta. 17:00: Aiz Orratz elkarteak antolatuta, Haur Danborrada aterako da Geltoki kaletik. 19:00: Tolosako Danborradaren irteera Trianguloatik. 23:30: Iraunkorrak eta Oriako txaranga kalez kale.

OTSAILAK 20, ASTELENITA


09:00: Txarangen irteera. 11:00: Plaza Berrian sokamuturra Arco Iris txarangak alaituta. 11:00: Karroza eta konpartsen irteera. 16:00: Kalejira, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, plaza Zaharretik zezen plazara. 16:30-16:30: Zezenak zezen plazan; txarangak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira. 19:00: Dantzaldia Berdura plazan Tolosano Poca Tripa, eta Arco Iris txarangekin. 23:30: Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

OTSAILAK 16, OSTEGUN GIZENA


09:13: Etxe-berri-ko oinordekoen Udal Bandoa. 11:30: Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiturazko ibilbidea. 11:45: Kabi-Alai elkarteak izendatutako Inauterizale Kuttunaren aurkezpena, ondoren pregoia. 12:00: Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko. 12:00: Pintxana eta KabiAlai txarangen irteera, Aroz-

MARTXOAK 4, PIATA IGANDEA


Poca-Tripa txaranga eta Txilaba Elkartearen konpartsa Iurreamendi Egoitzara joango dira.

OTSAILAK 19, ZALDUNITA


08:00: Diana, Tolosako

33

INAUTERIAK 12

34

You might also like