You are on page 1of 2

Basogabetzea (edo baso-soiltzea) edo deforestazioa gizakiak sortutako gaitza da, eta hainbat arrazoi daude: gizakiak landatzeko

behar dituen lurrak handitzea, egurraren beharra eta industria batzuen mozketa masiboak.

Eduki-taula
[ezkutatu]

1 Historia 2 Antzinatasuna 3 Egungo egoera o 3.1 Afrika o 3.2 Europa o 3.3 Asia 4 Efektuak klimarengan

[aldatu] Historia
Deforestazioa betidanik gizartean gertatu den gaitz bat da, baina gaur egun inoiz baino egoera larriagoan dago.Urtero, sei milioi hektarea mozten dira, horietatik gehienak Amazonaseko basotik moztu direlarik.

[aldatu] Antzinatasuna
Duela 8000 urte gutxi gorabehera, gizakia zuhaitz kantitate txikiak mozten hasi zen,baina beharrezko beharrak asetzeko soilik,hau da, sua mantentzeko, tresnak egiteko, etxeak aseguratzeko... Halere, zuhaitz kantitate txikia mozten zuten, tresnak ez zeudelako perfekzionatuta (aizkorak,silex-ak...) Nekazaritza indartzen zen heinean, gizakiek zuhaitzak mozten hasi ziren eguzkiko argia lurrera ailegatu zezan.Gero, errautsa lurra ereiterakoan ongarri gisa erabiltzen zuten. Brontze Aroan, gizakiak erremintak garatu zituen, eta lur esparru handiagoak lan gutxiago eginez geratzen hasi zen, ondorioz aro honetan baso asko moztu ziren.

[aldatu] Egungo egoera


Gaur egun, batez ere, baso soiltzea Hego Amerikan,Asian, eta Afrikan gertatzen da. Lur osoko heren bat okupatzen dute zuhaitzek, hau da, 4000 milioi hektarea. Garatu gabe dauden herrialdeen basoetan, hauek garatzeko aitzakiarekin zuhaitzak mozten dituzte, errepideak egiteko, edo leku urbanizatuak. Garatuta dauden herrialdeetan aldiz, beste kausa batzuk daude, adibidez, euri azidoa. Azido honek urtero hainbat hektarea suntsitzen dituelarik. Herri garatuetan baita, gizarteak ezartzen duen presioarengatik, gobernuak zona batzuk berriz landatu ditu, parke natural bihurtuz, eta horrela turistentzat leku bihurtu dituzte.

[aldatu] Afrika
Afrikan,2000 eta 2005 bitartean, 4 milioi hektarea moztu ziren urtero, hau da, orain arte mundu guztian moztu den herena. Gaur egun munduan 306 milioi ziurtagiri-baso daude, eta Afrikari 3 milioi dagozkie, hau da %1. Gehienak zuhaitz landatuak direlarik. Duela gutxi Afrikan deforestazioaren eta desertizazioaren kontrako neurriak hartzen hasi ziren, eta duela urte batzuk sortutako iniziatiba bat Afrikako ia herri guztiak sinatu dute, eta dagoeneko plan batzuk martxan jarri dituzte, batzuetan beste kontinente batzuen laguntzaz.

[aldatu] Europa
Gaur egun,munduko basoetako baliabideen laurdena Europan aurkitzen da, laurden horren zatirik handiena Errusiar Federazioan aurkitzen delarik. Europan baso-soiltzea ez da arazo larri bat, herri guztietan baso-soiltzea zailtzen duten hainbat lege daudelako, eta gainera lege horrek urtero hainbat zuhaitz landatzera behartzen dituzte herrialdeak, horregatik arazoa ez da hain handia. Nahiz eta baso-soiltzea eragozteko hainbat lege dauden, ezin dute ekidin naturan gertatzen diren hainbat fenomeno, adibidez, suteak, izurriak, eta ekaitz elektrikoak. Ikerketa batzuen arabera, Iberiar Penintsulan eta Errusiar Federazioan hurrengo urteotan suteen gehikuntza egongo da, aldaketa klimatikoaren erruz.

[aldatu] Asia
Munduko basoen %18,6 Asian daude, hau da, 734 milioi hektarea.2005ean,2000ean baina 3 milioi hektarea gehiago zeuden. Datu hau, Txinan landatutako zuhaitzen ondorioa da, eta baita beste herrialde batzuk eman duten laguntzaren ondorioa. Herrialde batzuk, Asia bezala, baso-soiltzea gelditzea lortu dute, baina badaude herrialde batzuk ez dituztenak errekurtsoak, eta horren ondorioz askoz gehiago kostatzen zaie katastrofe hau gelditzea, horregatik errekurtsoak dituzten herrialdeak lagundu behar diete, basoak garrantzi handia baitute gure ekosisteman.

[aldatu] Efektuak klimarengan


Duela gutxi egindako ikerketa batzuek erakutsi dute deforestazioa, asko eragin ahal duela leku batean erortzen den euri kopuruarekin, eta beste fenomeno klimatiko batzuei. Beti ere aldaketa horiek ekosistema zabal bat abarkatzen dutelarik. Argumentua da landare-estalkiaren handitze batek euri tasa handitu ahal izango lukeela, eta landare-estalkiaren gutxitxe batek gutxitu ahal izango lukeela. Zirkulazio orokorraren modelo atmosferiko batean[erreferentzia behar] erakutsi da aldaketa handiek landare-estalkian euriari eragiten diotela. Baina, faktore erabakigarria ez da landaredia, baizik eta lurzoruaren hezetasunaren artean korrelazioa, landaredia eta ura airearen parte izateko behar duena.

You might also like