You are on page 1of 2

MALORYKO DORREAK

Egilea Enid Blyton Maloryko dorreak Begoa Silva Molino Herresuma Batuak, 1946-1951. Izenburua Itzultzailea Argitaletxea Lekua eta urtea

Nire eskola maitea, zelako zorte ona eduki dudan eskola honetara etortzegatik esaten du istorioko protagonistak, lehenengo aldiz Maloryko Dorretxera heltzean, Darrell Rivers neskatoak. Liburu honen benetako izenburu Malory Towers da.

12-17 urtera daude han, ikastolan ikasten. Liburu hau oso dibertigarria dela iruditu zait, baita ere harrapatuta naukala. 25 irakurri beharrean askoz gehiago irakurtzen nuen, apur bat gehiegi.

Enid Blyton idazleak beste istorio famatu batzuk idatzi ditu, adibidez: Santa Clarako bikiak. Nik liburu bilduma horiez dut irakurri, baina asko gustatuko litzaidake. Nire lehengusinak irakurrita ditu bi bildumak eta esan dit Maloryko Dorreko istorioa politagoa dela.

Luzea izan arren, pena merezi du irakurtzea, gogoak badituzu. Idazleari zorionak esango nion ezagutuko banu. Baita ere mila esker, liburu hain onak idazteagatik eta hizkuntza askotara itzultzeagatik. Honek ez du esan nahi beste liburuak ez zaizkidala gustatu, baina hau bereziki, bai, gustuko dut.

Nire liburuak ez ditu marrazkiak eduki, eta niretzat hobea da ez edukitzea. Marrazkiak baditu, zure irudimena apurtzen du, zeren eta zuk modu batera pentsatzen duzu, eta liburuak beste modu batera.

Liburu honek atentzioa deitu dit laguntasuna, maitasuna eta trebezia agertzen direlako, modu askotara. Baita ere bihurrikeria asko egiten dituzte, askotan irakasleari. BEGOA SILVA AGIRREAZKUENAGA.

You might also like