You are on page 1of 3

HAKUNA MATATA, JON ARRETXE

Liburu honen lana egiterakoan, aipa dezaket Hakuna Matata liburua


beste bosten artean aukeratutakoa dela, nire arreta piztu zuena
beraz. Bere atzekaldea irakurri eta ineresgarria izan ahal zela
pentsatu nuen.

Jatorriz Jon Arretxe bizkaitarra da hain zuzen. Orain arte Gasteiz


eta Nafarroa izan dira ezartzeko egokitzat hartu dituen lekuak. Lau
karrera ditu eginda: Piano karrera (Bilboko Kontsebatorioan), Euskal
Filologiako doktoradutza (Deustuko Unibertsitatean), Heziketa fisikoko
lizentziatura (Gasteizko INEF-SHEENn) eta kantuko karrera (Bilboko eta
Gasteizko Kontserbatorioetan). Hainbeste titulu izanik, hainbat ogibide izan ditu
orain arte. Hamar urte egon zen Deustuko Unibertsitatean euskara irakasle bezala
eta hiru urte Heziketa Fisikoko irakasle EHUko Irakasle Eskolan. Oraingoak
bestelakoak dira, ordea, idaztea edota bere bidaien hitzalditxoak ematea, baita
Bilboko koruan abestea ere.

Liburu anitz idatzi ditu, horien artean garrantzitsuenak, Harresi handirantz,


Ostiralak eta Urrezko triangelua. Idazti dituen liburu horietatik, lehen esan dudan
moduan nire aukera Hakuna Matata izan da, eta hona hemen bere laburpen
tentatzailea:

Irakurtzea beti da abentura bat, baina idazlea bidaiari nekaezina denean, kasu
honetan gertatzen den bezala, liburua mila eta bat gauetako ibilgailu eta kontalari
bihurtzen zaigu: horrela, Jon Arretxeren eskutik ezagutuko ditugu Istanbuleko
Mezkita Urdinaren edertasuna eta Ganges ibai sakratuaren misterioa, Txinako
zibilizazio zaharra eta Egiptoko basamortuko gauen lilura… Munduko lau
bazterretan kokaturiko ipuin hauek irakurtzean txoko horiek bisitatzen ibili zarela
sentituko duzu agian, edo bestela bertako sekretuak zuk zeuk deskubritzeko gogoa
sortaraziko dizu.

1
Arretxek liburu honi hasiera bitxia
ematen dio, hau da, pertsonai nagusia,
Paul, Brightonen dago, ingelesa ikasteko,
antza. Hara heldu, eta heldu bezain
laster, ez da gustura sentituko oso
gauza arraroak gertatuko baitzaizkio
etxe horretan. Handik egun batzuetara,
alde egin eta hainbat herrialdera joango
da oporretan. Herri guztietan
berarentzat berezia den norbait
ezagutuko du. Joango den tokien artean bi gailendu nahi nituzke: Shangai eta
Istanbul. Shangai-n Pei-Pei izeneko neska ederra ezagutuko du eta Istanbul berriz,
bahituta dagoen eta bizitza salbatu behar dion neska liluragarria, Idoia.

Liburuaren azalean ikusi dezakegunez, leku orotara bere motxilarekin doa. Honetan
nobelan egon den herrialde guztietako eranskailuak ditu itsatsita.

Pertsonaiei dagokionez, bidaitxo bakoitzaren bat aukeratu dut, baina nagusiak


direnak baino ez ditut aipatuko:

• Paul: Pertsonaia nagusia da 20 bat urtekoa. Mutil ausarta da, eta ausardia
hori hainbat momentutan antzeman dezakegu. Asko gustatzen zaio
bidaiatzea.

• Mrs. Needman: Brighton-eko etxeko andrea da. 40 urte edo ditu.

• Pei-Pei: Shangai-n ezagututako neska da. 20 urteko neska da. Shangai-n


dagoen bitartean berak erakutsiko dio hiria.

• Idoia: 18 bat urte ditu. Bahituta izango da eta Istanbulen egongo da gure
protagonista hor dagoen bitartean.

• Irene: 30 urteko neska da. Paul-en emaztea izan zen denboraldi batean.

Ezin izan ditut pertsonaia guztiak aipatu, ugari agertzen baitira. Bidai luze honetan
doan herri bakoitzean lauzpabost agertzen baitzaizkigu, eta ezinezkoa litzateke
guztiak aipatzea.

2
Liburu honen iritzia jorratzean, hainbat irizpide izan ditut kontuan.

Horietako lehenengoa, eta niretzat garrantzitsuena, istorioa oso ondo kontatuta


dagoela da. Honekin esan nahi dut, denbora aproposa ematen duela toki bakoitzean,
eta horrek, erritmoa ematen diola liburuari, aditasuna mantentzen eta hariari
jarraitzen laguntzen.

Bigarrena, honako hau da: kontatzen dituen istoriatxo txikiak oso interesgarriak
dira, horrek liburua irakurtzen jarraitzera animatzen zaitu.

Eta azkenengoa, joaten den herrialde bakoitzaren kultura eta eraikin


garrantzitsuenei buruzko pixka bat ikas dezakezu.

Leire Gisbert
4-B

You might also like