You are on page 1of 9

Eta emakumeak sugeari esan zion

1. Esan zein pertsona gramatikal nagusi erabiltzen duen


narratzaileak.
Bigarren pertsona gramatikala. Narratzaile hau kanpodiegetikoa da, hau
da, istoriotik kanpo dago. Bigarren pertsona gramatikala erabiltzen du
batez ere, nahi duenean, fokalizatzen duen pertsonaia utzi eta beste
batengana joan daiteke, narratzaile orojakile klasiko bihurtuz
2. Bilatu zein aditz aldi erabiltzen duen nagusiki narratzaileak.
Narratzaileak nagusiki orainaldia eta lehenaldia erabiltzen du bigarren
pertsonan, adibideak: hasi zaizkizu (lehenengo orrialdean) , beldurra
ematen dizu (lehenengo orrialdean), ari zaizu irekitzen (lehenengo
orrialdean), erantzun zizun telefonoz ( laugarren orrialdean), zure
leihotik begira zoaz ( azken orrialdean), etab.
3. Ikusi kanpofokalizazioa ala barnefokalizazioa erabiltzen den,
sumagarria den ala sumaezina, eta barnefokalizazioa bada,
homodiegetikoa den ala heterodiegetikoa den.
Kanpo fokalizazioa erabiltzen da, aurretik aipatu dudanez narratzaile
istoriotik at dago. Fokalizazio sumaezina erabiltzen dela esango nuke,
azken finean, istorioan garrantzitsuena eta gehien lantzen dena
Teresaren sentimenduak, ideiak eta nahiak dira baita Luisen zenbait
sentimendu eta idei batzuk ere.
Protagonista W. hiri berrira joan da bere senar Luisekin. Ikusi ahal izan
duzunez, hiriaren izen osoa ez da agertzen. Zure ustez, zein da hiriaren
izena ez agertzearen arrazoia?
18. orrialdean adierazten da Teresa atzerrira doala urte batez, baina kasu
honetan atzerria pertsona bat dela, Luis dela: Nekatuegia, konturatzeko
atzerrira etortzeak ez zaituela kanpora aterako, zure barrenetik kanpora.
Atzerri hau Luis da eta Luis ez da zure kanpoa, zure barrenaren zati bat
baizik, oso barreneko, oso aspaldiko zurekin oso loturiko sustraietan
dagoena.

Beraz, uste dut hiriaren izen oso ez dela agertzen “hirira joatea” sinbolikoa
delako. Aurretik aipatu dudanez hiriz aldatzearen eta atzerrira joatearen
garrantzitsuena Teresarentzat ez dela tokia baizik eta bertan bizi den
pertsona, Luis.

Lagun izoztua
1. Esan zein pertsona gramatikal nagusi erabiltzen duen
narratzaileak.
Bi narratzaile desberdin aurkitzen ditugu istorio honetan. Lehenengo
kapituluan, narratzaileak lehen pertsona gramatikala erabiltzen du;
barnediegetikoa da , hau da, istorioan parte hartzen duela, kasu
honetan narratzailea Maribel du izena.
Bigarren kapituluan berriz, narratzaileak hirugarren pertsona
gramatikala erabiltzen du; kanpodiegetikoa da, hau da, ez dagoela
istorio barruan sartuta.

2. Bilatu zein aditz aldi erabiltzen duen nagusiki narratzaileak.


Lehenengo narratzaileak orainaldian, lehen pertsona erabiltzen du,
singularrean. Adibideak: horixe irakurri dut hau (lehenengo
orrialdean), bus estazioan nago (bigarren orrialdean), Goiok ez dit
erantzun ( laugarren orrialdean )…
Bigarren narratzaileak lehenaldian, hirugarren pertsona erabiltzen
du. Adibideak: Goirena mak irratia piztu zuen ( bigarren
kapituluaren lehenengo orrialdean), Amak lata ur berri eta lore
berriekin atotzen zuen artean ( bigarren kapituluaren bigarren
orrialdean), frantsesezko irakaslea ikusi zuen (bigarren kapituluaren
hirugarren orrialdean).
3. Ikusi kanpofokalizazioa ala barnefokalizazioa erabiltzen den,
sumagarria den ala sumaezina, eta barnefokalizazioa bada,
homodiegetikoa den ala heterodiegetikoa den.
Lehenengo kapituluan , barnefokalizazioa erabiltzen da, fokalizazio
sumagarria eta kasu honetan finkoa kapitulu osoan zehar Maribel
delako narratzailea.
Bigarren kapituluan berriz , kanpo fokalizazioa erabiltzen da,
fokalizazio sumagarria eta finkoa kasu honetan, bigarren kapitulo
osoan narratzaile esan dezakegu Goio jarraitzen duela.
- Lehenengo kapituluko narratzailea eta bigarrenekoa ez dira
berdinak. Zeintzuk dira diferentziak?
Lehenago aipatu dudanez, lehen kapituluaren narratzailea Maribel da,
Maribel istorioan parte hartzen du beraz lehenengo pertsonan aritzen
da istorioa kontatzen . Bigarren kasuan narratzailea istoriotik at dago,
hau da, ez da pertsonai bat. Hirugarren pertsona erabiltzen du eta Goik
egiten duenaren berri ematen digu.

- Lehenengo kapituluko narratzailearen senarrak Armando du izena,


baina ez da bere benetako izena. Zergatik aldatu du izena?
Armandoren benetako izena Josu da. Maribelek azaltzen du Goio
Barakaldon lan egiten zuela baina Iparraldera joan zela eta bertatu
Nikaraguara. Armanadori buruz (Josu) esaten du Parisera joan zela
Filosofia ikastera eta berari buruz Iparraldera joan zela. Kapituluan
zehar adierazten du ez dituztela “papelik” hau da, dokumentaziorik
beraz nire usten Josuk izen aldatu zuen arrazoi horrengatik.
Leturiaren egunkari ezkutua
4. Esan zein pertsona gramatikal nagusi erabiltzen duen
narratzaileak.
Lehenengo pertsona gramatikala erabiltzen du, hau da, protagonista da
istorioa kontatzen duena, narratzailea.
5. Bilatu zein aditz aldi erabiltzen duen nagusiki narratzaileak.
Narratzaileak orainaldia erabiltzen du lehenengo pertsonan, egunero
gertatzen zaiona azaltzen dabilelako liburuan zehar.
Adibideak: lo egin nahi dut eta nire loaldia.. (azken orrialdean),
bakarrik nago (lehenengo orrialdean), zoriona nahi dut, nire bihotz
minduak zoriona behar duelako ( 4.orrialdean)…
6. Ikusi kanpofokalizazioa ala barnefokalizazioa erabiltzen den,
sumagarria den ala sumaezina, eta barnefokalizazioa bada,
homodiegetikoa den ala heterodiegetikoa den.
Narratzailea protagonista bera denez argi geratzen da barnefokalizazioa
erabiltzen dela. Sumagarria da eta finkoa eta homogeneoa, azken
finean protagonistak bakarrik bere bizitzari buruz hitz egiten duelako
- Nolakoa da Joseba Leturia? Deskribatu haren izaera.
Nire ustez Joseba Leturia pertsonai bakartia da, bakardadea gustatzen
zaio eta batez ere, bakarrik egotea naturaz inguratuta. Naturaren
irudiak asko laguntzen diote bere buruarekin hitz egiterakoan eta
bizitzari buruz bere baitan pentsatzen duenean. Nahiago du naturaz
inguratuta egotea gizakiz baino eta naturaren elementuak bere kide
edo lagun gisa hartzen ditu: urmael txiki borobil bat dut aurrean, neure
lagun bakarra (bigarren orrialdean).
- Eleberri existentzialistan gizakia bakar-bakarrik dago, eta lagun

diezaiokeen erreferenterik gabeko mundu batean dago; hala eta


guztiz ere, erabakiak hartu behar ditu. Horrek izua eta larridura
ekarriko dio. Ikusi duzu egoera honen zantzuren bat pasartean?
Non?
Bera liburuan hau esaten du: Neure burua ordea, gezurtatu nahi
dudanean, ezin dagoke aitorketarik, eta ez dut bakarrik egon nahi ohi.
Beldurra da, bada, nire buruaren beldurra alegia, bakardadetik
baztertzen nauena.

Orain ez dut halako beldurrik. Nazkatu egin nau munduko lozorroak,


nazkatu egin nau haren laukeriak. Neure burua aurkitu nahi dut, nire
gaitzerako bada ere, naizena sakon aztertu eta miatzeko.

Lili eta biok


1. Esan zein pertsona gramatikal nagusi erabiltzen duen
narratzaileak.
Narratzaileak nagusiki hirugarren pertsona gramatikala erabiltzen du.
2. Bilatu zein aditz aldi erabiltzen duen nagusiki narratzaileak.
Narratzaileak orainaldian eta lehenaldian aritzen da, hirugarren
pertsona erabiliz: Ermano Zikutak sudurra hautsi zionekoa
( hamargarren orrialdean) , hala adierzi zion sendagileak azkeneko..
(lehenengo orrialdean), bere miserian olagtzen atsegin du (bigarren
orrialdean), Gizonari atsegin izan zaio jantzi aldaketaren operazioan ola
egin duen… (hamahirugarren orrialdean)
3. Ikusi kanpofokalizazioa ala barnefokalizazioa erabiltzen den,
sumagarria den ala sumaezina, eta barnefokalizazioa bada,
homodiegetikoa den ala heterodiegetikoa den.
Kanpofokalizazioa erabiltzen da, narratzailea ez baita istorioaren
pertsonai bat, istorioaren kanpoaldean dago. Nahiz eta zenbaitetan
protagonistaren pentsamenduak eta sentsazioak azaldu sumagarria
dela esango nuke, batez ere, objektuak ,lekuak eta ekintzak azaltzen
dituelako.
- Protagonista idazlea da eta bazkalondoren batean eskolan

zegoeneko eszenak narratzeko tentazioa izan du, baina inoiz ez du


egin. Zergatik?
Ez du nahi eskolan gertatutako esperientzia bere ustez entzuleei
gustatu ez litzaiekeelako . Liburuan adierazten du : uste baitu entzuleei
hunkigarria gertatzen zitzaiena zera zela, berak pertsonalki nozitutako
egoera izatea eta gogora ekarri izana hainbat narratzaile bikainek
maisuki kontatu izan dituzten barnetegietako esperientziak, zinemaren
eta literaturaren eraginez pertsona ororen background sentimentalean
txertaturik daudenak. Berak bere haragitan bizitu du, hori da alde
bakarra; ezingo luke ezer baliozkorik gehitu beste batzuek idatzitakoari,
eta barruan arindu nahiak besterik gabe edo mendeku egarri hutsak ez
diote idazten jartzeko behar duen indarrik ematen.
Hau da, idazleak bere esperientzia kontatu nahi duela modu sinplean,
berak bizi izan zuen moduan, apaingarririk gabe baina uste du hori ez
dela guztiz erakargarria irakurleentzat.
-
- Nolakoa da Portuondo psikiatra? Deskriba ezazu.
Adierazten da profesional argia dela, jantzia eta jendeari buruz iritzi
onegirik izan gabe ere ulerkor eta atsegina dela. Ere esaten da ez
dabilela inoiz presaka eta irudipena duela, protagonistaren ustez
profesional ona da horregatik. (inoiz ere ez zaio presaka ibiltzeko
itxurarik hartzen, eta gizonak irudipena du profesional ona izatearen
seina dela hori). Gero ere esaten du oso erraza dela berarekin berba
egitea(Gizonari erosoa egiten zaio berarekin hitz egitea, ez duelako
hitzak aukeratzen, neurtzen, zehazten ibili beharrik. Badaki keinu huts
batekin ulertuko diola). Portuondo psikiatraren ustez psikiatra baten
ezaugarririk garrantzitsuena pazientei entzutea delako (“psikiatra izan
daiteke itsu, Faustino, baina inondik ere ez gor”). Azkenik protagonistak
esaten du psikiatrak aholku gutxi ematen dizkiola.

Zeru horiek
1. Esan zein pertsona gramatikal nagusi erabiltzen duen
narratzaileak.
Narratzaileak hirugarren pertsona gramatikala erabiltzen du nagusiki.
2. Bilatu zein aditz aldi erabiltzen duen nagusiki narratzaileak.
Narratzaileak lehenaldian, hirugarren pertsonan hitz egiten du, ez baita
istorioaren pertsonai bat.
3. Ikusi kanpofokalizazioa ala barnefokalizazioa erabiltzen den,
sumagarria den ala sumaezina, eta barnefokalizazioa bada,
homodiegetikoa den ala heterodiegetikoa den.
Kanpofokalizazioa erabiltzen du, esan dudanez, ez da istorioaren
pertsonai bat beraz, istorioa bakarrik kontatzen du. Sumagarria da .

- Protagonista kartzelatik atera berria da. Bere bikotekide ohi


Andoniri gutun bat idatzi dio. Nolako iritzia du protagonistak
Andonirekiko? Zergatik? Azal ezazu.

Protagonistak Andoniri bidalitako gutunean oso argi uzten du Andoni


gorroto duela. Gutunaren hasieran argi usten du ez duela Andoni maite
eta konturatu egin dela oso txarto portatu dela lagun gisa berarekin.
Gutunean zehar hainbatetan errepikatzen dio gartzelako galiziar baten
erakutsi ziona, vaite a merda . Ondoren zuzenean esaten dio gorroto
duela, oso aholku txarrak eman dizkiolako, bakarrik utzi duelako
momentu gogorrenetan eta kartzelara bisitan joan denean
protagonista “zaku” baten moduan sentitu zen , Andonik bere penak
eta arazoak kontatzea bakarrik egiten zuelako.

Gainera gartzelatik atera eta esperientzia ezin txarragoa bizi izan zuen
gizon batekin eta horren erruduna bera dela leporatzen dio.

You might also like