You are on page 1of 105

SENTIARAZTEKO

IPUINAK
Begoa Ibarrolaren liburua " Cuentos para sentir" ,
Iraleko R-300 2 ikastarotan itzuli dute bertako
partaideek.
Paperezko euskarrian daudenak norbaitek nahi
izango balitu Evari ( Ordiziako BG) eskatu .

AURKIBIDEA
POZA: Maskorretan.
TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa.
BELDURRA: Iurri bidaiaria.

AUSARDIA: Ausarten taldea.


ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso.
ESKER ONA: Ehunzango dantzaria.

BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina.


ENPATIA: Amets ehulea.
BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa.

LOTSA: Elenaren anaia.


NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena
galdu zuen printzea.
HASERREA: Ibilaldia izarretan.

Itziar Uria
Marilu Eizagirre

Carmen Insausti
Gema Etxeberria
Arantxa Zeberio

Maribi Gorosmendi
Begoa Hernndez
Paki Barroso

Lorena Zalakain
Nora Zubeldia

ANTSIETATEA
Arriskuak edota mehatxuak, aurrez zehaztutakoak edo
ez, aurreikusten ditugunean sortzen den emozioa.
Honekin batera beldurra, kezka eta tentsioa antzeman
daitezke.
Honako egoera hauetan antsietatearekin topo egin
dezakegu:
Egoera arriskutsuetan.
Lehen aldiz zerbait egin behar dugunean.
Azterketetan.
Uste gabeko egoeretan.
Lanak azkarregi egin nahi ditugunean.
Gehiegi larritzen garenean.
Jende aurrean zerbait adierazi behar dugunean.

Ipu
rtarin

IPURTARIN ETA MANTSO

sugandila ez zen inoiz geldirik egoten, eguna, batetik


bestera korrika igarotzen zuen, atsedenik hartu gabe,
nahiz eta eguraldi eguzkitsua izan.
-Ez al duzu atseden hartu behar? -esan zion Mantso
izeneko sugandilak. -Primeran egoten da eguzkitan!
-Gezurra dirudi, hainbeste egiteko dugu eta zu denbora
galtzen -erantzun zion Ipurtarinek haserre.
-Ez naiz denbora galtzen ari, nik ederki asko
aprobretxatzen dut denbora. Orain, atseden hartu eta
indar berritu eta gero, egin beharrekoak egingo ditut.
Mantso sugandilak pentsatzen zuen Ipurtarin
gehiegi arduratzen zela egitekoaz: janaria aurkitu, etxea
garbitu,... eta lagunaz errukitzen zen bizitzaz ez zuelako
gozatzen.
Gainera, hainbeste kezkatzen zituen hainbat arazo
gero ez ziren hain larriak izaten. Joan den urtean,
adibidez, oso kezkatuta egon zen, udan herriko haurrak
sugandilak harrapatzera aterako zirela eta beraiek larri
ibiliko zirela pentsatu zuelako. Baina, ez zen horrelakorik
gertatu eta neska-mutilek primeran pasa zuten
sugandilak bakean utzita.

Orain ere kezkaturik zegoen agian nahikoa jatekorik


izango ez zuelakoan.
-Ez duzu zertan kezkaturik -esaten zion Mantsok,-zuk
aurkitzen ez baduzu denon artean jatekoa bilduko dugu;
gainera udaberria iristear dago eta ziur janari ugari
izango dugula.
Egun batean, hor zihoan Ipurtarin itsu-itsuan korrika
eta bat batean lorontzi huts baten barrura erori zen.
Handik irteten ahalegindu zen, baina, paretak altuegiak
zirenez ez zuen lortu.
- Lagundu, lagundu,... Norbaitek hemendik atera
nazala, mesedez!
Baina, ez zuen inork entzun, ezta Mantsok ere, harri
baten gainean eguzkitan lasai zegoen eta.
Halako batean, Mantsok bueltatxo bat ematea erabaki
zuen eta lorontziaren ondoan pasatzerakoan lagunaren
ahotsa entzun zuen, laguntza eske.
-Non zaude ? ez zaitut ikusten - esan zuen Mantsok.
-Lorontziaren barruan nago eta ezin dut hemendik atera.
erantzun zion triste Ipurtarinek.
-Nik ezin dizut lagundu, ni ere erortzeko beldur naiz.
Mantsok ez zekien zer egin. Bat batean Mirlo txoria
ikusi zuen eta honela esan zion:
-Kaixo laguna, Ipurtarin sugandila lorontzi barrura erori
da eta ezin diezaioket irteten lagundu. Zer egin
dezakegu?
-Lasai, lagunduko dizuet.

Mirlo oso txori atsegin eta alaia zen. Luma beltzak


zituen eta mokoa, berriz, horia zuen. Sarritan lorategian
saltoka ikusten zuten.
Mantsok Ipurtarin non zegoen erakutsi zion eta
hantxe aurkitu zuten Ipurtarin gaixoa negarrez. Mirlo
lorontzira gerturatu eta esan zion:
-Lasai Ipurtarin, hemendik ateratzen lagunduko dizut.
Adi entzun: zu zauden tokira jaitsiko naiz eta hanketatik
helduko zaitut.Esan eta
egin, Mirlok Ipurtarin
lorontzitik hegan atera zuen onik.
-Eskerrik asko Mirlo, hemendik aurrera lagunak izango
gara eta zuri ere eskerrak, Mantso. Buruhauste franko
izan dut hor barruan egon naizen bitartean.
-Zer pentsatzen zenuen bada? galde egin zion lagunak.
- Batetik bestera beti korrika nabilela konturatu naiz,
egitekoaz eta gertatu daitezkeen gauzez kezkaturik eta
larrituta. Honen ondorioz, egiten ari naizenari behar
adina arreta ez diot jartzen.Horregatik erori naiz
lorontzi barrura, mantsoago ibiliz gero arriskuaz ohartu
eta ekiditeko aukera izango nuke.
Gertatutakoaren ondorioz, Ipurtarin konturatu zen
korrika eta presaka ezin zitekeela gustura bizi.
Geroztik, egunero, Mantso lagunarekin aritzen da
gustora berriketan eta horrela oso pozik bizi da.

IPURTARIN ETA MANTSO

Ipuinaren zein zati gustatu zaizu gehien?


Sugandilarik ikusi al duzu inoiz? Noren antza duzu,
Mantsorena ala Ipurtarinena?
Inoiz kezkatu al zara gero gertatu ez den
zerbaitengatik?
Mantsok lagundu dio lagunari lorontzitik ateratzen,
zuk, arazoen aurrean ba al duzu norbait lagunduko
dizunik?
Zer burutazio izan ditu Ipurtarinek lorontzi barruan
dagoen bitartean?
Ipurtarinekin hitz egiteko aukera izanez gero zer
aholku emango zenioke?
Nahi izanez gero, bi sungandila hauek protagonista
izanik abentura berri bat asma dezakezu.
Nahi baduzu, ipuin honetako bi pertsonaien marrazkia
egin dezakezu.

AUSARDIA
Arrisku eta zailtasunei aurre egiten dakigunean.
Honako egoera hauetan emozio honekin topo egin
genezake:

Beldurra gainditzeko gai garenean.


Zailtasunei aurre egiten diegunean.
Indarkeria erabiltzen dutenei indarkeriarik gabe
aurre egiten diegunean.
Ohikoa ez den zailtasunari aurre egiten diogunean.
Oztopoak gaindituz helburuak lortzen ditugunean.
Erronka bati aurre egiten diogunean.

AUSARTEN TALDEA
Haur guztiek txalotu eta Samueli esaten zioten:
-Aupa! Oso ongi Samuel! Indartsuena zara!
Eta Samuelek horrelakoetan besoak altxatzen
zituen irabazle gisa. Alan aldiz, lurrean zeharo
beldurtuta eta ezpainak odoletan zituela zegoen.
Samuelek uste zuen dena indarra erabiliz konpon
zitekeela; izan ere, bera, gainontzekoak baino handiago
eta indartsuagoa zen.
Norbaitek kontra egiten zioenean, muturrekoa
emateko mehatxu egiten zion.
Berak esandakoa betetzen zuten gehienek, beldurra
baitzioten. Baina hau ez zen Alanen kasua, ez baitzuen
erraz amore ematen. Jolasgaraian Samuelek otartekoa
eskatu zioenean, honek ez zion eman. Orduan, gelako
harroputzak otartekoa kendu, bultza egin eta bere
mutur aurrean jaten hasi zen.
Alan, oraindik, lurrean zegoen Agustin irakaslea
hurbildu zenean:
-Zer gertatzen ari da hemen? -galdetu zuen.
-Ezer ere ez irakasle, borrokatxo bat erantzun zuen
mutiko batek.
-Nor hasi da? ea Alan esan zion altxatzen laguntzen
zion bitartean. Nork jo zaitu?

Alan isilik geratu zen, bere buruari galdezka


irtenbide bat bilatu nahian. Baina, ez zekien zer egin:
egia esaten bazuen, Samuel berriro ere aurrez aurre
izango zuen eta oraingoan, gainera, eskolatik kanpo,
inoren babesik gabe.
Borroka berak hasi zuela esaten bazuen, kolpeaz
gain irakaslearen zigorra jaso zezakeen eta agian
gurasoei zuzendutako oharra. Isilik geratuz gero, denen
aurrean barregarri geratuko zen eta gezurra esan
ziolako irakaslea haserretuko zitzaion.
Beraz, Alanek arazoa zuen, arazo latza gainera.
-Garrantzirik gabeko borroka besterik ez da izan,
irakasle.
-Bada, esango didazu zer egiten duzun lurrean,
ezpainetik odola darizula.
-Samuelek nahi gabe bultza eta erori egin naiz.
Irakaslea ez zen batere konforme geratu
azalpenarekin, baina, ez zuen ezer gehiago galdetu eta
ikasleak gelara bidali zituen.
Alanek denen ahotik isilpeka entzun behar izan zuen:
- kakatia, oilo bustia, babalorea !
Minduta egon arren, ez zuen txintik ere esan eta
gertatutakoa lehenbailehen ahazten saiatu zen.
Eskolatik etxerako bidea oinez egin zuen burumakur
eta pentsakor, norbait atzetik zetorkiola konturatu
gabe.

- Kaixo arratsaldeon Alan - esan zion neska batek


irribartsu.
- Nor zara zu? Ez zaitut ezagutzen, nola dakizu nire
izena?
- Nala naiz eta zuri buruz dena dakit. Alan aho zabalik
neskari begira geratu zitzaion, honek esaten zuena
ulertu gabe.
- Ni urrutiko herri magiko batean bizi naiz eta zure
beste aldea naiz. Herri horretan denek ezagutzen
zaituzte, Alan.
- Herri magiko horretan, denek ezagutzen nautela diozu?
Ez dut ezertxo ere ulertzen.
- Nahi baduzu azalduko dizut.
- Entzungo dizut,dena kontatu.-eskatu zion Alanek.
- Nire herrian Ausarten errege deitzen dizute, denei
aurre egiten diezulako indarra erabili gabe.
Alanek burumakur esan zion Nalari:
- Baina orain ez naiz ausarta. Gaur gelako mutil batek
nire ogitartekoa eman ez diodalako jo egin nau eta ez dut
nire burua babesten jakin izan.
- Agian jo zaituen mutila koldarra da eta indarra
erabiltzen du beldurra duelako.

- Samuelek beldurra? Zuk ez duzu ezagutzen,...


- Bai Samuelek indarra erabiltzen badu, zuek ikaratu eta
urrun mantentzeagatik egiten du, izan ere Samuel zuen
beldur da. Ez al duzu ala uste?
- Beno, horrela begiratuta, agian arrazoi duzu.
- Gaur zuregana etorri naiz , nahiz eta zuk horrela ez
uste, zure barruan ausardia duzula gogorarazteko. Ez
ahaztu Ausarten Errege deitzen dizutela.
Alanek eta Nalak hizketan jarraitu zuten etxerako
bidean.
- Berriz ikusiko zaitut ? Oso interesgarria da kontatu
didazun hori.
- Berriro ere elkarren berri izango dugu...- Batbatean arrastorik utzi gabe desagertu zen.
Alanek hau guztia ametsa izan zela pentsatu zuen,
baina amak etxean sartzean, neskari buruz galdetu
zionean konturatu zen gertatutakoa ez zela ametsa
izan.
Hurrengo egunean, gelara joan zenean plan bat zuen
buruan Alanek: Samuelek maiz
zirikatzen zituen
gelakide batzuekin hitz egin zuen eta honela esan zien:
-Samuel bakarra da eta gu,aldiz, asko gara; beraz,
gutako batekin sartzen den bakoitzean denok aurrez
aurre izango gaitu. Zer deritzozue?
-Primeran eta denon artean eskarmentu ederra
emango diogu, jipoi galanta.

-Ez, ez dago jo beharrik, denok elkartuta ikusiz gero


ez da ausartuko; azken batean beldurra digu. Honekin
ados bazaudete taldea osa dezakegu, Ausarten taldea.
Zer diozue?
Denak ados ziren eta ondoren taldea ezagun egingo
zuen armarria sortzeari ekin zioten, Antzinako
Zaldunen gisa.
Ausarten taldea egunetik egunera hazten ari zen
bitartean Samuel bakarrik geratzen hasia zen, taldeko
bazkide izateak abantaila ugari baitzituen: babesa,
lasaitasuna,...
Aurrerantzean bakean utzi zituen.
Alanek ez zuen Nala inoiz ahaztu eta oraindik ere
egunen batean etorriko delakoan dago.

AUSARTEN
TALDEA

Samuelen antzeko neska-mutilik ezagutzen al duzu?


Zein da bere jarrera?
Kideekin egunerokoan, nola jokatzen duzu? Zuk nahi
duzuna egiten duzu edo beste batek agindutakoa
egiten duzu?
Zure ustez: Alan ausarta al da? Zergatik?
A zer buruhaustea izan duen Alanek irakasleak zer
gertatu den galdetu dioenean. Zuk egoera horretan,
zer erantzungo zenuke?
Nor da Nala? Zer dela eta agertzen zaio?
Ausarten taldea osatu izanari zer deritzozu?
Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina
ipuinari.
Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin

BAZTERTZEA
Interes, balio edo duintasunik gabe sumatzen dugun
pertsonenganako etsaitasun sentimendua da eta honek
urruntze eta mesprezioa eragiten du.
Baztertzea suma daiteke:
Norbaitek gure aldamenean egon nahi ez duenean,
iraintzen gaituztenean edo iseka egiten digutenean.
Lagun batek kasu egiten ez digunean.
Talde batean jolasten uzten ez digutenean.
Batek ondokoa ezberdina izateagatik mesprezatzen
duenean.
Batek gertukoa ezintasun bat izateagatik alde batera
uzten duenean.

KABI GABEKO ZIKOINA


Urtero bezala, garai berean zikoinak herriko
kanpandorrera itzultzen dira. Orduan jakiten dugu gure
artean egongo direla beren kumeak hegan egiten ikasi
arte.
Aurten berriz, ez dut uste hemen geldituko direnik
kanpandorreko konponketak direla eta, habia kendu
baitiote.
Egun batean zikoina bat iristen ikusi eta
begiradarekin jarraitu nion bere betiko habia ez zegoela
konturatzean zer egingo ote zuen ikusteko.
Zikoinak, erabat harrituta, ingurua miatu zuen bere
habia kokatzeko leku berri baten bila.
Hegan hasi eta herriko bigarren teilatu gorenera,
burdindegiko Benitorenera, abiatu zen.
Teilatuan pausatu bezain laster, Benito etxetik
irten eta harrika hasi zitzaion hau zioen bitartean:
-Alde hemendik ! ez dut nahi zuk nire teilatua
zikintzea !
Zikoina gizajoa beldurturik hegan alde egin zuen.
Bila zebilela, argi indarreko zutoinean gelditu zen
atseden hartzera.
Handik hurbil egokia izan zitekeen tximinia zuen
teilatua ikusi zuen eta harantz abiatu zen makilak,
abarrak , plastiko zatiak,.... eta bidean aurkitzen zuen
guztia hartuta. Janari dendako jabea zen Lumi andrea
irten, ikusi eta garrasika hasi zen:

-Joan hadi hemendik zikoina zikin ! ez zaitut nire


teilatuan ikusi nahi , bila ezazu beste kanpandorrea han
hobeto egongo zara eta !
Zikoina, inork etxeko teilatua utzi nahi ez eta,
herrian gelditzeko toki bila
nola zebilen ikusteak
errukitu ninduen.
Berriro leku guztietatik bere habia egiteko toki
lasai baten bila hasi zen, dorre garai bat ikusi eta
harantz abiatu zen.
Zikoinak ez zekien toki horretan herriko urtegia
zegoela, eta a ze iskanbila sortu zen Tomasek eta
Casimirok hor ikusi zutenean.
-Joan zaitez zikoina, ura zikinduko diguzu eta ! alde
etorritako bidetik !- eta harriak eta makilak bota
zizkioten.
Zikoina zelaian negarrez ikusi nuen, eta hau zioela
entzun nion:
Inork ez dit nire habia egiten uzten, inork ez nau
ondoan ikusi nahi, eta nik ez dut inongo kalterik egiten...
Zer egingo ote dut orain ? leku honetan jaio nintzelako
ezagutu eta maitatzen dut, baina jendeak bere inguruan
ez nauela ikusi nahi konturatu naiz. Ez dut ulertzen
jendeak zergatik ez nauen ondoan izan nahi. Orain
konturatu naiz ez zitzaiela axola ni kanpandorrean
izatea, urruti bainengoen.
Zikoinak negarrez jarraitzen zuen eta berarengana
hurbildu nintzen. Zikoina honela ikusteak bihotzmina
ematen zidan eta zer egin ez jakin arren, berarengana
hurbildu nintzen.

-Zatoz nirekin, zikoina ! zure habia egiteko eta lasai


egoteko leku aproposa topatu dudala uste dut. - esan
nion.
Bergentino errementariaren etxera joan nintzen.
Oso pertsona maitagarria zen eta bere aletegian nire
lagunekin jolasten uzten zidan sutegiko hauspoari
eragitearen truke. Ondoren berak
burdin gorituari
mailuz forma emateko.
-Bergentino! oihukatu nuen- zure laguntza behar
dut zikoina bat dakart eta.
-A zer garrasiak ! zer diozu zikoina bati buruz ?
erantzun zidan leihotik.
Bere etxetik irten bezain laster, honela esan nion:
-Bergentino, hau da urtero elizako kanpandorrera
etortzen den zikoina. Aurten teilatua konpontzen ari
direnez, habia kendu egin diote eta ezin izan du han
gelditu. Benitoren teilatura joan da baina harrika bota
du; ondoren Lumi andrearen teilatura abiatu eta honek
ere bidali egin du, eta urtegi gainean habia eraikitzen ari
zela, Kasimirok eta Tomasek ere harriak jaurti dizkiote
alde egin zezan.
-Eta orain, zer nahi duzu ? galdetu zuen
Bergentinok.
-Pentsatu dut, agian... axola ez bazaizu, habia zure
aletegiko teilatuan egin dezakeela, honela han ale guztiak
zanpa-zanpa jaten ibiltzen diren sagutxoak jango lituzke
eta.
-Ondo deritzot, bai jauna! - erantzun zuen
Bergentinok. Eta beldurturik zegoen zikoinarengana
hurbildu eta esan zion:

-Ez izan beldurrik, ez dizut minik egingo. Nire


aletegiko teilatuan gera zaitezke baina horren truke,
hemen aurkituko dituzun sagutxoak jatea eskatuko dizut.
Zer deritzozu? Hau bion onerako izango litzateke.
Zikoinak goruntz begiratu eta teilatu eder bat ikusi
zuen. Azkenean bere habia egin zezakeela ikusita oso
pozik jarri zen eta bere mokoaz: ke, ke , ke ..., hotsak
egin zituen eskerrak eman nahian.
Bergentino ere poztu egin zen, handik aurrera ez
zen bakarrik biziko eta.
Bergentinorekin joaten nintzen egunero zikoina
ikustera
eta batzuetan aletegi inguruan zebiltzan
saguak harrapatzen ikusten genuen. Guk makiltxoak
eramaten genizkion, habia eraikitzeko uzten genion
guztia ondo zetorkion eta.
Zikoikumeak
jaio
zirenenan,
Bergantinok
prismatikoak utzi zizkidan hauek gertutik ikusteko.
Zoragarriak ziren! Zikoinak bazekien nik lagundu niola
eta horregatik ke, ke, ke, ... eginez agurtzen ninduen.
Eta harrezkero, urtero, Bergentinoren aletegiko
teilatura etortzen da, elizako teilatua konponduta egon
arren . Badatorrela ikusten dudanean ziztu bizian joaten
naiz berarengana.

GOGOETAK

Zer sentitzen du zikoinak habia kendu diotela ikusten


duenean?
Bizilagunek, zergatik ez dute nahi zikoinak habia
beraien teilatuan egitea?
Zikoina zure teilatura etorriko balitz, zuk zer egingo
zenuke?
Zikoinak ez daki bizilagunek zergatik ez duten bera
onartzen eta negar egiten du. Besteek baztertzen
duten norbait ezagutzen al duzu? Nola uste duzu
sentituko dela pertsona hori?
Bizilagunei, zikoina kanpandorrean egotea ez die axola,
baina ez dute ikusi nahi beraien teilatuan. Zergatik?
Noizbait zikoina bezala, baztertua, sentitu al zara?
Zergatik?
Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu.
Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak
marraz ditzakezu.

BELDURRA

Gure ongizate fisiko edo psikikoa arriskuan


somatzen ditugunean sortzen zaigun emozioa edo
sentimendua da beldurra.
Noiz senti dezakegu beldurra?
Ilunpean gaudenean, amesgaiztoak ditugunean etab..
Ezezaguna zaigunaren aurrean gaudenean, pertsonak
nahiz lekuak edo egoerak izan.
Besteek
beldurra erabiltzen dutenean
gu
kontrolatzeko.
Porrot
egiten dugunean, besteekin ditugun
harremanetan, eskolan edo lanean ari garenean.
Bakarrik sentitzen garenean.
Zer esan edota zer egin ez dakigunean.
Besteek
gure kontra indarkeria erabiltzen
dutenean.

INURRI BIDAIARIA
Inurritxoa beldurtuta zegoen, lagunak begien
bistatik galdu eta bakarrik sentitzen zen.
-A zer zoritxarra! Bakarrik utzi naute zioen
negarrez, alde batera eta bestera begira zebilen
bitartean.
Han zebilen sugandila batek galdetu zion:
-Zer dela eta ari zara negarrez?
-Galduta nago, nire taldekoek alde egin dute eta ez
ditut aurkitzen. Beldur naiz, ez baitakit bakarrik etxera
itzultzen.
-Ez kezkatu, aurkituko ditugu, zatoz nirekin!
Inurritxoa hain txikia zenez, sugandilaren gainera
igo zen.
-Goazen basoan zehar ea norbaitek ikusi dituen
zure lagunak.
Errekatxo batera iritsi ziren eta igel batek galdetu
zien:
-Nora doa inurritxo bat sugandilaren gainean?
Sugandilak esan zion inurria beldurtuta zegoela
lagunak galdu zituelako eta lagundu egin nahi ziola.
-Nik ere lagundu nahi dizuet; igo zaitezte nire
gainera, ibaiaren ertzetik joango gara ea norbaitek ikusi
dituen zure lagunak. Ez egin negarrik, sugandila eta bion
artean aurkituko ditugu eta.

Sugandila igelaren gainera igo zenean, inurria


ikaragarri poztu zen, han goitik ikusten zuena
paregabeko ikuskizuna baitzen.
-Zenbat gauza ikusten ditudan hemendik! Zein
handia den hau guztia! zioen txunditurik, begiak zabal zabalik zituela.
-Nora doaz inurria eta sugandila, igelaren gainean?
galdetu zien inguruan zebilen dortoka batek.
Eta orduan istorioa kontatu zioten.
-Nik ere lagundu nahi dizut, inurritxo. Igo zuek
hirurok nire oskolaren gainera, badakit non egon
litezkeen inurriak.
-Baina zu oso motela zara! esan zuen sugandilak.
- Baina zaharra naiz eta oso jakintsua. Nik badakit
zein diren inguruko animalien ohiturak eta badaukat
inurriari laguntzea inurritegia topatzen.
Inurria zeharo txundituta zegoen, ezin zuen txintik
ere atera. Igela dortokaren gainera igo zen, hara zer
ikusi zituen orduan handik!: ibaia, lorez estalitako
zelaiak, mendiak, urrutiko etxeak...Ezin zuen imajinatu
ere egin mundua hain handia izango zenik.
Nire lagunek hau guztia ikusiko balute pentsatu
zuen aieneka ari zen bitartean. Jadanik ez zuen
beldurrik somatzen; izan ere, mendian aurkitzen zituen
animalia guztiak bere kideak topatzen laguntzeko prest
zeuden. Nire lagunek egoera dibertigarri honetan
ikusiko banindute!...
Bidean inurri ilara bat topatu zuten eta dortokak
galdetu zien:
-Ez zarete ba ibiliko zuen lagun baten bila?
-Bai, bai erantzun zuten negar zotinka.

Orain dela gutxi galdu zaigu, eta ez dugu etxera itzuli nahi aurkitu arte,
hain beldurtuta egongo da, gaixoa!
-Eta zer dela eta daramazu oskolaren
gainean igela? Eta igelak sugandila? Eta sugandilak...gure laguna?
Zur eta lur zeuden ikusten ari zirena ikusita.
-Lagunak, a zer poza!! Lagun hauei esker aurkitu zaituztet eta
gainera, mundua zein handia den jakin dut. Beldurtuta nengoen, bakarrik
sentitzen nintzelako, baina gero sugandilak, igelak eta dortokak lagundu
didate. Dortokak, jakintsua eta buru onekoa izanik, bazekien non egongo
zineten.
Lehenengo igela dortokaren gainetik jaitsi zen, ondoren sugandila
igelaren gainetik eta azkenean inurria sugandilaren gainetik. Inurriek
esan zioten handik aurrera lagunen ondoan, urrundu gabe, ibiltzea
komeni zitzaiola, gal ez zedin; jarraian animaliei -dortoka, igela eta
sugandilari- eskerrak eman zizkieten inurriari laguntza eman izanagatik.
Harrezkero,inurria lagunen ondoan ibili ohi da, baina noiz edo noiz
ingurura begiratzen du, ea bere gainean paseatzera eramango duen
lagunik ikusten duen.

GOGOETAK

Nola sentitu zen inurria lagunak begien bistatik


galdu zituenean.
Animaliek kideak aurkitzen lagundu diote. Arazoren
bat duzunean zure lagunek laguntzen al dizute?
Beldurra pasatu zaionean inurria poz-pozik dago,
handik goitik ikusten zuenaz jabetzean. Inoiz
beldurra gainditu ondoren lortu al duzu ondo
sentitzea? Noiz?
Inurriaren lekuan egongo bazina, zer egingo
zenuke?
Ipuinaren bukaera alda dezakezu edota bururatzen
zaizuna gehitu.
Inurria bera margo dezakezu edota kideak
aurkitzen lagundu dioten animaliak.

BIHOZGABEKERIA
Besteenganako
sentimendu
ezezkorra,
sufrimenduarekiko bihozgogortasuna adierazten duena.

Bihozgabekeria suma daiteke:


Batek ondokoari mina egiteko asmoz iseka egiten
dionean.
Ondo pasatzeko animaliei tratu txarrak ematen
zaizkienean.
Arazo fisiko edo desberdina den pertsona bati, barre
egiten zaionean.
Norbaiti gogoko duen jolas batean parte hartzen
uzten ez zaionean.
Norbaitek kritika garratza egiten duenean.
Itxura dela eta, norbait baztertzen denean.

ITURRIAREN MENDEKUA
Antzinako iturria naiz eta
denbora luzea
daramadanez hemen, ez naiz gogoratzen noiz jarri
ninduten plaza erdian. Ez dizuet
herriaren izena
aipatuko inor haserretu ez dadin, kontatu
behar
dizuedan aspaldiko gertaera hau oso larria baita.
Herritarrak elkarri egiten zizkioten kritikak egunero
entzuteaz nekatuta nengoen. Norbait iturrira
zetorrenean, beste baten zain egoten zen elkarrekin
txutxumutxuka aritzeko.
Guztien arteko harremanak txarrak ziren, denak
zeuden elkarren kontra eta elkarri inbidia zioten.
Gertakizun txar baten aurrean elkarri botatzen zioten
errua, benetako erruduna nor zen jakin gabe.
Bi herritar lagunak baziren etsaiak ere bazituzten.
Bik borroka egiten bazuten besteek zirikatzen zituzten.
Izengoiti latzak jarri eta iseka mingarriak egiten zioten
elkarri. Honela, eguna joan eta eguna etorri herriko giroa
ez zen batere atsegina.
Gogoan dut egun batean gertatutakoa: Beti bezala,
denak batera hitz egiten ari ziren nire ura alferrik
galtzen zen bitartean. Baina, egun hartan nire
pazientziak gainezka egin zuen eta egonezina sortarazi
zuen erabaki gogorra hartu nuen: iturriko ura mingotsa
izango zen herriko egoera eta biztanleen jarrera aldatu
arte. Ezusteko galanta !
Esamesak berehala hasi ziren:
-Zer gertatu ote zaio iturriari ? zergatik du urak
zapore arraro hau ? bai nazka !

Herritar batzuek ura besteek pozoitu zutela zioten.


Azken hauek, nahiz eta inork ez sinistu, salaketa hau
ukatzen zuten. Azkenean, herritar guztiek utzi zioten
nire ura edateari eta nik neuk bakarrik nekien gertatzen
ari zena.
Herriko biztanle guztiak, ordea, ez ziren krudelak
eta maltzurrak. Ba zen Martin izeneko mutikoa besteak
bezain azkarra ez zena eta lagunik ez zuena. Herriko
guztiek iseka eta goitizen asko jarri arren, inozo
samarra zenez, ez zen ezertaz konturatzen.
Ez zitzaidan bidezkoa iruditzen Martinek besteen
zigorra jasan behar izatea eta horregatik berari
bakarrik ematen nion ur ona eta freskoa.
-Martin, ez diozu urari zapore mingotsa hartzen?esaten zioten ura normaltasunez edaten zuenean.
-Ura ederra dago, ura besterik ez da... Erantzuten
zien.
Orduan Martinek hartutakoa dastatu eta zapore
ona zeukala konturatzean ez zuten ezer ulertzen.
-Zergatik ez da mingotsa Martinek hartzen duen
ura?-galdetzen zuten.
Herriko biztanleen bizitza erabat deserosoa
bihurtu zen. Etxeetan urik ez zegoenez, dendetan erosi
edota ondoko herriko iturrira joan behar izaten zuten.
Azokara produktuak saltzera etorritako ijitoek
gertatzen zena jakin zutenean, hauxe esan zieten:
-Hau ez da gauza ona. Ura mingotsa egoteak, zuen
bihotzetan eta ezpainetan mingostasuna dagoenaren
seinalea da.
Denak harrituta geratu ziren. Zergatik zioten hori
ijitoek? Baina oraindik ez zeuden ulertzeko prest.

Martin bihotz onekoa zenez eta bizilagunek zuten


arazoa ikusita, bere burua eskaini zuen ura hartu eta
beraien etxeetara eramateko.
Herritarrak harriturik gelditu ziren Martinen
eskuzabaltasuna ikusita, eta berarekin izandako jarreraz
damutu ziren. Pixkanaka-pixkanaka bere izenez deitzen
hasi ziren:
-Martin, mesedez, ekar iezadazu ura bazkaria
prestatu behar dut eta.
-Faborez, Martin, ekarriko al zenidake ura
afarirako?
Eramaterakoan atseginez esaten zioten:
-Eskerrik asko, Martin...oso jatorra zara.
Martin bere burua estimatzen hasi zen. Orduan
zerbait gertatu omen zen herritarren bihotzetan.
Denek arazo bera zutela eta mutikoaren jarrera
ikusita, elkarri laguntzen hasi ziren:
-Dendara zoaz? Ekarriko al didazu bi botila esne?
-Jakina, ekarriko ez dizut bada!
-Ondoko herrira al zoaz ? beteko al zenidake ontzi
hau ?
-Noski emakumea! Ez dit inongo enbarazorik egiten !
Ni neu harritua nengoen herriko biztanleengan
emandako aldaketarekin. Eta beraien bihotz eta
ezpainetan mingostasunik ez zegoela eta zintzotasuna
zela nagusi, betiko ur goxoa ematea erabaki nuen.
Handik gutxira, nekatua zetorren kanpotar batek
iturriko ura hartu eta edan zuen. Iturri ondoan zegoen
herritar bat harritu egin zen kanpotarra gustura edaten
ari zela ikustean eta ura dastatu egin zuen. Orduan

konturatu zen ura berriro ona zegoela eta ziztu bizian


zabaldu zuen berria:
-Zatozte, zatozte plazara...!
Denak korrika etorri eta ura edatean izugarri poztu
ziren.
Orduan ijitoek esandako hitzak gogora etorri
zitzaizkien eta esan nahi zutena ulertu egin zuten.
Harrezkero, plaza erdian egoteaz harro nago, behar
duenari ura ematen eta elkarrizketa atseginak entzuten
aritzen naiz. Dagoeneko, lehengo kontu txarrak ahaztuta
ditugu.

GOGOETAK

Ezagutzen al duzu norbait kritikatzea eta izengoitiak


jartzea atsegin duena?
Zure ustez nola sentitzen zen Martin iseka egiten
ziotenean?
Inoiz izengoitiren bat jarri edo iseka egin dizute?
Gustatuko litzaizuke ipuin honetako herrian bizitzea?
Zer iruditzen zaizu iturriak egin zuena?
Iturria izan bazina zer egingo zenukeen?
Noiz hasi ziren elkarri laguntzen? Zergatik?
Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu.
Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak
marraz ditzakezu.

AURKIBIDEA
POZA: Maskorretan.
TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa.
BELDURRA: Iurri bidaiaria.

AUSARDIA: Ausarten taldea.


ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso.
ESKER ONA: Ehunzango dantzaria.

BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina.


ENPATIA: Amets ehulea.
BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa.

LOTSA: Elenaren anaia.


NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena
galdu zuen printzea.
HASERREA: Ibilaldia izarretan.

Itziar Uria
Marilu Eizagirre

Carmen Insausti
Gema Etxeberria
Arantxa Zeberio

Maribi Gorosmendi
Begoa Hernndez
Paki Barroso

Lorena Zalakain
Nora Zubeldia

POZA
Guri positiboak diren gertaerak jazotzen zaizkigunean
sortzen zaigun emozioa edo sentsazioa da poza. Geure
buruari jarritako helburua lortzean edo sentsazio
atsegina somatzean azaltzen dena. Noiz senti dezakegu
poza?

Nahi duguna lortzen dugunean.


Arazoren bat konpontzen dugunean.
Maite ditugun lagunekin gaudenean.
Gauza baikorrak gertatzen direla somatzen
dugunean.
Pozik dauden pertsonak ikusten ditugunean.
Gustatzen zaigun zerbaitekin harritzen
gaituztenean.
Besteei
zoriontsu
izaten
laguntzen
diegunean.

MASKORRETAN
Olatuak oso pozik sentitzen ziren itsasoan zeudelako.
Bazekiten beraiei esker umeek ondo pasatzen zutela,
haien gainetik saltoka eta gazteek tablen gainean irrist
egiten.
Baina, batzuetan itsasoak lasai egon nahi izaten zuen
eta atsedena hartzera bidaltzen zituen olatuak, eta orduan
hondartzara txikienak bakarrik iristen ziren. Hondartza
pozik zegoen olatuen joan-etorri nekaezina ikustean.
Gogoko zuen haien abestia, nahiz eta oso polita izan,
pertsona batzuek bakarrik entzun ohi dutena. Olatuek
arrastaka itsas ertzeraino ekarritako maskorrak ere pozik
zeuden eguzkia ikusteaz. Azkenean, hondartzara ailegatu
eta zain geratu ziren haurren bat gerturatu eta hartuak izan
arte.
Ur ertzean Elena izeneko neskatila bat zebilen.
Eskuan pertz urdina zeraman eta noizbehinka makurtzen
zen itsasoak hondartzara eramandako maskor eta harriak
jasotzeko. Hondarrean erdi lurperatuta zegoen maskor
handi bat hartu bitartean esan zuen: Zein polita den !
Pixka bat bustiko dut hobeto ikusteko.
Uretara hurbilduta maskorra garbitu zuen Elenak,
bere edertasuna eta itxura paregabea agerian utziz. Etxera
eraman zuenean aitak esan zion:
- Elena, hau erromes maskorra da.
- Aita, zer da erromesa ?
- Erromesaldia egiten duena, Done Jakue bidea
esaterako. Horrelako maskorra Compostelako Santiagora
doazen erromesek bereizgarri modura eraman ohi dute.
Non aurkitu duzu ?
- Ur ertzean. Gogoko ditudanak nire bildumarako
hartzen ditut.

- Ziur maskor honek baduela zer kontaturik ! Zenbat


gauza ikusi ote ditu !
Hurrengo hiru egunetan Elenak beti maskorra
berarekin eramaten zuen eta bizitzan zehar ikusitakoa
kontatzeko eskatzen zion arren, maskorrak ez zion
erantzuten.
Egun batean maskorrak jasotzen zebilen andre bat
ikusi zuen Elenak. Neskatilarengana hurbilduta galdetu
zion andreak:
- Utziko al didazu ikusten jaso dituzun maskorrak ?
- Bai, eta zuk erakutsiko al dizkidazu zeureak ? esan
zuen Elenak.
- Noski erantzun zion andreak.
Hondarrean elkarrekin eseri ziren, maskorrez
betetako pertzak hustuz.
- Arraioa !! A zer maskor ederra duzun !! esan zion
andreak.
- Nire aitak erromes maskorra dela esan dit.
- Bai horixe !! Zoragarria da ! Ez al duzu uste ? Ziur
nago maskor horrek noiz edo noiz Done Jakue bidea egin
badu gauza asko ikusi izango dituela.
- Gauza bera esan dit aitak, horregatik eskatzen ari
natzaio ikusitakoa kontatzeko, baina ez dit ezer esaten.
- Agian ez diozu arretaz entzuten erantzun zuen
andreak-. Egin behar duzuna zera da: esku artean
maskorra hartu eta adi-adi entzun berak kontatu nahi
dizuna. Begiak itxi eta imajinatu ikusi dituen lekuak,
ezagutu dituen pertsona guztiak, entzun dituenak...
Arratsalde horretan bertan, gurasoak bazkaldu
ondoren, atsedena hartzen ari zirela, emakumeak
esandakoa egin zuen Elenak. Bere burutik irudi ugari pasa
ziren : mendi berdeen paisaiak, teilatu arbeladun herri
txikiak, euria, eguzkia, baina baita jendearen arteko

elkarrizketak eta isiluneak ere. Bere barnean zerbait


berezia sentitu zuen, emozio izugarria zen, eta une
horretatik aurrera erromesa izango zela eta Done Jakue
bidea egingo zuela erabaki zuen.
Arratsaldeko azken orduak isilik eman zituen eta
oherakoan amak musua ematera zihoala, Elenak galdetu
zion:
- Ama, ni erromesa izan ninteke ?
- Alabatxo, zer dela eta galdetzen didazu hori ?
- Ama, hondartzan andre batekin topo egin dut eta
maskor batek kontuak esan dizkit ! Hurrengo udaran,
zergatik ez dugu Done Jakue bidea egiten ?
- Begira, oso goiz da horretan pentsatzeko,
oraindik ez baita aurtengo udara bukatu.
Biharamunean, gosaltzen ari zirela, aitak esan zion:
- Elena, Bide Jakue egiteko gogoa duzula esan dit
amak.
- Bai aita, izugarri gustatuko litzaidake.
- Baina oraindik txikia zara, koxkortzen zarenean
ikusiko dugu.
- Baina nik orain joan nahi dut ! Mesedez...
Eztabaida bukatutzat jo zuen arren, aitari ezin
zitzaion burutik kendu alabak esandakoa. Harrigarria eta,
era berean, hunkigarria iruditu zitzaion alabak Done Jakue
bidea egin nahi izate hori, berarentzat ere, gaztaroan
garrantzitsua izan baitzen. Udarako azken egunak
turismoko mapei eta liburuxkei begira eman zituen, eta
oporrak bukatu aurretik alabari esan zion :
- Elena, zutaz harro nago, eta zoriontsu sentitzen
naiz erromesa izan nahi duzulako. Ba al dakizu gaztetan
Done Jakue bidea egin nuela ? Niretzat esperientzia
zoragarria izan zen eta gauza asko ulertzen lagundu zidan.
Pentsatu dut, oraindik oso txikia zarenez, datorren udaran

egin genezakeela Santiago bidearen zati txiki bat. Zer


iruditzen zaizu ?
Hori entzutean, Elenak aita besarkatu zuen.
Zoriontsu zegoen.
- Eskerrik asko, aita ! Gaur bertan hasiko naiz
prestatzen.
Handik aurrera Elenak, aitarekin batera, prestatzen
jardun zuen eta lepotik zintzilik eramaten zuen beti
hondartzan aurkitutako maskorra.

GOGOETAK

Inoiz hartu al duzu maskorrik edo harririk


hondartzan? Zein dira gehien gustatu
zaizkizunak?
Inoiz entzun al duzu ezer Done Jakue bideaz?
Galdetu inguruan duzun jendeari ea zerbait
kontatzen dizuten horretaz.
Inoiz sentitu al duzu erabateko pozik eta
zorionik egin duzun bidaiaren batean? Nora
zindoazen ? Eta nondik zentozen?
Zu Elenaren lekuan egon izan bazina, zer egingo
zenukeen maskorrarekin?
Ondo deritzozu aitak izan zuen ideiari?
Marraztu ezazu maskorra edo Elena edo
ipuinaren pasarte bat.
Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat alda
dezakezu, edo Elenak gurasoekin Compostelako
Santiagora egindako bidaiaren jarraipena egin.

TRISTURA
Garrantzitsutzat jotzen den zerbait, itxarobideak
edo ustez finkatua zena galtzean sortzen zaigun emozioa
edo sentimendua da tristura.
Noiz senti dezakegu tristura?
Arazo larriak ditugunean.
Garrantzitsutzat jotzen duguna galtzean.
Maite ditugunak gaixotzen edo hiltzen
zaizkigunean.
Lagunik ez dugunean.
Maitasun eta arreta eskasa jasotzen dugunean.
Maite ditugunak triste ikusten ditugunean.
Lekuren bat, familia, lana utzi behar baditugu .

NEGARRIK EGIN NAHI EZ ZUEN

SAHATSA
Goiz partean parkea oso leku tristea izaten zen:
kolunpioak eta txirristak hutsik, zalditxoa geldi- geldi,
umeak eskolan, zuhaitzak ere triste... Arratsaldean,
berriz, haurren jolasak eta barreak alaitzen zuten
parkea.
Abarren artean ezkutaketan jolasten ari zirela
umeek kilimak egiten zizkioten parkean zegoen
Sahatsari. Hau betilun egon ohi zen, beste zuhaitzek
bere kontura barre egin eta honelakoak esaten
zizkiotelako:
-Tontolapikoa zara, Sahatsa!!
Tristurak jotzen zuenean, negarrari ezin eutsirik
egoten zen batzuetan, baina beste zuhaitzen aurrean
indartsu eta heldu azaldu nahi zuenez ez zen negarrez
hasten.
Arratsalde batean zerbait berezia gertatu zen:
Nizarrek, txiki-txikitatik ezagutzen zuen umeak,
enborrari helduz negarrari eman zion abar artean
ezkutatu bitartean.
Sahatsak ez zekien zer egin. Haurrak barrez ikusi
zituen beti; txirristatik erori eta min hartu ondorenean
ez bazen.
- Zer gertatzen zaizu, Nizar?- galdetu zion
harriturik.

- Nire txakurra ,Coliblanca, gaixorik dago; helduek


diotenez, larri dago eta albaitariarengana eraman behar
da. Eta hilko balitz?
Nizarrek ezin zuen hitzik esan ,negarrari eutsi
ezinik .
- Zer egin nezake zuregatik?- galdetu zion
Sahatsak.
- Ezkuta nazazu zure abarren artean, besteek
negarrez ikusteak lotsatzen nau, dagoeneko bost urte
beteak baititut.
Orduan Sahatsak abarrekin besarkatu zuen umea,
besteen begirada zorrotzetatik babesteko.
Umeek ere negar egiten dute, beraz... pentsatu
zuen. Eta zer dela-eta nik ezin dut negarrik egin?
Parkeko jakintsuenari , hau da, Haritz zaharrari,
galdetuko diot. Ziur nago lagunduko didala, bizitza luzea
izan duenez, zer esana izango du.
- Esadazu, Haritz zaharra, ondo al deritzozu negar
egiteari?
- Sahats maitea: negar egitea ondo dago beti ere
zuri edota zuk maite dituzun horiei zerbait
gertatutakoan; arreta lortzeko bakarrik bada, ez ordea.
Ez lotsatu negar egiteaz eta ez ezazu pentsa umeek
bakarrik egiten dutela negar, helduek ere egiten baitute.
Zure lagunen bat negarrez ikusten baduzu ez iseka egin,
saiatu bera lasaitzen.
- Eskerrik asko, Haritza. Orain badakit zer egin
beste zuhaitzek nire kontura barre egiten badute, hauxe
esango diet: Triste zaudenean normala da negar egitea,
eta hori da, nire lagunari gertatzen ari zaiona.

Umea horrela ikustean, Sahatsa ere, triste jarri zen


eta elkarrekin negarrari eman zioten. Orduan, Nizarrek
esan zion:
- Eta zuk zer dela-eta egiten duzu negar, Sahats
negartia?
- Triste nago zure txakurrari gertatutakoagatik,
baita parkeko beste zuhaitzek nitaz barre egiten
dutelako ere. Baina orain hobeto sentitzen naiz zu nire
laguna zarelako.
Sahatsak negar egiteari utzi zion eta esan zuen:
- Zuri esker garrantzitsua den zerbait ikasi dut.
Nizarrek Sahatsa besarkatu ondoren, eskerrak
eman zizkion laguna zuelako, bere kontura barre egin ez
zuelako eta abarren artean ezkutatu zuelako. Handik
aurrera ez Sahatsa, ez Nizar, ez dira lotsatzen negar
egiteaz, baldin eta arrazoiren bat badago, jakina.

GOGOETAK

Inoiz sentitu al zara triste?


Inork iseka egin dizu negar egiteagatik?
Inoren aurrean negar egiteak lotsarazten al zaitu?
Bakarrik umeek negar egiten dutela uste al duzu?
Inoiz ikusi al duzu helduren bat negarrez? Ba al
dakizu zer dela eta ari zen negarrez?
Nizar triste dago. Gogoratzen al duzu zergatik zegoen
horrela?
Sahatsa ere triste dago, zer dela eta?
Inoiz lagunen bat triste ikusi baduzu, zer egin izan duzu
poztu zedin?
Edonori ez diogu esaten nola sentitzen garen. Nori esango
zenioke?
Nahi izanez gero, ipuineko pasarteren bat edo
pertsonaiaren bat margo dezakezu.
Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat edota bukaera alda
dezakezu. Horrez gain Nizarri edo Sahats negartiari
buruzko kontu berriak asmatu.

BELDURRA

Gure ongizate fisiko edo psikikoa arriskuan


somatzen ditugunean sortzen zaigun emozioa edo
sentimendua da beldurra.
Noiz senti dezakegu beldurra?
Ilunpean gaudenean, amesgaiztoak ditugunean etab..
Ezezaguna zaigunaren aurrean gaudenean, pertsonak
nahiz lekuak edo egoerak izan.
Besteek
beldurra erabiltzen dutenean
gu
kontrolatzeko.
Porrot
egiten dugunean, besteekin ditugun
harremanetan, eskolan edo lanean ari garenean.
Bakarrik sentitzen garenean.
Zer esan edota zer egin ez dakigunean.
Besteek
gure kontra indarkeria erabiltzen
dutenean.

INURRI BIDAIARIA
Inurritxoa beldurtuta zegoen, lagunak begien
bistatik galdu eta bakarrik sentitzen zen.
-A zer zoritxarra! Bakarrik utzi naute zioen
negarrez, alde batera eta bestera begira zebilen
bitartean.
Han zebilen sugandila batek galdetu zion:
-Zer dela eta ari zara negarrez?
-Galduta nago, nire taldekoek alde egin dute eta ez
ditut aurkitzen. Beldur naiz, ez baitakit bakarrik etxera
itzultzen.
-Ez kezkatu, aurkituko ditugu, zatoz nirekin!
Inurritxoa hain txikia zenez, sugandilaren gainera
igo zen.
-Goazen basoan zehar ea norbaitek ikusi dituen
zure lagunak.
Errekatxo batera iritsi ziren eta igel batek galdetu
zien:
-Nora doa inurritxo bat sugandilaren gainean?
Sugandilak esan zion inurria beldurtuta zegoela
lagunak galdu zituelako eta lagundu egin nahi ziola.
-Nik ere lagundu nahi dizuet; igo zaitezte nire
gainera, ibaiaren ertzetik joango gara ea norbaitek ikusi
dituen zure lagunak. Ez egin negarrik, sugandila eta bion
artean aurkituko ditugu eta.

Sugandila igelaren gainera igo zenean, inurria


ikaragarri poztu zen, han goitik ikusten zuena
paregabeko ikuskizuna baitzen.
-Zenbat gauza ikusten ditudan hemendik! Zein
handia den hau guztia! zioen txunditurik, begiak zabal zabalik zituela.
-Nora doaz inurria eta sugandila, igelaren gainean?
galdetu zien inguruan zebilen dortoka batek.
Eta orduan istorioa kontatu zioten.
-Nik ere lagundu nahi dizut, inurritxo. Igo zuek
hirurok nire oskolaren gainera, badakit non egon
litezkeen inurriak.
-Baina zu oso motela zara! esan zuen sugandilak.
- Baina zaharra naiz eta oso jakintsua. Nik badakit
zein diren inguruko animalien ohiturak eta badaukat
inurriari laguntzea inurritegia topatzen.
Inurria zeharo txundituta zegoen, ezin zuen txintik
ere atera. Igela dortokaren gainera igo zen, hara zer
ikusi zituen orduan handik!: ibaia, lorez estalitako
zelaiak, mendiak, urrutiko etxeak...Ezin zuen imajinatu
ere egin mundua hain handia izango zenik.
Nire lagunek hau guztia ikusiko balute pentsatu
zuen aieneka ari zen bitartean. Jadanik ez zuen
beldurrik somatzen; izan ere, mendian aurkitzen zituen
animalia guztiak bere kideak topatzen laguntzeko prest
zeuden. Nire lagunek egoera dibertigarri honetan
ikusiko banindute!...
Bidean inurri ilara bat topatu zuten eta dortokak
galdetu zien:
-Ez zarete ba ibiliko zuen lagun baten bila?
-Bai, bai erantzun zuten negar zotinka.

Orain dela gutxi galdu zaigu, eta ez dugu etxera


itzuli nahi aurkitu arte, hain beldurtuta egongo da,
gaixoa!
-Eta zer dela eta daramazu oskolaren
gainean igela? Eta igelak sugandila? Eta
sugandilak...gure laguna?
Zur eta lur zeuden ikusten ari zirena ikusita.
-Lagunak, a zer poza!! Lagun hauei esker aurkitu
zaituztet eta gainera, mundua zein handia den jakin dut.
Beldurtuta nengoen, bakarrik sentitzen nintzelako, baina
gero sugandilak, igelak eta dortokak lagundu didate.
Dortokak, jakintsua eta buru onekoa izanik, bazekien non
egongo zineten.
Lehenengo igela dortokaren gainetik jaitsi zen,
ondoren sugandila igelaren gainetik eta azkenean inurria
sugandilaren gainetik. Inurriek esan zioten handik
aurrera lagunen ondoan, urrundu gabe, ibiltzea komeni
zitzaiola, gal ez zedin; jarraian animaliei -dortoka, igela
eta sugandilari- eskerrak eman zizkieten inurriari
laguntza eman izanagatik.
Harrezkero,inurria lagunen ondoan ibili ohi da,
baina noiz edo noiz ingurura begiratzen du, ea bere
gainean paseatzera eramango duen lagunik ikusten duen.

GOGOETAK

Nola sentitu zen inurria lagunak begien bistatik


galdu zituenean.
Animaliek kideak aurkitzen lagundu diote. Arazoren
bat duzunean zure lagunek laguntzen al dizute?
Beldurra pasatu zaionean inurria poz-pozik dago,
handik goitik ikusten zuenaz jabetzean. Inoiz
beldurra gainditu ondoren lortu al duzu ondo
sentitzea? Noiz?
Inurriaren lekuan egongo bazina, zer egingo
zenuke?
Ipuinaren bukaera alda dezakezu edota bururatzen
zaizuna gehitu.
Inurria bera margo dezakezu edota kideak
aurkitzen lagundu dioten animaliak.

AUSARDIA
Arrisku eta zailtasunei aurre egiten dakigunean.
Honako egoera hauetan emozio honekin topo egin
genezake:

Beldurra gainditzeko gai garenean.


Zailtasunei aurre egiten diegunean.
Indarkeria erabiltzen dutenei indarkeriarik gabe
aurre egiten diegunean.
Ohikoa ez den zailtasunari aurre egiten diogunean.
Oztopoak gaindituz helburuak lortzen ditugunean.
Erronka bati aurre egiten diogunean.

AUSARTEN TALDEA
Haur guztiek txalotu eta Samueli esaten zioten:
-Aupa! Oso ongi Samuel! Indartsuena zara!
Eta Samuelek horrelakoetan besoak altxatzen
zituen irabazle gisa. Alan aldiz, lurrean zeharo
beldurtuta eta ezpainak odoletan zituela zegoen.
Samuelek uste zuen dena indarra erabiliz konpon
zitekeela; izan ere, bera, gainontzekoak baino handiago
eta indartsuagoa zen.
Norbaitek kontra egiten zioenean, muturrekoa
emateko mehatxu egiten zion.
Berak esandakoa betetzen zuten gehienek, beldurra
baitzioten. Baina hau ez zen Alanen kasua, ez baitzuen
erraz amore ematen. Jolasgaraian Samuelek otartekoa
eskatu zioenean, honek ez zion eman. Orduan, gelako
harroputzak otartekoa kendu, bultza egin eta bere
mutur aurrean jaten hasi zen.
Alan, oraindik, lurrean zegoen Agustin irakaslea
hurbildu zenean:
-Zer gertatzen ari da hemen? -galdetu zuen.
-Ezer ere ez irakasle, borrokatxo bat erantzun zuen
mutiko batek.
-Nor hasi da? ea Alan esan zion altxatzen laguntzen
zion bitartean. Nork jo zaitu?

Alan isilik geratu zen, bere buruari galdezka


irtenbide bat bilatu nahian. Baina, ez zekien zer egin:
egia esaten bazuen, Samuel berriro ere aurrez aurre
izango zuen eta oraingoan, gainera, eskolatik kanpo,
inoren babesik gabe.
Borroka berak hasi zuela esaten bazuen, kolpeaz
gain irakaslearen zigorra jaso zezakeen eta agian
gurasoei zuzendutako oharra. Isilik geratuz gero, denen
aurrean barregarri geratuko zen eta gezurra esan
ziolako irakaslea haserretuko zitzaion.
Beraz, Alanek arazoa zuen, arazo latza gainera.
-Garrantzirik gabeko borroka besterik ez da izan,
irakasle.
-Bada, esango didazu zer egiten duzun lurrean,
ezpainetik odola darizula.
-Samuelek nahi gabe bultza eta erori egin naiz.
Irakaslea ez zen batere konforme geratu
azalpenarekin, baina, ez zuen ezer gehiago galdetu eta
ikasleak gelara bidali zituen.
Alanek denen ahotik isilpeka entzun behar izan zuen:
- kakatia, oilo bustia, babalorea !
Minduta egon arren, ez zuen txintik ere esan eta
gertatutakoa lehenbailehen ahazten saiatu zen.
Eskolatik etxerako bidea oinez egin zuen burumakur
eta pentsakor, norbait atzetik zetorkiola konturatu
gabe.

- Kaixo arratsaldeon Alan - esan zion neska batek


irribartsu.
- Nor zara zu? Ez zaitut ezagutzen, nola dakizu nire
izena?
- Nala naiz eta zuri buruz dena dakit. Alan aho zabalik
neskari begira geratu zitzaion, honek esaten zuena
ulertu gabe.
- Ni urrutiko herri magiko batean bizi naiz eta zure
beste aldea naiz. Herri horretan denek ezagutzen
zaituzte, Alan.
- Herri magiko horretan, denek ezagutzen nautela diozu?
Ez dut ezertxo ere ulertzen.
- Nahi baduzu azalduko dizut.
- Entzungo dizut,dena kontatu.-eskatu zion Alanek.
- Nire herrian Ausarten errege deitzen dizute, denei
aurre egiten diezulako indarra erabili gabe.
Alanek burumakur esan zion Nalari:
- Baina orain ez naiz ausarta. Gaur gelako mutil batek
nire ogitartekoa eman ez diodalako jo egin nau eta ez dut
nire burua babesten jakin izan.
- Agian jo zaituen mutila koldarra da eta indarra
erabiltzen du beldurra duelako.

- Samuelek beldurra? Zuk ez duzu ezagutzen,...


- Bai Samuelek indarra erabiltzen badu, zuek ikaratu eta
urrun mantentzeagatik egiten du, izan ere Samuel zuen
beldur da. Ez al duzu ala uste?
- Beno, horrela begiratuta, agian arrazoi duzu.
- Gaur zuregana etorri naiz , nahiz eta zuk horrela ez
uste, zure barruan ausardia duzula gogorarazteko. Ez
ahaztu Ausarten Errege deitzen dizutela.
Alanek eta Nalak hizketan jarraitu zuten etxerako
bidean.
- Berriz ikusiko zaitut ? Oso interesgarria da kontatu
didazun hori.
- Berriro ere elkarren berri izango dugu...- Batbatean arrastorik utzi gabe desagertu zen.
Alanek hau guztia ametsa izan zela pentsatu zuen,
baina amak etxean sartzean, neskari buruz galdetu
zionean konturatu zen gertatutakoa ez zela ametsa
izan.
Hurrengo egunean, gelara joan zenean plan bat zuen
buruan Alanek: Samuelek maiz
zirikatzen zituen
gelakide batzuekin hitz egin zuen eta honela esan zien:
-Samuel bakarra da eta gu,aldiz, asko gara; beraz,
gutako batekin sartzen den bakoitzean denok aurrez
aurre izango gaitu. Zer deritzozue?
-Primeran eta denon artean eskarmentu ederra
emango diogu, jipoi galanta.

-Ez, ez dago jo beharrik, denok elkartuta ikusiz gero


ez da ausartuko; azken batean beldurra digu. Honekin
ados bazaudete taldea osa dezakegu, Ausarten taldea.
Zer diozue?
Denak ados ziren eta ondoren taldea ezagun egingo
zuen armarria sortzeari ekin zioten, Antzinako
Zaldunen gisa.
Ausarten taldea egunetik egunera hazten ari zen
bitartean Samuel bakarrik geratzen hasia zen, taldeko
bazkide izateak abantaila ugari baitzituen: babesa,
lasaitasuna,...
Aurrerantzean bakean utzi zituen.
Alanek ez zuen Nala inoiz ahaztu eta oraindik ere
egunen batean etorriko delakoan dago.

AUSARTEN
TALDEA

Samuelen antzeko neska-mutilik ezagutzen al duzu?


Zein da bere jarrera?
Kideekin egunerokoan, nola jokatzen duzu? Zuk nahi
duzuna egiten duzu edo beste batek agindutakoa
egiten duzu?
Zure ustez: Alan ausarta al da? Zergatik?
A zer buruhaustea izan duen Alanek irakasleak zer
gertatu den galdetu dioenean. Zuk egoera horretan,
zer erantzungo zenuke?
Nor da Nala? Zer dela eta agertzen zaio?
Ausarten taldea osatu izanari zer deritzozu?
Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina
ipuinari.
Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin

ANTSIETATEA
Arriskuak edota mehatxuak, aurrez zehaztutakoak edo
ez, aurreikusten ditugunean sortzen den emozioa.
Honekin batera beldurra, kezka eta tentsioa antzeman
daitezke.
Honako egoera hauetan antsietatearekin topo egin
dezakegu:
Egoera arriskutsuetan.
Lehen aldiz zerbait egin behar dugunean.
Azterketetan.
Uste gabeko egoeretan.
Lanak azkarregi egin nahi ditugunean.
Gehiegi larritzen garenean.
Jende aurrean zerbait adierazi behar dugunean.

IPURTARIN ETA
MANTSO

Ipurtarin sugandila ez zen inoiz geldirik egoten,


eguna, batetik bestera korrika igarotzen zuen,
atsedenik hartu gabe, nahiz eta eguraldi eguzkitsua
izan.
-Ez al duzu atseden hartu behar? -esan zion Mantso
izeneko sugandilak. -Primeran egoten da eguzkitan!
-Gezurra dirudi, hainbeste egiteko dugu eta zu denbora
galtzen -erantzun zion Ipurtarinek haserre.
-Ez naiz denbora galtzen ari, nik ederki asko
aprobretxatzen dut denbora. Orain, atseden hartu eta
indar berritu eta gero, egin beharrekoak egingo ditut.
Mantso sugandilak pentsatzen zuen Ipurtarin
gehiegi arduratzen zela egitekoaz: janaria aurkitu, etxea
garbitu,... eta lagunaz errukitzen zen bizitzaz ez zuelako
gozatzen.
Gainera, hainbeste kezkatzen zituen hainbat arazo
gero ez ziren hain larriak izaten. Joan den urtean,
adibidez, oso kezkatuta egon zen, udan herriko haurrak
sugandilak harrapatzera aterako zirela eta beraiek larri

ibiliko zirela pentsatu zuelako. Baina, ez zen horrelakorik


gertatu eta neska-mutilek primeran pasa zuten
sugandilak bakean utzita.

Orain ere kezkaturik zegoen agian nahikoa jatekorik


izango ez zuelakoan.
-Ez duzu zertan kezkaturik -esaten zion Mantsok,-zuk
aurkitzen ez baduzu denon artean jatekoa bilduko dugu;
gainera udaberria iristear dago eta ziur janari ugari
izango dugula.
Egun batean, hor zihoan Ipurtarin itsu-itsuan korrika
eta bat batean lorontzi huts baten barrura erori zen.
Handik irteten ahalegindu zen, baina, paretak altuegiak
zirenez ez zuen lortu.
- Lagundu, lagundu,... Norbaitek hemendik atera
nazala, mesedez!
Baina, ez zuen inork entzun, ezta Mantsok ere, harri
baten gainean eguzkitan lasai zegoen eta.
Halako batean, Mantsok bueltatxo bat ematea erabaki
zuen eta lorontziaren ondoan pasatzerakoan lagunaren
ahotsa entzun zuen, laguntza eske.
-Non zaude ? ez zaitut ikusten - esan zuen Mantsok.
-Lorontziaren barruan nago eta ezin dut hemendik atera.
erantzun zion triste Ipurtarinek.
-Nik ezin dizut lagundu, ni ere erortzeko beldur naiz.
Mantsok ez zekien zer egin. Bat batean Mirlo txoria
ikusi zuen eta honela esan zion:
-Kaixo laguna, Ipurtarin sugandila lorontzi barrura erori
da eta ezin diezaioket irteten lagundu. Zer egin
dezakegu?
-Lasai, lagunduko dizuet.

Mirlo oso txori atsegin eta alaia zen. Luma beltzak


zituen eta mokoa, berriz, horia zuen. Sarritan lorategian
saltoka ikusten zuten.
Mantsok Ipurtarin non zegoen erakutsi zion eta
hantxe aurkitu zuten Ipurtarin gaixoa negarrez. Mirlo
lorontzira gerturatu eta esan zion:
-Lasai Ipurtarin, hemendik ateratzen lagunduko dizut.
Adi entzun: zu zauden tokira jaitsiko naiz eta hanketatik
helduko zaitut.Esan eta
egin, Mirlok Ipurtarin
lorontzitik hegan atera zuen onik.
-Eskerrik asko Mirlo, hemendik aurrera lagunak izango
gara eta zuri ere eskerrak, Mantso. Buruhauste franko
izan dut hor barruan egon naizen bitartean.
-Zer pentsatzen zenuen bada? galde egin zion lagunak.
- Batetik bestera beti korrika nabilela konturatu naiz,
egitekoaz eta gertatu daitezkeen gauzez kezkaturik eta
larrituta. Honen ondorioz, egiten ari naizenari behar
adina arreta ez diot jartzen.Horregatik erori naiz
lorontzi barrura, mantsoago ibiliz gero arriskuaz ohartu
eta ekiditeko aukera izango nuke.
Gertatutakoaren ondorioz, Ipurtarin konturatu zen
korrika eta presaka ezin zitekeela gustura bizi.
Geroztik, egunero, Mantso lagunarekin aritzen da
gustora berriketan eta horrela oso pozik bizi da.

IPURTARIN ETA MANTSO

Ipuinaren zein zati gustatu zaizu gehien?


Sugandilarik ikusi al duzu inoiz? Noren antza duzu,
Mantsorena ala Ipurtarinena?
Inoiz kezkatu al zara gero gertatu ez den
zerbaitengatik?
Mantsok lagundu dio lagunari lorontzitik ateratzen,
zuk, arazoen aurrean ba al duzu norbait lagunduko
dizunik?
Zer burutazio izan ditu Ipurtarinek lorontzi barruan
dagoen bitartean?
Ipurtarinekin hitz egiteko aukera izanez gero zer
aholku emango zenioke?
Nahi izanez gero, bi sungandila hauek protagonista
izanik abentura berri bat asma dezakezu.
Nahi baduzu, ipuin honetako bi pertsonaien marrazkia
egin dezakezu.

ESKER ONA

Norbaitengandik musu truk eta borondate onez


zerbait jaso ondoren bizi dugun sentimentu positiboa
da.
Honako egoera hauetan adieraziko dugu esker ona:
Norbaitek egindako oparia jasotzen dugunean.
Norbaitek musu truk laguntzen digunean.
Egin
dugun lanaren ondoren jasotako laudorioak
eskertzeko.
Maitasun adierazpenak jasotzen ditugunean.
Norbaitek gurekin zerbait banatzen duenean.
Norbaitek entzuten gaituenean.
Lagunak eta sendi tartekoak zaintzen ditugunean

EHUNZANGO DANTZARIA
Herri inguruko zelaietan animalia ugari bizi zen:
batzuk txikiak, besteak handiak, batzuk korrika, besteak
saltoka, baina, denak pozik eta alai. Haien artean aurkitu
genitzake: amona mantangorria, tximeleta, kakalardoa,
ipurtsarde, ...ehunzangoak egiten zituen dantzei begira.
Denak oso lagunak ziren eta elkarri asko laguntzen
zioten. Tximeleta eta amona mantangorriak ezezagunen
bat gerturatzen zenean denei jakinarazten zieten,
ipurtsardek berriz, lagunak bere pintzekin defendatzen
zituen, kakalardoak zuloak egiten zituen lur azpian
ezkutaleku gisa erabili ahal izateko eta bukatzeko,
ehunzangok festak alaitzen zituen bere dantzekin.
Egun batean, tximeleta, urduri, hegoak astintzen
hasi zen arriskua adierazi nahian eta denak erne
jartzeko.
- Apotzar bat! Apotzar bat begira ari zen jaki moduan
ikusten zituen bitartean.
- Gustura zabiltzate alajaina! esan zien poliki-poliki
inguratuz.
- Uda da eta lurra epel-epel dago, gainera, jateko ugari
dugu inguruan eta egarriturik gaudenean ondoko
errekara joan gintezke. Zer gehiago eska genezake?erantzun zioten ezkutatzera azkar alde egin zutenean.

Ehunzangok, ezer esan gabe, ihes egin zuen, ez


baitzitzaion batere atsegin apoaren bisita.
Halere, apoak ehunzangoa begiradarekin jarraitu
zuen eta honela zuzendu zitzaion:
- Ehunzango, itxaron pixka bat, zurekin hitz egin nahi
dut...
Ehunzangok, belarretan ezkutaturik zegoela, apoa
mantso-mantso inguratzen ari zitzaiola ikusi zuen.
Atsedena hartuz eta tartea mantenduz honela
galdetu zio:
- Zeri buruz hitz egin nahi duzu?
- Nik ospatu behar dudan festara zu etortzea nahi dut.
Dantzari ona zarela entzun dut eta bertan dantza egitea
nahiko nuke.
- Zuk ematen duzun festara joaten banaiz eta zuretzat
dantzatzen badut, trukean zer emango didazu?
Apoa pentsakor geratu zen eta honela erantzun
zion:
- Etxe berri bat egingo dizut.
- Ez dut beste etxerik behar, orain dudana oso gustukoa
dut. erantzun zion Ehunzangok.
- Ba... zure etxea janaria pilatu beharrik, behar dudana
zelaian aurkitzen dut erantzun zuen.

- Orduan zer nahi duzu? Esan ezazu eta eskatzen duzuna


ematerik dudan ikusiko dugu.
- Ongi da, nire lagunak errespetatzea nahiko nuke, ez
nuke nahi zuk beraiek jatea, errekaren beste aldera joan
zaitezke janari bila eta nire lagunak bakean utzi.
Apoak, purrustaka onartu egin zuen proposamena,
errekaren beste aldea urrutiago baitzuen. Orduan
Ehunzango etxera abiatu zen dantzak entsaiatzeko
asmoz eta horrela aritu zen:
- Bat, bi, hiru eta eskuinera; bat, bi, hiru eta ezkerrera;
bat, bi, hiru eta atzera; bat, bi, hiru eta buelta...
Behin eta berriro errepikatu zuen.
Hain dantza zailak beste inork ez zituen dantzatzen eta
horregatik zen hain ezagun eta ospetsua. Toki askotatik
deitzen zioten eta denek miresten zuten dantzarako
zuen trebetasuna.
Festa eguna iritsi zenean, zituen onenak jantzita,
apoaren etxera abiatu zen. Denak irrikaz ikusi zuten
emanaldia eta Ehunzangok txalo eta laudorio ugari jaso
zituen. Apoa pozez zoratzen zegoen lagunen esker ona
jasotzen zuelako eta festa amaitu bezain laster
Ehunzangok honela esan zion:

- Gogoan izan nire lagunak bakean uztea agindu zenidala


eta zure hitza bete egin behar duzula, eh!
- Ez zaitez kezkatu, emandako hitza beteko dut. Esan
zure lagunei janari bila errekaren beste aldera joango
naizela eta hemendik aurrera lasai ibiltzeko.
Ehunzango etxera itzuli zenean lagun guztiak zituen
kezkatuta bere zain agian apoak jan egin zuela pentsatu
baitzuten. Iritsi orduko Ehunzangok berri ona eman zien:
- Apoak antolatutako festan dantza egiteagatik bakean
utziko gaituela hitz eman dit. Aurrerantzean, janari bila
errekaren beste aldera joango da.
- Aupaaaaaaaaa! Egin zuen oihu.
Lagunek eskerrak eman zizkioten, bizkar gainera
jaso eta denak batera berri ona ospatu zuten.
Tximeletak, bere esker ona erakutsi nahian lorea oparitu
zion, amona mantangorrik hazia, ipurtsadek fruta zatia
eta kakalardoak buztin eta lastozko pilotatxoa. Denak
elkarrekin jolastu zuten iluntzera arte.

EHUNZANGO DANTZARIA
Norbaiten laguntza edo opari bat jasotzen duzunean,
eskerrak ematen al dituzu?.
Ehunzangorik ikusi al duzu inoiz? Nolakoa da?
Apoa ikusterakoan zer egin dute beste animaliek?
Ehunzangok denen mesederako izango den zerbait
eskatuko dio igelari, zer iruditzen zaizu?
Zu ehunzangoa
izan bazina, zer eskatuko zenioke
apoari?
Ehunzangori
esker lagunak onik ateratzen dira.
Antzeko egoerarik bizi izan al duzu inoiz ?
Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina
ipuinari.
Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin.

BAZTERTZEA
Interes, balio edo duintasunik gabe sumatzen dugun
pertsonenganako etsaitasun sentimendua da eta honek
urruntze eta mesprezioa eragiten du.
Baztertzea suma daiteke:
Norbaitek gure aldamenean egon nahi ez duenean,
iraintzen gaituztenean edo iseka egiten digutenean.
Lagun batek kasu egiten ez digunean.
Talde batean jolasten uzten ez digutenean.
Batek ondokoa ezberdina izateagatik mesprezatzen
duenean.
Batek gertukoa ezintasun bat izateagatik alde batera
uzten duenean.

KABI GABEKO ZIKOINA


Urtero bezala, garai berean zikoinak herriko
kanpandorrera itzultzen dira. Orduan jakiten dugu gure
artean egongo direla beren kumeak hegan egiten ikasi
arte.
Aurten berriz, ez dut uste hemen geldituko direnik
kanpandorreko konponketak direla eta, habia kendu
baitiote.
Egun batean zikoina bat iristen ikusi eta
begiradarekin jarraitu nion bere betiko habia ez zegoela
konturatzean zer egingo ote zuen ikusteko.
Zikoinak, erabat harrituta, ingurua miatu zuen bere
habia kokatzeko leku berri baten bila.
Hegan hasi eta herriko bigarren teilatu gorenera,
burdindegiko Benitorenera, abiatu zen.
Teilatuan pausatu bezain laster, Benito etxetik
irten eta harrika hasi zitzaion hau zioen bitartean:
-Alde hemendik ! ez dut nahi zuk nire teilatua
zikintzea !
Zikoina gizajoa beldurturik hegan alde egin zuen.
Bila zebilela, argi indarreko zutoinean gelditu zen
atseden hartzera.
Handik hurbil egokia izan zitekeen tximinia zuen
teilatua ikusi zuen eta harantz abiatu zen makilak,
abarrak , plastiko zatiak,.... eta bidean aurkitzen zuen
guztia hartuta. Janari dendako jabea zen Lumi andrea
irten, ikusi eta garrasika hasi zen:

-Joan hadi hemendik zikoina zikin ! ez zaitut nire


teilatuan ikusi nahi , bila ezazu beste kanpandorrea han
hobeto egongo zara eta !
Zikoina, inork etxeko teilatua utzi nahi ez eta,
herrian gelditzeko toki bila
nola zebilen ikusteak
errukitu ninduen.
Berriro leku guztietatik bere habia egiteko toki
lasai baten bila hasi zen, dorre garai bat ikusi eta
harantz abiatu zen.
Zikoinak ez zekien toki horretan herriko urtegia
zegoela, eta a ze iskanbila sortu zen Tomasek eta
Casimirok hor ikusi zutenean.
-Joan zaitez zikoina, ura zikinduko diguzu eta ! alde
etorritako bidetik !- eta harriak eta makilak bota
zizkioten.
Zikoina zelaian negarrez ikusi nuen, eta hau zioela
entzun nion:
Inork ez dit nire habia egiten uzten, inork ez nau
ondoan ikusi nahi, eta nik ez dut inongo kalterik egiten...
Zer egingo ote dut orain ? leku honetan jaio nintzelako
ezagutu eta maitatzen dut, baina jendeak bere inguruan
ez nauela ikusi nahi konturatu naiz. Ez dut ulertzen
jendeak zergatik ez nauen ondoan izan nahi. Orain
konturatu naiz ez zitzaiela axola ni kanpandorrean
izatea, urruti bainengoen.
Zikoinak negarrez jarraitzen zuen eta berarengana
hurbildu nintzen. Zikoina honela ikusteak bihotzmina
ematen zidan eta zer egin ez jakin arren, berarengana
hurbildu nintzen.

-Zatoz nirekin, zikoina ! zure habia egiteko eta lasai


egoteko leku aproposa topatu dudala uste dut. - esan
nion.
Bergentino errementariaren etxera joan nintzen.
Oso pertsona maitagarria zen eta bere aletegian nire
lagunekin jolasten uzten zidan sutegiko hauspoari
eragitearen truke. Ondoren berak
burdin gorituari
mailuz forma emateko.
-Bergentino! oihukatu nuen- zure laguntza behar
dut zikoina bat dakart eta.
-A zer garrasiak ! zer diozu zikoina bati buruz ?
erantzun zidan leihotik.
Bere etxetik irten bezain laster, honela esan nion:
-Bergentino, hau da urtero elizako kanpandorrera
etortzen den zikoina. Aurten teilatua konpontzen ari
direnez, habia kendu egin diote eta ezin izan du han
gelditu. Benitoren teilatura joan da baina harrika bota
du; ondoren Lumi andrearen teilatura abiatu eta honek
ere bidali egin du, eta urtegi gainean habia eraikitzen ari
zela, Kasimirok eta Tomasek ere harriak jaurti dizkiote
alde egin zezan.
-Eta orain, zer nahi duzu ? galdetu zuen
Bergentinok.
-Pentsatu dut, agian... axola ez bazaizu, habia zure
aletegiko teilatuan egin dezakeela, honela han ale guztiak
zanpa-zanpa jaten ibiltzen diren sagutxoak jango lituzke
eta.
-Ondo deritzot, bai jauna! - erantzun zuen
Bergentinok. Eta beldurturik zegoen zikoinarengana
hurbildu eta esan zion:

-Ez izan beldurrik, ez dizut minik egingo. Nire


aletegiko teilatuan gera zaitezke baina horren truke,
hemen aurkituko dituzun sagutxoak jatea eskatuko dizut.
Zer deritzozu? Hau bion onerako izango litzateke.
Zikoinak goruntz begiratu eta teilatu eder bat ikusi
zuen. Azkenean bere habia egin zezakeela ikusita oso
pozik jarri zen eta bere mokoaz: ke, ke , ke ..., hotsak
egin zituen eskerrak eman nahian.
Bergentino ere poztu egin zen, handik aurrera ez
zen bakarrik biziko eta.
Bergentinorekin joaten nintzen egunero zikoina
ikustera
eta batzuetan aletegi inguruan zebiltzan
saguak harrapatzen ikusten genuen. Guk makiltxoak
eramaten genizkion, habia eraikitzeko uzten genion
guztia ondo zetorkion eta.
Zikoikumeak jaio zirenenan, Bergantinok prismatikoak
utzi zizkidan hauek gertutik ikusteko. Zoragarriak
ziren! Zikoinak bazekien nik lagundu niola eta
horregatik ke, ke, ke, ... eginez agurtzen ninduen.
Eta harrezkero, urtero, Bergentinoren aletegiko
teilatura etortzen da, elizako teilatua konponduta
egon arren . Badatorrela ikusten dudanean ziztu bizian
joaten naiz berarengana.

GOGOETAK

Zer sentitzen du zikoinak habia kendu diotela ikusten


duenean?
Bizilagunek, zergatik ez dute nahi zikoinak habia
beraien teilatuan egitea?
Zikoina zure teilatura etorriko balitz, zuk zer egingo
zenuke?
Zikoinak ez daki bizilagunek zergatik ez duten bera
onartzen eta negar egiten du. Besteek baztertzen
duten norbait ezagutzen al duzu? Nola uste duzu
sentituko dela pertsona hori?
Bizilagunei, zikoina kanpandorrean egotea ez die axola,
baina ez dute ikusi nahi beraien teilatuan. Zergatik?
Noizbait zikoina bezala, baztertua, sentitu al zara?
Zergatik?
Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu.
Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak
marraz ditzakezu.

ENPATIA
Emozio egoera honek bestea ulertzeko gaitasuna,
bestearen tokian jartzea, besteen motibazioak ulertzea
eta bere egoera afektiboan jartzea ahalbideratzen du.
Enpatia adierazten dugu:
Arazoren bat duen lagun bati laguntzen diogunean.
Sufritzen ari den pertsona kontsolatzen dugunean.
Opari bat egiterakoan jasoko duen pertsonarengan
pentsatzen dugunean.
Eskatu
aurretik bestearen beharraz ohartzen
garenean.
Besteen ikuspuntua ulertzen dugunean.
Besteei
interesatzen zaizkien gauzez jabetzen
garenean....

AMETS EHULEA
Gaztea izan arren, Nayrak etorkizunean amets
ehule bihurtu ahal izateko oso ondo ezagutzen zuen
musikaren ahalmena, txiki-txikitatik
amak belarrira
abestiak xuxurlatu zizkiolako. Nayrari abestea asko
gustatzen zitzaion baina bazekien inoiz ez zizkiola inori
erakutsi behar abesti magiko hauek, gauza ikaragarriak
gerta zitezkeen eta.
Behin hauetako abesti bat zela eta, taldeko
emakume zaharrenak kontatu zion tribuaren gazteen
erdia desagertu zela sorginkeriaz edo, eta handik
hilabete batera inork jakin gabe non egon ziren, ezta
beraiek ere, berriro agertu zirela.
Kontakizun haiek magikoak eta misteriotsuak
iruditzen zitzaizkion Nayrari. Oraindik gazteegia zen
sekretu horren arrazoia ulertzeko, baina isilik egongo
zelako hitz eman zuen eta bere hitza sakratua zen.
Aspalditik zuten utzia tribuko gizonezkoek bere
arima
eta
gorputzaren
sendatzearen
ardura
emakumezkoen esku. Emakumeek, arbasoen ustez,
jaiotzez seinaleak interpretatzeko eta edozein gaitzaren
kontrako sendagaiak aurkitzeko ahalmena zuten.
Eta emakumeak ziren, hain zuzen ere, amets ehulea
bilatzeaz arduratzen zirenak. Aukeratua izango zen
galdera korapilatsuei jakinduriaz erantzuten zekiena,
gaixotasunen sendagaiak ezagutzen zituena, abesti

magikoak zekizkiena, sendatzen laguntzen zuten


kontakizunak asmatzen zekiena, ametsen mundura joaten
zekiena eta besteen uste osoa zuena.
Orain dela denbora
luze bere ama izan zen
hautatua, eta orain Nayra bera zen amaren zeregina
betetzeko prestatzen ari zena, taldeko emakumeek
aukeratua izanez gero, jakina.
Bitartean amak zekizkien gauzak, musika, landare,
harri, animalien hizkuntza eta ametsen munduari buruzko
ezagupena ikasteari ematen zion denbora. Honekin
batera Lurra, Ura, Haizea eta Suaren zeinuak
interpretatzen ere trebatu zen.
Behin batean , mendi tontorrean, sendabelarrak eta
ilea apaintzeko loreak bildu eta kantu sakratuak abesten
ari zen, bere laguna Torahi entzuten ari zela ohartu
gabe.
-Zer abesten ari zara, Nayra? -galdetu zion
hurbildu bitartean.- Zure kantak ikastea gustatuko
litzaidake.
Nayrak honela erantzun zion:
-Badakizu ondo ezin dudala, zu gizonezkoa zara eta
gure herriko ohiturak dioenez emakumeok gara kantuak
ikasi eta abesteko ahalmena dugunak.
-Baina, inork ez du jakingo, zin dagizut. Zuk bezala
abestu nahi dut zuri entzutean zirrara nabaritzen baitut.
Entzundakoak Nayrari zalantza sortarazi zion.
Eskatzen ziona, debekatuta zegoela jakin arren, ez zuen
nahi Torahiri, bere lagun minari, huts egin.

-Ondo da, bakarra erakutsiko dizut. Baina hitz eman


ez diozula inori esango; zure hitza betetzen ez baduzu,
ez dizut berriro jaramonik egingo.
-Zin egiten dizut esan zuen Torahik harkaitz
batean eserita zegoela.
Nayra aldamenean eseri, begiak itxi eta belarrira
melodia bat xuxurlatzen hasi zitzaion, bitartean mutikoa
zerbait berezia gertatzen ari zitzaiola nabaritu zuen.
Kanta bukatu ondoren, Nayrak begiak ireki eta
inguruko animalia guztiak ikaratu zituen garrasi
ikaragarria bota zuen. Torahi bere begi aurretik laino
itxi artean desagertu zela ikusi zuenean,
Nayrak
beldurturik tribuko atsoak esandakoa gogoratu eta
negarrari eman zion bere lagun mina galdu ote zuen
beldurrez.
Hori pentsatu eta hara non mutikoa bere begi
aurrean azaldu zen berriro, baina ez zen betikoa: Torahi
neska bihurtu zen!
-Zer gertatu zait? oihu egin zuen Torahik oraingo
gorpuzkera ikustean -Nayra, zer egin duzu? Nire laguna
zinelakoan nengoen, baina zure kantak sorgindu nau.
Neskak harritua eta dardarka, begiratzen zuen
gertatzen ari zena ulertu ezinik.
-Barkatu, Torahi, nik ez nekien hau gerta
zitekeenik...- esan zion - . Amaren bila noa, berak jakingo
du zer egin. Zu hemen gelditu ni etorri arte.
Nayra amaren bila korrika aldapa jaitsi eta
larriturik kontatu egin zion gertatutakoa. Amets
ehuleak, alabak emandako hitza bete ez zuelako, gogor
errieta egin eta honela esan zion:

-Orain ezin dut ezer egin baina gaua iristean


ametsen munduan sendagaia bilatuko dut eta Torahiri
emango. Eskerrak ez dela desagertu!
Nayra, buru makur amak ezin izan zuelako arazoa
momentuan konpondu, bere lagunaren bila abiatu zen.
-Torahi esan zion -, amak ezin du ezer egin gaua
iritsi arte. Ametsen munduan sendagaia aurkitu ondoren
lagunduko dizula esan dit.
-Eta nik, zer egingo dut bada, gaua iritsi arte ? galdetu zion Torahik etsita. Honela ezin dut herrixkara
bueltatu.
-Lasai egon, hemen geldituko gara elkarrekin ama
etorri arte esan zion.
Baina Torahi oso haserre zegoen eta bakarrik
uzteko eskatu zion.
Nayrak triste eta kezkatua alde egin zuen, hala ere
amak sendagaila lehenbailehen aurkituko zuela espero
zuen.
Gaua oso luzea izango zela pentsatu zuen mutilak,
eta ilunabarra miresten gelditu zen, Amets Ehulea
laster agertuko zelakoan.
Inork ez zekien Torahiren barnean gertatzen ari
zena, bera bakarrik konturatzen zen dena beste era
batean sentitzen zuela. Zelaitik zetozen usai berriak
bereizten zituen eta lurraren soinuak lehendabiziko aldiz
izango balira bezala entzuten zituen. Bere zentzumenak
sentsazio berriak deskubritzen ari ziren. Bere gorputza
ez ezik, bere buruak ere desberdin pentsatzen zuen eta
bere bihotzak lehen sentitzen ez zuena orain estimatzen
zuen.

Torahik ezin zuen lorik egin, esperientzia hura


arrotzegia egiten zitzaion eta. Ama guztiek sentitzen
duten samurtasuna nabaritu zuen arranoak bere kumeak
nola zaintzen zituen ikusiz; zelaiko loreak inoiz baino
ederragoak ikusi zituen. Orduan begiak itxi eta haizeak
nola ferekatzen zuen nabaritu zuen.
Goxo-goxo ilunabarra ikustean erabat hunkitu zen
eta begiak malkoz bete zitzaizkion.
Bitartean Amets Ehulea ondo ezagutzen zuen mundu
horretan sartu zen sendagaiaren bila, eta azkenean.
Gaueko Gidariarekin topo egin zuenean gertatutakoaren
berri eman zion. Horrek honela esan zion:
-Torahik bere itxura berreskuratzeko egon, badago
abesti bat, baina gorputza besterik ez duela aldatuko
esan beharko diozu. Bere bihotzean eta buruan, berriz,
esperientzia honen oroimena betiko geldituko zaio. Jakin
beharko duzu hemendik aurrera, Torahik baduela zure
ezagupenak jasotzerik, bere barnean mundua ulertzeko
bi ikuspegiak bereganatu ditu eta. Zure alabak, aldiz,
bere hitza ez du bete eta berarengan konfiantzarik ezin
dugula izan erakutsi digu. Joan zaitez eta emaiozu
mezua.
Azalpenak eman eta gero aipatutako kanta erakutsi
zion.
Gaueko Gidariak esan ziona buruan zuela,
Torahirengana abiatu zen. Mendi tontorrean bertan
aurkitu zuen mutikoa. Esna zegoen bere barnean
gertatzen ari zena hausnartzen.
-Torahi, etorri naiz!- esan zion.
-Iritsi zara azkenean! Nire sorginkeriaren kontrako
sendagaia ekarri al duzu?

Orduan, Amets Ehueleak bere ondoan eseri eta


kanta magikoa abestu zion. Aurrekoan bezala Torahi
desagertu zen laino itxian eta berriro agertzerakoan
bere betiko gorputza zeukan.
Torahi pozaren pozez besarkatu eta eskerrak eman
zizkion.
-Oso amets bitxi izan dut, dena den uste dut ez
nengoela lo. Gaueko Gidaria ikusi dut eta hurrengo Amets
Ehulea ni neu izango naizela esan dit, baina hori
ezinezkoa da, ezta? Emakumea izan behar da....
-Torahi, gauzak alda daitezke, batek daki...Baina,
zerbait galdetu nahi dizut, nola sentitu zara neska izan
zaren bitartean?
Eta Torahik , oraindik harritua, gau luze eta berezi
hartako bizipenak kontatu zizkion.
Laster hasi zen ikasten, eta Amets Ehuleak musika,
landare eta harrien sekretuak erakutsi zizkion,
animaliekin hitz egiten erakutsi zion. Eta Lurra, Ura,
Haizea eta Suaren zeinuak ulertzen ere ikasi zuen.
Diotenez, Amets Ehulea aukeratu behar izan zutenean,
tribuko emakume guztiek Torahi izendatu zuten eta
Nayra bere laguntzailea izan zen.

GOGOETAK

Ametsen Ehuleak alabari sekretuak kontatu


zizkion, baina Nayrak ez zituen gorde. Noizbait
kontatu al dizute sekreturen bat? Gorde al duzu?
Zergatik nahi zuen Torahik bere lagunak abestiak
erakustea?
Zer
gertatu zitzaion Torahiri abestia entzun
orduko?
Zer sentituko zenuke Torahiri gertatu zitzaiona
gertatuko balitzaizu?
Zure ustez, zergatik hasi zen beste modu batean
pentsatzen eta sentitzen Torahi?
Zer pentsatuko du Nayrak, amak esatean ez dela
bere ordezkoa izango?
Zergatik uste duzu Torahi aukeratu zutela Amets
Ehule?
Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu.
Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak
marraz ditzakezu.

BIHOZGABEKERIA
Besteenganako
sentimendu
ezezkorra,
sufrimenduarekiko bihozgogortasuna adierazten duena.

Bihozgabekeria suma daiteke:


Batek ondokoari mina egiteko asmoz iseka egiten
dionean.
Ondo pasatzeko animaliei tratu txarrak ematen
zaizkienean.
Arazo fisiko edo desberdina den pertsona bati, barre
egiten zaionean.
Norbaiti gogoko duen jolas batean parte hartzen
uzten ez zaionean.
Norbaitek kritika garratza egiten duenean.
Itxura dela eta, norbait baztertzen denean.

ITURRIAREN MENDEKUA
Antzinako iturria naiz eta
denbora luzea
daramadanez hemen, ez naiz gogoratzen noiz jarri
ninduten plaza erdian. Ez dizuet
herriaren izena
aipatuko inor haserretu ez dadin, kontatu
behar
dizuedan aspaldiko gertaera hau oso larria baita.
Herritarrak elkarri egiten zizkioten kritikak egunero
entzuteaz nekatuta nengoen. Norbait iturrira
zetorrenean, beste baten zain egoten zen elkarrekin
txutxumutxuka aritzeko.
Guztien arteko harremanak txarrak ziren, denak
zeuden elkarren kontra eta elkarri inbidia zioten.
Gertakizun txar baten aurrean elkarri botatzen zioten
errua, benetako erruduna nor zen jakin gabe.
Bi herritar lagunak baziren etsaiak ere bazituzten.
Bik borroka egiten bazuten besteek zirikatzen zituzten.
Izengoiti latzak jarri eta iseka mingarriak egiten zioten
elkarri. Honela, eguna joan eta eguna etorri herriko giroa
ez zen batere atsegina.
Gogoan dut egun batean gertatutakoa: Beti bezala,
denak batera hitz egiten ari ziren nire ura alferrik
galtzen zen bitartean. Baina, egun hartan nire
pazientziak gainezka egin zuen eta egonezina sortarazi
zuen erabaki gogorra hartu nuen: iturriko ura mingotsa
izango zen herriko egoera eta biztanleen jarrera aldatu
arte. Ezusteko galanta !

Esamesak berehala hasi ziren:


-Zer gertatu ote zaio iturriari ? zergatik du urak
zapore arraro hau ? bai nazka !
Herritar batzuek ura besteek pozoitu zutela zioten.
Azken hauek, nahiz eta inork ez sinistu, salaketa hau
ukatzen zuten. Azkenean, herritar guztiek utzi zioten
nire ura edateari eta nik neuk bakarrik nekien gertatzen
ari zena.
Herriko biztanle guztiak, ordea, ez ziren krudelak
eta maltzurrak. Ba zen Martin izeneko mutikoa besteak
bezain azkarra ez zena eta lagunik ez zuena. Herriko
guztiek iseka eta goitizen asko jarri arren, inozo
samarra zenez, ez zen ezertaz konturatzen.
Ez zitzaidan bidezkoa iruditzen Martinek besteen
zigorra jasan behar izatea eta horregatik berari
bakarrik ematen nion ur ona eta freskoa.
-Martin, ez diozu urari zapore mingotsa hartzen?esaten zioten ura normaltasunez edaten zuenean.
-Ura ederra dago, ura besterik ez da... Erantzuten
zien.
Orduan Martinek hartutakoa dastatu eta zapore
ona zeukala konturatzean ez zuten ezer ulertzen.
-Zergatik ez da mingotsa Martinek hartzen duen
ura?-galdetzen zuten.
Herriko biztanleen bizitza erabat deserosoa
bihurtu zen. Etxeetan urik ez zegoenez, dendetan erosi
edota ondoko herriko iturrira joan behar izaten zuten.
Azokara produktuak saltzera etorritako ijitoek
gertatzen zena jakin zutenean, hauxe esan zieten:

-Hau ez da gauza ona. Ura mingotsa egoteak, zuen


bihotzetan eta ezpainetan mingostasuna dagoenaren
seinalea da.
Denak harrituta geratu ziren. Zergatik zioten hori
ijitoek? Baina oraindik ez zeuden ulertzeko prest.
Martin bihotz onekoa zenez eta bizilagunek zuten
arazoa ikusita, bere burua eskaini zuen ura hartu eta
beraien etxeetara eramateko.
Herritarrak harriturik gelditu ziren Martinen
eskuzabaltasuna ikusita, eta berarekin izandako jarreraz
damutu ziren. Pixkanaka-pixkanaka bere izenez deitzen
hasi ziren:
-Martin, mesedez, ekar iezadazu ura bazkaria
prestatu behar dut eta.
-Faborez, Martin, ekarriko al zenidake ura
afarirako?
Eramaterakoan atseginez esaten zioten:
-Eskerrik asko, Martin...oso jatorra zara.
Martin bere burua estimatzen hasi zen. Orduan
zerbait gertatu omen zen herritarren bihotzetan.
Denek arazo bera zutela eta mutikoaren jarrera
ikusita, elkarri laguntzen hasi ziren:
-Dendara zoaz? Ekarriko al didazu bi botila esne?
-Jakina, ekarriko ez dizut bada!
-Ondoko herrira al zoaz ? beteko al zenidake ontzi
hau ?
-Noski emakumea! Ez dit inongo enbarazorik egiten !
Ni neu harritua nengoen herriko biztanleengan
emandako aldaketarekin. Eta beraien bihotz eta
ezpainetan mingostasunik ez zegoela eta zintzotasuna
zela nagusi, betiko ur goxoa ematea erabaki nuen.

Handik gutxira, nekatua zetorren kanpotar batek


iturriko ura hartu eta edan zuen. Iturri ondoan zegoen
herritar bat harritu egin zen kanpotarra gustura edaten
ari zela ikustean eta ura dastatu egin zuen. Orduan
konturatu zen ura berriro ona zegoela eta ziztu bizian
zabaldu zuen berria:
-Zatozte, zatozte plazara...!
Denak korrika etorri eta ura edatean izugarri poztu
ziren.
Orduan ijitoek esandako hitzak gogora etorri
zitzaizkien eta esan nahi zutena ulertu egin zuten.
Harrezkero, plaza erdian egoteaz harro nago, behar
duenari ura ematen eta elkarrizketa atseginak entzuten
aritzen naiz. Dagoeneko, lehengo kontu txarrak ahaztuta
ditugu.

GOGOETAK

Ezagutzen al duzu norbait kritikatzea eta izengoitiak


jartzea atsegin duena?
Zure ustez nola sentitzen zen Martin iseka egiten
ziotenean?
Inoiz izengoitiren bat jarri edo iseka egin dizute?
Gustatuko litzaizuke ipuin honetako herrian bizitzea?
Zer iruditzen zaizu iturriak egin zuena?
Iturria izan bazina zer egingo zenukeen?
Noiz hasi ziren elkarri laguntzen? Zergatik?
Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu.
Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak
marraz ditzakezu.

LOTSA
Besteek espero ez duten bezala edo kode-kultural
jakinen arabera jokatu ez dela sentiarazten duen
deserosotasun sentipen moral latza. Sentipen hau nabari
da besteen ongizate edo eskubideei erasan ez dieten
ohiko arau sozialak hausten direnean.
Lotsa senti liteke:
Beste pertsonen jarrerarengatik.
Jende askoren aurrean hitz egitean.
Besteak
iaioak diren zerbaitetan gu ez
garenean.
Jende berria ezagutzean.
Konturatu
gabe zerbait gaizki egiten
dugunean.
Gure gaitasunak jendaurrean ezagutaraztera
behartzen gaituztenean.
Norbaitek barregarri uzten gaituenean.

ELENAREN ANAIA
-Ama! Aita! Elenak bizia salbatu dit! esan zuen
Patxik etxeko atetik sartu bezain laster.
Elena isilik geratu zen. Bazekien goiz hartako
abenturak azaltzeko momentua iritsi zela, beraz istorioa
hasieratik kontatzen hasi zen.
Uda zen eta bero handia zegoen. Elena anaia
Patxirekin auzoko igerilekuan zen, ura oso gustukoa
baitzuen eta bai baitzekien igerian.
- Elena, zatoz gurekin esan zioten bere lagun Laura
eta Intzak.
- Berak ez zekien zer egin: amari anaia Patxi,
adimen urrikoa zena, zainduko zuela hitz emana zion.
Lotsa ematen zion, ordea, lagunek jakiteak arazoak
zituen anaia zuela, horregatik, ez entzunarena egin zuen.
- Elena, zergatik ez zatoz gurekin bainatzera?
Lagunak gehiegi hurbildu zitzaizkion, eta erantzun
behar izan zien:
- Banoa! Nire gauzak hartu behar ditut. Aurreratu
zaitezte eta oraintxe joango naiz.
Anaia zaindu nahi zuen, baina baita lagunekin egon
ere, beraz, esan zion Patxiri:
- Patxi, mesedez, gera zaitez hemen mugitu gabe ni
etorri arte, konforme? Etorri bezain laster elkarrekin
uretara joango gara. Ondo iruditzen al zaizu?,
- Oso ondo, Elena, hemen geratuko naiz.

Elena poz-pozik joan zen Laura eta Intzarekin


bainatzera. Ezin zuen pentsatu ere egin geroago gertatu
behar zuena.
Patxiri denbora luzea pasatu zela iruditu zitzaionez,
arrebaren bila joatea erabaki zuen, baina hura oso leku
handia zen eta beldurtzen hasi zen. Denbora luzez bila
ibili ondoren topatu eta dei egin zion.
- Elena, Elena,! Bainatu egin nahi dut!
Elenak entzun ez balio bezala egin zuen, baina
Patxik igerilekuaren beste aldetik berriro deitu zion.
Lagunek esan zioten:
- Nor da hori? Badirudi zuri deika ari dela.
- Bai zera, beste norbaitekin nahastu nau ziurrenik
eta Elenak uretan jarraitu zuen lagunekin jolasean.
Patxi igerileku ertzera hurbildu eta dei egin zion,
baina Elenak ez zion jaramonik egin. Orduan, igerileku
ertz-ertzean zegoela konturatu gabe gehiago hurbildu
eta uretara erori zen.
Elenak ikusi zuenean, berehala joan zen garrasika
ari zen anaiarengana eta esan zion:
- Ez kezkatu, banoa! eta eskaileratxo batzuk
eskuratzen zizkion bitartean.
Igotzen lagundu eta bere toaila eman zion.
- Patxi, esan dizut handik ez mugitzeko eta nire zain
egoteko esan zion haserre.
- Baina, bero nintzen eta bainatu nahi nuen
erantzun zion Patxik negarti, errieta egin dioten baten
antzera.
Elenaren lagunek egoera ulertu ezinik galdetu
zioten:

- Elena, nor da mutil hori? Ezagutzen al duzu?


- Bai, anaia dut erantzun zuen lotsatuta lurrera
begira.
- Eta zergatik ez diguzu lehenago aurkeztu?
Elenak lotsatuta esan zien:
- Arraro samarra baita..., adimen urrikoa da eta ume
txiki bat bezalakoa da ni baino zaharragoa bada ere.
- Anaiarekin lotsatzen zara? galdetu zion Laurak-.
Nik arazoak dituen anaia edukiko banu, harro sentituko
nintzateke berari lagundu eta berarentzat garrantzitsua
izateaz.
- Tira... nik ulertzen dizut... niri berdina gertatuko
litzaidake... esan zuen Intzak.
Laurak suminduta begiratzen zien biei, Patxi
bitartean, elkarrizketatik kanpo, bere burua lehortzen
ari zen.
Eta zuek antzeko arazoren bat edukiz gero,
gustatuko
al
litzaizueke
zuekin
lotsatu
eta
jendearengandik ezkutatuak izatea? galdetu zien
Elenari eta Intzari.
Biak pentsakor geratu ziren zer erantzun jakin
gabe. Patxi altxatu eta arrebari esan zion:
- Elena, bizia salbatu didazu. Maite zaitut eta musu
eman zion.
Elena izugarri hunkitu zen: anaiak arrebarekin
maitagarri jokatzen zuen bitartean, arreba honekin
lotsatzen zen. Eskerrak konturatzen ez den, pentsatu
zuen.
Laura Patxirengana hurbildu eta esan zion:
- Kaixo Patxi! Laura dut izena eta zure arrebaren
laguna naiz eta musu eman zion.

Intza, une batean zalantzan egon zen baina


azkenean bostekoa emateko keinua egin zuen bere burua
aurkezteko asmoz.
- Intza nauzu eta ni ere zure arrebaren laguna naiz.
Baina, Patxik honengana jo eta pot eman zion. Patxi
erabat pozik zegoen hainbeste musurekin eta esan zion
irrifartsu:
- Patxi nauzue, Elenaren anaia, munduko arrebarik
onenaren anaia.
Elena gorritu egin zen eta denak barrezka hasi
zitzaizkion.
- Zergatik ez gara denok elkarrekin bainatzen?
proposatu zuen Laurak. Hondoak jotzen ez duen aldera
joan gaitezke Patxirekin egoteko. Zer deritzozue?
Laurek oso ondo pasatu zuten goiza eta ia konturatu
gabe, etxera bazkaltzera itzultzeko ordua iritsi zen.
Orain gurasoak pare-parean zituen eta anaiari bizia
nola salbatu zion azaldu behar zien.
Elenak goiz hartan igerilekuan gertaturiko guztia ez
zuen kontatu, laburpen txikia baino: Patxi igerilekura
erori zela eta berak ateratzen lagundu ziola.
Gurasoek hori entzun ondoren, esan zioten:
-Eskerrik asko anaia zaintzeagatik, badakizu gure
laguntza behar duela. Oso harro gaude zurekin.
Elenak Patxiri begiratu eta une batez haren lekuan
jarri zen. Orduan onartu zuen goiz hartan Laurak
izugarrizko eskarmentua eman ziola.

GOGOETAK

Zergatik lotsatzen zen Elena bere anaiaz?


Arazorik eduki, adimen urrikoa izan edo eta
elbarritasunen bat duen anaia izango bazenu,
zure lagunek jakiteak lotsa emango lizuke?
Zergatik?
Elenaren bi lagunak berdinak al dira?
Nola uste duzu sentitu zela Patxi uretara erori
zenean?
Patxi erori izanaren errua norena zela uste duzu?
Patxirena edo Elenarena?
Elenarekin hitz egiteko aukera izango bazenu, zer
esango zenioke?
Asma ezazu antzeko istorio bat.
Egin
ezazu istorioarekin
zerikusia
duen
marrazkia.

NORBEREGANAKO KONFIDANTZA
Norberak duen balioaren eta gaitasunaren
sentimendua. Hau da, norbera ari den horretan sinestea,
alde sendoak eta ahulak jakinda; baina beti ere, arreta
handiena eskainiz norberak duen gaitasunari.
Geure buruarenganako konfidantza senti dezakegu:
Zailtasunak gainditu ondoren.
Ondokoen balorazio positiboak entzutean.
Egindako
gauzak
ondo
ateratzen
zaizkigunean.
Ondokoek
konfidantza
erakusten
digutenean.
Maite
gaituztenontzat garrantzitsuak
garela sentitzean.
Egin dugun hutsegite edo okerrari aurre
egiteko gauza garenean.
Autoestima egokia daukagunean.

OROIMENA GALDU ZUEN PRINTZEA


Bazen behin, oso gutxik ezagutzen zuen erresuma eta, gainera,
hara iristea oso zaila egiten zena, mendi garai bateko tontorrean,
munduko mendi tontorrik altuenean, baitzegoen.
Egun batean erregeak semeetariko bati deitu esan
zion:
- Seme, gure erreinuko tradizioari jarraikiz
eginkizun oso garrantzitsu bati ekin behar diozu. Egunen
batean adore proba bat gainditu beharko duzu ni
ordezkatzeko, zure adineko printze guztiek bezala.
Urruneko herrialde bateko kobazuloan, suge arriskutsu
baten babespean ezkutatuta dagoen perla zoragarria
berreskuratu beharko duzu. Han bertakoek zertan
zabiltzan ez dute jakin behar eta horretarako zure
itxura eta arropa aldatu, beraien ohituretara moldatu
eta beraien hizkuntza ikasi beharko duzu, baina,
mesedez seme, ez sekula ahaztu zure eginkizuna.
Printzea bidaiarako prestatu zuten eta urruneko
herrialdeko mugaraino lagundu zioten. Behin hara
iritsita, bakarrik utzi zuten.
Herri batera zeramala zirudien bide-zidor batetik
oinez zihoala, gizaseme batzuekin egin zuen topo. Hauek,
bidaide zutelakoan, berarekin hitz egin eta bazkaldu
zuten.
Bertako biztanleek harrera beroa egin zioten,
etxea, lana eta jatekoa eskaini zizkioten eta pixkanaka
bertara eraman zuen eginkizuna ahaztu egin zitzaion

pixkanaka. Bertakoa egin zen, hizkuntza eta ohiturak


ikasi zituen eta besteak bezala janzten zen.
Aita kezkatua zegoen semearen berririk ez zuelako,
hortaz mezulari sekretuak bidali zituen eta hauek
bueltan semearen egoera tamalgarriaren berri eman
zioten. Nor zen eta zertara joan zen ahaztuta zeukan,
hain egokitua eta gustura baitzegoen. Egoera ikusita,
hegazti mezularia bidali zioten printzeari zertara joana
zen gogorarazteko.
Gau batez, printzea lotan zegoela, kolpetik esnatu
zen baten batek zera xuxurlatu zionean: Printze gazte
hori, esna zaitez eta gogora ezazu nor zaren eta zertara
etorria zaren.
Begiak ireki eta hegan zihoan hegaztia ikusi zuenean
gogoratu zuen perla zoragarria berreskuratzeko etorria
zela.
Printze gazteak ez zekien perla babesten zuen
sugetzarrari aurre egiteko nahikoa adore izango zuen,
baina erregearen semea zela gogoratu zuenean indartsu
sentitu zen. Sugea bizi zen kobazulorantz abiatu zen eta
erreinuan ikasitako sorginkeria eta soinuen bidez
sugetzarra lokartu eta perla zoragarria eskuratu zuen.
Ordura arte erabilitako arropak erantzi eta
printzearenak jantzi nahi izan zituen, baina denbora
hartan asko hazi zenez ezin izan zuen.
Oso pozik abiatu zen herrialdera agindutakoa bete
zuelako.
Iritsi zenean harrera beroa egin zioten. Bere
mailari eta neurriari zegozkion jantziak eskaini zizkioten,
bistakoa baitzen herrialde urrun hartan izan zen
denboran hazi egin zela.

Gortean perla zoragarria berreskuratu eta proba


gainditu zuelako zoriondu zuten. Gainera, bueltan etorri
zitzaien printzea ezberdina zela konturatu ziren, bai
kanpotik bai barrutik aldatu baitzen.
Eta kontatzen dutenez, errege izan zenean
zintzotasunez eta jakinduriaz jokatu zuen.

GOGOETAK

Ipuineko zein zati gustatu zaizu gehien?


Erregeak semeari proba bat ezarri zion. Zuk
zer egingo zenuke perla eskuratzea eskatuko
balizute?
Inoiz ezer ahaztu al zaizu/duzu edo oroimen
onekoa zara?
Zer
egin
zuen
printzeak
oroimena
berreskuratu zuenean?
Sugetzarrari aurre egin zionean bere adorea
zalantzan jarri zuen benetan nor zen jabetu
zen arte. Inoiz gertatu al zaizu horrelakorik?
Kezkatzen zintuen arazoren bati irtenbidea
eman ondoren nola sentitu zara?
Zer egingo zenuke printzeari nor zen eta zer
egin behar zuen gogorarazteko?
Ipuinari jarraipena eman diezaiokezu edo
zatiren bat alda dezakezu. Zuk zeuk beste
proba batzuk asmatu ditzakezu edo printzeari
eginkizuna betetzen lagundu.
Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen
marrazkia.

HASERREA
Zerbait egin nahi izan eta ezin egiteak sortzen duen
frustrazio sentipena.
Gure eskubideak errespetatzen ez direnean, iruzur
egiten digutenean,... sortzen den erreakzio suminkorra.
Haserretu gaitezke:
Irain,
mehatxu edo eta tratu txarrak
jasaten ditugunean.
Desio genuen zerbait lortzen ez dugunean.
Injustiziak ikusten ditugunean.
Besteek gauzak guk nahi ditugun bezala
egiten ez dituztenean.
Estresatuegiak gaudenean.
Tristura
eta
ahultasun
sakona
ezkutatzeko erabiltzen dugunean.
Planifikatutakoak porrot egiten duenean.

IZARRETAN IBILALDIA
Bat, bi, hiru, lau, ... hamar. Hori da izar emana
dagoena zeruan! Ezin ditut zenbatu ere egin!
Tesik ez zekien hainbeste izar kontatzen, gainera,
pilatuta zeudenez nahastu egiten zen. Belarretan

etzanda, zerura begira amona zetorkion gogora, bere


bizitzako pertsona garrantzitsuena eta ia ama adina
maite zuena.
Teresa zuen izena, gehienek ordea Teresita deitzen
ziotenez, amonak Tesi deitzea erabaki zuen. Guztiz
gustukua zuen izena, eta gainera, berari bakarrik
eskainia.
Amaren zain elkarrekin pasatzen zuten denboran,
amonak irakurtzen, kantatzen eta dantzan irakatsi zion.
Horixe zen gehien gustatzen zitzaiona: dantzatzea
eta irakurtzea, nahiz eta oraindik ez zuen helduek
bezain azkar irakurtzen. Amona irakasle lanetan aritua
zen. Nabari zitzaion haurrei irakastea gogoko zuela, egun
erretiratua zegoen baina.
Hala ere, Tesiri amonaz gehien gustatzen zitzaiona
bere irribarrea eta entzuteko gaitasuna ziren. Amak ez
zuen denbora gehiegi izaten, beraz, arazo edo
zalantzaren bat zuenean amona Josefinarekin hitz egiten
zuen Tesik.
Behin Tesik galdetu zion:
- Amona, zergatik oihukatzen didate gurasoek
haserretzen direnean? Batzuetan ez dakit zergatik
haserretzen diren ere...
Amonak erantzun zion:
- Zure gurasoek lan asko egiten dute eta guztiz
nakatuak iristen dira etxera. Ondorioz, edozerk
jartzen ditu urduri. Etxean ere lan egin behar izaten
dute, eta honek, haserrearazi egiten ditu. Baina, ez
zuen arrazoi horrek konbentzitu Tesi eta hizketan
jarraitu zuen amonarekin.

- Lehengo egunean edalontzi bat erori eta puskatu


egin zitzaidalako, ama neurekin haserretu zen. Helduei
ez al zaie inoiz ezer erori eta puskatzen? Atzo zereal
kaxa armairuan sartu nahian, nahigabe, lurrera bota nuen
eta berriz ere nirekin haserretu zen.
- Helduoi ere gauzak erori eta puskatzen zaizkigu
nahi gabe, baina amak uste du zurekin haserretuz gero,
hurrengoan kontu handiagoz ibiliko zarela.
- Orduan zergatik ez dit esaten kontu handiagoz
ibiltzeko oihurik egin gabe? Hobeto ulertuko nuke.
Amona Josefinak Tesik gurasoak ulertzea nahi zuen. Ados ez
zegoen, ordea, haurrarekin hainbestetan haserretu eta ohiuka
aritzearekin, haurra txikia zelako eta oraindik ikasten ari zelako.
Honela bada, irribarre egin, besarkatu eta jolas bat proposatu zion.
- Amak txikitan irakatsi zidan jolas dibertigarri bat
azalduko dizut Tesi: gauzak okertzen direnean, zurekin
haserretu edo zu haserretzen zarenean imajina ezazu
zeruko hodei bati hots egiten diozula eta jaistean
gainean jartzen zarela; orduan sakonki arnasa hartu eta
ahopean esango duzu: lasai, Tesi, lasai. Errepika ezazu
bizpahiru aldiz hodei gainean zaudela imajinatzen duzun
bitartean. Ikusiko duzu hobeto sentituko zarela eta ez
zarela urduri jarriko. Niri lasaitzen ikasteko lagundu
zidan eta baita nire ikasle guztiei ere.
Gauean Tesik ezin zuen loak hartu, amari telefonoz
deitu ziotela esatea ahaztu eta berarekin haserretu
baitzen. Amak ez zion oherakoan musurik eman.
Jolasarekin gogoratu zen eta zerutik jaitsi eta bere bila
zetorren hodeia imajinatu zuen. Orduan esan zion bere
buruari: Lasai, Tesi, Lasai eta bat batean ahots bat
entzun zuen:
- Nora eramatea nahi duzu?

Hodeia hitz egiten entzun zuenean beldurtu


egin zen Tesi, baina gehiegi pentsatu gabe esan zion:
- Izarretan ibilaldia egin nahi dut.
Esan eta egin: Hodeia leihotik atera zen Tesi
zirraraz beterik gainean zeramala.
Pixka bat igo eta azpian etxeak ikusi zituen,
gehixeago igo eta hiria ikusi zuen, gehiago igo eta
penintsulako mapa ikusi zuen eta gorago jo zutenean
Lurra ikusi zuen: izugarri polita zen. Izarrak ikusten hasi
zen. Hodeiak esan zion:
- Ibilaldi motza egingo dugu, neuk ere lotara
joan behar dut eta.
Tesiri ametsetan ari zela iruditzen zitzaion:
Izarren artean hegan zebilen eta hauek keinu egin eta
ongi etorria egiten zioten.
- Kaixo Tesi!
- Ezagutzen al nauzue? -galdetu zien.
- Bai, ezagutzen zaitugu: zu guri begira
zaudenean, gu ere zuri begira gaude.
Tesik, begiak zabal-zabalik, hara eta hona
begiratzen zuen.
Itzulera azkarragoa izan zen eta laster ohean
zegoen berriro ere.
Lasaiago al zaude? galdetu zion hodeiak
Ibilaldia gustatu izana espero dut, amona Josefinaren
oparia zen.
- Amonaren oparia?
Bai:
badaki
datorren
astean
zure
urtebetetzea dela eta ustekabean harrapatu nahi
zintuen: Berak eskatu zidan zure bila etortzeko.

Tesi erabat txundituta zegoen, hala ere, hain


nekatua zegoenez, loak hartu zuen. Hurrengo egunean
eskolatik irten zenean, amona noiz iritsiko irrikitan
zegoen.
- Amona, amona bart gauean zuk irakatsitako
jolasean aritu naiz, hodei bat etorri da eta izarretan
ibilaldia egin dugu!
Tesik amonari bidaia kontatu zion, amonak adiadi entzuten zion bitartean eta esan zion:
- Beno, amets polita izan duzula uste dut.
- Ez zen ametsa amona! Egia zen!
- Entzun Tesi, neuk ere zure adina nuenean
bidaia zoragarriak egiten nituen, lo nengoela gizaki
harrigarriekin topo egin eta beraiekin hitz egiten nuen,
beste planeta batuk bisitatzen nituen, arrainekin igerian
ibiltzen nintzen, txoriekin hegan egiten nuen eta hori
guztia niretzat erreala zen. Zazpi urte bete nituenean
dena aldatu zen. Baten batek esan zidan amets horiek
guztiak tontakeriak zirela eta horrexegatik esperientzia
haiek ahazten hasi nintzen. Orain, ordea, konturatzen
naiz oker zeudela eta bizitza osoan zehar amets egitea
oso garrantzitsua dela.
- Amona, datorren astean zazpi urte beteko
ditut. Amets egiteari utziko al diot orduan?
- Ezetz espero dut Tesi, amets egiteari uzten
diozunean zahartzen hasiko zara. Zuk amets egiten
jarraitzea nahiko nuke eta amets horiek gogoratzea.
Tesi konturatu baino lehen iritsi zitzaion
urtebetetze eguna, eta jaso zituen oparien artean gehien
gustatu zitzaiona izartxoz beteta zegoen paper batean
bildutakoa izan zen. Itsatsita zuen hodei formako

pegatinak zera zioen: Tesirentzat, amona Josefinaren


partez. Letra handiz Ametsen egunerokoa idatzita
zuen libreta zoragarria zen.

HAUSNARKETAK:

Nola sentitzen da Tesi gurasoak berarekin


haserretzen direnean?
Inoiz sentitu al zara horrela?
Zergatik uste duzu gurasoak haserre dituela?
Tesi bazina, zer esango zenieke?
Zer egiten duzu haserretzen zarenean?
Tesiren amonak lasaitzeko jolas bat irakatsi zion.
Ezagutzen duzu baten bat?
Gustatuko al litzaizuke izarretan ibilaldia egitea?
Tesiri bere ametsak idazteko eguneroko bat oparitu
diote. Zuk ere idatzi edo marrazten dituzu zure
ametsak?
Asma ezazu antzeko istorio bat.
Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.

You might also like