You are on page 1of 1

Landaredia Potentziala: Klimax landaredia ere deitua, faktore naturalen

eraginaren ondorioz sortzen den landaredia mota da. Faktore natural hauek
klima, erliebea, lurzoruak eta kokapena dira.

Bigarren mailako landaredia: Inguru batean giza jardueraren ondorioz


sortutako landaredia da, balio ekonomikoa dutelako bai dagoen landaredia
degradatu egin delako sortzen da.

Basamortutzea: Esaten zaio kausa desberdinengatik toki batean landaredia


eta lurzorua basamortu-ezaugarriak izateraino gutxitzeko prozesuari.
Basamortutzeari aurre egitea posiblea da. Horretarako aski da nekazaritza- eta
larratze-teknika ez erasotzaileak erabiltzea, basamortutzea eragiten duten
faktoreak saihesteko, eta baso-berritzea bilatzea. Guzti horrek politika aldaketa
eskatzen du, eta zuzentze neurriak orain ezartzen ez badira, arazoa gero eta
larriagoa eta konponbidea gero eta zailagoa izango da.

Ekintza-gunea: Goi presioko eta behe presioko ingurua da.

Antizikloia: Goi presioen eremua da, eta inguruan, presio txikiagoko beste
eremu batzuk ditu. Haizeak eremu honen inguruan mugitzen dira erlojuko
orratzen noranzkoan.

Depresioa edo borraska: Behe presioko eremua da, eta, inguruan, goi-
presioko beste eremu batzuk ditu. Haizeak eremu horren eremuan mugitzen
dira erlojuko orratzen aurkako noranzkoan.

Bitarte termikoa: Hilabeterik beroeneko eta hotzeneko bataz besteko


tenperaturen arteko aldea da.

Klimograma: Klimograma edo diagrama ombrotermikoa, inguru batean urte


osoan izandako prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko erabiltzen den
grafikoa da.

You might also like