You are on page 1of 11

LEHEN SEKTOREA

Lurretik baliabideak ateratzeko egiten diren jarduerek osatzen dute lehen sektorea.
Hain zuzen ere nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, meatzaritza eta basogintza.

Lehen sektorea oso garrantzitsua da beste bi sektoreak garatzeko bultzatuko


dituelako, hau da, lehen sektoretik lortutako kapitala inbertituko da garatzeko industria
eta zerbitzuak.

Lehen sektorean munduko biztanleria aktibotik % 40k lan egiten du, baina azken
hamarkadetan kopuru hori joan da jaisten nahiz eta produktibitatea igo. Hala eta guztiz
ere, sektorearen garapena oso desberdina izan da herrialdeen arabera:

 Herrialde garatuetan gero eta biztanleria gutxiago aritzen da jarduera horietan,


alde batetik oso gogorra delako bizimodua eta bestaldetik gero eta mekanizazio
gehiago dagoelako. Dena den, herrialde horietan produktibitatea oso altua da.
 Herrialde ez garatuetan biztanleria aktiboaren erdia baino gehiago aritzen da.
Produktibitate gutxi lortzen dute, batez ere teknika tradizionalak erabiltzen
dituztelako.

Mekanizazio handiaren erruz edo etekin gutxi uzten diolako langileri gero eta nekazari
gehiago utzi dute landa eta hirietara joan dira beste bizimoduen bila: landa-exodoa
egon da. Badirudi, azken urteetan herrialde garatuetan ekintza berrietan aritzen ari
direla landa-eremua suspertzeko: bigarren etxebizitza izatea, landa-turismo garatzea,
energia iturri berriak bultzatzea, etxeko ekonomia osatzeko lur eremu txikia lantzea
eta abar.

Lehen sektorearen jardueren ondorioz paisaiaren aldaketaren emaitzari


nekazaritza-paisaia deitzen zaio. Aldaketa horretan nabariak izan dira ondoko
elementu naturalak:

 Erliebea:

Altitudearen arabera tenperaturak aldatzen doaz eta horregatik landatzen diren


produktuak eta espezieak ez dira berdinak leku guztietan. Egokitu behar dira.

Lur aldapatsua izatea ere kontuan hartu behar da landatzeko momentuan eta
faktorea izango da mekanizazioa erabiltzeko ala ez.

 Lurzoru mota: Landareek hazteko behar dituzten substantziak lurretik


xurgatzen dituzte. Landare bakoitzak substantzia bat ala bestea beharko du.
Horren arabera lurraren konposizio kimiko eta biologikoa lehendabizikoa izango
da landatuko den produktua erabakitzeko.

 Klima oso garrantzitsua da nekazaritzarako: tenperatura eta hezetasuna


(muturrekoak izan daitezke eta nekazaritza-mota markatzen dute).
Giza elementuak:

 Lursaila: osatzen dute ustiategia, hau da, jabe batek (pertsonak zein
enpresak) haren jarduera ekonomikoak egiteko erabiliko duen espazio fisikoa.
Ustiategia jarduera desberdinetarako erabili daiteke: nekazaritza-ustiategia,
abeltzaintza-ustiategia, baso-ustiategia eta ustiategi mistoa (jarduera
desberdinak).

Tamainaren arabera, izen desberdina hartzen dute: latifundio (handia da) eta
minifundio (txikia da).

Mugen arabera, oso paisai desberdinak sortzen dira: lur itxiak direnean (hesi,
harrizko horma edo alanbrez inguratuta) lur itxiko paisaia edo bocage deitzen
zaio (Euskadin, adibidez). Kontran, lursail handiak direnean inolako mugarik
gabe lur zabaleko paisaia edo openfield deitzen zaio (Espainiako
hegoaldean, adibidez)

Lursailek tamaina, itxura eta mugen arabera pasai desberdinak osatzen dituzte,

 Laborantza-sistemak:

Lurrak ahalik eta gehien ustiatzeko lantzen dutenean era intentsiboan


produzitzeko (nekazaritza intentsiboa). Herrialde gartuetan teknika gehiago
erabiltzen dute lantzeko errendimendu handia lortuz. Herrialde ez garatuetan
teknika gutxi erabiltzen dute, baina saiatzen dira konpentsatzen eskulan
gehiago kontratatzen. Hala eta guztiz ere errendimendu gutxi lortzen dute.

Lursail handiak erabiltzen dituztenean nekazaritza estentsiboa da. Lursail


guztiak ez dira erabiltzen eta landatu gabe uzten dira (lugorri) emankortasuna
berreskuratzeko.

Ureztapen-sistemen bidez (ubideak, ihinztatzea, urpetzea..)ureztatzen badute


nekazaritza ureztatua da.

Euri urarekin ureztatzen badute lehorreko nekazaritza izango da

 Laborantza-barietatea:

Laborantza mota bakar bat landatzen badute monolaborantzaz hitz egiten


dugu (lursail handietan eta erreza da makineria erabiltzea). Kontran, landare
mota bat baino gehiago landatzen badute lursail berean polilaborantzaz hitz
egiten dugu (normalean lursail txikietan eta etxeko kontsumorako izaten da).
HERRIALDE GARATUETAKO NEKAZARITZA

Gaur egun, merkatu-nekazaritza egiten dute eta helburua da produktua


merkatura eramatea salmentarako eta bide batez etekin ekonomikoa ateratzea. Horrek
ere nekazaritzari ezaugarri bereziak ematen dizkio:

 Ekoizpenaren espezializazioa: produktu bakar bat landatzen da lursail handi


bakoitzean.

 Mekanizazioa: langile gutxiago kontratatzeko eta makineria gehiago


erabiltzeko.

 Teknika aurreratuak erabili: ongarriak, errendimendu handiko haziak,


transgenikoak …

 Eskala handiko biltegiratze-, garraio- eta merkaturatze-sistemak.

 Inbertsio handiak behar duen nekazaritza da teknika eta makineria aurreratua


erabiltzeagatik.

Ezaugarri guzti horiengatik, ondorio positiboak jasaten ditu merkatu-nekazaritzak :

 Produktu merkeagoak kantitate handian produzitzeagatik.

 Diru-laguntzak hartzen dituzte sektorearen garapenerako edo produktuen


prezio baxua konpentsatzeko.

 Garraio espezializatuak produktuak egoera onean eta arin heltzeko


merkatuetara.

 Merkaturatzea arintzen da.

Baina ondorio negatiboak ere jasaten ditu:

 Kutsadura handia lurzoruak eta akuiferoetan erabilitako ongarri kimikoengatik


eta intsektizidengatik.

 Ureztatzeko ur kantitate handiak behar dituzte eta akuiferoen gaitasunak


gainditzen dituzte.

 Mekanizazioaren erruz, langileek lana galtzen dute eta landa-guneetatik joaten


dira, geratzen den biztanleria zahartzen den bitartean.
GARATZEN ARI DIREN HERRIALDEETAKO NEKAZARITZA

Bi nekazaritza mota garatzen dira denbora berean: nekazaritza tradizionala (baliabide


gutxiko nekazaritza) eta plantazio handiak (enpresa handien interesen zerbitzura).

Nekazaritza tradizionala:

 iraupenezko nekazaritza da, hau da, familiaren kontsumorako.

 Ustiategi txikietan.

 Produktu desberdinak landatzen dituzte.

 Produktibitate gutxikoa da.

 Antzineko teknikak eta tresnak erabiltzen dituzte:

Luberri-nekazaritza:

 Nekazaritza ibiltaria ere deituta.

 Ekuador paraleloaren inguruko oihanetan erabiltzen dute kontinente


desberdinetan.

 Zerealak (artatxikia) eta tuberkuluak (ñame eta manioka) landatzen dituzte.

 Lursail bateko landaredia erretzen dute zuhaitzak moztu ondoren. Errautsak


ongarri bezala erabiltzen dituzte. Lurzorua pobre denez denbora gutxitan
agortuta dago eta utziko dute beste batera joateko.

Lehorreko nekazaritza sedentario:

 Sabana eremuetan egiten da.

 Labore-txandaketa egiten dute: lursaila zatikatu ondoren sail bakoitzean


produktu bat landatzen dute, batean izan ezik, lugorrian uzten dutela (atseden
hartzen). Hurrengo urtean errotazioa egiten dute produktuen artean.

 Produktuak osagarriak dira, hau da, behar dituzten lurraren elikagaiak ez dira
berdinak guztientzat.

Montzoi-nekazaritza:

 Txinako ekialdean, Asiako hego-ekialdean eta Indiako kostaldean egiten dute.

 Montzoia aprobetxatzen dute eta batez ere arroza landatzen dute.

 Mekanizazio gutxi eta langile asko erabiltzen dituzte lursailak txikiak direlako.
Plantazio-nekazaritza:

 Afrikan, Asiako hego-ekialdean eta Erdialdeko eta Hego Amerikan egiten dute.

 Europako konkistatzaileek hasi ziren plantazioak irekitzen.

 Esportaziorako egiten dute, horregatik komunikabide onak dituzte.

 Ustiategi handiak dira eta multinazionalek kontrolatzen dituzte.

 Langile asko kontratatzen dituzte, baina soldata txikiak kobratzen dituzte.

 Kapital-inbertsio handia da beharrezkoa, baina etekin handiak hartzen dituzte.

 Monolaborantza (kafea, kakao, kotoia …)

 Produktibitate handia.

 Garatzen ari diren herrialdeentzat onuragarriak dira enplegua sortzen


dutelako, esportazioa hazten delako eta garraioak eta azpiegiturak sortzen eta
garatzen direlako.

 Ondorio txarrak ere badaude: etekinak atzerriko enpresentzat dira; nekazariek


ezin dute enpresa multinazional horien kontra eta lurrak uzten dituzte;
plantazioa zabaltzeko ingurumena aldatzen dute eta intentsiboki lan egiten
dutenez, lurzorua agortzen da.
ABELTZAINTZA
Abeltzaintza animaliak haztea da probetxua ateratzeko: haragia, larrua, esnea,
arrautzak, artilea, eztia … lanean indarra edo ugalketarako.

Handituz joan da azken urteetan eta animalia-espezie asko hazten dira: txerriak,
oiloak, behiak, zaldiak, ardiak, untxiak, erleak …

Genetikari ezker arraza aukeratu eta hobetu egin dute gaixotasun asko desagerraraziz.

Ustiapen handiak erabiltzen dituzte errendimendu handia lortzeko asmoz, baina


arazoak ekartzen dituzte:

- Animalien hondakinek ekartzen duten kutsadura: lurzorua, atmosfera,


urak.

- Animaliei ematen zaizkien produktuak hazkundea hobetzeko (hormonak)


kaltegarriak dira gizakientzat.

- Larreak sortzeko basoak mozten dituzte.

Abeltzaintza motak:

Abeltzaintza sedentarioa: hazienda ez da lekuz aldatzen (gehien bat lantzen dena da).

Abeltzaintza nomada: lekuz aldatzen dute lekuz bazkaren bila.

Abeltzaintza transhumantea: urtaroaren arabera lekuz aldatzen dute hazienda ( udan


mendietara eta neguan haranetara).

Abeltzaintza estentsiboa: hazienda libre, kanpoan , ibiltzen da. Larreetan elikatzen da,
horregatik inbertsio gutxi behar du eta etekin handiak ematen ditu.

Abeltzaintza intentsiboa: espezie batekin lan egiten dute eta ukuiluratuta dute
pentsuekin elikatuta (produkzio industriala). Noizbehin ateratzen badute erdi -
ukuiluratuta dagoela esaten da.

Herrialde garatuetan merkatuetarako bideratuta dago produkzioa (arraza aukeratua


produkzioa handitzeko; pentsu bereziekin elikatuta azkar gizentzeko; mekanizazioa;
hiltegi eta biltegi bereziak kontserbatzeko eta ondo heltzeko merkatuetara).

Herrialde ez-garatuetan abeltzaintza tradizionala da eta nekazaritzarekin batera


lantzen da: bertako animaliak hazten dituzte; lanerako erabiltzen dituzte; kontsumorako
gizentzen dituzte; mekanizaziorik gabe. Ustiapen txikia, baina errentagarritasun
handikoa.
ARRANTZA

Itsasoko edota ur gezako arrainak (ibaietako eta lakuetako) eta beste animalia batzuk
(moluskoak eta krustazeoak) harrapatzeko jarduera edo lanbidea.

Azken urteetan produkzioa gora egin du kontsumoa ere gora egin duelako. %85
erabiltzen da kontsumorako eta beste %15 irinak eta olioak egiteko.

Arrantza motak:

 Kostaldeko arrantza:
- kostaldetik hurbil

- itsasontzi txikiekin

- antzinako metodoak

- autokontsumorako eta bertako kontsumorako

 Itsasbazterreko arrantza:
- Kostaldetik hurbil

- Itsasontzi txikiak eta ertainak

- Egun osoa ematen dute

- Zaramategi prestatuak dituzte

 Itsas zabaleko arrantza: - Itsas zabalean

- Itsasontzi handiak (faktoria ontziak)

- Tresna teknikoak

- Arrantza arteak erabiltzen dituzte


(tretza, inguraketa, arrastrea)

Kalak:

- Arrantza-espezieak leku berezietan ibiltzen dira, leku horiei kalak deritze.

- Plataforma kontinentalean egoten dira.


- Plaktona bertan egoten da (arrain askoren elikagaia mikroorganismoz
osatuta)

Ezin da arrantza egin edozein tokitan. Herrialdeek, legeen eta hitzarmenen arabera,
eskubidea dute kostaldetik 370 km-etara arrantza egitera.

Gaur egun, arazo larriak sortzen ari dira kalekin: agortzen ari dira kalak neurririk gabe
harrapatu dituztelako espezie batzuk desagertzeko arriskuan jarri arte.

Horren aurrean, neurri bereziak hartu dituzte:

- Arrainen harrapaketa- kopuruak kontrolatzea.

- Arrainen tamaina kontrolatzea.

- Teknika batzuk debekatzea (arrastea)

- Atsedenaldi biologikoak ezartzea.

Herrialde batzuetan akuikultura garatzen ari dira, hau da, itxian animalia- eta landare-
organismoak haztea.
ESPAINIAKO LEHEN SEKTOREA

EZAUGARRI OROKORRAK

- Garrantzia galdu du.

- Europar Batasuneko herrialde indartsuenetako bat da.

- Biztanleria zahartzen ari da

- Ustiategi txikiek eta ertainek handiek baino garrantzia handiago dute.

- Lehorreko nekazaritza eta nekazaritza estentsiboak produktibitate


txikia dute.

- Inbertsio handiak egin dira azken urteetan.

- Eskualde guztiek ez dituzte lortzen etekin berak.

NEKAZARITZA

- Produktu ugari ekoizten dira: barazkiak, frutak,mahastiak, olibondoak


eta zerealak.

- Europar Batasunarekin egiten dira inportazio eta esportazio kopuru


nagusiak.

ABELTZAINTZA

- Txerri- eta ardi- aziendak dira nagusiak.

- Abeltzaintza intentsibo eta ukuiluratua dira nagusiak.

ARRANTZA

- Arrantza tradizionala eta industrializatua dira nagusiak.

- Hitzarmenak sinatu dituzte beste herriekin arrantza egiteko beste


kostaldeetan.
EUSKADIKO LEHEN SEKTOREA

EZAUGARRI OROKORRAK

- Garrantzia galdu du.

- Mekanizatuta dago.

- Kalitate handiko produktuak bertako kontsumorako.

- Ustiategi txikiak batez ere.

- Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza dira garatuenak gaur egun.

NEKAZARITZA

- Araban artoa, azukre-erremolatxa eta patata lantzen dituzte batez ere.

- Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako iparraldean barazkiak eta frutak


(sagarra, madaria eta mahatsa) lantzen dituzte.

BASOGINTZA

- Mendiak erabiltzen dituzte basogintzarako: koniferak, eta eukaliptoak.

- Zura industriarako da helburua.

ABELTZIANTZA

- Mekanizazio handia dago.

- Prozedura tradizionalak erabiltzen dituzten ustiategiak daude kalitate


handiko produktuak lortzeko asmoz.

- Behi-azienda tradizionalki garrantzitsua izan da esnerako, baina


azken urteetan behera egin du eta haragirako dena gora egin du.

- Nahiko garrantzia dute ardi- eta txerri-aziendak.

ARRANTZA

- Badaude espezieak desagertzeko arriskuan, eta horregatik


harrapaketak murriztu dira.

- Sektorea atzera egin du azken hamarkadetan.


- Legatza, txitxarroa, berdela, sardina, txipiroia, hegaluzea eta antxoa
dira bilatzen dituzten espezieak.

You might also like